Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi)...

14
Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA 2006ko argazkia. 2007ko UZTAILAK 14-15

Transcript of Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi)...

Page 1: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

Segurako Udala

SEGURA ERDI AROKO FESTA

2006ko argazkia.

2007ko UZTAILAK 14-15

Page 2: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

SEGURAN ERDI AROKO FESTA Doinua: Itsasoari begira (Benito Lertxundi)

SEGURA: ENTZUN MARIGORRIREN

BANDOA ETA TURUTA GARI-HAZIAK URTEBETEAN BERE FRUITU EMAN DU TA

HERRITARREKIN ELKARBANATUZ BILDU BERRI DUGUN UZTA BI EGUNEKO JAIEN HASERA UZTAILAREN HAMABOSTA

SEGURAK BERRIZ BIZI BEHAR DU BERE ERTAROKO FESTA

HARRESI BATEK BABESTUTAKO

MERKATARITZA HIRIA JUDU KALEA, OKINDEGIA

ZESTERIA, EHUNDEGIA LATIN-ESKOLA, SORGINEN PLAZA

GEBARATAR JAUREGIA INKISIZIO, SENDABELARRAK,

OSTATUA, SUTEGIA,… ATARIETAN ISLATUKO DA

SEGURAREN HISTORIA

HERRI-ANTZERKIA BIHURTUKO DA OSPAKIZUNEN ZUTABE

MEZA LATINEZ ENTZUNGO DUGU GURE ARBASOEN OHORE

LABE ZAHARREAN OGI BERRIA EGINGO DUTE DOTORE

ZATOZ FESTARA HERRITAR MAITE GONBIDATUTA BAITZAUDE

EA GIROA BEROTZEN DUGUN BERRIZ HERRIA ERRE GABE

Egilea: Ion Iturrioz

Page 3: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

AURKIBIDEA SARRERAK:

HISTORIKOA FESTAREN INGURUKOA

1.- EGITARAUA: uztailak 14 eta 15 2.- HERRIKO PLANOA: ATARIZ ATARI 3.- ABEREEN AZOKA 4.- SORGIN PLAZA 5.- ATARIAK ETA EKINTZAK KALEZ KALE 6.- ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK

Page 4: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

SARRERA HISTORIKOA

Segura 1.256. urtean sortu zen, Alfontso X. Gaztelako Erregeak hiri-gutuna eman zionean, bertako biztanleei pribilejiodun estatus bat sortuz. Harresiz inguratua eta bost sarrera ate zituela jaio zen hiribildu modura. Arrazoi ugari zeuden Gipuzkoa barnealdean hiribilduak sortzeko baina garrantzitsuena Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga defendatu nahia eta bertatik pasatzen zen bide erreala izan zirela esan dezakegu.

Erdi Aroaz geroztik, Seguran gizarte garatua ezagutu zitekeen, nekazariak, artisauak, erromesak, eskribauak... halaber, ezin ditugu ahaztu famili handikiak, bertan edo Ameriketan aberastuak.

Merkataritza mailan garrantzi handia izan zuen, pribilegio berezietaz gozatuz, esate baterako, herriko merkatua eta eskualdekoaren kontrola izatea.

XVI. mende erdian, inguruko herriak (Zegama, Zerain, Mutiloa, Idiazabal, Ormaiztegi, Astigarreta, Gudugarreta, Legazpi, Gabiri eta Ezkio) alderri zitzaizkion, botere handia zuen, probintziako gobernu-erakunde gorenekoa zen, hau da, Batzar Nagusietako hiribildu garrantzitsuenetarikoa. Aro Garaikideko industri iraultzak eta ireki ziren bide berriek, Segura gaur egungo itxuran gelditzea bultzatu zuten. Horrela, natura eta ingurugiro paregabea ditu eta multzo monumentala izendaturik dagoen almendra itxurako hiriguneak, erdi aroko xarma mantentzen du. FESTAREN SARRERA

2004ko maiatzaren 3an, PLAZA ZAHARREKO LAGUNAK elkarte bezala sortu zen. 12 pertsonez osaturiko talde hau “Segura bere erroetara murgilduz” izeneko Erdi Aroko festa antolatuz hasi zen. 2005. urtean, jadanik, 60 pertsona izan ziren festa honetan parte hartu zutenak eta 2006. urtean herriaren 750. urteurrena zela kontuan hartuz, 300 pertsona inguruk parte hartu zuten, benetako arrakasta eduki zuelarik.

Herritarren lankidetzaren emaitza positiboa ikusirik eta benetako festa bitxia dela kontuan harturik, talde honek eta Udalak festa hau urtero errepikatzearen aldeko apustua egin dute. Horrela bada, helburuetako bat, garai bateko aberastasun kulturala berreskuratzea da, horretarako etxeko atarietan tresneri zaharren erakusketak antolatzen dira eta berezitasun aipagarriena bezala, parte hartzaile guztiak SEGURRAK direla azpimarratu beharra dago.

Orain arte egindako lan guztiaren fruitu, uztaileko 14-15 asteburuan gauzatuko da.

Beraz, denak gonbidatuak zaudete gure artean ERDI AROAN BI EGUNEZ BIZITZEA.

Page 5: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

1.- EGITARAUA UZTAILAK 14, LARUNBATA 11:00 ATARIEN IREKIERA NOBLEZI ETA MUSIKA JOLEEKIN Goizean zehar DULTZAINERO eta ALBOKARIEN KALEJIRA ERAKUSTALDIA SAN JUAN PLAZAN: LARRAINA 12:00 BEHEKO ARREBALEKO ERREMENTARIN PERRAKETA 16:00 ARKULARIAK FRONTOI ZAHARREAN 18:00 EHIZA-HEGAZTIEN ERAKUSKETA FRONTOI ZAHARREAN BEHEKO ARREBALEKO ERREMENTARIN PERRAKETA Egunean zehar animazioa:

SORGINAK GURDIAN, ZALDUNAK, HERRIAN GERTATU ZIREN HIRU ISTORIO KONTALARIAK, BERTSOLARIAK,

ESKUZ GARIJOTZEA PLAZA ZAHARREAN, TXISTULARIAK 22:00 ERDI AROKO AFARIA SAN JUAN PLAZAN UZTAILAK 15, IGANDEA 10:00 ATARI IREKITZEA Goizean zehar TXISTULARIEN KALEJIRA

Animazioa:

SORGINAK GURDIAN, ZALDUNAK, HERRIAN GERTATU ZIREN HIRU ISTORIO KONTALARIAK, BERTSOLARIAK, ESKUZ GARIJOTZEA PLAZA ZAHARREAN, ERAKUSTALDIA PLAZAN: LARRAINA, BEHEKO ARREBALEKO ERREMENTARIN PERRAKETA

12:00 ERROMESEI ONGIETORRIA BEHEKO GURUTZEAN

TXISTULARIEZ LAGUNDUTA 13:00 KANPAI KONTZERTUA PARROKIKO KANPANDORRETIK 14:00 ATARI ITXIERAREKIN FESTA AMAIERA

Page 6: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

2.- HERRIKO PLANOA: ATARIZ ATARI

Page 7: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

3.- ABEREEN AZOKA Gernikako Arbola Plazan abereen erakusketa izango dugu: pottokak, ahuntzak, txerriak, untxiak, ardiak, antzarrak eta euskal oilo marradunak eta zilarrak. Denak, egurrekin egindako hesi barruan izango dira, Gema Izuzkiza eta bere alaba den Aiora Telleria, Miren Iturralde eta Uxue Lardizabal alaba, eta beste herritar batzuek zainduko dituztelarik. 4.- SORGIN PLAZA

Arrue jauregiaren ondoan; Akelarreko bide gurutzean beraien bilgunea izango dute sorginak. Erraz antzemango da bertako dekorazioagatik: Lapiko handi batean edabe berezia egingo dute, akerren adarrak ere jarriko dituzte. Gune hau garai bateko euskal musika instrumentalak girotuko du.

5.- ATARIAK ETA EKINTZAK KALEZ KALE

KALE NAGUSIA

1.- ERREMENTARIN PERRAKETA Perratzailea Juan Mari Ormazabal izango da eta aldiko asto bat perratuko du

antzinean bezala. 2.- ZERRAILATEGIA Jon Berasategi eta Guillermo Zubizarreta arituko dira lanean. Sarrailak , bilurrak eta

zepoak konpontzen eta arintzen arituko dira.

22 sarraila handi bere giltzarekin, bilur 8 pare, horietatik 3 beraien giltzekin eta

animalientzako 10 zepo ikusi ahal izango dira. Tresneri guztia segurar batek utzia da.

Page 8: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

3.- GARI BILTEGIA Bertan jasotako garia ikusteko aukera izango dugu. Biltegiaren aurrealdean gurdia gariarekin ipiniko da.

4.- GARI TRESNERIA Landaketarako: Erriberako eta Gipuzkoako laia osoak, area, narra, mazoak, garia

botatzeko poltsa,..

Uzta jasotzeko: Pieza bakarreko sardeak, palak, bentadora, igitaiak, zoketak, inudea,

igitaia zorrozteko abereen hezurrak, galbaheak,...Gari kutxa, bi nabarra (handia eta txikia), mandoari jartzeko lepokoa eta balantzina eta orokorrean argazki desberdinak ikusi ahal izango dira.

5.- ALBARKAGILEA ETA PLAZA ZAHARREKO OSTATUA Juan Elgarresta arituko da tailerrean zein lana egiten zen aldiko 3 haurrei erakutsiz. Tresneria: plantillak, goraizak eta orratzak, zulatzekoa. Tresneri guztia berak ekartzen du. 6.- ILTZEGILEA XVII. mendean Seguran egindako iltze bilduma: metrokoa 1, 90 zmkoa 2, 75 zmkoa 2,

60 zmkoa 2, 50 zmkoa 2, hortik behera 10 zm bitarteko neurri guztiak. Beste tablero batean 100 bat hiltze 12 zmkokak.

Material guztia burdinazkoa.

Page 9: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

7.- SUTEGIA Hiru pertsona arituko dira lanean: Iñaki Albisu, Jesus Mari Azkue eta Jose Ramon Iñurrategi.

Iltze biltegia dago atari honetan, eta hiltzeak eta laiak egingo dituzte.

Sutegia, ingudea, hauspoa eta deztera ikusi ahal izango dira, eta tresneri txikia ere;

hala nola mailua, tenazak,... 8.- GARI TXOKOA 9.- ERDI AROKO INTERPRETAZIO ZENTROA

Ardixarra Etxeko 2. solairuan kokatua dago eta 3 arlo nagusitan banatua dagoela esan

daiteke:

1. HIRIBILDUEN SORRERAK Erdi Aroan. Batez ere Gipuzkoako kasuak agertzen dira. Panelez osaturikoa da.

2. Erdi Aroko HIRIGINTZA. Hirigintza, hiriguneen morfologia eta arkitektura analizatzen ditu. Segurako hirigunea XV. mende bukaeran izango zenaren ikus-entzunezkoa, maketa eta panelez osaturik dago.

3. Erdi Aroko GIZARTEA. Besteak beste, Gobernatzeko erak, maila sozialak, arropak, bando ezberdinen borrokak analizatzen dira.

10.- EHORZIRIA (BOLILLOA)

Mari Tere Elorza, Lurdes Elorza eta Mari Jose Azpiazu arituko dira puntilla

desberdinak egiten ehoziriak erabiliz. Tresneria beraiek ekartzen dute.

11.- ZERAMIKA

Pertsona bakarra da potoak eta platerak egingo ditu, hankako tornua erabiliz. Euskal zeramika herrikoiaren erakusketa izango da.

Page 10: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

12.- EHULEGILEA

Aszen Arizkorreta, Mila Begiristain eta Susana Vivok ehundegia nola muntatu eta

martxan jartzen den erakutsiko digute. Ikusgai izango dugun tresneria aspaldiko ehundegia, bi goru, tornuak, eta anezak

izango dira. Eta ehundegitik ateratzen diren hainbat arropa ere: maindireak, kamisoiak, galtzerdiak, zakuak; denak lihoaz eginak.

Tresneri guztia segurar batek utzitakoak da.

13.- ESKALETXOKOA Eskalea lo egongo da bere gauzak karrotxo batean jasota dituelarik.

14.- LIHOGINTZA

15.- GAZTAGILEA

Felix Goiburu eta Karmele Murua arituko dira lan horretarako prestatu den

gaztandegian gazta egiten. Artalde txiki batek girotuko du bere lana. Tresneria beraien gaztandegitik ekarriko dute .

16.- AROTZA Kruz Mari Intxaustik eta Gorka Telleriak egur taila eta egurrezko tresnak egingo dituzte. Lanabes guztia segurar famili batenak dira.

17.- PILOTAGILEA Juan Karlos Otero larruzko pilotak egiteko behar dituen tresnak ekarriko ditu eta bere lana erakutsiko digu.

Page 11: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

18.- ESKRIBAUA Letradu etxera inguratzen den jendeari Inkisiziotik libre geratzeko behar diren

"ibiltzeko baimenak "sinatuko ditu eskribauak. Erabiltzen dituen materialak, hau da, tinta eta idazteko hegazti lumak naturalak dira. 19.- LATIN ESKOLA Iñaki Etxeberria "irakasleak" latina erakutsiko die herriko zenbait neska/mutilei. 20.-OSPITALEA

Joxe Mari Gereñu eta Lurdes Zudairek Parrokiko ate txikiaren ondoan, zaharren egoitzan ondoan, kapillatxoa jarriko dute eta gaixoen osasuna zainduko dute.

21.- OKINDEGIA Ogia erretzeko labean Iñaki Izagirrek prestatuko duen ogiaren masa sartuko du. Beste

2 lagun garia txehetzen, galbahean pasatzen eta harrizko esku errotan txikitzen izango dira. Tresneria: bi esku errota, umeentzako esku errota txiki bat, galbaheak, ohe mahaiak,

egurrezko palak.

22.- BOLATOKIA Xepeiño, Imanol bere semea eta beste herritar batzuk arituko dira bolalekuan egurrezko

borlekin.

LARDIZABAL KALEA

23.- INKISIZIOA Zurbano jauregiaren atarian Bixente Albisu eta Salustiano Aramburuk osatuko dute

epaimahaia. Tresneria: "tinieblario" delako kandela ontziak argituko du atari "ilun" hau. 24.- SORGIN PLAZA 25.- SASKIGILEA

Hiru pertsona arituko dira zumitzekin zestoak, saskiak eta besarak egiten.

Page 12: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

26.- HARGINA

Jabier Arrietak armarriak, fatxadako harriak eta atarien bobedak landuko ditu. Mailu eta zizel bereziak erabiliko ditu harriaren gogortasunaren arabera. Oxiña etxe aurrean izango dugu ikusgai. Beharrezkoak dituen materialak berak ekartzen ditu.

27.- NOBLEZIA Gaur egun Udaletxea den atarian jauntxoa, bere familia, lagunak eta eskribaua ikusiko ditugu. Lan horietan Jon Korta (Jauntxoa), Marian Ariztimuño (emaztea), Mila Oiarbide (laguna) eta Juan Mari Urbizu (eskribaua) izango ditugu. Apainketa modura jauntxoaren eserlekua, laguntzaileentzako beste bi eserleku eta eskribauaren eserlekua egongo dira, denak garai berekoak dira: egur eta larruzkoak.Antzinako gerra garaietako esku tresnak, eskribauaren lantresnak (akta liburua, lumak, ..) argimutila, gurutzea. Ataria argitzeko eta goxatzeko egurrezko bi argimutil zahar eta sutontzia egongo dira. Tresna guztiak Segurako hainbat leku desberdinetakoak dira.

28.- IKUILUA Atari honen kanpoaldean, Arabarren plazan, zalditegia prest izango dute etorriko diren bost zaldunak , eta herrian zehar ibiliko dira segurtasun lanetan.

UNZURRUNZAGA KALEA

29.- ILE ETA PENTSU BILTEGIA

Maria Jesus Telleriak, lehen bertan ohitura zen bezala artile salmenta eta abereentzako pentsuak salduko ditu. Bertan mahai handi bat mostradore modura egongo da eta gainean, zekale, garia, garagarra eta oloa neurtzeko imikua ezarriko dira. Pisuak neurtzeko bi erromana, beste bat platerduna eta beste bat bi platerdun, zakuak pisatzeko lurreko beste bat eta artilez betetako bi zaku handi.

Page 13: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

GERNIKAKO ARBOLAREN PASEALEKUA - BOLALEKUA 30.- HEGAZTI ETA ABEREEN AZOKA

ZURBANO KALEA

31.- ZAPATARIA

Xabier Iturriotz zapatariak bere tramankuloak ekarriko ditu eta salmentarako larruzko zapatak ere izango ditu.

32.- ERLEZAINA Eugenio Elortza eta bere emaztea den Ageda Zeberiok bere erlauntzaren erakusketa, berezitasunak eta berarengatik lortzen dituzten produktuen salmenta egingo dute. Tresneri guztia beraiena dute.

33.- SENDABELARRAK ETA MAILEGU EMAILEA Peña Iparragirrek herri inguruan jasotako hainbat sendabelarren erakusketa buztinezko ontzietan jasota jarriko du. Halaber, beraien berezitasunak eta ezaugarriak azalduko dizkigu.

Garai batean judutarrak ezagunak egin ziren bi berezitasun hauengatik atari bat osatzen dute eta kalearen izena Erdi Aroan judutarrak bizi izan zirelako datorkio.

Atariaren osagarriak hebrear alfabetoa eta zazpi puntako bi argimutilek osatzen dute: bata handia eta bestea mahai gainekoak.

Mailegu emaileak Joxemari Izagirre eta Ion Iñaki Izagirre izango ditugu. Mahai batean kutxa handi bat eta txikiagoa den beste batean Segurako Udalaren armarriarekin eginiko brontzezko txanponak egongo direlarik.

34.- GOZOTEGIA Maria Mercedes Jauregui eta Arantxa Ugalde izango dira atari honen arduradunak. Apaingarri bezala garai batean salmentarako erabiltzen zen mostradore berbera eta gozokiak egiteko erabiltzen ziren tresnak egongo dira ikusgai.

Page 14: Segurako Udala SEGURA ERDI AROKO FESTA - Festak.com · doinua: itsasoari begira (benito lertxundi) segura: entzun marigorriren bandoa eta turuta gari-haziak urtebetean bere fruitu

35.- OSTATUA Albaiteroenea edo goenatarren etxean izango da. Herriko jendeak lana egingo du gerturatzen diren guztien egarria hasez. Bertan ardoa, sagardoa eta txoriko egosia salduko dute atariak irekita dauden ordutegian. Apainketarako 12 ardo barrika, sagardo kupela, ardo zagia, tolarearen ardatza, txorizoen zintzilikagailuak,…erabiliko dituzte. Bajila guztia buztinezkoa izango dira. 36.- LARRAINTOKI ETA ERDI AROKO AFARIA

37.- ENKUADERNATZAILEA Felix Aranburu eta Kuka Balaguerrek paper marmorizatuaren prestaketaren erakustaldi praktikoa egingo dute eta salmentan jarriko dute erosteko interesa dutenentzako. 6.- ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK

*Antolatzaileak SEGURAKO UDALA *Laguntzaileak