Proiektuetarako jarduerak | 1. Blokea: Aurkezpena eta ekipoen...

12
Proiektuetarako jarduerak | 1. Blokea: Aurkezpena eta ekipoen antolaketa. LANBIDE-HEZIKETA Erdi-mailako eta goi-mailako LH. 16-20+ urte Ekipoan hobe Lanbide-Heziketa 16-20+ urte Maila Ertaina Denboralizazioa 8 saio Kideak 6 kide JARDUERAREN DESKRIPZIOA Ikasleek beren aurkezpen txartel digitala sortzen dute, enpresa bat sortuko duen nazioarteko ekipo batean sartzeko. Ekipoek enpresa-azoka birtuala egingo dute, eta ekipo bakoitzak bere enpresa erakutsiko die proiektuko gainerako ekipo kideei.

Transcript of Proiektuetarako jarduerak | 1. Blokea: Aurkezpena eta ekipoen...

  • Proiektuetarako jarduerak | 1. Blokea: Aurkezpena eta

    ekipoen antolaketa. LANBIDE-HEZIKETA

    Erdi-mailako eta goi-mailako LH. 16-20+ urte

    Ekipoan hobe

    Lanbide-Heziketa

    16-20+ urte

    Maila

    Ertaina

    Denboralizazioa

    8 saio

    Kideak

    6 kide

    JARDUERAREN DESKRIPZIOA

    Ikasleek beren aurkezpen txartel digitala sortzen dute, enpresa bat sortuko duen

    nazioarteko ekipo batean sartzeko. Ekipoek enpresa-azoka birtuala egingo dute,

    eta ekipo bakoitzak bere enpresa erakutsiko die proiektuko gainerako ekipo

    kideei.

    http://etwinning.es/wp-content/uploads/2017/06/icono_socios.png

  • JARDUERAREN XEDEA

    1. Ikasle kideak ezagutzea. 2. Komunikazioa eta elkarlana sustatzea. 3. Enpresa-sormena garatzea.

    JARDUERAREN GARAPENA

    1. fasea: Antolaketa

    1. urratsa: Ekipoen antolaketa zentro kide bakoitzean

    Irakasleek kolore bat esleituko diote ikasle bakoitzari, bere aurkezpen-txartela

    diseina dezan esleitu dioten koloreko atzealdearekin.

    Kolore kopurua da proiektuan parte hartzen duten ikastetxeen kopurua.

    Jarduera hau 6 kideentzat prestatuta dago, horregatik 6 kolore aukeratzen dira:

    horia, morea, urdina, laranja, berdea eta gorria.

    Irakasle kide batek dokumentu bat sortuko du eta Google Driven (edo antzeko

    batean) partekatuko du gainerako irakasle kideekin. Ikastetxe kide bakoitzeko

    irakasle bakoitzak bere ikasle guztiak agertzen diren taula bat txertatuko du,

    koloreen arabera multzokatuta, irudi honetan ikusten den moduan. Kolore

    guztietako ikasleak egongo dira kide diren ikastetxe bakoitzean.

    Tutoriala: Google Docs-en dokumentuak sortu eta kudeatzea.

    https://docs.google.com/document/d/1hjn0WWsXekjfU77SNYKd1e-

    Dk7j1Z6apCLfytGqY07Q/edit?usp=sharing

    2. urratsa: Aurkezpen-txartelak prestatzea

    https://docs.google.com/document/d/1hjn0WWsXekjfU77SNYKd1e-Dk7j1Z6apCLfytGqY07Q/edit?usp=sharinghttps://docs.google.com/document/d/1hjn0WWsXekjfU77SNYKd1e-Dk7j1Z6apCLfytGqY07Q/edit?usp=sharinghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-1.png

  • Canva (edo antzekoa) hezkuntza-tresna erabiliko dugu, esteka honetatik sar

    gaitezke: https://www.canva.com/. Txartelak aplikazio digitalean sor daitezke,

    proiekturako posta elektronikoko kontu komun batekin erregistratuz.

    Txartel bakoitzak honako hauek jasoko ditu: ikaslearen izena (gezurretakoa izan

    daiteke), argazki edo abatar bat, ikastetxearen izena, lan egin nahiko lukeen

    enpresa mota (osasuna, administrazioa, merkataritza, informatika, automozioa...)

    eta gustuko duten monumentu edo leku bat.

    2. tutoriala: Txartelak sortzeko Canva erabiltzeko bideotutoriala

    https://www.youtube.com/watch?v=xaCaKKjHQqE

    3. tutoriala: Bideotutorial azkarra eta bisuala, txartelak Canvarekin

    https://www.youtube.com/watch?v=grpuI3VsmQA

    Erabiltzaile eta pasahitz bakarrarekin, parte-hartzaile guztien eskura dauden

    produktu digital guztiak eskura izatea errazten da. Irudi honetan, behealdean,

    txartel guztiak kontu berean nola biltegiratzen diren erakusten da.

    https://www.canva.com/https://www.youtube.com/watch?v=grpuI3VsmQAhttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-2.png

  • Ikasle bakoitzak bere txartela deskargatu eta bere ekipoan gordeko du bere izen-

    abizenekin; horrela, proiektuaren espazio birtualetan errazago kudeatuko da.

    3. urratsa. Ikasleen erregistroa eta sarbidea TwinSpace-n

    Irakasle bakoitzak bere ikasle ekipoa erregistratuko du ikasle-administratzaile

    profila duen proiektuarekin TwinSpace-n, sartzeko gako indibidualak emango

    dizkie, eta sartzeko URL-a adieraziko die: http://twinspace.etwinning.net

    4. tutoriala: http://etwinning.es/perfiles-y-permisos-en-el-

    twinspace/?lang=es#more-5848

    Ikasleak beren proiektuaren TwinSpace-an sartuko dira irakasleek emandako

    gakoekin. eTwinning-eko orriaren bidez, irudiak erakusten duen bezala.

    http://twinspace.etwinning.net/http://etwinning.es/perfiles-y-permisos-en-el-twinspace/?lang=es#more-5848http://etwinning.es/perfiles-y-permisos-en-el-twinspace/?lang=es#more-5848http://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-3.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-4.png

  • 2. fasea: Praktikan jartzea

    4. urratsa. Nazioarteko ekipoak sortzea Irakasleek jarduera-orri bat sortuko dute TwinSpace-n, NAZIOARTEKO

    EKIPOAK izenarekin. Txartelen koloreen izenarekin azpi-orriak sortzen dira,

    eta horiek ere nazioarteko ekipoen izenak izango dira: HORIA, MOREA,

    URDINA, LARANJA, BERDEA eta GORRIA. 5. tutoriala: http://etwinning.es/es/gestion-de-paginas-en-el-twinspace/

    5. urratsa. Dokumentu partekatua NAZIOARTEKO EKIPOAK orrian

    sartzea. Nazioarteko ekipoak prestatzea Irakasleek aurretik sortutako Google Docs dokumentu partekatua txertatuko dute,

    eta hortik abiatuta nazioarteko ekipoak sortuko dira. Irakasleek dokumentu

    partekatuaren esteka ere gehituko dute, beherago ageri den irudian ikus

    daitekeen bezala.

    Kolore jakin bateko ikasleak nazioarteko ekipo batean elkarttuko dira (adibidez,

    6 ikastetxe elkarteetako kolore horiko ikasle guztiek nazioarteko EKIPO

    HORIA osatuko dute). Taula honetan, kide diren ikastetxeetako ikasle bakoitzak

    bere EKIPOAN/KOLORETAN sartuko du aldez aurretik sortutako txartela.

    Ikasleak dokumentu partekatura sartu ahal direnean, kasu honetan Google Docs-

    en, txartela taulan sartzeko, kurtsorea dagokion kolorearen gelaxka batean

    sartuta, hautatu aukerak: txertatu-irudia-igo nire ordenagailutik. Nazioarteko

    ekipoak horrela osatuta geratuko dira.

    http://etwinning.es/es/gestion-de-paginas-en-el-twinspace/http://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-5.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-6.png

  • 6. urratsa: Aurkezpen-txartelak TwinSpace-ra igotzea Txartelak proiektuko kide guztiekin partekatzeko eta beste zeregin batzuetarako

    prest egoteko, ikasle bakoitzak bere txartela igoko du TwinSpaceko

    MATERIALA-IRUDIAK atalera.

    3. fasea: Komunikazioa eta lankidetza

    7. urratsa: Nazioarteko ekipoentzako komunikazio-foroak sortzea TwinSpace-ko FOROAK atalean eztabaida-hari bat sortuko da EKIPO/KOLORE

    bakoitzerako, non ikasleek proposamenak egiten dituzten eta ekipo horretako

    ikasleen profil guztiak landu ahal izango dituzten etorkizunerako enpresa bati

    buruz eztabaidatzen duten, egiten ari diren prestakuntza akademikoa edozein dela

    ere.

    http://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-8.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-9.png

  • 6. tutoriala: TwinSpace-n foroak kudeatzea

    Ikasleek beren foroan sarbidea eta komunikazioa izan dezaten, azpi-orri bakoitza

    dagokion foroarekin lotuko da.

    8. urratsa: Enpresak sortzeko lankidetza-espazioa eta ideia-jasa EKIPO bakoitzeko ikasle kideek elkarri eragingo diote foroan, enpresa-

    proposamena egingo dute, eta zein izen izango duen erabakiko dute. Enpresaren

    izena ekipoa identifikatzeko ere erabil daiteke.

    Ikasleek beren etorkizuneko enpresaren izena lankidetzan erabaki dezaten,

    irakasleek espazio bat sortuko dute ideia-jasaren jarduera baterako,

    Answergarden tresnarekin https://answergarden.ch/788885 (edo antzeko

    batekin), espazio hori dagokion azpi-orrian edo ekipo bakoitzaren foroan

    txertatuko da.

    Espazio hori ideia-jasaren aplikazio digitala izan daiteke, eta ekipo bakoitzaren

    foroan eta TwinSpace-ko azpi-orri honetan txertatuko da.

    7. tutoriala: Ideia-jasa egiteko aplikazioa

    http://etwinning.es/es/gestion-de-foros-en-el-twinspace/https://answergarden.ch/788885https://www.youtube.com/watch?v=XS-lJ4cAmu4http://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-10.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-11.png

  • 9. urratsa: Enpresaren logotipoa sortzea Jarduera honen hasieran banakako aurkezpen-txartelak sortzeko erabili den tresna

    berarekin, Canva (edo antzekoa) https://www.canva.com/, ekipo bakoitzeko

    ikasleek enpresarentzako logotipo bat diseinatuko dute, kontuan hartuta taldearen

    koloreak nabarmena izan behar duela parte-hartzaileei enpresa bakoitza ekipo

    sortzailearekin elkartzea errazteko.

    8. tutoriala: Logotipoak sortzea Canvarekin

    Logotipoak kontu komun batekin sortzen badira, guztiak gordeko dira irudian

    erakusten den bezala.

    https://www.canva.com/https://www.youtube.com/watch?v=d14ET_FVpYAhttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-14.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-13.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-13.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-12.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-14.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-15.png

  • Ikasle ekipo bakoitzak bere enpresaren logotipoa igoko du TwinSpaceko

    MATERIALAK-IRUDIAK atalera.

    3. fasea: Enpresak enpresa azoka birtual batean

    aurkeztea

    10. urratsa: Sortutako enpresen logotipoak eta informazioa partekatzeko

    horma birtuala Irakasleek horma birtual bat sortuko dute Padlet (edo

    antzekoa) https://es.padlet.com/ tresnarekin, iruzkinak jarri ahal izateko

    konfiguratuta; bertan, enpresa bakoitzaren logotipoak eta jarduera azalduko dira,

    enpresa azoka birtual baten itxura eginez.

    9. tutoriala: Padlet

    Hormaren esteka hau

    da: https://padlet.com/etwinningactividades/feriaempresarialvirtual

    Irudi honek enpresa-azoka erakusten du:

    https://es.padlet.com/https://www.youtube.com/watch?v=PZPsVYyMug8https://padlet.com/etwinningactividades/feriaempresarialvirtualhttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-19.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-20.png

  • Ikasle bakoitzak parte hartu ez duen enpresak komentatuko ditu eta hobetzeko

    proposamenak egingo ditu.

    11. urratsa: Irakasleek jarduera-orri bat sortuko dute TwinSpace-n ENPRESA-

    AZOKA BIRTUALA izenarekin, eta bertan Padlet horma digitala txertatuko da.

    4. fasea: Jardueraren ebaluazioa: Ezagutzen al ditut proiektuan sortu diren enpresak? 12. urratsa: Irakasleek jarduera-orri bar sortuko dute TwinSpace-n, honako

    izenarekin: EBALUAZIO-LEHIAKETA: EZAGUTZEN AL DITUZU

    ZURE KIDEAK?

    http://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-22.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-21.png

  • Orri honetan autoebaluazioko multimedia-jarduera bat txertatuko da, ikasle

    bakoitzak proiektuaren aprobetxamendu-maila egiaztatu ahal izateko.

    Learningapps tresna digitalarekin https://learningapps.org/ (edo antzekoa) ,

    irakasleek jarduera bat sortuko dute, eta jarduera horretan logotipoen irudiak,

    enpresa-jarduerari buruzko irudiak eta baita soinu-fitxategiak ere erlazionatu

    beharko dira. Lotutako aukerak arrastaka eraman eta batu beharko dira.

    Amaitzean, informazio-bikoteen eraketa zuzena den ala ez egiazta daiteke, eta

    orrialdea freskatuz, behar adina aldiz errepikatuko da, behar bezala osatu arte.

    Irakasleek proba errazak prestatuko dituzte, erakargarriagoa izan dadin. Esteka

    honetan ikus daiteke adibide

    bat: https://learningapps.org/display?v=p42v24wen18

    10. tutoriala: Learning apps

    Irudi honetan, multimedia-autoebaluazioko jarduera agertzen da, azokako

    enpresak ezagutzen dituzun egiaztatzeko:

    Irakasleek autoebaluazio jarduera TwinSpace EBALUAZIO-LEHIAKETA:

    EZAGUTZEN AL DITUZU ZURE KIDEAK? orrialdean txertatuko dute.

    AURREIKUSITAKO PRODUKTUA(K)/EMAITZA(K)

    o Txartel digitalak

    o Elkarlaneko ideia-jasa

    https://learningapps.org/https://learningapps.org/display?v=p42v24wen18https://www.youtube.com/watch?v=DJ_Xvs9NmQg&list=PLSwZB4GlITAGWJ37s0m16Ee2ALqiCXwSBhttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-23.pnghttp://etwinning.es/wp-content/uploads/2019/02/BLOQUE-1-FIGURA-24.png

  • o Enpresen logotipoak

    o Enpresa azoka birtuala horma-irudi partekatu batean

    o Autoebaluazio lehiaketako tresna digitala

    TWINSPACE-KO TRESNAK/ KANPOKO 2.0 TRESNAK

    o Proiektuaren TwinSpace-a: jarduera-orriak, foroak

    o Google-en dokumentuak, https://docs.google.com/

    o Txartel digitalak sortzeko Canva, https://www.canva.com/

    o Ideia-jasa eta bozketa, https://answergarden.ch/

    o Padlet horma birtuala, https://es.padlet.com/

    o Learningapps lehiaketako probetarako, https://learningapps.org/

    o Hezkuntza-helburuetarako irudiak, aipatu beharrik

    gabe, https://pixabay.com/es/

    https://docs.google.com/https://www.canva.com/https://answergarden.ch/https://es.padlet.com/https://learningapps.org/https://pixabay.com/es/