SAN AuSTO DURANGO · SAN AuSTO DURANGO 3SaSn Fust 4 Gure elkarteak ehun urtetik gora ditu. Historia...

20

Transcript of SAN AuSTO DURANGO · SAN AuSTO DURANGO 3SaSn Fust 4 Gure elkarteak ehun urtetik gora ditu. Historia...

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

3

San Faustotik Madalenara, Tabiratik Landakora, gure jaien, gure Sanfaustoen harrabotsa entzuten da herriko kale eta plazetan. Patxikotxuk Ezkurdiko zuhaitzetatik kuku egiten digula dirudi, Alde Zaharrean barrena Udaletxerako bidea egiteko. Urtero bezala, Udaletxean izango gara bere zain: txoko bat gordeko diogu eta bertatik durangarron jai-grinaren lekuko izango da. Txupinazoak borborka jarriko ditu gure herriko kaleak, eta urte luze honetan zehar, krisi ekonomikoa dela-eta, erre ditugun indarrak berreskuratzen lagunduko digu, Egoera zailari buelta eman eta, orain arte egin dugun moduan, elkartuago eta indartsuago aterako gara.

Jai-egitarauak parada ezin hobea eskainiko digu gure usadio gogokoenez disfrutatzeko: Zezenak dira edo artopilen banaketa. Eta ekitaldi berriagoak ere izango dira: jubilatuen bazkaria, umeen jolasak, txistulariak, kontzertuak, erromeriak eta kirol txapelketak. Horrexegatik, ene eskerrik beroena luzatu nahi diet Durangoren eta durangarron alde horrenbeste lan egiten duten Jai Batzordekoei.

Eta gogoratu ditzagun, baita ere, arrazoi ezberdinak direla-eta, San Fausto jaietan egon ezin diren herritarrak. Errespeta dezagun guztion atsedena, eta zain ditzagun Durangoko kaleak, plazak, kontainerrak, bankuak, farolak,… Amaitzeko, Patxikotxuren izenean, abegitsu hartu ditzagun gurekin batera jaiak ospatu nahi dituztenak. Denontzako dago lekua, errespetuz eta gizalegez jokatzen badugu.

GORA DURANGO!

GORA SAN FAUSTO JAIAK!

Aitziber IrigorasAlkate andrea

Zezenak dira, Santanostetik…

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

201

4

4

Gure elkarteak ehun urtetik gora ditu. Historia luze honetan aldaketak ugariak izan dira, udal banda izatetik kultur elkarte izaterakoa, esaterako. Garaiak, pertsonak, funtzionatzeko erak… aldatzen dira, baina ez honelako talde bat gidatu behar duen izpiritua. Izan ere, zaletasun berak batzen gaitu guztiok eta hori garatu ahal izateko gure aisia-ahaleginak jartzen ditugu entsegu eta emanaldi antolaketan. Horregatik pozten gaitu jaiei hasiera emateko txupina botatzeko aukeratu izanak, jai-batzordearen aitorpen bezala hartu dugulako.Herriko gainontzeko elkarteei ere zabaltzen diegu ohore bera: errekonozimendua guztiontzako da. Asko dira udalak egin ezin

dituen gauzak eta egiten ditugunoi diruz laguntzen digu horregatik: kaleak musikaz alaitzen ditugunoi, gazteekin kirolean aritzen zareten entrenatzaileei, aisialdia umeekin betetzen duzuen begiraleei, mendizaletasuna sustatzen duzuenoi... Animorik beroena elkartekintzan ari zareten guztioi!Gure arteko musikaririk nagusiena urrundik etorri zen Durangoko bandan jotzera, lanpostu baten promesan. Gazteena, berriz, musika eskolan ikasia da. Hurrengo iturria ez dakigu zein izango den. Landakon dugu biltokia eta mundu guztiaren ilusioak batzeko lekua da: zurea ere bai.

Gora Sanfaustoak eta gora musika!

Tabira Musika Banda

Hamar urte igaro dira zenbait lagun triatloi zalek, gaur egun, Mugarra Triatloi Taldea denaren lehen harritxoa jarri genuenetik. Hamar urte hauetan ekintza mordoa egin ditugu, batzuk aipatzearren, herri duatloia edo Euskadiko duatloi txapelketa. Baina denetatik badago bat harro sentiarazten gaituena: 2008an sortu genuen triatloi eskola! Bost urtetan asko hazi da Mugarra Triatloi Eskola, horrenbeste, ze erreferente bihurtu baita eta

estatuko eskola handienetakoa da, 85 neska-mutiko ditu. Orain hasi gara ikusten bost urteotan egindako lanaren emaitzak, gure kadete eta junior neska zein mutilek Euskadiko txapelketak irabazi dituzte, eta beste hainbat lehiaketatan ere irabazle izan dira. Konbentzituta gaude Mugarra Triatloi Eskolak baduela etorkizuna; Durangaldean kirol hau bultzatzeaz gain, Mugarra Triatloi Taldea klub handia izatera eroango du, ziur gaude.

Mugarra Triatloi Taldea

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

5

UDALAK EZ DU ERANTZUKIZUNIK IZANGO JAI-EKITALDIETAN GERTATU LITEZKEEN ISTRIPUETAN.

JAIETAN, ETA BEREZIKI SAN FAUSTO EGUNEAN, ANIMATU EGITEN ZAITUGU DURANGOKO JANTZI TRADIZIONALA JANZTERA (ALKONDARA ZURIA ETA GONA EDO PRAKA URDINAK).

16 URTETIK BEHERAKO UMEEK DEBEKATUTA DUTE HELDUENTZAKO “ZEZENAK DIRA” EKINTZETAN PARTE HARTZEA.

JAI BATZORDEAK ESKUBIDEA DU EGITARAUAN ALDAKETAK EGITEKO.

EGITARAUAN ALDAKETARIK BALEGO, HERRITARRENTZAKO INFORMAZIO PUNTUETAN ETA www.durango-udala.net WEBGUNEAN AGERTUKO DIRA.

EGITARAUA MOBILERA JAITSI DAITEKE HERRITARRENTZAKO INFORMAZIO PUNTUETAN BLUETOOTH BIDEZ.

OHARRAK

• SALTZAILE IBILTARIEN GUNEA ASKATASUN ETORBIDEAN IZANGO DA.

• BARRAKAK ETA ZEZEN PLAZA “LAMINACIÓN Y DERIVADOS” FABRIKA EGON ZEN TOKIAN (FAUSTEBIDE KALEA) EGONGO DIRA.

• TXOSNAK PINONDON KOKATUKO DIRA.

• TXOSNA GUNEAN EGINGO DIREN EKINTZA GUZTIAK TXOSNEN BATZORDEAK ANTOLATUTAKOAK DIRA.

JAKINARAZPENAK

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

201

4

6

Sexu-erasoaren definizioa: beste pertsona baten sexu-askatasunari biolentziaz edo larderiaz eraso egitea. Esaterako: bortxaketak, indarra baliatuz musukatzea, tratu iraingarriak, baimenik gabeko ukitzeak, begirada lizunak, komentario gordinak…

Aipatutako guztiak dira sexu-erasoak. Askotan gertatzen dira, nahiz eta ez luketen egundo agertu behar. Gure esku dago honekin amaitzea.

Sexu-erasoren bat jasaten baduzu, ez izan zalantzarik: egin aurre, erantzun, salatu eta eskatu laguntza.

Erasoren bat ikusten baduzu ez begiratu beste aldera, etzazu justifikatu: inplikatu zaitez, entzun eta lagundu. Baita jaietan ere.

Azken baten, guztiok daukagu eskubide bera aisialdiaz gozatzeko eta ondo pasatzeko.

ESAN DOT EZETZ, ETA KITTO. Ulertu dozu?

Telefono interesgarriak

Udaltzaingoa: 946 030 010Durangoko anbulatorioa: 946 032 860Larrialdiak: 112

EMAKuMEA

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

7

DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA• Pintura erakusketa: Baroja Collet.Urriaren 3tik 26ra • San Fausto 2014ko kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa.Urriaren 10etik 26ra

EZKURDI UDAL ARETOA• XIV “Durango Hiria” lehiaketako margolanen erakustaldia.Urriaren 3tik 13raOrdutegia: egunero 18:00etatik 20:00etaraGainera, larunbata, igandea eta jai-egunetan 12:00etatik 14:00etaraAntolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea

SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA• Argazki lehiaketaren erakusketa.Urriaren 26tik azaroaren 2raOrdutegia: egunero 18:00etatik 20:00etaraGainera, larunbata eta igandean 12:00etatik 14:00etara Antolatzailea: F-STOP Argazki Elkartea

2014ko EUROPAKO ONDAREAREN JARDUNALDIAKDURANGALDEABerriz • Durango • Elorrio • Garai • Iurreta • Mañaria • Otxandio • ZaldibarNoiz: urriko asteburuetan.Informazioa eta erreserbak:688 613 537 / [email protected] ezazu programa Durangoko Turismo Bulegoan

BISITA GIDATUAK: DURANGOKO KOMENTUAKNoiz: urriaren 4, 11, 18, 25.Informazioa eta erreserbak:Oficina de Turismo de Durango94 603 39 38 / [email protected]

ALKOHOLEMIA KONTROLAREN STAND INFORMATIBOA ETA TESTING PROGRAMA - AI LAKET!!Urriaren 18ko gaua, gauerditik goizaldeko 03:00etaraTokia: txosnagunean Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa

ERAKuSKETAK

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

9

Ostirala 320:00“Adiós, Chéjov” PACO OBREGÓNen antzezlanaren estreinaldia San Agustin Kultur Gunean. Sarrera: 10€ (7,50€ bazkideak).

Larunbata 417:00 Estatuko ohorezko B mailako errugbi partida Arripausuetan: DURANGO RUGBY TALDEA – BERA BERA RT.17:00-19:00 Durangoko II. atletismo eguna. Club, elkarte eta kuadrilen arteko errelebo lasterketa eta txikientzako lasterketak alde zaharrean. Email: [email protected](Euria bada, merkatu plazan).Antolatzailea: Durango Kirol Taldea.18:00 XXXI San Fausto zesta punta txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.20:00 PACO OBREGÓNen “Adiós, Chéjov” izeneko antzezlana San Agustin Kultur Gunean. Sarrera: 10€ (7,50€ bazkideak).

Igandea 5 08:00 XLVI. Durangaldeko gailurrak.Antolatzailea: Alpino Tabira Mendizale Taldea.10:00 Durangoko IX. duatloi herrikoia. Antolatzailea: Mugarra Triatloi Taldea. Irteera Santa Ana Plazatik.12:00 San Fausto XXXI. zesta punta txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

18:00 “Sialuk, hartz txikiaren bidaia”, EN LA LONA taldearen haurrentzako ikuskizuna San Agustin Kultur Gunean. Sarrera: 4€ (bazkideak 3€).

EGITARAuA

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

11

Astelehena 6 Mus, tute, briska, igel, billar eta ping-pong txapelketen hasiera nagusientzat. Izena ematea DOAN izango da urriaren 6ra arte adinekoentzako udal egoitzako kafetegian. Plazak zozketa bidez emango dira. Laguntzaileak: Cafés Baqué eta BBK.

Ostirala 10TXUPINAZOA ETA JAIEN HASIERAII. Argazki lehiaketaren hasiera. Argazkiak aurkezteko epea urriaren 20an, 24:00ak arte,[email protected] emailera bidaliz. Antolatzailea: F-Stop Durangoko Argazki Taldea. Informazio gehiago: www.f-stopdurango.org.17:30 “Txantxarien jaia” haurrentzako ikuskizuna Ezkurdin.

18:00 Ekialdeko dantzen erakustaldia KHUZAYMA elkartearekin Andra Marian.

19:00 Erraldoiak eta buruhandiak alde zaharretik Ezkurdin hasita.19:00 Patxikotxuri ongi etorria San Fausto auzoan. Ondoren kalejira Udaletxeko plazaraino SUGARRI FANFARRIArekin.19:30 Cafés Baqué eskupilota XXIX.txapelketaren finala Ezkurdi Jai Alai frontoian. Antolatzaileak: Cafés Baqué eta Bizkaiko Pilota Federakuntza. 20:00 Txupinazoa eta jaietako pregoi ofiziala. TABIRA MUSIKA BANDAk jaietako pregoia irakurriko du eta txupinazoa botako du. Gora San Faustoak!

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

13

20:30 Kalejira Udaletxetik txosnagunera. Antolatzailea: Txosna Batzordea.20:30 RAMÓN BURGOS Y LOS CHARROS mariatxiak Andra Marian. 21:00 Kalejira ORKRESTA elektrotxarangarekin alde zaharretik.21:00 Txupinazoa txosnagunean. Euskalgintzaren eskutik Antolatzailea: Txosna Batzordea.

22:00 Kontzertua Ezkurdin: KAUTA eta URTZ. (Euria bada, Kafe Antzokian).22:00 Kontzertua txosnagunean: DINERO, MINOR EMPIRES eta LA M.O.D.A. (La maravillosa orquesta del alcohol).

Larunbata 11UMEEN EGUNA7:00 Diana txistulariekin.7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin. 08:00 Perretxikoen bilketa. Irteera Ezkurditik.Antolatzailea: Errotari Elkarte Mikologikoa.

10:00-17:00 Promoziozko zaldi salto lehiaketa Zuhatzola parkean. Antolatzailea: Zelai Alai Hipika Eskola Laguntzaileak: Euskal eta Bizkaiko Hipika Federazioak. (Euria bada, Iurretako Zelai Alai Hipikan).10:30 Esku pilota jaialdia San Fausto pilotalekuan.Mailak: umetxo, ume, gazte eta senior.Antolatzailea: Durango Pilotazale Elkartea.11:00 – 13:00 Xake txapelketa umeentzat Andra Marian. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.11:00 – 13:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin. Antolatzailea: Iñurri Eskaut Taldea.11:00 – 14:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio -Sta. Rita ikastetxeko patioan).11:30 Kalejira txistulariekin.11:30 Txokolatada Andra Marian.12:00 Erraldoi eta buruhandiak Ezkurditik hasita alde zaharrean zehar.12:30 Txahal errea Andra Marian. Antolatzailea: Txosna erreketa Batzordea. 12:30 Gazte eguneko txupinazoa eta ondoren, triki poteoa. Antolatzailea: Txosna Batzordea.13:00 Trikitixa alde zaharrean TXIRI TXIRIrekin.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

15

13:00 Txupinazo txikia eta pregoia Udaletxeko balkoitik. Ondoren ohorezko aurreskua. Txupinero txikia: MUGARRA TRIATLOI TALDEA.15:00 Gazte bazkaria eta jolasak txosnagunenean. Antolatzailea: Txosna Batzordea. 16:00 Lurraldeko lehen mailako futbol partida Arripausuetan: EZKURDI KIROL TALDEA– PEÑA.16:00-19:00 Igeriketa txapelketa herrikoia Landako Kiroldegian.Izen ematea: urriaren 8 eta 9an 18:00etatik 20:00ra Landako 1ean. 2 €. Kamiseta eta domina parte hartzaileentzat. 10 urtetik aurrera.Informazio gehiago: [email protected] eta www.tabirait.com Antolatzailea: Tabira Igeriketa Taldea. Igeriketa eta sorospena.16:30 – 19:30 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxeko patioan).17:00 Euskal Herriko Errekortadoreak Bergarako Zezenak ganadutegiarekin zezen plazan. Prezio herrikoiak. Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.17:30 Arte martzialen erakusketa eta kalejira alde zaharretik. Antolatzailea: Club Deportivo Karate Nin Jutsu Wado-Kan.17:30 Olinpiadak txosnetan. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

18:00 “Sardina freskue” haurrentzako berbena EIDABE taldearekin Andra Marian.

19:00 LA TAL konpainiaren “Fotografiers” ikuskizun ibiltaria Udaletxeko plazatik. 19:00 Lehen mailako gizonezkoen saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – ZARAUTZ.19:30 Senegaleko erritmoak M´LOMP elkartearen kalejirarekin Udaletxeko plazatik hasita.20:00 Elektrotxaranga txosnetatik. Antolatzailea: Txosna Batzordea.21:00 Zezensuzkoa Ezkurdin.21:00 – 00:00 Indarkeria sexistarik gabeko txokoa Santa Ana plazan: “Informatu eta jardun”. Antolatzaileak: Berdintasunerako Batzordea eta Kontseilua.22:00 Kalejira SUGARRI FANFARRIArekin San Fausto auzoan.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

17

22:30 THE MUSIC SHOW orkestra Ezkurdin. 23:00 Kontzertua txosnetan: PIXONTXIS, IHESKIDE, NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO.02:00 Gazte jaia txosnetan. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

Igandea 127:00 Diana txistulariekin.7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin. 10:00-13:00 San Fausto XLI. marrazki lehiaketa San Fausto auzoan. Izen-ematea 10:00etatik 12:00etara.Antolatzailea: Centro Social San Fausto.10:00 XXII. Marmitako txapelketa Landako Gunean. Laguntzailea: Hiper Eroski Abadiño. Izena ematea eta informazioa: Pinondo Etxea irailaren 18tik 29ra.Zozketa: Irailaren 30ean.11:00 XV. Mikologia erakusketaren edizioa, XIV. Argazki mikologikoen lehiaketa eta XIV. Perretxikoak sailkatzeko 16 urtetik beherakoentzako lehiaketa merkatu plazan. Antolatzailea: Errotari Mikologia Elkartea.

11:00 – 14:00 TOC DE FUSTA jolasak familia osoarentzat Ezkurdin.(Euria bada, San Antonio-Sta. Rita patioan).11:30 Kalejira txistulariekin.11:45 TABIRA MUSIKA BANDAk emanaldia eskainiko du J.M. Barandiaran egoitzan. Ondoren Kalejira.11:45 Antón Arietari omenaldia, “Antón Arieta. Orgullo de un pueblo” argazki erakusketa eta ATHLETIC CLUB - CULTURAL DURANGO beteranoen futbol partida Tabira futbol zelaian. Sarrera Durangoko oinarri futbolarentzat izango da: 5€ (3€ 14 urte beherakoak). 12:00 “Zeppelin”, kale animazio ibiltaria LA BALDUFA konpainiarekin Ezkurditik.

12:00 – 18:00 San Fausto graffiti erakusketa merkatu plazaren inguruan.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

19

12:00 Umeentzako tailerrak INGURU ABENTURAren eskutik eta gazteentzako jolasak Santa Anan. Antolatzailea: Txosna Batzordea. 12:00 Lehen mailako emakumezkoen saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – ARASKI.12:00 San Fausto zesta punta XXXI. txapelketaren finalerdiak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi. 12:30 “Durango Hiria” XIV. margo lehiaketaren sari banaketa Ezkurdiko udal erakusketa aretoan.Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.13:00 Kontzertua TABIRA MUSIKA BANDArekin Andra Marian.

16:30 Musika emanaldia AKERBELTZekin Landako Gunean marmitako lehiaketaren ondoren.17:00 “Mendizaleak”, haurrentzako ikuskizuna HIPO ETA TOMAX pailazoekin Andra Marian.(Euria bada, Nevers ikastetxeko patioan).17:00 Herri probak txosnetan. Antolatzailea: Txosna Batzordea. 17:00 4 ganadutegiren lehia zezen plazan: LEIZARRAN, MARQUÉS DE SAKA, BERGARAKO ZEZENAK eta MANZARBEITIA. Prezio herrikoiak. Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.18:00 TORICOS DE LA NAVARRERÍAren entzierro txikia Santa Anan eta alde zaharretik. (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxeko patioan).18:00 Kantu jira Udaletxeko plazatik. 18:30 Erromeria IZARGI taldearekin Ezkurdin. (Euria bada, Andra Marian).19:30 Poteo girotua eta ondoren, gubingoka Gukaren karpan. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

21

20:00 “De mutuo desacuerdo”, PENTACIÓN PRODUCCIONESen antzezlana TONI ACOSTA eta IÑAKI MIRAMÓNekin San Agustin Kultur Gunean. Sarrera: 12 € (9€ bazkideak).22:00 Disko Dantza San Fausto auzoan.

Astelehena 13SAN FAUSTO7:00 Diana txistulariekin.7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.

11:00 – 14:00 Txu-Txu trena, jumping, errokodromo, tirolina eta eko-jolasak musika eskolan.(Euria bada, Landako Gunean). 11:00 Meza nagusia San Fausto elizan.11:00 Paella txapelketa txosnagunean. Sari banaketa 14:00etan. Antolatzailea: Txosna Batzordea. 11:30 Kalejira txistulariekin.11:30 Umeentzako herri kiroletako jokuak Ezkurdin. (Euria bada, Landako Gunean).12:00 Paella txapelketaren hasiera San Fausto auzoan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.Oharra: nahi duten herritar guztiek parte har dezakete paella txapelketan. Parte-hartzaileek erabili behar dituzten tresna eta osagai guztiak ekarri beharko dituzte, arroza izan ezik antolatzaileek banatuko baitute. Izen-ematea: eguerdiko 12:00etatik aurrera San Fausto auzoan.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

201

4

22

12:30 Txalaparta, ohorezko aurreskua eta artopilen banaketa Udaletxeko plazan. Ondoren, DURANGOKO DANTZARIAK.14:00 Bazkaria pertsona nagusientzat Landako Gunean DUO TWISTER orkestrak girotua.Laguntzaileak: Eroski Bidaiak eta Cafés Baqué.16:00 Poniak San Fausto auzoan. (Zezen plazan. Sarrera doan).16:00 – 19:30 Tren txu-txu eta haur parkea Ezkurdin (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxeko patioan).17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik hasita. Antolatzailea: Txosna Batzordea.17:30 eta 18:30 Ipuin kontalariak ingelesez 3-8 bitarteko umeentzat Ezkurdin. Antolatzailea: Kids&Us.17:30 Koadrilen arteko grand prix-a zezen plazan. Jokuak behiarekin eta behirik gabe. Izen-ematea Pinondo etxean urriaren 9ra arte. Sarrera: 3€ umeak eta koadrilak eta 5€ helduak.17:30 Txokolatada eta haurrentzako jolasak San Fauston. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

18:00 WOMEN WITH FUTURE gospel abesbatzaren emanaldia Andra Marian. 18:30 “Aztakeriak”, TXOBORRO eta TOR magoen ekitaldia Ezkurdin. (Euria bada, Nevers ikastetxean).19:00 Durangoko PRO-AM Zesta Punta Sariaren finalerdiak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Jai Alai World Tour.

19:30 “Epa” musika-antzerki ikuskizuna a capella THE MODE QUARTET taldearekin Andra Marian.

Osteguna 16

19:00 “Happy End”, VAIVÉN PRODUCCIONESen antzezlana euskaraz San Agustin Kultur Gunean. Sarrera: 10€ (bazkideak 7,50€).

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

23

Ostirala 1717:00 GURUTZE GORRIAREN ate irekien jardunaldiak Ezkurdin. Simulazioa 19:00etan.(Euria bada, Landako Gunean).18:00 Tortilla txapelketa txosnagunean. Sari banaketa 20:00ean. Antolatzailea: Txosna Batzordea. 19:00 Durangoko PRO-AM zesta punta sariaren finala Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzailea: Jai Alai World Tour.21:00 – 00:00 Indarkeria sexistarik gabeko txokoa Indarkeria sexistarik gabeko txokoa Santa Ana plazan: “Informatu eta jardun”. Antolatzaileak: Berdintasunerako Batzordea eta Kontseilua.21:30 “Antes que lo prohíban”, KAMANKOLAren kontzertua Ezkurdin. (Euria bada, Andra Marian).22:00 Kontzertua txosnetan: HAN, GLAUKOMA eta KASHBAD.

22:30 Bertsolariak San Agustin Kultur Gunean: ANDONI EGAÑA, MAIALEN LUJANBIO, AMETS ARZALLUS, IGOR ELORTZA, BEÑAT GAZTELUMENDI eta ALAIA MARTIN. Gai jartzailea: UNAI ITURRIAGA. Sarrera doan.

Larunbata 18MOZORRO EGUNA7:00 Diana txistulariekin.7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin. 10:30 – 14:30 Xake txapelketa federatu gabekoentzat Ezkurdiko aterpean. Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

25

11:00 Nekazaritza azoka merkatu plazaren inguruan.11:00 Umeentzako mozorro tailerra Andra Marian.11:00 “Astronomia esku artean” tailerra Udaletxeko plazan. Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.11:30 Kalejira txistulariekin.11:30 Futbol partida Tabira Zelaian: DURANGO KULTURALA – OIARTZUN.12:00 Patata tortilla VII. txapelketa merkatu plazan.Laguntzailea: Dendak Bai.Mailak: 8-13 urte / 14-17 urte / 18 urtetik gorakoak.Izen-ematea eta informazioa: Pinondo Etxea urriaren 1etik 14ra. Plaza mugatuak.12:00 Kalejira DURANGOKO ORFEOIArekin alde zaharretik.12:00 Haurrentzako makilajea Andra Marian. Antolatzailea: Kids&Us.13:00 Haurren mozorro-desfilea eta sari banaketa Andra Marian. Laguntzailea: Dendak Bai.15:00 Elkartasun bazkaria txosnetan. Antolatzailea: Txosna Batzordea.17:00 Animazioa trikitixarekin pertsona nagusien egoitzetatik.17:00 Futbola behiarekin. Koadrilen arteko futbol partidak eta ondoren, bigantxak. Izen-ematea urriaren 9ra arte Pinondo etxea. Sarrerak: 3€ umeak eta koadrilak eta 5€ helduak. Antolatzailea: Manzarbeitia ganadutegia.

18:00 San Fausto zesta punta XXXI. txapelketaren finala Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.18:00 Gazteentzako jokuak Ezkurdin. (Euria bada, merkatu plazan).18:30 Taldekako mozorro desfilea Madalenatik Andra Mariaraino. Bukaeran sarien zozketa. Izen-ematea: urriaren 1etik 16ra Pinondo Etxean. Laguntzailea: Dendak Bai.(Euria bada, Andra Marian).18:30 Kalejira mexikarra alde zaharretik SUGARRIrekin. Madalenatik hasita.19:00 LA JODEDERA taldearen kontzertua txosnagunean. Antolatzailea: Txosna Batzordea.20:00 DJ ENEKO Andra Marian.21:00 Zezensuzkoa Ezkurdin.21:00 Behaketa astronomikoa Zuhatzola parkean, ondoren “koheteak eta txokolatea”. (Euria bada, ez da egingo).Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.21:30 Animazioa alde zaharretik GHANAKO TXARANGArekin.

22:30 TAXXARA orkestra Landako Gunean.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

27

23:00 Kontzertua Ezkurdin: KRESALA. (Euria bada, Andra Marian).23:00 Kontzertua txosnagunean: EUSKABARET eta LUHARTZ.00:00 – 03:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa eta testing programa - AI LAKET!! Txosnagunean. Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.

Domeka 19INGURUGIROAREN EGUNA7:00 Diana txistulariekin.7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin. 9:00 San Fausto XXV. calva txapelketa Murueta Torren. Antolatzailea: Centro Palentinoko Peña Calvera.10:00 – 14:00 Haur parkea Ezkurdin.(Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxeko patioan).11:30 Kalejira txistulariekin.

11:30 Bizikletaren jaia familia osoarentzat, bidegorritik martxa. Irteera Andra Marian.Bizikleta eta kaskoa eraman behar da. Parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko dira. Antolatzailea: Duranguesa Txirrindulari Elkartea.12:00 III. Padel txapelketaren Landako Kiroldegian.12:00 Poniak eta zaldiak Landako Parkean. (Euria bada, ez da egingo).12:00 – 14:00 Arku tirorako gunea Landako parkean.(Euria bada, Landako Gunean).12:30 Herri kirolak Ezkurdin. (Euria bada, Landako Gunean).13:30 Bilbainadak LOS CINCO BILBAÍNOS taldearekin Andra Marian.16:00 - 19:30 KONDAIRA LUDOTEKA: mahai jokoak, Magic txapelketa eta Warhamer erakusketa Ezkurdin. Txapelketarako izen ematea: 16:00etatik 16:30era. Antolatzailea: Kondaira Kultur Elkartea.(Euria bada, merkatuan).

16:00 – 19:00 “Arte-kaleak”, LA RESIDUALaren haurrentzako tailerra Ezkurdin. (Euria bada, merkatu plazan).

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

29

17:00 “Konposteroak”, ZIRIKA ZIRKUSen haurrentzako ikuskizuna Ezkurdin. (Euria bada, Nevers ikastetxean).18:00 Jotak LOS PAMPLONICAS taldearekin Andra Marian.18:00 Erromeria AIKO taldearekin Kafe Antzokian. Antolatzailea: Plateruena Kafe Antzokia.

18:30 Kalejira SUGARRI FANFARRIArekin.19:30 Kalejira Patxikotxuri agur esateko Udaletxeko plazatik Landako skate pistaraino.20:00 Jaien bukaera Landako skate pistan.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

31

Larunbata 25 17:00 Estatuko ohorezko B mailako errugbi partida Arripausuetan: DURANGO RUGBY TALDEA – APAREJADORES BURGOS.

20:00 XX. Txistu kontzertua Landako Gunean. Antolatzailea: Silboberri Txistu Elkartea.

SAN FAUSTO DURANGOJA

IAK

2014

33

Igandea 26Umeen XLVIII. euskal jaia Antolatzaileak: Tronperri Dantza Taldea eta Txoritxu Alai Dantza Taldea.12:00 Talde guztiak Merkatu plazan elkartuko dira eta ondoren kalejira egingo dute.

13:00 II. Argazki lehiaketaren sari banaketa San Agustin Kultur Guneko sarreran. Organiza: Asociación Fotográfica F-Stop.17:00 Alardea dantza taldeekin Ezkurdin. (Euria bada, merkatu plazan).