SARRERA 2 ANTISORGAILUA 11 - Bizkaia.eus · Sexu organoetan baba txikiak eta minberak sorrarazten...

22

Transcript of SARRERA 2 ANTISORGAILUA 11 - Bizkaia.eus · Sexu organoetan baba txikiak eta minberak sorrarazten...

SARRERA 2

SEXU TRASTORNOAK 4

SEXU BIDEZ TRANSMITITUTAKO

GAIXOTASUNAK

6

ANTISORGAILUA 11

2

Ondoko orrialdeetan sexualitatea, hain zuzen ere sexualitate osasuntsua, landuko dugu. Hasi baino lehen hona hemen geure buruari egin beharreko galdera bat: Zer da sexualitatea? Sexualitatea gizakion berezko ezaugarria da (ez dio axola adinak, sexuak edo kulturak) eta nahitaez bizi behar dugu, ezin baitugu geure bizitzako beste alderdietatik banandu. Sexu eta Ugaltze Eskubideen Gutunaren eta legearen arabera, gizakiok badugu geure sexualitatea eta ugalketa askatasun eta duintasun osoz bizitzeko eskubidea. Horrez gain, gure sexualitatea modu osasuntsuan eta arduratsuan bizitzeko aukera dugu eta ez dugu lotsa ezta beldurra ere sentitu behar besteen aurrean. Sexualitatea gizaki guztion eskubidea izateaz gainera, besteekin eta geure buruarekin komunikatzeko modu positiboa ere bada. Sexualitatea bizitzean, gure gorputza ezagutzeaz aparte, plazerra sentitzeko gaitasuna ere garatzen dugu. Sexualitatea ez da koito hutsa. Gure gorputzak eskaintzen dizkigun sentsazio guztiak biziki sentiarazten dizkigu. Hori dela-eta, pertsona bakoitzak eta bikote bakoitzak hainbat modutan bizi dezake bere sexualitatea, ez baitago araurik ezta errezetarik ere. Gurekin bizi diren pertsonen desirak, askatasuna eta integritatea errespetatuz gero, edozein jarrera, fantasia edo desira da zilegi (tentsioz edo larriminez bizi ez badira). Sexuaren inguruko gaiei “normalak” edo “anormalak” deritzegu bizi garen kulturak, ohiturek, moralak, erlijioek, eta abarrek ezartzen dutenaren arabera. Jarrera zehatz batzuei “etiketak” jartzeak kalte larria egiten dio sexualitatearen garapenari. Ez dago sexualitateaz gozatzeko modu bakarra. Jarrera sexualen teknika anitzak ezagutzeak gure gorputza hobeto ezagutzeko aukera emateaz gain, plazerra sentiarazten diguna antzemateko aukera ere ematen digu. Era berean, ondo legoke gurekin sexu harremanak dituzten pertsonen gustuak ezagutzea, aukerak anitzak baitira pertsonaren edo egoeren arabera.

3

Zer da sexualitate osasuntsua? Sexualitate osasuntsuaz mintzatzean, gure sexualitatea gozatzeko dugun eskubideaz eta beharraz ari gara, baina saiatu behar dugu sexualitateak gure osasunari eta besteren osasunari kalte egin ez diezaien, sexualitate osasuntsua praktikatzen ahalegindu behar dugu. Oso arduratsuak izan behar dugu gai honekin, hil edo biziko kontua baita. Gure gorputza ezagutzen ikasten badugu, aldaketarik egonez gero, berehala konturatuko gara aldaketa hori kezkatzeko modukoa den ala ez. Hori horrela bada, konturatu behar gara GEURE ardura dela gure osasuna zaintzea. Lehenengo eta behin, HIGIENEA zaindu behar dugu. Ahaleginduko gara gure gorputza oso garbi izaten eta gure bikotekideari ere gauza bera eskatuko diogu. Gorputza garbi izanez, ondorio latzak dakartzaten infekzioak ekiditeaz gain, besteen bazterketa ere saihestuko dugu. Bigarrenik, ARDURAZ JOKATU behar dugu. Arduratsuak izanez gero, ez dugu nahigabeko haurdunaldirik izango eta ez dugu sexu bidez transmititutako gaixotasunik (STG) pairatuko. Zalantzarik edo kezkarik izanez gero, hobe dugu geure medikuarenera edo gure herriko familia-plangintzako zentrora joan, hor ezin hobeto aholkatuko baitigute. Ez dugu inongo lotsarik sentitu behar aipatutako tokietara joateko, bietan ere gordeko baitute gure konfidentzialtasuna. Neskek hobe lukete ginekologoarenera joatea sexu harremanak izan aurretik. Ginekologoak hainbat galdera egingo dizkigu geure historia klinikoa idazteko asmoz. Kasuaren arabera, gure arazo ginekologikoez galdetuko digu edo horiei buruzko informazioa eskainiko digu eta zein antisorgailu erabili behar dugun aholkatuko digu. Datu hauek jasota, jakingo dugu zeri emango diogun garrantzirik handien: prebentzioari, gaixotasunen diagnostikoari...Hortik aurrera gure esku dago medikuak agindutako tratamendua jarraitzea ala ez. Oinarrizko kontzeptuak aipatu eta gero, hainbat argibide emango ditugu ondoko gai hauen inguruan: ohiko sexu-trastornoak, sexu bidez transmitituako gaixotasun (STG) ezagunenak eta gaur egun erabiltzen diren antisorgailuak. Emango dugun informazioarekin ez dugu inor ikaratu nahi. Gure asmoa gutariko batek ondoren aipatuko dugun sintomaren bat izatean medikuarenera joaten animatzea da, bai tratamendua jasotzeko bai antisorgailuen gaineko informazioa jasotzeko.

4

Sexu nahasteek gizonezkoek eta emakumezkoek sexu harreman pozgarriak izatea eragozten edo oztopatzen dute. Hauek faktore organikoek edo/eta psikologikoek sexu jardueraren buruketa blokeatzen dutenean agertzen dira. Hauexek dira aipagarrienak:

EMAKUMEZKOEN SEXU TRASTORNOAK

GIZONEZKOEN SEXU TRASTORNOAK

SEXU GOGOA ERAGOZTEA Kitzikapena eragozten da eta honek sentimendu erotikoak ez izatera bultzatzen gaitu. Asegabetasuna, nazka edo/eta tristezia sentitzen da eta sexu harremanak ekiditen dira.

SEXU GOGOA ERAGOZTEA Sexu gogoari edo libidoari eusten zaio eta sexu grina oztopatzen da. Hori dela-eta, sexu jarduerak nabarmenki jaisten dira, eta batzuetan, sexua ez praktikatzeraino heltzen da.

ANORGASMIA Osagai osgarmikoa oztopatzen da, baina ez kitzikapena. Maiz gertatzen dira eta hainbat mota daude: Lehen mailakoa: bizi osorako orgasmorik eza. Bigarren mailakoa: orgasmorik lortu ez den aldi baten ondoren, orgasmorik eza izatea. Erabatekoa: ezin da inola ere orgasmoraino heldu (ezta autoestimulazioa erabiliz ere). Erlatiboa: modu zehatz batean eginez gero, orgasmorik ez lortzea (adbz. Koito-anorgasmia). Egoeraren araberakoa: orgasmoraino egoera zehatzetan, objektu zehatzekin edota jarrera zehatzekin baino ez denean heltzen.

ANORGASMIA Disfuntzio hau ematen denean, eiakulazioa partzialki eragozten da. Semena tantaka isurtzen bada ere, ez dago inolako plazerrik

DISPAREUNIA Coitalgia ere deitzen zaio. Emakumeak mina sentitzen du sexu-harremanak izatean. Sexu-harremanak izan ondoren, bagina erreminduta egoten da eta, batzuetan, koitoa oztopatzen du.

DISPAREUNIA Koito mingarria da. Sexu-jarduera egiten den bitartean edota egin eta gero, mina sentitzen da. Honako hauek dira dispareunia eragiten dituztenak: zauri batek glandean eragindako muturreko sentikortasuna, higiene falta, fimosia, uretra oso estua izatea, etab. Osagai psikosomatikoek ere dispareunia eragin dezakete.

5

BAGINISMOA

Baginaren behe-zatiko nahigabeko eta uzkurdura espasmodikoekin agertzen den arazoa da. Batzuetan, nahiz eta baginismoa izan, emakumeak goza dezake sexu-jolasak eginez (baita orgasmoraino heldu ere), betiere koitoa edo sarketa gertatzen ez bada.

EIAKULAZIO GOIZTIARRA Eiakulazioa ezin da inola ere kontrolatu; bat-batean eiakulatzen da, modu bortitzean edota pixkanaka-pixkanaka.

INPOTENTZIA EDO ZAKILA TENTETZEKO ARAZOA Gizonezkoak ezin du zakila tente mantendu koitoa atsegintasunez egin arte. Hainbat mota daude: Lehen mailakoa: bizi osorako da. Bigarren mailakoa: sexu jarduera normal baten ondoren agertzen da. Erabatekoa: ez da inolako tentetzerik lortzen. Partziala: tentetzea aldizkakoa edo selektiboa da.

6

Gaixotasun hauek jarduera sexualaren bitartez kutsatzen dira. Sexu harremanak izatean, bi pertsonaren (edo gehiagoren) larruazala eta mukosak kontaktuan egoten dira eta horrek, neurririk hartu ezean, gaixotasunak kutsatzea ahalbidetzen du. Sexu bidezko gaixotasunak sexu-organoetan batez ere hazten diren mikrobioek eragiten dituzte: birusak, mikrobioak, germenak edo bakterioak izan daitezke. Batzuen sintomak ia ez dira sentitzen hasierako fasean, hau da, STG batzuk asintomatikoak dira (baita HIESa ere). Honek esan nahi du, pertsona bat kutsatuta egon ahal dela berak jakin gabe, eta beste pertsona bat kutsa dezakeela. Horrez gain, kutsatuta dagoen pertsona horrek, behin eta berriro paira dezake STG berri bat, batek besteetatik babesten ez baitu eta hauen aurkako txertorik ez baitago. Neurririk hartu ezean, STG batek oso ondorio latzak eragin ditzake, hala nola antzutasuna. Nola kutsa gaitezke? Bagina, zakil, uzki edo aho bidezko sexu harremanak izanez gero eta kutsatutako odolarekin kontaktuan egonez gero kutsa gaitezke. HIESak jotako ama batek ere bere seme-alaba kutsa dezake (batez ere haurdunaldian edo edoskitzaroan). Gaixotasun hauen eragileak diren mikrobio gehienek leku epelak eta hezeak behar dituzte bizirik irauteko, hori dela-eta, ahoan, uzkian eta sexu-organoetan (baginan, aluan, zakilean eta barrabiletan) bizi dira. Gaixotasun benereo bat dugula susmatzen badugu, medikuarenera jo beharko dugu ahalik eta lasterren, edota klinika batera deitu horri buruzko informazioa eskatzeko. Goazen tokira goazela, kontuan izan behar dugu gure kontsulta konfidentziala izango dela, eta STG bat izanez gero, ez dugu lotsa izan behar. Horrelako gaixotasunen bat izanez gero, premiazkoa da tratamendua jasotzea. Honako hauek dira STGek maiz eragiten dituzten sintomak: hazkura, txiza egitean mina izatea, eta genitalen inguruan ultzerak, babak edota garatxoak izatea. Horrez gain, gizonezkoek ezohiko jariakinak izan ditzakete

7

zakilean, eta emakumezkoek, baginako jario lodiagoa eta kolore eta usain txarrekoa. Sendatu nahi izanez gero, ezinbestekoa da tratamendua jasotzea, STG gehienak senda baitaitezke. Zenbat eta arinago jaso, orduan eta aukera gutxiago izango ditugu gaitz hori iraunkorra izateko. STG batek kutsatuta egonez gero, lehenbailehen abisatu behar diegu geure bikotekideari eta bikotekide ohiei. Ohartarazi behar ditugu, sintomarik ez badute ere, kutsatuta egon ahal direla, eta hobe dutela medikuarenera joatea. STGrik ez izateko, onena PREBENTZIOA da. Ez dio axola zein antisorgailu erabiltzen dugun, preserbatiboa (gizonezkoena zein emakumezkoena) aipatutako gaitzak ekiditeko metodorik eraginkorrena da, STGen aurkako barrera egokia baita. Ondoren, STGrik ohikoenak aipatuko ditugu:

8

SEXU BIDEZ TRANSMITITUTAKO GAIXOTASUNAK

STGek eragiten dituzten sintomak (Hauetako sintomaren bat dugula sumatuz gero, ziztu bizian joan behar dugu medikuarenera)

IZENA Síntomak Tratamendua

Genitaletako herpes sinplea Genitaletan hantura/babak izatea; txiza egitean mina

edo erremina izatea

Sintomak arintzeko pilulak eta pomadak daude,

baina ez dauka sendabiderik

Trikomoniasia

Emakumezkoengan, azkura eta erremina eragiten

dituen bagina-jariaketa horixka edo berdexka, eta

usain txarrekoa agertzen da. Txiza egitean eta sexu

harremanak izatean, mina edo erremina eragiten du.

Antibiotikoak

Sifilia Minik ematen ez duten larruazaleko zauriak, legena

edo genitaletako ultzerak Bakterioen kontrako penizilina injekzioak

Gonorrea Txiza egitean mina edo erremina. Jariakin horixka Antibiotikoak

Chlamydia Emakumezkoengan ez dauka eraginik;

gizonezkoengan, mina edo erresumina, jariakin horixka Antibiotikoak

Pedikulosia Hazkura edo hazkura handia Lozioa (ez da errezetarik behar)

B Hepatitisa Larruazala horixka, urdaileko mina, goragaleak,

gonbitoak, jariakin horixka

Pilulak, sintomak arintzeko injekzioak. Ez dauka

sendabiderik

9

Genitaletako herpes sinplea Infekzio birikoa, errepikaria eta sendaezina. Genitaletako herpesa birus batek eragindako infekzioa da. Sexu organoetan baba txikiak eta minberak sorrarazten ditu aldizka. Gaur egun ez dago sendabiderik, beraz, behin kutsatuak izan eta gero, hil arte izango dugu. Dena dela, badaude birusa ugaltzea eta hedatzea ekiditen duten eta mina arintzen duten birus kontrako botikak. Trikomoniasia Hauxe dugu sexu bidez transmititutako bagina-infekzioriik ohikoena. Trikomoniasiaren eragilea gorputzeko atal hezeetan eta ilunetan bizi den Trichomonas vaginalis izeneko parasitoa da. Kutsatuta dagoen pertsona batekin sexu harremanak babesik gabe izaten baditugu, gaixotasun benereo hau kutsa diezaguke. Infekzioa sendatzeko, medikuak antibiotiko bat aginduko digu, eta tratamendua amaitutakoan, astebetez itxaron beharko dugu ahozko, bagina edo uzki sexua izan baino lehen. Sífilia Sifilia, orokorrean, sexu bidez kutsatzen da eta hiru fase ditu:

- Lehen fasea: 20 eta 30 egun bitartean garatzen da. Ultzera berez sendatzen da, baina gaixotasuna ez, eta infekzioa gorputz barrura hedatzen da.

- Bigarren fasea: urte bat eta bi urte bitartean garatzen da. Sukarra, legena...eragiten ditu.

- Hirugarren fasea: agertu eta hamar eta hogei urte bitartean garatzen da. Bizitzeko beharrezkoak diren organoei erasotzen die, hala nola, bihotzari, nerbio-sistemari, eta abarrei.

Sifilia sendatzeko tratamendua penizilina eta botika alternatiboak hartzean oinarritzen da. Gonorrea / Gonokozia Sexu bidez kutsatzen den infekzioa dugu hau. Infekzioaren ohiko lekua gernubidea edo umetokiaren lepoa da, eta odol-hodietara heda daiteke, begiei, artikulazioei, larruazalari, perikardioari, gibelari eta meningeei kalte eginez. Kutsatutako pertsona batekin sexu-harremanak izan baditugu, antibiotikoak aginduko dizkigute gaixotasuna prebenitzeko. Hori dela-eta, gizonezko batek txiza egitean mina badauka eta gernubideko jariakina sumatuz gero, medikuarenera jo beharko du azterketa bat egitera. Chlamydia Chlamydia trachomatis bakterioak eragiten du sexu bidezko gaixotasun hau, eta oso ohikoa da. Gaixotasun honek emakumeen ugalketa organoak kalte ditzake, nahiz eta sintomak nabaritzen ez diren. Ahozko, bagina eta uzki koito bidez kutsatzen da, baita amarengandik seme-alabenaganako ere (bagina bidezko erditzeetan).

10

Tratamendurik jaso ezean, infekzioa zabal daiteke eta ugalketa-organoetan gaitz larriak eragin ditzake. Osasun arazoak ere eragin ditzake, epe laburrean zein luzean. Gaixotasun hau antibiotikoak hartuz senda daiteke. Pedikulosia Pubiseko ilean dauden potrozorriek edo hauen arrautzek eragiten dute sexu bidezko gaixotasun hau. Bi pertsonaren pubiseko ilea elkar ukituz edo arropa partekatuz transmititzen da. Soluzioak eta xanpuak erabiliz sendatzen da. B Hepatitisa Hepatitisa gibelaren hantura da. B hepatitisaren birusa BHB da eta GIB transmititzen den moduan trasmititzen da: babesik gabeko sexu-harremanen bidez eta kutsatutako xiringak partekatuz. Orokorrean, odolean, semenean eta bagina-jariakinetan badago birusa kutsatzeko behar besteko kopurua. Nahikoa da preserbatiboa erabiltzea kutsatuak ez izateko. Dena dela, badago B hepatitisaren aurkako txertoa. GIB eta HIESa Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea edo HIESa birus batek (GIB edo Giza Immunoeskasiaren Birusa) eragindako gaixotasuna da. Birus hau gorputz jariakinetan dago eta odolaren, semenaren, bagina-jariakinen eta amaren esnearen bidez transmititzen da. Birusak sistema immunologikoaren zelulak suntsitzen dituenean, edozein motatako infekzioek eta gaixotasunek eraso diezaiokete gorputzari. Gerta daiteke birusa izatea, baina gaixotasuna ez garatzea; hau da, pertsona horrek beste batzuk kutsa ditzake, bere gorputzean gaixotasuna garatu barik. Oso ezberdina da GIBa izatea eta HIESa izatea. GIBak jotako pertsonari seropositiboa deritzo, hots, Giza Immunoeskasiaren Birusaren aurkako antigorputzak ditu, beraz, birusaren eramailea da eta beste batzuei transmiti diezaieke. Dena dela, seropositiboa izateak ez du esan nahi HIESa dugunik, hortaz, HIESa ez garatzeko, neurriak hartu beharko ditugu. Gaixotasuna garatzen da T CD4 linfozito-kopurua odol mililitroko 200 zelula baino txikiagoa denean (birusak zelula mota hauek suntsitzen baititu). Kutsatuak izan nahi ez badugu, hona hemen aholku batzuk: preserbatiboa jarriko dugu sarketa baino lehen, ez ditugu xiringak, orratzak, bizar-xaflak, hortzetako eskuilak... partekatuko eta tatuajeak edota piercingak egiteko material esterilizatua erabiliko dugu.

11

Normalean, antisorgailuak aipatzen direnean, ohikoenak datorzkigu burura, hala nola kondoia, pilula...Baina badaude beste hainbat, inoiz entzun ditugunak, baina euren erabilpena zein den ez dakiguna. Oso arrunta da hau gertatzea. Oso garrantzitsua da antisorgailuei buruzko informazioa jasotzea, behar izanez gero, ondoen datorkiguna zein den jakin dezagun. Ondoren, antisorgailuei buruzko informazioa eskainiko dugu: euren ezaugarriak, abantailak, desabantailak eta modu eokian erabiltzeko jakin behar dugun guztia. Antisorgailu bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituenez gero, norberaren esku dago aukeratzea. Ondo legoke profesional batek aukera ondo egiten laguntzea. Printzipioz, antisorgailu batek honako hau eskaini behar digu: eraginkortasuna, erabilerraztasuna, abantaila gehigarriak, albo ondoriorik ez izatea...

Eraginkortasuna: antisorgailu baten eraginkortasuna haurdunaldiak ekiditeko duen gaitasunaren arabera neurtzen da. Metodo itzulgarrien artean, metodo hormonalak ditugu erabilgarrienak.

Erabilerraztasuna: partsona bakoitzak jakin behar du zein metodo erabiltzen duen errazago. Neska askori erraza eta erosoa iruditzen zaie egunero pilula hartu behar izatea. Beste askok, aldiz, nahiago dute UBG bezalako iraupen luzeko mtodoak erabili haurdunaldiak ekiditeko. Badaude hainbat antisorgailu, hala nola kondoia, sexu harremanak izan aurretik erabiltzen direnak. Kondoiak, haurdunaldiak ekiditeaz gain, sexu bidez transmititutako infekzioak eta HIESa ekiditen ditu, baina sexu jolasak oztopatzen ditu eta ondo erabili behar da apurtu ez dadin. Hori dela-eta, haurdunaldia guztiz baztertzeko, ondo legoke kondoia erabiltzeaz gain, haurdunaldiak guztiz ekiditen dituen beste metodo bat erabiltzea.

Abantaila gehigarriak: antisorgailu hormonal batzuek eragin onuragarria dute gure ongizatean. Pilulak, adibidez, haurdunaldiak ekiditeaz gainera, hainbat gaitz saihesteko aukera ere ematen digu, hala nola, umetokiko eta obarioko minbizia saihesteko. Aipatutako abantailez aparte, hilekoaren odola murrizten du eta hileko aurreko sintomak arintzen ditu. Larruazaleko arazoak dituzten emakumezkoek androgenoen kopurua orekatzen duten ahozko antisorgailuak har ditzakete, askotan androgenoak baitira larruazaleko gaisotasunak sorrarazten dituztenak. Oro har, antisorgailu hormonalek ez dute oztopatzen sexu harremanen berezkotasuna eta kalitatea.

12

Albo ondorioak: antisorgailu gehienek albo ondorioak eragiten dituzte. Antisorgailu hormonal bat hartzen hasten garenean, normala da buruko mina izatea eta hilekoen artean galereraren bat izatea. Sintoma hauek, orokorrean, iragankorrak dira eta lehenengo hiru hilabeteak pasatu ondoren desagertu ohi dira.

Ez dago antisorgailu perfekturik. Antisorgailurik onena egoeraren araberako beharrak ondoen asetzen dituena da. Gure bizimodua nolakoa den kontuan hartuko dugu antisorgailuak aukeratzean. Hona hemen metodorik ezagunenak:

METODO ERAGINKORRAK

OSO ERAGINKORRAK EZ DIREN METODOAK

Hormonalak Ahozkoak Pilula Pilula txikia Koito ondorengo pilula Bagina barrukoak eta transdermikoa Baginako eraztuna Partxe antisorgailua Injektagarriak Hilekoak Hiruhilekoak Larruazal azpiko inplantea Hagaxka bat Bi hagaxka UBG Kobrezkoa Hormonak askatzekoa Barrera gisa Preserbatiboa Emakumezkoen preserbatiboa Diafragma Babes bikoitza Borondatezko antzutea Tronpen lotura eta basektomia

Aldizkako abstinentzia Obulazio epealdi emankorra

kontuan izatea Billings Tenperatura basala Sintotermikoa Sexu harremana eten egiten dutena Koito etena Espermizidak baino ez erabiltzea Baginako obuluak Kremak Bestelako metodoak

13

METODO ERAGINKORRAK 1. METODO HORMONALAK

PILULA Pilula hauek emakumezkoen organismoak sortzen dituen hormonen antz handia duten bi hormonak osatzen dute. Haurdunaldiak ekiditeko hainbat pilula daude. Gure medikuak esango digu zein den ondoen datorkiguna. %100eko eraginkortasuna du. Eragina Pilula konbinatua egunero hartzeak obulazioa ekiditen du, hori dela-eta, antisorgailurik eraginkorrena dela esan dezakegu. Obulaziorik izan ezean ez da haurdunaldirik izango. Nola hartu Egunero eta ordu berean hartu behar da pilula. Prestakinaren arabera, jarraian hartu behar da eta seizpazazpi eguneko etenealdiak egin behar dira. 28 pilulako ontzien kasuan, pilulak jarraian hartu beharko ditugu (egunero) etenaldirik egin gabe: 28 pilulak amaitu eta gero, hurrengo hogeita zortziak hartzen hasiko gara. Aldiz, 21 edo 22 pilulako ontzien kasuan, sei edo zazpi eguneko etenaldia egingo dugu ontzi bat amaitzen dugunetik beste bat hasi arte. Bi aukera hauetan, 28 egunik behin izango dugu hilekoa. Kontuan hartu behar duguna Dauden antisorgailuen artean metodorik seguruena da eta albo-ondorio gutxi dauzka. Egunero hartu behar da, sexu harremanak noiz izaten dugun kontuan hartu barik. Pilulak hartzeari uzten badiogu, hartzen hasi aurretik bezain ugalkorrak izango gara, hau da, gure ugalkortasuna ez da murriztuko. Pilula hartzeari utzi orduko haurdun gera gaitezke, ez baitu ondorio kaltegarririk izango gure seme-alabengan. Medikuak kontrakoa esan ezean, pilula hartzean ez dugu etenaldirik egin behar (hilabete batekoak edo gehiagokoak). Medikuak agindutako azterketara joan beharko dugu jarraipena egiteko. Egoera zehatz batzuetan hobe da pilula ez hartzea, hala nola, adinekoak bagara, erretzaileak bagara edo beste zenbait patologia baditugu. Pilulak, haurdunaldiak ekiditeaz gain, ondorio onuragarriak ditu: hilekoaren odola murrizten du eta obarioko eta endometrioko minbiziak prebenitzen ditu.

PILULA TXIKIA

Duela gutxi hasi dira pilula hau Espainian saltzen. Honek hormona bat (gestagenoa) baino ez dauka, beraz, ez dauka estrogenorik. Hori dela-eta, estrogenoak hartu ezin dituzten emakumeek ere har dezakete pilula hau. Ez da pilula konbinatua bezain eraginkorra.

Eragina

14

Obulazioa galarazten du eta muki zerbikala loditzen du. Ez dauka inolako eraginik esne ekoizpenean, hortaz, haurtxoari bularra eman nahi izanez gero, mota honetako pilulak hartuko ditugu. Hilekoan eragiten duten kontrola ez da pilula konbinatuena bezain ona eta batzuetan odoljario arinak izan ditzakegu. Nola hartu 28 pilulako ontzi bat da eta egunero hartu behar dugu pilula bat, ahal dela beti ordu berean. Ez dugu etenaldirik egingo eta ontzi bat amaitu eta gero, beste bat hartzen hasiko gara. Hilekoaren odola ez da erregularra izango.

BIHARAMUNEKO PILULA Koito ondorengo antisorgailua ere deitzen da eta hormona bakar batek osatzen du (gestagenoak). Koito ondorengo tratamendu honek umetokiaren barruko azala aldatzen du eta ernaldutako obuluaren garapena geldiarazten du. Haurdun egon eta gero, koito ondorengo pilulak ez dauka inolako efekturik, ez baita abortu eragilea. Pilula hau larrialdietan baino ez dugu erabili behar, hau da, kondoia apurtzen bazaigu, sexu erasorik jaso badugu... Pilula honen eraginkortasuna ez da %100ekoa, hala ere, haurdunaldien %85 galarazten ditu. Tratamenu honek ez du GIB/HIESetik eta sexu bidez transmititutako gaixotasunetatik babesten. Eragina Bere eragina kaltegarria izan daiteke hartzen den mementoaren arabera. Orokorrean, obulazioa aldatu edo atzeratu egiten du, baina batzuetan obuluen garapenean ere eragin dezake. Nola hartu Babesik gabeko sexu harreman bat izan eta 72 ordura hartu behar da beranduenez. Ontziak bi pilula ditu eta biak batera har daitezke edota 12 orduko denbora tartean. Erosteko errezeta behar dugu, edo bestela, mediku batek eman behar digu.

BAGINAKO ERAZTUNA

Plastikoa bezalako material batez eginda dago eta 5 zentimetroko diametroa du eta 4 milimetroko lodiera. Pilula antisorgailuaren antzeko hormonak ditu; baginako mintzak eraztunaren poro batzuen bidez askatzen den botika xurgatzen du. Pilularen albo ondorioak eta eraginkortasuna ditu.

Nola erabili

Zikloa hasi eta 5-7 egunera baginan sartzen da (tanpoi bat izango balitz bezala) eta hortxe uzten da 21 egunez. Denbora-tarte hori pasatuta, atera

egiten da eta 7 eguneko atsedenaldia egin eta gero, beste bat sartzen da.

PARTXE ANTISORGAILUA Partxea 4,5 zentimetroko eta milimetro bateko lodiera duen tirita baten modukoa da. Larruazalean jartzen da eta gorputzak xurgatu egingo dituen hormonak askatzen ditu. Pilularen albo-ondorioak eta eraginkortasuna ditu, hormonak berberak baitauzka.

15

Nola erabili Zikloaren lehen egunean jarri behar dugu larruazal gainean eta astean behin aldatuko dugu, hiru astetan zehar. 21 egun pasatuta eta hiru partxeak erabili eta gero, astebete emango dugu partxerik jarri gabe, eta orduantxe izango dugu hilekoa. Jarriko dugun gorputz atalean ez dugu kremarik emango, partxea aska ez dadin. Ezin dira titietan jarri. Partxe hauek jartzeko gorputz atalik aproposenak ipurdia eta sabela dira.

ANTISORGAILU HORMONAL INJEKTAGARRIAK Bi mota daude: hilekoa eta hiruhilekoa. Hileko injektagarria antisorgailu konbinatua da, bi hormona (estrogenoa eta gestagenoa) baititu. Honek pilularen eragin berbera du. Hiruhileko injektagarriak hormona bakar bat baino ez du (gestagenoa) eta pilula txikiaren eragin berbera du.

DERMIS AZPIKO INPLANTEA Gure herrialdean saltzen den inplante hau 4 zentimetroko hagaxka bat da eta gestagenoa du. Hormona hori pixkanaka-pixakanaka askatzen da eta efektu antisorgailua du. Hagaxka bat baino gehiago izan daitezke, eta horrela denbora luzeagoz iraungo du. Besaurrean jartzen da minik egiten ez duen ebaki bat eginez. Hiru edo bost urtez iraun dezake eta gestagenoak dituzten beste antisorgailuak bezain eraginkorra da eta horiexek dituzten albo-ondorio berberak ere baditu. Oso erosoa da, 3-5 urtez ez baitugu antisorgailuez kezkatu behar. Bestalde, badauzka hainbat desabantaila: hileko irregularrak izan ditzakegu, edota horien falta. Sintoma horiek ez gaituzte kezkatu behar, ez baitute esanahi patologikorik.

UMETOKI BARRUKO GAILUA (UBG) Plastikoz, metalez (kobrez, gehienbat) eta hari txiki batez eginda dago. Adar bertikal bat du eta T edo aingura itxura ematen dioten bi adar ditu eta horiei esker eusten da emakumearen umetoki barruan. Badago beste UBG bat (UGB hormonala deritzoguna) bere adar bertikalean biltegi hormonal bat daukana (gestagenoa). Hormona horiek hileko oparoak galarazten ditu. Eragina UBGak espermatozoideak pasatzea eragozten du eta umetokia nolabait aldatzen du haurdunaldirik gerta ez dadin. UBGak umetokiaren barruko azalari (endometrioari) mesede egiten dio, hilekoaren odola gutxitzen baitu. Nola jarri Ginekologoak jarriko digu hilekoa dugun bitartean, umetokiaren lepoa inoiz baino irekiago baitago denbora tarte honetan eta haurdun ez gaudela berretsi ahal delako. Umetoki barruan jartzen da eta, nahiz eta hasieran mina sentitu,

16

berahala pasatuko zaigu. Oro har, 5 urteko iraupena du eta nahi dugunean atera dezakegu. Kontuan hartu behar duguna: UBGren eraginkortasuna %98koa da, hau da, urtean 100 emakumetik bik gorabeherak izan ditzakete. UBG hormonala eraginkorragoa da. Seme-alabarik ez daukatenek eta zenbait bikotekide dauzkatenek hobe lukete beste metodo bat erabili, tronpetan infekzioa izateko aukera handiagoa baitute. UBGa jarri eta gero, azterketa edo ekografia bat egin beharko digute ondo jarrita dagoela berresteko. Iraungi arte, ginekologoak aldizkako azterketak egin beharko dizkigu. Kobrezko UBGak hilekoaren odolaren jarioa handi dezake eta mina eman dezake (dismenorrea). Hori dela eta, nahiz eta denbora pasa ahala desagertzen diren, horrelako sintomak dituzten emakumeek hobe dute beste metodo bat erabili. UBG hormonalak, aldiz, hilekoa gutxitzen du, hortaz, hileko odoltsuak dituztenei mesede egingo lieke metodo hau erabiltzeak. Haurdun geratu nahi izanez dugu, nahikoa dugu UBGa ateratzearekin, bere eragina atera bezain laster amaitzen baita.

2. BARRERA METODOAK

PRESERBATIBOA Kondoia edo goma ere deitzen zaio eta zakil tentean jartzen den latexezko zorro fina da. Preserbatiboaren mutur itxian badago semenerako gordailu bat. Teorian, %86 eta 97 arteko eraginkortasuna du. Eragina Espermatozoideak umetoki barrura heltzea eragozten du. Nola erabili Zakila tente dagoela eta baginan sartu aurretik jarri behar da zakilean. Preserbatiboa erabili baino lehen, ondo gordeta izan behar dugu, toki lehorrean eta tenperatura egokian. Iraungipen-datari erreparatu behar zaio. Kontuan hartu behar duguna: Preserbatiboa behin erabili eta botatzeko da. Eiakulatu eta gero, zakila baginatik atera behar dugu oraindik tente dagoela, bestela semena bagina barruan isurtzeko arriskua dago. Ateratzeko, preserbatiboari oinarritik helduko diogu. Eiakulatu baino lehen isurtzen diren semen tantek ere espermatozoideak izan ditzakete. Preserbatiboa zakiletik kendu eta gero, ondo aztertuko dugu, apurtu ez dela egiaztatzeko. Preserbatiboa bagina barruan trabatuta geratuz gero, atzamar bat sartuz aterako dugu. Kondoia aztertzean, apurtu egin dela ikusten badugu, hobe da biharamuneko pilula hartzea, ezin baita haurdunaldia baztertu.

17

Kondoia, emakumezkoen preserbatiboarekin batera, sexu bidez transmititutako gaixotasunak ekiditeko balio duen antisorgailu bakarra da.

EMAKUMEZKOEN PRESERBATIBOA Oso plastiko mehez eta gogorrez egindako zorroa da eta silikonaz igurtzita dago. Baginaren hormak eta bulba estaltzen ditu eta %79 eta 95 arteko eraginkortasuna du. Eragina Ez die espermatozoideei umetoki barrura heltzen uzten. Oso eraginkorra da sexu bidez transmititutako gaixotasunak ekiditeko. Nola erabili Bi eraztun ditu: barruko eraztunak baginan jartzeko balio du eta kapokoak aluaren kanpoko ezpainak babesten ditu. Behin erabili eta botatzeko da, hortaz, ez dugu berrerabiliko. Preserbatiboaren ahoa ondo lubrikatu behar dugu kanpoko eraztuna bagina barruan sar ez dadin.

DIAFRAGMA Latexezko txano malgu hau baginaren hondoan jartzen da, umetokiaren lepoa guztiz estalita geratzen dela. %82 eta 96 arteko eraginkortasuna du.

Eragina Umetokiaren lepoa estaltzen duenez, ez die espermatozoideei pasatzen uzten.

Nola erabili Espezialistak esan behar digu zein den gure neurria eta nola jarri behar dugun. Diafragmari espermizida bat bota behar diogu alde bietatik eta inguruetatik. Egiaztatu behar dugu umetokiaren lepoa ondo estalita dagoela. Koitoaren aurretik jarri behar da eta 6-8 ordu geroago kendu

behar da. Hainbat koito jarraian egiten baditugu, ez dugu diafragma kendu behar, baizik eta espermizida bat baginan bertan eman.

3. BABES BIKOITZA

Osasuna sustatzen duten erakundeak eta familia plangintzako zentroak oso kezkatuta egon ziren preserbatiboa HIESa ekiditeko antisorgailu bakarra zela zabaldu zenean, jendeak ahozko antisorgailuak hartzeari utziko ziola eta nahigabeko haurdunaldiek eta abortuek gora egingo zutela uste baitzuten. Kezka horretatik jaio zen “double ducth” (babes bikoitza). Honen leloa hauxe da: “Erabil ezazu preserbatiboa HIESaren eta sexu bidez transmititutako gaixotasunen aurka eta pilula nahigabeko haurdunaldiak eragozteko”.

18

Kanpaina honen helburua jendea metodo antisorgailu konbinatuak erabiltzera bultzatzea zen, eta horrela, nahigabeko haurdunaldiak, sexu bidezko gaixotasunak (STG) eta HIESa ekidin egingo ziren. Egun, hauxe dugu konbinaketarik eraginkorrena: haurdunaldiak galarazteko antisorgailu hormonalak hartzea eta STGak eta HIESaren aurka preserbatiboak erabiltzea da. Metodorik onena pilula, UBG hormonala, inplantea, partxea edo baginako eraztuna + preserbatiboa erabiltzea da. Gazteentzat oso gomendagarria da aipatutako konbinaketa hori erabiltzea, bere bizitza sexuala handia denez, beste inork baino aukera gehiago baitute infekzio bat edo nahigabeko haurdunaldi bat izateko.

4. BORONDATEZKO ANTZUTEA

Obuluen eta espermatozoideen igarobidea galarazten da, hortaz, haurdunaldiak ere eragozten dira. Metodo hauek itzulezinak dira eta egin eta gero, ezin da seme-alabarik izan. Bere eraginkortasuna %100ekoa da. Emakumezkoen borondatezko antzutasunari tronpen lotura deritzo eta gizonezkoenari, berriz, basektomia.

TRONPEN LOTURA Sabelean ebaki txiki bat egiten da eta umetoki-tronpak mozten dira, obuluak pasa ez daitezen eta ernalduak izan ez daitezen. Hainbat prozeduraren bidez egin daiteke, nahiz eta ohikoena laparoskopia izan. 2 zentimetroko ebakia egiten da eta tutu bat sartzen da. Tutu horrek zuntz optiko bat darama eta honen bitartez barruko organoak ikus daitezke. Matxarda batzuk erabiliz, tronpari eusten zaio eta kauterizatu edo moztu egin daiteke. Duela gutxi ESSURE metodoa garatu berri dute eta metodo honetan tronpa moztu beharrean, buxatu egiten dira. Histeroskopia erabiliz, titaniozko dispositibo bat jartzen da tronpa barruan. Dispositibo honek, bizpahiru hilabete pasatu eta gero, fibrosia eragiten du eta haurdunaldiak eragozten dira. Dispositiboa jartzeko ez da ez anestesiarik, ez ospitaleratzerik behar.

BASEKTOMIA Ebakuntza kirurgiko hau egiteko anestesia lokala erabiltzen da. Hodi deferenteak (espermatozoideak pasatzen direneko hodiak) moztean datza, espermatozoideak semenaren parte izan ez daitezen. Ez da ospitaleratzerik behar eta arriskuak oso txikiak dira. Ebakuntzak ez du inola ere sexu gaitasuna murriztuko eta sexu harremanak lehan bezalakoak izango dira. Sexu desirak eta eiakulazioak ez dute aldaketarik nabarituko.

19

ERAGINKORRAK EZ DIREN METODOAK 1. ALDIZKAKO ABSTINENTZIA

Egun ugalkorretan sexu harremanak ekiditean datza. Egun horiek zeintzuk diren jakin nahi badugu, hainbat metodo daude, baina gure zikloak irregularrak badira, hobe da hauek ez erabiltzea, ez baitira zehatzak izango. Pertsona bakoitzaren trebetasunaren menpe dago metodo hauen erabilgarritasuna. Hona hemen zenbait metodo: OGINOA (Erritmoa ere deituta) Urte baten zehar zikloei erreparatuko diegu zer-nolako erregulartasuna duten ikusteko. Hilekoaren lehen egunetik aurrera, obulatzeko arriskurik txikien dituzten zenbait egun kalkulatzen dira. Obulazioaren aurreko bost egunetan eta baita obulazioaren osteko hurrengo egunetan ere ez da estalketarik egin behar. Metodo hau oso hileko erregularrak dituztenentzat baino ez da erabilgarria.

BILLINGS (Muki zerbikalaren metodoa) Muki zerbikalean ematen diren aldaketak aztertzen dira egun emankorrak kalkulatzeko. Hilekoaren ostean lehortasuneko egun batzuk datoz, muki zerbikalik ez dagoelako. Gero, halako mukositate eranskor eta umeltasun-sentsazioa agertzen da (egun emankorrak dira hauek) puntako egunera heldu arte; hemendik aurrera mukia oparoagoa eta eranskorragoa da.

TENPERATURA BASALA Metodo honen arabera tenperatura basalaren aldaketak kontuan hartuta jakin daiteke noiz izango den obulazioa. Egunero, ohetik jaiki aurretik, hartuko da tenperatura eta oso altua den egunetan ez dugu sexu harremanik izango haurdunaldirik izan ez dadin.

METODO SINTOTERMIKOA Arestian aipatu ditugun metodo batzuk konbinatzen ditu. Muki zerbikalaren aldaketek eta metodo oginoak egun ugalkorrak antzemateko balio dute eta mukiaren aldaketek eta tenperatura basalak egun horiek noiz ez diren ugalkorrak kalkulatzeko balio dute. Ugalkorrak diren egun horietan sexu harremanik ez izanez gero, ez omen da haurdunaldirik izango.

2. SEXU HARREMANAK ETETEN DUTEN METODOAK

KOITO ETENA Zakila baginatik atera behar da eiakulatu aurretik. Dena dela, kontuan hartu behar da, eiakulatu aurretik isurtzen diren tantek espermatozoideak dituztela, eta horiek haurdun utz dezaketela emakumea. Hori gerta ez dadin guztiz kontrolpean izan behar dugu kitzikapen sexuala eta hori lortzea oso zaila da. Metodo hau ez da batere segurua, hortaz, ez da gomendagarria.

20

3. ESPERMIZIDAK

Baginan geratu diren espermatozoideak hiltzen ditu. Baginako obuluen itxurako produktu kimikoak eta kremak izan daitezke espermizida hauek. Eragina Metodo kimiko lokal honen toxikotasunak espermetazoideari erasotzen dio eta bere mugikortasuna eragozteaz gain, bere bizi itxaropena murrizten du. Nola erabili Zakila sartu baino 10 minutu lehenago baginan bota behar da, barruko berostasunari esker ondo zabal dadin. Kontuan hartu behar duguna Kremak eta obuluak ez dira batere seguruak beste metodo batekin batera erabiltzen ez badira. Hauen eraginkortasuna iraupen mugatukoa da, eta koito bat baino gehiago egiten bada, berriro bota beharko da espermizida. Espermizidak oso erabilgarriak dira diafragmarekin, preserbatiboekin edota UBGrekin batera erabiltzen badira. Botiketan eros daitezke eta ez da errezetarik, ezta medikuaren kontrolik behar.

4. ERAGINKORTASUN ESKASA DUTEN METODOAK Badaude metodo tradizional batzuk ezin direnak antisorgailutzat hartu, hala nola, edoskitzaroa eta bagina garbiketa. Nahiz eta hilekoak ez izan, bat-bateko obulazioak izan ditzakegu, hori dela-eta, haurdun gera gaitezke. Eiakulatu ondoko irrigazio baginalek ez diete espermatozoideei umetokira iristea ekiditen, beraz, ezin dugu sinistu horrelako metodoetan.

21

Aipatu ditugun metodoak egokiro erabilita ere, haurdun geratzen bagara, eta haurdunaldia eten egin nahi badugu, hona hemen kontuan izan behar ditugun zenbait aholku. Emango ditugun aholkuak oso erabilgarriak dira eta ondo legoke gure ginekologoarekin hauetaz mintzatzea. HAURDUNALDIAREN BORONDATEZKO ETENDURA Espainiako legeriak (9/1985 Lege Organikoa, uztailaren 5ekoa. Zigor-Kodeko 417. Bis artikulua) haurdunaldia etetea hiru kasutan baimentzen du:

- Haurdunaren osasun fisiko zein psikorako arrisku larria ekiditeko beharrezkoa bada (mediku batek gomendatua)

- Haurdunaldia bortxaketa-delitu baten ondorioa bada (etikari dagokiona) - Umekia tara fisiko edo psikiko larriekin jaioko dela aurreikusten bada

(eugenesiari dagokiona) Gaur egun egiten diren abortuen %98 haurdunaren osasun psikikoa ez kaltetzeko egiten dira. Ebakuntza kirurgiko hauek klinika pribatuetan nahiz zenbait ospitale publikotan egin daitezke. Klinika pribatuek haurdunaldiaren lehen 22 asteetan abortua egiteko baimenduta egon behar dute. Haurdunaldia bi sistemaren bidez eten daiteke: kirurgia bidez eta farmakologia bidez.