SAN INAZIO LOIOLAKOA

download SAN  INAZIO  LOIOLAKOA

If you can't read please download the document

description

SAN INAZIO LOIOLAKOA. Musika: S. Inazioren Gorazarrea; aurkeztu:B.Areskurrinaga euskaraz: D. Amundarain. “Ad majoren Dei gloriam” (Jainkoaren aintzarik handienerako) zuen bere goiburua. Inazioarena da hau: “gauza guztietan Kristoren presentzia bilatzea”. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of SAN INAZIO LOIOLAKOA

  • SAN INAZIO LOIOLAKOAMusika: S. Inazioren Gorazarrea; aurkeztu:B.Areskurrinaga euskaraz: D. Amundarain

  • Ad majoren Dei gloriam (Jainkoaren aintzarik handienerako) zuen bere goiburua.Inazioarena da hau: gauza guztietan Kristoren presentzia bilatzea.

  • Inazioren espiritualitatean Kristo da ardatz eta erdipuntu; bere egin du Flp 3,10: Kristo nahi dut ezagutu

  • Contemplativus in actione (kontemplatzailea jardueran edo ekintzan) definitu izan dute Inazio.Gaur egunerako programa ederra: dohain mistikoak (bakoitzaren karisma edo balioak) baliagarri eta onuragarri bihurtzea, arazo konkretuak askatzeko eta konpontzeko.

  • Ebanjelioa: Zertarako da mundu osoa irabaztea, bizia galtzen baduzu? Jainkoaren Mesias da Jesus, bere asmoak betetzeko Jainkoak bidalia eta igurtzia.

  • Israel herriak bizi zuen esperantza handiarekin lotzen gaitu Jesusek; hark espero zuen Mesias da, nahiz era desitxuratuan espero zuen.

  • Israel herriak bezala, erdipurdiko ikusmoldea du Pedrok ere Jesusi buruz. Piztuera ondoren iritsiko da Pedro Jesus hori Jainkoaren Semetzat hartzera.

  • Jesusen mesianismoak berekin du sufritu eta hil beharra. Israeldarrek ez zuten ulertu, ezta ikasleek ere Piztuera aurretik, Jesusen izaera hori.

  • Jesusen nekaldiari buruzko zertzeladak biltzean, Jesusi jarraitzeko baldintzak agertu nahi dizkigu Lukasek.

  • Gurutzea eguneroko ogi izango da kristauarentzat, ez da pertsekuzioaren eta martiritzaren garaiko kontua bakarrik, egunerokoa da.

  • Jesusi gurutzeko bidean jarraitzearen baitan dago fededunaren bihar eguneko bizia, zoriona.

  • Inazio Lopez Rekalde, Jesusen Lagundiaren Fundatzailea,,koa)Loiolan (Gipuzkoa) jaio zen 1491n.

  • Bere lehenengo lanbidea armatakoa izan zuen, familiako tradizioari jarraituz. Baina 1521ean, Gaztelakoen alde eta nafarren kontra, Iruea defendatzen ari zela, larriki zauritu zuten, eta ordudanik guztiz aldatu zuen bere bizi-norabidea.

  • Bere gaixoaldian, liburu erlijiosoak ere irakurtzea egokitu zitzaion, eta hala erabaki zuen bere bizitza erlijioari guztiz eskaintzea.Hasieran, Montserratera eta Manresara joan zen, penitentzia eta otoitz. Manresan hasi zuen lantzen Gogo Jardunen metodo aszetikoa (1522).

  • Ondoren, Palestinara, Lurralde Santura, joan zen erromes (1523).Espainiara itzulirik, apostolutza-lana egokiago betetzeko, (bazituen 33 urte), ikasteari ekin zion, unibertsitate hauetan: Alcal de Henares, Salamanka eta Paris.

  • Parisen (1528-1534), Arteetan graduatu zen (nahiz ez zituen bukatu Teologiako ikasketak). Han berean bildu zuen Loiolako Inaziok sei laguneko taldetxoa; bere asmoak agertu zizkien eta hala erein zuen Jesusen Lagundiaren hazia, eta Montmartren pobretasun- eta apostolutza-botoak egin zituzten guztiek batean.

  • Ondoko urteetan apostolutzari, irakaskuntzari, gaixoak zaintzeari eta ordena erlijioso berri baten, Jesusen Lagundiaren, asmoa zehazteari ekin zioten; Lagundiaren estatutuak 1540an onetsi zituen aita santuak; taldetxoak, beren lagunaren jainkozaletasunaz jabeturik, aho batez hautatu zuen Loiolako Inazio lehenengo ordenaburu..

  • Inaziok, 1547-1550 bitartean, eman zizkion Konstituzioek ordena moderno eta pragmatiko eratu zuen Lagundia, arrazionalki eta molde diziplinatuan pentsatua, eta Aita Santuari atxikia, zeinentzat efikazia handiko tresna gertatuko baitzen, Kontra-erreforma katolikoaren garaian, gizartea Elizarentzat berreskuratzeko. .

  • Osasun-arazo handiek joa izan arren, Loiolako Inaziok, bere azken urteetan, Lagundia zabaldurik ikusi zuen Europan eta Ameriketan, oso murgildurik gazteriaren heziketan eta eztabaida intelektualean, apostolutzan eta misiolaritzan (azpimarratzekoa azken lan honetan Xabierko Frantziskok Asian egindakoa).

  • Erroman 1556an hil zelarik, jesulagunen hurrengo ordenaburu Gaztelako Lainez izan zen, Inaziori lanean oso atxikia izan zena.Klemente XV.ak santu deklaratu zuen Inazio 1622an.

  • *********************