Plentziako Ñam Ñam ostatua

3
Plentzia-ko Ñam Ñam ostatua Claudia

description

Gida turistikoa

Transcript of Plentziako Ñam Ñam ostatua

Page 1: Plentziako Ñam Ñam ostatua

Plentzia-ko Ñam Ñam ostatua

Claudia

Page 2: Plentziako Ñam Ñam ostatua

Plentzia herrian altxatzen den Ñam Ñam izeneko ostatu xarmangarri hau

paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat. Izan ere, bertoko

produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater gozagarriak eskaintzen

dituzte sukaldariek.

Lurralde honetan landatzen diren barazkiak oso zaporetsuak dira hainbat

zizka-mizka sortzeko, hala nola, perretxikoen nahasiak, orburuak saltsan

edota salda jatetxe honetan gozatzeko ezin hobeak direla azpimarratu

behar da. Ospe handiko urdaiazpiko iberikoa eta ganbak plantxan ere

aipamen berezia merezi dute.

Barazkiak, arrainak eta jakiak lotura zuzena dute lehenengo platerekin.

Izan ere, barazkiz eginiko bi plater ospetsu daude: entsaladak eta babaz,

ilarratxoz eta tipulinaz eginiko menestra. Bestalde, arrainez egindako

platerak ere aipatu behar dira, adibidez, arrain zopa dastatzeko plater

gozagarria da, sukaldariek oso ongi prestatzen dutelako. Aurrekoa gutxi

balitz, tipulaz, patataz eta hegaluzez sortutako marmitakoa ere

ezinbestekoa da. Eta, zalantzarik gabe, porrusalda deituriko jakia ezin da

frogatu gabe utzi.

Page 3: Plentziako Ñam Ñam ostatua

Bigarren pleterei dagokienez, arrainak, okela, eta moluskuak ostatu

honetatik banaezinak diren sinboloak dira. Arrainak kontuan hartuz,

legatz-kokotsak txirlekin batera aipagarria da. Bestalde, baserriko oilasko

eta idi solomo ezin hobeak eskaintzen dituzte sukaldariek. Azkenik, txipiroi

beteak ere oso gozagarriak dira.

Beste alde batetik, jatetxe hau leku paregabea da esnekiak eta pastela edo

tartak gustuko dituzten guztientzat. Bai horixe! Esnekien artean, flana,

mamia eta arroz-esnea adierazgarrienak dira. Baina bizkotxoa eta arroz

tarta ere oso preziatuak dira.

Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera bisitariek ospe

handiko ardoak eta txakolina ere dastatu ahal dituzte bazkari eta afari

ahaztezinak izateko.

Aipatutako guztiagatik, Ñam Ñam ostatua derrigorrezko geldiunea da

plater gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat, primeran jaten da

eta. Anima zaitezte, ez galdu gero!!!