Sagardo Eguna 2016

20

description

 

Transcript of Sagardo Eguna 2016

Page 1: Sagardo Eguna 2016
Page 2: Sagardo Eguna 2016
Page 3: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAatarikoa

Sagardo Egunari ekin baino lehen bi urtemuga ospatuko dira.

Urtero berdina diogu; hemen dela usurbildarren jaialdi kuttunena. Eta hogeita hamabosgarren aldiz errepi-katuko dugu gauza bera. 2016an, bizi asko segitzen baitu Usurbilgo sagar-doaren festa egun handiak. Iaz, udal eta foru hauteskundeak tarteko aste-betez aurreratu behar izan zen hitzor-dua, ohiko egunera bueltan datorki-gu aurten; maiatzeko azken aurreko igande honetara.

Lehen hitzordua: 10:30ean, Udarregiren omenezko eskulturanKilometroak urte betean ospatu zen iazko edizioa. Bi urtemuga gurutza-tuko dira oraingoan; frontoi ondoan dugun Udarregiren omeneko eskul-turak 50 urte bete baititu. Remigio Mendiburuk ondutako artelana inau-guratu zela mende erdia bete da eta igandean, oroitzapen ekitaldi berezi batekin gogoratuko da urteurrena 10:30ean, eskultura kokatua dagoen plazatxoan bertan.

Bigarren hitzordua: 11:00etan, NOAUA!ko argazkiaEta plaza batetik bestera gero, Sagar-do Eguneko bigarren urtemuga os-patzera. 20 urte bete baititu NOAUA! Kultur Elkarteak. Bi hamarkada, eus-

URTEMUGEN EDIZIOA

JAIA, AUZOLANAREN EMAITZAHasiera ekitaldiarekin batera leher-tuko da jai giroa. Pilotalekuan ber-tan, Dema eta Askatasuna plazetan kokatuko diren postuak ireki eta hasiko da joan etorria. Baserriko sa-gardoa dastatu ahalko dugu. Usur-bil, Aginaga eta Zubietako sagar-dotegietakoak. Baita Gipuzkoako beste zenbait txokotakoa ere.

Usurbildarrak ariko dira, ohi denez,

edari preziatua zerbitzatzen, Aska-tasuna plazan pintxoak sukaldatu eta banatzen ariko direnekin batera.

Edalontziak, frontoi sarreran salgaiSagardo botatzaileen esku utzi gero, haiek aseko baitute guztion sagardo egarria. Jabetuko zaretenez, azken urteotan ematen ari da erreleboa bo-tatzaileen artean, Sagardo Eguneko

antolakuntzan bezalaxe. Laguntzak ez du etenik jaialdi honetan. Aurten animatzen zareten sagardo botatzaileok, badakizue; maiatza–ren 22an, goizean goiz hurbildu frontoi ingurura. Postuak jartzen lagundu, eta goizean zehar zerbi–tzatzen aritu ostean, arratsalde-gau parteko parrandari ekin aurretik, merezitako bazkaria izango dute la-guntzaileek.

kara eta euskal kultura sustatzen. 20 urte, Usurbilgo eta usurbildarren berri ematen. Zuekin guztiokin os-patu nahi dugu urtemuga, oso modu berezian. 1996ko Sagardo Egunean, proiektu hau jaiotzear zela, prestake-ta lan betean ziren lagunek ateratako NOAUA!kideen argazkia berritu nahi dugu, erretraturako duela bi hamarka-da hautatu zuten eskenatoki berean; Potxoenea eta Kale Nagusia arteko plazatxoan. Bazkide zein irakurle, zuen zain izango gaituzue.

Hirugarren hitzordua: 11:30ean, Sagardo Egunaren hasiera ekitaldiaGuztion oroimenean geratuko den argazkia atera ondoren, frontoirako bidea hartuko dugu. Sagardo Egu-naren antolatzaileei esker, aurten NOAUA!-rena izango da jai egun handiari ekiteko ohorea. Irekiera eki-taldi berezia izango da dudarik gabe. Badugu zer ospatua hortaz. Zuekin guztiekin bizi nahi dugu une berezia.

Page 4: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAtxiritik

“Sagarrondotik sagardora” ikastaroak aurrera darrai. Ekainaren 4an Aitor Etxeandia arituko da berriro hizlari lanetan.

Sagastiak Loretan jardunaldien ar-tean dago Sagardo Eguna. Baina aurretik, eta ondoren, hainbat ekitaldi izango dira sagarraren, sagastiaren eta sagardoaren inguruan.

Maiatzak 19, ostegunan 11:00 Euskal Herriko Sagardoaren Ibilbide Turistikoaren aurkezpena Po-txoenean.

Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo EgunaGehigarri honetako 16. orrian duzue txosnagunearen egitaraua, eta 18. orrian Sagardo Eguneko antolatzai-leena.

Ekainak 4, larunbatan 09:00-13:00 Sagarrondotik Sagar-dora ikastaro zikloko saioa Potxoe-nean: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”.Bideratzailea: Aitor Etxeandia.n Hurrengo saioak:Uztailak 9: “Zuhaitzen udako edo be-giko txertaketa”.Irailak 10: “Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egite-ko hastapenak”.n Informazio gehiagorako eta izen emateko: 943 361 [email protected] Antolatzailea: Alkartasuna Koope-ratiba.n Elkarlanean: Usurbilgo Sagar-do Egunaren Lagunak, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagastia E.M., Sagardoaren Uniber–tsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

IV. SAGASTIAK LORETAN

SAGARDO EGUNEAN IZANGO DIREN SAGARDOAK

BASERRIETAKO SAGARDOAK: Agerre Azpi, Aizperro, Anburu, Gorosti, Kupel Txiki, Leitzarran.

SAGARDOTEGIETAKOAK:Aginaga: Aginaga, Urdaira.Usurbil: Aialde Berri, Arratzain, Saizar.Zubieta: Astiazaran.Aduna: Aburuza.Aia: Satxota, Izeta.Astigarraga: Artola, Astarbe, Bereziartua, Lizeaga, Petritegi.Igeldo: Calonge. Hernani: Alberro, Otsua-Enea,

Rufino, Iparragirre, Goiko Lastola.Lasarte: Otegi.Urnieta: Elutxeta, Oianume.Zerain: Oiharte.

Page 5: Sagardo Eguna 2016
Page 6: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Udarregik kantatua da Gure kole-jiyuak, sagardotegiyak. Profezia gisa ere har daiteke Udarregik as-paldian esandakoa. Pentsa: ia bi mende pasa dira hura abestu zue-netik, eta sagardotegiak jarraitzen du bertsolari zein bertsozale asko-ren gustuko plaza izaten.

Juan Joxe Alkain Iruretagoiena, ‘Udarregi’ bertsolaria Aiako Uztae-taburu baserrian jaio zen, 1829an. Gaztea zela, familia Usurbilgo Uda-rregi baserrira etorri zen. Handik urte batzuetara, berriz, Artikulaaun-di baserrira aldatu ziren. ‘Udarregi’ bertsolaria eta plazagizona oso ezaguna izan zen Beterri guztian. 1895ean hil zen. Ez da bere argazki-rik gordetzen. Bere omenezko eskultura bat dago, ordea, frontoiaren ondoan. Remigio Mendiburu eskultoreak egina, eta duela 50 urte ipinia. Igande hone-tan, biak ekarriko dituzte gogora: bertsolaria eta eskultorea.

UDARREGI BERTSOLARIAREN OMENEZ,REMIGIO MENDIBURU ESKULTOREA GOGOAN

EKITALDIA ESKULTURAREN ONDOAN EGINGO DA1966ko maiatzaren 22an inaugu-ratu zen Udarregiren omenezko eskultura. Egutegiaren kapritxoak. 50. urteurrenak Sagardo Eguna-rekin bat egin du. Hori dela eta, Sagardo Eguna hasi baino lehen, ekitaldi bat egingo da Udarregiren

Joanito Dorronsororen Bertsotan liburuak (Ikastolen Elkartea, 1981) Udarregiren ilustrazio hau dakar. Ez da bere argazkirik ezagutzen.

aldeko eskulturaren aurrean. Goizeko 10:30ean hasiko da.

Maiatzak 22 igandea10:30ean Matistanea etxe parean, Udarregiren omenezko eskulturaren aurrean.

Page 7: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#noauak20

Idoia Torregarai NOAUA!ko lehendakariak, eta Josu Furundarena zein Maribel Mena

bazkideek piztuko dute jai-giroaren metxa.

Sagardo Egunaren Lagunak talde-koei esker, bi hamarkada bete dituen NOAUA! K.E.-k izango du, igandeko Sagardo Eguna abiatzeko ohorea.

Bazkideak, oholtza gaineanZuengatik eta zuentzat izatea nahi dugu. Omenaldi txiki eta xumea, 20 urte bete dituen NOAUA! Kultur Elkartea modu batean edo bestean laguntzen, babesten aritu zaretenoi. Une motza izango da, baina motza bezain berezia izatea nahi dugu, ge-

SAGARDO EGUNEKO HASIERA EKITALDIA, NOAUA! KULTUR ELKARTEAREN ESKUTIK

hienbat bazkideontzat. Zuei goraza-rre egiteko ekitaldia izango da.

Eta egitasmo hau aurrera ateratzen la-gundu duzuen guztioi eskerrik beroe-nak eman eta zoriontzeko, bi bazkide igoko dira frontoiko oholtza gainera, kultur elkarte honetako lehendaka-ri Idoia Torregarairekin batera; Josu Furundarena eta Maribel Mena NOAUA! kideak. Biekin hitz egiteko aukera izan dugu. Ondorengo orrie-tan dituzue elkarrizketak. Igandean, goizeko 11:30ean, Sagar-do Eguneko irekiera ekitaldian ikusiko dituzue. Gero, festara!

Page 8: Sagardo Eguna 2016

“Asko ikasten dugu

Etumeta-AEK euskaltegian.

Giro ona dugu”

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#noauak20

Euskara ikasten ari da. NOAUA!ko bazkide egin berri da eta Sagardo Eguneko irekiera ekitaldian hartuko du parte.

Duela gutxi tramitatu duzu NOAUA!ko bazkidetza. Zerk ani-matu zaitu?Maribel Mena: Martxoan egin nuen bazkidetza. Gustuko ditut kultur ekin–tzak. Horregatik animatu naiz, herrian zer antolatzen den jakiteko eta parte hartzeko baita.

Astekaritik, zer duzu gogokoen?Orohar dena gustuko zait. Interesga-rria da niretzat. Euskara ikasten ari naiz eta oso ondo datorkit orain. Nor-malean aldizkari osoa irakurtzen dut.

Ze urratsetan zaude orain?Ikasturte honetan hasi naiz Etume-ta-AEK euskaltegian. Lehenengo perfila atera nahi dut.

Zein da zure helburua?Perfila atera eta euskaraz hitz egite-ko ohitura hartu nahi nuke. Euskara pixkanaka, geroz eta gehiago uler–tzen dut. Hitz egin ez hainbeste. Ur-duri jartzen naiz. Baduzu euskaltegitik kanpo euska-raz aritzeko aukera?

“PIXKANAKA, GERO ETA GEHIAGO ULERTZEN DUT”

“LAGUNEKIN GOIZ PASA EGITEN DUGU SAGARDO EGUNEAN, ETA GERO BAZKARIA IZATEN DUGU” Nola biziko duzu Sagardo Egu-na?Normalean, lagunekin plana egiten dugu. Goiz pasa egiten dugu Usur-bilen, sagardoa dastatzen aritzen gara. Eta gero bazkaria izaten dugu. Aurten ez dakit zer egingo dugun, aurreko urteetan hemen

Senarrarekin eta umeekin. Umeak ikas-

tolan daude eta etorkizunari begira, etxekolanekin lagundu nahi nieke.

Kalean errazten zaizu euskaraz hitz egitea?Mintzalagun egitasmoan parte har–tzen hasi berri naiz. 3-4 laguneko talde txikia osatu dugu. Lautan bakarrik bildu gara oraindik, baina

esperientzia ona da, soltura har–tzen laguntzen dit. Gustura nabil.

Noiz atera nahi zenuke perfila?Azterketa egin behar dut ekainean, saiatu nahi dut, ia zer moduz ate-ratzen zaidan. Ateratzen ez badut hurrengo urteko ekainean saiatuko naiz berriz. Epe luzerako helburua denez, ikas-ketan aurrera segitzen motibatzen nau.

inguruko sagardotegiren batera joan izan gara bazkaltzera.

Animatu NOAUA!ko irakurleak Sa-gardo Egunera.Bai, giro ona izaten da batez ere goi-zean. Oso giro ona eta polita. Anima-tu Sagardo Egunera, ia eguraldi ona

egiten duen. Ondo pasako dugu.

Euskalduntzeke dagoenari zer esango zenioke?Hitz egitea polita dela. Umeekin hitz egiteko lagungarria zait niri. Lehen euskaraz hitz egiten nuen arren, errazagoa zait orain.

Page 9: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#noauak20

NOAUA!ko bazkide gisa, irekiera ekitaldian hartuko du parte, goizeko 11:30ak aldera.

Egun berezia datorkizu?Josu Furundarena: Urte dezen-tez oholtza gainera igotzea tokatu izan zait Sagardo Egunez, trikititxa jotzeko. Oraingoan ospakizun hau tokatu zaigu eta gustura.

Trikitilari moduan, oholtzatik nola ikusi izan duzu Sagardo Eguna?Denak jaian murgiltzeko zain eta pozik izaten dira. Jaialdi hasieran jo izan dugu trikitixa, irekiera eki-taldia ospatu eta berehala igo izan gara oholtza gainera Zumarteko trikitilari eta panderojoleak, Juan Tapiarekin. Oraindik jendea lasai ibiltzen den garaian.

Iaz estreinakoz sagardoa zerbi–tzatzen aritu zinen. Zer moduzko esperientzia izan zenuen?Bukaerarako nekatuta, baina gus-tura. Beste aldetik ikusten da Sa-gardo Eguna. Hasieran lasaixeago ibiltzen da jendea, bukaeran gehia-go entretenitzen dira. Egarri gutxia-go eta hitz egiteko gogo gehiago izaten da. Sagardoa botatzeko jen-

IREKIERA ETA GERO, SAGARDOA ZERBITZATZERA

“NOAUA! BEZALAKO EKIMENEK AURRERA ATERATZEKO BABESA BEHAR DUTELA IRAKATSI DIGUTE GURASOEK”Sagardo Eguna hasi baino lehen, NOAUA! kideen duela 20 urteko argazkia berrituko dugu. Bertan izango zara baita.Beste urteren batean ere izan gara argazki horretan. NOAUA! zaletua dena ekitaldira gertu-ratzera animatzen dut. Gazteok

de berria sartzen ari da pixkanaka. Aldaketa hori beharrezkoa da segi-da izateko.

Postura gerturatzen direnek, nola epaitzen dute sagardoa? Gustura baina antzematen zen sa-gardo batzuk lehenago bukatzen zi-rela beste batzuk baino. Orokorrean jendea gustura geratu zen. Ia aurten, sagardo gehiago izan da, sagarra

ere ugariagoa izan da, eta ia jendea gustura geratzen den.

Ze plan duzu Sagardo Egune-rako?Goizean goizetik frontoian izango gara prestaketa lanetan; sagardoa hozteko izotza jartzen, mahaiak pres-tatzen... Goizean zehar sagardoa botatzen ibiliko gara, eguerdian baz–karitara eta bazkaritik aurrera, arra–tsalde-gau parteko festa. Nekatu arte.

urrun ikusten dugu NOAUA!, baina guk ere parte hartzeko gune bat da. Ia animatzen garen, ia hartzen du-gun iniziatiba, aukera bada eta.

Nolatan bideratu zenuen NOAUA!ko bazkidetza?Gurasoak sorreratik dira NOAUA!-

kide, halako ekimenak aurrera ateratzeko babesa behar dutela ikusi baitute, eta hala irakatsi digute. Finantzaketan parte har–tzeko bazkide izatea baliagarria eta garrantzitsua da. Horregatik gara arreba eta biok NOAUA!ko bazkide.

“Iaz hasi ginen lehen aldiz

botatzaile gisa. Aurten ere

ibiliko gara”

Page 10: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Mikel Laboa plazan ipiniko duten txosnagunean aurkituko dituzue talogileak lanean.

Iaz garai honetan iragarri genizuen. Urte luzez, Sagardo Egun, Artisautza edo San Tomas Azoketan, baita beste hainbat ekimenetan ere, muxutruk talo eder askoak gogotsu prestatzen aritu izan den taldea desegitera zihoala. Iazkoa izango zela lanean jardungo zuten azken Sagardo Eguna. Bide batez, taldeari segida emateko prest zeudenei Mikel Laboa plazako karpa azpira gerturatzeko gonbita luzatzen zieten festa egun handian.

Aldaketekin, lehengo kide batzuek se-gita, bidelagun berriak batuta, taldeari eutsi diote. Igande honetan bueltan dira, Mikel Laboa plazan Ernai Usur-bilek antolaturiko txosnagunean aur-kituko dituzue. 11:00etan irekiko dute karpa. Eguerdi partera arte ariko dira taloak prestatzen.

ETENIK EZ, TALOGILEEN TALDEAN

PRESOEN SENIDEEI LAGUNTZENElkartasun bilgunea izan da beti-danik talogileena. Jasotako dirua, euskal presoen senideei lagun–tzera bideratu izan dute. Iazko Sagardo Egunean, taldea dese-gitera zihoala iragarri ostean, buru-belarri lanean zirela, ezus-teko eta merezitako omenaldia jaso zuten Usurbilen Nahi Ditugu bilgunearen eta hainbat herrita-rren partetik.

Modu honetan, urteetan eman-dako laguntza eskertu nahi izan zioten bolondres taldeari. Usurbi-len Nahi Ditugu bilguneak deitu-riko mobilizazioen amaieran izan zen. Aurtengorako euskal preso eta senideen eskubideak erres-petatzea exijitzeko kalejira eta txotx berezia iragarri dituzte igan-derako 13:00ean, txosnagunetik abiatuta.

Kalejira eta txotx berezia iragarri dituzte iganderako, txosnagunetik abiatuta.

Eguerdira arte laneanEuren lan jarduna ezagutu eta mimo handiz prestaturiko jatekoa dasta–

tzeko aukera bikaina izango dugu sa-gardo tragoxka eta tragoxka artean, maiatzaren 22an.

Page 11: Sagardo Eguna 2016
Page 12: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

“Bezeroek zerbait gehiago nahi dute eta

zerbait gehiago eskaini behar

zaie”

Elkarlanean aritzeko lau urteko hitzarmena dute Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalek sinatua.

Sagardoaren kultura sustatzeko ahale-gina ez da gaurkoa. Eremu honetako elkarlana hedatzen doa. Sorlekutik, Astigarragatik eskualderako jauzia eman zuen orain urtebete Sagar-doaren Lurraldeak. Sagardoaren kul-tura sustatzeko elkarlanerako lau ur-terako hitzarmena sinatu zuen aipatu herriko udalak, Hernani eta Usurbil-goak.

Lankidetza itun honen baitan, hiru udalerriak Sagardoaren Lurraldea markapean integratzeaz gain, aurre-ra begira, Sagardo Bideak sortzeko edota Sagardoetxea Museoan parte hartzeko konpromisoa hartu zuten. Gainera, sagarra eta sagardoan be-rezituriko Sagardoetxeako Dokumen-tazio Zentroan jasota geratuko da, Hernani eta Usurbilgo sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko doku-mentazioa. Eta dokumentazio hau guztia kontsultatzeko zerbitzua es-kainiko da. Dokumentazio hau erabil-garri izango dute hiru udalek. Ekitaldi berriak sortzeko bidea irekitzen du

SAGARDOAREN LURRALDEA, “DENON MARKA”

NORTASUN ETA KULTUR MARKA Bezeroek “zerbait gehiago nahi zuten eta zerbait gehiago eskaini behar zitzaien”, aipatu digute Sa-gardoaren Lurraldetik. Eta hor plan-teatzen dute, egun indarrean duten marka sortzea; “Sagardoaren Lu-rraldea”. “Denontzat identifikatzeko erraza izatea nahi genuen. Irekia. Eremu bat, lurralde bat, kultura bat, identitate bat da Sagardoaren Lurraldea”, diote. Marka horrekin hasi ziren lanean Astigarragan. Sa-

hitzarmenak. Hortik dator e g u n o t a n ,

Sutegin bisita dezakezuen “Sagar-do ibaiak, bizitza iturri” erakusketa. Edota azken bi urteotan ospatu den “Sagardoaren Lurraldea ezagutuz” ibilaldia. Ekimen hau urtero egiteko asmoa dago, txotx boladaren amaie-ran, apirileko azken igandean.

Sagardoaren Lurraldean integratu, sustatu eta komertzializatuko da au-rrerantzean bestalde, Astigarraga-rekin batera, Hernani eta Usurbilgo sagardoaren kulturako eskaintza tu-ristikoa. Udal bakoitzak Sagardoaren Lurraldetik kudeaturiko erreserben zentrala izango du, bere esperientzia eta sagardotegietarako erreserbak online sustatzeko.

gardoaren kultura sustatzeko nahia ordea ez zen udalerri horretakoa soi-lik. Inguruko beste udalerriena baita. Saiakerak ere egin zituzten beren kon-tutik. Azkenean, dauden baliabideak aprobetxatuz, elkarlanerako jauzia eman dute. Sagardoaren Lurraldea iaz handitu zen, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek sinatu zuten lanki-detza hitzarmenari esker. Baina lurral-deak hazten segi nahi du. “Beste herri batzuekin harremanetan bagaude. Ia

sartzen diren eta zabaltzen joaten den pixkanaka”, Sagardoaren Lu-rraldetik aditzera eman dutenez. Azkenean Sagardoaren Lurraldea, “denon marka da. Denona izatea nahi da, edonork erabili dezakeen marka bat izatea”.

Informazio gehiagorako:sagardoarenlurraldea.comtwitter.com/sagarlurfacebook.com/Sagardoarenlurraldea

Page 13: Sagardo Eguna 2016
Page 14: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Erakusketa ibiltaria Usurbilen da egunotan, Sutegin. Sagardo Egunean zabalik topatuko duzue.

Oria, besteak beste, bi jardue-ra ekonomiko garrantzitsuren lotunea zela jabetuko zarete; sagardogintza eta ontzigintza sektoreena.n Asteazkenetik ostiralera, 18:00-20:00.n Larunbatean 12:00-13:30 / 18:00-20:00.n Igandean 12:00-13:30.n Antolatzaileak: Usurbil, Her-nani eta Astigarragako udalak, Sagardoaren Lurraldea, Donos-tiako Aquariuma.

‘SAGARDO IBAIAK, BIZITZA ITURRI’ ERAKUSKETA

Page 15: Sagardo Eguna 2016
Page 16: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Dj Bull arituko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera Txosnagunean.

Maiatzak 22, igandean 11:00 Txosnagunearen irekiera.n 13:00 Presoen aldeko kalejira eta txotxa.n Eguerdira arte, talogileak.n 15:30 Trikitilariak.n 18:00 Dj Bull.n 23:00 Zaparra herriko taldearen kontzertua.n Tokia: Mikel Laboa plaza.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.

TXOSNAGUNEA, MIKEL LABOA PLAZAN

Page 17: Sagardo Eguna 2016
Page 18: Sagardo Eguna 2016

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Maiatzak 22, igandean 10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Uda-rregi bertsolariaren oroime-nez Remigio Mendibururen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.n 11:00 Potxoenea ata-rian duela 20 urte egindako NOAUA!ko bazkideen argaz-kia berrituko dugu.n 11:30 Hasiera ekitaldia NOAUA!ren eskutik.

EKITALDIZ JOSIA DATOR SAGARDO EGUNA

n Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta bes-te sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko

postuak jarriko dira eta As-katasuna plazan Eusko La-belean sartuta dauden sa-gardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dasta–tzeko aukera ere izango da.n 12:00-13:30 “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakus-keta Sutegin.n 18:00-21:00 “Elektro Pa-txaranga” kaleetan zehar.Antolatzailea: Sagardo Egu-naren Lagunak.

Page 19: Sagardo Eguna 2016
Page 20: Sagardo Eguna 2016