PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK,...

7
PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, MUSEO FORALEN MUSEOEN EGUNA ETA 2009RAKO PROGRAMAZIOA AURKEZTU DITU. Jarduera berrien artean, Igartubeiti baserri museoko “Baserriaren eguna” eta Untzi Museoaren erakusketa berria daude. Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskara Diputatuak museoek egiten duten lana gizarteratzearen garrantzia azpimarratu du, museoak kultur eragile biziak bai dira, gure ondarea ikusgai jartzea baino askotan ezezaguna zaigun lan zabalagoa egiten bai dute. Ondare horren sozializazioa helburu, bere museoen arteko elkarlana bultzatu nahi du Aldundiak, beraien arteko lan eta jardueretan sinergia indartuz. Urtero legez aurten ere Maiatzaren 18an edo inguruko egunetan, Museoen Naziaorteko Eguna ospatuko da mundu osoan.Aurten Museoak eta Turismoa” izango da leloa.Foru museoek era bat egingo dute egun horrekin. Kultur eta natura ondareak, turista eta tokian tokiko biztanleen arteko harreman berriak nola sor ditzakeen azpimarratuz. Museoak banan bana hartuta hauek dira aurtengo programazioaren eta Museoen Egunaren nondik norakoak: - Igartubeiti Baserri Museoa –

Transcript of PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK,...

Page 1: PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, …um.gipuzkoakultura.net/pdf/programazioa.pdf · Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin

PRENTSA OHARRA

KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, MUSEO FORALEN MUSEOEN EGUNA ETA 2009RAKO PROGRAMAZIOA AURKEZTU DITU. Jarduera berrien artean, Igartubeiti baserri museok o “Baserriaren eguna” eta Untzi Museoaren erakusketa berria daude. Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskara Diputatuak museoek egiten duten lana gizarteratzearen garrantzia azpimarratu du, museoak kultur eragile biziak bai dira, gure ondarea ikusgai jartzea baino askotan ezezaguna zaigun lan zabalagoa egiten bai dute. Ondare horren sozializazioa helburu, bere museoen arteko elkarlana bultzatu nahi du Aldundiak, beraien arteko lan eta jardueretan sinergia indartuz. Urtero legez aurten ere Maiatzaren 18 an edo inguruko egunetan, Museoen Naziaorteko Eguna ospatuko da mundu osoan.Aurten “Museoak eta Turismoa” izango da leloa.Foru museoek era bat egingo dute egun horrekin. Kultur eta natura ondareak, turista eta tokian tokiko biztanleen arteko harreman berriak nola sor ditzakeen azpimarratuz. Museoak banan bana hartuta hauek dira aurtengo programazioaren eta Museoen Egunaren nondik norakoak: - Igartubeiti Baserri Museoa –

Page 2: PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, …um.gipuzkoakultura.net/pdf/programazioa.pdf · Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin

Museoen eguna, Maiatzak 17, Igandea Igartubeiti Baserri Museoan, Baserriaren Eguna egingo dugu aurten lehen aldiz, Maiatzaren 17an egun osoz, Museoen eguna ospatzeko. Baserritarrak omendu nahi ditugu egun honetan eta ekitaldi ugari antolatu dira beraiengan pentsatuz: bertsolariak, gizon proba, antzerkia, oilasko erreketa…….. 10:45 “Chillida-Leku baino lehen: Zabalaga baserria” hitzaldia 11:00 Baserritarrei omenaldia 11:30 Bertsolariak 12:00 Gizon proba 12.30-17:30 Doako bisita gidatuak Igartubeiti baserrira 12:45 Txalapartariak Goiz osoan zehar: trikitixa, antzezpenak,umeentzako ekintzak, Euskal baserriko oilasko erreak, eta bertan egindako sagardo dastarketa * Autobus zerbitzua doan izango da Doan Santa Lutziko industrigunetik. 2009ko programazioa Hilabeteko azken larunbatetan artisau bat gonbidatzen dugu, bera lana erakustera.Familiek, bai ume zein gurasoek lanbidea ezagutu eta saskiak, abarkak, kandelak, zeramikazko apaingarriak, lore lehorrak egiteko aukera dute.Bi ordu tailerretan gozatu eta gero, “Igartu” merienda eskaintzen diegu.Tailer hauek doakoak dira, arratsaldeko 4etan hasi eta 7retan amaitzen dira. Aurten ere, urrian Sagardoaren Astea ospatuko dugu, dolarea martxan ipiniz eta sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz. Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin edota bisitaldi gidatuekin. Iaz 8000 lagun inguru hurbildu ziren Igartubeitira, garai bateko baserrriaren mundua gertuagotik ezagutzera.

Page 3: PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, …um.gipuzkoakultura.net/pdf/programazioa.pdf · Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin

- Zumalakarregi Museoa –

Museoen eguna, Maiatzak 15, Ostirala

- Tira bira Ormaiztegin: H.H eta L.H. ko umeentzat.Umeak liberal edo karlista taldeetan banaturik, azkartsun, ezaguera eta trebezia frogetan parte hartuko dute, helburuak lortu arte. - Merienda - Argazki erakusketa: Zumalakarregi Museoaren hogeigarren urteurrena delaeta, herriko umeek egindako argazkien erekusketa. Maiatzak 16 eta 17an, Museorako sarrera dohainik izango da.

2009ko programazioa Aurtengo programazioaren barruan, Zumalakarregi Museoan “Ibilbide historikoak Zumalakarregi museoarekin” izeneko txango saioa antolatu dugu, ikerketa alorrean. Jose Mari Tuduri zinegilearen aholkularitzarekin, Karlistaden aztarnak gelditzen diren lekuetara egun bateko txangoak egingo ditugu, Ekainaren 20an izango da lehena, “Karlistaldien paisaiak Ameskoa eta Lizarraldean” izenburupean Bigarren txangoak, “Karlistaldien paisaiak Araban” du izenburu.

Page 4: PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, …um.gipuzkoakultura.net/pdf/programazioa.pdf · Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin

Txangoetan bi karlistaden aipamenak egingo ditugu, baita ikusi behar dugunari buruzko informazioa prestatu Bidaiari bakoitzari txosten bat eskeiniko zaio. Aldi baterako erakusketen alorrean, Petit de Meurville eta Pietro Bubbani, bi landarezaleei buruzko erakusketa antola tu dugu . Boloniako Museo de Risorgimentorekin, Bartzelonako Instituto Botanikoarekin, CSC-eko “Real Jardin Botanico”rekin, Cristina Enearekin, Gasteizko ingurugiro gaietarako ikastegiarekin, Jakoba Errekondorekin eta Pako Garinekin lankidetzan egin dugu erakusketa eta Donostiako Cristina Enean, Uztailetik Irailera bitartean ikusi ahal izango da. Ondoren, lehenago aipatutako museo eta institutu botanikoetara joango da erakusketa. Beste bi erakusketa ere baditugu ibiltari, “Aisiaren aurkikuntza” eta “Esploratzaileak XIX. Mendean” hain zuzen ere. Ormaiztegin dagoen Zumalakarregi Museoa, oinarrizko bilakatu da XIX. mendeko historiaren ikerlarientzat, bai ikonografia aldetik baita biltzen duen inbestigazio lanagatik ere. Dibulgazio lanik handiena, web orrialdeak egiten du Zumalakarregi Museoak eta joan den urtean, 175.000 lagunek kontsultatu zuten orrialdea.Museoko bisitariak 5.000tik gora izan dira, museoan hobekuntza lanak egin bait dira eta 5 hilabetez baino ez bait da egon zabalik. - Agorregi-

Page 5: PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, …um.gipuzkoakultura.net/pdf/programazioa.pdf · Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin

Aiako Agorregi burdinola eta errotan urteroko programarekin jarraituko dugu. Bisita gidatu baten bidez , burdinola eta errotak osatzen duten konplexua, XVIII. Mendean energia hidrauliko sistema berezi baten bitartez lan egiten zuten modua ezagutu daiteke gertutik. Bisita gidatua dohainekoa da urte osoan. Iaz, 10.000 lagun gerturatu ziren Agorregiko burdinola eta errota martxan ikustera, horietako %15 taldeetan etorri ziren. -Ekainberri-

Museoen eguna, Maiatzak 16 eta 17 Bi egun hauetarako,doako hiru tailer ezberdin antolatu ditugu Ekainbaerrin.. “Ekain Eskura”: Ekain margotu zutenen margotzeko teknikak eta erramintak ezagutu eta erabili ahal izango ditu bisitariak. “Ekaingo Giza Taldea”:Biziraupenerako beharrezkoa zen sua egiteko, Ekaingo gizakiak erabiltzen zituzten harri berezi eta teknika desberdinak ezagutzeko. “Ehiza Egun Bat”: Geziak, azagayak, lantzak…erabiltzen zituzten Ekaingo gizakiek ehizatzeko.Nola erabiltzen zituzten ikusiko dugu. Bi lehenengo tailerretarako, izena eman behar da, 943 868811 telefonoan edota [email protected]. Erreplikarako sarrera ere doakoa izango da, bi egun horietan.

Page 6: PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, …um.gipuzkoakultura.net/pdf/programazioa.pdf · Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin

2009ko programazioa Ekainberrin, umeentzako tailerrak jarri ditugu martxan 2009.urtean. Uda garaira begira, tailer horiek kanpo aldean egitea ere dago aurreikusita. Autoarekin erreplika beraren ateraino joan ezin gaitezkeenez, bertarainoko ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahiko genuke. -Untzi Museoa-

Museoen eguna, Maiatzak 17, igandea Museora sartzea eta audiogiden zerbitzua erabiltzea, dohainik izango dira Maiatzaren 17an. “Euskaldunak eta Pazifikoa” erakusketa ezagutzeko doako bisitaldi gidatuak izango dira, 11:00tan euskaraz eta 12:00tan gazteleraz. Egun honetan gainera, “Manilako Galeoia” tailer didaktikoa estreinatuko da.”Txinako naoa” edo “Manilako galeoia” izenez ezagutzen zen ontzia Akapulkora iristen zenean egiten zen peria, ontziak egiten zuen itsas bidaia eta ekartzen zituen produktu baliotsuak ezagutzeko aukera emango digu. Bi jarduera hauetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da hitzordua eskatzea, 943 430051 edo [email protected]. 2009ko programazioa Andres de Urdaneta itsas gizonarengana hurbilduko gara aurten Donostiako Untzi Museoan, “Euskaldunak eta Pazifikoa.Andres de

Page 7: PRENTSA OHARRA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK, …um.gipuzkoakultura.net/pdf/programazioa.pdf · Aurrera egingo dugu gainera Igartubeitin, baratzarekin, herri kirolen tailerrarekin

Urdanetaren omenez” urte osoan zehar bertan ikusgai izango den erakusketaren bitartez.20010eko Otsailaren 28ra arte izango da erakusketa Untzi Museoan. Azpimarragarri dira, erakusketa honetan egiten ditugun bisita gidatuak.Izan ere, aurreko edizioetako arrakasta ikusita, aurten, “kalean bizi den jendearekin” bisita gidatuak egiten ari bait gara. Datoren Maiatzaren 31 arte, Bermeoko Arratzale Museoan berriz, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak eta Untzi Museoak antolatutako “Itsasoaren indarra” erakusketa ikusi ahal izango da.Euskal Kostaldeko, olatu, ekaitz eta denborale izugarrien hainbat argazkiek osatzen dute. Honez gain. Untzi Museoak, Hezkuntza Eskaintza Iraunkorra ere eskeiniko digu, hainbat tailer pedagogikoekin, hala nola, “ibilbide historiko literarioa hirian zehar”, “Arrantza erak”, “Ondareari buruz ikasten”, edota, “Haizearen arrosak” Untzi museoan gainera, erreferente bihurtu duten argitalpenekin jarraituko dugu.Bi izango dira aurten: -“Los vascos y Pacifico” , erakusketaren testuak eta beste testu osagarri batzu biltzen dituen alea. - “Itsas Memoria.Revista de Estudio Maritimos del P ais Vasco ”-ren 6. zenbakia, euskal itsas ondarea gai monografikotzat duena hain zuzen ere.

Donostiako Untzi Museoak 20.000 bisitari izan zituen iaz.