Sei hileko balorazioa

2
SEI HILEKO BALORAZIOA Sei hilabete daramatzagu legegintzaldi hasi zenetik oposiziotik lanean. Udaleko jardunaren lana baloratzeko ordua heldu dela uste dugu. Balorazio honen helburua Bakiotarrei bidean ditugun zailtasunen berri emateaz gain, hauteskunde kanpainan aldarrikatu genuen gardentasuna errealitate bihurtzea da. Alde batetik, azken urte hauetako legegintzaldiekin alderatuta, Bakioko irudi politikoa osotzen dugun alderdien artean errespetua nagusitzen da. Bi alderdi eta zinegotzien arteko harremanak guztiz normalizatuak dira, honek, gure jarduna errezten duelarik. Egoera normalizatu hau, azken hauteskundeetako emaitzek bultzatu zutela uste dugu, oposizioak gaur egun, herriko bozken %45a ordezkatzen dugulako. Lehenengo aldia da, oposizioa talde bakar batez osatua dagoela Bakion. Beste alde batetik, udal gobernutik kanpo gelditu garela adierazi nahi dugu. Nahiz eta Bildutik, eskua luzatu diogun gaur egungo udal gobernuari, Bakio egoera ekonomiko latz honetatik ateratzeko helburuarekin, gobernu sendo eta anitza osotzeko. Gure proposamena, alderdi bakoitzak hauteskundeetan izandako indarraren araberako gobernua osotzea izan zen. Hau da, gobernuaren %45a Bilduko zinegotziok osatzea. EAJ ez zuen gure proposamena onartu eta gaur egun udal gobernua EAJko 6 zinegotziek osotzen dute. Legegintzaldi honen balorazioa egiteko orduan ezinbestekoa zaigu egoera ekonomikoaz hitz egitea. Zaila da balorazio bat egitea, hainbeste aldiz galdetuta ere, ez dakagulako Bakiok duen zor errealaren daturik. Esku artean daukagun datu bakarra: 6.566.246,21 eurokoa da. Ley de morosidad, aprobatu zenetik, hiru hilabetero udal gobernuek osoko bilkuran ordaindu gabeko fakturen zerrenda aurkeztu behar dute. Sei hilabete hauetan bi zerrendaren berri eman digute. Kuriosoa bada ere aurkeztutako bigarren zerrendan, 2009ko faktura berri batzuk agertu ziren. Bildukook argi dugu egoera latza bizi dugula, azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz zulo ekonomiko izugarrian gaudelako baina benetako egoera ekonomikoa ezagutu gabe nekez egingo diogu egoera honeri aurre. Beharrezkoa ikusten dugu plan ekonomiko sendo eta erreal bat egitea, gutxika gutxika egoera hobetzeko. Gaur egun hainbat aldiz eskatuta ere, ez digute EAJren plan ekonomikoaren berri eman. Galdetu dugunean, erantzuna argia izan da: “Plan ekonomikoa Bizkaiko Diputazioak bidaliko digu”. Udaletxe guztietan, ezinbestekoa da, “Kontuen batzorde berezia” osatzea. Bakioko kontuen batzorde berezia bestelako batzorde informatiboekin batera konbokatzen da. Guk, egoera ekonomikoaren larritasunaz jabeturik batzorde bereizi bat osatzea eskatu dugu. Legegintzaldiko sei hilabete pasatu behar izan dira, batzorde berezi hau deitzeko. Abenduak 15ean egingo dugu lehenengo bilera. Garrantzitsua iruditzen zaigu batzorde hau batzartu eta udaleko egoera ekonomikoa aztertzeaz gain erantzunkizunak eskatzeko. Lan hau eginda, eta karta guztiak mahai gainean jarrita ezinbestekoa ikusten dugu, jarraitu behar dugun bidearen inguruko hausnarketa sakon bat egitea, atzoko akatsetatik ikasi, etorkizunean ez errepikatzeko. Oposiziotik ere, prest gaude lan egiteko, horretan ari gara. Hor kokatzen dugu, kiroldegia kudeatzeko egindako proposamena. Mahai politikoa osatu genuen, baina oraindik ez dugu erantzunik. Dena geldi dago, ekaitzaren aurreko barealdia balitz bezala. Balorazio gazi gozoa egiten dugu. Gobernuak ,EAJk, alternatibak eskatzen dizkigu euren erabakien aurrean. Baditugu eta aurkeztuko ditugu, gure lana ere badelako. Baina hartu diren erabaki askoren plan

description

Bakioko Bilduk azken sei hilabeetako balorazioa

Transcript of Sei hileko balorazioa

Page 1: Sei hileko balorazioa

SEI HILEKO BALORAZIOA

Sei hilabete daramatzagu legegintzaldi hasi zenetik oposiziotik lanean. Udaleko jardunaren lana baloratzeko ordua heldu dela uste dugu. Balorazio honen helburua Bakiotarrei bidean ditugun zailtasunen berri emateaz gain, hauteskunde kanpainan aldarrikatu genuen gardentasuna errealitate bihurtzea da.

Alde batetik, azken urte hauetako legegintzaldiekin alderatuta, Bakioko irudi politikoa osotzen dugun alderdien artean errespetua nagusitzen da. Bi alderdi eta zinegotzien arteko harremanak guztiz normalizatuak dira, honek, gure jarduna errezten duelarik. Egoera normalizatu hau, azken hauteskundeetako emaitzek bultzatu zutela uste dugu, oposizioak gaur egun, herriko bozken %45a ordezkatzen dugulako. Lehenengo aldia da, oposizioa talde bakar batez osatua dagoela Bakion.

Beste alde batetik, udal gobernutik kanpo gelditu garela adierazi nahi dugu. Nahiz eta Bildutik, eskua luzatu diogun gaur egungo udal gobernuari, Bakio egoera ekonomiko latz honetatik ateratzeko helburuarekin, gobernu sendo eta anitza osotzeko. Gure proposamena, alderdi bakoitzak hauteskundeetan izandako indarraren araberako gobernua osotzea izan zen. Hau da, gobernuaren %45a Bilduko zinegotziok osatzea. EAJ ez zuen gure proposamena onartu eta gaur egun udal gobernua EAJko 6 zinegotziek osotzen dute.

Legegintzaldi honen balorazioa egiteko orduan ezinbestekoa zaigu egoera ekonomikoaz hitz egitea. Zaila da balorazio bat egitea, hainbeste aldiz galdetuta ere, ez dakagulako Bakiok duen zor errealaren daturik. Esku artean daukagun datu bakarra: 6.566.246,21 eurokoa da. Ley de morosidad, aprobatu zenetik, hiru hilabetero udal gobernuek osoko bilkuran ordaindu gabeko fakturen zerrenda aurkeztu behar dute. Sei hilabete hauetan bi zerrendaren berri eman digute. Kuriosoa bada ere aurkeztutako bigarren zerrendan, 2009ko faktura berri batzuk agertu ziren.

Bildukook argi dugu egoera latza bizi dugula, azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz zulo ekonomiko izugarrian gaudelako baina benetako egoera ekonomikoa ezagutu gabe nekez egingo diogu egoera honeri aurre. Beharrezkoa ikusten dugu plan ekonomiko sendo eta erreal bat egitea, gutxika gutxika egoera hobetzeko. Gaur egun hainbat aldiz eskatuta ere, ez digute EAJren plan ekonomikoaren berri eman. Galdetu dugunean, erantzuna argia izan da: “Plan ekonomikoa Bizkaiko Diputazioak bidaliko digu”.

Udaletxe guztietan, ezinbestekoa da, “Kontuen batzorde berezia” osatzea. Bakioko kontuen batzorde berezia bestelako batzorde informatiboekin batera konbokatzen da. Guk, egoera ekonomikoaren larritasunaz jabeturik batzorde bereizi bat osatzea eskatu dugu. Legegintzaldiko sei hilabete pasatu behar izan dira, batzorde berezi hau deitzeko. Abenduak 15ean egingo dugu lehenengo bilera. Garrantzitsua iruditzen zaigu batzorde hau batzartu eta udaleko egoera ekonomikoa aztertzeaz gain erantzunkizunak eskatzeko. Lan hau eginda, eta karta guztiak mahai gainean jarrita ezinbestekoa ikusten dugu, jarraitu behar dugun bidearen inguruko hausnarketa sakon bat egitea, atzoko akatsetatik ikasi, etorkizunean ez errepikatzeko.

Oposiziotik ere, prest gaude lan egiteko, horretan ari gara. Hor kokatzen dugu, kiroldegia kudeatzeko egindako proposamena. Mahai politikoa osatu genuen, baina oraindik ez dugu erantzunik. Dena geldi dago, ekaitzaren aurreko barealdia balitz bezala.

Balorazio gazi gozoa egiten dugu. Gobernuak ,EAJk, alternatibak eskatzen dizkigu euren erabakien aurrean. Baditugu eta aurkeztuko ditugu, gure lana ere badelako. Baina hartu diren erabaki askoren plan

Page 2: Sei hileko balorazioa

ekonomikoa ezagutzea ere gustatuko litzaiguke, guri eskatzen zaigun bezela guk ere erantzunak nahi ditugulako. EAJkoen lana baita herritarrak informatzea;

- Kiroldegia itxi dute egoera ekonomikoa aitzakitzat hartuta. Oraindik ez dute aurkeztu zein den kiroldegia zabaltzeko duten plana.

- .

- Txakolingunea zabalduko dute. Baina galdera garrantzitsu bat erantzun gabe utzi dute. Zenbat diru suposatuko du txakolinguneak? Zein da proiektua? Zein da aurreikuspen ekonomikoa?

- Zer egingo dugu mankomunitatearekin? Legegintzaldia hasi zenean bertatik irten behar ginela esan zuten. Informazio okerra edukitzeagatik egin zuen EAJk proposamen hau. Guk ordea, inguruko herrietan galdetu ondoren gaur egungo krisi ekonomikoaren aurrean, mankomunitate baten mantentzearen garrantziaz ohartu eta honen aldeko hautua egin genuen. Sei hilabete pasa ondoren bardinetan jarraitzen dugu; ez aurrera ez atzera.

- Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunerako, bi konpromiso hartu genituen. Lehenengoa, herrian egiten ziren deialdiekin udal moduan bat egin eta deialdia zabaltzea. Eta bigarrena, zinegotzi moduan elkarretaratzeetan parte hartzea. Elkarretaratzean, 10 zinegotzitatik 5 egon ginen, (Bildukoak bakarrik). Alkatea egon bazen ere, udaletxean emakumearean kargua duen zinegotzia ez zen agertu.

- Batzorde informatiboak, nahiz eta izenak dion bezela informatzeko diren. Gai batzutan galdetzen ez badugu ez zaigu informatzen. Adibide argia da, ez dugula izan udaletxetik kanpo parte hartzea dugun erakundeetan izandako bileren berri. Eskola kontseilu baten berri izan dugu, guk galdetu dugulako.

- Nahiz eta gehienetan eskatzen dogun informazio guztia jaso, askotan eskatu dugunetik hamabost egun pasatzen dira. Azkenaldian informazio gehiegi eskatzen dugula entzun behar izan dugu. Argi utzi nahi dugu, lanerako behar dugun informazioa baino ez dugula eskatzen. Alternatibak eraikitzeko proiektu desberdinen errealitatea ezagutu behar dugulako.

Bildukook prest gaude herri honen etorkizunaz hausnartu eta hurrengo urteetan EAJren bide lagun izateko, baina argi dugu, horretarako ezinbesteko baldintzak, gardentasuna, aurrekoei egindakoaren erantzunkizuna eskatzea eta kontuak argi aurkeztea direla. Hori da abiapuntua.

Aurrekontuak lantzeko eta diseinatzeko garaia da. Atzo egindako akatsak zuzentzen hasteko garaia. Herritarren beharrizanak betetzeko helburuarekin lan egiteko garaia. Badakigu garai gogorrak bizi ditugula eta egoera honek luze joko duela, baina argi dugu, gardentasunez jokatu behar dugula. Horregaitik beharrezkoa da plan ekonomokiko sendo bat. Aho batez erabakitako plan ekonomikoa eta herritarren parte hartzea ardatz izango duena.