PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · NITRO - Frank Ticheli (1958) TWIN PORTS OVERTURE -...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK GONBIDATU BEREZI BATEKIN AGURTUKO DU EUSKALDUNA JAUREGIAN URTEA: MARK WHITLOCK ESTATUBATUAR ZUZENDARIAREKIN • Mark Whitlock-ek Minesota Duluth-eko unibertsitateko Haizezko Banda Sinfonikoaren zuzendaria eta instrumentu zuzendaritzarako irakaslea da • Estatubatuar zuzendariak Udal Banda zuzenduko du eta Gregory Fritze, Morten Lauridsen, Norman Dello Joio, John Philip Sousa, Frank Ticheli eta Mark Camphouse-ren obrak interpretatuko ditu. Kontzertuari amaiera emateko Eguberria iragartzen duen Alfred Reed konposatzailearen ‘Russian christmas’, interpretatuko du • Kontzertua, DATORREN DOMEKA HILAREN 16an 12:00etan izango da Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak 2, Jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte eta baita, 944 310 310 telefonoan, BBK- ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean Bilbon, 2012ko abenduak 14. – Bilboko Udal Bandak, urteari eta 2012ko kontzertuei amiera emango die DATORREN DOMEKAN HILAREN 16an EUSKALDUNA JAUREGIAN eta galazko gonbidatu batekin egingo du, Mark Whitlock Minesota Duluth-eko unibertsitateko Haizezko Banda Sinfonikoaren zuzendariaren gonbitearekin. Kontzertua, ohikoa den bezala, 12:00etan hasiko da. Sarreraren prezioa 2 eurotan, Jauregiko txarteldegian, 944 310 310 telefonoan, BBK-ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean jaso daitezke kontzertu egunera arte. Whitlock-ek zazpi laginez osatzen den programa bat aukeratu du okasiorako, hala nola, Gregory Fritzen ‘Kristinmark overture’; Morten Lauridsen ‘O magnum misterium’; Norman Dello Joioren ‘Variants on a mediaeval tune’; John Philip Sousaren ‘Fairest of the fair’; Frank Ticheliren ‘Nitro’ eta Mark Camphouseren ‘Twin ports overture’. Eta amaiera borobila egiteko, Alfred Reed-en ‘Russian christmas’, eguberria iragartzen duena. Mark Whitlock Minesota Duluth-eko unibertsitatean Haizezko Banda Sinfonikoaren eta Twin Ports haizezko orkestraren zuzendaria da. Musikako goi-mailako tituluduna, haizezko musikako zuzendaritzan goi-mailako tituluduna eta masterduna tronboiaren interpretazioan eta pedagogian. Instrumentuen irakaskuntzarako metodoen arduraduna eta eta hango irakasleen gainbegiralea ere bada. Kargu hori izan aurretik, banden zuzendari laguntzailea izan zen Manson-eko (Iowa) Unibertsitatean eta banden zuzendari laguntzailea eta tronboiko irakasle laguntzailea Kentucky ekialdeko Unibertsitatean. Banda ospetsu asko zuzendu ditu Kentucky, Indiana, Michigan, Wisconsin, Iowa, Illinois, Minessota, Virginiako mendebaldean eta Kalifornian. Zuzendari gonbidatua izan da eta mintegiak eman ditu Brasil, Sudafrica, Argentina, Turkia eta Espainian. “Musikako Udako Esperientziaren” sortzailea eta zuzendaria da. Musikari gazteentzako udako kanpamentua da eta Minnesota Duluth-eko Unibertsitateko kanpusean egiten da; gaur egun, Minnesotako Unibertsitateko banden zuzendarien nazio- mailako elkarteko burua eta elkarteko juntako kidea da. Bandaren Eguberri Kontzertua, asteazkena 19an Campos Antzokian Bandaren hurrengo hitzordua abenduaren 19an izango da Bilboko Campos Antzokian bere ohiko kontzertu esperoenarekin: Eguberri Kontzertua. Okasio honetan Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeak hartuko du batuta, ohikoa den bezela.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · NITRO - Frank Ticheli (1958) TWIN PORTS OVERTURE -...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · NITRO - Frank Ticheli (1958) TWIN PORTS OVERTURE - Mark Camphouse (1954) RUSSIAN CHRISTMAS - Alfred Reed (1921-2005) Informazio gehiago:

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK GONBIDATU BEREZI BATEKIN AGURTUKO DU EUSKALDUNA JAUREGIAN URTEA: MARK WHITLOCK ESTATUBATUAR ZUZENDARIAREKIN

• Mark Whitlock-ek Minesota Duluth-eko unibertsitateko Haizezko Banda Sinfonikoaren zuzendaria eta instrumentu zuzendaritzarako irakaslea da • Estatubatuar zuzendariak Udal Banda zuzenduko du eta Gregory Fritze, Morten Lauridsen, Norman Dello Joio, John Philip Sousa, Frank Ticheli eta Mark Camphouse-ren obrak interpretatuko ditu. Kontzertuari amaiera emateko Eguberria iragartzen duen Alfred Reed konposatzailearen ‘Russian christmas’, interpretatuko du • Kontzertua, DATORREN DOMEKA HILAREN 16an 12:00etan izango da Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak 2€, Jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte eta baita, 944 310 310 telefonoan, BBK-ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean

Bilbon, 2012ko abenduak 14.– Bilboko Udal Bandak, urteari eta 2012ko kontzertuei amiera emango die DATORREN DOMEKAN HILAREN 16an EUSKALDUNA JAUREGIAN eta galazko gonbidatu batekin egingo du, Mark Whitlock Minesota Duluth-eko unibertsitateko Haizezko Banda Sinfonikoaren zuzendariaren gonbitearekin. Kontzertua, ohikoa den bezala, 12:00etan hasiko da. Sarreraren prezioa 2 eurotan, Jauregiko txarteldegian, 944 310 310 telefonoan, BBK-ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean jaso daitezke kontzertu egunera arte. Whitlock-ek zazpi laginez osatzen den programa bat aukeratu du okasiorako, hala nola, Gregory Fritzen ‘Kristinmark overture’; Morten Lauridsen ‘O magnum misterium’; Norman Dello Joioren ‘Variants on a mediaeval tune’; John Philip Sousaren ‘Fairest of the fair’; Frank Ticheliren ‘Nitro’ eta Mark Camphouseren ‘Twin ports overture’. Eta amaiera borobila egiteko, Alfred Reed-en ‘Russian christmas’, eguberria iragartzen duena.

Mark Whitlock Minesota Duluth-eko unibertsitatean Haizezko Banda Sinfonikoaren eta Twin Ports haizezko orkestraren zuzendaria da. Musikako goi-mailako tituluduna, haizezko musikako zuzendaritzan goi-mailako tituluduna eta masterduna tronboiaren interpretazioan eta pedagogian. Instrumentuen irakaskuntzarako metodoen arduraduna eta eta hango irakasleen gainbegiralea ere bada. Kargu hori izan aurretik, banden zuzendari laguntzailea izan zen Manson-eko (Iowa) Unibertsitatean eta banden zuzendari laguntzailea eta tronboiko irakasle laguntzailea Kentucky ekialdeko Unibertsitatean. Banda ospetsu asko zuzendu ditu Kentucky, Indiana, Michigan, Wisconsin, Iowa, Illinois, Minessota, Virginiako mendebaldean eta Kalifornian. Zuzendari gonbidatua izan da eta mintegiak eman ditu Brasil, Sudafrica, Argentina, Turkia eta Espainian. “Musikako Udako Esperientziaren” sortzailea eta zuzendaria da. Musikari gazteentzako udako kanpamentua da eta Minnesota Duluth-eko Unibertsitateko kanpusean egiten da; gaur egun, Minnesotako Unibertsitateko banden zuzendarien nazio-mailako elkarteko burua eta elkarteko juntako kidea da. Bandaren Eguberri Kontzertua, asteazkena 19an Campos Antzokian Bandaren hurrengo hitzordua abenduaren 19an izango da Bilboko Campos Antzokian bere ohiko kontzertu esperoenarekin: Eguberri Kontzertua. Okasio honetan Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeak hartuko du batuta, ohikoa den bezela.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · NITRO - Frank Ticheli (1958) TWIN PORTS OVERTURE - Mark Camphouse (1954) RUSSIAN CHRISTMAS - Alfred Reed (1921-2005) Informazio gehiago:

Udal Musika Banda, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA 2012/12/16| 12:00etan | EUSKALDUNA JAUREGIA

Zzuendari gonbidatua: Mark Whitlock EGITARAUA II KRISTINMARK OVERTURE - Gregory Fritze (1954) O MAGNUM MISTERIUM - Morten Lauridsen (1943) / Mold. Reynolds VARIANTS ON A MEDIAEVAL TUNE - Norman dello Joio (1913-2008) FAIREST OF THE FAIR - John Philip Sousa (1854-1932) II NITRO - Frank Ticheli (1958) TWIN PORTS OVERTURE - Mark Camphouse (1954) RUSSIAN CHRISTMAS - Alfred Reed (1921-2005)

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAren prentsa kabinetea L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Mugikorra: 657 796 583 [email protected]