Porto Cervoko Il angolo di il vecchio ostatua

3
PORTO CERVOKO IL ANGOLO DI IL VECCHIO OSTATUA ON EGIN! JON-M

description

Gida turistikoa

Transcript of Porto Cervoko Il angolo di il vecchio ostatua

PORTO CERVOKO IL ANGOLO DI IL VECCHIO OSTATUA ON EGIN!

JON-M

Porto Cervon altxatzen den Il angolo di il vecchio izeneko ostatu paregabe hau paradisua da mahai

onean gozatzen dutenentzat. Are gehiago, bertoko produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater

gozagarriak eskaintzen dituzte sukaldariek.

Lurralde honeko hestebeteak oso ospetsuak dira hainbat zizka-mizka sortzeko. Izan ere, paradisu

honetan Capocollo, Guancialle, saltxitxak, edota Sanguinaccio deituriko bertoko ospe handiko

odolkia dasta daitezke. Hestebeteak ez ezik, oliba olioz igurtutako eta ardi esnez eginiko sardiniar

gazta ere oso preziatua da hainbat zizka-mizka zoragarri dastatzeko.

Pastak lehenengo platerekin lotura zuzena du. Izan ere, aparteko malloredus edo culrijoni izeneko

platerak ostatu honetatik banaezinak diren sinboloak dira. Hauetaz gain, lehenengo plateren artean

fabadak ere aipamen berezia merezi du.

Bigarren plater ahaztezinak osatzeko, Okela ostatu honetatik banaezina den sinboloa da..

Bildoskiari dagokionez, Agnello umido eta kalitate oneko Cordola izeneko heste-kordoi batez

lotutako bildotsaren urdaila eta tripakiak erabiliz prestaturiko platerak kontuan hartzekoak dira.

Gainontzekoen artean ospe handikoak hauexek dira: Cibbettino izenez ezagutzen den erbiz beteta

dagoen txerrikumez betetako txahalkia eta Porceto a´l arrosto deituriko txerrikume errea.

Okela ez ezik, arrain parrilada mistoak ere oso preziatuak dira.

Bestalde, almendrak eta eztia erabiliz, sukaldariek postre apartak prestatzen dituzte, ahozuri guztiek

atseginez dastatzeko, adibidez, Amaretti eta Is pabassnas deituriko gailetak, Mustazzodus izeneko

gozokiak eta Saedas, Copulletas eta Tiliccas deituriko opilak. Hauetaz gain, gaztaz betetako

Pardulas izenez ezagutzen diren opilak, Pistoccus, hots, azukrez, arrautzaz, esnez eta gantzaz

eginiko gozokiak eta italiar izozkiak ere ostatu honetako postre ezin hobeak dira turistek zoragarri

gozatzeko.

Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek bertoko Cannonau eta Vermentino

deituriko ardoak eta likoreak ere dastatu ahal dituzte bazkari eta afari ahaztezinak izateko.

Aipatutako guztiagatik, Il angolo di il vecchio ostatua derrigorrezko geldiunea da plater

gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Bakarra da, ez du parekorik!