Produktua LANA

download Produktua LANA

of 2

Transcript of Produktua LANA

Hurrengo lan hau egin behar da

TEKNOLOGIA MINTEGIA

URIBE-KOSTA BHI

Hurrengo lan hau egin behar da. Banakakoa da, eta entregatzeko epea urriaren 24an bukatzen dela. Egun horretatik aurrera lanaren balorazioa txikiagoa izango da.

Ezin bestekoa izango da informazioaren iturria adieraztea. Ze liburu/aldizkaria, interneteko ze orria,...

Aukeratu produktu bat:

1. Egin produktu horren analisia: Funtzionala: Zertarako eta nola erabiltzen da. Anatomikoa: Ze itxura dauka. Neurriak, koloreak, forma, etab. Nolakoa da bere enbalajea? Teknikoa: Ze materialez osatuta dago, ze atal ezberdin ditu. Ekologikoa: Ze ondorio dauka horren erabilera. Birzikla daiteke, berrerabili? Produktua normalizatuta al dago? Edo atal normalizatuak ditu? Estandarren bat jarraitzen du? Patenterik al dauka? Ongi al dago produktua? Espero den guztia betetzen du? Nola hobetuko zenuke?2. Identifikatu eta arrazoitu produktua zikloaren ze fasetan dagoen (merkaturatzea, hazkundea, heldutasuna, beherakada). Laburtu produktu horrek orain arte izan duen historia, eta saiatu ikusten nola garatuko den.3. Ze konpetentzia dauka, gaur egun, produktu horrek? Nola banatzen dute merkatua? Zeren arabera? Beti horrela izan da?4. Ze prezio ezberdin dute beste antzeko produktu horiek? Zergatik dute prezio ezberdina? Ze eragina izango zuen produktuaren prezio aldaketa? Eta konpetentziarena?5. Ze merkatu mota da (monopolio, konpetentzia perfektua,...)? Zergatik?6. Zer nolako promozio estrategiak jarraitzen ditu? Nori zuzenduta bakoitza? Egokia al da? Arrazoitu.7. Nola banatzen da produktu hori? Non eros daiteke?Aztertu orain produktu hori egiten duen enpresa.

1. Sailkatu enpresa hau landu ditugun irizpideen arabera. Mota (industriala, komertziala, zerbitzuak); tamaina; forma juridikoa; jabetza (publiko, pribatua, mixtoa).2. Ze beste produktu ditu enpresa horrek? Antzekoak al dira?3. Bilatu enpresa honek izaten dituen irabaziak edo mugitzen duen dirua.PAGE 1