OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio...

9
berriak labur Berriak labur IKERKETA BERRI BATI ESKER, itsasoko puntu beroak zein diren zehaztu dute ikertzaileek. Puntu beroak biodibertsitate handieneko guneak dira; izenak ez baitu zerikusirik tenperaturarekin. Ikertzaileek puntu bero horiek babesteko beharra azpimarratu dute, arrantzarik gabeko gune izendatuz, besteak beste. Izan ere, puntu horietan espezie ugari egoten da, baina espezie bakoitzeko ale gutxi. Itsasoko puntu beroak koralezko harresien, itsasoko mendien eta uharteen ondoan daude eta, hain zuzen ere, gune horietan elikagai eta habitat gehiago izaten da. Gainera, gehienak 20º-30º latitudeen artean daude. Itsasoko puntu beroak NEW YORKEKO FISIKARI BATZUEK atomoaren nukleotik quarkak askatu dituztela uste dute. Protoiek eta neutroiek osatzen dituzte nukleoak, eta quark izeneko partikulek osatzen dituzte protoiak eta neutroiak. Gainera, quarkak elkarri lotuta daude gluoi izeneko partikula batzuk trukatuz, atomoak elektroiak trukatuz lotzen diren bezala. Kalkuluen arabera, egitura hori guztia talka oso energetiko baten bitartez desegin daiteke, hau da, atomo-nukleoetatik abiatuta, quarken eta gluoien plasma bat lor daiteke. Hori frogatuko lukeen esperimentua egiteko, ordea, energia asko beharko litzateke. Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider (NHIC) azeleragailua erabiltzen duten fisikariek quarken eta gluoien plasma lortu dutela uste dute. Horretarako, urre- eta deuterio- -nukleoei elkarren aurka talka eginarazi diete ia argiaren abiaduran. Talka horiek, beraz, nukleoaren oinarrizko partikulak esperimentalki ikertzeko aukera dira, orain arte protoiekin eta neutroiekin egin den bezala. FISIKA Bereizi dituzte quarkak? 2 BI IKERKETA EGINDA, GEOLOGO BATZUK ONDORIO DEIGARRI BATERA IRITSI DIRA: Estatu Batuetako mendebaldeko hareharria ekialdeko mendietatik etorritako hareak sortu zuen. Hau da, Utah eta Arizona estatuetako geologia ez da antzinako Mendi Harritsuetako materiala 'berprozesatzearen' ondorioa; aldiz, garai batean Ipar Amerikan ibai erraldoiak izan ziren, eta Appalache mendietatik eraman zuten harea beren ur-lasterren bidez. Ideia hori harearen bi analisietatik abiatuta ondorioztatu dute. Lehenak, harean uranioaren desintegrazioa aztertu duenak, harea hori duela 1.000 milioi urte ingurukoa dela erakutsi du. Bigarrenean, harea-aleek harrapatuta duten helioa ikertu dute, ale horiek airearekin kontaktuan noiz jarri ziren argitzeko; emaitzen arabera, duela 500 milioi urte azaleratu zen hareharri hori, ez gehiago. Datu horiek, gainera, Appalacheetako beste datazio batzuekin bat datoz, eta horregatik uste dute geologoek harea ekialdean sortu zela eta gero mendebaldera iritsi zela. Harea bidaiaria hareharrian E LHUYAR . 2003 A ZAROA GEOLOGIA OZEANOGRAFIA ARTXIBOKOA ARTXIBOKOA ARTXIBOKOA

Transcript of OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio...

Page 1: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

berri

ak la

bur

Berriaklabur

IKERKETA BERRI BATI ESKER, itsasoko puntuberoak zein diren zehaztu duteikertzaileek. Puntu beroakbiodibertsitate handieneko guneak dira;izenak ez baitu zerikusiriktenperaturarekin. Ikertzaileek puntubero horiek babesteko beharraazpimarratu dute, arrantzarik gabekogune izendatuz, besteak beste. Izan ere,puntu horietan espezie ugari egoten da,baina espezie bakoitzeko ale gutxi.

Itsasoko puntu beroak koralezkoharresien, itsasoko mendien etauharteen ondoan daude eta, hain zuzenere, gune horietan elikagai eta habitatgehiago izaten da. Gainera, gehienak20º-30º latitudeen artean daude.

Itsasoko puntu beroak

NEW YORKEKO FISIKARI BATZUEK

atomoaren nukleotik quarkak askatudituztela uste dute. Protoiek etaneutroiek osatzen dituzte nukleoak,eta quark izeneko partikulek osatzendituzte protoiak eta neutroiak.Gainera, quarkak elkarri lotuta daudegluoi izeneko partikula batzuktrukatuz, atomoak elektroiak trukatuzlotzen diren bezala. Kalkuluen arabera,egitura hori guztia talka osoenergetiko baten bitartez desegindaiteke, hau da, atomo-nukleoetatikabiatuta, quarken eta gluoien plasmabat lor daiteke.

Hori frogatuko lukeen esperimentuaegiteko, ordea, energia asko beharkolitzateke. Urre-atomoetatik abiatuta

egin dituzte saio batzuk fisikariek,baina ez dute ezer lortu.Orain, Relativistic Heavy IronCollider (NHIC) azeleragailuaerabiltzen duten fisikariek quarken etagluoien plasma lortu dutela uste dute.Horretarako, urre- eta deuterio--nukleoei elkarren aurka talkaeginarazi diete ia argiaren abiaduran.

Talka horiek, beraz, nukleoarenoinarrizko partikulak esperimentalkiikertzeko aukera dira, orain arteprotoiekin eta neutroiekin egin denbezala.

F I S I K A

Bereizi dituzte quarkak?

2

BI IKERKETA EGINDA,GEOLOGO BATZUK ONDORIO

DEIGARRI BATERA IRITSI DIRA:Estatu Batuetakomendebaldeko hareharriaekialdeko mendietatiketorritako hareak sortu zuen.Hau da, Utah eta Arizonaestatuetako geologia ez daantzinako Mendi Harritsuetakomateriala 'berprozesatzearen'ondorioa; aldiz, garai bateanIpar Amerikan ibai erraldoiakizan ziren, eta Appalachemendietatik eraman zutenharea beren ur-lasterren bidez.

Ideia hori harearen bianalisietatik abiatutaondorioztatu dute.

Lehenak, harean uranioarendesintegrazioa aztertu duenak,harea hori duela 1.000 milioiurte ingurukoa dela erakutsidu. Bigarrenean, harea-aleekharrapatuta duten helioa ikertudute, ale horiek airearekinkontaktuan noiz jarri zirenargitzeko; emaitzen arabera,duela 500 milioi urteazaleratu zen hareharri hori,ez gehiago. Datu horiek,gainera, Appalacheetako bestedatazio batzuekin bat datoz,eta horregatik uste dutegeologoek harea ekialdeansortu zela eta geromendebaldera iritsi zela.

Harea bidaiaria hareharrian

EL H U YA R. 2003 AZ A R OA

GE

OL

OG

IA

OZ

EA

NO

GR

AF

IA

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 2: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

GEOPHYSICAL RESEARCH LETTERS

ALDIZKARIAN argitaratu denarenarabera, atmosferan geroz etabromuro gutxiago dago,ozonoaren mesedetan. 1995 eta2002 artean egindako ikerketabaten arabera, kantitate handiena1998an egon zen, eta lau urterenburuan % 5 gutxitu zen.

Hala ere, zientzialariek oraindik ezdakite giza kontsumoa gutxitzeareneraginez den ala naturalki gertatuden. Izan ere, ozeanoak etahezeguneak bromuro-iturri naturalakdira. Baina gizakiak ere igortzen dubromuroa atmosferara,nekazaritzan metil bromuroaerabiltzen delako, gehienbat.

Horregatik, 80kohamarkadaren bukaeranMontreal-go Protokoloasinatu zuten hainbat herrik;protokoloak nekazaritzanerabiltzen den metilbromuroa erregulatzenzuen. Neurri horiekinbromuro-kantitateamurriztea espero zutenarren, jaitsiera uste bainoaskoz handiagoa izan da.

Atmosferako bromuro-kantitateazenbatekoa den jakitea garrantzitsuada, ozonoa suntsitzen duelako;eta kloruroa baino urriagoa denarren, 50 aldiz eraginkorragoa daozonoaren suntsipen-prozesuan.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

3EL H U YA R. 192. Z K .

ING

UR

UM

EN

A

IKUSMENAREN, USAIMENAREN ETA UKIMENAREN KASUAN ezaguna bazen ere, orain arteguztiz ezezaguna zen entzumenaren oinarri molekularra. Inork ez zekien belarrikozelulek nabarmentzen dituzten estimulu mekanikoak -soinua eta mugimendua,

esaterako-, nola bihurtzen zirengarunarentzat ulergarria den seinaleelektriko batean. Izan ere, kontuan hartubehar da gorputzak seinale elektrikomodura soilik garraiatzen duelainformazioa burmuineraino. Bada,ikerketa berri honetan, seinalearenkonbertsioa belarriko zelulasentsorialetan dauden proteina batzuekegiten dutela ikusi dute; kanal-itxuraduten proteinek, hain zuzen ere.

Berez, zelula sentsorialek ile-itxurakoegitura mordoxka dute kanpora begira.Estimulu mekanikoa jasotzen dutenean,

ileok mugiarazi eta zelulatik kanpo dauden hainbat ioi zelularen barnera sartzendira. Kanal-itxurako proteinen bidez ematen da ioi-fluxua, eta fluxu hori daenergia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duena.

Ioi-kanalei esker antzematenditugu soinuak

Atmosferako bromuro-kantitateajaitsi eta jaitsi

FIS

IOL

OG

IA

E L E K T R O N I K A

AEBetako ikertzaile-talde batek aurkeztu du.Zuntz optiko hau abaraska-egiturako siliziozkohodia da, eta barnean daukan hutsuneariesker megawatt batzuetako laser-pultsuakgarraia ditzake 200 metro baino gehiagodistantzian.

Zuntz optiko berritzaileena

G E N E T I K A

Enbrioi bat zapaltzeak edo hari tira egiteakeragina izan dezake haren hazkuntzan.Horixe aurkitu du Emmanuel Farge Frantziakoikertzaileak Drosophila-rekin egindakoikerketetan. Ikertzaileak hiru ordu zituenDrosophila-ren enbrioi bat hartu etapixka bat zapaldu zuen. Ondorioz,enbrioiaren azalean gene bat aktibatu zen;normalean enbrioiaren barnean aktibatzen dengene bat, hain zuzen ere. Beraz, enbrioiak beren bizitzaren hasieranmekanikoki birprogramatu daitezkeela ematendu. Ez dago argi enbrioiak nola zapaldu behardiren gene-espresioa nahi bezalakoa izateko,baina enbrioiak presioarekiko sentikorrak direnproteinak dituztela pentsatzea oso interesgarriada etorkizuneko ikerketetarako.

Enbrioiak zapaltzeakgeneak aktiba ditzake

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 3: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

AS

TR

ON

OM

IA

Galaxia handiak txikiaelikatzen du

berri

ak la

bur

Berriaklabur

HUBBLE TELESKOPIOAK

JASOTAKO ARGAZKIAN

Tadpole galaxianagusitzen den arren,hortik oso gertu,ezkerraldean, harekinlotura zuzena duengalaxia txiki etadistiratsu batagertzen da. Hala ere,Hubble-k iaz ateratakoargazki horretatik ezzen lotura horri buruzko

datu adierazgarririk lortu.Ikertzen jarraitu zuten,eta Hawaiiko Keck teleskopioaerabilita ikusi ahal izan zengalaxia handiaren ingurukoizarren mugimendua.

Astronomoen esanean,bi objektu kosmiko horien artekoharremana galaxia handiakgalaxia askoz txikiagoa elikatzeandatza. Bikote galaktiko horiLurretik bi mila milioi argi-urteradago.

Galaxia txikia Tadpolerengrabitate-indarretatik aldentzenari da eta galaxia txikiko izarrakeraztun antzeko esfera bat eratuzbarreiatuko dira galaxia handiareninguruan.

Zientzialariek susmatzen zutengalaxiek elkar elikatzen zutela,baina fenomeno horrekinerlazionaturiko irudiak lortzendiren lehenengo aldia da.

4 EL H U YA R. 2003 AZ A R OA

Zelula hiltzen bada,konposatu toxikoak

dauden seinaleZelula bat oinarri hartuta, gai toxikorik ote

dagoen jakiteko sentsore bat egin duteMITeko ikertzaileek. Zelula hori bi fluido

bereizten dituen paretan dago, eta, bizirikbadago, alde batetik bestera elektrizitateapasatzea galarazten du zelularen mintzak.

Gai toxikoren bat badago, berriz, mintzakaltetu egiten da; ondorioz, elektrizitateari

pasatzen uzten dio zelulak.

I N G U R U M E N A

Tunelgintza etauhin sismikoak

Uhin sismikoetan oinarritutako metodoberri bat garatu dute tunelen aurpegienatzealdean zer ezkutatzen den ikusteko.

Tunelaren aurpegi batetik uhinsismikoak igortzen dira, eta, arroketan

edo lur-masan haustura adierazgarririkegonez gero, uhin horiek horren berri

ematen digute. Zulaketa-makinariegokitutako transmisoreak soinuaigortzen du eta mikrofonoak, aldiz,

soinu-uhin horiek jasotzen ditu.Ezaugarri geologiko horiek guztiak

ordenagailu batekin kontrolatzen dira.

T E K N O L O G I A

DUELA 400.000 URTE

INGURUKO LANDAREEN

DNA AURKITU DUTE,KopenhagekoUnibertsitatekoikertzaileek egiaztatuahal izan dutenez.Siberiako Kolyma etaLena ibaien artekopermafrostetik aterazuten lagina, eta belar,ihi eta zuhaixkekosatzen dute. Gainera,kloroplastoetako DNAdenez, aurkitutakoleku berean hazitakolandareenak direlaesan daiteke.

Orain arte,aurkitutako landareen

DNA zaharrena duela20.000 urtekoa zen.Denboran atzerakajauzi handi bat egitealortu da, beraz, etaikertzaileek ongikontserbatutako laginzaharragoen biladihardute jo eta ke.

Leku berean,animalien DNArenzatiak ere aztertu

dituzte eta azkenekoizotzaldian mamutak,bisonteak etazaldiak bizi izan zirelaikusi dute.Zalantzarik gabe,iraganekoekosistemak hobetoezagutzekoezinbesteko tresnabihurtu da DNArenikerketa.

Landareen DNA zaharrena

NA

SA,

ESA

PA

LE

ON

TO

LO

GIA

ART

XIBO

KOA

Page 4: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

berri

ak la

bur

Berriaklabur

ANIMALIA ASKOK SEGMENTUKA

osatzen dute gorputza enbrioietan,baina ez dago garbi zein bide eginzuen eboluzioak prozesu horigaratzeko. Alemaniako ikertzailebatzuek ikusi dute segmentukakogarapena kontrolatzen duten geneakmota berekoak direla ugaztunetaneta armiarma batzuetan. Beraz,litekeena da garapen-mota horiarmiarmak eta ugaztunak eboluzioanbanatu baino lehen sortu izana.

Gene horiei Notch geneak deritze.Biologoek armiarmen Notch geneakblokeatu dituzte, eta, ondorioz,malformazioak eragin dituzteenbrioietan. Orain, zientzialariekaztertu nahi dute ea ugaztunetangene horien funtzionamenduaberdina den ala ez.

ME

DIK

UN

TZ

A

ERRADIOIMMUNOTERAPIA (RIT)MINBIZIAREN AURKA ERABILI IZAN DA,baina, dirudienez, onddoeksortutako infekzioetarako terapiagisa ere eraginkorra izandaiteke.

Ikerketa saguekin egin dute.Hiesa duten gaixoek sarri izatenduten Cryptococcus neoformansonddoaren aurka bismuto-213eta renio-188 atomoerradioaktiboak erabili dituzte.

Ondorioz, saguen % 60aninfekzioak atzera egin du.Eta, gainera, minbiziarenaurkako erradioimmunoterapianez bezala, terapia honekez dio kalterik egin saguen

bizkarrezur-muinari.Terapiaren oinarriabismuto-213 etarenio-188 atomoerradioaktiboak dira,zelulen DNAhondatzen dutelako.Atomo horiekodolean injektatzendira; bertan,antigorputzeiitsasten zaizkie;

horrela, infekzioa dagoenlekura iritsi eta patogenoaestaltzen dute, eta aldamenekozelulei ez diete kalterikeragiten.

Onddoak bonbardatu

5EL H U YA R. 192. Z K .BIO

LO

GIA

GIZAKIAK, ADINEAN AURRERA DOAN

HEINEAN, hainbat zailtasunekin egitendu topo. Era berean, neuronek eredenborarekin kalteak jasatendituztela esan daiteke. WashingtonUnibertsitateko ikertzaileek ikusidutenez, sagu gazteetan neuronekune oro eratu eta apurtzen dituzteelkarren arteko loturak; aldiz,sagu zaharragoetan, lotura horiek‘solidotu’ eta egonkor mantentzendira, eta horrek garunakmalgutasuna galtzeaeragiten du.

Ikerketa honekin joan den urteanegindako beste baten emaitzakberretsi dituzte ikertzaileek.

Orduan, dendritak aztertutaemaitza kontrajarriak lortuzituzten beste bi taldek.Dendritak, axoiarekin batera,neuronen artekokomunikazioan parte hartzenduten elementuak dira.Hain justu, axoiak ikertutaegiaztatu dute adinarekinneuronen axoiek dinamikotasunagaltzen dutela eta loturakegonkortu egiten direla.

Adinarekin neuronak ere ‘gogortuz’

Noiztik behar dugorputzak muntaia?

Z O O L O G I A

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 5: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

ING

UR

UM

EN

A

HAINBAT GEOLOGO GRANITOA

AZTERTZEN ARI DA, hondakinnuklearrak kudeatzeko moduaaurkituko dutelakoan.

Granitoa magma poliki-polikisolidotzen doan heineaneratzen da. Geologoek zalantzazuten granitoak hondakinerradiaktibo horien beroajasango ote zuen. Izan ere,granitoa partzialki urtu eta,ondoren, oso azkar, kristalezkoegitura ezegonkor bat eratuzsolidotuko zela uste zuten.

Baina inork ez zuen orain artehozte-abiadura hori neurtu.Britainiar geologo batzuekegindako ikerketetan, ordea,hondakin nuklearra granitozkohilobietan lurperatzea posibledela ikusi dute, azkar hoztutaere, egitura egonkor bateratzen baita hondakinak etagranitoa nahastean. Dena den,prozesua itzulezina da etahorrek arriskuak ere baditu.Izan ere, etorkizunean arazorenbat suertatzen bada, hondakinhorrekin ez dago zer eginik,ezingo dira granitoa etahondakinak bereizi, ezta zaborhori metatzeko aukera hoberikgaratzen bada ere.

Granitoa hondakinnuklearren biltegi

0

700

1000

1300

93

98

102

106

ART

XIBO

KOA

Page 6: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

berri

ak la

bur

Berriaklabur

7EL H U YA R. 192. Z K .

LURRAREN HISTORIAKO IRAUNGITZERIK HANDIENA; dinosauroen garaikoa bainohandiagoa. Duela 250 milioi urte gertatu zen eta itsasoko espezieen% 90-95 eta lurrekoen % 70 inguru desagertu zen. Zerk eraginda?

Hori eztabaidagai da. Hainbat teoria dago: Pangea sortu izanak eragin zuela,glaziazioak izan zirela, sumendiek eragin zutela edo metanoak eragin zuela.

Geology aldizkariko bi artikulu berritan azken ideia hori aipatzen da.Batean, itsas hondoetan metano izugarri metatu zela kalkulatu du Gregory

Ryskin-ek. Metano hori lurrikara batekedo beste zerbaitek eraginda askatzenhasi zela, eta horrek eragindako urarenpresio-txikitzeak, era berean, are metanogehiago askarazi zuela. Metanoaatmosferara iristean, leherketa handiakgertatuko ziren, gaur egungo armanuklear guztiek batera eztanda egindabaino 10.000 aldiz indartsuagoak.Ryskinen ustez, leherketa horiek sortutakoke eta kedarrak negu nuklearra edoklimaren berotze globala eragin zuten.

Beste artikuluan, pixka bat lehenagoargitaratuan, metanoa bai, baina ezzegoen leherketarik. Metanoa itsasotikpixkanaka askatu bide zen eta atmosferaarnasgaitza bihurtu.

Zer gertatu zen Permiarrean?

AS

TR

OF

ISIK

A

1988AZ GEROZTIK EGINDAKO

IKERKETETAN, Plutonen nitrogenozkoatmosfera mehean aldaketak ikusidituzte; presio-handitzea, besteakbeste.

Pluton eguzki-sisteman dagoenplanetarik txikiena da. Txikia da etaurruti dago.

Eguzkira hurbiltzen denean,4.400 milioi bat kilometrora egotenda. Orduan, metanoz, karbonodioxidoz, nitrogenoz eta urezosatutako atmosfera mehea etaarina dauka. Aitzitik, Eguzkitikurruntzen denean, 7.500 milioikilometroraino iristen da.Distantzia horien inguruan,

atmosferako molekula guztiakizoztu egiten dira eta ezin daatmosfera denik esan. Gauregun urruntzen ari da, eta,beraz, atmosferak gero etapresio baxuagoa izatea esperodute astronomoek. Baina ez dahori, ordea, eremu ikuskor etainfragorrian behatzen ari direna,alderantzizkoa baizik. Atmosferazabaltzen ari da eta presioagorantz doa. Hala ere, bertangertatzen ari dena 2006. urteanjaurtitzekoa den Pluto-KuiperExpress zundaren bidez ikertukodute. Non ote dago gakoa?

Presioa gorantz Plutonen

Tulsa-ko Unibertsitateko ikertzaile-talde batekmikrobaterioak egiteko teknika bat patentatu du.Teknika honetan, aluminio oxidozko sarehexagonal ñimiñoak erabiltzen dituzte euskarrigisa; abaraska antzeko horren hutsuneetanplastikoa sartzen dute eta bi ertzakelektrodoekin estaltzen dituzte.Mikrobateria horrek ez du korronte handiriksortzen, baina espero dute etorkizuneko gailumikroskopikoentzat nahikoa izango dela.Dena dela, kable bidezko konexiorik ez duoraindik bateria horrek, beraz, oraindik ez daerabilgarria.

Mikrobaterioak patentatuta

P AT E N T E A K

Sagu emeen proteina batek obuluak une egokiangaratzea eragiten du, ikerketa berri batenarabera. Ugaztun emeek jaiotzetik izaten dituzteobulu guztiak, eta gero, hilero, obulu edo folikulubatzuk obulutegira joan eta garatzen hasten dira.Egoera arruntean, emakumeak 50 urtereninguruan gelditzen dira folikulurik gabe.Ehuneko 1ek, ordea, 30 urte inguruan izaten dumenopausia. Menopausia aurreratua ikertzekosaguetan egin dituzte entseguak, eta Foxo3aproteinak gaixotasunean zeresana izandezakeela ikusi dute. Izan ere, proteina honekziklo bakoitzean obulutegietara folikulu gehiegiateratzea eragiten du, eta, hortaz, lehenagogeratzen da emea obulurik gabe.

Menopausia aurreratua

O S A S U N A

NA

SA

PA

LE

ON

TO

LO

GIA

ART

XIBO

KOA

Page 7: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

OS

AS

UN

A

ORAIN ARTE HORI USTE IZAN DA,arrainak janda barneratutakomerkurioa toxikoa dela, bainaikerketa batek zalantzan jarri duuste hori.

Paper-fabrikek etaerrausketa-instalazioek,besteak beste, ibai etaitsasoetara isuritako merkurioaarrainen ehunetan pilatzen da.Intentsitate altuko X izpiakerabiliz, arrainetako merkurioakzer konposatu osatzen duenjakin nahi izan dute. Merkurio--atomoa karbono- eta sufre-atomo banari lotuta agertzendela ikusi dute. Ikertzaileenustez, molekula horimetilmerkurio zisteina izandaiteke, eta molekula hori ez datoxikoa.

Merkurioak metilmerkuriokloruro molekulak osatzendituela uste izan da. Konposatuhori oso toxikoa da, zeluletakomintzak erraz igarotzeko gaibaita.

Dena dela, eztabaida sortu duikerketak, beste ikertzailebatzuen esanean, frogatutabaitago arrainetan metatutakomerkurioak gaixotasun larriakeragin diezazkigukeelagizakioi.

Merkurioa toxikoa ote?

ART

XIBO

KOA

Page 8: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

berri

ak la

bur

Berriaklabur

SAGUZARRAK EZ DIRA ITSUAK,askok hala uste arren,baina ekolokazioaz baliatzen diragauez ikusteko. Orain, pertsonaitsuentzat baliatu dute sistema hori.

Kontua da saguzarrekultrasoinu-pultsuak sortueta bidaltzen dituztela eta,horien oihartzuna jasotzean,inguruan dutenaz jabetzen direla.Sistema hori RADARa eta sonarrasortzeko inspirazio-iturri izan zeneta orain pertsona itsuak inguruazjabetzeko bide bilakatu da.Izan ere, ultrasoinu-pultsuak igorrieta jasotzen dituen itsuen makilagaratu dute. Makilak 60.000 pultsubidaltzen ditu segundoko eta,itsuak, makilak dituen lau kuxintxikiren bidez, eskuan sentitzen duultrasoinuen oihartzuna;seinaleak zenbat eta azkarragoaketa nabarmenagoak izan,

orduan eta hurbilago dagobideko oztopoa.

Horrela, hiru metrokodistantziaren barruan dagoenarenhiru dimentsioko irudia jaso dezakeitsuak.

Aurrez trebakuntza txiki batjasotako 25 lagunekin egin dituzteprobak eta asmakizuna salgaijartzeko asmoa dute, 635 inguruan.

MIKROSKOPIOAK ETA PIPETAK

ez dira gaixotasunakikertzeko erreminta bakarra.Orain, sateliteak erabilikoditu Europako EspazioAgentziak Ebolarenaurkako borrokan.

Afrikako oihana dusorburu gaixotasunak,hala diote ikertzaileek,baina orain arte ezin izandute identifikatu zein animaliaden birusaren gordailua.

Horretan laguntzeko,ohiko erremintez gain,satelite bidezko datuak etadatu geografikoak erabilinahi dituzte. Batetik,Ebola birusaren aurkakoantigorputzak garatu dituztenhildako animaliak oihanekozein tokitan aurkitu dituztenzehaztuko da, eta, bestetik,antigorputzok garatu dituztengizakiak non bizi diren.Satelite bidezko datu

meteorologikoez, inguruhoriek zein kondizioekologiko komun dituztenaztertuko dute. Izan ere,

euri-tasak, hezetasunak etalurrazalaren tenperaturakzeresan handia dute oihanekohainbat bizidunen bizi-zikloan,eltxoen bizi-zikloan, kasu.Eta, horrelakoetan,satelite bidezko datuakepidemiologian lagungarriizango direlakoan daudeikertzaileak. Europako EspazioAgentziak Epidemio izenekoproiektua jarri du martxanhorretarako.

Saguzarrak eta pertsonaitsuak

TE

KN

OL

OG

IA

O Z E A N O G R A F I A

B I O L O G I A

Ozeanoak gero etaazidoago

KALIFORNIAKO IKERTZAILE BATZUEN

ABURUZ, atmosferako CO2

kantitate altua da ozeanoakgero eta azidoago bihurtzendituena. Etorkizunean atmosferaraCO2 kantitate bera igortzensegitzen badugu, ozeanoarenpH-a 0,77 unitate jaitsiko da eta,ondorioz, azidotasun-mailaigotzen joango da.

Horrek ondorio eta kaltegarrantzitsu anitz ekar ditzake.Besteak beste, itsasoan bizi direnkoralen eta hainbat organismorenbizitza kolokan egon liteke.

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Gaixotasunak ikertzeko erreminta berriak

ART

XIBO

KOA

Page 9: OZEANOGRAFIA GEOLOGIA berriak labur - zientzia.eus · Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider

berri

ak la

bur

Berriaklabur

MARTEK EZ OMEN DU INOIZ UR

ASKORIK IZAN. Hori eman duteaditzera planeta gorriaren azaleanegindako azken ikerketarenemaitzek. Eta horrek kolokan jarriditu, nola ez, Marten inoiz biziasortzeko kondizio egokiak izandirela proposatzen dutenenargumentuak.

Planeta gorrian zenbat ur egonden jakiteko, azaleko mineralenpresentzia neurtu dute. Igorpentermikoen espektrometroaz egindute, eta ikusi dute planetahezeetan izaten den bainokarbonato-kantitate txikiagoaazaltzen dela. Izan ere,

gure planetan urak atmosferakoCO2-arekin erreakzionatu etaazido karbonikoa sortzen du,gerora itsasoan karbonato moduraprezipitatzen dena, alegia.Beraz, garai batean Marte hezea

izan bazen, Marteko hautsaren% 20 karbonatoz osatuta egongozela kalkulatu dute geokimikariek.Ikerketa berri honetan, ordea,% 2-3 besterik ez dute aurkitu.

Bestalde, ur likidoak berehaladesegingo lituzkeen mineralak ereaurkitu dituzte planetaren azalean.Hortaz, emaitza batek bainogehiagok nabarmentzen du urakMarten ez dituela eragin Lurreaneragin dituen eraldaketa kimikoak.Horretan oinarrituta, Marte ustebaino lehorragoa eta hotzagoa izandela adierazi dute ikertzaileekberriki, eta, seguruenik, inoiz ezdela ozeanorik izan.

A S T R O N O M I A Marte, planeta lehorra

NA

SA