proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker,...

14
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1516 zb. www.getxo.eus Urriak 4 >> Urriak14 2018 / Nabarmentzekoak > Soka erakusketarekin abian Iparraldea hurbiltzen duten Iparra Galdu Gabe 8. Jardunaldiak (4. or.) > 12 ikuskizun Antzerki Jardunaldietan (4. or.) > La Terraza ostalaritza-establezimendu gisa ustiatzeko emakida 10 urterako adjudikatu da (5. or.) Zineadin eta dantza. Hilaren 4an, 18:30ean, “Y si viviéramos juntos” pelikula, eta hilaren 6an, 18:00etan, dantza, pertsona nagusientzat, RKEn. Doan. Antolatzaile: Udala- Getxo Lagunkoia. Kontularien Kluba. Hilaren 5ean, 19:00etan, 2018/19 denboraldiaren hasiera, Algortako Kultur Etxean. Helduentzat. Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf txapelketaren itxarote-denbora. Iaz, -Nazioarteko Ligatik atera eta txapelke- taren lehenengo urteetako izpiritua be- rreskuratzeko erabakia hartu ondoren-, kirolarien eta publikoaren aldetik izan- dako arrakastaren ondoren, edizio ho- netan, beste behin, modalitateko surlari onenek parte hartuko dute, bertakoek nahiz nazioartekoek. Getxoko txapelke- tara ziurrenik etorriko diren faboritoen artean, honako rider handi hauek dau- de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell eta Natxo González euskal surlaria. Antolakuntzaren barruan, Getxo Surf bertoko kluba, Euskal Herriko Surf Fe- derazioa eta Getxo Kirolak daude, eta horien helburua da itxarote-denborako hilabeteetan egun egokiena aurkitzea; hau da, indar handiko olatuak eta 5-7 metro arteko altuerakoak. Eguna iritsi- takoan, 24 lehiakidek 18.000 € jokatuko dituzte saritan eta Europako olatu han- dien txapelketa ospetsuenaren eta urte- tsuenaren palmaresean sartzeko ohorea Getxoarte ez da aldizkako ekitaldia izango aurten, baizik eta urte osoan zehar etengabe garatuko den programa. Halaber, leku ezberdinetan ospatuko da, arte garaikideen munduaren ikaskuntza ardatz nagusia izango duela. Programa eszenikoa Urriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, El Respiradero jarduera antolatuko da. Ekimen horren bitartez, arte eszeni- ko garaikideak bultzatuko dira, esperimentatzeko espazioak sustatzeko. 20 sortzaile bilduko dira eta proiektu honetara- ko hautatuak izan diren bost bekadunen lana ere izango da ikusgai. Ekintzak, dantza, performancea, gorputz-lengoaia, ahotsa, tailerrak eta parte-hartzeko saioak izango dira. Programa kuratoriala Urriaren 5ean abiatuko da (azaroaren 4ra arte), Punta Begoña Galerietan, Okela talde bizkaitarraren Galeriak proiektuarekin. Oskola Parau izena hartuta, belaunaldi ezberdinetako zazpi artistek hartu-emanak bultzatzeko lanak aurkeztuko dituzte, generoa, euskararen erabilera eta bertoko artisten parte-hartzea bezalako dira, eta beste irizpideak kontuan hartu dituztenak. Bestetik, Lazada ekimena abian jarriko da Romo Kultur Etxean, abenduaren 14tik 16ra. Komisarioen arteko ez- Ez da aldizkako ekitaldia izango, etengabeko programa baizik eta zenbait nobedade dakartzana Getxoarte abiatuko da, “El Respiradero” jarduerarekin Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak Punta Galea Challenge surf txapelketaren itxarote-denbora urriaren 15etik martxoaren 31ra bitartean egongo da irekita Mercedes de Miguel diseinugileak Punta Begoña aukeratu du 2019ko Udaberri-Udako katalogoa egiteko (3. or.) ere. Aurreko urteetan bezala, segurtasun- dispositiboa eta dei alertak mantenduko dira olatuen iragarpenak baldintza ego- kiak iragartzen dituenean. Era horre- tan, alerta horia ezagutzera emango da 5 egun lehenago eta esperotako alerta berdea ekitaldia baino 3 egun lehenago. Eguna iritsitakoan, Getxo Kirolak-ek publikoaren esku jarriko du Bidezaba- leko metro-geltokia Galearekin lotzeko autobusa. Bestalde, Udala jarduera-programa bat diseinatzen hasi da, gorantz doan sur- faren sektore honetan ekonomia sortzen laguntzeko, kirol honetako munduare- kin lotutako beste erakunde eta eragilee- kin elkarlanean arituz. tabaida egiteko gunea izango da; eta data eta leku berean Aretoa erakusketa izango da, pasa den urtera arte antolatu zen Getxoarte-Praktika Garaikideen Aretoaren formatua hartuta. Erakusketak 10 sortzaile bilduko ditu eta arte plas- tikoen artisten lanak sustatuko ditu. Bitartekaritza programa Bere helburua da publikoak sortu eta artearen mundura gerturatzea hezkuntzako profesionalen eskutik. Kolektibo bereziei zuzendutako laboratorioak izango dira: arte-batxi- lergoko ikasleekin egingo du lan #Extraescolar lan-taldeak eta adinekoekin zahartze-aktiboko Jubil*Arte lan-taldeak. Arte-egoitzen programa Horren barruan Proszenia beka sortu da proiektu eszenikoa bultzatzeko Andrés Isasi Musika Eskolarekin elkarlanean. Bitartekaritza eta artistaren eta udal erakunde baten arteko elkarlana dira horren ardatzak. Erakusketa-programa Torrene aretoan komisarioen eta artisten arteko lana luzatu- ko da, baldintza profesionaletan. Aurten, Getxoarte Bildu- ma 2017ko saria irabazi zuen Paco Chanivet artistaren lana izango da ikusgai bertan, Postcapitalism Relics izenpean.

Transcript of proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker,...

Page 1: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1516 zb.

www.getxo.eus

Urriak 4 >> Urriak14

20

18

/ Nabarmentzekoak> Soka erakusketarekin abian Iparraldea hurbiltzen

duten Iparra Galdu Gabe 8. Jardunaldiak (4. or.)

> 12 ikuskizun Antzerki Jardunaldietan (4. or.)

> La Terraza ostalaritza-establezimendu gisa ustiatzeko emakida 10 urterako adjudikatu da (5. or.)

Zineadin eta dantza. Hilaren 4an, 18:30ean, “Y si viviéramos juntos” pelikula, eta hilaren 6an, 18:00etan, dantza, pertsona nagusientzat, RKEn. Doan. Antolatzaile: Udala-Getxo Lagunkoia.

Kontularien Kluba. Hilaren 5ean, 19:00etan, 2018/19 denboraldiaren hasiera, Algortako Kultur Etxean. Helduentzat.

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf txapelketaren itxarote-denbora. Iaz, -Nazioarteko Ligatik atera eta txapelke-taren lehenengo urteetako izpiritua be-rreskuratzeko erabakia hartu ondoren-, kirolarien eta publikoaren aldetik izan-dako arrakastaren ondoren, edizio ho-netan, beste behin, modalitateko surlari onenek parte hartuko dute, bertakoek nahiz nazioartekoek. Getxoko txapelke-tara ziurrenik etorriko diren faboritoen artean, honako rider handi hauek dau-de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell eta Natxo González euskal surlaria.Antolakuntzaren barruan, Getxo Surf bertoko kluba, Euskal Herriko Surf Fe-derazioa eta Getxo Kirolak daude, eta horien helburua da itxarote-denborako hilabeteetan egun egokiena aurkitzea; hau da, indar handiko olatuak eta 5-7 metro arteko altuerakoak. Eguna iritsi-takoan, 24 lehiakidek 18.000 € jokatuko dituzte saritan eta Europako olatu han-dien txapelketa ospetsuenaren eta urte-tsuenaren palmaresean sartzeko ohorea

Getxoarte ez da aldizkako ekitaldia izango aurten, baizik eta urte osoan zehar etengabe garatuko den programa. Halaber, leku ezberdinetan ospatuko da, arte garaikideen munduaren ikaskuntza ardatz nagusia izango duela.

Programa eszenikoaUrriaren 6an eta 7an, Areetako Geltokia plazan, El Respiradero jarduera antolatuko da. Ekimen horren bitartez, arte eszeni-ko garaikideak bultzatuko dira, esperimentatzeko espazioak sustatzeko. 20 sortzaile bilduko dira eta proiektu honetara-ko hautatuak izan diren bost bekadunen lana ere izango da ikusgai. Ekintzak, dantza, performancea, gorputz-lengoaia, ahotsa, tailerrak eta parte-hartzeko saioak izango dira.

Programa kuratorialaUrriaren 5ean abiatuko da (azaroaren 4ra arte), Punta Begoña Galerietan, Okela talde bizkaitarraren Galeriak proiektuarekin. Oskola Parau izena hartuta, belaunaldi ezberdinetako zazpi artistek hartu-emanak bultzatzeko lanak aurkeztuko dituzte, generoa, euskararen erabilera eta bertoko artisten parte-hartzea bezalako dira, eta beste irizpideak kontuan hartu dituztenak.Bestetik, Lazada ekimena abian jarriko da Romo Kultur Etxean, abenduaren 14tik 16ra. Komisarioen arteko ez-

Ez da aldizkako ekitaldia izango, etengabeko programa baizik eta zenbait nobedade dakartzana

Getxoarte abiatuko da, “El Respiradero” jarduerarekin

Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak

Punta Galea Challenge surf txapelketaren itxarote-denbora urriaren 15etik martxoaren 31ra bitartean egongo da irekita

Mercedes de Miguel

diseinugileak Punta Begoña

aukeratu du 2019ko Udaberri-Udako katalogoa egiteko

(3. or.)

ere. Aurreko urteetan bezala, segurtasun-dispositiboa eta dei alertak mantenduko dira olatuen iragarpenak baldintza ego-kiak iragartzen dituenean. Era horre-tan, alerta horia ezagutzera emango da

5 egun lehenago eta esperotako alerta berdea ekitaldia baino 3 egun lehenago. Eguna iritsitakoan, Getxo Kirolak-ek publikoaren esku jarriko du Bidezaba-leko metro-geltokia Galearekin lotzeko autobusa.

Bestalde, Udala jarduera-programa bat diseinatzen hasi da, gorantz doan sur-faren sektore honetan ekonomia sortzen laguntzeko, kirol honetako munduare-kin lotutako beste erakunde eta eragilee-kin elkarlanean arituz.

tabaida egiteko gunea izango da; eta data eta leku berean Aretoa erakusketa izango da, pasa den urtera arte antolatu zen Getxoarte-Praktika Garaikideen Aretoaren formatua hartuta. Erakusketak 10 sortzaile bilduko ditu eta arte plas-tikoen artisten lanak sustatuko ditu.

Bitartekaritza programaBere helburua da publikoak sortu eta artearen mundura gerturatzea hezkuntzako profesionalen eskutik. Kolektibo bereziei zuzendutako laboratorioak izango dira: arte-batxi-lergoko ikasleekin egingo du lan #Extraescolar lan-taldeak eta adinekoekin zahartze-aktiboko Jubil*Arte lan-taldeak.

Arte-egoitzen programa Horren barruan Proszenia beka sortu da proiektu eszenikoa bultzatzeko Andrés Isasi Musika Eskolarekin elkarlanean. Bitartekaritza eta artistaren eta udal erakunde baten arteko elkarlana dira horren ardatzak.

Erakusketa-programa Torrene aretoan komisarioen eta artisten arteko lana luzatu-ko da, baldintza profesionaletan. Aurten, Getxoarte Bildu-ma 2017ko saria irabazi zuen Paco Chanivet artistaren lana izango da ikusgai bertan, Postcapitalism Relics izenpean.

Page 2: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

URRIAK 4 OSTEGUNA

Erakusketa. Romo Kultur Etxean, “Soka: euskal dantzaren urratsetan”. Azaroaren 4ra arte. Bisita gidatuak taldeentzat urriaren 15 eta 16an (informazioa eta izen-ematea: 94 466 00 22). + Info: www.getxo.eus/euskara.

17º Komiki Azoka. Erakusketa. Urriaren 25era arte, Bizkaia Zubian (kanpoaldean), “Caostica”, David Leoneren eskutik.

Zineadin. “Y si viviéramos juntos” pelikularen proiekzioa, pertsona na-gusientzat, 18:30ean, RKEko areto nagusian. Dohainik. Antolatzaile: Udala-Getxo Lagunkoia.

URRIAK 5 OSTIRALA

Getxoarte 2018. Erakusketa. Punta Begoña Galerietan “Galeriak: oskola parau” izeneko erakusketa, OKELA Sormen Lantegia kolektiboak komi-sariatu duen erakusketa. Horretan, belaunaldi ezberdinetako euskal sortzaile garaikideak bilduko dira. Azaroaren 4ra arte.

Erakusketa. Algortako Kultur Etxean, “Botez-bote: un bote por la inclu-sión” (aniztasun funtzionala duten pertsonei buruzko pintura, narratiba, poesia eta ilustrazioa), Amesten el-kartearen eskutik. Hilaren 28ra arte.

17. Komiki Azoka. Erakusketa. Al-gortako Torrene aretoan, “Komikia: euskal komikia (1975-2017)”. Hila-ren 25era arte.

Kontularien Kluba. 2018/19 denbo-raldiaren hasiera. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, ipuin-kontalaria izan edo entzun nahi duten pertsona nagusientzat.

36. Antzerki Jardunaldiak. Barru-ko antzerkia (Zurrumurrurik Ez Estrategia). Romo Kultur Etxean, 20:00etan, “Las muertes de los otros”, Moon Produkzioak taldeare-kin. Helduentzat. 5€.

Roda. 2018-19 denboraldiaren ha-siera. Inaugurazio hitzaldia: “Cine y Sociedad”, Santiago de Pablo hizlari, Historia Garaikidearen eta Espainia-ko Zinema Zientzietako katedraduna. 19:30ean elkartearen areto nagusian, Areetako Etorbidea 10.

URRIAK 6 LARUNBATA

Getxoarte 2018. Areetako Geltokia plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte eszeniko eta performatiboei eskainia. 10:00-22:00. Sarrera dohainik.

36. Antzerki Jardunaldiak. Kale an- tzerkia. Algortako San Nikolas plazan, 13:00etan, “Zoro gaitezen”, Txirri, Mirri eta Txiribitonekin. Haurrentzat. Doan. Barruko antzerkia. Aree-tako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, “Tendríamos que haber empezado de otra manera”, Ékoma Teatro taldearekin. Helduentzat. 10€.

Orkestrak girotutako dantza Jamai-ca, doakoa, RKEko areto nagusian, 18:00etan, pertsona nagusientzat. Udalak antolatuta. Getxo Lagunkoia.

URRIAK 7 IGANDEA

Getxoarte 2018. Areetako Geltokia

plazan, “El respiradero”. Programa esperimentala da, arte eszeniko eta performatiboei eskainia. 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Sarrera dohainik edukiera bete arte.

36. Antzerki Jardunaldiak. Kale antzerkia. Algortako San Nikolas plazan, 13:00etan, “I U”, Lasalaren eskutik, eta “El fin de las cosas”, Doos Colectivorekin. Dantza. Tes-turik gabe. Sarrera dohainik. Ba-rruko antzerkia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, “Linbo planeta” Dejabu Panpin La-borategiarekin. Euskaraz. Haurren-tzat. Sarrera: 5€. Antzerki arina. Algortako Kultur Etxean, “(Des)kontrolatuta” (euskera) “Sobreto-do, amargo” eta “El hurto”, 18:30, 19:30 eta 20:30ean, eta “Espinazo o callos” eta “Neopreno”, 19:00, 20:00 eta 21:00etan. Sarrera: 3€ (saio bat) eta 9€ (lau saio). Kultur Etxean salgai hilaren 7an bertan, 17:30etik aurrera.

URRIAK 8 ASTELEHENA

Erakusketa. “Juan José Cuadra-doren “Mirando al mar” (margoak). Algortako Kultur Etxean. Urriaren 24ra arte.

Liburuaren aurkezpena. “Merce-des, una niña de la guerra”, Vicente Salarekin (idazlea) eta Mercedes Hernández Pujolekin (protagonista). Algortako Kultur Etxean, 19:00etan.

URRIAK 9 ASTEARTEA

Hitzaldia. ““Lurraldea eta hiz-kuntza”. Hizlaria: Eneko Bidegain. 19:00etan Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14, Algorta).

URRIAK 10 ASTEAZKENA

Liburuaren aurkezpena. “La me-moria herida: Guerra Civil y fran-quismo”, Alazne Diez Muñizekin (idazlea). Algortako Kultur Etxean, 19:00etan.

URRIAK 12 OSTIRALA

36. Antzerki Jardunaldiak. Kale an-tzerkia. Algortako San Nikolas pla-zan, 13:00etan, “Chef Nature”, Mar-keliñeren eskutik. Haurrentzat. Doan. Barruko antzerkia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, “Enredo familiar”, Txalo Produccio-nes taldearekin. Helduentzat. 10€.

URRIAK 13 LARUNBATA

36. Antzerki Jardunaldiak. Zirko-antzerkia. Algortako San Nikolas plazan, 13:00etan, “Soy ellas-Haiek naiz”,Rojo Telón taldearen eskutik. Familia osoarentzat. Doan. Barruko antzerkia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, “Zazpi senideko” (euskaraz), Artedrama taldearekin. Helduentzat. 10€.

URRIAK 14 IGANDEA

36. Antzerki Jardunaldiak. Kale an-tzerkia. Algortako San Nikolas pla-zan, 13:00etan, “Bidaia ezezaguna” (euskaraz), Xilipurdiren eskutik. Haurrentzat. Sarrera dohainik. Ba-rruko antzerkia. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, “Kontu kontari” (euskaraz), Lae-nananaranja taldearekin. Haurren-tzat. Sarrera: 5€. Antzerki arina. Algortako Kultur Etxean, “Diva Di Palo”, “Foley artist” eta “Agur eta dolore” (euskaraz), 18:30, 19:30 eta 20:30ean, eta “El elefante y la paloma”, “Tabernaria” (euskaraz) eta “Ponme tu historia aquí”, 19:00, 20:00 eta 21:00etan. 3€ (saio bat) eta 9€ (lau saio).

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

LANPOLTSA SALEROSKETAGALDUTAKOAK

- Matematika eta estatistika esko-lak maila guztietan, lizentziatuak etxez etxe emandakoak. Bereha-lako emaitzak. Tel.: 647 17 39 72.

- Zure bideoak eta filmak pasa itzazu DVD-ra. Tel.: 630 26 58 75.

- Salgai bi lurzati Larrañazubin: 1) 8.154m 15€/m eta 2) 3.973 16€

/m. Tel.: 695 73 71 90. - Garajea alokatzen da trastele-

kuarekin Basarrate kalea 11n (Algorta). 80€/hileko. Tel.: 618 60 24 67.

Pertsona nagusientzako udale-rri atseginaren alde lan egingo duen Getxo Lagunkoiaren tal-de eragileari harrera ekitaldia eskaini dio aste honetan Ima-nol Landa alkateak udalbatza-ko aretoan, Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna urriaren 1ean ospatu dela eta. Landak goraipatu eta eskertu zuen ai-patutako taldeko kideen kon-promisoa.

Datorren urriaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira hezkuntzako gastu orokorre-tarako diru-laguntzen eskae-rak 2018/2019 ikasturterako. 150.000€ zuzendu dira honeta-rako eta diru-laguntzak esku-ratu ahal izango dituzte gutxie-nez 2018ko urtarrilaren 1etik erroldatuta dauden herritarrek. Era berean, antzinatasun berean eskolatutako eta erroldatutako seme-alabak izan behar dituzte, haur hezkuntzako bigarren zi-klotik (hiru urte) DBH mailara arte barne. Eskaera bakarra iza-pidetu ahal izango da seme edo alaba bakoitzeko.Eskaerak erabat beteta aurkeztu beharko dira edozein HAB-He-rritarren Arretarako Bulegoetan, www.getxo.eus/eu/ Getxoko Udaleko erregistro telemati-koan, edo legeak aurreikusitako edozein tokitan. Eskaerarekin

Datorren asteazkenean, urriak 10, 19:00etan, izango da Ema-kumeen Jabekuntza Eskolaren ikasturte berriari hasiera ema-teko ekitaldia, RKE-Romo-Kultur Etxean. Bertan Imanol Landak, alkate getxcotarrak, eta Izaskun Landaidak, Ema-kunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, hartuko dute parte. Landaida Emakumeen ahalduntzeaz min-tzatuko da, eta Bego Garcia,

“Une honetan urratsak ematen ari gara, iaz fase diagnostikoa egin on-doren, eta Pertsona Nagusien Na-zioarteko Eguna ospatzen ari garen aste honetan oso une aproposa da zuei ongietorria emateko eta zuen konpromisoa nabarmentzeko eta eskertzeko. Badakigu esfortzu han-dia eskatzen dizuegula lagunduko duzuelako pertsona nagusientzako Getxo eraikitzen, eta, zentzu ho-rretan, konbentzituta gaude horre-

batera honakoa aurkeztuko da:1. Eskatzailearen NANaren foto-kopia.2. Familia-liburua. Eduki ezean, eskatzaileak adingabekoarekin duen ahaidetasun-lotura egiaz-tatzen duen dokumentazioa aur-keztu ahal izango du, eta bertan adierazi beharko dira bai zein seme edo alabarentzat eskatzen den diru-laguntza bai bere da-tuak ere.3. Semearen edo alabaren ikas-tetxearen ziurtagiria, ikaslearen izena eta zein mailatan matriku-latuta dagoen adieraziz.4. Herri Ogasunarekiko eta Gi-zarte Segurantzarekiko ordain-ketak egunean dituela jasotzen duen erantzukizunpeko adieraz-pena (I eranskinaren barnean) .Inprimakia eskuragarri dago Herritarren Arretarako Bulegoe-tan eta Getxoko Udaleko webgu-nean (www.getxo.eus/eu/).

udaleko Berdintasun teknika-ria, Getxoko Jabekuntza Eskola-ren 15.urteurrenaz. Saioa 14 urtetik gorako Ge-txoko emakumeentzat da, eta amaieran Gizatiar abesbatza-ren ekitaldia izango da. Haurtzaindegi zerbitzua edo beharrizan berezirik edukiz gero, Berdintasun Zerbitzura jo daiteke, 944 660 136 telefono zenbakian edo [email protected] posta elektronikoan.

Harrera ekitaldia Getxo Lagunkoiaren talde eragileari

Hezkuntzako gastu orokorretarako diru-laguntzen eskaerak

Alkateak eta Emakundeko zuzendariak hartuko dute parte

la urratsak ematen ari garela adin guztietako pertsonentzako herria eraikitzeko”, nabarmendu zuen alkateak.Talde eragilea 10 pertsona nagu-siek osatzen dute. Kolektiboaren aniztasuna eta interesen, ema-kiden eta sortzen diren aukeren ordezkariak dira, hain zuzen ere, hamar eragileak, eta beraien ibil-bideek zerikusia dute udalerria eraldatzeko esparruekin.

Pertsona nagusientzako hiri atseginaren alde lan egingo du

150.000€ zuzenduko diraBERRILABURRAK

*Pediatria ikastaroa eta txangoa Atapuercara. Berdintasuna etorkin atzerritarren berdintasunerako eta integrazio-rako elkarteak urteko pediatria eta puerikultura ikastaroa antolatu du, gurasoentzat, gazteentzat… Urria-ren 24 eta 29an, eta azaroaren 7, 12, 14 eta 21ean izango da Algor-tako Kultur Aretoan, 20:00etatik 21:30era.Informazioa: 94 430 68 21 eta 605 707 438. Emaila: [email protected]. Bestalde, igandean, urriaren 21ean, Berdintasuna elkarteak Atapuercara joateko txangoa antolatu du, mu-seoa, aztarnategiak eta Arkeologia Esperimentaleko Zentroa bisitatze-ko. Informazioa: 667 050 428 eta 605 707 438 telefono zenbakietan.

*Turismo Bulegoaren eta HABen neguko or-dutegia. Maiatzaren 31ra arte Ereagako Turismo Bulegoaren ne-guko ordutegia ondorengo hau izan-go da jendearentzat: astelehenetik larunbatera 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan: 09:30etik 14:30era. Abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1 eta 6an bulegoa itxita egongo da. Bizkaiko Zubiko Informazio Turis-tikoaren Gunean, urriaren 1etik abenduaren 9ra bitartean, ordutegia honako hau izango da: astelehene-tik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Aben-duaren 10ean gune hori itxiko da apirilera arte (Aste Santua baino egun batzuk lehenagora arte). Bes-talde, HABak ere neguko ordutegia izatera pasa dira. Informazio gehia-go: www.getxo.eus/eu/.

Page 3: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

Mercedes de Miguel diseinatzaileak Punta Begoña Galeriak hautatu ditu, agertoki gisa, 2019ko udaberri-udako bere moda katalogo berriaren argazki saioa egiteko. Argazki saioa iragan asteartean, urriaren 2an, egin zen.Bere benetakotasuna eta bere berezitasuna, baita bere ehunduraren aberastasuna dira, besteak beste, aipatutako katalogoa prestatzeko Punta Begoña hautatzeko izan dituen arrazoiak, Getxon bizi den diseinatzaileak berak adierazi duenez. “Le-horrean duen kokapen pribilegiatuak, itsasoko bistekin, hainbat perspektibarekin jokatzea ahalbidetzen digu, look bakoitzaren onena erakusteko”, gehitu du Mercedes de Migue-lek. Diseinatzaileak, “edertasun itzeleko atzealde naturalak” aurkitu ditu galerietan, materialen aberastasunak, zeramikak, era anitzeko marmolak, areto nagusiak eta bere tximinia izugarriak edo balkoi korrituak osatzen dituztenak.

Mercedes de Miguel diseinugileak Punta Begoña aukeratu du 2019ko Udaberri-Udako katalogoa egiteko

Bere benetakotasuna eta bere berezitasuna, baita bere ehunduraren aberastasuna dira, besteak beste, Galeriak hautatzeko izan dituen arrazoiak

Getxo Enpresak urte betez berritu ditu abantailak dituzten zerbitzuak

kideentzat

MoonShakers,”Kristalezko Kiosko”-ko goizeko kontzertuak ixteko

Getxo Enpresak, udalerriko enpresa elkarteak, beste urte batez berritu ditu elkarteko hainbat zerbitzutako enpre-sekin dituen akordioak, gainontzeko kideei abantailak eskaini ahal izateko, horien artean, %25 eta %50 arteko des-kontuak. Lege eta Kontabilitate esparruan Ge-txo Enpresak honako enpresa haue-kin sinatu ditu hitzarmenak: Gestoría Rincón, Martin Laucirica Grupo Asesor eta Proyecta Asesoría Integral. Kideek

Igandean, urriak 7, 13:00etan, izango den MoonShakers talde bilbotarraren doako emanaldiarekin amaituko dira Musika Eskolak eta Kultur Etxeak, Stereosoniken laguntzarekin, maiatzaz geroztik Kris-talezko Kioskoan goizetan antolatutako kontzertuak eta familientzako tailerrak. Aipatutako musika bandak psikodelia, garaje, surf eta punk rock ukituak ditu. Bien bitartean, egun horretan, 12:30ean haurrek Musika pintatu izeneko jardue-ran ere parte hartu ahal izango dute, eta

bi taldetan banatuko da: lehenengoa, 4 eta 10 urte arteko haurrentzat, eta biga-rrena, 10 eta 16 urtekoentzat. Izenematea: [email protected]).

2019ko Udaberri-Udako bildumaMercedes de Miguelek emakumearen beharrak betetzea bilatzen du bilduma bakoitzean, egun eta gaukoak, sport itxura handiagoko eta ausartagoak diren arropak zein bereziagoak direnak prestatuz; eta dotoretasunaren eta modernita-tearen parametroei jarraituz egiten du, ukitu hiritar eta egungo batekin.Bere 2019ko Udaberri-Udako bildumaren ezaugarria ehundura-nahasketaren oparotasuna da: elastikoak, gazak, kotoizko ehunak, lentejuelak edo bere estan-pazio digitalak, jantzi-marrazkiekin, zentzu kolorista eta ausarta ematen dutenak. Bilduman, pastelak, arrosa hautseztatuak eta gris-berdexkak dira nabarmentzen diren kolore-sortak.Bideoa gaztelaniaz: https://youtu.be/T_o0wXQyvu4

autoak konpontzeko abantailak izango dituzte Automoción Ibarrabarri-rekin; Arkibatzekin obren lan zuzendaritzako obretarako eta baimenak lortzeko; Abra Seguridad-ekin alarmak eta bideo-zain-tza sistemak ipintzeko eta mantentzeko, eta Abbiocco-rekin komunikazio digita-lerako eta gizarte sareen kudeaketarako zerbitzuak. 2019ko irailera arte indarrean izango diren hitzarmenen eta zerbitzuen xehe-tasunak: www.getxoenpresa.com/eu/

Page 4: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

Azaroaren 4ra arte RKEn

Soka erakusketarekin abiatuko da Iparraldea hurbiltzen duten Iparra Galdu Gabe 8.

Jardunaldia

12 ikuskizun Antzerki

Jardunaldietan

“Komikia: El Cómic Vasco (1975-2017)”

“Caóstica”: komiki, musika eta zinema

Soka, Euskal dantzaren urratsetan izene-ko erakusketak hasiera ipiniko dio Ipa-rraldeari buruzko Iparra Galdu Gabe Jardunaldien zortzigarren edizioari. Udalak antolatuta, EKE Euskal Kultur Erakundearekin lankidetzan eta udale-rriko euskalgintzarekin eta oraingoan dantza taldeekin batera, aurrekoetan bezala, ekimenaren helburua da Ipar Euskal Herriaren errealitatea Getxora hurbiltzea, hainbat ikuskizun, solasaldi eta ekitaldirekin batera, oraingoan, eus-kal nortasuna adierazten duen euskal dantzari (aurpegi soziala, historiko eta artistikoak) buruzko erakusketarekin ere. Inaugurazio ekitaldia ostegunean, urriak 4, 19:00etan izango da RKEn, Romo Kultur Etxean, Imanol Landa al-katearen eta Pantxoa Etchegoinek Ipa-rraldeko Euskal Kultur Erakundeko zuzendariaren eskutik. Ekitaldian oroi-garri bat emango diote euskal dantza erakusten lan handia egin zuen Koldo Zabala (1935-2014) dantzari eta koreo-grafoaren familiari. Erakusketan Getxok partaidetza bere-zia du, Getxon jaio zen Koldo Zabalari esker ona eskaini nahi diolako eta Ge-txophotok dantzari getxotar batzuei ate-ratako formatu handiko hiru anaglifo (betaurreko berezirekin hiru dimentsio-tan egongo balira bezala ikusten diren irudiak) aurkezten baitu.

Soka erakusketaHerriz herri joan den erakusketak SOKA izena du, “oso ezaguna den dantza horregatik, baina badakigu dantzak lotura duela gizartearekin eta jendea lotzen dela dantzaren bitartez eta hori erakutsi nahi izan dugu izen hori emanez, hau da, euskal kulturarekin gure gizartean duen lotura”, adierazi du Pantxoa Etchegoinek.Euskal dantza ezagutzera ematea hel-buru duen SOKA erakusketa azaroa-ren 4ra arte egongo da ikusgai RKEn. Erakusketa multimedia da, 400 ilus-trazio baino gehiago, argazki bildu-ma, ilma, lekukotasun, soinu zati edo euskal dantzaren estetikaz edo alderdi sozialaz egindako bideo sorkuntza ba-tzuekin. Horien bitartez erakutsi nahi da euskara eta euskal dantza direla euskaldunak komunikatzeko, sentitze-ko eta bizitzeko dituzten berezko len-goaiak, hitzen bidez gorpuzten baita da euskara, eta gorputzaren bidez euskal

Urriaren 5etik 25era bitartean Komikia: El Cómic Vasco (1975-2017) izenburuko erakusketa ikusi ahal izango da Algor-tako Torrene aretoan. Erakusketa 17. Komiki Aretoaren eskutik helduko da, hain zuzen ere, 1975etik gaur egunera arte euskal komikiaren historiaren une nabarmenenak ezagutzeko eta erakus-teko. Torrene aretoan ikusgai izango den erakusketan Bizkaiko Foru Aldun-diak 2017an burututako lana ikusi ahal izango da eta baita Getxok bederatzi-garren artea izenarekin ezagutzen de-narekin duen etengabeko konpromisoa ere.

David León diseinatzaile eta ilustratzai-leak, Leone Artworks izenarekin ezagu-tutakoak, CAOSTICA izeneko erakus-keta izango du ikusgai Bizkaia Zubian. Hilaren 25era arte komiki, musika eta zinearen nahaste harrigarria egongo da bertan. Bere lanak komikiaren alorrean nazioarteko eraginak ditu, esate bate-rako, P.Bagge, C.Burns, N.Gaiman edo Moebiusena, eta estatuko M.Á.Martín, Piñata, P.Vera, P.Alcazar edo Ibazeñeze-na. Horiekin egileak bere unibertsoa era-kusten du, besteak beste, haragia, erro-botak, alienak bracketsekin eta rock & rollarekin, bere ilustrazioetara eramaten.

dantzak, eta belaunaldiz belaunaldi plazara SOKA dantzan eskuak lotuta dantzara ateratzeak iradokitzen duela transmisio hori. Erakusketak hurrengo lau atal ditu: Zergatik dantzatzen duzu?, Euskal dantza eta historia, Dantza eta gizartea eta Sor-kuntzaren bideak.

Bisita gidatuak erakusketaraUdalak hainbat bisita gidatu antola-tu ditu, herritarrentzat eta baita berezi batzuk institutuetako ikasleentzat eta dantza taldeetako kideentzat ere. Bisita gidatuak, dantzari getxotar baten es-kutik, urriaren 15etik 26ra izango dira, doan, astean zehar, 09:30ean, 10:30ean, 11:30ean, 17:00, 18:00 eta 19:00etan, eta asteburuetan 11:00, 12:00, 13:00, 17:00,

18:00 eta 19:00etan. Bisita gidatuetan parte hartu nahi duten pertsona intere-satuek izena emateko 94 466 00 22 tele-fono zenbakira deitu behar dute.Erakusketa bisitatzeko ordutegia aste-lehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00eta-ra izango da, eta asteburuetan, 09:00eta-tik 21:00etara.

EgitarauaIparra Galdu Gabe Jardunaldien 8. edi-zioak egitarau zabala antolatu du pu-bliko guztientzat, hilabete luze batean. Horrela, erakusketarekin batera, urria-ren 4tik azaroaren 4ra bitartean, hitzal-diak, antzerkia, ardo dastaketa, literatu-ra solasaldia, kontzertua, dantza, kantu afaria eta irakurketa musikalak izango dira. Informazioa: www.getxo.eus/eu/

36 urteko ibilbidea ospatuko dute aurten Getxoko Antzerki Jardunal-diek eta euskarazko zein gaztelaniaz-ko 12 ikuskizun jasotzen dituen egi-taraua aurkeztu dute: horietako bost haurrentzat izango dira, beste horren-beste helduentzat eta, gainerakoak, adin guztietako publikoarentzat. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Es-kolan izango dira, Las muertes de los otros ikuskizuna izan ezik, Romo Kul-tur Etxean antzeztuko baita.Azken lan horrekin zabalduko da helduentzako eskaintza. Muntaiak pertsona migratzaileen errealitatea gerturatuko digu eta Immigrazio eta Kulturartekotasun udal zerbitzuaren Zurrumurik Ez estrategiaren barruan dago. Horrez gain, honako lan hauek osatzen dute helduentzako egitaraua: Tendríamos que haber empezado de otra manera komedia beltza, Enredo familiar lan dibertigarria eta, azkenik, Zazpi senideko. Azken horretan anaitasuna-ren sentimendua ardatz nagusi duten zazpi istorio bildu dira.Haurrek ere non aukeratu izango dute jardunaldietan: Zoro gaitezen pailazo-ikuskizuna, Linbo planeta txo-txongilo-antzezkizuna, jatetxe xelebre batean girotuta dagoen Chef Nature lana, Bidaia ezezaguna erromeria eta Kontukantari 2 ikuskizun musikala.Horri guztiari adin guztientzako es-kaintza gehitu behar zaio: I U eta El in de las cosas dantza-piezak eta Soy ellas-Haiek naiz zirko garaikidearen ikuskizuna.Azkenik, antzerki arineko egitaraua egongo da laugarren urtez jarraian. Guztira, gehienez 20 minutu dirauten 11 muntaia antzeztuko dira. Lan guz-tiak Algortako Kultur Etxean izango dira hilaren 7an eta 14an.

Page 5: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

Hegazti migratzaileak izango dira pro-tagonista nagusiak Hegaztien Mundu-ko Egunean, larunbat honetan, urriak 6. Aurten, migrazioaren mezua zabaldu nahi da, hegaztien habitatak, ugalketa-eremuak, geldialdiak egiteko tokiak eta migrazio-bideak babesteko garrantzia-rekin batera. Getxok, beste behin, bat egingo du ekimen horrekin Bolueko Hezegunean hegaztiei eraztuna ipin-tzeko ohiko ekintza antolatuz, 09:00eta-tik 13:00etara (euria edo haize gogorra egitekotan, bertan behera geratuko da). Ingurumen Aretoak ere bat egingo du egun horrekin, umeentzako tailerrak anto-latuta. Urri osoko programazio: www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=eu.

Marefondum irabazi asmorik gabeko elkarteak, Udalaren laguntzarekin, itsas hondoa garbitzeko ekintza berri bat an-tolatu du. Oraingo honetan, Getxoko Kirol Portuan (bela eta arraun pabilioi aldean) egingo da, larunbat honetan, hilak 6. Garbiketa 11:00etan hasiko da. 12:15ean bilduko dira parte-hartzaileak eta kontzientziazio hitzaldi txiki bat ere eskainiko zaie.Helburua nagusia da eskola-umeak, bereziki, eta hiritarrak, oro har, sentsibili-zatzea, gizakion jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Ekintza ekologiko honi buruzko argibide gehiago jasotzeko [email protected] helbidearen bitartez harremanetan jarri.

La Terraza ostalaritza-establezimendu gisa ustiatzeko emakida 10 urterako adjudikatu da

Itsas hondoa garbituko da Kirol Portuan

Eraztunketa Boluen, Hegaztien Munduko Egunean

Udalbatzak, iraileko saioan, Ereagan dagoen La Terraza izeneko udal-erai-kina ostalaritza-establezimendu gisa ustiatzeko zerbitzuaren emakida ad-judikatu zuen, hilean 19.965 euroko kanonarekin (% 21eko BEZa barne). Kontratuak 10 urte iraungo du (au-rrekoak 4 urte iraun zuen); hala, ad-judikaziodunak proiektua gauzatzeko denbora nahikoa izango du eta ho-rretarako beharrezkoak jotzen dituen inbertsioak egin ahalko ditu. Kontra-tua 5 urtez luzatu ahalko da, bi aldeek nahi izanez gero.Adjudikaziodun suertatu den ABEEn hartu du parte orain arte zerbitzua eskaini duen enpresak. ABEE horrek gaur egun dauden langileak (hogei in-guru) subrogatuko ditu, eta lehenengo urterako Kaliikazio Energetikoaren proposamena egitera konprometitu da. Hirigintza zinegotzi den Joseba Arre-gik hauxe adierazi zuen: “Lizitazio honekin La Ola, Aixerrota eta La Terraza udaleko ostalaritza-establezimenduen jar-duera eguneratu dugu eta, ondorioz, haiek birgaitu eta zaharberritu ahal izan dugu. Usategi falta da bakarrik eta, lehen esan bezala, hura lizitatu baino lehen segurta-sunaren eta irisgarritasunaren alorretan esku-hartzeak egingo ditugu (eraikinari nahiz Generatxu eta Usategi arteko kone-xioari dagokionez), beharrezkotzat jotzen

baitira egindako ikuskapen teknikoen on-doren”.Puntua onetsi zen, EAJ/PNV, PSE-EE eta PP alderdien aldeko botoekin eta Guk, EH-Bildu zein Ciudadanos al-derdien abstentzioekin.

1,4 milioi zorra amortizatzekoBoto berdinekin, Udalbatzak 1.440.617 euroko kreditu gehigarria onetsi zuen, udal-aurrizkiaren kargura, zor aurre-

ratua amortizatzeko; zor den zenbate-koa bizkor murrizteko bideari ekiteko xedez, hura zerora iritsi arte. “Saldo bizia murrizten lagunduko duten aurrera-pausoak egiteko unea da, legegintzaldiaren amaieran 10 milioi euro baino gutxiagokoa izan dadin (udalaren aurrekontu orokorra-ren % 10ekoa da gaur egun) eta, hortaz, hurrengo legegintzaldian zorra guztiz kendu ahal izateko”, azaldu zuen Oga-sun zinegotzi den Ignacio Uriartek.

MozioakUdalbatzak hiru mozio ontzat eman zituen; testigantza izaerakoak, ez lotes-leak. PPk aurkeztu zuen lehenengoa, EH-Bilduk transakzionatu zuena; ho-rren bitartez, eskatu dute gobernu-tal-deak abian jar dezala enpresa pribatuek emandako zerbitzu publikoen (garbike-ta, lorezaintza, hondakin-bilketa, etab.) kontrol- eta jarraipen-mekanismo bat; halaber, enpresa horietako langileen hitzarmenak eta baldintzak betetzen diren kontrolatzeko eskatu dute.Beste bi mozio EH-Bildurenak ziren. Bata, datozen hilabeteetan konpromisoa hartzeko lehen sektorean ari diren ne-kazari eta abeltzain, herriko merkatari, teknikari eta udal-ordezkarien arteko mahaia osatzeko, Getxon kaleko azoken bideragarritasuna aztertu eta urratsak emate aldera (udal-gobernua horretan ari da lanean, adierazi zuenez). Bestea, gobernu-taldeak (EAJ/PNV eta PSE-EE) transakzionatu zuena, eskatzeko, alde batetik, AENAri eta euskal eta estatuko administrazioei agintzea bakoitzak bere eskumenen barruan putreen eta hegaz-kinen arteko ustezko talken emaitza izan daitezkeen ondorioei aurre eginez biztanleriaren segurtasuna bermatzeko lankidetzan eta koordinazioan jardun dezaten eta premiazkoak, eraginkorrak eta beharrezkoak izan daitezkeen neu-rriak har ditzaten, besteak beste.

KIROLAK* Fernando Uribe zendu da. 1975 eta 1977 urteen artean Arenaseko presidente izan zena zendu da aste ho-netan. Taldeko lehendakaririk gazteena izan zen (29 urterekin) eta bere lehen kanpainan taldea maila nazionalera itzultzea lortu zuen, Bizkaiko erregiona-lean sei denboraldi eman ondoren. Juan Juezek ordezkatu zuen.

*Kopa erakutsiko da Gobelan. 2019ko maiatzean Arenasek FC Bar-tzelonari Errege Kopa irabazi zioneko mendeurrena beteko dela eta, klubeko talde nagusiak etxean jokatuko dituen partiduetan Kopa erakutsiko dute. Lu-zapenean irabazi zion 5 eta 2, arauzko denboran 2na amaitu ondoren. Kopa erakusteko photocall-a ipini dute José Mª Acharen bustoa dagoen tokian, klubeko presidenteorde eta Lehen Mailako Liga-ren sortzaileetako bat. Koparekin argaz-ki bat atera nahi duten pertsona eta zale guztiek, oro har, edozein gailurekin egin dezakete argazkia aipatutako tokian.

*Getxoko 6. Familia Laster-keta Solidarioa. Kirol Portuan Getxoko Seigarren Familia Lasterketa Solidarioa egingo da igande honetan, urriak 7, 11:00etatik aurrera. Laster-ketak jolas izaera du eta familia zein taldeentzat dago zuzenduta. Proba 1,5 kilometroko zirkuitu batean garatu-ko da eta horri, gehienez, 5 bira eman beharko zaizkio, korrika edo oinez ere. Bertan bildutako diru guztia Gaude adimen urriko pertsonen elkarteari emango zaio.

* Romoko Ezkorak taldearen deialdia. Romoko Ezkorak saskiba-loi taldeak dei egiten die talde horretan eta denboraldi honetan jokatu eta en-trenamendu saioren bat probatu nahi duten neskei. Interesa dutenek kluba-rekin harremanetan jar daitezke 639 97 94 29 telefonoaren bidez (Mertxe). En-trenamenduak astelehen eta ostegune-tan izaten dira, 20:30etik 22:00etara, eta partidak igandeetan, 11:00etan.

Turismo zinegotzia, Irantzu Uriarte, eta Kirol zinegotzia, Álvaro González, Hegoafrikan izan zi-ren iragan astean lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa ikusi eta modalitateko hurrengo Munduko Txapelketaren prestatze-lanekin jarraitzeko, Getxon egingo baita 2020ko irailean. Lurmutur Hirian izan ziren bitartean, Getxoko ordezkariak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura diputatua, Lorea Bilbao, batzorde antolatzaileko kideekin eta Nazioarteko Sokatira Federazioaren lehendakari den Anton Raberekin elkartu ziren. Halaber, Getxoko bi medailadu-nekin hitz egiteko aukera ere izan zuten, Nerea Egurrola eta Iñigo Casabellarekin.

Getxoko ordezkariak Hegoafrikako Munduko Sokatira Txapelketan

Page 6: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

Udal talde politikoen iritziaGETXO DINAMIKOA IZATEKO KONPROMISOA

SEGURTASUN GEHIAGO UMEEN JOLAS PARKEETAN

UDALAREN EGOITZA ETA PERTSONEN ZAINTZA

JAR DEZAGUN KONPOST-GUNE BAT GURE BIZITZAN

FAMILIEI ZUZENDUTAKO

LAGUNTZAK

TUTORETZAPEKO APARTAMENDUAK

“Getxotarrekin ditugun konpromi-so nagusienak jarduera ekonomikoa eta aberastasuna gehitzea, kohesioa eta justizia soziala sustatzea eta bizi kalitatean erreferentzia garela be-rrestea dira beste batzuen artean, udalerri ekintzailea izan nahi dugu-lako, berritzailea, dinamikoa eta so-lidarioa. Getxo bizia, Euskadin erro-tua, gure nortasunean eta kulturan, eta munduari irekita dagoena, non guztiok harro sentitzen garen”.Horixe da EAJ-PNVek 2015ean hartu zuen konpromisoa, eta horren alde lan egiten jarraitzen dugu. Aurreko astean Getxon Euskadiko sektore turistikoa egon zen ATRAEk (Euska-diko Agentzia Turistiko Hartzaileen Elkarteak) eta udaleko Sustapen

Getxoko familiek beste urte batez ere 150.000 euroko diru-laguntza jasoko dute beraien seme-alaben eskolara-tze prozesuan sortutako gastuak or-daindu ahal izateko. Iraileko osoko bilkuran erabaki genuen laguntza horri baliabide ekonomiko gehiago zuzentzea, eta udaleko talde sozialis-tak udalbatzak bultzatutako gobernu akordioari egindako eskakizunetako bat izan zen hori hain zuzen ere, so-zialistek kalitatezko hezkuntza uni-bertsala nahi dugulako gizarte ber-dintasunezkoagoa, autonomoa eta kritikoa dena, eta desberdintasunak konpentsatzen dituena lortzeko. Nahiz eta deialdi honetan etxebi-zitzaren katastro balioa kontuan hartzen den irizpide erabakigarri gisa, gure proposamena hauxe da: pixkanaka kontuan hartzea estanda-rizatutako familia errenta gaitasun ekonomiko irizpide gisa, eta hala, laguntzak gehien behar dituzten fa-miliei zuzenduko dira eta haiengana iritsiko dira. Diru-laguntzak Haur Hezkuntzako, bigarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei bide-ratuta daude. Eskaintzak aurkezteko epea irekita dago oraindik, eta urriaren 26an bu-katuko da.

Ostiralean, hilaren 28an, udalaren egoitzako Zuzendaritza Batzordean Udal Taldeak (PNV-PSE/EE) bost lanpostu kentzea proposatu zigun, klinika laguntzaileen bost plaza hain zuzen ere. Proposamena aurrera atera zen PPren abstentzioari esker,eta hala, adinekoentzako baliabideak murriztu zituzten enplegua suntsituz eta lana prekarioago egin zuten, gainerako laguntzaileen lana gehitu egingo de-lako. Ondorioz, erabiltzaileek jasoko duten zerbitzua okerragoa izango da. Plazak suntsitzea eta ondorioz zain-

PP alderdiak osoko bilkuran aurkez-tutako mozioek adierazten dituzte bizilagunen beharrak eta eskariak. Hala, aurreko asteazkenean gainerako alderdiei proposamen bat aurkeztu genien, bizilagunek gai berari buruz egindako askotariko erreklamazioe-tan oinarrituta: segurtasun gehiago umeen jolas parkeetan. Gure ekime-naren bitartez jolas parke horietako perimetroan hesiak jartzea proposatu genuen, bereziki errepideetatik hurbil daudenetan, horri esker leku horie-tan jolasten duten umeak seguruago egongo liratekeelako. Zoritxarrez gainerako alderdiek politika lehenetsi dute getxotarren ongizatearen aurre-tik, eta mozioa ukatu egin zen.

Osoko bilkuran mozioa aurkeztu ge-nuen tutoretzapeko apartamenduen tasa arautzailea eguneratzeko eta ego-kitzeko, eta hala, bidezkoagoa izateko. DSBEren eredua erabiltzea ere propo-satu genuen gaur egungo pentsioen erreferentzia sistema erabili ordez. Ho-rrekin erabiltzaile batzuen erosteko ahalmena gehituko litzateke. Ez zen onetsi Gobernu Taldea abstenitu egin zelako, CSek eta GUKek alde bozka-tu zuten eta EH-BILDUk eta PPek kontra. Gertatutakoa gorabehera, tasa eguneratzeko lanean jarraituko dugu. Tfnoa: 944660291 Twitter: @CsGetxo Helbide elektronikoa: [email protected] FB: Cs Getxo

Ekonomikorako Atalak antolatutako jardunaldian, eta ekimenak antolatzen dituzten agentziek ezagutu egin gin-tuzten; helburua agentzia horiek Ge-txoren alde egitea da kongresu eta era-kusketak antolatzean, hiri turismoa sustatzeko oinarrizko sektorea baita. Getxo dinamikoa eta munduari ireki-takoa lortzeko bidean, diseinu grai-koan estatu mailako eta nazioarteko erreferentzia izan gara Serafalaris-en VII. edizioan; foro horretan sektoreko aditu ospetsuenek parte hartu zuten.Egun hauetan, gainera, artearen eta irristatze kirolen erreferentzia gara, Getxo, sormena, eta jarduera isikoa eta kirola sustatzeko ekimenak guz-tiak ere. EL RESPIRADERO Getxoar-teren ekimenari esker arte eszeniko

tzak murriztea etorkizun ez hain hur-bila kontuan hartuz gauzatu zen.Hala, beraien arabera, plazak murriztu egingo dira eraikinaren edukierara egokitzeko, logela indibidual gehiago jarriko baiti-tuzte eta pertsonen zaintzan “lan egin ahal izango dute”. 25 ohe kenduko dira. Egia dena da ez dela egokituko udale-rriaren errealitatera, baliabideak ez bai-tira proportzionalak biztanleria kontuan hartuz, bizilagunen heren batek hiruro-gei urte baino gehiago baititu eta etxe guztien % 20 bakarrik bizi diren ema-kume eta gizon adindunenak baitira.

Aurreikuspenen arabera, ez da plaza nahikorik egongo gure nagusientzat. Gobernu Talde honek gainera egoi-tzako baliabideak zentralizatu ditu, eta hala, auzoetatik urrundu ditu oso beharrezkoak diren zenbait zerbitzu, besteak beste Eguneko Zentroa eta/edo Eguneko Arreta Zerbitzua, I. mai-lako menpekotasuna duten pertso-nei zuzendutakoa. GUKeko kideok DUINTASUNEZ ZAHARTZEKO BEHARREZKO BALIABIDEAK DITUZTEN AUZOAK EGOTEKO LAN EGINGO DUGU.

garaikideen abangoardian gaude, eta Ocean Tech Bootcamp (Bilbo-rekin, Donibane Lohitzunerekin eta Hoseegorrekin batera antola-tutakoa) itsasoarekin, irristaketa kirolekin eta ur-kirolekin lotutako esperientziak trukatzea sustatzeko ekimena da.Jarduera eta ekimen berritzaile ho-riek guztiak gure udalerrian anto-latzen ditugu, arreta berezia jarriz gure identitateari eta nortasunari. Gure herriarekin dugun konpromiso horren adibide dira Ondareari bu-ruzko Europako Jardunaldiak. Hala, ONDAREA, EMAKUMEEN HE-RENTZIA lemapean urrian Getxon antolatu diren jardunaldiak dira ho-riek.

Ikasturte berriaren hasieran hondakinen arloan ditugun proposamenak mahai gainean jarri ditugu beste behin:1.Kontzientziazio kanpaina eraginkor bat abian jartzea herritarrek organikoa-ren gaikako bilketak dakartzan onuren berri izan dezaten.2. Organikoaren gaikako bilketan parte hartzen duten herritarrak saritzea haien zarama tasan hobariak ezarriz.3. Getxon konpost planta bat ezartzea prozesu guztia bertan gauzatu dadin eta bere onurak udalerrian probestu daite-zen.

Proposamen horiek jendartean zabal-tzeko asmoz mahai-inguru bat antolatu dugu urriaren 18an Algortako Villa-monte Kultur Etxean 19:00etan. Bertan Rakel Elu Lea Artibaiko Mankomunita-teko lehendakariak beraiek duten kon-post-gunearen eredua azalduko digu. Horrekin batera, Hernaniko ingurumen zinegotzia den Mattin Aldaiak Herna-niko esperientziaz hitz egingo digu eta azkenik, Kimikan doktorea eta honda-kinetan aditua den Fernando Mijango-sek Getxoko errealitatea azalduko digu. Erdu!

Page 7: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

www.ge txoaktibatu.com

info@ge txoaktibatu.com

URRIAAZAROA

2018

GETXOAKTIBATU!

programa ona da nirea

bezalako komertzio berriak

ezagutarazteko

Iratxe Diego

ALMA Y UNA PIZCA DE SOL

Zaldiek gure emozioak

detektatzen dituzte eta geure

burua hobeto ezagutzen

laguntzen gaitu

Inmaculada Romero

MORAIMA

Oso interesgarria izan da parte

hartzea lasaitasuna lortzeko eta beste

jarduera ezberdin bat ezagutzeko

Alaitz Gil Martín

ESPACIO ZEN-EN TAICHI ETA CHI KUNG

TAILERREKO PARTE-HARTZAILEA

IKASI, IRAKATSI, ZAINDU, GOZATU

PARTE HARTU PARTICIPAAPRENDE, ENSEÑA, CUÍDATE, DIVIÉRTETE

URRIAK

5LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Psicología y Salud Inckorpora. Illeta 8 (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

19:30627 443 232

(izen-ematea WhatsApp bidez)

MINDFULNESS TAILERRA (MASSACHUSETTS UNIBERTSITATEKO

PROGRAMA OFIZIALA)

Antolatzailea: Nieves Barredo

URRIAK

8LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Tamarindo 4 (Algorta) Aldez aurretik izena emanbehar da

18:00652 767 022 / [email protected]

HITZALDIA: CHIKUNGEN ETA

TAICHIREN ONURAK. I.T.K.A

ESKOLA

Antolatzailea: Espacio Zen Contemporáneo

URRIAK

9LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Andrés Cortina 20 (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

18:30 [email protected]

ILUSTRAZIO TAILERRA

Antolatzailea: Idazki Marrazki (La fábrica de cuentos)

URRIAK

10LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Bidezabal 13 (Algorta) Aldez aurretik izena emanbehar da

18:30

660 543 044 (izen-ematea WhatsApp bidez) /

[email protected]

NOLA EGIN LORE

NATURAL SORTA BAT

Antolatzailea: Flores Arantza

URRIAK

10LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Las Mercedes 8 (Areeta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

19:15946 034 454 /[email protected]

TAILERRA: PELBIS-ZORUA

ETA MENOPAUSIA

Antolatzailea: Arane Fisioterapia

URRIAK

15LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Ezker Batua Berdeak gelak. Saldidu atzealdean 7 (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

19:00687 134 030 (izen-ematea WhatsApp bidez)

CHIKUNG ETA TAICHI

TAILERRA

Antolatzailea: Pablo Beunza Santolaria

URRIAK

17LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Mariandresena 1 (atzeko lonja) (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

19:00 [email protected]

HITZALDIA: BIDAIAK

BIZIKLETAN (BIKEPACKING)

Antolatzailea: Taller Bici Bilbao

JARDUERA AGENDA. Ikusi www.getxoaktibatu.com webgunean

Page 8: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

AZAROAK

10LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Tatami4all. Gobela 2 (Areeta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

18:00 [email protected]

TAILERRA: MINDFULLNESS

ETA EMOZIOEN KUDEAKETA

Antolatzailea: Tu Mundo Puesto En Pie

AZAROAK

9LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Salsidu 29 (Algorta) Aldez aurretik izena emanbehar da

19:00678 644 428 (izen-ematea WhatsApp bidez)

GABONETARAKO

PATCHWORK Antolatzailea: Lanas Nicole

AZAROAK

5LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Psicología y Salud Inckorpora. Illeta 8 (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

19:30627 443 232(izen-ematea WhatsApp bidez)

KUDEATU ESTRESA ETA

ANTSIETATEA ZURE

EGUNEROKOTASUNEAN

Antolatzailea: Pilar Llorente

URRIAK

30LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Santa Ana 3 (Areeta) Aldez aurretik izena emanbehar da

19:00605 721 257 edo dendan bertan

HITZALDIA: IZAN GONBIDATU

PERFEKTUA EZKONTZA

BATEANAntolatzailea: Alma y una pizca de sol

URRIAK

26LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Centro Iramaya. Sarrikobaso 41 (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

18:30 617 569 733

HITZALDIA: ZALDIAREN BIDEZ

EZAGUT EZAZU ZEURE BURUA

Antolatzailea: Moraima, crecimiento personal y coaching con caballos

URRIAK

26LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Artekale 4 (Areeta) Aldez aurretik izena emanbehar da

17:00688 862 139 (izen-ematea WhatsApp bidez)

PRESTA EZAZU ZEURE BURUA

HOTZERAKO ETA EGIZU

BUFF-TXANO BAT

Antolatzailea: Blonda II

URRIAK

24LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Mimaté. Basagoiti etorbidea 75A (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

19:00610 268 858 / [email protected]

ANTSIETATEA ARINTZEKO

DIGITOPUNTURA

Antolatzailea: Reikiaiumi

URRIAK

20LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Iturgitxi 8 (Algorta) Aldez aurretik izena emanbehar da

10:00 657 791 162

HITZALDIA: JAIOTZE-KARTAREN

BIDEZ EZAGUT EZAZU ZEURE BURUA

Antolatzailea: Asociacion Cultural Anahata. Hizlaria: Itziar Azcona

URRIAK

19LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Illeta 8 (Algorta) Aldez aurretik izena emanbehar da

19:30627 443 232(izen-ematea WhatsApp bidez)

AUTOMASAJE TAILERRA:

GORPUTZ-KONTZIENTZIA ETA

GARAPEN PERTSONALA

Antolatzailea: Psicología y Salud Inckorpora

URRIAK

19LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Espacio Zen Contemporáneo. Tamarindo 4 (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

18:30695 065 680 / [email protected]

HITZALDIA: ZAINDU AZALA

UDAKO GEHIEGIKERIEN OSTEAN

Antolatzailea: Beauty Coaching by Mi

URRIAK

18LEKUA: IZEN-EMATEA

ORDUA: INFO:

Baster Taberna. Satistegi plaza (Algorta)

Aldez aurretik izena emanbehar da

18:30670 318 894(izen-ematea WhatsApp bidez)

BERBA EGITEKO TAILERRA: JAR EZAZU SASOIAN ZURE FRANTSESAAntolatzailea: BonjourGetxo! Frantses

ikasteko Zentroa

Page 9: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

lagunkoiaGetxo, hiri atsegina pertsona nagusientzat

Beldurrik ez

Beldurra ematen al du smartphoneak? Er-

negatu egiten al du nahi bezala erabiltzen

ez jakiteak? “Ematen al du ez dela espero

zena”? Ba, LASAI, teknologia berriei hurbil-

tzen den jende nagusi askori gertatzen zaio.

Ikustekoa da aldiz gazteek zein ondo mol-

datzen diren beraiekin! Zelan liteke posible

horren ondo moldatzea? Beldurrik ez dio-

telako, agian? Ba, bai… seguruena arrazoi

nagusietako bat da EZ DUTELA BELDURRIK

probatzeko, ukitzeko edo erratzeko. Modu

batera lortzen ez badute, beste batera saia-

tzen dira, eta, bestela, beste batera.

Normala da, 10 urte eskas dituzte mugikor

horiek, eta historian inoiz ez da teknologia

bat horren azkar hedatu. Beraz, normala da

ezustean harrapatzea.

Jakin behar duzun lehenengo gauza da

smartphone edo telefono adimendun bat

egiaz ez dela telefono bat, ORDENAGAILU

bat baizik, Internetera konektatuta dagoena,

eta barruan teknologia ugari duena.

Smartphoneak gauza mordo bat egin de-

zake, eta horietako batzuk egiten badakizu:

mezuak bidali, argazkiak edo bideoak egin

eta abar. Beste gauza pila bat ere egin di-

tzake, agian ezagutzen ez dituzunak, adibi-

dez, hartu nahi duzun autobusa noiz igaroko

den jakinaraztea, norbaiten urtebetetzea go-

goraraztea, hitzaldi bat noiz dagoen edo ikusi

nahi zenuen ilm hori noiz estreinatuko den esatea, irekitako botikarik hurbilena non da-

goen jakinaraztea eta abar.

Berdinak al dira smartphone guztiak? Ba,

ez. Hasteko, bi familia handi daude: “An-

droid” eta “iPhone” (sagartxoarena). Saldu-

tako smartphone gehien-gehienak Android

dira, baina hemen esandakoak bientzat ba-

lio du. Prezioak ere kontu garrantzitsua dira,

noski; oro har, zenbat eta garestiago, orduan

eta azkarrago, orduan eta pantaila hobea, ka-

mara hobea, memoria handiagoa eta abar.

Memorian aplikazioak instalatzen ditugu,

bertan gordetzen dira argazkiak eta bideoak,

eta ia beti konturatu gabe betetzen dugu.

Smartphonea berehala arazoak ematen has-

terik eta txiki geratzerik nahi ez baduzu, erosi

ezazu barruko memoria nahikoa duen bat (16

GB, gutxienez).

Garbigailuak baditu bere programak, ezta?

Smartphonek baita ere. Milaka eta milaka

aplikazio daude, gauza pilo bat egiteko ba-

lio dutenak. Batzuk ondo daude, besteak,

ez horrenbeste. Batzuk ordaindu egin behar

dira, gehienak ez… MUNDU BAT! Etengabe

aldatzen ari den mundu bat.

Ukitu ezazu zure smartphonea

Saiatu zaitez zure smartphonea ezagutzen,

ukitu eta ikertu. Ez da etsai bat. Ukitzeko bel-

dur badago, inoiz ez zaio etekinik aterako,

garbi izan. BERAZ EZ IZAN BELDURRIK.

Pantailan dauden marrazkitxoak ikonoak

dira, ukitzen dituzunean zerbait gertatzen da.

Horiek ukitzeko hainbat modu daude, ordea.

Sakatuta eta kito, segundo batez-edo, iko-

noaren aplikazioa irekitzen dugu. Denbora

luzeagoz ukitzen badugu, ikono hori hauta-

tzen ari gara, eta menu txiki bat irekiko zai-

gu, gauza gehiago egin ahal izateko. Pantaila

ukitzeko hirugarren modua “arrastatzea” da,

pantaila liburu baten orrialdea balitz bezala,

ezkerrera edo eskuinera.

Smartphonea ezagutuz

www.getxo.eus

[email protected]

URRIA

20

18

Smartphoneak gauza mordo bat egin dezake, baita ere telefonoz hitz egiteko.

Smartphonea makina bat da, gauzak egiteko programak edo aplikazioak (app-ak) behar dituena.

Page 10: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

lagunkoia Getxo, hiri atsegina pertsona nagusientzat

Behin eta berriz aritu behar zara: modu ba-

tera lortzen ez baduzu, bestera. Inoiz ez duzu

smartphonea ukitze hutsez matxuratuko.

Gertatu daitekeen okerrena da mugikorra

txineraz jartzea, eta atzerako bidea egiten ez

jakitea. Dena den, zuk baino gehixeago da-

kien norbaitek lagundu ahal izango dizu, eta,

bestela, smartphoneak berekin dakar bere

hasierako egoerara bueltatzeko aukera, erosi

zenueneko egoerara.

Internetera konektatzea

Internetik gabeko smartphonea gurpi-

lik gabeko bizikleta baten modukoa da.

Smartphonea Internetera konektatzeko di-

seinatuta dago. Nola konektatu Internetera,

baina? Bi modu daude, bi soilik, eta ezin dira

aldi berean erabili: WIFI sare baten bitartez,

edo gure telefono konpainiaren DATUEN bi-

tartez. Kontuz, Internetera konektatuta gau-

den bitartean, Internet erabiltzen ari gara beti,

gehiago edo gutxiago.

WIFIagatik gauza bera ordainduko da, eta

berdin dio Interneten asko edo gutxi “nabi-

gatu duzun”, bideo asko edo gutxi ikusi di-

tuzun. WIFIa zuk ordaintzen duzu, agian, zu-

rea bada, edo baliteke dohainik konektatzea

senitartekoren baten WIFIra, tabernakora,

elkartekora eta abarretara.

DATUena beste kontu bat da. Internetera

konektatuta egoteak datuak kontsumitzen

ditu, mezuak bidaltzeak ere bai, bideoak

ikusteak datu asko kontsumitzen ditu. Ez ba-

dakizu zure telefono konpainiarekin datuak

kontratatuta dituzun ala ez, hortxe duzu zure

lehen lana: INFORMATU, faktura begiratu,

dendan galdetu… jakin beharra daukazu

datu tarifa kontratatuta daukazun eta nolakoa

den. Datuak mugatuta daude.

Nola dakigu Internetera konektatuta gau-

den, eta egonez gero, WiFira edo datuetara

konektatuta gauden?

Gure smartphonearen

goiko aldean dagoen ikur-

txo bati erreparatu beharko

diogu. Sinbolo hau agertzen

bada, esan nahi du dagoe-

neko WiFi sare batera ko-

nektatuta gaudela. Aldiz,

hizkitxo batzuk agertzen

badira (4G, 3G eta abar), eta ondoan gure

konpainiaren izena agertzen bada (Euskaltel,

Vodafone eta abar), Internetera kontratatu-

tako datuen bitartez konektatuta gaude.

Aplikazioak

APLIKAZIOAK

Smartphonea badator instalatutako

aplikazio ugarirekin (argazki

kamera, egutegia, agenda

eta abar), baina gakoa da zuk

Internet bidez instalatzea zure

intereseko aplikazioak. Gogoan

izan, smartphonean instalatutako

guztiak memorian lekua hartzen du,

baina nahi duzunean desinstalatu

dezakezu.

Aplikazioak Interneteko denda

handian lortzen dira. Google Play

Androiden edo App Store iPhonen.

Denda honetara sartzeko Internet

beharko duzu, aplikazioak ez

baitaude zure smartphonean,

baizik eta Interneten, hodeian.

Whatsapp, aplikazioen erregina. Ia denek

dute instalatuta, eta aditza ere asmatu be-

har izan dugu, “whatsappeatu”. Zergatik izan

du arrakasta Whatsappek? Oso erraza de-

lako erabiltzen, eta aukera ematen duelako

testu mezuak, argazkiak, bideoak eta ahots

mezuak bidaltzeko eta jasotzeko, deiak eta

bideodeiak egiteko, kontaktuak kudeatzeko

eta abarretarako….eta guztia dohainik. Hori

bai, hori dena egin daiteke soilik aplikazioa

instalatuta eta Interneterako konexioa duten

smartphoneen artean.

Aplikazioak aukera ematen du gauza ugari

bidaltzeko eta jasotzeko (testua, argazkiak,

bideoak eta abar). Teklatuarekin ondo mol-

datzen ez direnentzat interesgarria izan dai-

teke ahozko mezuak bidaltzea.

Teklatua ukitu gabe komunikatzea!

Pertsona bat edo talde bat (txat bat) hauta-

tzen duzunean mezu bat bidaltzeko, “Testua

idatzi” aukeraren eskuinean mikrofono baten

ikurra agertzen zaizu. Sakatzen ari zaren bitar-

tean grabatzen arituko da, eta askatutakoan

mezua bidaltzeko prest izango da. Hau da,

pentsatu hitz egin aurretik.Sakatu, esan beha-

rrekoak eta askatu mikrofonoa. Ahozko mezua

taldeari edo pertsona hartzaileari bidaliko zaio,

eta ahal duenean entzungo du.

WHATSAPP

Page 11: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

lagunkoiaGetxo, hiri atsegina pertsona nagusientzat

Google gauza ugari da aldi berean. Helbi-

de elektroniko bat da, baina zure Internete-

ko kontua ere bada, bilatzaile bat da, zure

smartphonearen, argazkien, kontaktuen eta

abarren itxuraren atzean dago. Gainera, lagun-

tzaile moduko bat ere bada, hitz egite hutsa-

rekin ondo samar funtzionatzen duena. Inte-

resgarria da hori zuretzat.

Zure smartphonearen lekuren batean

“Google” ikusiko duzu, mikrofono baten on-

doan. Aplikazio estandarra da, eta gauza

ugari egiten ditu, baina “Google Assistant”

urrats bat harago doa. Doako aplikazio ho-

rrek bere erantzunekin harritzen du. Jolastu

harekin, galdetu iezazkiozu gauzak. Guk ere

ez dakigu egin dezakeen guztia, hedatzen ari

baita etengabe. Mikrofonoa ukitzen baduzu

Enpresa batek Twitterren jarraitzea nahi

duela, telebistako programa bati buruzko iri-

tzia eman dezakezula Twitterren, edo istorio

bat trending topic bihurtu dela (irakurriena

edota entzunena), egunero entzuten ohi den

zerbait da.

Jakin behar duzun lehenengo gauza hau

da: Twitter doakoa da, bai, eta hura erabil-

tzeko lehenik kontu bat sortu behar duzu

aplikazioan. Kontu bat pertsona batena izan

daiteke, enpresa batena, futbol talde batena,

udal batena eta abarrena. Edonork eduki de-

zake Twitter kontu bat. Kontu horiek guztiak,

munduko guztiak, smartphonearekin aurkitu

daitezke. Hain zuzen, “gehiegi” daude, zarata

handia dago, eta nahaspila horretatik hautatu

behar duzu zer jarraitu nahi duzun, hau da,

zer irakurri nahi duzun.

Gure ustez, adineko pertsona bat bazara

eta Getxon bizi bazara, ondo legoke zure

kontua erabiltzea Getxon gertatzen den ezer

ez galtzeko, agenda kulturala ezagutzeko

eta parte hartzeko aukeren berri izateko.

@getxokultura, @GetxoUdala, @GetxoKirolak,

@GetxoGobIrekia eta horrelako kontuei jarrai-

tu besterik ez daukazu.

GOOGLE ASSISTANT

TWITTER

“MEDICAMENTO ACCESIBLE PLUS” APLIKAZIOA

Google Assistant hitz egite hutsarekin ondo samar funtzionatzen duena. Interesgarria da hori zuretzat.

Twitter doakoa da, bai, eta hura erabiltzeko lehenik kontu bat sortu behar duzu.

Aplikazio horrek smartphonearen kamera eskaner bihurtzen du, supermerkatuetako kutxetakoen antzekoa.

Zenbat botika dituzu etxean, zertarako balio duten eta nola

hartu gogoratu gabe? Lasai, gure smartphonetan irtenbidea

daukagu, etxean dituzun medikamentu guztien informazio

eguneratu eta zehatza edukitzeko.

Hori egiteko aplikazioa Medicamento Accesible Plus da (bai,

doakoa da, gainera). Aplikazio horrek smartphonearen ka-

mera eskaner bihurtzen du, supermerkatuetako kutxetakoen

antzekoa. Barra kodea kameraren aurrean jarri eta pantailan

berehala ikusiko duzu medikamentuaren prospektua, labur-

tuta eta letra handiz.

Aplikazioa instalatzen duzunean laguntzaile bat agertuko

zaizu, urratsez urrats eskaneatzen lagunduko dizuna. Estalkia

ez baduzu ere, lasai, bilaketa medikamentuaren izenarekin ere

egin baitaiteke. Aplikazioak ematen dituen gainerako aukerak

zuri aurkitzen utziko dizugu.

(Google Assistantekin hitz egin), pare bat segundo

itxaron mikrofonoa aktibatu arte, eta smartphonea

oso erabilgarria izango zaizu, hari hitz egite hutsarekin.

Gaur egun ulertzen dituen gauzen artean daude

honako hauek:

• Deitu “fulanita”.

• Gogorarazi iezadazu bihar 10etan medikuarenera

joan behar dudala.

• Botika hurbilena.

• ...

Egin dezakeen lanen zerrenda handitzen ari da

etengabe!

Page 12: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

lagunkoia Getxo, hiri atsegina pertsona nagusientzat

Bizkaibusen autobusei buruzko azken or-

duko informazioa jakin nahi al duzu? Lineen

eta geralekuen zerrenda kontsultatu nahi

duzu? Ibilbide osoak eta ordutegiak jakin nahi

al dituzu? Instalatu ezazu Bizkaibus aplika-

zioa; Bizkaiko Foru Aldundiarena da, doakoa

eta ofiziala. Aplikazio horren bitartez ikusi

ahal izango dituzu zure kokapenetik gertuen

dauden geralekuak, eta hurrengo autobusa

iritsi arte itxaron beharrekoa ere kontsultatu

daiteke. Honako leku hauetara iristeko dau-

den lineak ere kontsultatu daitezke: Loiuko

aireportua, tren geltokiak, metro geltokiak,

hondartzak, etab...

Geraleku bat sarri erabiltzen baduzu, zure

geraleku gustukoenen zerrendara gehitu de-

zakezu. Horrela, azkar eta eroso kontsultatu

ahal izango duzu zenbat denbora itxaron be-

har duzun autobusa geraleku horretara iritsi

arte.

Hori ez da guztia, gainerako aplikazioek

bezala, aukera mordoa du, gutxika-gutxika

aurkituko dituzunak espezialista bilakatu arte.

Edonola ere, Bizkaiko Foru Aldundiak lagun-

tza telefono bat eskura jarri du aplikazioaren

funtzionamendua ulertzen laguntzeko eta

dauzkan aukerak erabiltzeari buruzko gomen-

dioak emateko. Bizkaibusen Bezeroaren Arre-

ta Zerbitzuaren telefonoa 946 125 555 da, eta

behar besteko laguntza ematen du aplikazio

hori instalatzeko eta erabiltzeko.

Bazenekien kontsultatu eta ikusi dezake-

zula zein ordu dauden libre familia medikuari

hitzordua eskatzeko? Bazenekien kontsulta

telefono bidez egin dezakezula medikua-

rekin aurrez aurre egin beharrean? Dagoe-

neko ez da beharrezkoa itxarotea anbula-

torioan hitzordua eskatzeko. Nahikoa da

smartphonearekin hautatzea hoberen da-

torkizun eguna eta ordua, medikuarenera

joateko edo hark zuri deitzeko. Zer behar

duzu horretarako, ordea? Nahikoa da Eus-

ko Jaurlaritzaren aplikazio doakoa eta oi-

ziala deskargatzea eta instalatzea: Osakide-

tzako Atari Mugikorra.

Aplikazioarekin menu nagusi batera iritsiko

zara, honako aukera hauek izango dituenera:

Osasun karpeta, aurreko hitzordua, osasun

gomendioak eta abar.

Aukeren artean nabarmendu nahi dugu

Aurreko Hitzordua”, aukera emango baitizu

familia medikuarekin, pediatrarekin edo erizai-

narekin hitzordua eskatzeko, kontsultatzeko

eta ezeztatzeko. Hori bai, aukera horietara

guztietara sartu ahal izateko eskura izan be-

harko duzu Osasun Txartel Indibiduala (OTI),

eta aukera hori erabiltzeko eskatzen dizkizun

datuak bete beharko dituzu.

Erabili dezakezun beste aukera bat da

Osasun Karpeta, baina, adi! erabili ahal iza-

teko, zerbitzu horri alta eman beharko dio-

zu osasun zentroan edo anbulatorioan, eta

sartzeko gakoak eskatu beharko dituzu. Atal

horretan modu seguru eta konidentzialean kontsultatu ahal izango duzu zure osasun in-

formazioa: txostenak, medikamentuak, hu-

rrengo hitzorduak eta abar. Horrez gain, zure

osasunerako eduki interesgarrietara sartu

ahal izango duzu.

OSAKIDETZAKO ATARI MUGIKORRA

BIZKAIBUS

Aurreko Hitzorduak aukera emango dizu familia medikuarekin, pediatrarekin edo erizainarekin hitzordua eskatzeko.

Aplikazio horren bitartez ikusi ahal izango dituzu zure kokapenetik gertuen dauden geralekuak, eta hurrengo autobusa iritsi arte itxaron beharrekoa ere kontsultatu daiteke.

Page 13: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

Doako alea

328 Zb

www.getxo.eus

>> 2018ko Urria

Page 14: proban izango dira berriro ere munduko olatu handien ...€¦ · de: Hego Afrikako Twiggy Baker, Estatu Batuetako Nic Lamb (txapelduna azken bi ediziotan), Australiako Jamie Mitchell

Romoko Gaztelekuaren Programazioa

*600 Beka batxilergoa Kanadan eta AEBetan ikasteko, Aman-cio Ortega Fundazioak deituta, DBHko 4.mailako ikasleentzat. Horiek 3.mailaren batez besteko nota 7 edo gehiago eduki behar izan dute eta ingelesean 8 edo gehiago (atzerrian ikasi izan gabe). Batxilergo-ko lehenengo maila Kanadan edo Amerikako Estatu Batuetan egiteko bekak dira. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30era arte egongo da zabalik. Informazio gehiago: 2018ko irailaren 24ko BOE, 231 zka. https://becas.faortega.org

*Gazte asmatzaileen 1. FNAC Lehiaketa, estatuan DBHko l., 2., 3. eta 4. Mailetan Teknologia, Programazio eta Robotika ikasten duten ikasleentzat. Proiektu teknologiko berritzaileak sarituko dira. Gurasoen edo tutore legalen baimena eskatzen da. Proiektuak [email protected] helbidera bidali beharko dira, formato librean, deialdian aipatzen den informazio guztiarekin, azaroaren 4ra arte. Proiektu irabazleak FNACen gastatzeko 800€-ko txartela jasoko du, bigarrenak 500€-koa eta hirugarrenak 300€koa. Informazio gehiago: [email protected] / 673339997 / www.fnac.es

*Google Science Fair Lehiaketa. 13 eta 18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketa honetan. Epea abenduaren 12ra arte egongo da zabalik. Hurrengo gaiei buruzko lanak edo ikerketak aur-kez daitezke: ingurunea, teknologia, robotika, osasuna, elikadura, gai sozialak, adimen artifiziala, bidaiak eta energia. Mota desberdinetako 179 sari banatuko dira. Informazio gehiago eta aurreko edizioetan saritutako proiektu batzuen adibideak: https://www.googlesciencefair.com/intl/es/#

Hilak 4, osteguna, eta 5, ostirala: GETXOEXPRESSHilak 6, larunbata: SASKIBALOI TXAPELKETAHilak 7, igandea: KULTURARTEKO ANTZERKIAHilak 10, asteazkena: ESKULANA: ORRI-MARKATZAILEAHilak 11, osteguna: ASANBLEAHilak 13, larunbata: ZINEKLUBA: MISIÓN IMPOSIBLEHilak 16, asteartea, 25, osteguna, eta 30, asteartea: DROGEI BURUZ HITZ EGITEN. Hilak 19, ostirala: TAILERRA: ANIZTASUN SEXUALAHilak 20, larunbata: IRTEERA: LASERGUNEHilak 21, igandea: DARDO TXAPELKETAHilak 26, ostirala: MASTER CHEF: SAMOSAHilak 27, larunbata: IRTEERA: KULTURARTEKO GRAFITIAHilak 31, asteazkena: HALLOWEEN JAIA

Algortako Gaztelekuaren Programazioa

Urria

Hilak 5, ostirala: TAILERRA: MALABARRAKHilak 6, larunbata: ASANBLADAHilak 7, igandea: TXAPELKETA: JUST DANCEHilak 7, 14, 21 eta 28, igandeak: TAILERRA: KOMIKIAHilak 9, asteartea, 11, osteguna, eta 24, asteazkena: TAILERRA: GAZTELEKUA MARGOTUHilak 13, larunbata: IRTEERA: LASERGUNEHilak 14, igandea: TXAPELKETA:PIN PONHilak 18, osteguna, eta 19, ostirala: TAILERRA: BIDEO SORKUNTZA GETXOEXPRESSHilak 20, larunbata: TAILERRA: YOGAHilak 27, larunbata: IRTEERA: FORESTAL PARKHilak 28, igandea: MERENDOLA: URRIKO URTEBETETZEAK

Urria

FEKOOR Gutxitasun isikoa edo/ta organikoa duten Biz-

kaiko pertsonen Elkartea guz-

tiontzako irisgarritasunaren aldeko kanpaina egiten ari da 2015etik Somos Accesibles/Iris-

garriak gara izenarekin.Kanpaina honek ikutu posi-tiboa izan nahi du eta bere helburua gure herri eta hirie-

tako pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinuan

ikusitako praktika onak eba-

luatu eta aitortzea da. Haste-

ko, guztiontzako irisgarrita-

suna eta inklusioa bermatzen dituzten lokalak hartuko dira kontuan.Jadanik Bilboko Alde Zaha-

rrean, Deustu eta Indautxu auzoetan, Barakaldon edo Galdakaon egin da. Orain Getxoren txanda da. Zehaz-

ki Romo eta Areeta auzoak mapeatuko dira eta Gazteria Zerbitzuak boluntario bila-

ketan lagunduko du. 3 lagu-

nek osatuko dituzte taldeak eta horiek tabernak, jatetxeak eta dendak aztertuko dituzte. Guztira 16 lagun behar dira datu bilketa lanok egiteko (establezimendu bakoitzeko itxa bat bete behar da) eta ar-

gazkiak ateratzeko.Mapeoa datorren urriaren 9an, asteartean, egingo dute gazteek, goizeko 10:30etik 13:00etara bitartean Areetako Geltokia plazatik abiatuta.Parte hartzeko interesa du-

ten gazteek mezu bat bidali beharko dute [email protected] helbidera, lehenbailehen. Hamabi gazte getxotarrek, Romoko Ziztu Bizian Eskaut taldeko begirale ba-

tek lagunduta, parte hartu zuten Iruñean irailaren 6tik 9ra bitartean ospa-

tutako Zurrumurruen kontrako III. Topaketan, kultur aniztasuna eta kohesio

soziala sustatzearen alde. Guztira, 13 eta 21 urte bitarteko 60 neska eta

mutil bildu ziren, Getxo, Bilbo, Cartagena, Tenerife, Barakaldo, Donostia eta

Iruñekoak. Sabadell eta Getxon burututako aurreko esperientzien ondoren,

Topaketaren hirugarren edizioan gazteek esperientziak partekatu zituzten

eta baita udalerrietan bizikidetza oztopatzen dituzten zurrumurruei aurre

egiteko ideiak ere, baliabideak eta sareak sortze aldera.

12 getxotar Zurrumurruen kontrako III. Topaketan

Beldur Barik jarrera partekatu! goiburuarekin, antolatu du Beldur Ba-

rik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 9. edizioa. Lehia-

ketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onar-tzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasu-

nean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-en-

tzunezko euskarrian aurkezten bada: lashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, fotograiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lip-

dubak, dantzak, ilm laburrak, animaziozko proiektuak, proiek-

tuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiri esku-har-tzeak etab.12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, hurrengo bi ka-

tegoriatan: 12-17 urte eta 18-26 urte. Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu daitezke. Lan guztiak ikus-entzu-

nezko formatuan aurkeztu beharko dira, Youtube edo Vimeo pla-

taformetarako esteka erraztuz eta gehienez 5 minutuko iraupena izango dute, kredituak barne.Udalak ekimenari buruzko sentsibilizazio saioak antolatuko ditu ikastetxeetan.http://beldurbarik.org/materialak/oinarriak18.pdf

Urriaren 7an, igandea, GetxoArteko EL RESPIRADEROn abiaraziko den sormen-prozesu baten parte hartzera

gonbidatu nahi zaitugu. Areetako Geltokia plazan izango da 14:00etatik 16:30era (bazkaria barne).

HORMAN POSTER kolektibo artistikoak zuzenduko du prozesua, eta irudian,

antzerkian, dantzan, musikan, sare sozialetan, multimediaren munduan eta abarretan

interesa duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat pentsatu da.

6 lan-saio egingo dira abenduaren 14an (20:00– Andrés Isasi Musika Eskola) banakako eta taldeko

identitateei buruzko hausnarketa eragingo duen sorkuntza kolektibo bat erdiesteko

www.getxo.eus/ekintzak

+ Info: [email protected] 944660151

Irisgarritasunaren aldeko mapeoa Gazteria Zerbitzuarekin

Identitatea?

Aniztasuna? Kultura? Adina? Sexua? Generoa? Arraza? Klasea? Sexu-orientazioa? Hizkuntza?

Estereotipoak? Aurreiritziak? Sare sozialak?

Beldur Barik lehiaketaren bederatzigarren edizioa

ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK