Portaera sarean

3
Portaera Sarean

Transcript of Portaera sarean

Page 1: Portaera sarean

Portaera Sarean

Page 2: Portaera sarean

Albiste ZurrumurruInterneteko hiru erabiltzaileetatik bik ez dituzte bereizten albistea eta esamesa, Internauten Elkarteak garatu duen txosten batean agertzen

denez. Gainera, %31 inguruk zurrumurruak sinisten ditu.

Elkarteak Interneten dabiltzan zurrumurruen inguruko lehen ikerketa garatu du. Datuek 2.283 inkesta dituzte oinarri, 18 eta 49 urte bitarteko

erabiltzaileei eginak.

Azterlan horren arabera, erabiltzaileen %63,5k soilik batzutan bereizten ditu albisteak eta amen-omenak, eta %35k badaki desberdintzen.

Aurtengo esamesarik ezagunena (%72) Hotmaileko kontuen

desagerpenen ingurukoa izan da, ikerketan agertzen denez. Halaber, zibernauten %42k Actimelen abantailak ezezten zituen mezua jaso dute.

Soilik %68k ikusten ditu zurrumurruak eragozpenak bezala eta %31

inguruk sinesten dituzte (%24k nolabaiteko sinesgarritasuna ematen die eta %7k egi borobiltzat hartzen ditu), datu horiek "kezkagarriak" dira

elkartearen ustez.

Gaurkotasun-albisteak dira gehien erabiltzen duten informazioa internautek (%95), gero aisia (%87), artxiboen hartu-emana (%74) eta,

txatetan eta foroetan partaidetza (71%).

Page 3: Portaera sarean

Netiquette• Interneteko eztabaidetan, eta bereziki, posta elektronikoa edo posta zerrendetan erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak

dira netiketa. Ingelesez ¨netiquette¨ esaten zaio eta net (sare)eta etiketa berbak batzetik sortzen da• Hona, zenbait erreferentzia lanetan aipatzen diren netiketa arauetako batzuk, Xabi Zabalak  eta Joxe Aranzabalek  bilduak.• 1.-Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrendea batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko,

egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du nahi horrelako zerrendetan egotea. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.

• 2.-Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta Mb 1etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.

• 3.-RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.

• 4.-Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak jakin dezan zer programa beharko duen dokumentua irekitzeko. ¨Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Word-ekin irekitzeko¨.

• 5.-Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.• 6.-Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu

inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.• 7.-Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta

helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kendu iezaiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.

• 8.-Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.

• 9.-Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: ¨Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita¨.

• 10.-Ez sinetsi hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.

•