PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena...

8
39 URTEKO MEMORIA 2018 PROIEKTUAK ETA I+G Berrikuntza teknologikoak, % 100 elektrikoak edo hibrido-elektrikoak ziren ibilgailuak probatzea eta zerbitzua hobetzeko ekimenak eta autobusen barneko bizikidetza izan dira jarduketaz betetako 2018 honen ikurrak. Donostia izan da bidaiariekin joan-etorri errealean % 100 autobus elektriko artikulatu bat, Irizar Taldeak egina, Irizar ie tram modelokoa, probatu duen lehendabiziko hiria.

Transcript of PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena...

Page 1: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

39URTEKO MEMORIA 2018

PROIEKTUAK ETA I+G

Berrikuntza teknologikoak, % 100 elektrikoak edo hibrido-elektrikoak ziren ibilgailuak probatzea eta zerbitzua hobetzeko ekimenak eta autobusen barneko bizikidetza izan dira jarduketaz betetako 2018 honen ikurrak.

Donostia izan da bidaiariekin joan-etorri errealean % 100 autobus elektriko artikulatu bat, Irizar Taldeak egina, Irizar ie tram modelokoa, probatu duen lehendabiziko hiria.

Page 2: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

40

1 E-MOBASK, MUGAZ GAINDIKO GARRAIO PUBLIKO PRAKTIKO ETA JASANGARRIRAKO PROIEKTUARI ESKER EGINDAKO JARDUKETAK

Dbus eta GGLA-Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza, Euskal Herria Aturriko Mugikortasun Sindikatuarekin batera, partaide dira Euskal Hirian garraio publikoaren erabilera sustatu eta erraztea helburu duen E-MOBASK europar proiektuan. 2018ko otsailean Dbusek antolatu zuen partzuergoaren lehen bilera.

Proiektu horretan parte hartzeak ahalbidetu du 2018an Dbuseko autobusetan ordaintzeko sistemak hobetzea eta ibilgailuen eraginkortasuna optimizatuko duten jarduketak burutzea:

1.1. EMV banku-txartelekin Dbuseko ibilgailu-flota osoan ordaintzea

2018ko abenduan izenpetu zen Dbus eta Kutxabanken arteko kontratua, datorren uda baino lehen Donostiako autobus guztietan ukipenik gabeko banku-txartelarekin bidaia-txartel arrunta ordaintzea ahalbidetuko duena. Horretarako, lehiaketa publikoaren bidez lizitatu behar izan da operazio horiek egitea zilegituko duen ordainketa-pasarelaren kontratazioa, eta Kutxabank izan da enpresa esleipenduna.

Dbusek 2017ko abuztuan abian jarri zuen ordainketa banku-txartelarekin egin ahal izateko proiektu pilotu bat 16-Igeldo eta 45-Geltokiak Renfe-Bus-Antiguo-Aiete lineetan, eta lizitazio berri horrek ahalbidetuko du sistema berritzaile hori linea guztietara hedatzea.

Proiektu pilotuan bezala, sistemak zilegituko du ukipenik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu- eta zordunketa-txartelekin eta hainbat aplikazio mugikorrekin bidaia-txartela ordaintzea. Banku-txartel edo aplikazio mugikor bakoitzarekin erabiltzaileak nahi ahala bidaia ordain ditzake noizbehinkako txartelaren prezioan eta komisiorik gabe. Oraingoan, proiektu pilotuan ez bezala, gidari-postuaren ondoan ezarrita dagoen txartel-makinan egin ahal izango da, eta ez da beste makina berri bat ipini beharko. Helburu horrekin, Dbus ari da jada hainbat eguneratze egiten txartel-makina horietan, eta aurreikusten da 2019ko ekainerako abian izango dela sistema linea guztietan.

Page 3: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

41URTEKO MEMORIA 2018

1.2 EKO-bus sistemaren ezarpena ibilgailu-flota osoan

E-MOBASK proiektu europarraren barnean, 2018an Dbusek esleitu zuen ibilgailu-flota osoan ezartzea EKObus sistema, gidatze eraginkorra egiteko munduan aitzindaria dena. Enpresa esleipenduna DATIK izan zen, sistema landu zuen enpresa teknologikoa, eta 2013an Dbuseko 32 autobusetan, 5-Benta Berri, 21-Mutualitateak-Anoeta, 25-Benta Berri-Añorga eta 28-Amara-Ospitaleak lineetakoan, ezarri zuena. Gidatze eraginkorrerako laguntza-sistema bat eta anti-bunching (anti-parekatze) sistema bat ditu osagai EKObusek. Gidariari laguntzen dio gidatzea ekonomikoa eta ekologikoa izan dadin, erregai fosilen kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murriztuz. Gidatzearen hainbat gorabehera monitorizatu egiten ditu sistemak, eta pantailatxo baten bitartez jakinarazten dio gidariari noiz ari den gehiegizko kontsumoa egiten. Halaber, gidariari laguntzen dio ordutegia betetzen, linearen maiztasunari eusten ahalegintzeko. 2019ko udaberrian garapen berri hori funtzionatzen aritzea espero da, eta hobekuntzak eta funtzionalitate berriak ekarriko ditu sistemak.

1.3 Start-Stop sistemaren ezarpena

Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, ekainaren 5ean, Dbusek Konpainiaren diesel autobusetan energia-eraginkortasuna hobetzeko sistema bat ezartzeko prozesua burutu zuen. Zehazki, ibilgailu-flotako bi autobusetan ezarri zen Start-Stop sistema. Sistema horrek ahalbidetzen du motorra geratzea geldialdietan –adibidez, autobusak bere geralekuetan egin behar dituenetan, semaforoetan edo pilaketetan–, erregai-kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak eta akustikoak ahalik gehien murrizteko, hibridoak balira bezala funtziona dezaten autobusek. Espero da EIKAk landu duen sistema horrekin % 15 inguru murriztuko direla kontsumoak eta igorpenak.

Page 4: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

42

EBSF_2 PROIEKTUARI BURUZKO JARDUNALDIA DBUSEN

Dbusen instalazioetan egin zen otsailaren 6an EBSF_2 proiektu europarrari buruzko jardunaldi bat; bertan Garraioetako Langileen Europar Federazioko (ETF- European Transport Workers’ Federation) kideek Donostiako eta Bartzelonako erakus-lekuetan probatu dituzten gidariari laguntzeko teknologiak ezagutu ahal izan zituzten. Jardunaldia, Dbusek, CEIT-IK4 eta UITP-Garraio Publikoaren Nazioarteko Elkargoak antolatu zuten, europar proiektu horretako partaide baitira IRIZAR autobus- eta autokar-fabrikatzailearekin eta Datik eta Digimobee teknologia-enpresekin batera. Bestalde, ETF-European Transport Workers’ Federation (Garraioetako Langileen Europar Federazioa) 41 herrialdetan sektore horretako 230 sindikatu inguru ordezkatzen dituen elkarte bat da.

Dbusek 566.026 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du EBSF_2 eta E-Mobask europar proiektuen bidez

2 EBSF_2 PROIEKTUAN PARTE HARTZEA

2015ean abiatu zen EBSF_2 (European Bus System of the Future 2, Etorkizuneko Europar Autobusen Sistema 2) proiektua; Dbusek parte hartzen du proiektu horretan CEIT Teknologia Zentroarekin, IRIZAR autobus- eta autokar-fabrikatzailearekin, UITP-Garraio Publikoaren Nazioarteko Elkargoarekin eta Datik eta Digimobee teknologia-enpresekin batera. Proiektuaren iraupena 36 hilabetekoa da (2015-2018), 42 bazkide ditu eta 12 hiri pilotutan frogatuko da, horien artean, Donostian.

Proiektu berritzailea da, Europar Batzordeak finantzatua Horizon 2020 programaren barnean; haren helburua da autobusezko garraio publikoaren eraginkortasuna eta erakarmena hobetzea, etorkizuneko beharrei erantzungo dien autobus-belaunaldi berri bat diseinatuz.

Page 5: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

43URTEKO MEMORIA 2018

3 MANBUS, AUTOBUSEN MANTENTZE-LANETAN LAGUNTZEKO SISTEMAN PARTE HARTZEA

Dbusek MANBUS proiektuan parte hartzen du TCMAN eta CEIT (Centro de Estudios e Investigaciones Técnicas) enpresekin batera. Hiru enpresen artean partzuergo bat sortu dute, haren bitartez autobus-floten mantentze-lanetako prozedura optimizatzeko hautabide berritzaileak landu eta balioztatzeko. Hartarako aurreikusten da produktu berri bat, teknologia berriak erabiliko dituena, lantzea, autobus-flotetan langileek egiten dituzten mantentze-jarduketetan ahalik modu intuitiboenean lagunduko diena.

Partzuergoan ordezkaritza dute mantentze-lanetako prozesuetan sortzen diren arazoak eta berrikuntza-premiak argi eta garbi identifikatu dituzten interesdun guztiek (garatzaileek, integratzaileek, ustiatzaileek, azken erabiltzaileek).

Landuko diren konponbide motak mugikortasunaren esparruan asmatu diren teknologia aurreratuenen, informazio-sistemen, ikusmen artifizialaren, errealitate biderkatuaren eta ahotsaren prozesamenduaren alorrean kokatzen dira. Halaber, aurreikusten da azken balioespeneko fase bat merkaturatu baino lehen, prototipoen garapen hutsa alboratuz.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatzen duen proiektua da, RETOS COLABORACIÓN 2015 programaren barnekoa, eta EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen du.2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat.

4 REPLICATE PROIEKTUAN PARTE HARTZEA

Dbusek Donostiako Udalarekin batera parte hartzen du hiri adimendunaren eredu bat lantzeko «REPLICATE» proiektuan. Ekimen horren xedea da energia-efizientzia, mugikortasun jasangarria eta IKT-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak hirietan sustatzea, energia berriztagarriak erabiliz haien kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murrizteko helburuarekin.

36 bazkidek parte hartzen dute «REPLICATE» proiektuan. Donostia, Bristol (Ingalaterra) eta Florentzia (Italia) dira proiektuko hiri aitzindariak, eta Essen (Alemania), Lausana (Suitza) eta Nilüfer (Turkia) partaide dira hiri jarraitzaile moduan. Hiri bakoitzak barruti bat hautatzen du neurriak lantzeko; Donostiaren kasuan Urumeako erriberakoa da, eta hartarako 26 Amara-Martutene linea ibilgailu elektriko eta hibridoekin aritzeko eraldatu da.

Page 6: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

44

5 IBILGAILU-FLOTAN HIBRIDOAK SARTZEA

Dbusek 2018an 14 autobus hibrido berri erosi zituen, 12na metrokoak, MANen Lion’s City NL HÍBRIDO (A37) modelokoak; Dbusek bere ibilgailu-flotari gehitu dion azken autobus-modelo hibridoa da eta 2019ko hastapenetan ekingo diote lanari Dbusen.

Ordezten dituzten ibilgailuen aldean hainbat funtzionalitate dakartzate autobus horiek, haien efizientzia eta konforta hobetzen dutenak. Besteak beste, azpimarragarriak dira:

• «Serieko» konfigurazio bat abiadura-kaxarik gabekoa, gidatzeko erosotasun-maila oso jasoa eskaintzen duena.

• Balaztatze-energia birsortu egiten dute, balaztaketa samurtuz, balaztaren osagai mekanikoak hobeto kontserbatuz eta energia metatzeko sistemaren aprobetxamendua goreneraino eramanez.

• Arrive & Go funtzio berria daramate; horri esker, autobusak modu elektrikoan soilik funtzionatzen du geraleku batera hurbiltzen ari denean, han dagoenean eta abiatzen denean, gasik isuri gabe eta ingurunea zarataz kutsatu gabe. Dbusen hainbat autobus-lineatan ibiliko dira ibilgailu horiek.

Gehikuntza horren ondoren, Dbusen 12 metroko ibilgailuen flotaren ia erdia elektriko-hibridoa izango da eta, bide batez, ingurumena gehien errespetatzen duen flotetako bat izango dugu. Dbusen ibilgailu-flotako autobusik zaharrenak ordezteko ibilgailu berriak zerbitzuan jarri beharrari erantzuten diote ekarpen horiek.

MANen Lion’s City Híbrido autobusek ahalbidetzen dute igorpenak % 25 inguru murriztea, ezaugarri bertsuak dituzten diesel autobusen aldean, eta horrek erakusten du Dbusek ekologiarekin eta jasangarritasunarekin duen etengabeko konpromisoa.

Europar Batasunak proiektura egiten duen diru-ekarpena 11 milioi eurokoa da guztira, eta horietatik 1.085.000 € Dbusek jasotzen ditu.

2015ean 26 Amara-Martutene linearako Irizarren lehen ibilgailu % 100 elektrikoa martxan

jarri ondoren, 2017an Dbusek beste bi ibilgailu gehiago eta karga-guneak erosi zituen. Irizarrek egindako bi autobus % 100 elektriko berri horiek 12na metro dituzte eta energiaren erabilera optimizatzeko helburuarekin diseinatuta daude, Dbusen hiri-autobusen prestazio guztiak mantenduz eta hobetuz. 200 kilometrotik gorako autonomiak lortzea espero da isilak diren eta ingurumenera igorpenik egiten ez duten ibilgailu horiekin.

Page 7: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

45URTEKO MEMORIA 2018

Page 8: PROIEKTUAK ETA I+G · 2015eko urriaren 1ean abian jarri zen proiektua eta 30 hilabeteko iraupena du. Proiektu horrek 97.675,70 euroko diru-ekarpena izan du Dbusentzat. ... mugikortasun

46