SARRERA · 3zarautz.tok-md.com/pdfak/estropadak2016W.pdf · 2016. 7. 1. · Saioa Perona Helbidea:...
Transcript of SARRERA · 3zarautz.tok-md.com/pdfak/estropadak2016W.pdf · 2016. 7. 1. · Saioa Perona Helbidea:...
SARRERA · 3
2016ko maiatza
Argitaratzailea:UROLA KOSTAKO HEDABIDEAK EMZuzendaria:Nerea UrangaKudeatzailea:Uxua Ostolaza EgañaPublizitatea:Ainhoa Subinas eta Ion IzagirreTestuak:Aiora Larrañaga Solaberrieta, AritzMutiozabal, Juan Luis Romatet etaNerea Uranga.Diseinua:Saioa Perona
Helbidea:Araba kalea 25, behea-20800 ZarautzTel: 943-89 00 17e-posta:[email protected]:urolakosta.hitza.euszarauzkohitza.eus
Urola Kostako zortzi talde ariko dira lehian irailera bitartean hasiberri den arrauneko denboraldian. Gizonezkoen goreneko mai-lan, TKE ligan, Orio eta Zumaia ariko dira oraingo honetan; iaz lor-tu zuen Telmo Deun traineruak mailaz igotzea. Emakumeetan,
EuskoTren liga jokatzeko aukera lortzeko helburuarekin, Getaria-Zarautzeta Orio lehiatuko dira Gipuzkoako Txapelketan. KAE 1ean azken bi denbo-raldietan ligako txapelduna izan den Getariarekin batera, Zarautz eta Orio Btraineruak ari dira. KAE 2an, berriz, harrobia landuz eta arraunlariak presta-tuz eta heziz, Zumaia B.
Guztiak ere lehiarako eta ahalegin guztiak egiteko prest dira eta estropadazestropada ahalik eta lanik onena egiteko gogoz daude. Animatzeko eta ho-rien lana gertutik jarraitzeko kostaldeak eta itsasertzak arraunzaleek kolorezjantziko dituzte; dela horia, gorria, marroia, urdina...
Zaletuei gozamena eskaintzea, ahalik eta bandera gehien etxera ekartzeaedota sailkapen postuetan aurrean ibiltzea, horiexek izango dira eskualdekotraineruetako arraunlarien erronkak. Dena den, atzeko lana ahaztu gabe jar-dungo dute denek ere: harrobia zainduz, haziz eta heziz.
Heldu arraunari
4 · TKE
Ekainaren 19an abiatu zuten Kantauri itsasoko traineru az-karrenek San miguel liga. Aurtengoan, Hondarribia, Urdai-bai, Kaiku, San juan, Cabo, Tiran, San Pedro, Astillero, Zier-bena eta Portugalete arituko dira Orioko eta Zumaiako trai-
neruekin norgehiagokan TKE ligan. Azarotik traineru denboral-dirako prestatzen aritu dira arraun talde guztiak, eta uda sasoianmailarik gorena emateko buru-belarri entrenatu dute.
Aurten Sevillako (Andaluzia, Espainia) Guadalquivirreko uretanhasi dute arraun norgehiagoka. Estropada berezia izan zen, binaka-ko erlojupekoa jokatu baitzuten arraun taldeek. Irteerako ordenaaurreko urteko San miguel Ligako sailkapenaren arabera zehaztuzuten. Garrantzitsua izan zen lehen estropada, IV. Euskadi BasqueCountry Bandera jokoan izateaz gain, sailkapenean ahal den postu-rik onena lortzen saiatu ziren taldeak. Eskualdeko taldeek uste bai-no emaitza okerragoak lortu zituzten lehen jardunaldi horretan.Sailkapen nagusian 9. egin zuen Oriok (19:39,40) eta 12. Zumaiak(19:58,52).
Zumaia lehen txandan lehiatu zen eta Portugaleterekin batera jo-katu zuen erlojupekoa. Lanaren erdian bi traineruak pare-pareanibili ziren, baina hirugarren ziabogan Portugaletek aurrea hartuzion traineru gorriari, eta azkenean, bederatzi segundoko aldea ate-ra zion. Zumaiarrek, ordea, argi dute Sevillan liga hasi baino ez zelaegin, eta oraindik asko dagoela jokatzeko.
Oriok ohorezko txandan jokatu zuen San miguel ligako lehen es-tropada, baina ez zuen lortu lehen postuetan sailkatzea. Kaikuk etaOriok parez pare jokatu zuten erlojupekoa, Hondarribia eta Udar-bairen txanda berean. Estropadaren lehen zatian Hondarribia, Ur-daibai, Orio eta Kaiku lau segundoren bueltan ibili ziren, nahiko pa-retsu. Dena dela, Hondarribiak lan bikaina egin zuen eta Orio etaKaiku atzean geratu ziren. Orioko entrenatzaile joxean Olaskoaga
Gorenean,dena ematekoprest
Orioko trainerua Sevillan jokatu zuen estropadan. j.m.O.
TKE · 5
Aizperro-ren iritziz «pena» izan da liga modu horretan hastea. «Ezgenuen estropada txarra egin, Kaikurekin lehia estua jokatu ge-nuen. Dena dela, ohorezko txandarako haizea atera zen», eta ho-rrek beste txandetan jokatu zuten ontziekin denboretan diferentziasortu zuela uste du. Hamar segundoko tartean zazpi traineru sailka-tu ziren, eta sailkapen orokorrean Oriok bederatzigarren postualortu zuen. Hondarribia izan zen azkarrena, ibilbidea 19:22,86 den-boran osatuta. Hurrengo estropadetan sailkapenean aurrera egiteaespero dute oriotarrek.
San miguel ligako aurtengo denboraldiko egutegia beste hogei es-tropadek osatuko dute, irailaren 18an jokatuko dute azkenekoa.Tartean, eskualdean ere lehiatuko dute: uztailaren 9an, Orion; uz-tailaren 31n, Zumaian; eta abuztuaren 13an eta 14an, Zarautzen.
ORIOOrioko entrenatzaile joxean Olaskoaga Aizperrok argi du aurtengohelburua: «Ligako lau onenen artean lehian izatea da, ohorezkotxandan sailkatu eta maila ona ematea. Izan ere, lehen postutik ger-tu dabilenak beti izaten du bandera irabazteko aukeraren bat.Arraunean faktore askok eragiten dute: kaleak, haizeak, eta lehenpostuetan ibilita horietaz aprobetxatzea errazagoa da».
Taldeari dagokionean gogotsu ikusten ditu arraunlariak. Aurtenoriotarrek ez dute traineriletan jokatu eta «lehiatzeko ilusioz etairrikaz» daudela aitortu du entrenatzaileak. «Nahiko luzea eginzaigu neguko prestaketa lana. Hilabete asko daramazkigu entrena-tzen, ia lehiatu gabe, eta mutilak nekatu egiten dira, normala da».Entrenamenduetan murgilduta egon dira azken hilabetetan, eta bi-dean zalantza ugari sortzen zaizkie taldeei, «sentsazio onak izan di-tugu entrenamenduetan, baina estropadetan murgildu eta denbo-raldiak aurrera egin arte ezin da jakin nolako maila emango dugun,horrek beti kezka eta urduritasuna sortzen du», aitortu du.
Oro har iazko tankeran ikusten du Olaskoagak taldea. Baja batzukizan dituzte, baina arraunlari berriak ere gehitu dira taldera. Aur-ten, gainera, gazteen aldeko apustua egin du Orio Arraunketa El-karteko traineru nagusiak. «Lau-bost gazte igo dira harrobiko trai-nerutik eta ziklo berri bat abiatu dugu. Arraunlari beterano askogaude eta taldea berritzea tokatzen da. Bide horretan, ezinbestekoada gazteei aukera ematea eta ateak ireki behar dizkiegu».
Helburuei dagokionean arraunlari gazteak izan arren iazko joerajarraitzea du xede Olaskoagak. Aurkariei dagokionean Hondarribia«indartsu» ikusten du Orioko entrenatzaileak, baita Urdaibai ere.
6 · TKE
«Badirudi Zierbena ere oso ondo dabilela, baina orokorrean iazkojoera bera mantenduko dela uste dut. Beti izaten da ezustekoren bat.Iaz inork ez genuen espero eta Cabo de Cruzek eman zuen ezustekoaestropada dezentetan oso maila ona emanda, eta aurten ere egongoda elkarteren bat ezustekoa emango duena». Dena dela, Aizperrokjakin badaki estropadaz estropada joatea dela garrantzitsuena; den-boraldia luzea da, eta motibazioa da oriotarraren iritziz mutilak irai-lera indartsu iristeko gakoa. «Emaitzek ere zeresana izaten dute.Emaitzak onak badira arraunlariak oso motibatuta egoten dira etahorrek maila ona mantentzen laguntzen du».
Aizperrok berak ere ilusio handiarekin hartu du erronka berria.2006-2010 denboraldietan etxeko taldea entrenatu ostean, Portu-galeteko taldea entrenatzen aritu zen, eta iaz San Pedron arrauneanjardun zen oriotarra. «Arrauna uzteko asmotan nengoen eta etxetikproposamena jasotzeak poz handia eman zidan. Disfrutatzen arinaiz berriz ere etxeko elkartean lanean».
ZUMAIAZumaiako Telmo Deun traineruak iaz lortu zuen TKE ligara igotzea.2006tik 2013ra bitartean aritu zen traineru munduko maila gorene-an. 2013an, ordea, maila galdu zuen. KAE 1 mailan igarotako bi urte-etan goiko postuetan ibili zen eta iaz, play off-a irabazi ondoren, Sanmiguel ligara itzultzea lortu zuen.
Hastear den denboraldiari begira arraunlari taldea hein handi ba-tean mantentzea lortu dute Zumaian. «Lortu da taldea eustea, etahori gauza handia da». Bajak lau izan dituzte, horien artean aurtenKAE 2ko ontzia entrenatuko duen josu Osa; besteak, berriz, josu eta
Zumaiako arraunlariak TKE ligako lehen estropadan, Sevillan. m. CELADA
TKE · 7
jagoba Uranga anaiak eta mikel Herrero. Altak, aldiz, honakoak di-tuzte: Aitor Gorrotxategi, jon Badiola, Iker Peña, Karlos mendizabaleta Iñaki Errazkin. Horietatik hiruk arrauna utzi eta berriro buelta-tzea erabaki dute. Karlos mendizabal Lezoko arraunlaria, berriz, au-rretik Hondarribia eta San juan klubetan ibilia da, eta hura etorri daZumaiara, proiektua interesatzen zitzaiola-eta.
San miguel Ligako eta KAE 2ko ontziak batuta, 35 bat mutil izangodira Patxi Frances entrenatzailearen agindupean. Hirugarren urteadu Zumaian, eta, aurrekotan bezala, Rafa Gonzalez de Txabarri duprestatzaile fisiko lanetan. Zumaiako traineru nagusiaren helburuamaila mantentzea da, eta atzean bi ontzi uztea. Badaki Francesekhorretarako lan handia egin beharko dutela: «Badakigu oso lan zai-la izango dela eta oso talde indartsuak izango ditugula aurkari, teo-rian gurea baino indartsuagoak. Ilusioa dugu, ordea, gogoa eta tal-dea bat eginda dago. Horrek guztiak lagunduko digu».
Estropadaz estropada ahalegin guztiak egiteko asmoz dira TelmoDeuneko arraunlariak: «Izango da estropadaren bat zerbait gaizkiaterako dena, baina hala ere arraunlariak lehiatzera eta dena emate-ra joango dira. Taldearen dinamika borroka egitea izango da».
Francesek dio aurkariei baino gehiago bere taldeari begira dagoe-la. Hala ere, jakitun da talde indartsuak dituztela kontrakoen arte-an; Urdaibai, Hondarribia eta Orio aipatu ditu. «Gero, beste talde-ren bat dago: Kaiku, San juan, Tiran eta Cabo. Galiziako taldeak osolan ona egiten ari dira Galiziako herrietako arraunlariak biltzen.Horregatik diot nire taldean pentsatu behar dudala, nor irabazi be-har diodan pentsatzen hasi behar badut...». Denboraldia hasi au-rretik gogor lan egin dutela azaldu du Francesek.
8 · EMAKUMEZKOAK
Emakumezkoen traineruek ekainaren 19an abiatu zuten Gipuzkoa-ko Emakumezkoen Traineru Liga. Hondarribian jokatu zuten lehenestropada eta San juanek lortu zuen bandera. Orio bigarrena izanzen, eta Getaria-Zarautz laugarren postuan sailkatu zen. Emaitzahoriek garrantzitsuak izan daitezke EuskoTren ligako sailkapen es-tropadei begira.
Denera 14 jardunaldi jokatuko dituzte abuztuaren amaiera bitar-tean, eta EuskoTren liga jokatzeko sailkatzen diren taldeek bi txa-pelketak uztartuko dituzte denboraldian zehar.Aurtengo denboral-
Nesken helburu nagusia, EuskoTren ligan sailkatzea
Orioko trainerua Gipuzkoako Ligako lehen estropadan, Hondarribian. jOXEmARI OLASAGASTI
dian eskualdean bi izango dira uretara aterako diren emakumezko-en traineruak: Getaria-Zarautz eta Orio. Zumaiak ez du talderikizango emakumezkoen traineru denboraldian, azken urtetan goimailan ibili ondoren, aurten ez dute trainerua osatzerik lortu.
Orioko eta Getaria-Zarautz traineruak Gipuzkoako Ligan murgil-duta daude. Oriotarrek EuskoTren ligara sailkatzea dute helburu.Uztailaren hasieran dituzte lehen bi estropadak, sailkatze probakdirenak; Donostian eta Orion, alegia. San juan dagoeneko sailkatutadago, iazko txapelduna delako, eta hiru plaza egongo dira jokoan.
EMAKUMEZKOAK · 9
Getaria-Zarautz trainerua. KLAUSSER
ORIOIaz EuskoTren ligan lan txukuna egin zuten oriotarrek, eta aurtengodenboraldia ere gogoz abiatu dute. Santi Zabaleta oriotarra duteaurten entrenatzailea. «martxoan hartu nuen taldearen gidaritzaeta ordutik buru-belarri lanean ari gara». Ezustean harrapatu zionZabaletari Orio Arraunketa Elkarteko proposamenak, ez zuen espe-ro, baina arraunlarien ilusioa eta entrenamenduetan egiten ari zirenlan bikaina ikusita erronkari eutsi zion.
Oriotarrek, iazko taldearekin alderatuta, bederatzi baja izan di-tuzte eta arraunlari gazteak gehitu dira taldera. Zabaletaren esane-tan, aurtengo helburua arraunlariek lehiatzen ikastea da. «Guk ho-betzeko asko dugu oraindik, gurea talde gaztea da, eta prozesu bat
pasatu behar izaten da maila hartzen joateko. Arrauna talde lana da,eta pixkanaka joanda eta gogor lana eginda emaitzak lortzen dira»,adierazi du Zabaletak. Ildo horretan, emakumeen arrauna gizonez-koenarekin alderatuz zertxobait desberdina dela uste du Zabaletak.«Emakumeek kirola egiteko traba asko izaten dituzte, eta normalaizaten da denboraldi berriarekin batera bajak izatea. Oso zaila izatenda bloke osoa mantentzea, horregatik faktore horrek baldintzatutalana egin behar izaten dugu».
Dena dela, urteko lehen bandera ere irabazi du Orioko emaku-mezkoen traineruak ekainaren 5ean mutrikun jokatu zuten estro-padan. «Ez genuen bandera irabazterik espero, baina estropadarenaurretik bagenekien aurreko postuetan ibiltzeko aukera izango ge-nuela. Izan ere, mutrikuko estropadaren egun berean EspainiakoTrainerilla Txapelketan parte hartu zuten San juanek eta HibaikakPedreñan oso talde lehiakorrekin, eta mutrikuko estropadara aur-keztu zituzten traineruetan zortzi-bederatzi arraunlari falta zitzaiz-kien». Zabaletaren iritziz, traineru denboraldiari begira Hibaika etaSan juan izango dituzte aurkari nagusiak, «batel eta trainerilla es-tropadetan ikusi dena kontuan hartuta Hibaika eta San juan diraaurrean ibiliko direnak».
GETARIA-ZARAUTZGetaria-Zarautz ere EuskoTren ligara begira aritu da lanean azkenhilabeteetan. «Badakigu sailkatzea helburu zaila dela, baina iaz bai-no eskuragarriago izan dezakegula uste dut», jakitera eman duEneida Etxabe entrenatzaileak. Iaz ez zuten helburu hori, ordukoasmoa zuten «ikastea eta ahalik eta ondoen aritzea». Aurten ereikuspegi bera dute, «baina ahal bada gorengo mailan lehiatu nahikogenuke», adierazi du.
Oro har, iazko arraunlari multzoa mantendu du Getaria-Zarau-tzek, joan-etorri batzuk tarteko. Aurten, ordea, prestatuagoak dau-dela uste dute, esperientzia gehiagorekin, eta hobetzeko lanean aridira. Iaztik hona egindako jauzia nabarmena dela dio entrenatzaile-ak, taldea bera gorpuztuago ikusten baitu, eskarmentu gehiagore-kin eta gogotsu.
Gipuzkoako Ligan «gerra eman» nahi dutela azaldu du Etxabeentrenatzaileak. Bi bandera irabazi zituzten iaz, «EuskoTreneko lautraineruek ez zituzten jokatu bi estropada horiek, baina oso politaizan zen guretzat. Egiten ari ginen lanaren aitortza». Pizgarri izanzirela nabarmendu du entrenatzaile getariarrak: «Nik sinatukonuke EuskoTren Ligan sailkatuko ez bagina, eta horrelako zerbaitlortzea aurtengo denboraldian».
10 · FITXAK
ORIO · Emakumezkoak
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIANadeth Agirre 23 - OrioMaialen Aizpuru 22 - GetariaItxaso Azkonobieta 19 - OrioLeire Begiristain 19 - OrioTayde Gomez de Segura 24 - ZarautzMiren Iriondo 22 - ZarautzAitziber Lizarralde 25 - AiaLukene Lizaso 28 - OrioMaria Martinez 20 - SestaoItziar Olasagasti 27 - OrioMireia Uranga 19 - OrioMaitane Urruzola 18 - ZarautzHaizea Zinkunegi 26 - OrioIraide Ruiz - - -Eider Zubelzu - - -Oihane Iraola - - -
ENTRENATZAILEASanti Zabaleta
ORIO · TKE San Miguel Liga
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIAJon Agirrezabala Arrizabalaga 39 1.urtea DebaOier Aizpurua 38 6.urtea ZumaiaEndika Alberdi 28 3.urtea PasaiaMartxel Alday 18 1.urtea AiaXabier Arregi 24 8.urtea AiaOdei Arrizabalaga 27 1.urtea ItziarIosu Arruti 20 5.urtea OrioIbon Arruti 29 6.urtea OrioMikel Aiestaran 21 6.urtea AiaIñaki Elorza Usandizaga 37 2.urtea ZestoaIñaki Errasti Ubera 37 9.urtea UsurbilIker Etxabe 21 1.urtea UsurbilIoritz Etxeberria 27 1.urtea DonostiaUnai Etxeberria 27 14.urtea OrioIrakoitz Etxeberria 39 22.urtea OrioHaritz Etxebeste 33 8. urtea DonostiaJosu Indo Mujika 29 14.urtea OrioAnartz Larrea Villarrubia 38 7.urtea ErrenteriaManuel Lasarte 36 17. urtea OrioAritz Lizarralde Ibarbia 22 6.urtea OrioUnai Lizarralde Makazaga 23 8.urtea OrioXabier Manrique Gonzalez 23 3.urtea DonostiaMikel Martinez de la Hidalga 28 8.urtea OrioIñigo Mujika Etxeberria 29 15.urtea OrioJoxean Olaskoaga 42 11. urtea OrioAlain Osanbela Gonzalez 31 3. urtea DonostiaJosu Ostolaza Pagola 25 4. urtea UsurbilGorkaToledo 25 1.urtea TolosaIon Piñeiro Caceres 29 1.urtea DonostiaUrko Redondo Lertxundi 29 13.urtea Orio
ENTRENATZAILEAJose Antonio Olaskoaga Aizperro
ZUMAIA · TKE San Miguel Liga
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIAJosu Ansola 27 1. urtea ZumaiaJoseba Aristi Eguirao 25 11.urtea ZumaiaDaniel Ariztimuño Beloki 23 1.urtea DonostiaJoanes Balenciaga Ibar 19 5. urtea AzkoitiaEndika Eizagirre 18 5. urtea AzkoitiaXipri Elorza Barbara 26 8.urtea ZestoaIñaki Errazkin Otaño 27 1.urtea DonostiaJon Etxaniz Eizagirre 21 7.urtea AzpeitiaXabier Fernandez 40 1.urtea HondarribiaIgor Frances Santamaria 21 2.urtea DonostiaJokin Gijarro 28 15. urtea ZumaiaAitor Gorrotxategi 22 8.urtea DebaMikel Herrero Arnero 22 2.urtea SestaoJon Iriondo Iparragirre 20 4.urtea ZumaiaIñaki Larrañaga Arrizabalaga 31 22.urtea ZumaiaJon Larrañaga Mujika 33 17.urtea ZumaiaEñaut Larrañaga 20 5.urtea AzkoitiaIparra Larzabal Bakeriza 31 18.urtea AzkoitiaJon Martin Agirre 28 13.urtea ZumaiaKarlos Mendizabal 41 1.urtea LezoUnai Osa Uzin 28 14.urtea ZumaiaXabier Ostolaza Urkizu 32 2.urtea OrioIker Peña 26 11.urtea ZestoaXabier Salegi Leniz 20 2.urtea mendaroAsier Tena Zuazolazigorraga 20 5.urtea ZumaiaJagoba Urain Unanue 21 2.urtea AzpeitiaIñaki Urtubia Beristain 23 9.urtea DebaAndoni Zubiaurre Usandizaga 29 2.urtea mutriku
ENTRENATZAILEAPatxi Frances Irastorza
ZUMAIA · KAE 2
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIAJoxeramon Aia 44 1.urtea OiartzunJulen Aizpurua 36 2.urtea ZumaiaAritz Alberdi 19 4.urtea AzkoitiaAitor Andreu 19 4.urtea AzkoitiaJosu Ansola 27 2.urtea ZumaiaIñaki Aristi 21 4.urtea -Daniel Ariztimuño 23 2.urtea TolosaManex Azkue 18 4.urtea ZumaiaEndika Eizagirre 19 6.urtea AzkoitiaIñaki Errazkin 27 2.urtea TolosaEneko Esteibar 25 2.urtea ZumarragaXabier Fernandez 39 1.urtea HondarribiaEneko Garmendia 37 3.urtea -Mikel Herrero 22 2.urtea SestaoAnder Iriondo 17 6.urtea ZumaiaJon Iriondo 20 4.urtea ZumaiaEñaut Larrañaga 20 6.urtea AzkoitiaJon Martin 28 5.urtea ZumaiaXabier Salegi 20 3.urtea mendaroPeru Tolosa 19 5.urtea ZumaiaEneko Unanue 19 5.urtea ZumaiaJagoba Urain 21 3.urtea AzpeitiaAndoni Zubiaurre 29 3.urtea mutrikuGarikoitz Zubillaga 34 1.urtea AlegiaGorka Zumeaga 17 3.urtea Azpeitia
ENTRENATZAILEAJosu Osa Zubia - - -
FITXAK · 11
ORIO · KAE 1
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIAMikel Aiestaran Aranburu 21 8.urtea AiaGontzal Aldai Salaberria 21 8.urtea AiaMartxel Aldai Salaberria 18 7.urtea AiaXabier Altuna Azkue 22 6.urtea OrioXabier Arregi Egibar 24 11.urtea AiaMikel Arregi Satrustegi 20 8.urtea OrioIosu Arruti Alberdi 19 8.urtea OrioMartin Arruti Roteta 20 3.urtea OrioJoseba Azkonobieta Iruretagoiena 19 4.urtea ZarautzKepa Eizagirre Agirre 23 4.urtea AiaIñaki Errasti Ubera 37 7.urtea Aginaga-UsurbilIker Etxabe Larreta 20 8.urtea UsurbilAritz Hernandez Esnal 19 7.urtea AiaAsier Irastorza Perez 24 5.urtea AndoainKevin Lertxundi Ausin 27 3.urtea TolosaAritz Lizarralde Ibarbia 21 8.urtea OrioUnai Lizarralde Makazaga 22 11.urtea OrioXabier Manrique Gonzalez 22 4.urtea DonostiaMikel Martinez de la Hidalga Goikoetxea 27 13.urtea OrioJosu Ostolaza Pagola 24 6.urtea UsurbilGorka Toledo Pellejero 21 3.urtea TolosaMikel Uranga Azkarate 18 7.urtea Orio
ENTRENATZAILEAIñaki Errasti Ubera
ZARAUTZ· KAE 1
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIAUnai Agirre 23 12.urtea ZarautzIñigo Areizaga 19 2.urtea BerastegiImanol Arregi 27 1.urtea OiartzunOinatz Arretxe 23 9.urtea ZarautzFermin Caminos 20 1.urtea BerastegiImanol Eizagirre 19 8.urtea ZarautzBeñat Eizagirre 25 13.urtea -Julen Emezabal 23 7.urtea ZarautzJulen Eraso 18 3.urtea TolosaUrki Galarraga 19 2.urtea VillabonaGaizka Garmendia 42 7.urtea ZarautzIgor Gurutxarri 22 6.urtea ZarautzGorka Imaz 27 1.urtea OrioDaniel Irasuegi 24 9.urtea -Aitzol Martinez 21 1.urtea GetariaXabier Ormazabal 19 3.urtea TolosaAitor Sanz 20 6.urtea ZarautzEdgar Benjamin Tamellini 24 4.urtea ZarautzImanol Toledo 19 3.urtea TolosaImanol Tubia 24 2.urtea ZarautzGorka Txapartegi 19 3.urtea TolosaAitor Urkola 22 1.urtea Anoeta
ENTRENATZAILEAAngel Larrañaga - - -
GETARIA · KAE 1
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIAIker Aizpuru Garate 18 7.urtea GetariaJose Ignacio Alberdi Aramendi 41 3.urtea GetariaJoseba Alustiza Caminos 24 7.urtea TolosaErik Aranburu Zamora 27 3.urtea ZarautzAndoni Atorrasagasti Sarasua -- 4.urtea -Andoni Campos Morey 25 2.urtea -Jon Ander De la Hoz Arregi 23 2.urtea GetariaIbai Eguren Alberdi 18 2.urtea GetariaIker Eizmendi Zubizarreta 21 2.urtea AzpeitiaGorka Etxeberria Oliden 39 3.urtea OrioAnder Etxegoien Martinez 28 15.urtea GetariaJon Gaztañazpi Lizarreta 34 7.urtea OrioGaizka Gorostiaga Garaikoetxea 22 10.urtea GetariaMikel Indo Mujika 23 2.urtea OrioXabier Isasti Arregi 19 7.urtea GetariaMikel Lasa Jauregi 22 4.urtea TolosaJosu Makazaga Larretxea 23 2.urtea OrioEgoitz Mateos De la Hoz 32 10.urtea GetariaDanel Olano Eizagirre 19 7.urtea GetariaJon Peña Aranguren 18 2.urtea GetariaEñaut Silbeti Holgado 18 6.urtea GetariaJon Urresti Arruti 24 9.urtea GetariaGaizka Zubiondo Ezenarro 22 10.urtea Getaria
ENTRENATZAILEAGorka Etxeberria Oliden
GETARIA-ZARAUTZ · Emakumezkoak
ARRAUNLARIA ADINA KLUBEAN JAIOTERRIANagore Arruti 31 - UsurbilIrati Azpeitia 18 - GetariaNerea Badiola 22 - OndarroaSaray Camaño 21 - OndarroaEneida Etxabe 28 - GetariaIntza Fernandez 20 - LasarteAmaia Galdos 21 - OndarroaAinhoa Iruretagoiena 19 - GetariaLeire Lestayo 21 - GetariaIzaro Lestayo 18 - GetariaAizpea Peña 23 - GetariaJone Urbieta 19 - GetariaElena Urresti 21 - GetariaJule Egiguren 17 - ZumaiaIzar Azkue 17 - ZumaiaOihane Mujika 21 - GetariaOihana Odriozola 27 - AzpeitiaMarcia Larrea 21 - OndarroaLeire Larrinaga 21 - OndarroaAlaine Bereziartua 18 - Aizarnazabal
ENTRENATZAILEAEneida Etxabe
12 · KAE 1
Aurten eskualdeko hiru taldek parte hartuko dute KAE 1 Li-gan, Getariak, Oriok eta Zarautzek hain zuzen ere. Etxekohiru taldeek, Ondarroa, Deustua-Bilbao, Lekittarra, Do-nostiarra, Pedreña, Santurtzi, Hondarribia, Castro eta
Sanpedrotara traineruak izango dituzte aurkari denboraldi hone-tan. KAE 1 Liga indarra hartuz joan da azken urtetan, eta gaur egungoi mailako estropadak jokatzen dituzte.
KAE1 Ligak Deustuan jokatu zuen aurreneko ekainaren 18an, etaGetariako trainerua bigarren sailkatu zen, Ondarroaren atzetik.«Oso gustura gaude egindako lanarekin. Aurre denboraldiko estro-padetan proba batzuk egiten aritu ginen, eta uste baino emaitzaokerragoak lortu genituen. Dena dela, entrenamenduetan mailaona ematen aritu gara, eta ligako lehen estropadan gure maila era-kutsi dugu», zioen orduan Gorka Etxeberria Getariako trainerukoentrenatzaile eta arraunlariak. Behin sailkapeneko goialdeko pos-tuetan kokatuta, horri eustea da Getariakoen asmoa.
Oriotarren harrobiko taldea zortzigarrena izan zen Deustuan, etaZarauzko trainerua hamargarren postuan sailkatu zen. Angel La-rrañaga Zarauzko entrenatzailea ez zegoen gustura denboraldikolehen estropadan egindako lanarekin, «baina nik uste dut ilusio po-litarekin eta gora begira jarrita gaudela». Larrañagak nabarmenduzuen laupabost talde goian daudela, urte batzuetako proiektu egon-korra dutenak, «eta horiei aurrea hartzea aurten kostatu» egingozaiela.
Gaztetasunaate joka datortraineruan
GETARIADenboraldi aurrekoa eta entrenamenduak kontuan hartuta Geta-riako trainerua aurten ere aurrean ibiltzeko moduan izango delauste du Gorka Etxeberria entrenatzaile eta arraunlari getariarrak:«Azkenengo estropadan gustura ibili ginen eta iruditzen zait aurre-an ibiltzeko aukera izango dugula». Hala ere, uda osoa aurretik du-tela dio.
Gutxi gorabehera iazko arraunlari taldearen «bloke nagusia»mantentzen dutela esan du Etxeberriak: «Hiru baja izan ditugu,baina lehen arrauna utzitako arraunlari batzuk itzuli dira eta bestegazte batzuk igo zaizkigu jubeniletatik».
Azken bi denboraldietan KAE 1 ligako txapelduna izan da Getaria-ko trainerua, baina play off-etan gora igotzeko aukera galdu dutebietan. «KAE 1en liga irabazteagatik dagoen saria eskasa da, norma-lena izango litzateke, beste kiroletan bezala, liga irabazteagatik zu-zenean igotzeko eskubidea izatea. Baina, kasu honetan, play off-ajokatu beharra dago, eta liga irabazi eta igotzea ez bada lortzen den-boraldiko sentsazio gazi-gozoa izaten da». Liga irabaztea gauza in-portantea dela dio Etxeberriak, eta are gehiago bi aldiz segidan ga-
KAE 1 · 13
Getariako trainerua iazko denboraldian. KLAUSSER
raile izatea. «Hori guztia baloratzen jakin behar dugu, gainera Geta-ria bezalako herri txiki batean horrelako gauza bat egitea oso inpor-tantea delako, nahiz eta gero play off-ean ez lortu TKEra igotzea»,nabarmendu du.
Aurtengo denboraldiko helburua «goian» egotea dute. «Estro-pada asko dago aurretik eta lehenbizi aurreneko sei estropada ikusibeharko dira dagoen maila ikusteko. Gero, lana estropadaz estropa-da egin beharko dugu, estropada batean edozein txorakeria nahikoadelako dena izorratzeko». Denboraldi aurrekoa ikusita, hainbat tal-de ikusten ditu goian ibiltzeko aukeran: Getariaz gainera, Lekitta-rra, Deustua-Bilbao, Donostiarra eta Ondarroa.
ZARAUTZAldaketa handiak izan dira Zarauzko Arraun Elkartean. Iazko den-boraldia «ziklo baten amaiera» izan zela ikusita, Iñaki mendizabalentrenatzailearekin ez jarraitzea erabaki zuten. Horrez gain, espe-rientziadun hainbat arraunlariren bajak izan dituzte: Enbata TKEnizan zen garaiko arraunlari Aitor jauregi Naxi eta Ioseba SegurolaTxoko-k utzi egin dute, baita taldean bost urte eman dituzten Kris-tian Erostarbek eta joseba Azpirozek ere. «Iaztik hona 25 urtetik go-rako ia arraunlari guztiek utzi egin dute, eta aurten oso arraunlarioso gazte eta esperientzia gutxikoekin hasi dugu denboraldia»,azaldu du ZAEko batzordekide eta patroi Gaizka Garmendiak. joerahorren aurrean, gazteekin ohitua zegoen entrenatzaile bat bilatunahi izan dute, eta ardura hori Anjel Larrañaga tolosarrari emandiote. «Honek esperientzia du Tolosako gazte mailetan eta heldue-kin, eta Urdaibai eta Astillero traineruetan bigarren entrenatzailegisa ere aritua izan da. Entrenatzaile aldaketarekin entrenatzekomodua ere aldatu egin da».
«maila mantetzea da aurtengo helburua, eta ahal izanez gero, iaz-
ko emaitzak errepikatzea eta hobetu baldin badaitezke, hobetzeaere bai. momentuz, lan zaila izango dela ikusten dugu, baina lehianhasi arte ikusteko dago», adierazi du ZAEko kideak. Aurten ere, iazbezala, aurkari zuzenak Sartuntzi eta Orio B izango direla uste dute.«Zortzigarren eta bederatzigarren postuan aritzea espero dugu».Denboraldiaurreari 28 arraunlarirekin ekin zioten, baina arrazoi ez-berdinak medio, 20 arraunlari ingururekin geratu dira. Dena dela,aurtengo denboraldiari aurre egiteko kopuru egokia dela iritzi dioGarmendiak.
Zarauzko Arraun Elkartearen helburua da gazte mailetan lan egi-tea, eta hortik etorkizuneko trainerurako arraunlariak osatzea.«Ekonomikoki zorrik gabeko elkarte bat gara, baina oparoaldi ika-ragarririk ez dugu eta ez gara gai kanpotik arraunlariak erakartze-ko, eta diruarekin behintzat asmorik ere ez. Beraz, etorkizuna dagazteekin lan egitea. jubeniletan eta kadetetan talde oso onak ditu-gu eta zain gaude mutil horiek ere noiz etorriko diren trainerura,egun gaudenoi bultzada bat eman eta gure maila igo diezaguten».
ORIOIñaki Errastik hartu du aurten Orio B taldearen gidaritza, eta osogustura dago arraunlariak izaten ari diren jarrerarekin. «Talde gaz-tea da, eta ilusioz beteta daude». jubenil mailatik nagusien mailarapasatzea «salto handia» izaten da haientzat, eta arraunlariek trai-neruan esperientzia hartu dezaten B taldean aritzen dira OrioArraunketa Elkartean. Horregatik, gazteak traineruan trebatu etalehiakortasuna lantzea da Orio B taldeak duen helburua. Horrezgain, ligari begira KAE 1 ligan lan txukuna egitea gustatuko litzaie-ke. «Elkartearentzat oso garrantzitsua da bigarren trainerua ligahorretan mantentzea. Izan ere, maila oneko taldeak biltzen dituKAE 1 ligak, eta hori garrantzitsua da arraunlarien formaziorako. Iazbederatzigarren sailkatu zen, eta aurten sailkapenean aurreragoibili nahiko genuke», adierazi du Errastik.
Bigarren taldea 20-25 urte inguruko arraunlariek osatzen dute.«Oso urte garrantzitsuak dira arraunlarientzat, hor ikusten baitaetorkizunean arraunlari bakoitzak izan dezaketen proiekzioa».Errasti oso gustura dago egiten ari diren lanarekin. «Ilusioz beteta
daude, eta jarrera bikaina dute, talde bikaina da benetan», dioErrastik.
Prestaketari dagokionean hainbat aldaketa izan dira aurten. En-trenamendu denboraldia abiatu zutenetik hilabete eskasera arteOrioko senior mailako bi traineruetako kideak elkarrekin aritu dira.«Duela gutxi hasi gara talde bakoitza prestaketa berezia egiten, Ataldearen denboraldia luzeagoa da eta plangintza desberdina jarrai-tu behar dugu. Dena dela, aurten garrantzitsua iruditu zaigu guz-tion talde izaera indartzea».
Errastik arraun talde bat entrenatzen duen lehen urtea da aurten-goa, eta elkarteak eskaini dion aukeragatik eskertuta dago. «Betiizan dut arraun entrenatzaile izatea probatzeko gogoa, eta Oriokproposamena egin zidanean poz handia sentitu nuen».
14 · KAE 1
Zarauzko traineruaren aurkezpena. AmAIA VENTAS
Orio B trainerua Deustuan jokatu zen estropadan. jOXEmARI OLASAGASTI
16 · KAE 2 - HARROBIA
Hamalau taldek lehiatuko dute denboraldi honetan KAE 2ligan. Horietatik bakarra da Urola Kostakoa, Zumaia.Gainontzekoak dira: Arkote, Bermeo mundaka, Elantxo-be, Camargo, Colindres, Donostiarra B, Getxo, Hibaika,
Iberia, Kaiku Producha, Lutxana, Oiartzun eta Santoña. Ekainaren25ean hasi zuten liga, Donibane Lohizunen (Lapurdi), estropadapuntuagarria izan ez bazen ere.
Zumaiako gizonezkoen bigarren taldearen entrenatzailea josuOsa izango da, lan horretan Rafa Gonzalez de Txabarriren laguntzaizango du. Ontzi honen lana arraunlariak formatzea eta eskarmen-tua hartzea dela azaldu dute Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarte-koek: «maila honetan harrobi lana egin nahi da, Zumaian hazi etahasitako jendeak osatzen du batik bat ontzi hau». Bigarren traineruhau izatea «oso garrantzitsua» dela azaldu dute Telmo Deunekoek,«aukerak ematen dituelako». TKE mailako entrenatzaile PatxiFrancesek ere hala esan du: «Harrobiari garrantzia eman beharzaio, Zumaiaren etorkizuna beraiek dira-eta».
«Hazi eta hasteko lana»
Zumaia B taldea. TELmO DEUN ELKARTEA
2016ABU
ZTU
AEguna 6 6 6 6 7 7 7 13 13 14 14 15 15 20 20 20 21 21 21 27 27 27 28 28
Estropada
Esp
ain
iako
Txa
pelk
eta
1O
nda
rroa
ko B
ande
raG
ipu
zkoa
ko L
iga
Oia
rtzu
ngo
Ban
dera
Esp
ain
iako
Txa
pelk
eta
2P
asai
ako
Iku
rrin
aG
ipu
zkoa
ko L
iga
Zara
uzk
o E
stro
pada
k 1
San
toñ
ako
Ban
dera
Zara
uzk
o E
stro
pada
k 2
Cas
tro
Urd
iale
s B
ande
raZa
rau
tz A
E-E
colo
Iku
r.G
ipu
zkoa
ko L
iga
map
fre
Ban
dera
Gip
uzk
oako
Lig
aP
len
tzia
ko Ik
urr
ina
Cai
xa B
ank
Ban
dera
Deu
stu
aC
amar
goA
mbi
lam
p B
ande
raG
ipu
zkoa
ko L
iga
Aso
n B
ande
raP
ortu
gale
teko
Ban
dera
KA
E P
lay
Off
Herria
Cas
tro
On
darr
oaO
nda
rroa
Pas
aia
Cas
tro
Pas
aia
Pas
aia
Zara
utz
San
toñ
aZa
rau
tzC
astr
oZa
rau
tzZa
rau
tzH
onda
rrib
iaC
olin
dres
Ple
ntz
iaC
astr
oD
eust
ua
Cam
argo
Por
tuga
lete
Err
ente
ria
Col
indr
esP
ortu
gale
te-
Lehiaketa
Giz
./E
mak
.K
AE
1E
mak
um
eak
KA
E 2
Giz
./E
mak
.K
AE
1E
mak
um
eak
TKE
/Eu
sktr
.K
AE
2TK
E/E
usk
tr.
KA
E 1
KA
E 1
Em
aku
mea
kTK
EE
mak
um
eak
KA
E 2
TKE
KA
E 1
KA
E 2
TKE
Em
aku
mea
kK
AE
2TK
EK
AE
1-2
UZT
AIL
AEguna 2 2 2 3 3 3 6 9 9 10 16 16 16 17 17 23 23 23 23 24 24 24 25 30 30 30 30 31 31 31
Estropada
Ast
ille
ro B
ande
raG
ipu
zkoa
Lig
aE
rloj
upe
koa
Pet
ron
or B
ande
raSa
ntu
rtzi
ko B
ande
raE
lan
txob
eko
Ban
dera
Gip
uzk
oako
Txa
pelk
eta
Ori
oko
Est
ropa
dak
Don
osti
arra
Ban
dera
Eu
sko
Labe
l Ban
dera
Bil
bo H
iria
Ban
dera
Bix
igu
Egu
na
Ban
dera
Err
ente
riak
o Ik
urr
ina
Get
xoko
Iku
rrin
aA
lgor
tako
Por
tuza
rra
Con
cell
o m
oañ
a B
ande
ram
arin
a C
ude
yo B
ande
raG
ipu
zkoa
ko L
iga
Urd
aiba
i Ban
dera
Boi
roko
Ban
dera
mar
ina
Cu
deyo
Ban
dera
Iber
ia-S
esta
o B
ande
raE
usk
adik
o Tr
ain
eru
Txa
p.G
ipu
zkoa
For
u A
ldu
ndi
a E
l Cor
reo-
BB
K B
ande
raG
ipu
zkoa
ko T
rain
eru
Lig
aZu
mai
ako
Iku
rrin
aZu
mai
ako
Iku
rrin
aSe
stao
-Kai
kuE
l Cor
reo-
BB
K S
aria
(2.j
)
Herria
Ast
ille
roD
eust
ua
Era
ndi
oZi
erbe
na
San
turt
ziE
lan
txob
eZu
mai
aO
rio
Don
osti
aD
onos
tia
Bil
boO
rio
Err
ente
ria
Get
xoA
lgor
tam
oañ
aP
edre
ña
Err
ente
ria
Ber
meo
Boi
roP
edre
ña
Sest
aoLe
keit
ioP
asai
aLe
keit
ioZu
mai
aZu
mai
aZu
mai
aSe
stao
Leke
itio
Lehiaketa
TKE
Em
aku
m.
KA
E 2
TKE
KA
E 1
KA
E 2
Giz
on./
Em
ak.
TKE
/Eu
sktr
.K
AE
1 /
KA
E 2
TKE
/Eu
sktr
.TK
E/E
usk
tr.
KA
E 2
/Em
ak.
KA
E 2
TKE
/Eu
sktr
.K
AE
2TK
EK
AE
1E
mak
.K
AE
2TK
EK
AE
1K
AE
2G
izon
./E
mak
.TK
E/E
usk
tr.
KA
E 1
Em
ak.
KA
E 2
TKE
/Eu
sktr
.K
AE
2K
AE
1
IRAIL
AEguna 1 4 11 17 18
Estropada
Kon
txak
o B
ande
ra s
ailk
.K
ontx
ako
Ban
dera
1K
ontx
ako
Ban
dera
2B
erm
eoko
Ban
dera
/P
.o.1
EL
Cor
te In
gles
/P
lay
off 2
Herria
Don
osti
aD
onos
tia
Don
osti
aB
erm
eo
Por
tuga
lete
Lehiaketa
- - - TKE
TKE
ESTR
OPAD
EN E
GU
TEG
IA
ur
ol
ak
os
ta
.h
it
za
.e
us
ur
ol
ak
os
ta
.h
it
za
.e
us
BABESLEA
K
Bizigunea
ZARAUTZ
ORIO