Plangintza estrategikoa 2014-2018, ALBOAN

26
Plangintza estrategikoa 2014-2018 ALBOAN ONG promovida por los jesuitas – Jesuitek sortu eta bultzatutako Fundazioa www.alboan.org

description

Aldaketa handiko testuinguru horretan, parte hartzeko plangintza-ariketa bat egin dugu, ALBOANekin harremana duten eragile nagusiei galdetuz eta haiekin hitz eginez (Hegoaldean lankide ditugun erakundeak, erakunde publikoak, hezkuntza-mundua, gizarte-mugimenduak, etab.), haien ekarpenak jasotzeko, gure ikuspegia aberasteko eta gure xedea berritzeko. Inoiz baino gehiago, gizarte barneratzaile eta bidezkoago bat eraikitzeko erronkari heldu behar diogu. Ingurune aldakor eta zalantzagarri batean bizi garela, geure buruari galdetzen diogu: norantz jo aldaketa-aro honetan? Zer egiteko izan behar dute gurearen pareko erakundeek testuinguru honetan eta une honetan?. www.alboan.org/eu

Transcript of Plangintza estrategikoa 2014-2018, ALBOAN

  • Plangintza estrategikoa 2014-2018A

    LBO

    AN

    ON

    G p

    rom

    ovid

    a po

    r lo

    s jes

    uita

    s Je

    suite

    k so

    rtu

    eta

    bultz

    atut

    ako

    Fund

    azio

    a

    www.alboan.org

  • Etorkizuna ametsen edertasunean sinesten dutenei dagokie

  • ALBOANek bere etorkizunairudikatu du

  • 4

    ALBOANNek 1994. urtean ekin zion bere bideari, alda daitekeen eta aldatu behar den mundu bukatu gabe batean bizi garelako uste sendoarekin. Urte hauetan, egiaztatu dugu sistema global konplexu bat dagoela, zeinak desberdintasun handiak sortzen baititu eta injustizia- eta bazterkeria-egoerak betikotzen baititu. Errealitate hori are nabarmenagoa da bizi dugun krisi global eta lokalaren testuinguruan. Nazioarteko lankidetzatik, erronka handiei egin behar diegu aurre. Garapen-politikek huts egin dute herrialderik gehienetan eta, ondorioz, desberdintasuna areagotu eta ingurumen-jasangarritasuna estutasunean jarri dituzte; eta garapen-politiken arrakastarik ezak garapen globaleko ereduaren eta, horren ondorioz, dagoen lankidetza-ereduaren eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruzko eztabaida piztu du.

    Inoiz baino gehiago, gizarte barneratzaile eta bidezkoago bat eraikitzeko erronkari heldu behar diogu. Ingurune aldakor eta zalantzagarri batean bizi garela, geure buruari galdetzen diogu: norantz jo aldaketa-aro honetan? Zer egiteko izan behar dute gurearen pareko erakundeek testuinguru honetan eta une honetan?

    Horregatik, plangintza estrategikoko ariketa honetan ahalegin berezia eskaini diogu testuinguruaren analisiar1; izan ere, esan dugun bezala, gure ingurune globala eta lokala erabat aldatu da. Elkartasunerako eta nazioarteko lankidetzarako aro desberdin batean gaude, eta, hori horrela izanik, errealitate hori kontuan izan behar dugu gure plangintzan. Errealitatea abiapuntu hartzen ez badugu, gure ametsa egi bihurtzeko aukera gutxi izango ditugu.

    1 Testuinguruaren analisiaren dokumentu osoa gure webgunean dago: http://www.alboan.org/planificacion/testuinguru.pdf

  • 5

    Horrez gainera, ALBOAN hasieratik Loiolako Probintziako jesuitei lotua dagoen erakundea den aldetik, bada haren bilakaeran eragina izango duen beste elementu bat: Espainiako jesuiten Probintzien bat-egitea, zeina 2014ko ekainaren 21ean gauzatu baitzen.

    Aldaketa handiko testuinguru horretan, parte hartzeko plangintza-ariketa bat egin dugu, ALBOANekin harremana duten era-gile nagusiei galdetuz eta haiekin hitz eginez (Hegoaldean lankide ditugun erakundeak, erakunde publikoak, hezkuntza-mundua, gi-zarte-mugimenduak, etab.), haien ekarpenak jasotzeko, gure ikuspegia aberasteko eta gure xedea berritzeko.

  • Pentsamolde positiboak garaitzen laguntzen dizu. Ondo pentsa hobeto bizi izateko

  • Xedea

  • 8

    Euskadi eta Nafarroako jesuiten nazioarteko lankidetzarako GKEa gara. Bizi garen gizartean baztertuta dauden pertsona askorekin batera egiten dugu lan, munduan desberdintasuna sortzen duten bidegabekeriak salatzeko, guztion onura sus-tatuko duen kultura eraikitzeko eta tokian bertan eta mundu mailan txirotasuna sorrarazten duten egiturak aldatzeko gai den herritartasun global bat eraikitzeko.

    Hori guztia lortzeko, sare bat osatzen dugu mundu osoko pertsona eta taldeekin. Talde-eraikuntza horretan, gai hauek ditu ardatz gure lankidetza espezifikoak:

    Kalitatezko hezkuntza.

    Garapen ekonomiko-produktibo jasangarri eta bidezkoa.

    Ekintza humanitarioa krisi errekurrentetan.

    Baztertutako pertsonen aldeko demokrazia.

    Gure jarduera osoan, zeharkako hiru ardatz sartzen ditugu: Espiritualtasuna, giza garapenaren dimentsio gisa. Emaku-meen eta gizonen artean desberdintasunak daudela onartzea eta genero-berdintasunarekiko konpromisoa. Gizartean eta politikan eragina izateko herritarren parte hartzea.

  • Ikuspegia

  • 10

    Datozen urteetan aurrera egiteko adorea ematen digun ametsa da ALBOAN sustraitua, maitatua, aintzatetsia, jasangarria, itxaropen-emailea eta zubia izan dadin lortzea.

    Tokiko eta lurraldeetako plataformen bidez Jesusen2 Lagundiaren proiektu bateratu berrian sustraitua.

    Lankide dituen oinarri sozialak eta erakundeek maitatua.

    Erakundeei ematen dien laguntzan, trebakuntzan eta herritartasun globalean duen balio erantsiagatik aintzatetsia.

    Talde konprometitu bati eta finantziazio egonkor eta dibertsifikatu bati esker jasangarria.

    Egiten dituen proposamenengatik eta komunikazio itxaropentsuagatik itxaropen-emailea.

    Gure bizimoduaren eta deshumanizazioaren mugan dauden egoeren arteko zubia.

    ALBOAN

    2 2014ko ekainaren 21ean gauzatutako Espainako jesuiten probintzien bateratzearen ondoren, ALBOAN, Entreculturas GKErekin batera, Jesusen Lagundiaren lankidetzarako arloa osatzen du lurralde osoan. Horrexegatik, planifikazio prosezua era partekatuan egin da bi elkarteen artean.

  • 11

    Balioak

  • Baterako eraikuntza-prozesu gisa ulertzen dugu giza garapena non, jarduerez eta emaitzez gainera, garrantzitsuak baitira estiloa, harreman-moduak eta gau-zak egiteko modua. Guztion onuraren aldeko kultura eta elkartasun-komuni-tateak eraikitzeko, beraz, geure burua aldatu behar dugu lehenik, bai pertsona garen aldetik, bai erakunde garen aldetik ere.

    Erronka horri erantzuteko, bereziki landu behar ditugu oinarrizko balio hauek3:

    Pertsonen zaintza: Pertsona eta haren garapena dira ALBOANen proiektuaren ardatza. Xedearekiko dugun konpromisoa betetzeko, maitasunean, konfiantzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritzen diren harremanak eraiki behar dira pertsonen eta erakunde artean. Harreman horiek, laguntza-kultura batekin batera, lagungarri dira hazkunde pertsonal eta profesionalerako.

    Zintzotasuna eta gardentasuna: Zintzotasuna, kontuak ematean dauden legezko betebeharrez harago; ALBOANen egitekotik eratorritako politikak, estrategia, jarduerak, emaitzak eta ebaluazioak ere jakinarazten dira.

    Berrikuntza eta sormena: Beste mundu bat posible eta beharrezkoa delako itxaropenetik abiatuta, sortzen ari diren erronketara egokitutako metodologia eta proposamen berriak aurkitu eta abian jartzearen alde egiten dugu. Errealitate ezberdin batek irtenbide berriak behar ditu. Bereziki, berrikuntza pedagogikoa hartuko dugu ardatz.

    3 Dokumentu osoa gure webgunean dago www.alboan.org/planificacion/balioak.pdf

  • 13

    Lehia eta profesionaltasuna: Bizi dugun injustizia- eta desberdintasun-egoera oso konplexua eta handia denez, gaitasun handiko pertsona trebeak behar dira, guztion onerako kultura eraikitzeko lanean jarduera profesional handia dutenak.

    Konpromisoa eta koherentzia: Desberdintasunak dituen mundu baten gogortasunari aurre egiteko eta parte hartzeko bide izan nahiari erantzuteko, konpromisoa eta koherentzia behar ditugu, maila pertsonalean eta erakunde mailan. Eremu pertsonal, profesional eta sozialaren artean orekan bizitzeko espazio gisa sortu zen ALBOAN.

    Poza eta bizitza ospatzea: Gure bidean, bizitza partekatua ospatzen dugu, eta maila pertsonalean eta instituzionalean jasotako onuraren esker onak eta baztertuta dauden pertsonek beren eguneroko borrokan helarazten diguten energiak eragindako poza bizi dugu.

    Balio horiek guztiak maila berean dira beharrezkoak, eta elkarren osagarri dira helburu dugun estilo instituzionala lortzeko. Haiek ezartzeko, ezinbestekoa da kontuan hartzea emakumeen eta gizonen pertzepzioak, ulertzeko moduak eta esperientziak.

  • Eman zure lehen pausua orain. Ez duzu bidea erabat beteta ikusi behar, baina eman zure lehendabiziko pausua. Gainerakoa agertzen joango da zu ibili hala

  • 15

    Helburu estrategikoak

    Zuzendaritza Nazioarteko elkarlana Ikerketak eta heziketa-proposamenak Gizarte dinamizazioa eta kanpainak

    Kudeaketa eta Pertsonak Intzidentzia eta sareak Ekintza publikoa eta parte-hartzeaTalde funtzionalak

    Talde lanak: Jarraian helburu estrategikoak eta hauei dagozkien aurkeztuko dira. Hau guztia au-rrera eramateko, erakundeak bere barne egitura berrituko du, eta entitate guztiaren lerrokatzen erraztuko duen sistema matriziala barneratuko du. Antolakuntza sistema berria ikusi ahal izateko estrategia bakoitzak adieraziko ditu, partaideak diren talde funtzional edo zeharkakoak.

    Komunikazioa Generoa Finantzaketa EspiritualitateaZeharkako Taldeak

  • 16

    Hasieratik, ALBOANek helburu horren alde egin du; horretarako, mundu osoan kalitateko hezkuntzarako sarbidea erraztera eta hezitzaileei eta hezkuntza-zentroei beren hezkuntza-proiektuan balioetan hezten laguntzera bideratu ditu bere baliabideetariko asko.

    Gizarte-aldaketa sustatzeko hezkuntzaren alde egiten jarraitzen dugu. Dena den, hezkuntza-ereduan egindako aldaketek eta ikasle-belaunaldi berrien ezaugarriek adorea ematen digute ikasgeletako errealitate berrira egokitutako metodologia berriak garatzean berrikuntza sustatzeko eta gazteei herritartasun aktiboa lantzeko aukera emango dien parte hartzeko eremuak abiarazteko. Ondoren zehazten diren estrategiak garatzeko, abiapuntutzat hartuko dugu urte askoan lortutako ikaskuntza, zentroekin izandako lan-esperientzia eta hezkuntza-esperientzia global eta lokalekiko lotura.

    Hezkuntza eraldatzaile, unibertsal eta kalitatekoa sustatzea, zeinak aukera emango baitu pertsonek eta taldeek gizarte global eta integratzaile bat eraikitzen parte har dezaten.

    1

  • 17

    Nola egingo dugu?

    Balioetan heztearen curriculum-zeharkakotasuna eta herritarren gaitasunak lantzen lagunduz gure inguruko hezkuntza-zentroei, metodologia berritzaileen bidez.

    Hegoaldean lankide ditugun erakundeek talderik ahulenei laguntzeko abian dituzten hezkuntza-prozesuei lagunduz.

    Eskubide horrekiko konpromisoa hartua duten hezitzaile-sare bat sendotuz.

    Herritarren ekintzen, komunikazio-ekintzen eta sareko intzidentziako ekintzen bidez gure herrialdean eta mundu osoan kalitateko hezkuntza izateko giza eskubidea berma dadila eskatuz.

    Justiziarekin konpromisoa hartua duten gazteen sare bat garatuz, Euskadiko eta Nafarroako hezkuntza-zentroetan, unibertsitateetan eta elkarteetan dauden boluntario-taldeetatik abiatuta.

  • 18

    Aberastasuna berriz banatzen lagunduko duten eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren tokiko eta eskualdeko garapen sozioekonomikoko esperientziak sortzen laguntzea.

    Gaur eguneko garapen-eredua berdintasunik eza eta bazterketa sortzen dituen eta ingurumen-jasangarritasuna arriskuan jartzen duen sistema neoliberal bat du ardatz krisian dago, eta egoera horrek helburu hori lortzeko apustua indartzera garamatza. Plangintza horretan, bereziki aztertuko ditugu baliabide naturalak erauzteak sortzen dituen arazoak eta enpresak bere ingurunean garapen-eragile gisa duen egitekoa.

    Nola egingo dugu?

    Finantziazioaren, esperientzia-trukearen eta ezagutza sortzearen bidez gure erakunde aliatuen lana babestuz, erkidegoek eta tokiko kooperatibek egiten dituzten garapen sozioekonomikoko prozesuak abian jartzeko eta hobetzeko.

    Berdintasunik eza eta bazterkeria eragiten dituen gaur egungo garapen-ereduaren mugen berri zabalduz, ekiteko eta eragiteko proposamenak eginez beste garapen-eredu jasangarri eta zuzen bat izateko aukeran aurrera egiteko iritzi soziala garatzen laguntzeko.

    Kanpaina instituzionalak abiaraziz, haien bidez herritarrei ikusarazteko nolako inpaktua duen gure kontsumo-ereduak Hegoaldean, baliabide naturaletarako irismena eta kontrola duela oinarri.

    Enpresa-sare bat sendotuz, Hegoaldeko ekoizpen-proiektuei lagunduko diena eta garapen-eragile gisa enpresa-jardunbide egokiak sortzeko lagungarri izango dena.

    2

  • 19

    Gaur egun, bortxaz lekualdatutako 45 milioi pertsona daude munduan (30 milioi barnekoak, eta 15, errefuxiatuak), eta horietatik % 80 emakumeak eta haurrak dira. Baliabide naturalak eskuratzeko eta kontrolatzeko borrokak daude lekualdatze horiek eragiten dituzten gatazka armatu gehienen oinarrian.

    ALBOANek urteak daramatza herri horiei laguntzen, Errefuxiatuentzako Jesuita Zerbi-tzuarekin (JRS ingelesez) duen hitzarmenaren bidez. Datozen urteetan, nazioarteko erakunde hau sendotzen eta zabaltzen jarraituko dugu, eta gizartean dugun eragina areagotuko dugu, herritarrek gero eta hobeto uler dezaten gure garapen-ereduaren eta urtero milioika pertso-nak jasaten dituzten etengabeko krisien arteko harreman estua.

    Errefuxiatuek eta lekualdatutako pertsonek bizi duten etengabeko krisi-egoeran laguntza ematea, lekuan lekuko lan humanitarioa babestuz eta gure ingurunean krisi hori eragiten duten kausak salatuz.

    Nola egingo dugu?

    Larrialdi-egoeretan laguntza humanitarioko lanaren alde eginez, Euskadiko eta Nafarroako herritarren elkartasuna sustatuz.

    Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak etengabeko krisi-egoeretan laguntzeko egiten duen lana sendotzen lagunduz.

    Babes-arazoaren eta gure garapen-ereduaren arteko loturak erakutsiz gure inguruko herritarrei, baliabide naturalen eskuragarritasunaren eta kontrolaren problematikaren bidez.

    3

  • 20

    Helburu hori da plangintza estrategiko honen erronka nagusietako bat. Duela zenbait urtetik, Hegoaldeko herritarrek eragiten dieten politika publikoen prestaketan eta haien jarraipenean parte har dezaten sustatzen du ALBOANek, eta, gure inguruan, aktiboki parte hartzen du nazioarteko lankidetzarekin lotutako politiken prestaketan eta haien jarraipenean.

    Dena den, gure gizartean politikan aritzeak izan duen ospe-galtzeak eta arlo publikoa eraikitzeko mekanismo eta partaidetza-bide gutxi izateak erronka garrantzitsuak sortzen dizkigu, herritartasuna eraiki nahi duen erakunde garen aldetik. Plangintza horretan, herritartasun aktibo eta globalaren alorreko trebakuntza eta sentsibilizaziorako formatu berriak garatuko ditugu, eta hezkuntzaren eta zerga-sistemaren esparruan eraikuntza aktiborako dauden aukerak aztertuko ditugu.

    Nola egingo dugu?

    Nagusiki hartzaile gazte-helduei bideratutako heziketa-estrategia egituratu bat garatuz.

    Herritarrek beste erakunde batzuekin batera politika publikoak egiten eta haien jarraipenean parte hartzea sustatuz.

    Gizarte zibilaren eta estatuaren arteko elkarrizketarekin, gizarte zibilak indarkeriaren kontra duen borrokarekin eta giza eskubideak urratu izana salatzearekin lotutako Hegoaldeko prozesuak babestuz.

    Herritarrei Hegoaldeko errealitatean txertatzeko esperientziak eskaintzea, esperientzia horiek esanguratsuak izanik herritartasuna eraikitzeko prozesuan (dimentsio espirituala barne hartuta).

    Gizarte zibila sendotzea, biztanleria ahulenen alde guztien onerako diren sistema demokratikoak sortzen lagundu dezan.

    4

  • 21

    Emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak daudela onartzeko eta ekintza guztietan genero-berdintasunarekiko konpromisoa du ALBOANek. Hainbat urtez, erakundeak lan handia egin du ildo horretan, gai hauetan batez ere: genero-politika, ekitatearen aldeko plana, erakunde aliatuetan baliabideak ekitatearen aldeko prozesuak garatzeko erabiltzea, eta baterako eztabaida, trebakuntza eta gogoetarako eremuak antolatzea.

    Plangintza horri begira, ekitatearen aldeko plana garatzen jarraituko dugu, gure inguruko eta beste herrialde batzuetako erakunde aliatuetan ekitatearen aldeko prozesuak dinamizatzeko lana sendotuz batez ere. Lorpenak ikusi ahal izateko, erakundeak hainbat adierazle ditu; hala, genero-taldea buru dela, eremu guztietatik erregistratzen dira lorpen horiek.

    Genero-ekitatea zeharka sartzea gure jardueran eta gurekin aritzen diren erakunde lankideen jardueran.

    5

    Nola egingo dugu?

    ALBOAN en emakumeen ahalmentzea sustatuz, botere-ere-muetan trebatuz eta parte hartzea sustatuz.

    Genero-zeharkakotasuna ALBOAN en eta lankide ditugun erakundeen jardueran txertatuz.

    Mundu osoan emakumeek bizi duten berdintasunik gabeko

    testuinguruaren berri emanez.

  • 22

    Erakundeak Jesusen Lagundiaren proiektu apostoliko berrian aktiboki parte hartzeko duen gaitasuna da ALBOANen etorkizun instituzionaleko gakoetako bat. Probintziak bateratu zirenetik (2014ko ekainaren 21ean gauzatu zen bateratzea), jesuiten presentziak tokiko eta lurraldeetako plataforma-sare bat du oinarri. ALBOAN Euskadiko eta Nafarroako plataformetako kide da; bi plataforma horiek Loiolako Lurralde Plataforma osatzen dute.

    Hezkuntza-zentroekin egindako aliantzez gainera, bereziki estrategikoak izango dira Estatuko beste lankidetza-erakundearekin, hots, Entreculturasekin, eta Deustuko Unibertsitatearekin egindako aliantzak.

    Nola egingo dugu?

    Proiektu apostoliko bateratuaren sendotzea babestuz, laguntza-esparruaren espezifikotasuna, tokiko plataforma apostolikoak eta lurralde-plataforma apostolikoa oinarri hartuta.

    Entreculturas erakundearekin aliantza estrategiko bat abiaraziz, baterako helburu baterantz hots, Espainian lagundiak duen sektore sozialaren nazioarteko lankidetza-eremurantz aurrera egiteko.

    Deustuko unibertsitatearekin aliantza estrategikoa sendotuz, bi aldeak aberastea ahalbidetzeko eta errazteko.

    Jesusen Lagundiaren sektore arteko proiektua Espainian sendotzen parte hartzea, tokian-tokian finkatuz, mugetan aukera berriak zabaltzen lagunduz.

    6

  • 23

    Xedea bere egiten duen eta erronka berriei aurre egiteko gai den pertsona-talde bat izatea ezinbestekoa da ALBOAN.en ametsa betetzeko. Horregatik, helburu honi lotutako prozesuak estrategikoak izango dira.

    Bereziki nabarmentzekoak dira plangintza honetarako bi erronka. Lehenengoa elkartasun-komunitate terminoari zentzu kolektiboa emateari dagokio, talde-nortasuna sendotzeko esparruan. Gai hori funtsezkoa da. Izan ere, ALBOAN.en ez dugu ondasunik sortzen; horren ordez, balioak, aukerak, mistika bat zabaltzen saiatzen gara. Gure egiteko nagusia ez da teknikoa, motibatzailea baizik, pertsonak aldatzea baita helburua.

    Bigarrenean, gaitasunak trebatzeko esparruan, lehenta-sunezkoak izango dira jardute profesionala ebaluatzeko kultura eta taldearen sormen- eta berritze-gaitasunak. Haiekin, amesten dugun aldaketa hori gauzatu eta kudea-tu ahal izango da.

    Erakundearen identitatean sakontzen duen elkartasun-komunitate eskudun, konprometitu eta integratu gisa garatzea.

    7

    Nola egingo dugu?

    Taldearen identitatea eta xedearekiko duen konpromisoa sendotuz.

    Taldearen gaitasunak sendotuz, trebakuntzaren bidez eta

    etengabeko hobekuntzari eta sormenari lehentasuna ematen dien antolatze-kultura batean egindako lana ebaluatuz.

  • 24

    Finantziazio publikoan murrizketa handiak izan diren testuinguru batean, nazioarteko lankidetzaren eraginkortasuna zalantzan jartzearekin batera, premiazkoa da epe luzeko garapen-proiektuak (orain arte babestu ditugunen antzekoak) egiteko aukera emango diguten finantziazio-eremu berriak sortzea.

    Finantziazio hori erakunde pribatu edo publiko berrietatik, enpresetatik edo dohaintza-emaile handietatik etor daiteke. Laguntzak zuzenean ALBOANi eman dakizkioke, edo Hegoaldeko erakunde lankideekin zuzeneko lankidetzak sortuz eman.

    Nola egingo dugu?

    Funts pribatuak eta erakundeetakoak lortzeko ekimen berriak sustatuz.

    Euskadiko eta Nafarroako herritarren artean ALBOANen nabaritasuna areagotuko duten kultura-, jolas- eta ospakizun-ekitaldiak antolatuz.

    Denbora, baliabideak eta kontuak ematea kudeatzeko kontrol-mekanismoak hobetuz.

    Esperientziatik ikasteko ebaluazio-kultura bat sortuz.

    Finantza-jasangarritasuna modu koherentean sendotzea xedeari eutsiz, tokian bertan sustraitua dagoen oinarri sozial zabal baten bidez.

    8

  • Adierazleak Neurketaren arduraduna 2016ko helburua

    2013

    Jarduera-bolumen osoa Administrazio-arduraduna Segimendua 7.769.410Sarrera pribatuen % Administrazio-arduraduna %50 %67Diruz laguntzen diguten erakunde pribatu eta pertsona-kopurua Administrazio-arduraduna 8.000 7.022Pertsonen, erakunde bazkideen eta dohaintza-emaileen sarrera pribatuak Bazkideen arduraduna 3.500.000 3.086.590Pertsona bazkideen sarreren % Bazkideen arduraduna %27 %24HEGOALDERA bidalitako funtsen % Administrazio-arduraduna % 75 (> % 70) %72Jardute publikora eta parte-hartzera bideratutako funtsen % Administrazio-arduraduna 8< Datua

  • 26

    Aginte KoadroaAdierazleak Prozesu estrategikoa

    Kanpainatik eratorritako altak Kanpaina instituzionalakMartxan jarri duten zentro- eta talde-kopurua Kanpaina instituzionalak

    Enpresa, dohaintza-emaile handi, erakunde publikoetako sail edo erakunde berrietatik jasotako diru-sarrerak

    Finantziazio berria

    Probintziako edo Nazioarteko Jesuiten zerbitzuko beste obra batzuekin batera diseinatu diren, martxan dauden edo ezarri den programa-kopurua

    Jesusen Lagundiaren Proiektu Bateratua sendotzea

    Probintziako edo Nazioarteko Jesuiten zerbitzuaren sareko beste lan batzuekin programa komunak egiteko erabilitako aurrekontuaren bolumena

    Jesusen Lagundiaren Proiektu Bateratua sendotzea

    ALBOANekin komunean egindako estrategia eta lanak direla eta, Entreculturas-eko taldearen gogobetetze-maila

    Aliantza estrategikoa ENTRECULTURAS-ekin

    ALBOANekin komunean egindako estrategia eta lanak direla eta, DUko taldearen gogobetetze-maila Aliantza estrategikoa DUrekinKanpaina instituzionalaren intzidentzia-ekintzetan parte hartzen duen pertsona-kopurua Kanpaina instituzionalakHezitzaile-sarean aktiboki parte hartzen ari den hezitzaile-kopurua Gazte- eta hezitzaile-sareakGazte-sarean parte hartzen duen gazte-kopurua Gazte- eta hezitzaile-sareakCOMPARTE prozesuetan parte hartu eta/edo lagundu duten eragileak COMPARTEGenero-berdintasunaren arloan lan egiten duten erakunde eta entitate aliatuen kopurua Genero-berdintasuna erakunde aliatuetan

    Politika publikoak egiten eta/edo haiei jarraipena egiteko parte hartzeko prozesu-kopuruaHerritarren parte-hartzea politika publikoak egiten eta haien jarraipenean

    Hezkuntza-prozesu berritu edo berritzaileen kopurua Berrikuntza pedagogikoaALBOANen Iparraldeko prozesu-kopurua, non Hegoaldeko erakunde aliatuek parte hartzen baitute ZenbaitFedea eta justizia dimentsioak sartu diren ALBOANen programa-kopurua Fedea eta Justiziaren zeharkakoaTaldean lortutako baliabideen eta inbertsioaren arteko proportzioa eta finantziazio berrirako jarduera Finantziazio berriaALBOANeko pertsona kontratatuen eta boluntarioen gogobetetze-maila Gaitasuna eta konpromisoa duen taldeaLurraldeko eta sektoreko lan-eremuetan parte hartzen duenALBOANeko pertsona-kopurua PAU eraikitzeko laguntza

    Taldeak elkartasun-erakundeko kideekin zenbateraino bat egiten duenGaitasuna, konpromisoa eta zehark. duen taldea. Espiritualtasuna