PALEONTOLOGIA BIOKIMIKA berriak labur - zientzia.eus · quasarrak, alegia, 0bota egiten du gasa...

11
berriak labur Berriak labur 2 Belarri mekanikoa E LHUYAR . 2005 EKO MARTXOA BIOKIMIKA AURKITU 1992AN AURKITU ZUTEN, baina orain jakin dute fosil hura hegazti-espezie ezezagun batena zela, Vegavis iaai , eta Kretazeoan bizi izan zela, dinosauroen garaian. Adituen artean eztabaidagai izan da gaur egungo hegaztien arbasoak Kretazeoan bizi izan ote ziren. Hala balitz —eta V. iaai -ren fosilak hala erakusten du—, dinosauroak desagerrarazi zituen egoera hartatik bizirik atera zirela esan nahi du. Hegazti horren fosila Antartikan aurkitu zuten, baina oso hauskorra denez, aztertzen hasi zirenean atzera egin zuten hondatuko zuten beldurrez. Orain, berriz, X izpien tomografia erabilita, arrokak ezkutatzen zituen hezurrak ere ikusi dituzte, eta hegazti-espezie zahar hori antseriformeen taldean sailkatu dute, gaur egungo antzara, ahate eta abarren talde berean, alegia. Kretazeoan ere baziren hegaztiak T ANTA BATEK GAINAZAL BAT JOTZEN DUENEAN zipriztinak ateratzen dira, tantatxo txikiagoak, alegia. Bada, gertakari hori ikertzen dute Chicagoko Unibertsitatean. Zer ikertu badago; izan ere, ezaugarri askok dute eragina fenomeno horretan, besteak beste, likidoaren biskositateak, presioak eta tanta erortzen den inguruneko gasaren pisu atomikoak. Ikertzaileek ikusi dute bereziki tantaren inguruko gasak eragiten diola emaitzari, eta, esate baterako, presioa gutxitu ahala zipriztin gutxiago ateratzen direla; eta badela presio jakin bat non hortik behera ez den zipriztinik ateratzen. Presio hori gasaren pisu atomikoaren araberakoa da: gasak zenbat eta pisu atomiko handiagoa izan, orduan eta altuagoa da zipriztinik ez ateratzeko behar den presioa. Tanten zipriztinak aztertzeko, hainbat altueratatik utzi diote erortzen tantari ganbera itxi batean; eta abiadura handiko kamera batekin jaso dute tantak xafla batekin talka egiten duen unea. Grabazio bakoitzean, zipriztinetan eragin dezaketen aldagaiak aukeratu dituzte. Hiru likido erabili dituzte, guztiak alkoholak: metanola, etanola eta 2-propanola. Tantaren inguruko gasa ere aldatu dute, helioa, kriptona eta sufre fluoruroa sartu dituzte ganberan, eta hainbat presiotan, gainera, giro-presioaren eta ehun aldiz txikiagoko presioaren tartean. FISIKA Ez zipriztintzeko fisika ESTATU BATUETAKO INGENIARI BATZUEK koklearen, belarriko barraskiloaren, ordezko mekaniko bat egin dute. Zirkuitu integratuak egiteko erabiltzen diren mikromekanizazio-tekniken antzerakoak erabili dituzte belarri mekaniko hori egiteko, eta horrek aukera ematen du ale-kopuru handiak nahiko modu onean ekoizteko. Baina, horretan hasi baino lehen, tresnaren sentikortasuna hobetu nahi dute. Koklea mekanikoak benetakoaren antzera funtzionatzen du. Koklea barne- -belarriko egitura kiribila da. Zenbait hodik osatzen dute, eta hodi horietan uraren antzerako likido bat dago. Soinua iristen denean, uhinak sortzen ditu likido horretan, uhinek mintz bat mugiarazten dute, eta mugimendu hori garunera bidaltzeko seinale (korronte elektriko) bihurtzen da. PALEONTOLOGIA ARTXIBOKOA S. LEHTONEN

Transcript of PALEONTOLOGIA BIOKIMIKA berriak labur - zientzia.eus · quasarrak, alegia, 0bota egiten du gasa...

berri

ak la

bur

Berriaklabur

2

Belarri mekanikoa

EL H U YA R. 2005E KO M A RT X OA

BIO

KIM

IKA

AURKITU 1992AN AURKITU ZUTEN, baina orainjakin dute fosil hura hegazti-espezie ezezagunbatena zela, Vegavis iaai, eta Kretazeoan biziizan zela, dinosauroen garaian.

Adituen arteaneztabaidagai izanda gaur egungohegaztienarbasoakKretazeoan biziizan ote ziren.Hala balitz —eta V. iaai-ren fosilak halaerakusten du—, dinosauroak desagerrarazizituen egoera hartatik bizirik atera zirela esannahi du.

Hegazti horren fosila Antartikan aurkituzuten, baina oso hauskorra denez, aztertzenhasi zirenean atzera egin zuten hondatukozuten beldurrez. Orain, berriz, X izpientomografia erabilita, arrokak ezkutatzen zituenhezurrak ere ikusi dituzte, eta hegazti-espeziezahar hori antseriformeen taldean sailkatudute, gaur egungo antzara, ahate eta abarrentalde berean, alegia.

Kretazeoan ere bazirenhegaztiak

TANTA BATEK GAINAZAL BAT JOTZEN

DUENEAN zipriztinak ateratzen dira,tantatxo txikiagoak, alegia. Bada,gertakari hori ikertzen duteChicagoko Unibertsitatean.Zer ikertu badago; izan ere,ezaugarri askok dute eraginafenomeno horretan, besteak beste,likidoaren biskositateak, presioak etatanta erortzen den ingurunekogasaren pisu atomikoak.

Ikertzaileek ikusi dute berezikitantaren inguruko gasak eragitendiola emaitzari, eta, esate baterako,presioa gutxitu ahala zipriztingutxiago ateratzen direla; eta badelapresio jakin bat non hortik behera

ez den zipriztinik ateratzen. Presiohori gasaren pisu atomikoarenaraberakoa da: gasak zenbat etapisu atomiko handiagoa izan, orduaneta altuagoa da zipriztinik ezateratzeko behar den presioa.

Tanten zipriztinak aztertzeko,hainbat altueratatik utzi dioteerortzen tantari ganbera itxi batean;eta abiadura handiko kamerabatekin jaso dute tantak xaflabatekin talka egiten duen unea.Grabazio bakoitzean, zipriztinetaneragin dezaketen aldagaiak aukeratudituzte. Hiru likido erabili dituzte,guztiak alkoholak: metanola,etanola eta 2-propanola. Tantareninguruko gasa ere aldatu dute,helioa, kriptona eta sufre fluoruroasartu dituzte ganberan, eta hainbatpresiotan, gainera, giro-presioareneta ehun aldiz txikiagokopresioaren tartean.

F I S I K A Ez zipriztintzeko fisika

ESTATU BATUETAKO INGENIARI

BATZUEK koklearen, belarrikobarraskiloaren, ordezkomekaniko bat egin dute.

Zirkuitu integratuakegiteko erabiltzen direnmikromekanizazio-teknikenantzerakoak erabili dituztebelarri mekaniko hori egiteko,eta horrek aukera ematen duale-kopuru handiaknahiko modu oneanekoizteko. Baina,horretan hasi bainolehen, tresnarensentikortasuna hobetunahi dute.

Koklea mekanikoakbenetakoaren antzerafuntzionatzen du.Koklea barne--belarriko egiturakiribila da.

Zenbait hodik osatzen dute,eta hodi horietan urarenantzerako likido bat dago.Soinua iristen denean, uhinaksortzen ditu likido horretan,uhinek mintz bat mugiaraztendute, eta mugimendu horigarunera bidaltzeko seinale(korronte elektriko) bihurtzenda.

PA

LE

ON

TO

LO

GIA

ARTXIBOKOA

S. L

EHTO

NEN

berri

ak la

bur

Berriaklabur

3EL H U YA R. 207. Z K .

BIO

LO

GIA

PROTESTA-EKINTZAK ZIGORTZEKO lege-egitasmo batek zalaparta sortu duBritainia Handian. Izan ere, aspaldi honetan animaliekin ikertzen duten zentroeneta zentro horietako langileen aurkako ekintzak geroz eta gogorragoak omen dira,eta, horiek babeste aldera, animalien aldeko taldeen ekintza ez-legezkoak zorrotzzigortzeko lege bat atera nahi dute.

Parlamentuan udaberrian erabakiko dute egitasmoa lege bihurtu ala ez.Hala baldin bada, bost urtera arteko kartzela-zigorra izango du animaliekin ikertzenduten zentroei kalte ekonomikoak eragiten dizkionak, edo ikertzaileak etalangileak beldurtzen dituenak.

Animalien aldeko taldeakkezkatuta daude lege honekekintzaile bakezaleei kalteegin diezaiekeelako, etaboikota sustatzea legez kanpogera daitekeelako. Animaliekinikertzen duten zentroek,berriz, lege honekin lasaiagobiziko diren itxaropena duteladiote. Zaila izango da bialdeak ados jartzea.

Animalien aldeko ekintzaileaksoka motzean

G E O L O G I A

Ipar Amerikako Aintzira Handiak aspaldidanikerabili izan dira merkantziak zein pertsonakgarraiatzeko; eta, kasu askotan, ibai-hondoakdrainatu dira eta kanalak eraiki dira ontziak lakubatetik bestera igarotzeko. Michigan etaEire lakuen arteko ibaia horren adibide da:1962an drainatu eta kanal bat eraiki zuten.Bada, Michigan eta Huron aintziretan hasiakdira obra haren ondorioak ikusten: hondoakbatez beste 18 bat metro egin omen du behera,eta ur-maila 20-33 cm jaitsi da. Bi aintzira horiekzenbait egitura geologikoren bidez lotuta daude.Ondorioz, bati eragindakoan bestean ere ikusidira ondorioak.

Aintzira Handietandrainatzearen ondorioakagerian

F I S I K A

CERNeko antiprotoi dezeleragailuan antiprotoiugari harrapatzea lortu dute, ohi baino 50 aldizgehiago, hain zuzen ere. Antiprotoi-izpi horiekohi baino energia baxuagoak erabiliz lortudituzte, gainera.Antiprotoi horien energia 3,5 GeV-etik(gigaelektronvolt, 109 eV) 5,3 MeV-era(megaelektronvolt, 106 eV) jaistea lortu dute,baina oraindik energetikoegiak dira esperimentuaskotarako —ez dute lortu kiloelektronvoltekomagnitudera jaistea—. Oraingoz, ezin daantihidrogenoa sortu antiprotoiak positroiekinkonbinatuta.

Antiprotoiak barra-barra

GIZ

A Z

IEN

TZ

IAK

Mikrobioak gatzetan BIZIA AURKITU DUTE GATZETAN SATURATUTA

dauden itsasoko hainbat gunetan,Mediterraneoan. Ustez, gatz--kontzentrazio handiak bizia eragoztendu, eta horregatik daude harritutaaurkikuntza hori egin duten biologoak.

Duela sei milioi urte, Mediterrraneoitsasoa lehortuta zegoen, eta ezzegoen Atlantikoarekin lotuta. Garaihartan ibaiek ekarritako gatza zorukosedimentuetan pilatu zen. Gero,ozeanoarekiko konexioa ireki egin zen,eta itsasoak estali zuen lurralde osoa.Baina hondoan gatza pilatuta zegoengune batzuk geratu ziren; lekuhorietan, uraren gatz-kontzentrazioaizugarri handia zen. Nekez egongo zenbizi-arrastorik toki haietan.

Hala ere, Herbehereetakobiologo batzuek jakin nahiizan dute gune horietanbizirik dagoen ala ez.Horietako lau guneaukeratu eta aztertu dituzte.Itsaspeko robotiko batenbitartez, laginak jaso dituztegune horietan, eta DNAarrastoak aurkitu dituzte.DNA hori mikroorganismo--espezie ezezagunaskorena da, 50 bakteriorena eta20 arkeorena, besteak beste. Orain,biologoek laborategian hazi nahidituzte espezie horiek, batez ere,gatzetan bizi ahal izateko zer proteinadituzten ikertzeko.

ART

XIBO

KOA

WW

W.C

ITIZ

ENSO

NTH

EWEB

.CA

Nanomotorren iraultza.Oraingoan bai?

berri

ak la

bur

Berriaklabur

4 EL H U YA R. 2005E KO M A RT X OA

Suterik gabeko mundubaten fantasia

Zergatik daude basoak Alemanian etabasamortua Aljerian? Klimarengatik, jakina.

Dena dela, Hegoafrikako zientzialari batzuenarabera, suteek ere eragin handia dute

munduko landarediaren banaketan. Izan ere, baso zabalak izateko klima egokia

duten lurralde batzuetan ez dago basozabalik. Tenperatura eta hezetasuna egokiak

izan arren, suteen eragina ere hartu beharda kontuan. Bai gizakiak eragindako

suteena, bai eta berez sortutakoena ere.Zientzialariek eragin hori ikertu eta eredu

teoriko bat garatzeko erabili dute. Eta, ereduhorren bitartez, suterik gabeko mundu baten

mapa osatu dute. Mapa hori beste birekinkonparatu dute, suteak kontuan hartzen

dituen batekin eta satelitez jasotako datuezegindako hirugarren batekin.

Emaitzetan nabarmena da suteen eragina.Zientzialariek esaten dutenez, suterik egon

ezean basoen hedapena oraingoarenbikoitza izango litzateke,

eta sabana eta sastrakadiena,aldiz, murritzagoa.

E K O L O G I A

BULARRA EMATEAK DROGEK ADINAKO EUFORIA sortzen duela erakusten dutegarun-eskanerrek. Massachusetts-en (AEB) arratoiekin egindako ikerketabaten emaitza da hori.

Arratoi-amak eta eme gazteak (birjinak) erabili dituzte ikerketarako.Hain zuzen ere, bularra emateak amaren garunean duen eragina eta emebirjinarenean kokainak duena alderatu nahi izan dituzte; eta, dirudienez,eragina oso antzerakoa da, garuneko atal berak aktibatzen baitira.

Arratoi-amei kokaina eskainita, gainera, kumeak edoskitzea aukeratu omendute, horrek ondo sentiaraztendituen seinale. Eta kokaina--injekzioak sartu dizkietenean,garunaren atal horrenestimulazioa ez omen da izanbularra ematerakoan dutenabezain handia.

Orain, emakumeetan bularraemateak eragin bera duenjakitea geratzen da.

ODOL-HODIAN BARRENA

molekula inbaditzaileaksuntsituz aurrera egitenduten nanorrobotak zientzia--fikziokoak dira oraindik.Aldiz, badirudi gero etagutxiago gelditzen delananomotorrez mugitutakogailuak izateko.Aurrerapausoa kimikarenbidetik dator.

Orain arte,nanoteknologian lanean ari

diren talde gehienek ATP-sintasarenmoduko proteinak erabili dituztegailuak mugiarazteko behar dutenenergia lortzeko. Alabaina, proteinakerraz hondatzen dira; beraz, bidehorretatik ez dira oso urruti iritsi.

Orain, AEBetako PennsylvaniakoUnibertsitateko ikertzaileek besteaukera bat probatu dute.Platinoaren jarduera katalitikoaerabili dute urrezko ardatz ñimiñoak

mugiarazteko. Ardatzaren mutur batplatinoz estalita, ur-disoluzio batean,hidrogeno peroxidoa oxigeno eta urbihurtzen du platinoak. Orduan,oxigenoan aberatsa den eremu batsortzen da, eta horrek ardatzarenmuturraren eta uraren artekogainazal-tentsioa gutxitzen du.Ondorioz, ardatza norabide horretanmugitzen da, eta bidean oxigenogehiago sortzen du. Arazo bakarra,mozkortuta balego bezala mugitzendela, sigi-saga, alegia.

Hori konpontzeko, nikel-arrastobatzuk batu dizkiote ardatzari. Hala,nikela magnetizatuz gero, eta eremumagnetiko bat aplikatuta, ardatzaperpendikularrean orientatzen da.Horri esker, ikertzaileek iman soilbatez gida dezakete ardatza.Mekanismo bera erabilita,nanoengranaje bat biraraztea erelortu dute, engranajearen hortzakalde batetik platinoz estaliz.

Euforiko bularra ematean

K. S

MIT

HB

IOL

OG

IAN

AN

OT

EK

NO

LO

GIA

ZYVE

X

BIG BANG-A GERTATU

ONDORENGO materiarendentsitatearen gorabeherañimiñoak islatuta daudegalaxiek Unibertsoan dutenkokapenean. Ondoriohorretara iritsi dira biastronomo-talde. Nonbait,unibertsoa uniformea izatetikgalaxia- eta izar-multzoakizatera nola pasatu zenazaltzen duten teoriakbaieztatzen dituzte haiek egindako ikerketek.

Ustez, Unibertsoa Big Bang-aren ondorioz sortu zen, eta galaxiak,berriz, materia pittin bat elkartu zen tokietan azaldu zirela kalkulatu zutenteorikoek 1960ko hamarkadan.

Materiaren fluktuazio horiek hondoko mikrouhin-erradiazioanantzemateko gai izan da NASA 1992an eta 2003an. Baina erradiazio horiBig Bang-a gertatu eta gutxira sortu zen, galaxiak eratu baino askoz erelehenago.

Orain, zeruaren bi behatzailek fluktuazioaren arrastoak detektatu dituzteBig Bang-a gertatu eta 10 mila milioi urte geroago eratu ziren bi galaxiarenartean. Horren arabera, lotura zuzena dago Unibertsoaren hastapeneanzegoen ezegonkortasunaren eta gaur egun kosmosean ikusten dugunantolamenduaren artean.

Behatzaile horietako bat Australian dagoen teleskopio anglo-australiarrada, eta hamar urtez 221.000 galaxia aztertu ditu. Bestea AEBetan dago,

Mexiko Berrian, eta Ipar hemisferioko46.000 galaxia behatu ditu sei urtetan.Biek lortutako datuak elkartu dituzteeta hortik atera dituzte ondorioak.Big Bang-aren oihartzunak galaxienkokapenean duen isla aztertzeaz gain,Unibertsoan zenbat materia dagoenkalkulatu dute astronomoek.Antza denez, atomoz eta partikulasubatomikoz osatutako materiadagoen masa guztiaren % 18 besterikez da. Gainerakoa materia iluna da.

Big Bang-aren oihartzunagalaxietan

AS

TR

ON

OM

IA

kanoa, kayak, paintball, mendi-ibilaldiak,orientazioa, mendi-bizikleta, arku-tiroa,

igerilekuak

Sobrongo abentura-zentroa01423 Sobron (Araba)

tel.: 945 359016faxa: 945 359137

http: www.aventurasobron.comh. el.: [email protected]

Hurbildu zaitez ezkutuko ingurune natural hauezagutzera eta abenturaz gozatzera

J. P

OG

SON

/ B

EHAT

OKI

AN

GLO

-AU

STRA

LIA

RRA

NA

SA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Oso azkar handituta

ZEELANDA BERRIAN ARRANO ERRALDOI

BATEN HEZURRAK AURKITU DITUZTE.Duela bi mila urte inguruko hezurrakdira, duela gutxi desagertutakoespezie batenak, Haastenarranoarenak. Hezurren tamainaikusita, arranoa 14 kiloko hegaztiazen, gutxi gorabehera, gaur egungoarrano handienak baina askozhandiagoa.

Ustez, horrelako hegazti handi batbeste handi baten eboluzioa da.Baina mitokondrioetako DNArenanalisian ez dute horrelakorik aurkitu.

Hain zuzen ere, genetikarenikuspuntutik, Haasten arranotikgertuen dauden arranoak oso txikiakdira. Are gehiago, Zeelanda Berrikoarrano erraldoi hori hamar aldiztxikiagoa zen beste baten eboluzioazen, duela milioi bat urteko arbasobaten ondorengoa.

Eboluzioan tamaina hainbestealdatzea ez da ohikoa. Adibide gutxibatzuk ezagutzen dira: GalapagoUharteetako iguanak, esate baterako.Baina hegaztietan ez da besteadibiderik ezagutzen.

E B O L U Z I O A

ART

XIBO

KOA

FIS

IKA

ANTIMATERIA IKERTZEAREN ARAZO

NAGUSIA antimateria bera sortzeaizaten da. Eta, sortuta ere, zaila dairaunaraztea. Izan ere, sortzendituzten partikula horiek azkarregiakizaten dira harrapatu eta aztertu ahalizateko. Horregatik, ATRAP elkartekofisikariek antihidrogenoamantsotzeko metodo berria garatudute.

Antihidrogenoa bi partikulazosatuta dago, antiprotoi batez etaantielektroi batez, hain zuzen.Eta horietako bakoitza iturri batetiklortzen dute fisikariek. Antiprotoiapartikulen azeleragailu batez eratubehar da, eta antielektroia iturrierradioaktibo batetik jaso. Orain arte,tranpa magnetiko baten bitarteznahasten zituzten biak, bainaemaitza oso atomo azkarra zen.Azkarregia. Orain, antielektroiagarraiatzeko modu bat aurkitu dutefisikariek, zesio-atomo batekokanpoko elektroiekin elkarrekintzaeraginda. Horrela, antiprotoietarahurbiltzeko eta antohidrogenoasortzeko aukera ematen du.Emaitza askoz atomo mantsoagoada, ustez, esperimentuetanerabiltzeko aproposagoa.

Antihidrogenohotza

0

700

1000

1300

93

98

102

106

ARTXIBOKOA

7EL H U YA R. 207. Z K .

MISTERIO BAT DA. Zergatik haztendira zulo beltzak tamainabateraino bakarrik? Horri erantzunnahian simulazioa erabili dutePittsburgh-eko unibertsitate bateko(AEB) astrofisikariek.

Simulaziorako quasarra hartudute oinarri; izan ere, quasarramasa handiko gune distiratsu batengisara ikusten dugu, erdian zulobeltz bat du, eta inguruko izarrakirensten ditu. Bada, dirudienez,quasarrek irents dezaketen bainogas gehiago erakartzen dutebatzuetan; gas horren zati batirentsi egiten dute, bainagainerakoa bota egiten dutezorrotadaka. Eta, denborarekin,quasarra hil egiten du prozesu

horrek —zulo beltzakhazteari uzten dio—.

Simulazioa egitekosuperordenagailu bat erabilidute. Eta oinarri gisa elkarjotzera doazen bi galaxiahartu dituzte (irudianprozesuaren sekuentziaematen da goitik behera).Galaxia horietako zulobeltzek bat egiten dute etazulo beltz erraldoi batosatzen dute. Sistemak,quasarrak, alegia,0bota egiten du gasaespaziorantz. Eta, halako batean,hazteari uzten dio, eta bikoteadispertsatu egiten da.

ZAMUDIOKO PROGENIKA BIOTEKNOLOGIA-ENPRESAK DNA-txip berri bat aurkeztu duhesteen hantura pairatzen duten gaixoentzat. Hesteen hantura eragiten dutengaixotasun garrantzitsuenak Crohn-en gaixotasuna eta ultzeradun kolitisa dira.Biotxip berriak gaixotasun horiekin erlazionatutako 46 mutazio aztertzen ditu,eta laster baliozkotze-fasean sartuko da.

Polimorfismo asko aztertzen ditu txipak, eta gaixotasuna izateko dagoenarriskua, gaixotasunaren pronostikoa eta gaixoak tratamenduari nolaerantzungo dion zehazten du.

Ikuspuntu praktikotik begiratuta, IBDtxip-ek bi erabilera kliniko nagusiizango lituzke: batetik, gaixo bakoitzari gehien egokitzen zaion terapia

aukeratzeko informazioaemango luke, eta, bestetik,gaixoaren senitartekoekgaixotasuna garatzekozenbateko aukera duten jakinahal izango lukete.Gainera, mutazio berriakidentifikatuz gero, horiek ereIBDtxip-en sar daitezke azterditzan.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Hesteetako gaixotasunikizango dut?

AS

TR

ON

OM

IA

Quasarrak ikertzeko: simulazioa

Mitokondrioaren geneen mutazioek tumoreakzabaltzen nola laguntzen duten argitu duteGlasgow-ko Unibertsitateko ikertzaileek. Mitokondrioak tumorea ezabatzen dutengeneak ditu, edo, gutxienez, tumoreari eustendiotenak. Hori jakina zen lehen ere, eta genehorien mutazioek tumoreak eragiten dituztenaere bai; baina mekanismoa ez zen ezagutzen.Bada, Glasgow-ko ikertzaile horiek genetumore-ezabatzaileetako baten mutazioareneragina aztertu dute, SDH, sukzinatodehigrogenasa kodetzen duen genearenmutazioarena, hain zuzen ere. Etametabolismoan erreakzio-kate bat gertatzendela ikusi dute, eta, ondorioz, odol-hodigehiago hazten direla. Ezinbestean, odol-hodihorietan zehar minbizia errazago zabaltzen da.

Mitokondrioakminbiziaren euskarri

B I O K I M I K A

GE

NE

TIK

A

AEBetako arrantza,mehatxupeanArrantza arautzeko politika okerraren erruz,hainbat espezie galzorian daudela adierazi duteikertzaile estatubatuarrek. Gaur egungoarauekin, arrantzaleek arrain zaharrenak etahandienak arrantzatzera jotzen dute. Horrek,ordea, ondorio kaltegarriak ditu.Arrain zaharrak ezinbestekoak dira arrain--populazioentzat. Arrain gazteek baino askozhobeto zaintzen dituzte larbak. Gainera, zaharrekhazitako larbak handiagoak izaten dira. Hori delaeta, orain arte egin den arrantzak kalte larriakeragin ditu zenbait populaziotan, eta ikertzaileakbeldur dira kalteak ezingo direla konpondu.

A R R A N T Z A

ART

XIBO

KOA

T. D

I M

ATEO

FIS

IKA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

LIGO BEHATOKIKO FISIKARIEK

kaleko jendearenlaguntza eskatu dute:milioi bat lagunenetxeko ordenagailuakgrabitazio-uhinen jatorrienbila jarri nahi dituzteespazioaren etadenboraren deformazioaagerian jartzeko.Grabitazio-uhinak badirela

aspaldi iragarri zen —Einsteinenekarpen ezagunenetako bat da—,baina oraindik ez dira ikusi.LIGOkoak (Laser InterferometerGravitational Wave Observatory)2000tik dabiltza espaziokodeformazioren baten bila;

horretarako, zerua arakatzendihardute laser- eta ispilu-sistemabat erabiliz. Itxaropena dutegrabitazio-uhin erregularrak igortzendituen iturri bat aurkituko dutela.

Baina arazotxo bat dago:detektagailuek jasotzen dutendatu-multzoaren % 99,99 zarata da.Horregatik, datuak aztertzekoahalmen konputazional handiabehar da, eta, hori konpontzeko,kaleko jendeari laguntzeko eskatudiote. Etxeko ordenagailuanprograma bat instalatu baino ez daegin behar, eta ordenagailuak,erabiltzen ez denean, datuenanalisia egiteko aprobetxatuko du.

8 EL H U YA R. 2005E KO M A RT X OA

Non sortzen diragaixotasun berriak?

Komunikabideetan gehien aipatzen direngaixotasunak, hala nola ebola, hiesa eta

ezohiko pneumonia, garatzeko bideandauden herrialdeetan sortu dira.

Hortaz, gaixotasun berri gehienaklurralde horietan sortzen direla dirudi.

Alabaina, azken 50 urteotangaixotasunak non sortu diren aztertuta,

zientzialariek ikusi dute gehien-gehienakEuropan, Ipar Amerikan eta Japonianazaldu direla lehen aldiz. Gaitz horiek

janarien bidez transmititutakoak etabotikekiko erresistentzia duten bakterioek

sortutakoak dira batez ere.

O S A S U N A

Etxeko ordenagailuakEinsteinentzako lanean

Naturan proportzionatuakGorputz-adarren eta gorputzaren tamaina

proportzionatuak izan ohi dira bizidunetan;eboluzioak proportzio horiek gordetzera jotzen

duela esan ohi da. Bada, tximeleta-espeziebatekin egin den ikerketaren emaitzak ikusita,

zehazki hautespen naturalaren ondoriodela esan daiteke.

Princeton Unibertsitatean Bicyclus anynanatximeletak hazi dituzte, eta belaunaldi

bakoitzean desproportzionatuenak aukeratudituzte, eta ugalarazi. 13 belaunaldiren ondoren,

bi motatako tximeletak lortu dituzte: hego txikieta gorputz handikoak, eta hego handi eta

gorputz txikikoak. Bada, neurri proportzionatukotximeletekin batera jarri dituzte, eta ikusi dute

ez dutela arrakastarik ugaltzeko garaian.

B I O L O G I A

AHOKO APARATUAK ERABILTZEA JADA ezda haur edo gaztetxoen kontua. Izanere, gaur egun ez da nahikoa ahoaosasuntsu izatea, polita ere izanbehar da. Horregatik, ahokoaparatuen itxura lehentasunezkokontu bilakatu da. Hortzei eranstenzaizkien euskarriak ahalik etagutxien ikustea da egungo helburua.

Orain arte, aparatuetakoeuskarririk gehienak altzairuherdoilgaitzez egiten ziren;

baina badira plastiko gardenezegindako euskarriak ere.Euskarri horiek, ordea, arazoakizaten dituzte: erraz puskatzen dira,zahartze txarra dute etahidrolisiarekiko erresistentzia gutxi.

Horregatik, Tekniker zentroteknologikoa eta EuroOrtodoncia S.L.enpresa ahoko euskarri gardenberriak garatzen ari dira. Euskarrienezaugarriak, batez ere, bi faktoretanoinarritzen dira: material gisa

prestazio mekaniko altuak dituenpolimero bat erabiltzen dute eta,ekoizpenerako, mikroinjekzioa.Hala, plastikoaren abantailaestetikoak eta metalikoen parekoerresistentzia lortzen dira. Laster,beraz, estetikaren beharretaraegokituko diren euskarrigardenak izango dira merkatuan.

Aho polita, euskarri gardena

ART

XIBO

KOA

MA

TE

RIA

LA

K

ART

XIBO

KOA

NASAREN CHANDRA X IZPIEN

behatokiko datuak erabilita,teoriak badela erakusten duenbaina orain arte ikusi ezin izanden materia lokalizatu da.

Unibertsoko materiaren zatibat baino ez dago izarretan etagalaxietan metatuta, beste askolaino hotzetan dagoela ikusi da.

Baina materiaren erdia inguruezin izan da ikusi. Susmoa zutenespazioan zabalduta egongozela, eta zalantza argitu dute.Materia horren zati bat lainoberoetan detektatu dute X izpienbidez. Markarian 421 galaxiakozulo beltz aktiboak Lurreraigortzen dituen energia-

-zorrotadei begiratuta egindute aurkikuntza.

Ikertzaileen arabera,oraindik materia askodago grabitate-indarrakgalaxietara erakarri ezduena; materia hori gasberoa da, eta sareantzerako bat osatzen duespazioan. Eta sare horrenzati bat X izpiei esker ikusiahal izan dute.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Adinean aurrera etaikusmen hobea?

NA

SA

ART

XIBO

KOA

PARADOXA DIRUDI. Zenbat eta zaharragoaizan, orduan eta ikusmen hobea izandezake gizakiak. Edo, behintzat, gauzagehiago beha dezake batera. Efektuhorrek azalpena du:ikusmenakudeatzean,garuneko zelulabatzuek bestebatzuen jardueraeragozten dute,arreta gauza bakarbatean finkatu ahalizateko; bainapertsonaadindunetan prozesu hori ez da osoeraginkorra, eta arreta gauza bakarreanjarri beharrean askotan jartzeko ahalmenagaratzen dute. Ideia hori Kanadanegindako ikerketa baten emaitzekbaieztatu dute.

F I S I O L O G I A

AS

TR

OF

ISIK

A

Hara hor falta zen materia

berri

ak la

bur

Berriaklabur

MESOZOIKOA DINOSAUROEN AROA IZAN

ZELA ESATEN DA; izan ere, dinosauroakjaun eta jabe ziren. Ugaztunak,berriz, txikiak zirela uste zen, saguenneurrikoak edo. Baina, pixkanaka,ugaztun handiagoen aztarnakaurkitzen ari dira.

Txinako Liaoning eskualdekoaztarnategian duela 130 milioiurteko bi fosil interesgarri aurkitudituzte: urdailean dinosauro-kumebaten hezurrak dituenRepenomamus robustus bat eta,handik gertu, orain arte ezagutzenez zen beste ugaztun handiagobat. Bigarren horri Repenomamusgiganticus izena jarri diote.

Fosila aztertuta jakin duteR. giganticus-ek metro bat ingurukoluzera eta 12-14 kiloko pisua zituela.Eta hortzei eta barailari begiratutaondorioztatu dute ugaztun hori ere,

R. robustus bezala, haragijalea zela;beraz, horrek ere jan zitzakeendinosauroak.

R. robustus dagoeneko ezagunzuten paleontologoek, baina ez zuten

uste dinosauroak zituenik dietan.Fosil horren kasuan Psittacosaurusbaten kumea zen urdaileanzeukana. Baina ugaztun horienbizimodua era fidagarriagoanezagutu nahi bada, fosil gehiagobeharko dira. Eta paleontologoekespero dute aztarnategiko lanekaurrera egin ahala Mesozoikokougaztun handiagoen berri izangodugula.

P A L E O N T O L O G I A Dinosauroak ugaztunen dietan

ART

XIBO

KOA

B I O K I M I K A

Mutazio ugari geneenerregulatzaileetan

11EL H U YA R. 207. Z K .

KIM

IKA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Geneen inguruan, haien espresioa kontrolatzenduten guneak daude. Horien funtzioa benetangarrantzitsua denez, zientzialariek uste zutenmutazio gutxi izango zituztela. Alabaina,gizakiaren eta txinpantzearen DNAn, gunehoriek mutazio kaltegarri ugari dituztela frogatudute. Aldiz, saguen eta arratoienerregulatzaileetan askoz ere mutazio gutxiagodaude.Antza denez, karraskarien populazioakgehiagotan gurutzatu dira elkarren artean eta,horregatik, erregulatzaileetan mutazioakegoteak eragin oso kaltegarriak izango lituzke.Gizakien eta txinpantzeen populazioak, ordea,ez dira hainbeste gurutzatu; hori dela eta,mutazioen ondorioak ez dira hain larriak izan.

O S A S U N A

Laranjak, limoiak, mandarinak, arabi sagarrak...fruta preziatuak dira. Izan ere, C bitaminareniturri paregabea dira. Orain, gainera, jakin dutefruta horiek badutela beste osagai bat benetanonuragarria: limonina. Hain zuzen ere,hainbat minbizi-mota saihesten laguntzen du.Zehazki, emaitza onak eman ditu ahoko,azaleko, biriketako, bularreko, urdailekoeta koloneko minbizien aurka.Limonina C bitamina bezain ugaria dazitrikoetan, eta estraktu moduan ere hardaiteke. Gainera, badirudi odolekokolesterol-maila jaisteko ere lagungarriaizan daitekeela.

Zitrikoak ez diraC bitamina-iturri soilak

Iraultza masa-espektrometrian

Fulerenoak marruskadurarenaurka

ORAIN ARTE, MASA-ESPEKTROMETROAK

laborategi barneko tresnak ziren.Aurrerantzean, aldiz, aparatu horieklaborategietatik kanpora atera ahalizango dira. Izan ere, garatu berri dutenmetodo bati esker, posible izango damasa-espektrometria edozein lekutanerabiltzea. Laster, masa-espektrometriazbaliatu ahal izango dira aireportuetakoekipajeetan lehergaien eta drogenarrastoak detektatzeko edomedikamentuen metabolismoarengaineko ikerketak egiteko.

Masa-espektrometria substantzia batenkonposizioa aztertzeko erabiltzen denteknika da. Horretarako, molekulakidentifikatzen dira duten pisua kontuanhartuz. Hala ere, teknika honek badituzenbait eragozpen: analisia huts-ganberabarruan egin behar dela eta laginakanalizatzeko denbora asko behar dela.

Hori gainditzeko, desortzio bidezkoelektrospray-ionizazio deritzon metodoagaratu dute. Masa-espektrometriaarruntarekin alderatuz, teknika berriakzenbait abantaila dauzka: analisia huts--ganberatik kanpo eta giro-tenperaturan

egin daitekeela eta ezdagoela lagina aurrezprestatu beharrik,besteak beste. Hortaz,teknika horrek edozeingainazal lekuan bertananalizatzeko aukeraematen du. Aurkiposible izango dalarruazal, arropa, maletaeta abarretan daudensubstantziak masa-espektrometriarenbidez zuzenean aztertzea.

Desortzio bidezko elektrospray--ionizazioa garatu duten zientzialariekdagoeneko zenbait konposatu kimikodetektatu dituzte hainbat gainazaletan.Esaterako, RDX lehergaia larru-puskabatean, DMMP arma kimikoa gomazkoeskularru batean eta konposatuorganikoak hazietan. Gainera, metodohori erabilita, antihistaminak larruazaleandetektatzea lortu dute. Beraz, teknikaberriari esker, masa-espektrometriakorain arte ez zituen beste erabilerabatzuk izan ditzake etorkizunean.

MA

TE

RIA

LA

K

TEKNIKERREK KOORDINATUTAKO EUROPAKO PROIEKTU BATEAN, molibdeno bisulfuroa etawolframio bisulfuroa erabiliko dituzte gainazalak marruskaduraren aurka babesteko.Konposatu horiek esfera-itxurarekin erabiliko dituzte, hau da, fulereno bilakatuta.

Hain zuzen ere, konposatu horien esferek, tipulak bezala, geruzak izaten dituzteeta nanokojinete funtzioa betetzen dute bata bestearekin kontaktuan daudengainazalen artean. Hala, batetik, gainazalen arteko marruskadura-koefizienteahobetzea lortzen da, eta, bestetik, materialen higadura txikitzen da. Orain arte ez da

horrelakorik lortu, bi alderdi horietako bat bakarrikhobetzera bideratzen baitziren estrategiak.

Hiru esparrutan aplikatu nahi dituztefulerenoak: gainazal gogorretan, pinturetan etalubrifikatzaileetan. Adibide bat aipatzearren,hegazkinak margotzeko erabiltzen diren pinturetanfulerenoak gehituta, ura errazago labainduko dahegazkinaren gainazaletik, eta, ondorioz, hainbestearazo sortzen duen izotza sortzea saihestuko da.

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Aurora boreal artifizialak

berri

ak la

bur

Berriaklabur

12 EL H U YA R. 2005E KO M A RT X OA

Itsuek besteek bainohobeto entzuten dute?

Uste oso zabaldua da: ikusmena ez den bestezentzumen guztiak oso garatuta dituzte itsuek.

Dena dela, neurologo batzuek baieztatu eginnahi izan dute uste hori, entzumenari

dagokionean behintzat. Eta baieztatu dute.Eta, gainera, ikusi dute garunak ikusmena

kontrolatzeko erabiltzen duen zatia entzumenakontrolatzeko ere erabil dezaketela.

Ikerketa hori bi motatako esperimentuenbitartez egin dute. Alde batetik, pertsona-taldebaten entzumena aztertu zuten; taldean itsuek

eta ikusten zuen jendeak hartu zuen parte,eta belarri bakarra erabilita egin zituzten

probetan argi ikusi zuten itsuek soinu gehiagobereizten zituztela. Bestetik, entzuteak berak

eragiten duen garun-jarduera neurtu zutenzientzialariek; positroien tomografiaren bitartez

aurkitu zuten ikusmena kudeatzen duengarunaren zatiak entzumena ere kudea

dezakeela, eta, horregatik, itsuek besteekbaino garun-jarduera handiagoa dute

entzutean. Esperimentu horietan ez dutebeste zentzumenik aztertu, baina ez litzateke

harritzekoa izango haiekin ere antzekojokabidea izatea.

F I S I O L O G I A

ESTATU BATUETAKO IKERTZAILE BATZUEK baieztatu dute antibiotikoek badutelazerikusirik alergien garapenean. Horrek lagun dezake ulertzen zergatik ugaritudiren alergia-kasuak azken berrogei urteetan.

Izan ere, eztabaidan dago zergatik den hain handia alergia-kasuen kopuruagaur egun. Ez dago argi zerk eragin dituen hainbeste kasu. Hipotesi batenarabera, etxeak oso garbiak egotearen ondorioa da; nonbait, gorputzak ez dubehar adina aukera izaten alergia eragiten duten partikulekin kontaktuanizateko, eta, beraz, ez du ikasten partikula horiei aurre egiten.

Baina beste hipotesi batek dio antibiotikoak hartzearen ondorioz azaltzendirela alergiak; antibiotikoek digestio-hodian dauden mikroorganismoen orekahausten dute, batzuk hiltzen eta beste batzuk ugaritzen dituztelako.Antibiotikoen eraginez, besteak beste, legamiak ugaritzen dira digestio-hodian,eta, ikertzaileek frogatu dutenaren arabera, legamiek handitu egiten dutealergiekiko sentikortasuna. Hau da, antibiotiko asko hartuta, sendatu bai, baina

legamiak ugaritu eta alergia izatekoaukerak handitzen zaizkigu.

Ikerketa honek indartu egiten dualergien jatorriaren bigarren hipotesia.Ez bakarrik antibiotikoen eta alergienarteko lotura fisiologikoa aurkituduelako, baizik eta datu historikoekinbat egiten duelako. Izan ere, azkenberrogei urteetan asko handitu daantibiotikoen kontsumoa.

IRRATI-UHINAK ATMOSFERARA

IGORRITA, aurora borealakeragin dituzte EstatuBatuetako zientzialaribatzuek.

Asko dakitezientzialariek auroraborealen sorrerari buruz.Badakite Lurraren eremumagnetikoak poloetarantzbideratzen dituela

Eguzkitik datozen elektroiak;eta elektroi horiek azeleratutaatmosferako molekulen aurka talkaegiten dutenean sortzen delaauroraren argia. Baina zientzialariekez dakite zerk azeleratzen dituen

elektroiak. Dena dela, hori argitzenlagun dezakeen esperimentu bategin dute.

Irrati-uhinen intentsitate handikoiturri bat jarri zuten martxanCornell Unibertsitateko fisikaribatzuek. 960 kilowattekopotentziakoa zen irrati-transmisorea.Lurrazaletik 50 kilometrora,ionosferan, irrati-uhinek azeleratuegin zituzten elektroiak, eta auroraartifiziala eragin zuten. Agian, naturanere abiarazten dituzte eremuelektromagnetikoek aurora borealak.Nolanahi ere, aurorak ikertzeko bideberri bat ireki dute esperimentuarenbitartez.

Antibiotikoek zerikusia dutealergiarekin

ART

XIBO

KOA

OS

AS

UN

AF

ISIK

A

ART

XIBO

KOA