Sexismoa eta gaboank

2

Click here to load reader

Transcript of Sexismoa eta gaboank

Page 1: Sexismoa eta gaboank

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 6.astea

Gabonen xarmaren atzean, sexismoa

sustatzen jarraitzen duten jostailuak

Heldu dira! Gabonak bertan ditugu eta ero moduan, helduok

gure senideei zer erosiko burua galtzen hasten garen bezala, haurrek

Olentzerori zer eskatuko orduak eta orduak igarotzen dituzte

aldizkariak, iragarkiak… berrikusten. Urte osoan zehar ezer oparitzeko

beharrik ez eta gabonak iristean, etxeko txikitxoei esku onekoak

izateko beharrean sentitzen gara.

Gabonek sustatzen duten kontsumismo geldiezinaz luze

jardungo banintz ere, ez da hori gaurko asmoa. Jostailuak hezitzaile

diren heinean, gabonetan oparituriko jostailuek transmititzen dituzten

baloreez jardun nahiko nuke. Izan ere, jostailu sexistak geroz eta

urriagoak direla uste banuen ere, aurrekoan gelako haur bati El Corte

Ingles-eko jostailu aldizkaria eskatu eta harrituta gelditu nintzen.

Aldizkaria ireki eta zera aurkitu nuen: orrialde urdinak borroka,

indarra, kemena, ausardia… transmititzen dituzten MUTILEN

jostailuekin. Hurrengo orrialde arroxean ordea, edertasuna, zaintza,

liraintasuna… transmititzen dituzten NESKEN jostailuak.

Ados, NESKA/MUTILentzako zirenik ez zuen esplizituki jartzen bai

ordea genero estereotipoak sustatu. Orrialde haiek sexismoaren

sustatzaile garbiak zirela egiaztatzeko zera galdetu nion ikasleari:

- Aizu Xabier, bi orrialde hauetatik zein lau jostailu aukeratuko

zenituzke? Zergatik?

Xabik argi zeukan erantzuna, gizarteak eta medioek sustaturiko

sexismoaren aldetik, “mutilentzako” jostailuak aukeratu zituen eta

nik, orrialde arroxeko jostailuak aukeratu ez izanaren zergatia

galdetzean honakoa izan zen:

Page 2: Sexismoa eta gaboank

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 6.astea

- Ombre, argi dago, orrialde honetako jostailu guztiak neskenak

dira eta ni mutila naiz! Nola eskatuko diot Olentzerori Barbie

bat?

Hala ere nire azterketa ez zen bertan gelditu, beste hainbat jostailu

denden aldizkariak lortu eta hauek aztertzeari ekin nion eta egia esan

neutraltasunik ez nuen ez aldizkari batean ere ikusi. Antza XXI.

Mendean genero berdintasunari bidea eman nahi digon honetan

kapitalismo neoliberalistak atzera egiten du eta EITBk egindako

erreportaian argi azaltzen da zein den egungo egoera:

- http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-

fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=no

rmal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-

1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1729087

Ildo honetik, nola demontre aukeratuko ditut nire lehengusu txikiei

gabonetan, urtebetetzeetan edota sudur puntatik ateratzen zaidan

egunean oparitu nahi diedan jostailua? Informazio mediatikoak

sexismoa saltzen badigu nola joka dezakegu zurrun jostailu hezigarri

egokiak aukeratzeko garaian? Ezagutzen ahal ditugu merkatuan dauden

jostailuak? Ezberdindu ahal ditzakegu sexistak eta ez sexistak? Tira,

nork bere printzipioak sortu baditzake ere, kasu honetan nik

internetera jo dut eta hainbat eragilek sexu berdintasunari bide

emateko jostailuen aukeraketetan eman beharreko hainbat gomendio

aurkitu ditut.

1. Lekeitioko udalak argitaraturiko “Jostailu ez sexisten

aukeraketarako gida” : http://www.lekeitio.com/es-

ES/Ayuntamiento/Documents/JOSTAILUEZ.pdf

2. Sortzen ikasbatuak argitaraturiko “Jostailuen aukeraketaren”

gida:http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-

fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=no

rmal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-

1&p_p_col_count=1&articleId=403879&groupId=10138

3. Ponencia Curso “Jugar en igualdad: estereotipos de género en

la publicidad de juguetes” (Martinez Pastor, E.):

https://www.youtube.com/watch?v=7Bte7vUkkN0

Interesgarriak oso bi gidek emandako gomendioak baina are

gehiago Martinez Pastorrek emandako hitzaldia, non gidei

buelta handi bat ematen dien eta hausnarketarako bide

zabalagoa eman didan.