Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer...

13
III.Programa : Familia eremurako prestakuntza eta informazio programa Programaren oinarri teorikoa Osasuna sustatzearekin zerikusia duten gaietarako ez dago errezeta magikorik; baina familia eremuari dagokionez, nahikoa da aurrea hartzeko gurasoen funtzioak behar bezala betetzen saiatzearekin. Gurasoek, eguneroko jarduera hauetan honako gai hauek hartu beharko dituzte kontutan: Komunikazinoa : familian, komunikazio egokia eta arazoak eta poztasunak adierazteko konfidantza ahalbidetzen duen afektibitate giroa badago, orduan, aurrea hartzen ari gara. Hezkuntza mugak ezartzea , autoritarismoaren eta gehiegizko onargarritasunaren arteko oreka zainduz. Nerabe arduratsuak hezi beharko lirateke, beren betebeharrak gaitasunez eta aukeratzeko askatasunez sentitzen direnak. Jarrera eta portaera koherenteak izatea irakatsi nahi diren balio eta arauekin. Esaten denetik baino, egiten denetik ikasten ohi da. Aurrea hartzea denboran etengabe egiten den lana da; sortutakoan hasten da eta, ondoren, inoiz ez da amaitzen, bizitzeko estiloa baita. Gainera, ez da ahaztu behar familia ez dela mundutik isolatuta dagoen zerbait, harremanak baititu eskolarekin, beste familia batzuekin... Azken finean, alde batetik familiaren lana eta bestetik eskolarena batera jarduten bada aisia eta astialdia behar bezala gozatzeko ohitura eta jarrerei bidea emateko aproposak izango dira, bai eta haurren eta nerabeen energiak positiboki bideratzeko ere. Beraz, Osasunaren hezkuntza sustatzeko eta drogamenpekotasunei aurre egiteko ezinbestekoa izango da familiekin jardutea, zenbait proiektuen bidez. Gai hauetan aldagai guztiak kontutan hartu behar dira, eta familia, aldagai garrantzitsuenetariko bat izango da gazteentzat (elkarrekin bizi, dependentzia ekonomikoa...). Helburu nagusia n Arratiako gurasoen prestakuntza eta partaidetza sustatu, eta seme- alaben hezkuntza prozesuan duten inplikazioa prebenzio eragile lez potentziatu

Transcript of Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer...

Page 1: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

III.Programa: Familia eremurako prestakuntza eta informazio programa

Programaren oinarri teorikoa Osasuna sustatzearekin zerikusia duten gaietarako ez dago errezeta magikorik; baina familia eremuari dagokionez, nahikoa da aurrea hartzeko gurasoen funtzioak behar bezala betetzen saiatzearekin. Gurasoek, eguneroko jarduera hauetan honako gai hauek hartu beharko dituzte kontutan:

Komunikazinoa: familian, komunikazio egokia eta arazoak eta poztasunak adierazteko konfidantza ahalbidetzen duen afektibitate giroa badago, orduan, aurrea hartzen ari gara.

Hezkuntza mugak ezartzea, autoritarismoaren eta gehiegizko onargarritasunaren arteko oreka zainduz. Nerabe arduratsuak hezi beharko lirateke, beren betebeharrak gaitasunez eta aukeratzeko askatasunez sentitzen direnak.

Jarrera eta portaera koherenteak izatea irakatsi nahi diren balio eta arauekin. Esaten denetik baino, egiten denetik ikasten ohi da.

Aurrea hartzea denboran etengabe egiten den lana da; sortutakoan hasten da eta, ondoren, inoiz ez da amaitzen, bizitzeko estiloa baita. Gainera, ez da ahaztu behar familia ez dela mundutik isolatuta dagoen zerbait, harremanak baititu eskolarekin, beste familia batzuekin...

Azken finean, alde batetik familiaren lana eta bestetik eskolarena batera jarduten bada aisia eta astialdia behar bezala gozatzeko ohitura eta jarrerei bidea emateko aproposak izango dira, bai eta haurren eta nerabeen energiak positiboki bideratzeko ere.

Beraz, Osasunaren hezkuntza sustatzeko eta drogamenpekotasunei aurre egiteko ezinbestekoa izango da familiekin jardutea, zenbait proiektuen bidez. Gai hauetan aldagai guztiak kontutan hartu behar dira, eta familia, aldagai garrantzitsuenetariko bat izango da gazteentzat (elkarrekin bizi, dependentzia ekonomikoa...).

Helburu nagusia

n Arratiako gurasoen prestakuntza eta partaidetza sustatu, eta seme-alaben hezkuntza prozesuan duten inplikazioa prebenzio eragile lez potentziatu

Page 2: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

Programaren garapenaren laburpena

Programak Arratiako Udalen Mankomunitateko gurasoak ditu helburu, 2 eta 18 urte bitarteko seme-alabak badituzte. Izan ere, droga-mendekotasunei aurrea hartzeko eta osasun-hezkuntza sustatzeko jarduera garatzea da helburu. Familiaren ekintzak alde batetik eta ikastetxekoak bestetik, biak koordinatuz, kondizio egokian daude aisialdia era egoki batean disfrutau dezaten eta haur eta nerabeen energiak ondo bideratzen dituzten ohitura eta jokabideak indartzeko. Gurasoek kontuan izan behar dute hezkuntza gaztearen nortasunari egokituta egon behar dela, eta horretaz ohartarazten saiatuko gara uneoro. Horrek, baina, ez du esan nahi ez dagoela guztiontzako balio duen printzipiorik; hala eta guztiz ere, pertsona bakoitza ezberdina da eta horixe nabarmendu nahi izango dugu proiektu ezberdinetan. Azken finean, programa honekin gaztearen garapenerako egokiak diren jarduera eta jokabideei buruzko prestakuntza eta informazioa emango zaie gurasoei: komunikazioa sustatzea, mugak ipintzen ikastean, hezkuntzako koherentzia, arazoen konponketa... 2012. urterako proiektuak Famiia eremurako prestakuntza eta informazio programaren barruan, 2012. urtean garatuko diren proiektuak honako hauek izango dira:

n 1go Proiektua: “Gurasoen formazioa: Guraso eskolak (orokorrak eta espezifikoak)”

n 2. Proiektua: “Olgetan: LHan seme-alaben eta gurasoen arteko komunikazioa sustatzeko tailer praktikoak”

n 3. Proiektua: “Osasuna sustatzeko eta prebentziorako hitzaldiak”

n 4. Proiektua: “Gurasoen txokoa: osasun-hezkuntza sustatzeari buruzko gurasoentzako aldizkaria”

n 5. Proiektua: “·Seme-alabak dirala eta ez dirala: LHko gurasoei zuzendutako hezkuntzaren inguruko hausnarketa sustatzeari buruzko hileroko aldizkaria ”

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 3: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

PPrrooiieekkttuuaa:: ""GGuurraassooeenn ffoorrmmaazziiooaa:: gguurraassoo--eesskkoollaakk”” Sarrera

Osasun sustapenarekin zerikusia duten gai guztietan, familia oinarri-oinarrizko zutabea da, familian bertan transmititzen baitira gazteek bizitza osasuntsua eta osasungarria izateko balioak, arauak, ohiturak eta oinarrizko jokamoldeak. Jokamolde hauek ikasteko eta imitatzeko elementu garrantzitsua da familia eta bertan drogamenpekotasunari aurrea hartzeko bideratutako ahaleginak ezinbesteko garrantzia izango du. Ondorioz, familia-ingurunean lan egitea, eta familiarekin eta haren alde lan egitea guztiz beharrezkoa da prebentzioko lanari laguntzeko, gazteek eta, oro har, gizarteak, bizimodu osasungarria izan dezatela lortu ahal izateko.

Helburu orokorra n Euren familietan osasuna sustatzeko eta prebentzioa bultzatzeko lanarekin konprometitu behar direla erakustea eta horren inguruan sentsibilizatu.

Helburu espezifikoak

⇒ Drogamenpekotasunari aurre hartzeko arloan gurasoei informazioa, baliabideak eta estrategiak eskaintzea

⇒ Familia arteko harremanak eta komunitateko gainerako kideen artekoak hobetu

⇒ Etxeetan izaten diren elkarbizitza arazoak sumatzen jakin eta arazo horiek zerk sortarazten dituen ikustea antzeman

⇒ Etxeetan komunikazioa sustatzeko baliabideak eskeini ⇒ Gurasoek beraien inguruko prebentzio baliabide desberdinak ezagutzea

Metodologia

Aurten, guraso eskolak bi mota desberdinetakoak izango dira:

Ø Guraso eskola orokorrak: Arratiko biztanleria osoari zuzendutakoak. Planteatzen diren gaietan interesa duen edozein pertsona apuntatu daiteke. Gai konkretu bati buruz hausnarketa egingo da baina era orokor baten. Horrek ez du esan nahi esperientzia pertsonalak kontatzen ez direnik, baina metodologikokoki teknikariak jarraituko du hasiera baten planteatutako gaitegia.

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 4: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

Ø Guraso eskola espezifikoak: Era jarrai baten arazoak ematen dituzten seme-alaben gurasoei zuzendutakoak. Deribazioak institututik, gizarte zerbitzuetatik, guraso eskolatan nigaz egotetik... etorri daitezkelarik. Talde oso txikiak izango dira (3-4 pertsonatakoak gehienez) eta iraunpena luzeagoa izango da. Beraz, lan egiteko modua ere desberdina izango delarik.

Page 5: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

Astero elkartuko gara (ikasturte osoko konpromesua eskatuko da), egunean eguneko arazoekin: entzun, aztertu, irtenbideak aurkitzen saiatu eta praktikara pasa izango da gure lana. Beste batzuetan aldiz, kontentzioa besterik ezingo da egin. Asteroko jarraipenak aukera ematen du asteroko beharrizanen arabera edukiak, metodologia, funtzioak... aldatzeko.

GURASO ESKOLA OROKORRAK Aurreikusitako ikastaroak: 2012. urterako proposamen batzuek honako hauek dira (proiektua martxan ipintzerakoan, aldatu edo mantendu ahal direnak): “Droga kontsumoak adoleszente eta gazteen artean”. Gaur egun dauden drogen berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre hartzeko familiak berak zer egin dezakeen aztertzen da. Seme/alabekin komunikazioa errazteko eta gaiaren inguruan lasaitasunez hitz egiteko estrategiak eskaintzen dira.

“Nola hitz egin nire seme-alaba adoleszentearekin”. Familiek eurek adierazten dute epealdi hori “gatazkatsua” dela; honen bidez bada, horri aurre egiteko errekurtsoak, estrategiak eta gaitasunak eman nahi zaizkie gurasoei (komunikazioa, talde presioa...)

“Zelan landu gure seme-alaben adimen emozionala?”. Adimen emozionala gure sendimentuak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera emoten deuskun abilezia da, eta, gainera, gure seme-alaben sendimentuak interpretatzeko eta horreei aurre egiteko aukera izango dugu. Munduarekin elkarri eragiteko era da, emozioak, sendimenduak kontutan hartzen duena, bai eta eragin-kontrola, irrika, perseberantzia, enpatia, eta abar ere. Guzti hau aztertuko da ikastaro honetan.

“Malgutasunez eta diziplinaz heztea: erantzukizuna”. Gure seme-alabak hezteko modu eta planteamentuak. Mugak eta arauak ezarteko moduak. Aldaketak egiten eta ohitura positiboak lortzen jakitea. Komunikazino egokia. Geure hartu-emonetan asertibo izaten ikastea. Errealidadea ikuspegi ezbardinetatik ikusi leiteke beti. Haserreei aurre egitea. Kritiketako moduak. Saritzeko moduak. Tolerantzia maila. Esker ona - esker txarra. Garapena eta ondoizatea.

“Umeen zentzune, etxean entzune”. Ume batek, osasuntsu hazteko, esperimentatu egin behar dau, bere trebetasunak ezagutu eta bere

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 6: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

nortasuna finkatu. Horrek ez dau esan gura egin nahi daben guztie egiten itxi behar jakenik, euren garapenari laguntzea arrazoitzat hartuta. Txiki txikitatik arauak eta mugak behar dabez, eta kontua ez da arau eta muaga horreek zorrotzak edo gehiegizkoak izan behar dabenik, baizik eta, behar danean EZETZ esaten jakin behar dala. GURASO ESKOLA ESPEZIFIKOAK Guraso eskola hauetarako aldez aurretik ez dago gaitegi bat prestatuta. Lehenengo saioetan “taldetxo” bat sortzen saiatzen gara (konfidantza, enpatia... potentziatu behar dira). Eta horren ondoren, edukiak eta metodologia aste bakoitzeko beharrizanen arabera prestatzen dira. Horrek astero asteroko lana suposatzen du, zeren askotan etxe bakoitzerako ariketa edo proposamen desberdinak planteatzen dira. Horren ondoren, taldeak, familia bakoitzak etxean egindakoa “osatu” egiten du. Halan eta guztiz, badagoz zenbait gai beti ateratzen direnak:

Ø Adoleszentzia: zer da, ezaugarriak, psikologia ebolutiboa....

Ø Hezkuntzaren koherentzia: esaten dana eta egiten dana bat joan beha dira

Ø Arauak, mugak eta ondorioak jartzeko edota betetzeko zailtasunak

Ø Komunikazio arazoak: asertibidade eskasa

Ø Gurasoen zailtasunak beraien bizipenak eta seme-alaben bizipenak bereizteko

Ø Gurasoen arteko aliantza eza

Guzti horren inguruan hausnarketa egiten saiatuko gara, aldaketa sortarazteko proposamenak emanez.

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 7: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

PPrrooiieekkttuuaa:: ""OOLLGGEETTAANN:: LLHHaann,, gguurraassooeenn eettaa sseemmee--aallaabbeenn aarrtteekkoo kkoommuunniikkaazziiooaa ssuussttaattzzeekkoo ttaaiilleerr

pprraakkttiikkooaakk"" Sarrera Familia giroan komunikazioa sustatzeko helburua duen proiektu praktikoa eta dinamikoa da. Komunikazio barik ez litzateke ikasiko eta norbanakoa eta/edo gizartea ez litzateke garatuko. Ahalegin handia egin arren, ezinezkoa da komunikazioa alde batera uztea: umeari arreta eskaintzean, umearen garapen fisikoan, intelektualean eta afektiboan familiak duen papera oso garrantzitsua izango da.

Pertsonek besteekin harremanetan gaudenean komunikatzeko era ezberdinak erabiltzen ditugu. Nahiz eta HITZA nagusi izan; eta honen bitartez, nahiak, sentimenduak, beharrizanak... espresatu; giza harremanetan beste modu asko erabiltzen ditugu gauza bera adierazteko.

Nahiz eta askotan ez konturatu, gorputzaren bitartez (keinu bat, postura, irribarrea, begirada…) mezu asko bidaltzen ditugu besteengana eta askotan modu honek “hitzak” baino gehiago adierazten digu; eta aspektu honek, ezinbesteko garrantzia du umeekin erlazionatzerako orduan. Beraz, esparru hau izango da landuko dena proiektu honetan. Helburu orokorra n LHko umeak hezi behar dituzten gurasoentzat gune bat sortzea komunikazioan eta harremanetan jarduteko trebeziak landu eta garatu ditzaten modu praktikoan Helburu espezifikoak ⇒ Familia barruko komunikazio onak arrisku egoerak saihesteko balio

duela ohartaraztea

⇒ Familian komunikazio ona izatea prebentzio oinarri garrantzitsua dalaren ideia bultzatu

⇒ Komunikatu eta harremanak izateko gaitasunak modu praktikoan esperimentatu eta eskuratu ahal izateko espazioa sortu

Nori zuzendua

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 8: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

2-12 urte arteko (biak barne) haurrak dituzten Mankomunitateko gurasoentzat.

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 9: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

PPrrooiieekkttuuaa:: ""OOssaassuunnaa ssuussttaattzzeekkoo eettaa pprreebbeennttzziioorraakkoo hhiittzzaallddiiaakk””

Sarrera Sarritan entzun izan da gurasoen ahotan guraso izateko “ofizioa” ez dela inon ikasten eta, izan ere, horixe dela gizakiek burutzen duten eginkizun zailenetako bat. Hori dela eta, gurasoak gero eta gehiago arduratzen dira, ahal duten neurrian, nerabearen hazkuntza eta garapen baldintzak hobetzeaz.

Nerabearen bizitzan familia oinarrizko zutabea izango da, familian bertan transmititzen baitira adingabeko eta nerabeek osasuntsua eta osasungarria izateko garrantzitsuenak diren balioak, sinismenak, arauak, ohiturak eta oinarri-oinarrizko jokamoldeak.

Jokamolde horiek ikasteko eta imitatzeko elementu garrantzitsua da familia eta bertan drogamenpekotasunei eta arazo guztiei oro har aurrea hartzeko bideratutako ahaleginak ezinbesteko garrantzia izango du.

Horrenbestez, beharrezkoa da eztabaidatu, hausnartu eta esperientziak trukatzeko guneak egon daitezela sustatzea, gurasoen eta seme-alaben arteko eguneroko harremanak hobetzeko asmoz. Helburu orokorra n Familia prebentzio arloan trebatu Helburu espezifikoak ⇒ Drogamenpekotasunei aurre hartzeko arloan gurasoei informazioa, baliabideak eta estrategiak eskaini

⇒ Familia osasuna sustatzeko arloan trebatu

⇒ Azpimarratu egingo da familia eta gizarte-ingurunea haurtzaro eta nerabezaroko errealitatearen alderdi osagarriak direla, eta horiek ekin eta aztertu behar direla

⇒ Hizkuntza ez sexista erabiliz gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatu

⇒ Bizikidetza, errespetua eta giza trebetasunerako ahalmena duten pertsonak lortu

Metodologia

Proiektu honi esker, gurasoek, nerabearen garapenari buruzko gai guztien gainean hausnartu eta ikasi ahal izango dute, batez ere arrisku egoeren aurreko babesa indartzen badute: drogak problematikoki hartzea...

Page 10: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

Guraso askok ezin du guraso eskoletan parte hartu, batetik, ez duelako denborarik eta bestetik ezin duelako 4-5 aste jarraian horretan jardun; guraso horiei bada, hitzaldi independenteetan parte hartzeko aukera ematen zaie.

Hitzaldien edukiak Hitzaldietarako gaiak zehazteke daude, baina espero denez gazteen eta nerabeen arazoen ingurukoak izango dira (ikasketak, emozioak eta sentimenduak...). Hitzaldiak antolatu baino lehen ikastetxeetako Zuzendaritza taldekoekin bilera egiten da eta beraiei galdetzen zaie ea zertaz jardun nahi duten, zer baloratzen duten premiazko moduan... eta horren arabera, hitzaldiak antolatzen dira. Ikasturtean zehar burutzen dira.

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 11: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

PPrrooiieekkttuuaa:: ""GGuurraassooeenn ttxxookkooaa:: oossaassuunn--hheezzkkuunnttzzaa

ssuussttaattzzeeaarrii bbuurruuzzkkoo gguurraassooeennttzzaakkoo aallddiizzkkaarriiaa”” Sarrera Normalean, gurasoek, euren saiakera eta akatsetatik, bikotearekin hitz egindakotik, hitzaldietatik, aldizkari espezializatuetan irakurritakotik etab. ikasten dute nola hezi behar dituzten seme-alabak. Horregatik da hain garrantzitsua ahalik eta baliabide gehien eskaintzea, euren errealitate eta beharrizanei hobeto egokitzen zaiena aukeratzeko. Horixe oinarri duela sortu da proiektu hau; idatzizko materiala eskaini nahi du, seme-alaben eguneroko hezkuntzan lagungarri izateko.

Gurasoen prestakuntza nerabeen garapen pertsonalerako baldintzak hobetzea lortzeko bidea da eta bertan kokatzen da idatzizko baliabide hau, erraz ulertzeko modukoa. Benetan aldatu eta erabiltzeko tresna izan dadin, baldintza bi bete behar ditu gutxienez: errealitatea izatea oinarria eta helburua. Hau da, “Gurasoen txokoa”ren izaerak testuingurua izan beharko du, nerabearen garapenari eragiten dioten inguruabar, errealitate eta baldintza zehatzetan oinarrituta: auzoa, ikastetxea, ingurunea... Helburu orokorra n Gurasoek seme-alabekin dituzten jarrera eta jokabideak aldatu eta arrisku faktoreak garatzen eta babes faktoreak indartzen lagundu Helburu espezifikoak ⇒ Osasuna sustatzearen arloan gurasoek gogoeta egitea sustatu

⇒ Gurasoen gaitasun pertsonal eta sozialak indartu, hezkuntza alorrean dituzten beharrizan eta kezkei erantzunez

⇒ Osasun hezkuntza sustatzeko informazioa eskaini eta berau bultzatu

⇒ Hizkuntza ez sexista erabiliz gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatu

⇒ Bizikidetza, errespetua eta giza trebetasunerako ahalmena duten pertsonak lortu

Metodologia Proiektua gehienbat Arratiako LHko eta DBHko gurasoei zuzendua dago.

Formatu deigarria duen idatzizko materiala erabiltzea Arratiako etxeetan sartzeko eta konektatzeko baliozko baliabidea praktikoa da. Familia

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 12: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

guztiengana iristeko eta familia guztiek edukien berri izango dutela bermatzeko modu bat da. Gurasoen prestakuntzarako eta heziketarako material irakurterreza eskaintzen da.

ARRATIAKO UDALEN GIZARTE EKINTZA SAILA Drogamenpekotasunaren Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua

MANKOMUNITATEA DEPARTAMENTO DE ACCIÓN SOCIAL Servicio de Prevención Comunitaria de las Drogodependencias

Page 13: Programaren oinarri teorikoa - arratia.net programa.pdf · berri ematen da, ingurunean zer kontsumitzen den adierazten da, kontsumo horretan jausteko arrazoiak eta kontsumoari aurre

PPrrooiieekkttuuaa:: ""SSeemmee--aallaabbaakk ddiirraallaa eettaa eezz ddiirraallaa”” hhiilleekkoo aallddiizzkkaarriiaa

Sarrera

Normalean, gurasoek, euren saiakera eta akatsetatik, bikotearekin hitz egindakotik, hitzaldietatik, aldizkari espezializatuetan irakurritakotik etab. ikasten dute nola hezi behar dituzten seme-alabak. Horregatik da hain garrantzitsua ahalik eta baliabide gehien eskaintzea, euren errealitate eta beharrizanei hobeto egokitzen zaiena aukeratzeko. Horixe oinarri duela sortu da proiektu hau; Arratian LHan seme-alabak dituzten gurasoei eskaini idatzizko materiala, seme-alaben eguneroko hezkuntzan lagungarri izateko.

Helburu orokorra

n Gurasoek seme-alabekin dituzten jarrera eta jokabideak aldatzea, arrisku faktoreak garatzen eta babes faktoreak indartzen lagundu badezakete

Helburu espezifikoak

⇒ Osasuna sustatzearen arloan gurasoek gogoeta egitea sustatu ⇒ Osasun hezkuntza sustatzeko informazioa eskaini eta berau bultzatu

Metodologia

Proiektua Arratiako LHko gurasoei zuzendua dago. Diseinu erakargarria duen idatzizko materiala erabiltzea, 2-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoen etxeetan sartzeko eta konektatzeko. Familia guztiengana iristeko eta familia guztiek edukien berri izango dutela bermatzeko modu bat da.

Metodologia honako hau izango da: ikasturtean zehar, hilero gutxi gora behera, gurasoei zuzenduriko orri bat kaleratzea (beti kolore berdinekoa. Horrela, orria jasotzen duten guztietan oso errez identifikatuko dute). Orri horretan azaldutakoak hausnarketa txiki bat sortaraztea izango du helburu. Beraz, agertutakoa erreza, laburrra eta oso bideratua izango da. Horretarako ipuinak, txisteak, benetazko egoerak... erabiliko direlarik.