Sierra Nevadako Jangoxo ostatua

3
Sierra Nevadako JANGOXO ostatua Ane.

description

Gida turistikoa

Transcript of Sierra Nevadako Jangoxo ostatua

Page 1: Sierra Nevadako Jangoxo ostatua

Sierra Nevadako JANGOXO ostatua

Ane.

Page 2: Sierra Nevadako Jangoxo ostatua

Lehenengo eta behin, Granadako Sierra Nevadan altxatzen den Jangoxo izenez ezagutzen den ostatu paregabe hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat. Izan ere, bertoko produktuak esku trebez erabiliz, plater zoragarriak eskaintzen dituzte sukaldariek. Lurralde honetako hestebeteak oso preziatuak dira hainbat zizka-mizka egiteko, esaterako, alde batetik, “Tapak”, eta bestetik hain gozagarria den ogiz eta urdaiazpikoz sortutako “Pintxo Anoa”. Aurrekoa gutxi balitz, arrainez egindakoak ere apartak dira, adibidez, letxugaz, gaizkataz eta kabiarrez eginiko “Riofríoko beluga kabiarra”.

Bestalde, barazkiak erabiliz, sukaldariek hainbat lehenengo plater erakargarri prestatzen dituzte, ahozuri guztiek atseginez dastatzeko, hala nola, baba frijituak urdaiazpikoarekin batera, zerba beteak eta hain ezaguna den barazkiz apailatutako gazpatxoa. Lehenengo platerak oraindik ez dira bukatu! Eltzekariak jatetxe honetan ere badaude, esate baterako, patataz, arrautzaz eta urdaiazpikoz sorturiko “Patatas a lo pobre” izenekoa.

Bigarren platerei dagokienez, arrainak banaezinak diren sinboloak dira. Izan ere, hauek erabiliz, sukaldariek plater zaporetsuak eskaintzen dituzte. Haien artean aipatzekoak dira, adibidez, amuarraina plantxan eta harian sartutako sardinak. Arrainak ez ezik, okela ere oso preziatua da hainbat plater gozagarri prestatzeko, esaterako, zoragarria den antxume frijitua baratxuriekin betera. Beste aldetik, jatetxe honetako lapikoak ere kontuan hartzekoak dira. Hauen artean aipatu beharrekoa da ortuariz, okelaz, eta arrautzaz eginiko San Antongoa.

Page 3: Sierra Nevadako Jangoxo ostatua

Jatetxe honetako postreak ere izen handikoak dira. Haien artean kremaz, esnez eta txokolatez sortutako “Tarta de Gloria”-k aipamen berezia merezi du.

Sukaldaritza honetako plater zoragarriekin batera, bisitariek bertoko ardo-zuria ere dastatu ahal dute bazkari eta afari ahaztezinak izateko.

Bukatzeko, aipatutako guztiagatik, Jangoxo izeneko ostatua derrigorrezko geldiunea da plater gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Ez galdu gero!