San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz...

6
San Andres errotatik Irozko zubira 5 Ibai Parkearen ibilbide goxoari jarraikiz, Arga ibaian gora joanen gara San Andres errotatik Irozko zubiraino. Denetariko bazterrak ikusiko ditugu; hots, herrietako hiri-giroa, betiko baratzeak, Esteribarko landa-paisaia. Ibilian, gainera, ibaiari lotuta dagoen ondare historikoa ezagutzeko aukera ederra izanen dugu. I B I L A L D I O S A S U N G A R R I A K IRUÑERRIKO IBAI PARKEKO ONDARE HISTORIKOA

Transcript of San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz...

Page 1: San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz egindako bi zubi-bular ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisaria enbor-garraiatzaileei

S a n A n d r e s e r r o t a t i k I r o z k o z u b i r a

5

Ibai Parkearen ibilbide goxoari jarraikiz, Arga ibaian gora joanen gara San Andreserrotatik Irozko zubiraino. Denetariko bazterrak ikusiko ditugu; hots, herrietakohiri-giroa, betiko baratzeak, Esteribarko landa-paisaia. Ibilian, gainera, ibaiarilotuta dagoen ondare historikoa ezagutzeko aukera ederra izanen dugu.

I B I L A L D I O S A S U N G A R R I A KI R U Ñ E R R I K O I B A I P A R K E K O O N D A R E H I S T O R I K O A

Page 2: San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz egindako bi zubi-bular ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisaria enbor-garraiatzaileei

San Andres errota (Atarrabia)eta Dorraburuko presa (Uharte)Presak irin-errota hornitzen zuen urez. Errota, zehazki, Atarrabiakoeta Uharteko auzokideek elkarrekin eraiki zuten 1541ean, etaerrentan uzten zen, ustiatzeko. Gero, XIX.-XX. mendeetan hainbaterabilera izan zituen: Alzugarayren irin-lantegia, zentral elektrikoaeta Esparzaren lantegiko biltegia.

Erdi Arokoa jatorriz, oinezkoek bakarrik erabiltzen dute. 1343koagiri batean aipatua dago lehen aldiz. Agirien arabera, XVI. mendetikXVIII.era berrikuntzak egin zitzaizkion. Ugalaldeko eta Artadiburukozubiekin batera, Uharteko zubirik zaharrena da. Erdi-puntuko biarku ditu eta zubi-bular bakarra.

Kalbarioko zubia ere erraten zaio eta Humilladeroko zubia ere bai.Erdi Aroan eraikia, erdi-puntuko hiru arku ditu, eta, uretan gora,bi zubi-bular. 1550ean, ibaian behera zetozen enborrei sariakobratzen zien. Agirien arabera, 1652an, berrikuntza-lanak eginzitzaizkion. XVIII. mendean ere bai, garrantzitsuagoak, eta egungoitxura eman zioten.

Egun, gune hidraulikoa zaharberritu da (presa,ubidea eta zentrala) eta, eraikinean, Ibai ParkekoInformaziorako eta Ingurumen Heziketarako Zentroajarri dute, erakusketak, tailerrak eta bisita gidatuakeskaintzeko. Era berean, Donejakue Bidekoerromesak, paseatzaileak eta, oro har, jendeahartzeko topalekua eta aisiarako gunea da. Udan,kafetegia eta terraza-zerbitzua zabalik daude.

Dorraburukozubia(Uharte)

Artadiburuko zubia (Uharte)

2

Page 3: San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz egindako bi zubi-bular ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisaria enbor-garraiatzaileei

Zokoako presa (Uharte)eta Olazko errota-zentrala

Zokoako presa silarriz eraikia dago eta, handik, ura hartzen zenbaratzeak ureztatzeko eta Olazko errotara eramateko. Errota hartan,gero, zentral elektriko bat paratu zuten. Presa-errota multzoa ErdiArokoa da eta, XIII. mendetik aurrera, dokumentatua dago. Garaibatean, baziren zubi txikiak hornikuntza-ubidea gurutzatzeko.

XVIII. mendean datatua da, baina jatorriz Erdi Arokoa dirudi. 1550ekoagiri batean aipatua dago lehen aldiz, enborrei saria kobratzekoeskubidea aitortu zitzaionean. Erdi-puntuko bi arku ditu erdialdean,eta bi txikiago, alboetan. Uretan gora, zubi-bularrak ditu.Zubitik hurbil Uharteko arropa-garbitzaileak aritzen ziren.

Presak berezko ur-jauzi bat baliatzen du eta, jatorriz, X. mendekoada; Nafarroako agirietan jasotako presa eta errota aipamenikzaharrenetakoa baita. Orduez geroztik, mendez mende, hainbatirin-errota hornitu ditu urez eta, ondotik, irin-lantegi batzuk ere bai(Yoldi eta Huici). Presako ura hartzen da Uharteko baratzeakaspaldidanik ureztatzen dituzten ubideetara eramateko.

Atondoko presa (Uharte)

3

Ugalaldeko zubia (Uharte)

Page 4: San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz egindako bi zubi-bular ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisaria enbor-garraiatzaileei

Irozko presa eta Zabaldikakoerrota-zentrala (Esteribar)

Harrizko presa Irozko dermioan dago eta, ubide baten bitartez,Zabaldikako zentrala elikatzen du. Zentrala antzinako irin-errotabaten gainean eraikia dago, XIX. mendeaz geroztik ageri daagirietan, eta, makinen artean, Francis turbina bat dago.Zentrala jardunean da.

Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz egindakobi zubi-bular ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisariaenbor-garraiatzaileei kobratzen zien. Agirien arabera, 1652an,berrikuntza-lan nabarmena egin zitzaion, 410 dukatetan. Zubitikhurbil, 1982an, berri bat eraiki zen errepidea pasatzeko.

Iturgaizko Zubia ere erraten zaio, erromanikoa da eta XII. mendeaneraiki zen, Donejakue Bidean bertan. Aldamenean, MontserratAma Birjinaren baseliza desagertua, antzinako San Migel ospitaleaeta egun eroria dagoen errota zahar bat zeuden. Erdian, arkuhandia du, beheratua, eta hiru txikiago aldeetan, hirurak ereerdi-puntukoak. 1550ean, enborrei zubisaria kobratzen zien.

Irozko zubia (Esteribar)

4

Zabaldikakozubi zaharra(Esteribar)

Page 5: San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz egindako bi zubi-bular ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisaria enbor-garraiatzaileei

San

Andr

eser

rota

Dorr

abur

uko

zubi

a

Dorr

abur

uko

pres

a

Arta

dibu

ruko

zubi

a

Ola

zko

erro

ta-z

entr

ala

Zoko

ako

pres

a

Uga

lald

eko

zubi

a

Aton

doko

pres

a

Zaba

ldik

ako

erro

ta-z

entr

ala

Zaba

ldik

ako

zubi

zah

arra

Iroz

kopr

esa

Iroz

ko z

ubia

9

7

7

8

6 5

44

32

11

Ibai

Par

keko

Info

rmaz

io Z

entr

oak

- Ata

rrab

iako

Pila

teg

ia-

San

An

dre

s E

rro

ta

Ibila

ldi p

rop

osa

tua

Ibilb

ider

a jo

atek

o B

US

gel

toki

a

050

0m1k

m10

0m

L23

4.L

Uha

rtek

o lu

z.

L4

Sa

n A

nd

res e

rro

tati

k Iro

zko

zu

bir

a

Go

rrait

z

Ola

tz

4.L

Uha

rtek

o lu

z.

Ata

rrab

iako

pila

teg

ia

Page 6: San Andres errotatik Irozko zubira€¦ · Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma-harriz egindako bi zubi-bular ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisaria enbor-garraiatzaileei