Sentitzeko ipuinak euskaratuak

45
SENTIARAZTEKO IPUINAK BEGOÑA IBARROLA AURKIBIDEA POZA: Maskorretan. TRISTURA: Negarrik egin nahi ez zuen sahatsa. BELDURRA: Iñurri bidaiaria. AUSARDIA: Ausarten taldea. ANTSIETATEA: Ipurtarin eta Mantso. ESKER ONA: Ehunzango dantzaria. BAZTERTZEA: Kabi gabeko zikoina. ENPATIA: Amets ehulea. BIHOTZGABEKERIA: Iturriaren mendekoa. LOTSA: Elenaren anaia. NORBEREGANAKO KONFIDANTZA: Oroimena galdu zuen printzea. HASERREA: Ibilaldia izarretan.

Transcript of Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Page 1: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

SENTIARAZTEKO IPUINAK

BEGOÑA IBARROLA

AURKIBIDEA

POZA: Maskorretan.TRISTURA: Negarrik egin nahi ez zuen sahatsa. BELDURRA: Iñurri bidaiaria.AUSARDIA: Ausarten taldea.ANTSIETATEA: Ipurtarin eta Mantso. ESKER ONA: Ehunzango dantzaria. BAZTERTZEA: Kabi gabeko zikoina.ENPATIA: Amets ehulea. BIHOTZGABEKERIA: Iturriaren mendekoa. LOTSA: Elenaren anaia.NORBEREGANAKO KONFIDANTZA: Oroimena galdu zuen printzea.HASERREA: Ibilaldia izarretan.

Page 2: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

POZA

Guri positiboak diren gertaerak jazotzen zaizkigunean sortzen zaigun emozioa edo sentsazioa da poza. Geure buruari jarritako helburua lortzean edo sentsazio atsegina somatzean azaltzen dena. Noiz senti dezakegu poza?

Nahi duguna lortzen dugunean. Arazoren bat konpontzen dugunean. Maite ditugun lagunekin gaudenean. Gauza baikorrak gertatzen direla somatzen dugunean. Pozik dauden pertsonak ikusten ditugunean. Gustatzen zaigun zerbaitekin harritzen gaituztenean. Besteei zoriontsu izaten laguntzen diegunean.

MASKORRETAN

Olatuak oso pozik sentitzen ziren itsasoan zeudelako. Bazekiten beraiei esker umeek ondo pasatzen zutela, haien gainetik saltoka eta gazteek tablen gainean irrist egiten.

Baina, batzuetan itsasoak lasai egon nahi izaten zuen eta atsedena hartzera bidaltzen zituen olatuak, eta orduan hondartzara txikienak bakarrik iristen ziren. Hondartza pozik zegoen olatuen joan-etorri nekaezina ikustean. Gogoko zuen haien abestia, nahiz eta oso polita izan, pertsona batzuek bakarrik entzun ohi dutena. Olatuek arrastaka itsas ertzeraino ekarritako maskorrak ere pozik zeuden eguzkia ikusteaz. Azkenean, hondartzara ailegatu eta zain geratu ziren haurren bat gerturatu eta hartuak izan arte.

Ur ertzean Elena izeneko neskatila bat zebilen. Eskuan pertz urdina zeraman eta noizbehinka makurtzen zen itsasoak hondartzara eramandako maskor eta harriak jasotzeko. Hondarrean erdi lurperatuta zegoen maskor handi bat hartu bitartean esan zuen: “ Zein polita den! Pixka bat bustiko dut hobeto ikusteko.”

Uretara hurbilduta maskorra garbitu zuen Elenak, bere edertasuna eta itxura paregabea agerian utziz. Etxera eraman zuenean aitak esan zion:

- Elena, hau erromes maskorra da.- Aita, zer da erromesa?- Erromesaldia egiten duena, Done Jakue bidea esaterako.

Horrelako maskorra Compostelako Santiagora doazen erromesek bereizgarri modura eraman ohi dute. Non aurkitu duzu?

- Ur ertzean. Gogoko ditudanak nire bildumarako hartzen ditut.- Ziur maskor honek baduela zer kontaturik! Zenbat gauza ikusi

ote ditu!Hurrengo hiru egunetan Elenak beti maskorra berarekin

eramaten zuen eta bizitzan zehar ikusitakoa kontatzeko eskatzen zion arren, maskorrak ez zion erantzuten.

Page 3: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Egun batean maskorrak jasotzen zebilen andre bat ikusi zuen Elenak. Neskatilarengana hurbilduta galdetu zion andreak:

- Utziko al didazu ikusten jaso dituzun maskorrak?- Bai, eta zuk erakutsiko al dizkidazu zeureak? –esan zuen

Elenak.- Noski – erantzun zion andreak.Hondarrean elkarrekin eseri ziren, maskorrez betetako pertzak

hustuz.- Arraioa!! A zer maskor ederra duzun!! –esan zion andreak.- Nire aitak erromes maskorra dela esan dit.- Bai horixe!! Zoragarria da! Ez al duzu uste? Ziur nago maskor

horrek noiz edo noiz Done Jakue bidea egin badu gauza asko ikusi izango dituela.

- Gauza bera esan dit aitak, horregatik eskatzen ari natzaio ikusitakoa kontatzeko, baina ez dit ezer esaten.

- Agian ez diozu arretaz entzuten –erantzun zuen andreak-. Egin behar duzuna zera da: esku artean maskorra hartu eta adi-adi entzun berak kontatu nahi dizuna. Begiak itxi eta imajinatu ikusi dituen lekuak, ezagutu dituen pertsona guztiak, entzun dituenak...

Arratsalde horretan bertan, gurasoak bazkaldu ondoren, atsedena hartzen ari zirela, emakumeak esandakoa egin zuen Elenak. Bere burutik irudi ugari pasa ziren: mendi berdeen paisaiak, teilatu arbeladun herri txikiak, euria, eguzkia, baina baita jendearen arteko elkarrizketak eta isiluneak ere. Bere barnean zerbait berezia sentitu zuen, emozio izugarria zen, eta une horretatik aurrera erromesa izango zela eta Done Jakue bidea egingo zuela erabaki zuen.

Arratsaldeko azken orduak isilik eman zituen eta oherakoan amak musua ematera zihoala, Elenak galdetu zion:

- Ama, ni erromesa izan ninteke?- Alabatxo, zer dela eta galdetzen didazu hori?- Ama, hondartzan andre batekin topo egin dut eta maskor

batek kontuak esan dizkit! Hurrengo udaran, zergatik ez dugu Done Jakue bidea egiten?

- Begira, oso goiz da horretan pentsatzeko, oraindik ez baita aurtengo udara bukatu.

Biharamunean, gosaltzen ari zirela, aitak esan zion:- Elena, Bide Jakue egiteko gogoa duzula esan dit amak.- Bai aita, izugarri gustatuko litzaidake.- Baina oraindik txikia zara, koxkortzen zarenean ikusiko dugu.- Baina nik orain joan nahi dut! Mesedez...Eztabaida bukatutzat jo zuen arren, aitari ezin zitzaion burutik

kendu alabak esandakoa. Harrigarria eta, era berean, hunkigarria iruditu zitzaion alabak Done Jakue bidea egin nahi izate hori, berarentzat ere, gaztaroan garrantzitsua izan baitzen. Udarako azken egunak turismoko mapei eta liburuxkei begira eman zituen, eta oporrak bukatu aurretik alabari esan zion:

- Elena, zutaz harro nago, eta zoriontsu sentitzen naiz erromesa izan nahi duzulako. Ba al dakizu gaztetan Done Jakue bidea egin nuela? Niretzat esperientzia zoragarria izan zen eta gauza asko

Page 4: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

ulertzen lagundu zidan. Pentsatu dut, oraindik oso txikia zarenez, datorren udaran egin genezakeela Santiago bidearen zati txiki bat. Zer iruditzen zaizu?

Hori entzutean, Elenak aita besarkatu zuen. Zoriontsu zegoen.- Eskerrik asko, aita! Gaur bertan hasiko naiz prestatzen.Handik aurrera Elenak, aitarekin batera, prestatzen jardun zuen

eta lepotik zintzilik eramaten zuen beti hondartzan aurkitutako maskorra.

GOGOETAK

Inoiz hartu al duzu maskorrik edo harririk hondartzan? Zein dira gehien gustatu zaizkizunak?

Inoiz entzun al duzu ezer Done Jakue bideaz? Galdetu inguruan duzun jendeari ea zerbait kontatzen dizuten horretaz.

Inoiz sentitu al duzu erabateko pozik eta zorionik egin duzun bidaiaren batean? Nora zindoazen? Eta nondik zentozen?

Zu Elenaren lekuan egon izan bazina, zer egingo zenukeen maskorrarekin?

Ondo deritzozu aitak izan zuen ideiari? Marraztu ezazu maskorra edo Elena edo ipuinaren pasarte

bat. Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat alda dezakezu, edo

Elenak gurasoekin Compostelako Santiagora egindako bidaiaren jarraipena egin.

TRISTURA

Garrantzitsutzat jotzen den zerbait, itxarobideak edo ustez finkatua zena galtzean sortzen zaigun emozioa edo sentimendua da tristura.

Noiz senti dezakegu tristura? Arazo larriak ditugunean. Garrantzitsutzat jotzen duguna galtzean. Maite ditugunak gaixotzen edo hiltzen zaizkigunean. Lagunik ez dugunean. Maitasun eta arreta eskasa jasotzen dugunean. Maite ditugunak triste ikusten ditugunean. Lekuren bat, familia, lana utzi behar baditugu.

Page 5: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

NEGARRIK EGIN NAHI EZ ZUEN SAHATSA

Goiz partean parkea oso leku tristea izaten zen: kolunpioak eta txirristak hutsik, zalditxoa geldi- geldi, umeak eskolan, zuhaitzak ere triste... Arratsaldean, berriz, haurren jolasak eta barreak alaitzen zuten parkea.

Abarren artean ezkutaketan jolasten ari zirela umeek kilimak egiten zizkioten parkean zegoen Sahatsari. Hau betilun egon ohi zen, beste zuhaitzek bere kontura barre egin eta honelakoak esaten zizkiotelako:

-Tontolapikoa zara, Sahatsa!!Tristurak jotzen zuenean, negarrari ezin eutsirik egoten zen

batzuetan, baina beste zuhaitzen aurrean indartsu eta heldu azaldu nahi zuenez ez zen negarrez hasten.

Arratsalde batean zerbait berezia gertatu zen: Nizarrek, txiki-txikitatik ezagutzen zuen umeak, enborrari helduz negarrari eman zion abar artean ezkutatu bitartean.

Sahatsak ez zekien zer egin. Haurrak barrez ikusi zituen beti; txirristatik erori eta min hartu ondorenean ez bazen.

- Zer gertatzen zaizu, Nizar?- galdetu zion harriturik.- Nire txakurra, Coliblanca, gaixorik dago; helduek diotenez, larri

dago eta albaitariarengana eraman behar da. Eta hilko balitz?Nizarrek ezin zuen hitzik esan, negarrari eutsi ezinik.- Zer egin nezake zuregatik?- galdetu zion Sahatsak.- Ezkuta nazazu zure abarren artean, besteek negarrez ikusteak

lotsatzen nau, dagoeneko bost urte beteak baititut.Orduan Sahatsak abarrekin besarkatu zuen umea, besteen

begirada zorrotzetatik babesteko. “Umeek ere negar egiten dute, beraz...” pentsatu zuen.” Eta zer

dela-eta nik ezin dut negarrik egin? Parkeko jakintsuenari, hau da, Haritz zaharrari, galdetuko diot. Ziur nago lagunduko didala, bizitza luzea izan duenez, zer esana izango du”.

- Esadazu, Haritz zaharra, ondo al deritzozu negar egiteari?- Sahats maitea: negar egitea ondo dago beti ere zuri edota zuk

maite dituzun horiei zerbait gertatutakoan; arreta lortzeko bakarrik bada, ez ordea. Ez lotsatu negar egiteaz eta ez ezazu pentsa umeek bakarrik egiten dutela negar, helduek ere egiten baitute. Zure lagunen bat negarrez ikusten baduzu ez iseka egin, saiatu bera lasaitzen.

- Eskerrik asko, Haritza. Orain badakit zer egin beste zuhaitzek nire kontura barre egiten badute, hauxe esango diet: “Triste zaudenean normala da negar egitea, eta hori da, nire lagunari gertatzen ari zaiona.”

Umea horrela ikustean, Sahatsa ere, triste jarri zen eta elkarrekin negarrari eman zioten. Orduan, Nizarrek esan zion:

- Eta zuk zer dela-eta egiten duzu negar, Sahats negartia?- Triste nago zure txakurrari gertatutakoagatik, baita parkeko

beste zuhaitzek nitaz barre egiten dutelako ere. Baina orain hobeto sentitzen naiz zu nire laguna zarelako.

Page 6: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Sahatsak negar egiteari utzi zion eta esan zuen:

- Zuri esker garrantzitsua den zerbait ikasi dut.Nizarrek Sahatsa besarkatu ondoren, eskerrak eman zizkion

laguna zuelako, bere kontura barre egin ez zuelako eta abarren artean ezkutatu zuelako. Handik aurrera ez Sahatsa, ez Nizar, ez dira lotsatzen negar egiteaz, baldin eta arrazoiren bat badago, jakina.

GOGOETAK

Inoiz sentitu al zara triste? Inork iseka egin dizu negar egiteagatik? Inoren aurrean negar egiteak lotsarazten al zaitu? Bakarrik umeek negar egiten dutela uste al duzu? Inoiz ikusi al duzu

helduren bat negarrez? Ba al dakizu zer dela eta ari zen negarrez? Nizar triste dago. Gogoratzen al duzu zergatik zegoen horrela? Sahatsa ere triste dago, zer dela eta? Inoiz lagunen bat triste ikusi baduzu, zer egin izan duzu poztu zedin? Edonori ez diogu esaten nola sentitzen garen. Nori esango zenioke? Nahi izanez gero, ipuineko pasarteren bat edo pertsonaiaren bat

margo dezakezu. Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat edota bukaera alda dezakezu.

Horrez gain Nizarri edo Sahats negartiari buruzko kontu berriak asmatu.

BELDURRA

Gure ongizate fisiko edo psikikoa arriskuan somatzen ditugunean sortzen zaigun emozioa edo sentimendua da beldurra.Noiz senti dezakegu beldurra?

Ilunpean gaudenean, amesgaiztoak ditugunean etab.. Ezezaguna zaigunaren aurrean gaudenean, pertsonak nahiz lekuak

edo egoerak izan. Besteek beldurra erabiltzen dutenean gu kontrolatzeko. Porrot egiten dugunean, besteekin ditugun harremanetan,

eskolan edo lanean ari garenean. Bakarrik sentitzen garenean. Zer esan edota zer egin ez dakigunean. Besteek gure kontra indarkeria erabiltzen dutenean.

INURRI BIDAIARIA

Page 7: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Inurritxoa beldurtuta zegoen, lagunak begien bistatik galdu eta bakarrik sentitzen zen.

-A zer zoritxarra! Bakarrik utzi naute –zioen negarrez, alde batera eta bestera begira zebilen bitartean.

Han zebilen sugandila batek galdetu zion:-Zer dela eta ari zara negarrez?-Galduta nago, nire taldekoek alde egin dute eta ez ditut

aurkitzen. Beldur naiz, ez baitakit bakarrik etxera itzultzen.-Ez kezkatu, aurkituko ditugu, zatoz nirekin!Inurritxoa hain txikia zenez, sugandilaren gainera igo zen.-Goazen basoan zehar ea norbaitek ikusi dituen zure lagunak.Errekatxo batera iritsi ziren eta igel batek galdetu zien:-Nora doa inurritxo bat sugandilaren gainean?Sugandilak esan zion inurria beldurtuta zegoela lagunak galdu

zituelako eta lagundu egin nahi ziola. -Nik ere lagundu nahi dizuet; igo zaitezte nire gainera, ibaiaren

ertzetik joango gara ea norbaitek ikusi dituen zure lagunak. Ez egin negarrik, sugandila eta bion artean aurkituko ditugu eta.

Sugandila igelaren gainera igo zenean, inurria ikaragarri poztu zen, han goitik ikusten zuena paregabeko ikuskizuna baitzen.

-Zenbat gauza ikusten ditudan hemendik! Zein handia den hau guztia! –zioen txunditurik, begiak zabal - zabalik zituela.

-Nora doaz inurria eta sugandila, igelaren gainean? –galdetu zien inguruan zebilen dortoka batek.

Eta orduan istorioa kontatu zioten.-Nik ere lagundu nahi dizut, inurritxo. Igo zuek hirurok nire

oskolaren gainera, badakit non egon litezkeen inurriak.-Baina zu oso motela zara! –esan zuen sugandilak.- Baina zaharra naiz eta oso jakintsua. Nik badakit zein diren

inguruko animalien ohiturak eta badaukat inurriari laguntzea inurritegia topatzen.

Inurria zeharo txundituta zegoen, ezin zuen txintik ere atera. Igela dortokaren gainera igo zen, hara zer ikusi zituen orduan handik!: ibaia, lorez estalitako zelaiak, mendiak, urrutiko etxeak...Ezin zuen imajinatu ere egin mundua hain handia izango zenik.

“Nire lagunek hau guztia ikusiko balute” pentsatu zuen aieneka ari zen bitartean. Jadanik ez zuen beldurrik somatzen; izan ere, mendian aurkitzen zituen animalia guztiak bere kideak topatzen laguntzeko prest zeuden. ”Nire lagunek egoera dibertigarri honetan ikusiko banindute!...”

Bidean inurri ilara bat topatu zuten eta dortokak galdetu zien:-Ez zarete ba ibiliko zuen lagun baten bila?-Bai, bai –erantzun zuten negar zotinka.

Orain dela gutxi galdu zaigu, eta ez dugu etxera itzuli nahi aurkitu arte, hain beldurtuta egongo da, gaixoa!

-Eta zer dela eta daramazu oskolaren gainean igela? Eta igelak sugandila? Eta sugandilak...gure laguna?

Zur eta lur zeuden ikusten ari zirena ikusita.-Lagunak, a zer poza!! Lagun hauei esker aurkitu zaituztet eta

gainera, mundua zein handia den jakin dut. Beldurtuta nengoen,

Page 8: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

bakarrik sentitzen nintzelako, baina gero sugandilak, igelak eta dortokak lagundu didate. Dortokak, jakintsua eta buru onekoa izanik, bazekien non egongo zineten.

Lehenengo igela dortokaren gainetik jaitsi zen, ondoren sugandila igelaren gainetik eta azkenean inurria sugandilaren gainetik. Inurriek esan zioten handik aurrera lagunen ondoan, urrundu gabe, ibiltzea komeni zitzaiola, gal ez zedin; jarraian animaliei -dortoka, igela eta sugandilari- eskerrak eman zizkieten inurriari laguntza eman izanagatik.

Harrezkero,inurria lagunen ondoan ibili ohi da, baina noiz edo noiz ingurura begiratzen du, ea bere gainean paseatzera eramango duen lagunik ikusten duen.

GOGOETAK

Nola sentitu zen inurria lagunak begien bistatik galdu zituenean. Animaliek kideak aurkitzen lagundu diote. Arazoren bat

duzunean zure lagunek laguntzen al dizute? Beldurra pasatu zaionean inurria poz-pozik dago, handik goitik

ikusten zuenaz jabetzean. Inoiz beldurra gainditu ondoren lortu al duzu ondo sentitzea? Noiz?

Inurriaren lekuan egongo bazina, zer egingo zenuke? Ipuinaren bukaera alda dezakezu edota bururatzen zaizuna

gehitu. Inurria bera margo dezakezu edota kideak aurkitzen lagundu

dioten animaliak.

Page 9: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

AUSARDIA

Arrisku eta zailtasunei aurre egiten dakigunean.Honako egoera hauetan emozio honekin topo egin genezake:

Beldurra gainditzeko gai garenean. Zailtasunei aurre egiten diegunean. Indarkeria erabiltzen dutenei indarkeriarik gabe aurre egiten

diegunean. Ohikoa ez den zailtasunari aurre egiten diogunean. Oztopoak gaindituz helburuak lortzen ditugunean. Erronka bati aurre egiten diogunean.

AUSARTEN TALDEA

Haur guztiek txalotu eta Samueli esaten zioten:-Aupa! Oso ongi Samuel! Indartsuena zara!

Eta Samuelek horrelakoetan besoak altxatzen zituen irabazle gisa. Alan aldiz, lurrean zeharo beldurtuta eta ezpainak odoletan zituela zegoen.

Samuelek uste zuen dena indarra erabiliz konpon zitekeela; izan ere, bera, gainontzekoak baino handiago eta indartsuagoa zen.

Norbaitek kontra egiten zioenean, muturrekoa emateko mehatxu egiten zion.

Berak esandakoa betetzen zuten gehienek, beldurra baitzioten. Baina hau ez zen Alanen kasua, ez baitzuen erraz amore ematen. Jolasgaraian Samuelek otartekoa eskatu zioenean, honek ez zion eman. Orduan, gelako harroputzak otartekoa kendu, bultza egin eta bere mutur aurrean jaten hasi zen.

Alan, oraindik, lurrean zegoen Agustin irakaslea hurbildu zenean:-Zer gertatzen ari da hemen? -galdetu zuen.-Ezer ere ez irakasle, borrokatxo bat –erantzun zuen mutiko batek.-Nor hasi da? –ea Alan –esan zion altxatzen laguntzen zion bitartean. –Nork jo zaitu?

Alan isilik geratu zen, bere buruari galdezka irtenbide bat bilatu nahian. Baina, ez zekien zer egin: egia esaten bazuen, Samuel berriro

Page 10: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

ere aurrez aurre izango zuen eta oraingoan, gainera, eskolatik kanpo, inoren babesik gabe.

Borroka berak hasi zuela esaten bazuen, kolpeaz gain irakaslearen zigorra jaso zezakeen eta agian gurasoei zuzendutako oharra. Isilik geratuz gero, denen aurrean barregarri geratuko zen eta gezurra esan ziolako irakaslea haserretuko zitzaion.

Beraz, Alanek arazoa zuen, arazo latza gainera.-Garrantzirik gabeko borroka besterik ez da izan, irakasle.-Bada, esango didazu zer egiten duzun lurrean, ezpainetik odola darizula.-Samuelek nahi gabe bultza eta erori egin naiz.

Irakaslea ez zen batere konforme geratu azalpenarekin, baina, ez zuen ezer gehiago galdetu eta ikasleak gelara bidali zituen.

Alanek denen ahotik isilpeka entzun behar izan zuen:- Kakatia, oilo bustia, babalorea!

Minduta egon arren, ez zuen txintik ere esan eta gertatutakoa lehenbailehen ahazten saiatu zen.

Eskolatik etxerako bidea oinez egin zuen burumakur eta pentsakor, norbait atzetik zetorkiola konturatu gabe.- Kaixo arratsaldeon Alan - esan zion neska batek irribartsu.- Nor zara zu? Ez zaitut ezagutzen, nola dakizu nire izena?- Nala naiz eta zuri buruz dena dakit. Alan aho zabalik neskari begira geratu zitzaion, honek esaten zuena ulertu gabe.- Ni urrutiko herri magiko batean bizi naiz eta zure beste aldea naiz. Herri horretan denek ezagutzen zaituzte, Alan.- Herri magiko horretan, denek ezagutzen nautela diozu? Ez dut ezertxo ere ulertzen.- Nahi baduzu azalduko dizut.- Entzungo dizut, dena kontatu.- eskatu zion Alanek.- Nire herrian Ausarten errege deitzen dizute, denei aurre egiten diezulako indarra erabili gabe.

Alanek burumakur esan zion Nalari:- Baina orain ez naiz ausarta. Gaur gelako mutil batek nire ogitartekoa eman ez diodalako jo egin nau eta ez dut nire burua babesten jakin izan.- Agian jo zaituen mutila koldarra da eta indarra erabiltzen du beldurra duelako.- Samuelek beldurra? Zuk ez duzu ezagutzen,...- Bai Samuelek indarra erabiltzen badu, zuek ikaratu eta urrun mantentzeagatik egiten du, izan ere Samuel zuen beldur da. Ez al duzu ala uste?- Beno, horrela begiratuta, agian arrazoi duzu.- Gaur zuregana etorri naiz, nahiz eta zuk horrela ez uste, zure barruan ausardia duzula gogorarazteko. Ez ahaztu Ausarten Errege deitzen dizutela.

Alanek eta Nalak hizketan jarraitu zuten etxerako bidean. - Berriz ikusiko zaitut? Oso interesgarria da kontatu didazun hori.- Berriro ere elkarren berri izango dugu...- Bat-batean arrastorik

utzi gabe desagertu zen.

Page 11: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Alanek hau guztia ametsa izan zela pentsatu zuen, baina amak etxean sartzean, neskari buruz galdetu zionean konturatu zen gertatutakoa ez zela ametsa izan.

Hurrengo egunean, gelara joan zenean plan bat zuen buruan Alanek: Samuelek maiz zirikatzen zituen gelakide batzuekin hitz egin zuen eta honela esan zien:

-Samuel bakarra da eta gu,aldiz, asko gara; beraz, gutako batekin sartzen den bakoitzean denok aurrez aurre izango gaitu. Zer deritzozue?

-Primeran eta denon artean eskarmentu ederra emango diogu, jipoi galanta.

-Ez, ez dago jo beharrik, denok elkartuta ikusiz gero ez da ausartuko; azken batean beldurra digu. Honekin ados bazaudete taldea osa dezakegu, Ausarten taldea. Zer diozue?

Denak ados ziren eta ondoren taldea ezagun egingo zuen armarria sortzeari ekin zioten, Antzinako Zaldunen gisa.

Ausarten taldea egunetik egunera hazten ari zen bitartean Samuel bakarrik geratzen hasia zen, taldeko bazkide izateak abantaila ugari baitzituen: babesa, lasaitasuna,...

Aurrerantzean bakean utzi zituen.Alanek ez zuen Nala inoiz ahaztu eta oraindik ere egunen

batean etorriko delakoan dago.

GOGOETAK

Samuelen antzeko neska-mutilik ezagutzen al duzu? Zein da bere jarrera?

Kideekin egunerokoan, nola jokatzen duzu? Zuk nahi duzuna egiten duzu edo beste batek agindutakoa egiten duzu?

Zure ustez: Alan ausarta al da? Zergatik? A zer buruhaustea izan duen Alanek irakasleak zer gertatu den

galdetu dioenean. Zuk egoera horretan, zer erantzungo zenuke? Nor da Nala? Zer dela eta agertzen zaio? Ausarten taldea osatu izanari zer deritzozu? Nahi izanez gero, eman iezaiozu bukaera desberdina ipuinari. Talde txikitan antzeztu istorioa edota marrazkia egin.

ANTSIETATEA

Arriskuak edota mehatxuak, aurrez zehaztutakoak edo ez, aurreikusten ditugunean sortzen den emozioa. Honekin batera beldurra, kezka eta tentsioa antzeman daitezke.

Honako egoera hauetan antsietatearekin topo egin dezakegu:

Egoera arriskutsuetan.

Page 12: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Lehen aldiz zerbait egin behar dugunean. Azterketetan. Uste gabeko egoeretan. Lanak azkarregi egin nahi ditugunean. Gehiegi larritzen garenean. Jende aurrean zerbait adierazi behar dugunean.

IPURTARIN ETA MANTSO

Ipurtarin sugandila ez zen inoiz geldirik egoten, eguna, batetik bestera korrika igarotzen zuen, atsedenik hartu gabe, nahiz eta eguraldi eguzkitsua izan.-Ez al duzu atseden hartu behar? -esan zion Mantso izeneko sugandilak. -Primeran egoten da eguzkitan!-Gezurra dirudi, hainbeste egiteko dugu eta zu denbora galtzen -erantzun zion Ipurtarinek haserre.-Ez naiz denbora galtzen ari, nik ederki asko aprobretxatzen dut denbora. Orain, atseden hartu eta indar berritu eta gero, egin beharrekoak egingo ditut.

Mantso sugandilak pentsatzen zuen Ipurtarin gehiegi arduratzen zela egitekoaz: janaria aurkitu, etxea garbitu,... eta lagunaz errukitzen zen bizitzaz ez zuelako gozatzen.

Gainera, hainbeste kezkatzen zituen hainbat arazo gero ez ziren hain larriak izaten. Joan den urtean, adibidez, oso kezkatuta egon zen, udan herriko haurrak sugandilak harrapatzera aterako zirela eta beraiek larri ibiliko zirela pentsatu zuelako. Baina, ez zen horrelakorik gertatu eta neska-mutilek primeran pasa zuten sugandilak bakean utzita.

Orain ere kezkaturik zegoen agian nahikoa jatekorik izango ez zuelakoan.-Ez duzu zertan kezkaturik -esaten zion Mantsok,-zuk aurkitzen ez baduzu denon artean jatekoa bilduko dugu; gainera udaberria iristear dago eta ziur janari ugari izango dugula.

Egun batean, hor zihoan Ipurtarin itsu-itsuan korrika eta bat batean lorontzi huts baten barrura erori zen. Handik irteten ahalegindu zen, baina, paretak altuegiak zirenez ez zuen lortu.- Lagundu, lagundu,... Norbaitek hemendik atera nazala, mesedez!

Baina, ez zuen inork entzun, ezta Mantsok ere, harri baten gainean eguzkitan lasai zegoen eta.

Halako batean, Mantsok bueltatxo bat ematea erabaki zuen eta lorontziaren ondoan pasatzerakoan lagunaren ahotsa entzun zuen, laguntza eske.-Non zaude? ez zaitut ikusten - esan zuen Mantsok.-Lorontziaren barruan nago eta ezin dut hemendik atera. –erantzun zion triste Ipurtarinek.-Nik ezin dizut lagundu, ni ere erortzeko beldur naiz.

Mantsok ez zekien zer egin. Bat batean Mirlo txoria ikusi zuen eta honela esan zion:

Page 13: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

-Kaixo laguna, Ipurtarin sugandila lorontzi barrura erori da eta ezin diezaioket irteten lagundu. Zer egin dezakegu?-Lasai, lagunduko dizuet.

Mirlo oso txori atsegin eta alaia zen. Luma beltzak zituen eta mokoa, berriz, horia zuen. Sarritan lorategian saltoka ikusten zuten.

Mantsok Ipurtarin non zegoen erakutsi zion eta hantxe aurkitu zuten Ipurtarin gaixoa negarrez. Mirlo lorontzira gerturatu eta esan zion:-Lasai Ipurtarin, hemendik ateratzen lagunduko dizut. Adi entzun: zu zauden tokira jaitsiko naiz eta hanketatik helduko zaitut.Esan eta egin, Mirlok Ipurtarin lorontzitik hegan atera zuen onik.-Eskerrik asko Mirlo, hemendik aurrera lagunak izango gara eta zuri ere eskerrak, Mantso. Buruhauste franko izan dut hor barruan egon naizen bitartean.-Zer pentsatzen zenuen bada? –galde egin zion lagunak. - Batetik bestera beti korrika nabilela konturatu naiz, egitekoaz eta gertatu daitezkeen gauzez kezkaturik eta larrituta. Honen ondorioz, egiten ari naizenari behar adina arreta ez diot jartzen.Horregatik erori naiz lorontzi barrura, mantsoago ibiliz gero arriskuaz ohartu eta ekiditeko aukera izango nuke.

Gertatutakoaren ondorioz, Ipurtarin konturatu zen korrika eta presaka ezin zitekeela gustura bizi.

Geroztik, egunero, Mantso lagunarekin aritzen da gustora berriketan eta horrela oso pozik bizi da.

GOGOETAK

Ipuinaren zein zati gustatu zaizu gehien? Sugandilarik ikusi al duzu inoiz? Noren antza duzu, Mantsorena ala

Ipurtarinena? Inoiz kezkatu al zara gero gertatu ez den zerbaitengatik? Mantsok lagundu dio lagunari lorontzitik ateratzen, zuk, arazoen

aurrean ba al duzu norbait lagunduko dizunik? Zer burutazio izan ditu Ipurtarinek lorontzi barruan dagoen

bitartean? Ipurtarinekin hitz egiteko aukera izanez gero zer aholku emango

zenioke? Nahi izanez gero, bi sungandila hauek protagonista izanik abentura

berri bat asma dezakezu. Nahi baduzu, ipuin honetako bi pertsonaien marrazkia egin

dezakezu.

Page 14: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

ESKER ONA

Norbaitengandik musu truk eta borondate onez zerbait jaso ondoren bizi dugun sentimentu positiboa da.

Honako egoera hauetan adieraziko dugu esker ona:

Norbaitek egindako oparia jasotzen dugunean. Norbaitek musu truk laguntzen digunean. Egin dugun lanaren ondoren jasotako laudorioak eskertzeko. Maitasun adierazpenak jasotzen ditugunean. Norbaitek gurekin zerbait banatzen duenean. Norbaitek entzuten gaituenean. Lagunak eta sendi tartekoak zaintzen ditugunean.

EHUNZANGO DANTZARIA

Herri inguruko zelaietan animalia ugari bizi zen: batzuk txikiak, besteak handiak, batzuk korrika, besteak saltoka, baina, denak pozik eta alai. Haien artean aurkitu genitzake: amona mantangorria, tximeleta, kakalardoa, ipurtsarde, ...ehunzangoak egiten zituen dantzei begira.

Denak oso lagunak ziren eta elkarri asko laguntzen zioten. Tximeleta eta amona mantangorriak ezezagunen bat gerturatzen zenean denei jakinarazten zieten, ipurtsardek berriz, lagunak bere pintzekin defendatzen zituen, kakalardoak zuloak egiten zituen lur

Page 15: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

azpian ezkutaleku gisa erabili ahal izateko eta bukatzeko, ehunzangok festak alaitzen zituen bere dantzekin.

Egun batean, tximeleta, urduri, hegoak astintzen hasi zen arriskua adierazi nahian eta denak erne jartzeko.- Apotzar bat! Apotzar bat begira ari zen jaki moduan ikusten zituen bitartean.- Gustura zabiltzate alajaina! esan zien – poliki-poliki inguratuz.- Uda da eta lurra epel-epel dago, gainera, jateko ugari dugu inguruan eta egarriturik gaudenean ondoko errekara joan gintezke. Zer gehiago eska genezake?- erantzun zioten ezkutatzera azkar alde egin zutenean.

Ehunzangok, ezer esan gabe, ihes egin zuen, ez baitzitzaion batere atsegin apoaren bisita.

Halere, apoak ehunzangoa begiradarekin jarraitu zuen eta honela zuzendu zitzaion:- Ehunzango, itxaron pixka bat, zurekin hitz egin nahi dut...

Ehunzangok, belarretan ezkutaturik zegoela, apoa mantso-mantso inguratzen ari zitzaiola ikusi zuen.

Atsedena hartuz eta tartea mantenduz honela galdetu zio:- Zeri buruz hitz egin nahi duzu?- Nik ospatu behar dudan festara zu etortzea nahi dut. Dantzari ona zarela entzun dut eta bertan dantza egitea nahiko nuke.- Zuk ematen duzun festara joaten banaiz eta zuretzat dantzatzen badut, trukean zer emango didazu?

Apoa pentsakor geratu zen eta honela erantzun zion:- Etxe berri bat egingo dizut.- Ez dut beste etxerik behar, orain dudana oso gustukoa dut. – erantzun zion Ehunzangok.- Ba... zure etxea janaria pilatu beharrik, behar dudana zelaian aurkitzen dut –erantzun zuen.- Orduan zer nahi duzu? Esan ezazu eta eskatzen duzuna ematerik dudan ikusiko dugu.- Ongi da, nire lagunak errespetatzea nahiko nuke, ez nuke nahi zuk beraiek jatea, errekaren beste aldera joan zaitezke janari bila eta nire lagunak bakean utzi.

Apoak, purrustaka onartu egin zuen proposamena, errekaren beste aldea urrutiago baitzuen. Orduan Ehunzango etxera abiatu zen dantzak entsaiatzeko asmoz eta horrela aritu zen:- Bat, bi, hiru eta eskuinera; bat, bi, hiru eta ezkerrera; bat, bi, hiru eta atzera; bat, bi, hiru eta buelta...

Behin eta berriro errepikatu zuen.Hain dantza zailak beste inork ez zituen dantzatzen eta

horregatik zen hain ezagun eta ospetsua. Toki askotatik deitzen zioten eta denek miresten zuten dantzarako zuen trebetasuna.

Festa eguna iritsi zenean, zituen onenak jantzita, apoaren etxera abiatu zen. Denak irrikaz ikusi zuten emanaldia eta Ehunzangok txalo eta laudorio ugari jaso zituen. Apoa pozez zoratzen zegoen lagunen esker ona jasotzen zuelako eta festa amaitu bezain laster Ehunzangok honela esan zion:

Page 16: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

- Gogoan izan nire lagunak bakean uztea agindu zenidala eta zure hitza bete egin behar duzula, eh!- Ez zaitez kezkatu, emandako hitza beteko dut. Esan zure lagunei janari bila errekaren beste aldera joango naizela eta hemendik aurrera lasai ibiltzeko.

Ehunzango etxera itzuli zenean lagun guztiak zituen kezkatuta bere zain agian apoak jan egin zuela pentsatu baitzuten. Iritsi orduko Ehunzangok berri ona eman zien:- Apoak antolatutako festan dantza egiteagatik bakean utziko gaituela hitz eman dit. Aurrerantzean, janari bila errekaren beste aldera joango da.- Aupaaaaaaaaa! – Egin zuen oihu.

Lagunek eskerrak eman zizkioten, bizkar gainera jaso eta denak batera berri ona ospatu zuten. Tximeletak, bere esker ona erakutsi nahian lorea oparitu zion, amona mantangorrik hazia, ipurtsadek fruta zatia eta kakalardoak buztin eta lastozko pilotatxoa. Denak elkarrekin jolastu zuten iluntzera arte.

GOGOETAK

Norbaiten laguntza edo opari bat jasotzen duzunean, eskerrak ematen al dituzu?.

Ehunzangorik ikusi al duzu inoiz? Nolakoa da? Apoa ikusterakoan zer egin dute beste animaliek? Ehunzangok denen mesederako izango den zerbait eskatuko dio

igelari, zer iruditzen zaizu? Zu ehunzangoa izan bazina, zer eskatuko zenioke apoari? Ehunzangori esker lagunak onik ateratzen dira. Antzeko egoerarik

bizi izan al duzu inoiz? Nahi izanez gero, eman iezaiozu bukaera desberdina ipuinari. Talde txikitan antzeztu istorioa edota marrazkia egin.

Page 17: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

BAZTERTZEA

Interes, balio edo duintasunik gabe sumatzen dugun pertsonenganako etsaitasun sentimendua da eta honek urruntze eta mesprezioa eragiten du.

Baztertzea suma daiteke:

Norbaitek gure aldamenean egon nahi ez duenean, iraintzen gaituztenean edo iseka egiten digutenean.

Lagun batek kasu egiten ez digunean. Talde batean jolasten uzten ez digutenean. Batek ondokoa ezberdina izateagatik mesprezatzen duenean. Batek gertukoa ezintasun bat izateagatik alde batera uzten

duenean.

KABI GABEKO ZIKOINA

Urtero bezala, garai berean zikoinak herriko kanpandorrera itzultzen dira. Orduan jakiten dugu gure artean egongo direla beren kumeak hegan egiten ikasi arte.

Aurten berriz, ez dut uste hemen geldituko direnik kanpandorreko konponketak direla eta, habia kendu baitiote.

Egun batean zikoina bat iristen ikusi eta begiradarekin jarraitu nion bere betiko habia ez zegoela konturatzean zer egingo ote zuen ikusteko.

Zikoinak, erabat harrituta, ingurua miatu zuen bere habia kokatzeko leku berri baten bila.

Hegan hasi eta herriko bigarren teilatu gorenera, burdindegiko Benitorenera, abiatu zen.

Teilatuan pausatu bezain laster, Benito etxetik irten eta harrika hasi zitzaion hau zioen bitartean:

- Alde hemendik! Ez dut nahi zuk nire teilatua zikintzea!Zikoina gizajoa beldurturik hegan alde egin zuen. Bila zebilela,

argi indarreko zutoinean gelditu zen atseden hartzera. Handik hurbil egokia izan zitekeen tximinia zuen teilatua ikusi zuen eta harantz abiatu zen makilak, abarrak , plastiko zatiak,.... eta bidean aurkitzen zuen guztia hartuta. Janari dendako jabea zen Lumi andrea irten, ikusi eta garrasika hasi zen:

- Joan hadi hemendik zikoina zikin! Ez zaitut nire teilatuan ikusi nahi, bila ezazu beste kanpandorrea han hobeto egongo zara eta!

Zikoina, inork etxeko teilatua utzi nahi ez eta, herrian gelditzeko toki bila nola zebilen ikusteak errukitu ninduen.

Page 18: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Berriro leku guztietatik bere habia egiteko toki lasai baten bila hasi zen, dorre garai bat ikusi eta harantz abiatu zen.

Zikoinak ez zekien toki horretan herriko urtegia zegoela, eta a ze iskanbila sortu zen Tomasek eta Casimirok hor ikusi zutenean.

- Joan zaitez zikoina, ura zikinduko diguzu eta! Alde etorritako bidetik! - eta harriak eta makilak bota zizkioten.

Zikoina zelaian negarrez ikusi nuen, eta hau zioela entzun nion:“Inork ez dit nire habia egiten uzten, inork ez nau ondoan ikusi

nahi, eta nik ez dut inongo kalterik egiten... Zer egingo ote dut orain? Leku honetan jaio nintzelako ezagutu eta maitatzen dut, baina jendeak bere inguruan ez nauela ikusi nahi konturatu naiz. Ez dut ulertzen jendeak zergatik ez nauen ondoan izan nahi. Orain konturatu naiz ez zitzaiela axola ni kanpandorrean izatea, urruti bainengoen.”

Zikoinak negarrez jarraitzen zuen eta berarengana hurbildu nintzen. Zikoina honela ikusteak bihotzmina ematen zidan eta zer egin ez jakin arren, berarengana hurbildu nintzen.

-Zatoz nirekin, zikoina! Zure habia egiteko eta lasai egoteko leku aproposa topatu dudala uste dut. - esan nion.

Bergentino errementariaren etxera joan nintzen. Oso pertsona maitagarria zen eta bere aletegian nire lagunekin jolasten uzten zidan sutegiko hauspoari eragitearen truke. Ondoren berak burdin gorituari mailuz forma emateko.

-Bergentino! – oihukatu nuen- zure laguntza behar dut zikoina bat dakart eta.

-A zer garrasiak! Zer diozu zikoina bati buruz? – erantzun zidan leihotik.

Bere etxetik irten bezain laster, honela esan nion:- Bergentino, hau da urtero elizako kanpandorrera etortzen den

zikoina. Aurten teilatua konpontzen ari direnez, habia kendu egin diote eta ezin izan du han gelditu. Benitoren teilatura joan da baina harrika bota du; ondoren Lumi andrearen teilatura abiatu eta honek ere bidali egin du, eta urtegi gainean habia eraikitzen ari zela, Kasimirok eta Tomasek ere harriak jaurti dizkiote alde egin zezan.

- Eta orain, zer nahi duzu? – galdetu zuen Bergentinok.- Pentsatu dut, agian... axola ez bazaizu, habia zure aletegiko

teilatuan egin dezakeela, honela han ale guztiak zanpa-zanpa jaten ibiltzen diren sagutxoak jango lituzke eta.

- Ondo deritzot, bai jauna! - erantzun zuen Bergentinok. Eta beldurturik zegoen zikoinarengana hurbildu eta esan zion:

- Ez izan beldurrik, ez dizut minik egingo. Nire aletegiko teilatuan gera zaitezke baina horren truke, hemen aurkituko dituzun sagutxoak jatea eskatuko dizut. Zer deritzozu? Hau bion onerako izango litzateke.

Zikoinak goruntz begiratu eta teilatu eder bat ikusi zuen. Azkenean bere habia egin zezakeela ikusita oso pozik jarri zen eta bere mokoaz: “ke, ke, ke “..., hotsak egin zituen eskerrak eman nahian.

Bergentino ere poztu egin zen, handik aurrera ez zen bakarrik biziko eta.

Page 19: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Bergentinorekin joaten nintzen egunero zikoina ikustera eta batzuetan aletegi inguruan zebiltzan saguak harrapatzen ikusten genuen. Guk makiltxoak eramaten genizkion, habia eraikitzeko uzten genion guztia ondo zetorkion eta.

Zikoikumeak jaio zirenenan, Bergantinok prismatikoak utzi zizkidan hauek gertutik ikusteko. Zoragarriak ziren! Zikoinak bazekien nik lagundu niola eta horregatik “ke, ke, ke, ...” eginez agurtzen ninduen.

Eta harrezkero, urtero, Bergentinoren aletegiko teilatura etortzen da, elizako teilatua konponduta egon arren. Badatorrela ikusten dudanean ziztu bizian joaten naiz berarengana.

GOGOETAK

Zer sentitzen du zikoinak habia kendu diotela ikusten duenean? Bizilagunek, zergatik ez dute nahi zikoinak habia beraien teilatuan

egitea? Zikoina zure teilatura etorriko balitz, zuk zer egingo zenuke? Zikoinak ez daki bizilagunek zergatik ez duten bera onartzen eta

negar egiten du. Besteek baztertzen duten norbait ezagutzen al duzu? Nola uste duzu sentituko dela pertsona hori?

Bizilagunei, zikoina kanpandorrean egotea ez die axola, baina ez dute ikusi nahi beraien teilatuan. Zergatik?

Noizbait zikoina bezala, baztertua, sentitu al zara? Zergatik? Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu. Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak marraz ditzakezu.

ENPATIA

Emozio egoera honek bestea ulertzeko gaitasuna, bestearen tokian jartzea, besteen motibazioak ulertzea eta bere egoera afektiboan jartzea ahalbideratzen du. Enpatia adierazten dugu:

Arazoren bat duen lagun bati laguntzen diogunean. Sufritzen ari den pertsona kontsolatzen dugunean. Opari bat egiterakoan jasoko duen pertsonarengan pentsatzen

dugunean. Eskatu aurretik bestearen beharraz ohartzen garenean.

Page 20: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Besteen ikuspuntua ulertzen dugunean. Besteei interesatzen zaizkien gauzez jabetzen garenean....

AMETS EHULEA

Gaztea izan arren, Nayrak etorkizunean amets ehule bihurtu ahal izateko oso ondo ezagutzen zuen musikaren ahalmena, txiki-txikitatik amak belarrira abestiak xuxurlatu zizkiolako. Nayrari abestea asko gustatzen zitzaion baina bazekien inoiz ez zizkiola inori erakutsi behar abesti magiko hauek, gauza ikaragarriak gerta zitezkeen eta.

Behin hauetako abesti bat zela eta, taldeko emakume zaharrenak kontatu zion tribuaren gazteen erdia desagertu zela sorginkeriaz edo, eta handik hilabete batera inork jakin gabe non egon ziren, ezta beraiek ere, berriro agertu zirela.

Kontakizun haiek magikoak eta misteriotsuak iruditzen zitzaizkion Nayrari. Oraindik gazteegia zen sekretu horren arrazoia ulertzeko, baina isilik egongo zelako hitz eman zuen eta bere hitza sakratua zen.

Aspalditik zuten utzia tribuko gizonezkoek bere arima eta gorputzaren sendatzearen ardura emakumezkoen esku. Emakumeek, arbasoen ustez, jaiotzez seinaleak interpretatzeko eta edozein gaitzaren kontrako sendagaiak aurkitzeko ahalmena zuten.

Eta emakumeak ziren, hain zuzen ere, amets ehulea bilatzeaz arduratzen zirenak. Aukeratua izango zen galdera korapilatsuei jakinduriaz erantzuten zekiena, gaixotasunen sendagaiak ezagutzen zituena, abesti magikoak zekizkiena, sendatzen laguntzen zuten kontakizunak asmatzen zekiena, ametsen mundura joaten zekiena eta besteen uste osoa zuena.

Orain dela denbora luze bere ama izan zen hautatua, eta orain Nayra bera zen amaren zeregina betetzeko prestatzen ari zena, taldeko emakumeek aukeratua izanez gero, jakina.

Bitartean amak zekizkien gauzak, musika, landare, harri, animalien hizkuntza eta ametsen munduari buruzko ezagupena ikasteari ematen zion denbora. Honekin batera Lurra, Ura, Haizea eta Suaren zeinuak interpretatzen ere trebatu zen.

Behin batean, mendi tontorrean, sendabelarrak eta ilea apaintzeko loreak bildu eta kantu sakratuak abesten ari zen, bere laguna Torahi entzuten ari zela ohartu gabe.

-Zer abesten ari zara, Nayra? -galdetu zion hurbildu bitartean.- Zure kantak ikastea gustatuko litzaidake.

Nayrak honela erantzun zion:-Badakizu ondo ezin dudala, zu gizonezkoa zara eta gure herriko

ohiturak dioenez emakumeok gara kantuak ikasi eta abesteko ahalmena dugunak.

-Baina, inork ez du jakingo, zin dagizut. Zuk bezala abestu nahi dut zuri entzutean zirrara nabaritzen baitut.

Page 21: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Entzundakoak Nayrari zalantza sortarazi zion. Eskatzen ziona, debekatuta zegoela jakin arren, ez zuen nahi Torahiri, bere lagun minari, huts egin.

-Ondo da, bakarra erakutsiko dizut. Baina hitz eman ez diozula inori esango; zure hitza betetzen ez baduzu, ez dizut berriro jaramonik egingo.

-Zin egiten dizut – esan zuen Torahik harkaitz batean eserita zegoela.

Nayra aldamenean eseri, begiak itxi eta belarrira melodia bat xuxurlatzen hasi zitzaion, bitartean mutikoa zerbait berezia gertatzen ari zitzaiola nabaritu zuen.

Kanta bukatu ondoren, Nayrak begiak ireki eta inguruko animalia guztiak ikaratu zituen garrasi ikaragarria bota zuen. Torahi bere begi aurretik laino itxi artean desagertu zela ikusi zuenean, Nayrak beldurturik tribuko atsoak esandakoa gogoratu eta negarrari eman zion bere lagun mina galdu ote zuen beldurrez.

Hori pentsatu eta hara non mutikoa bere begi aurrean azaldu zen berriro, baina ez zen betikoa: Torahi neska bihurtu zen!

-Zer gertatu zait? – oihu egin zuen Torahik oraingo gorpuzkera ikustean -Nayra, zer egin duzu? Nire laguna zinelakoan nengoen, baina zure kantak sorgindu nau.

Neskak harritua eta dardarka, begiratzen zuen gertatzen ari zena ulertu ezinik.

-Barkatu, Torahi, nik ez nekien hau gerta zitekeenik...- esan zion - Amaren bila noa, berak jakingo du zer egin. Zu hemen gelditu ni etorri arte.

Nayra amaren bila korrika aldapa jaitsi eta larriturik kontatu egin zion gertatutakoa. Amets ehuleak, alabak emandako hitza bete ez zuelako, gogor errieta egin eta honela esan zion:

-Orain ezin dut ezer egin baina gaua iristean ametsen munduan sendagaia bilatuko dut eta Torahiri emango. Eskerrak ez dela desagertu!

Nayra, buru makur amak ezin izan zuelako arazoa momentuan konpondu, bere lagunaren bila abiatu zen.

-Torahi – esan zion -, amak ezin du ezer egin gaua iritsi arte. Ametsen munduan sendagaia aurkitu ondoren lagunduko dizula esan dit.

-Eta nik, zer egingo dut bada, gaua iritsi arte? - galdetu zion Torahik etsita. Honela ezin dut herrixkara bueltatu.

-Lasai egon, hemen geldituko gara elkarrekin ama etorri arte – esan zion.

Baina Torahi oso haserre zegoen eta bakarrik uzteko eskatu zion.

Nayrak triste eta kezkatua alde egin zuen, hala ere amak sendagaila lehenbailehen aurkituko zuela espero zuen.

Gaua oso luzea izango zela pentsatu zuen mutilak, eta ilunabarra miresten gelditu zen, Amets Ehulea laster agertuko zelakoan.

Inork ez zekien Torahiren barnean gertatzen ari zena, bera bakarrik konturatzen zen dena beste era batean sentitzen zuela.

Page 22: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Zelaitik zetozen usai berriak bereizten zituen eta lurraren soinuak lehendabiziko aldiz izango balira bezala entzuten zituen. Bere zentzumenak sentsazio berriak deskubritzen ari ziren. Bere gorputza ez ezik, bere buruak ere desberdin pentsatzen zuen eta bere bihotzak lehen sentitzen ez zuena orain estimatzen zuen.

Torahik ezin zuen lorik egin, esperientzia hura arrotzegia egiten zitzaion eta. Ama guztiek sentitzen duten samurtasuna nabaritu zuen arranoak bere kumeak nola zaintzen zituen ikusiz; zelaiko loreak inoiz baino ederragoak ikusi zituen. Orduan begiak itxi eta haizeak nola ferekatzen zuen nabaritu zuen.

Goxo-goxo ilunabarra ikustean erabat hunkitu zen eta begiak malkoz bete zitzaizkion.

Bitartean Amets Ehulea ondo ezagutzen zuen mundu horretan sartu zen sendagaiaren bila, eta azkenean. Gaueko Gidariarekin topo egin zuenean gertatutakoaren berri eman zion. Horrek honela esan zion:

-Torahik bere itxura berreskuratzeko egon, badago abesti bat, baina gorputza besterik ez duela aldatuko esan beharko diozu. Bere bihotzean eta buruan, berriz, esperientzia honen oroimena betiko geldituko zaio. Jakin beharko duzu hemendik aurrera, Torahik baduela zure ezagupenak jasotzerik, bere barnean mundua ulertzeko bi ikuspegiak bereganatu ditu eta. Zure alabak, aldiz, bere hitza ez du bete eta berarengan konfiantzarik ezin dugula izan erakutsi digu. Joan zaitez eta emaiozu mezua.

Azalpenak eman eta gero aipatutako kanta erakutsi zion.Gaueko Gidariak esan ziona buruan zuela, Torahirengana

abiatu zen. Mendi tontorrean bertan aurkitu zuen mutikoa. Esna zegoen bere barnean gertatzen ari zena hausnartzen.

-Torahi, etorri naiz!- esan zion.-Iritsi zara azkenean! Nire sorginkeriaren kontrako sendagaia

ekarri al duzu?Orduan, Amets Ehueleak bere ondoan eseri eta kanta magikoa

abestu zion. Aurrekoan bezala Torahi desagertu zen laino itxian eta berriro agertzerakoan bere betiko gorputza zeukan.

Torahi pozaren pozez besarkatu eta eskerrak eman zizkion.-Oso amets bitxi izan dut, dena den uste dut ez nengoela lo.

Gaueko Gidaria ikusi dut eta hurrengo Amets Ehulea ni neu izango naizela esan dit, baina hori ezinezkoa da, ezta? Emakumea izan behar da....

-Torahi, gauzak alda daitezke, batek daki...Baina, zerbait galdetu nahi dizut, nola sentitu zara neska izan zaren bitartean?

Eta Torahik, oraindik harritua, gau luze eta berezi hartako bizipenak kontatu zizkion.

Laster hasi zen ikasten, eta Amets Ehuleak musika, landare eta harrien sekretuak erakutsi zizkion, animaliekin hitz egiten erakutsi zion. Eta Lurra, Ura, Haizea eta Suaren zeinuak ulertzen ere ikasi zuen.

Diotenez, Amets Ehulea aukeratu behar izan zutenean, tribuko emakume guztiek Torahi izendatu zuten eta Nayra bere laguntzailea izan zen.

Page 23: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

GOGOETAK

Ametsen Ehuleak alabari sekretuak kontatu zizkion, baina Nayrak ez zituen gorde. Noizbait kontatu al dizute sekreturen bat? Gorde al duzu?

Zergatik nahi zuen Torahik bere lagunak abestiak erakustea? Zer gertatu zitzaion Torahiri abestia entzun orduko? Zer sentituko zenuke Torahiri gertatu zitzaiona gertatuko

balitzaizu? Zure ustez, zergatik hasi zen beste modu batean pentsatzen eta

sentitzen Torahi? Zer pentsatuko du Nayrak, amak esatean ez dela bere ordezkoa

izango? Zergatik uste duzu Torahi aukeratu zutela Amets Ehule? Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu. Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak marraz

ditzakezu.

Page 24: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

BIHOZGABEKERIA

Besteenganako sentimendu ezezkorra, sufrimenduarekiko bihozgogortasuna adierazten duena. Bihozgabekeria suma daiteke:

Batek ondokoari mina egiteko asmoz iseka egiten dionean. Ondo pasatzeko animaliei tratu txarrak ematen zaizkienean. Arazo fisiko edo desberdina den pertsona bati, barre egiten

zaionean. Norbaiti gogoko duen jolas batean parte hartzen uzten ez

zaionean. Norbaitek kritika garratza egiten duenean. Itxura dela eta, norbait baztertzen denean.

ITURRIAREN MENDEKUA

Antzinako iturria naiz eta denbora luzea daramadanez hemen, ez naiz gogoratzen noiz jarri ninduten plaza erdian. Ez dizuet herriaren izena aipatuko inor haserretu ez dadin, kontatu behar dizuedan aspaldiko gertaera hau oso larria baita.

Herritarrak elkarri egiten zizkioten kritikak egunero entzuteaz nekatuta nengoen. Norbait iturrira zetorrenean, beste baten zain egoten zen elkarrekin txutxumutxuka aritzeko.

Guztien arteko harremanak txarrak ziren, denak zeuden elkarren kontra eta elkarri inbidia zioten. Gertakizun txar baten aurrean elkarri botatzen zioten errua, benetako erruduna nor zen jakin gabe.

Bi herritar lagunak baziren etsaiak ere bazituzten. Bik borroka egiten bazuten besteek zirikatzen zituzten. Izengoiti latzak jarri eta

Page 25: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

iseka mingarriak egiten zioten elkarri. Honela, eguna joan eta eguna etorri herriko giroa ez zen batere atsegina.

Gogoan dut egun batean gertatutakoa: Beti bezala, denak batera hitz egiten ari ziren nire ura alferrik galtzen zen bitartean. Baina, egun hartan nire pazientziak gainezka egin zuen eta egonezina sortarazi zuen erabaki gogorra hartu nuen: iturriko ura mingotsa izango zen herriko egoera eta biztanleen jarrera aldatu arte. Ezusteko galanta!

Esamesak berehala hasi ziren:-Zer gertatu ote zaio iturriari? zergatik du urak zapore arraro

hau? bai nazka!Herritar batzuek ura besteek pozoitu zutela zioten. Azken

hauek, nahiz eta inork ez sinistu, salaketa hau ukatzen zuten. Azkenean, herritar guztiek utzi zioten nire ura edateari eta nik neuk bakarrik nekien gertatzen ari zena.

Herriko biztanle guztiak, ordea, ez ziren krudelak eta maltzurrak. Ba zen Martin izeneko mutikoa besteak bezain azkarra ez zena eta lagunik ez zuena. Herriko guztiek iseka eta goitizen asko jarri arren, inozo samarra zenez, ez zen ezertaz konturatzen.

Ez zitzaidan bidezkoa iruditzen Martinek besteen zigorra jasan behar izatea eta horregatik berari bakarrik ematen nion ur ona eta freskoa.

-Martin, ez diozu urari zapore mingotsa hartzen?-esaten zioten ura normaltasunez edaten zuenean.

-Ura ederra dago, ura besterik ez da... Erantzuten zien.Orduan Martinek hartutakoa dastatu eta zapore ona zeukala

konturatzean ez zuten ezer ulertzen.-Zergatik ez da mingotsa Martinek hartzen duen ura?-galdetzen

zuten.Herriko biztanleen bizitza erabat deserosoa bihurtu zen.

Etxeetan urik ez zegoenez, dendetan erosi edota ondoko herriko iturrira joan behar izaten zuten.

Azokara produktuak saltzera etorritako ijitoek gertatzen zena jakin zutenean, hauxe esan zieten:

-Hau ez da gauza ona. Ura mingotsa egoteak, zuen bihotzetan eta ezpainetan mingostasuna dagoenaren seinalea da.

Denak harrituta geratu ziren. Zergatik zioten hori ijitoek? Baina oraindik ez zeuden ulertzeko prest.

Martin bihotz onekoa zenez eta bizilagunek zuten arazoa ikusita, bere burua eskaini zuen ura hartu eta beraien etxeetara eramateko.

Herritarrak harriturik gelditu ziren Martinen eskuzabaltasuna ikusita, eta berarekin izandako jarreraz damutu ziren. Pixkanaka-pixkanaka bere izenez deitzen hasi ziren:

-Martin, mesedez, ekar iezadazu ura bazkaria prestatu behar dut eta.

-Faborez, Martin, ekarriko al zenidake ura afarirako?Eramaterakoan atseginez esaten zioten:-Eskerrik asko, Martin...oso jatorra zara.

Page 26: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Martin bere burua estimatzen hasi zen. Orduan zerbait gertatu omen zen herritarren bihotzetan.

Denek arazo bera zutela eta mutikoaren jarrera ikusita, elkarri laguntzen hasi ziren:

-Dendara zoaz? Ekarriko al didazu bi botila esne? -Jakina, ekarriko ez dizut bada!-Ondoko herrira al zoaz? beteko al zenidake ontzi hau?-Noski emakumea! Ez dit inongo enbarazorik egiten!Ni neu harritua nengoen herriko biztanleengan emandako

aldaketarekin. Eta beraien bihotz eta ezpainetan mingostasunik ez zegoela eta zintzotasuna zela nagusi, betiko ur goxoa ematea erabaki nuen.

Handik gutxira, nekatua zetorren kanpotar batek iturriko ura hartu eta edan zuen. Iturri ondoan zegoen herritar bat harritu egin zen kanpotarra gustura edaten ari zela ikustean eta ura dastatu egin zuen. Orduan konturatu zen ura berriro ona zegoela eta ziztu bizian zabaldu zuen berria:

-Zatozte, zatozte plazara...!Denak korrika etorri eta ura edatean izugarri poztu ziren. Orduan ijitoek esandako hitzak gogora etorri zitzaizkien eta

esan nahi zutena ulertu egin zuten.Harrezkero, plaza erdian egoteaz harro nago, behar duenari ura

ematen eta elkarrizketa atseginak entzuten aritzen naiz. Dagoeneko, lehengo kontu txarrak ahaztuta ditugu.

GOGOETAK

Ezagutzen al duzu norbait kritikatzea eta izengoitiak jartzea atsegin duena?

Zure ustez nola sentitzen zen Martin iseka egiten ziotenean? Inoiz izengoitiren bat jarri edo iseka egin dizute? Gustatuko litzaizuke ipuin honetako herrian bizitzea? Zer iruditzen zaizu iturriak egin zuena? Iturria izan bazina zer egingo zenukeen? Noiz hasi ziren elkarri laguntzen? Zergatik? Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu. Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak marraz

ditzakezu.

Page 27: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

LOTSA

Besteek espero ez duten bezala edo kode-kultural jakinen arabera jokatu ez dela sentiarazten duen deserosotasun sentipen moral latza. Sentipen hau nabari da besteen ongizate edo eskubideei erasan ez dieten ohiko arau sozialak hausten direnean. Lotsa senti liteke:

Beste pertsonen jarrerarengatik. Jende askoren aurrean hitz egitean. Besteak iaioak diren zerbaitetan gu ez garenean. Jende berria ezagutzean. Konturatu gabe zerbait gaizki egiten dugunean. Gure gaitasunak jendaurrean ezagutaraztera behartzen

gaituztenean. Norbaitek barregarri uzten gaituenean.

ELENAREN ANAIA

-Ama! Aita! Elenak bizia salbatu dit! –esan zuen Patxik etxeko atetik sartu bezain laster.

Elena isilik geratu zen. Bazekien goiz hartako abenturak azaltzeko momentua iritsi zela, beraz istorioa hasieratik kontatzen hasi zen.

Uda zen eta bero handia zegoen. Elena anaia Patxirekin auzoko igerilekuan zen, ura oso gustukoa baitzuen eta bai baitzekien igerian.

- Elena, zatoz gurekin –esan zioten bere lagun Laura eta Intzak.- Berak ez zekien zer egin: amari anaia Patxi, adimen urrikoa

zena, zainduko zuela hitz emana zion. Lotsa ematen zion, ordea, lagunek jakiteak arazoak zituen anaia zuela, horregatik, ez entzunarena egin zuen.

- Elena, zergatik ez zatoz gurekin bainatzera?Lagunak gehiegi hurbildu zitzaizkion, eta erantzun behar izan

zien:- Banoa! Nire gauzak hartu behar ditut. Aurreratu zaitezte eta

oraintxe joango naiz.Anaia zaindu nahi zuen, baina baita lagunekin egon ere, beraz,

esan zion Patxiri:- Patxi, mesedez, gera zaitez hemen mugitu gabe ni etorri arte,

konforme? Etorri bezain laster elkarrekin uretara joango gara. Ondo iruditzen al zaizu?,

- Oso ondo, Elena, hemen geratuko naiz.

Elena poz-pozik joan zen Laura eta Intzarekin bainatzera. Ezin zuen pentsatu ere egin geroago gertatu behar zuena.

Page 28: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Patxiri denbora luzea pasatu zela iruditu zitzaionez, arrebaren bila joatea erabaki zuen, baina hura oso leku handia zen eta beldurtzen hasi zen. Denbora luzez bila ibili ondoren topatu eta dei egin zion.

- Elena, Elena,! Bainatu egin nahi dut!Elenak entzun ez balio bezala egin zuen, baina Patxik

igerilekuaren beste aldetik berriro deitu zion.Lagunek esan zioten:- Nor da hori? Badirudi zuri deika ari dela.- Bai zera, beste norbaitekin nahastu nau ziurrenik –eta Elenak

uretan jarraitu zuen lagunekin jolasean.Patxi igerileku ertzera hurbildu eta dei egin zion, baina Elenak

ez zion jaramonik egin. Orduan, igerileku ertz-ertzean zegoela konturatu gabe gehiago hurbildu eta uretara erori zen.

Elenak ikusi zuenean, berehala joan zen garrasika ari zen anaiarengana eta esan zion:

- Ez kezkatu, banoa! – eta eskaileratxo batzuk eskuratzen zizkion bitartean.

Igotzen lagundu eta bere toaila eman zion.- Patxi, esan dizut handik ez mugitzeko eta nire zain egoteko –

esan zion haserre.- Baina, bero nintzen eta bainatu nahi nuen –erantzun zion

Patxik negarti, errieta egin dioten baten antzera.Elenaren lagunek egoera ulertu ezinik galdetu zioten:- Elena, nor da mutil hori? Ezagutzen al duzu?- Bai, anaia dut –erantzun zuen lotsatuta lurrera begira.- Eta zergatik ez diguzu lehenago aurkeztu?Elenak lotsatuta esan zien:- Arraro samarra baita..., adimen urrikoa da eta ume txiki bat

bezalakoa da ni baino zaharragoa bada ere. - Anaiarekin lotsatzen zara? –galdetu zion Laurak-. Nik arazoak

dituen anaia edukiko banu, harro sentituko nintzateke berari lagundu eta berarentzat garrantzitsua izateaz.

- Tira... nik ulertzen dizut... niri berdina gertatuko litzaidake... –esan zuen Intzak.

Laurak suminduta begiratzen zien biei, Patxi bitartean, elkarrizketatik kanpo, bere burua lehortzen ari zen.

Eta zuek antzeko arazoren bat edukiz gero, gustatuko al litzaizueke zuekin lotsatu eta jendearengandik ezkutatuak izatea? –galdetu zien Elenari eta Intzari.

Biak pentsakor geratu ziren zer erantzun jakin gabe. Patxi altxatu eta arrebari esan zion:

- Elena, bizia salbatu didazu. Maite zaitut –eta musu eman zion.Elena izugarri hunkitu zen: anaiak arrebarekin maitagarri

jokatzen zuen bitartean, arreba honekin lotsatzen zen. “Eskerrak konturatzen ez den”, pentsatu zuen.

Laura Patxirengana hurbildu eta esan zion:- Kaixo Patxi! Laura dut izena eta zure arrebaren laguna naiz –

eta musu eman zion.

Page 29: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Intza, une batean zalantzan egon zen baina azkenean bostekoa emateko keinua egin zuen bere burua aurkezteko asmoz.

- Intza nauzu eta ni ere zure arrebaren laguna naiz.Baina, Patxik honengana jo eta pot eman zion. Patxi erabat

pozik zegoen hainbeste musurekin eta esan zion irrifartsu: - Patxi nauzue, Elenaren anaia, munduko arrebarik onenaren

anaia.Elena gorritu egin zen eta denak barrezka hasi zitzaizkion.- Zergatik ez gara denok elkarrekin bainatzen? –proposatu zuen

Laurak. Hondoak jotzen ez duen aldera joan gaitezke Patxirekin egoteko. Zer deritzozue?

Laurek oso ondo pasatu zuten goiza eta ia konturatu gabe, etxera bazkaltzera itzultzeko ordua iritsi zen.

Orain gurasoak pare-parean zituen eta anaiari bizia nola salbatu zion azaldu behar zien.

Elenak goiz hartan igerilekuan gertaturiko guztia ez zuen kontatu, laburpen txikia baino: Patxi igerilekura erori zela eta berak ateratzen lagundu ziola.

Gurasoek hori entzun ondoren, esan zioten:-Eskerrik asko anaia zaintzeagatik, badakizu gure laguntza

behar duela. Oso harro gaude zurekin.Elenak Patxiri begiratu eta une batez haren lekuan jarri zen.

Orduan onartu zuen goiz hartan Laurak izugarrizko eskarmentua eman ziola.

GOGOETAK

Zergatik lotsatzen zen Elena bere anaiaz? Arazorik eduki, adimen urrikoa izan edo eta elbarritasunen

bat duen anaia izango bazenu, zure lagunek jakiteak lotsa emango lizuke? Zergatik?

Elenaren bi lagunak berdinak al dira? Nola uste duzu sentitu zela Patxi uretara erori zenean? Patxi erori izanaren errua norena zela uste duzu? Patxirena

edo Elenarena? Elenarekin hitz egiteko aukera izango bazenu, zer esango

zenioke? Asma ezazu antzeko istorio bat. Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen marrazkia.

Page 30: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

NORBEREGANAKO KONFIDANTZA

Norberak duen balioaren eta gaitasunaren sentimendua. Hau da, norbera ari den horretan sinestea, alde sendoak eta ahulak jakinda; baina beti ere, arreta handiena eskainiz norberak duen gaitasunari. Geure buruarenganako konfidantza senti dezakegu:

Zailtasunak gainditu ondoren. Ondokoen balorazio positiboak entzutean. Egindako gauzak ondo ateratzen zaizkigunean. Ondokoek konfidantza erakusten digutenean. Maite gaituztenontzat garrantzitsuak garela sentitzean. Egin dugun hutsegite edo okerrari aurre egiteko gauza

garenean. Autoestima egokia daukagunean.

Page 31: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

OROIMENA GALDU ZUEN PRINTZEA

Bazen behin, oso gutxik ezagutzen zuen erresuma eta, gainera, hara iristea oso zaila egiten zena, mendi garai bateko tontorrean, munduko mendi tontorrik altuenean, baitzegoen.

Egun batean erregeak semeetariko bati deitu esan zion:- Seme, gure erreinuko tradizioari jarraikiz eginkizun oso

garrantzitsu bati ekin behar diozu. Egunen batean adore proba bat gainditu beharko duzu ni ordezkatzeko, zure adineko printze guztiek bezala. Urruneko herrialde bateko kobazuloan, suge arriskutsu baten babespean ezkutatuta dagoen perla zoragarria berreskuratu beharko duzu. Han bertakoek zertan zabiltzan ez dute jakin behar eta horretarako zure itxura eta arropa aldatu, beraien ohituretara moldatu eta beraien hizkuntza ikasi beharko duzu, baina, mesedez seme, ez sekula ahaztu zure eginkizuna.

Printzea bidaiarako prestatu zuten eta urruneko herrialdeko mugaraino lagundu zioten. Behin hara iritsita, bakarrik utzi zuten.

Herri batera zeramala zirudien bide-zidor batetik oinez zihoala, gizaseme batzuekin egin zuen topo. Hauek, bidaide zutelakoan, berarekin hitz egin eta bazkaldu zuten.

Bertako biztanleek harrera beroa egin zioten, etxea, lana eta jatekoa eskaini zizkioten eta pixkanaka bertara eraman zuen eginkizuna ahaztu egin zitzaion pixkanaka. Bertakoa egin zen, hizkuntza eta ohiturak ikasi zituen eta besteak bezala janzten zen.

Aita kezkatua zegoen semearen berririk ez zuelako, hortaz mezulari sekretuak bidali zituen eta hauek bueltan semearen egoera tamalgarriaren berri eman zioten. Nor zen eta zertara joan zen ahaztuta zeukan, hain egokitua eta gustura baitzegoen. Egoera ikusita, hegazti mezularia bidali zioten printzeari zertara joana zen gogorarazteko.

Gau batez, printzea lotan zegoela, kolpetik esnatu zen baten batek zera xuxurlatu zionean: “Printze gazte hori, esna zaitez eta gogora ezazu nor zaren eta zertara etorria zaren”.

Begiak ireki eta hegan zihoan hegaztia ikusi zuenean gogoratu zuen perla zoragarria berreskuratzeko etorria zela.

Printze gazteak ez zekien perla babesten zuen sugetzarrari aurre egiteko nahikoa adore izango zuen, baina erregearen semea zela gogoratu zuenean indartsu sentitu zen. Sugea bizi zen kobazulorantz abiatu zen eta erreinuan ikasitako sorginkeria eta soinuen bidez sugetzarra lokartu eta perla zoragarria eskuratu zuen.

Ordura arte erabilitako arropak erantzi eta printzearenak jantzi nahi izan zituen, baina denbora hartan asko hazi zenez ezin izan zuen.

Oso pozik abiatu zen herrialdera agindutakoa bete zuelako.Iritsi zenean harrera beroa egin zioten. Bere mailari eta neurriari

zegozkion jantziak eskaini zizkioten, bistakoa baitzen herrialde urrun hartan izan zen denboran hazi egin zela.

Page 32: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Gortean perla zoragarria berreskuratu eta proba gainditu zuelako zoriondu zuten. Gainera, bueltan etorri zitzaien printzea ezberdina zela konturatu ziren, bai kanpotik bai barrutik aldatu baitzen.

Eta kontatzen dutenez, errege izan zenean zintzotasunez eta jakinduriaz jokatu zuen.

GOGOETAK

Ipuineko zein zati gustatu zaizu gehien? Erregeak semeari proba bat ezarri zion. Zuk zer egingo

zenuke perla eskuratzea eskatuko balizute? Inoiz ezer ahaztu al zaizu/duzu edo oroimen onekoa zara? Zer egin zuen printzeak oroimena berreskuratu zuenean? Sugetzarrari aurre egin zionean bere adorea zalantzan jarri

zuen benetan nor zen jabetu zen arte. Inoiz gertatu al zaizu horrelakorik?

Kezkatzen zintuen arazoren bati irtenbidea eman ondoren nola sentitu zara?

Zer egingo zenuke printzeari nor zen eta zer egin behar zuen gogorarazteko?

Ipuinari jarraipena eman diezaiokezu edo zatiren bat alda dezakezu. Zuk zeuk beste proba batzuk asmatu ditzakezu edo printzeari eginkizuna betetzen lagundu.

Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen marrazkia.HASERREA

Zerbait egin nahi izan eta ezin egiteak sortzen duen frustrazio sentipena. Gure eskubideak errespetatzen ez direnean, iruzur egiten digutenean,... sortzen den erreakzio suminkorra. Haserretu gaitezke:

Irain, mehatxu edo eta tratu txarrak jasaten ditugunean. Desio genuen zerbait lortzen ez dugunean. Injustiziak ikusten ditugunean. Besteek gauzak guk nahi ditugun bezala egiten ez

dituztenean. Estresatuegiak gaudenean. Tristura eta ahultasun sakona ezkutatzeko erabiltzen

dugunean. Planifikatutakoak porrot egiten duenean.

IZARRETAN IBILALDIA

“Bat, bi, hiru, lau, ... hamar. Hori da izar emana dagoena zeruan! Ezin ditut zenbatu ere egin!”

Page 33: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

Tesik ez zekien hainbeste izar kontatzen, gainera, pilatuta zeudenez nahastu egiten zen. Belarretan etzanda, zerura begira amona zetorkion gogora, bere bizitzako pertsona garrantzitsuena eta ia ama adina maite zuena.

Teresa zuen izena, gehienek ordea Teresita deitzen ziotenez, amonak Tesi deitzea erabaki zuen. Guztiz gustukua zuen izena, eta gainera, berari bakarrik eskainia.

Amaren zain elkarrekin pasatzen zuten denboran, amonak irakurtzen, kantatzen eta dantzan irakatsi zion.

Horixe zen gehien gustatzen zitzaiona: dantzatzea eta irakurtzea, nahiz eta oraindik ez zuen helduek bezain azkar irakurtzen. Amona irakasle lanetan aritua zen. Nabari zitzaion haurrei irakastea gogoko zuela, egun erretiratua zegoen baina.

Hala ere, Tesiri amonaz gehien gustatzen zitzaiona bere irribarrea eta entzuteko gaitasuna ziren. Amak ez zuen denbora gehiegi izaten, beraz, arazo edo zalantzaren bat zuenean amona Josefinarekin hitz egiten zuen Tesik.

Behin Tesik galdetu zion:- Amona, zergatik oihukatzen didate gurasoek haserretzen

direnean? Batzuetan ez dakit zergatik haserretzen diren ere...Amonak erantzun zion:- Zure gurasoek lan asko egiten dute eta guztiz nakatuak iristen

dira etxera. Ondorioz, edozerk jartzen ditu urduri. Etxean ere lan egin behar izaten dute, eta honek, haserrearazi egiten ditu. Baina, ez zuen arrazoi horrek konbentzitu Tesi eta hizketan jarraitu zuen amonarekin.

- Lehengo egunean edalontzi bat erori eta puskatu egin zitzaidalako, ama neurekin haserretu zen. Helduei ez al zaie inoiz ezer erori eta puskatzen? Atzo zereal kaxa armairuan sartu nahian, nahigabe, lurrera bota nuen eta berriz ere nirekin haserretu zen.

- Helduoi ere gauzak erori eta puskatzen zaizkigu nahi gabe, baina amak uste du zurekin haserretuz gero, hurrengoan kontu handiagoz ibiliko zarela.

- Orduan zergatik ez dit esaten kontu handiagoz ibiltzeko oihurik egin gabe? Hobeto ulertuko nuke.

Amona Josefinak Tesik gurasoak ulertzea nahi zuen. Ados ez zegoen, ordea, haurrarekin hainbestetan haserretu eta ohiuka aritzearekin, haurra txikia zelako eta oraindik ikasten ari zelako. Honela bada, irribarre egin, besarkatu eta jolas bat proposatu zion.

- Amak txikitan irakatsi zidan jolas dibertigarri bat azalduko dizut Tesi: gauzak okertzen direnean, zurekin haserretu edo zu haserretzen zarenean imajina ezazu zeruko hodei bati hots egiten diozula eta jaistean gainean jartzen zarela; orduan sakonki arnasa hartu eta ahopean esango duzu: “lasai, Tesi, lasai”. Errepika ezazu bizpahiru aldiz hodei gainean zaudela imajinatzen duzun bitartean. Ikusiko duzu hobeto sentituko zarela eta ez zarela urduri jarriko. Niri lasaitzen ikasteko lagundu zidan eta baita nire ikasle guztiei ere.

Gauean Tesik ezin zuen loak hartu, amari telefonoz deitu ziotela esatea ahaztu eta berarekin haserretu baitzen. Amak ez zion oherakoan musurik eman. Jolasarekin gogoratu zen eta zerutik jaitsi

Page 34: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

eta bere bila zetorren hodeia imajinatu zuen. Orduan esan zion bere buruari: “Lasai, Tesi, lasai” eta bat batean ahots bat entzun zuen:

- Nora eramatea nahi duzu?Hodeia hitz egiten entzun zuenean beldurtu egin zen Tesi, baina

gehiegi pentsatu gabe esan zion:- Izarretan ibilaldia egin nahi dut.Esan eta egin: Hodeia leihotik atera zen Tesi zirraraz beterik

gainean zeramala.Pixka bat igo eta azpian etxeak ikusi zituen, gehixeago igo eta

hiria ikusi zuen, gehiago igo eta penintsulako mapa ikusi zuen eta gorago jo zutenean Lurra ikusi zuen: izugarri polita zen. Izarrak ikusten hasi zen. Hodeiak esan zion:

- Ibilaldi motza egingo dugu, neuk ere lotara joan behar dut eta.Tesiri ametsetan ari zela iruditzen zitzaion: Izarren artean

hegan zebilen eta hauek keinu egin eta ongi etorria egiten zioten.- Kaixo Tesi!- Ezagutzen al nauzue? -galdetu zien.- Bai, ezagutzen zaitugu: zu guri begira zaudenean, gu ere zuri

begira gaude.Tesik, begiak zabal-zabalik, hara eta hona begiratzen zuen.Itzulera azkarragoa izan zen eta laster ohean zegoen berriro

ere.- Lasaiago al zaude? –galdetu zion hodeiak – Ibilaldia gustatu

izana espero dut, amona Josefinaren oparia zen.- Amonaren oparia?- Bai: badaki datorren astean zure urtebetetzea dela eta

ustekabean harrapatu nahi zintuen: Berak eskatu zidan zure bila etortzeko.

Tesi erabat txundituta zegoen, hala ere, hain nekatua zegoenez, loak hartu zuen. Hurrengo egunean eskolatik irten zenean, amona noiz iritsiko irrikitan zegoen.

- Amona, amona bart gauean zuk irakatsitako jolasean aritu naiz, hodei bat etorri da eta izarretan ibilaldia egin dugu!

Tesik amonari bidaia kontatu zion, amonak adi-adi entzuten zion bitartean eta esan zion:

- Beno, amets polita izan duzula uste dut.- Ez zen ametsa amona! Egia zen!- Entzun Tesi, neuk ere zure adina nuenean bidaia zoragarriak

egiten nituen, lo nengoela gizaki harrigarriekin topo egin eta beraiekin hitz egiten nuen, beste planeta batuk bisitatzen nituen, arrainekin igerian ibiltzen nintzen, txoriekin hegan egiten nuen eta hori guztia niretzat erreala zen. Zazpi urte bete nituenean dena aldatu zen. Baten batek esan zidan amets horiek guztiak tontakeriak zirela eta horrexegatik esperientzia haiek ahazten hasi nintzen. Orain, ordea, konturatzen naiz oker zeudela eta bizitza osoan zehar amets egitea oso garrantzitsua dela.

- Amona, datorren astean zazpi urte beteko ditut. Amets egiteari utziko al diot orduan?

Page 35: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

- Ezetz espero dut Tesi, amets egiteari uzten diozunean zahartzen hasiko zara. Zuk amets egiten jarraitzea nahiko nuke eta amets horiek gogoratzea.

Tesi konturatu baino lehen iritsi zitzaion urtebetetze eguna, eta jaso zituen oparien artean gehien gustatu zitzaiona izartxoz beteta zegoen paper batean bildutakoa izan zen. Itsatsita zuen hodei formako pegatinak zera zioen: “Tesirentzat, amona Josefinaren partez”. Letra handiz “Ametsen egunerokoa” idatzita zuen libreta zoragarria zen.

Page 36: Sentitzeko ipuinak euskaratuak

GOGOETAK

Nola sentitzen da Tesi gurasoak berarekin haserretzen direnean? Inoiz sentitu al zara horrela? Zergatik uste duzu gurasoak haserre dituela? Tesi bazina, zer esango zenieke? Zer egiten duzu haserretzen zarenean? Tesiren amonak lasaitzeko jolas bat irakatsi zion. Ezagutzen duzu

baten bat? Gustatuko al litzaizuke izarretan ibilaldia egitea? Tesiri bere ametsak idazteko eguneroko bat oparitu diote. Zuk ere

idatzi edo marrazten dituzu zure ametsak? Asma ezazu antzeko istorio bat. Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen marrazkia.