OSTIRALAK- Leire Unibaso

4
OSTIRALAK Hirugarren ebaluaziorako 3.mailako ikasleok liburu bat irakurri behar genuen, eta nik Jon Arretxeren Ostiralak liburua aukeratu dut. Interneteko laburpen eta sinopsiak irakurri nituen eta gaia gustatuko zitzaidala pentsatu nuen. Gainera veste pertsonen kritikak onak ziren. Jon Arretxe Basaurin jaio zen 1963- ko ekainaren 4an. Euskal idazlea da. Haren ikasketa nagusiak hauek dira: Pianoko karrera , Euskal Filologiako doktoradutza, Heziketa Fisikoko lizentziatura eta Kantuko karrera. Gaur egun matrikulatuta jarraitzen du unibertsitatean, Ingeles Filologian. Hamar urte eman zituen euskarako irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle bezala, Gasteizen. 1998tik idaztea eta bere liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea dira bere ogibideak. Gainera Bilboko eta Iruñeko Opera Koruetan kantatzen du. Web horri bat du ( www.jonarretxe.net ) bertan hari buruzko informazio gehiago dago, berak idatzia. Bere liburuen eta hitzaldien buruzko informazio gehiago ere aurki dezakezu. Liburuan, hain zuzen ere 5. ipuinaren amaieran helbide hau agertzen da, idazleak ipuin horren amaiera gustatu zaizuen Leire Unibaso

Transcript of OSTIRALAK- Leire Unibaso

Page 1: OSTIRALAK- Leire Unibaso

OSTIRALAK

Hirugarren ebaluaziorako 3.mailako ikasleok liburu bat irakurri behar genuen, eta nik Jon Arretxeren Ostiralak liburua aukeratu dut. Interneteko laburpen eta sinopsiak irakurri nituen eta gaia gustatuko zitzaidala pentsatu nuen. Gainera veste pertsonen kritikak onak ziren.

Jon Arretxe Basaurin jaio zen 1963-ko ekainaren 4an. Euskal idazlea da. Haren ikasketa nagusiak hauek dira: Pianoko karrera , Euskal Filologiako doktoradutza, Heziketa Fisikoko lizentziatura eta Kantuko karrera.

Gaur egun matrikulatuta jarraitzen du unibertsitatean, Ingeles Filologian.

Hamar urte eman zituen euskarako irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle bezala, Gasteizen.

1998tik idaztea eta bere liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea dira bere ogibideak. Gainera Bilboko eta Iruñeko Opera Koruetan kantatzen du.

Web horri bat du ( www.jonarretxe.net ) bertan hari buruzko informazio gehiago dago, berak idatzia. Bere liburuen eta hitzaldien buruzko informazio gehiago ere aurki dezakezu. Liburuan, hain zuzen ere 5. ipuinaren amaieran helbide hau agertzen da, idazleak ipuin horren amaiera gustatu zaizuen galdetzen du, eta helbide horretara komentarioak bidaltzeko esaten du. Liburuaren amaieran ere antzekoa esaten du, helbide berdinera liburuari buruzko kritikak eta iritzia bidaltzeko eskatzen du.

Leire Unibaso 3.EU2

Page 2: OSTIRALAK- Leire Unibaso

Ostiralak:

Ostiralak liburua sei istorio desberdinetan dago bananduta. Istorio guztien pertsonai nagusiak antzeko ezaugarriak dituzte, gazteak, unibertsitatea amaitu berri dute, festazaleak eta alferrak. Baina pertsonaiak desberdinak dira.

Liburua irratsaio batekin hasten da. Irratsaioan idazle bat gonbidatzen dute, hain zuzen ere Jon Arretxe. Jon Arretxek bere azken liburuari buruz hitz egiten du, Ostegunak, eta liburu horren buruzko galderak erantzuten ditu. Jende desberdinak irratsaiora deitzen du Jon Arretxeri galderak egiteko. Kritika desberdinak daude, eta ikuspuntu desberdinak agertzen dira.

Beharbada idazleak bere liburuari buruz benetan jaso zituen krtitikak idatzi ditu, gehienak txarrak.

Hurrengo istorioek gazteei gertatzen zaizkien gauzak kontatzen dituzte modu humoretsu batean. Gauza edo gertakizun hauek ez dira oso normalak izaten. Abenturak Ostegun gauetan izaten dituzten parrandekin serikusia dute. Istorio guztietan aipatzen dira Ostegun gaueko festak.

Iritzia:

Page 3: OSTIRALAK- Leire Unibaso

Niri liburu hau ez zait asko gustatu. Nahiago ditut liburu batean istorio bakar bat dagoenean edo pertsonaiak berdinak direnean. Gainera sexu kontu asko dituela uste dut, gehiegi, ia dena dago alferkeriarekin eta festarekin erlazionatuta. Uste dut istorioetako gazteak eragin txarra direla eta desastre bat direla.

Gauza onak ere ditu. Istorioak nahiko ondo ulertzen dira eta hiztegi aldetik ez dut inolako arazorik izan. Liburua zenbait momentutan ere barregarria da eta irakurketa ez da oso luze egiten. Gainera liburuak elkarrizketa azko ditu eta deskribapen gutxi, horrek irakurketa atseginagoa egiten du.

Liburu hau gazteei gomendatuko nioke. Festak, neskak eta alferkeria gustatzen zaion jendeari.

Jarraian Jon Arretxeren bideo batzuk ikusteko link batzuk dituzue:

- Jon Arretxe berataz hitz egiten:

http://www.youtube.com/watch?v=-ZY9ey7bats

- Jon Arretxeri elkarrizketa:

http://www.youtube.com/watch?v=TXC0l0f3KtE