PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK AMAIERA … · ‘Celebrate rotary’, Jay Bocook-en...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK AMAIERA EMANGO DIO BIHAR OSTIRALA UDABERRIKO DENBORALDIARI `EL DUO DE LA AFRICANA´ ZARTZUELA EZAGUNA INTERPRETATUKO DUEN KONTZERTUAN • Bandak, Iñaki Urkizu zuzendari ordearen eskutik, Peter Graham, Jay Bocook, Philip Sparke eta Otto M. Schwarz konposatzaileen obrak ere interpretatuko ditu Areatzako Kioskoan, Aste Nagusira arte agurtuko den kontzertuan (19:30etan) Bilbon, 2012ko Ekainak 21. – Bilboko Udal Musika Bandak, BIHAR OSTIRALA ekainak 22, Udaberriko Denboraldiko azken kontzertua eskainiko du Areatzako Kioskoan. Udaberriko denboraldian zehar izan den legez, taldeak Iñaki Urkizu bere zuzendariordearen eskutik, zartzuela ezagun baten doinu batzuk eskainiko ditu. Denboraldiari merezi duen amaiera emateko , Manuel Fernández Caballeroren `El dúo de La Africana´ izango da aukeratutako obra. Hitzordua kontzertu ziklo honetako gainontzeko kontzertuak bezala, Areatzako Kioskoan 19:30etan izango da. Beste behin ere, kontzertu ziklo honek bilbotar publikoaren babes osoa izan du, Bandaren asteroko hitzorduak galdu gabe. Esker onez eta denboraldi honi merezi duen amaiera emateko, aipatutako zartzuela ezagunaren sailkapen batekin batera, Peter Grahamen ‘Celebrate rotary’, Jay Bocook-en ‘At dawn they slept’, Philip Sparke-ren ‘Orient Express’ eta Otto M. Schwarz konposatzailearen ‘El conde de Montecristo’ interpretatuko ditu Bandak. Eta ohikoa den bezala, programak euskal kantutegiko inspirazio bat ere jasotzen du. Okasio honetan, José María Usandizagaren ‘Mendi-mediyan’ fantasia. Batutarekin, Iñaki Urkizu Iñaki Urkizu Kerejeta (Beasain, 1961) zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da, zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkribatzaile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendariordea da. Bilboko Udal Musika Banda BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa da eta bere ardurapean dago baita ere Musika Eskola eta Txistularien Bandaren kudeaketa. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA Eguna: ekainak 22, ostirala Ordua: 19:30etan Tokia: Areatzako Kioskoa PROGRAMA CELEBRATE ROTARY (March) - Peter Graham (1958) AT DAWN THEY SLEPT - Jay Bocook (1953) EL DÚO DE LA AFRICANA (Sailkapena) - Manuel Fdez. Caballero (1835-1906) MENDI-MENDIYAN (Fantasia) - José Mª Usandizaga (1887-1915) ORIENT EXPRESS - Philip Sparke (1951) EL CONDE DE MONTECRISTO - Otto M. Schwarz (1967 Zuzendaria: Iñaki Urkizu Kerejeta, Bilboko Udal Bandako zuzendari ordea

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK AMAIERA … · ‘Celebrate rotary’, Jay Bocook-en...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK AMAIERA … · ‘Celebrate rotary’, Jay Bocook-en ‘At dawn they slept’, Philip Sparke-ren ‘Orient Express’ eta Otto M. Schwarz

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK AMAIERA EMANGO DIO BIHAR OSTIRALA UDABERRIKO DENBORALDIARI `EL DUO DE LA AFRICANA´ ZARTZUELA EZAGUNA INTERPRETATUKO DUEN KONTZERTUAN • Bandak, Iñaki Urkizu zuzendari ordearen eskutik, Peter Graham, Jay Bocook, Philip Sparke eta Otto M. Schwarz konposatzaileen obrak ere interpretatuko ditu Areatzako Kioskoan, Aste Nagusira arte agurtuko den kontzertuan (19:30etan) Bilbon, 2012ko Ekainak 21. – Bilboko Udal Musika Bandak, BIHAR OSTIRALA ekainak 22, Udaberriko Denboraldiko azken kontzertua eskainiko du Areatzako Kioskoan. Udaberriko denboraldian zehar izan den legez, taldeak Iñaki Urkizu bere zuzendariordearen eskutik, zartzuela ezagun baten doinu batzuk eskainiko ditu. Denboraldiari merezi duen amaiera emateko , Manuel Fernández Caballeroren `El dúo de La Africana´ izango da aukeratutako obra. Hitzordua kontzertu ziklo honetako gainontzeko kontzertuak bezala, Areatzako Kioskoan 19:30etan izango da. Beste behin ere, kontzertu ziklo honek bilbotar publikoaren babes osoa izan du, Bandaren asteroko hitzorduak galdu gabe. Esker onez eta denboraldi honi merezi duen amaiera emateko, aipatutako zartzuela ezagunaren sailkapen batekin batera, Peter Grahamen ‘Celebrate rotary’, Jay Bocook-en ‘At dawn they slept’, Philip Sparke-ren ‘Orient Express’ eta Otto M. Schwarz konposatzailearen ‘El conde de Montecristo’ interpretatuko ditu Bandak. Eta ohikoa den bezala, programak euskal kantutegiko inspirazio bat ere jasotzen du. Okasio honetan, José María Usandizagaren ‘Mendi-mediyan’ fantasia. Batutarekin, Iñaki Urkizu Iñaki Urkizu Kerejeta (Beasain, 1961) zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da, zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkribatzaile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendariordea da. Bilboko Udal Musika Banda BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa da eta bere ardurapean dago baita ere Musika Eskola eta Txistularien Bandaren kudeaketa.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA Eguna: ekainak 22, ostirala Ordua: 19:30etan Tokia: Areatzako Kioskoa PROGRAMA CELEBRATE ROTARY (March) - Peter Graham (1958) AT DAWN THEY SLEPT - Jay Bocook (1953) EL DÚO DE LA AFRICANA (Sailkapena) - Manuel Fdez. Caballero (1835-1906) MENDI-MENDIYAN (Fantasia) - José Mª Usandizaga (1887-1915) ORIENT EXPRESS - Philip Sparke (1951) EL CONDE DE MONTECRISTO - Otto M. Schwarz (1967 Zuzendaria: Iñaki Urkizu Kerejeta, Bilboko Udal Bandako zuzendari ordea

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK AMAIERA … · ‘Celebrate rotary’, Jay Bocook-en ‘At dawn they slept’, Philip Sparke-ren ‘Orient Express’ eta Otto M. Schwarz

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKA prentsa kabinetea L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua,9. Saila 48011 BILBO Tlf. 94 416 08 00 -Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]