Sasietako ekintza plana 2012

12
SASIETA MANKOMUNITATEA Iturralde-txiki Industrialdea Salbatore auzoa 20.200 Beasain IFK/CIF: Q-2000539C Tel: 943 16 15 55 Fax: 943 16 06 04 [email protected] www.sasieta.net 1 Sasieta mankomunitatean 2012rako aurreikusitako ekintzen zerrenda Sasieta mankomunitatea osatzen duten udalerrietan aurten bideratu behar diren ekintzen zerrenda bat prestatu dugu, udalek eskura izan dezaten eta mankomunitatearen eta udalen arteko elkarlana modu koordinatu eta eraginkorrean burutu dadin. Hona hemen labur-labur, 2012an zehar burutu behar diren ekintza nagusienen aipamena: 1. Autokonpostaia bultzatzeko plana (konpostagailua dutenei jarraipena egin + konpostagailu berrien inplantazioa): Sasieta mankomunitateak epe motzean etxeko konpostaia bultzatzeko zerbitzu espezializatu bat kontratatuko du. Pleguak abian dira eta kontratua aurki esleitzea espero da. Plan honekin udalerriek etxeko konpostaian duten potentziala ahal den gehien aprobetxatu nahi da. Horretarako, lan sendo eta zehatza egin nahi da, bai dagoeneko autokonpostaian parte hartzen ari direnekin, bai oraindik parte hartzen ez dutenekin ere. Horretarako etxeko konpostaiaren segimendua eta ezarketa kanpaina bat burutuko da. Kanpainak urte bete inguru iraungo du. Kanpaina honen bidez bi helburu lortu nahi dira: a) Segimendua: Ezer baino lehen, datuak eguneratu eta orain arte instalatuta dauden konpostagailuen benetako erabilpena eta egoera ezagutu nahi da. Erabiltzaile guztiekin datu-basea eguneratu eta arazoak dituztenei konpontzeko laguntza emango zaie bere etxera bertara hurbilduko den aholkularitza zerbitzu espezializatu baten bidez. b) Ezarketa: Jarraian, autokonpostaiari bultzada sendo bat emango zaio materia organikoaren gestioa eredu alternatibo bezala finkatu asmoz. Helburua zera litzateke: lorategia, baratza edo antzekoa dutenek eta beraz, etxeko konpostaia egiteko modua duten guztiek, autokonpostaian parte hartzea. Horretaz gain, konpostagailuen ezarketan lehentasuna duten herriak edo zonaldeak planifikatuko dira, ahal izanez gero zenbait herri edo zonaldetan materia organikoaren kudeaketa, eredu honen bidez bakarrik (autokonpostaiaren bidez alegia) eratu dadin (hondakinen bilketa eta garraio zerbitzuaren alternatiba bakar bezala); beste kasu batzutan irtenbide osagarria izango da.

description

Sasietako ekintza plana 2012

Transcript of Sasietako ekintza plana 2012

Page 1: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

1

Sasieta mankomunitatean 2012rako aurreikusitako

ekintzen zerrenda

Sasieta mankomunitatea osatzen duten udalerrietan aurten bideratu behar diren

ekintzen zerrenda bat prestatu dugu, udalek eskura izan dezaten eta

mankomunitatearen eta udalen arteko elkarlana modu koordinatu eta eraginkorrean

burutu dadin. Hona hemen labur-labur, 2012an zehar burutu behar diren ekintza

nagusienen aipamena:

1. Autokonpostaia bultzatzeko plana (konpostagailua dutenei jarraipena egin +

konpostagailu berrien inplantazioa):

Sasieta mankomunitateak epe motzean etxeko konpostaia bultzatzeko

zerbitzu espezializatu bat kontratatuko du. Pleguak abian dira eta kontratua

aurki esleitzea espero da.

Plan honekin udalerriek etxeko konpostaian duten potentziala ahal den

gehien aprobetxatu nahi da. Horretarako, lan sendo eta zehatza egin nahi da,

bai dagoeneko autokonpostaian parte hartzen ari direnekin, bai oraindik parte

hartzen ez dutenekin ere. Horretarako etxeko konpostaiaren segimendua eta

ezarketa kanpaina bat burutuko da. Kanpainak urte bete inguru iraungo du.

Kanpaina honen bidez bi helburu lortu nahi dira:

a) Segimendua: Ezer baino lehen, datuak eguneratu eta orain arte instalatuta

dauden konpostagailuen benetako erabilpena eta egoera ezagutu nahi da.

Erabiltzaile guztiekin datu-basea eguneratu eta arazoak dituztenei

konpontzeko laguntza emango zaie bere etxera bertara hurbilduko den

aholkularitza zerbitzu espezializatu baten bidez.

b) Ezarketa: Jarraian, autokonpostaiari bultzada sendo bat emango zaio

materia organikoaren gestioa eredu alternatibo bezala finkatu asmoz.

Helburua zera litzateke: lorategia, baratza edo antzekoa dutenek eta beraz,

etxeko konpostaia egiteko modua duten guztiek, autokonpostaian parte

hartzea. Horretaz gain, konpostagailuen ezarketan lehentasuna duten herriak

edo zonaldeak planifikatuko dira, ahal izanez gero zenbait herri edo

zonaldetan materia organikoaren kudeaketa, eredu honen bidez bakarrik

(autokonpostaiaren bidez alegia) eratu dadin (hondakinen bilketa eta garraio

zerbitzuaren alternatiba bakar bezala); beste kasu batzutan irtenbide

osagarria izango da.

Page 2: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

2

Autokonpostaian parte hartzeko prest dauden herritar guztientzat

trebakuntza tailerrak antolatuko dira eta etxean konposta egiten asteko behar

duten guztia emango zaie (konpostagailua, gida-liburua, aholkularitza

zerbitzua, tarteko jarraipen bisita etab.).

Plana behar bezala burutzeko, herri bakoitzari zera ESKATU nahi diogu:

autokonpostaia egiteko lursaila (lorategia, baratza…) duten herritarrak

zehazki identifikatzea, zerrenda hauekin kanpaina aurrera eramateko.

Honekin batera sasietatik etxean konposta egiteko aukera duten guztiei

gutun bat helaraziko zaie eta beste bat dagoeneko konpostagailua dutenei

jarraipena egiteko edo utzi badute berreskuratzeko.

Auzokonpostaia (konpostai komunitarioa) ere planteatu daiteke.

2. Sasieta mankomunitateko eremuan hondakinak gaika biltzeko eredu

eraginkorrago bat ezartzeko bideragarritasun azterketa:

Azterketa honen bidez:

a) Egungo egoera zein den aztertuko da lehendabizi.

b) Ondoren, udalerri bakoitzaren berezitasunen arabera, hondakinen bilketa

eta kudeaketa eredu desberdin posibleak aztertuko dira, beti ere

balioztatu daitezkeen zatiki guztien kantitatea eta kalitatea maximizatzeko

helburuarekin.

c) Azkenik, udaletatik jasotako erabaki, ekarpen eta iradokizunekin

etorkizuneko bilketako oinarrizko eszenarioa garatu eta zehatz-mehatz

zehaztuko da. Zehaztasuna egungo bilketako kontratua amaitu (2013

urtean amaitzen da) eta lehiaketa ireki bidez lizitatzeko adinakoa izango

da.

Page 3: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

3

Pleguak abian dira dagoeneko eta azterketa egiteko kontratua aurki

esleituko da. Azterketa honek duen garrantzia kontutan izanik, Sasieta

mankomunitatea bera jarriko udalerri guztiekin harremanetan behar bezala

gauzatzeko. Udalaren ardura izango da herritarrekin harremanetan jartzea

guzti honen berri emateko.

Mankomunitatea ↔↔↔↔ Udalerriak ↔↔↔↔ Herritarrak

Gai hau tratatzeko aurki bilera monografiko bat egingo da, lana burutu behar

duten adituak aurkeztu eta egin behar den lanaren metodologia, helburuak

eta epeak zuzen zuzenean ezagutu eta zalantza guztiak argitzeko.

3. Hondakinak behar bezala bereiztu eta birziklatzeko, sortzaile bereziei eta

sortzaile handiei zuzendutako kanpaina:

Lehen fasean sortzaile handiak (hondakin kopuru handiak sortzen dituztenak

alegia) identifikatu eta beraiengana joko dugu. Hauen artean aipatu

Zumarragako Ospitalea, merkatalgune handiak, barazki eta fruta biltegiak,

geriatrikoak, jangelak dituzten enpresak, ikastetxeak etab… Lan honekin

hasiak gara dagoeneko.

Jarraian, herri bakoitzean dauden sortzaile bereziak (fruitategiak, udalak,

jatetxeak, tabernak, dendak, eskolak, elkarte gastronomikoak, etab.)

bisitatuko dira.

Sortzaileak banan bana bisitatuko dira, beraien hondakinekiko egoera aztertu

da eta gaikako bereizteko ohiturak finkatzen eta erraztasunak ematen

saiatuko gara. Ondoren, hartutako neurrien jarraipena ere egingo zaie. Lan

hori MANDOIA izeneko enpresaren bidez egingo dugu.

Page 4: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

4

Sortzaile guztiei ahal den neurrian erraztasunak emango zaizkie erabilera

esklusiboko ontzi, kaiola eta edukiontzi gurpildunak eskainiz, hondakinen

bereizketa eta gaikako bilketa sustatu asmoz.

Udalak zerrenda bat egin beharko du herriko sortzaile berezi guztiekin , gai

desberdinetan edo bakarrean kopuru handia sortzen dutenekin

4. Azoketako hondakinak bereiztuta jasotzea:

Astero ospatzen diren azoketan, hondakinak bereiztuta jasoko dira hemendik

aurrera, ez modu nahasian. Dagoeneko azoka batzutan ari gara hondakinak

era bereiztuan jasotzen baina oraindik zenbait azoka falta dira eredu berria

ezartzeko, batik bat Urola Garaian.

Herri hauetan udalaren laguntza ezinbestekoa izango da plana aurrera

eramateko eta bilketa zerbitzua eta udalak ematen duen garbitasun

zerbitzua behar bezala uztartuta joateko.

5. Landa eremuetan murrizpen guneak eraiki:

Herrietako landa eremuetan (baserriak sakabanatuta dauden eremuetan,

auzo txikietan etab.) leku egokiak topatu eta eremu horietan gaur egun

banatuta dauden errefusarentzeko zabor edukiontzien ordez gaikako bilketa

ahalbideratuko duten guneak prestatu nahi dira.

Page 5: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

5

Murrizpen gunearen neurriak atenditu beharreko erabiltzaile kopuruaren

arabera eta bilketa-maiztasunaren araberakoak izango dira (5x5; 6x4; 7x5;

12x4…).

Gunearen egitura gutxi gorabehera honako hau izango litzateke:

• Hormigoizko zorua

• Zutabe eta elektrosoldatuko sarea buelta osoan, gunea isteko.

• Atea (giltza edo txartel bidez irekiko dena)

• Txapazko teilatua (teilaren imitazioa)

• Inguruan argindarra balego hobe.

Guneak herriek beraiek eraikitzea espero da Diputazioaren aurtengo

dirulaguntzei esker. Gaineratikoak mankomunitateak berak eraiki beharko

ditu. Dena den, ekintza hau era koordinatuan egin beharko da eta herrien

laguntza beharko da: tokiak proposatzeko, lursailen jabeekin gestioak

egiteko, afektatutako eremuetan informazioa banatzeko, bilketa

maiztasunaren arabera eta jarri beharreko edukiontzi kopuruaren arabera

guneek neurria egokia izateko (ez handiegia, ez txikiegia) etab.

6. Errekurtsoen diseinua:

a) Hodakinak bereizteko GIDA “zer non”, HIZTEGIA eta KONPONKETA-gida:

Hondakinak bereizterako orduan herritarrek dituzten zalantza

oinarrizkoenak “zer non” gidarekin argitu nahi dira eta hiztegiarekin aldiz,

zalantzarik zailenak edo ez ohikoenak. Modu horretan, hondakinen

bereizketa erraztu eta bildutakoaren kalitatea hobetu nahi da.

Bestalde, hondakinen murrizketa sustatu asmoz konponketa-gida bat ere

prestatu eta zabaldu nahi da, zenbait gailuen konponketa etxetik gertu

non egin daitekeen azaltzeko.

Page 6: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

6

Errekurtso hauek formato desberdinetan kaleratuko dira (paperean nahiz

formatu digitalean). Oraindik ez gara prestatzen hasi.

b) Panpinak:

Sasieta mankomunitateak orain arte zabaldu dituen errekurtso eta

publizitate euskarrietan (gidak, egutegia, etab.) diseinu alai eta

erakargarriko marrazkiak erabili ditu. Marrazki hauek oso famatuak egin

dira.

Marrazkiak orain panpin bihurtu nahi ditugu (20 unitate edo) eta panel

informatzaile baten laguntzarekin kanpaina ezberdinetan erabili

informazioa zabaltzeko. Panpinak mankomunitateak prestatuko ditu eta

udaletxeek kanpaina konkretuetan behar izanez gero, beraien esku jarriko

dira.

c) Bisitetarako bideoa:

Sasieta zabortegia, Biosasieta, garbigunea etab. bisitatzera etortzen diren

ikasleentzat bideo labur bat prestatuko da. Bideo hau, bisita baino lehen

emango da mankomunitateko egoitza berrian.

2012-2013 ikasturterako amaituta egon behar du.

Page 7: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

7

7. Pixoihal berrerabilgarriekin esperientzia pilotoa:

Hondakin konpurua gutxitu asmoz haurtzaindegi batekin esperientzia pilotu

bat abian jarriko da aurten, horrelako zentruetan eta etxean haurren pixoihal

berrerabilgarriak sustatu asmoz. Proiektu hau prestatzen hasi berriak gara

oraindik.

Udaletan galdetu herriko ikastetxeetan ze aukera dauden ikusi eta pixoihal

berrerabilgarrien kanpaina posible den jakiteko. Lehendabizi kanpaina herri

batekin hasiko garen arren , balorazioa egitea beharrezkoa baitugu.

8. Ikastetxeei zuzendutako kanpaina eta bisitaldiak:

2012-2013 ikasturtera begira, mankomunitateko ikastetxeei hondakinen

murrizketa lantzeko programa zehatza eta errekurtso didaktikoen eskaintza

berezia egin nahi zaie.

Page 8: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

8

Bestalde, urtero bezala, gure eskualdeko ikasleek aukera dute

mankomunitateko instalazioak (zabortegia, Biosasieta, garbigunea) eta

Legazpiko ontziak sailkatzeko planta ezagutzeko bisitaldiak antolatuko dira.

Bisitaldiak orain arte bezala Artelatz-eko monitoreen laguntzarekin egingo

dira.

9. Bigarren eskuko materialen azoka:

Erabiltzeko moduan dauden zenbait gauza (arropa, liburu, tresna elektriko,

jostailu, ume-kotxe, bizikleta etab.) zabortegira bota ordez, bigarren bizi bat

edukitzeko aukera ahalbideratu nahi da, bigarren eskuko azokaren bidez.

Aurten azoka bakar bat antolatuko da, horrelako azoka batek duen

arrakasta eta benetako eragina neurtzeko eta horren arabera, datozen

urteetan gehiago antolatu edo ez erabakiko da.

Oraindik ez dugu erabaki azoka non egin baina litekeena da aurten Ordizian

egitea, batik bat eskaintzen dituen azpiegiturengatik.

Page 9: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

9

Sentsibilizaio kanpaina puntualak:

a) Tupperra:

Herriko arraindegietan erosketa egiterako orduan erabili ahal izateko tupperra

banatuko da, plastikozko edo paperezko poltsak erabili beharrik ez izateko eta

horrela hondakin gutxiago sortzeko.

b) Propagandarik ez:

Etxetako postontzietan nahi ez dugun propaganda ekiditeko, eranskailu

bereziak diseinatu eta banatuko dira eta horretaz gain, gure eskualdean

buzoiketa egiten duten banatzaile nagusiekin hitz egingo da, propagandarik

nahi ez dutenen nahia errespatzeko.

c) Landa olioaren bilketa sustatzeko kanpaina:

Une honetan etxeko landa olioaren bilketak emaitza oso onak ematen ari da

(litro bat olio urteko eta biztanleko). Emaitzei eutsi eta ahal izanez gero

hobetzeko, bilketa egiten duen enpresaren eskutik (Ekogras) maiatzean zehar

kanpaina bat hasiko da mankomunitate mailan. Kanpaina horretan olioa

birziklatzeak dituen onurak azaltzeko triptiko bat buzoneatuko da, olioaren

bereizketan parte hartzen dutenen artean zozketa bidez sariak banatuko dira

eta herri nagusienetan mago batekin kale animazioa ere izango da.

Page 10: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

10

10. Web orriaren eguneratzea

Web orria zaharkitua dugu eta berritu beharrean gaude, dinamikoagoa eta

erabilgarriagoa bihur dadin.

11. Berrerabilguneak:

Ekaina inguruan abian jartzea espero den Ordiziko garbigune berrian

“berrerabilgunea” jarriko dugu, telebistak, ordenagailuak, beste hainbat

tresna elektriko, jostailu, altzari etab. erabiltzeko moduan baldin badaude,

erabiltzeko prest dauden herritarrei emateko. Saiatuko gara berrerabilguneak

gure web orritik bertatik ikusgai jartzen (webcam moduko batenbidez),

produktu batengan interesa sortu eta berrerabilgunera herritarrak

erakarzteko.

Beste bi garbiguneetan ere (Urretxun eta Beasainen) berrerabilguneak

prestatu nahi dira urtea amaitu baino lehen.

Page 11: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

11

12. Plater eta edalontzi berrerabilgarrien erabilpena bultzatu

Hondakinak gutxitu asmoz, plater eta edalontzi berrerabilgarrien erabilpena

bultzatuko da herrietan antolatzen diren herri bazkari eta afarietan.

Mankomunitateak baditu eta aurreko urteetan bezala antolatzaileen esku

utziko ditu antolatzen dituzten bazkari edo afarietan erabiltzeko.

13. Hondakinak gutxitzeko programa

Legealdi honi begira, urtero zenbait ekintza ildo edo lehentasun zehatzik gabe

antolatu eta burutu beharrean, epe luzeagora begira hondakinak gutxitzeko

plana idatzi eta aurkeztuko zaio mankomunitateko Batzorde Errektoreari.

Ekintza hauek puntualak izan ordez etorkizunari begira diseinatutako

estrategia baten barruan kokatuta izatea litzateke helburua.

Page 12: Sasietako ekintza plana 2012

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iturralde-txiki Industrialdea

Salbatore auzoa

20.200 Beasain

IFK/CIF: Q-2000539C

Tel: 943 16 15 55

Fax: 943 16 06 04

[email protected]

www.sasieta.net

12

14. BESTE BATZUK: Kale garbiketarekin lotutako udalei proposamena:

Kale garbiketa udal konpetentzia da, ez mankomunitatearena. Dena den,

udalerriei zera proposatu nahi zaie: ahal izanez gero, kalean zehar dituzten

zakarrontziak gaikako bilketa ahalbideratzeko birmoldatzea edo aldatzea.

Ondorioz, herriko kaleak garbitzen dituzten langileek ere gaika biltzeko

gurdiak erabili beharko lituzkete.