SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza...

17
www.fontaneda.net 72 SINTAGMA JOKAGARRIA Deklinabidea ikusita, lau sintagma deklinagarriak (eta izenlaguna) egokitu ondoren, orain bosgarrena, jokagarria, aditz-sintagma egokitu behar dugu. Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki, artizki eta atzizkiak) hizki-multzo bat, marka-multzo bat hartzen du aditzak. Hau aditz-jokabidea da. Deklinabide-markak sintagmako azken hitzari bakarrik eransten zaion bezala, jokabidean ere, eta eredutzat baiezko perpausa harturik, sintagma jokagarria osatzen duten hitz guztietatik (muinetik eta determinatzaile edo laguntzaileetatik), azkena bakarrik jokatzen da. opari bat omen DARAMATE ERAMAN muina jokatzen da opari bat eraman BEHAR DIOGU BEHAR IZAN laguntzailea jokatzen da opari bat eraman EGITEN DUGU EGIN laguntzailea jokatzen da Aditz batzuk elkartuak dira, izen batez eta aditz batez osatuak. Hauetan izena ez, jakina, aditza bakarrik jokatzen da. zer NAHI DUZUE ? NAHI IZAN aditzetik, IZAN trinkoa bakarrik jokatzen da zoritxarrari AURRE EMAN DIOGU AURRE EMAN aditzetik, EMAN jokatzen da zuk Gasteizen LAN EGITEN DUZU LAN EGIN aditzetik, EGIN jokatzen da Hala ere, erosoago izatearren, batzuetan ez da IZAN aditzaren aspektua aipatzen, eta aspektuari dagokion atzizkia sintagma jokagarriko izen-zatiari eransten zaio. oso MAITEKO zaitut maite izango zaitut esan beharrean Edurnek ez du etorri NAHIKO ez du etorri nahi izango esan gabe diru gehiago BEHARKO dut behar izango dut esan beharrean

Transcript of SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza...

Page 1: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 72

SINTAGMA JOKAGARRIA

Deklinabidea ikusita, lau sintagma deklinagarriak (eta izenlaguna) egokitu ondoren, orain bosgarrena,

jokagarria, aditz-sintagma egokitu behar dugu.

Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik.

Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki, artizki eta atzizkiak) hizki-multzo bat, marka-multzo bat hartzen

du aditzak. Hau aditz-jokabidea da.

Deklinabide-markak sintagmako azken hitzari bakarrik eransten zaion bezala, jokabidean ere, eta

eredutzat baiezko perpausa harturik, sintagma jokagarria osatzen duten hitz guztietatik (muinetik eta

determinatzaile edo laguntzaileetatik), azkena bakarrik jokatzen da.

opari bat omen DARAMATE ERAMAN muina jokatzen da

opari bat eraman BEHAR DIOGU BEHAR IZAN laguntzailea jokatzen da

opari bat eraman EGITEN DUGU EGIN laguntzailea jokatzen da

Aditz batzuk elkartuak dira, izen batez eta aditz batez osatuak. Hauetan izena ez, jakina, aditza bakarrik

jokatzen da.

zer NAHI DUZUE? NAHI IZAN aditzetik, IZAN trinkoa bakarrik jokatzen da

zoritxarrari AURRE EMAN DIOGU AURRE EMAN aditzetik, EMAN jokatzen da

zuk Gasteizen LAN EGITEN DUZU LAN EGIN aditzetik, EGIN jokatzen da

Hala ere, erosoago izatearren, batzuetan ez da IZAN aditzaren aspektua aipatzen, eta aspektuari

dagokion atzizkia sintagma jokagarriko izen-zatiari eransten zaio.

oso MAITEKO zaitut maite izango zaitut esan beharrean

Edurnek ez du etorri NAHIKO ez du etorri nahi izango esan gabe

diru gehiago BEHARKO dut behar izango dut esan beharrean

Page 2: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 73

NAHI IZAN

Aditz elkartuak erabiltzen direnean, NAHI IZAN adibidez, kontuan hartu behar dugu muina zein aditz

den eta laguntzailea zein aditz den. NAHI IZAN aditza perpaus batzuetan sintagma jokagarriko muina,

perpauseko aditza izaten da eta beste batzuetan, berriz, aditzeko determinatzailea, laguntzailea.

Lehenengoan, izaki bat edo beste baten ekintza bat lortu nahi dugunean, NAHI IZAN aditza muina,

perpauseko aditza da eta bere adizkiek perpauseko nork-sintagmarekin (zerbait nahi duenarekin) eta nor-

sintagmarekin (nahi denarekin) komunztatu behar dute.

AUTOA nahi DUT NIK hura-nik

AUTOAK nahi DITUT NIK haiek-nik

ZU nahi ZAITUT NIK zu-nik

ZU IGOTZEA nahi DUT NIK hura(jokagabea)-nik

ZUK AUTOA EROSTEA nahi DUT NIK hura(jokagabea)-nik

ZUK NIRI AUTOA EROSTEA nahi DUT NIK hura(jokagabea)-nik

ZU IGO ZAITEZEN nahi DUT NIK hura(jokatua)-nik

ZUK NIRI AUTOA EROS DIEZADAZUN nahi DUT NIK hura(jokatua)-nik

ZUK NI IKUS NAZAZUN . nahi DUT NIK hura(jokatua)-nik

nor aditza nork

(muina)

Bestean, guk geuk ekintza bat egin nahi dugunean, egin nahi duguna perpauseko aditza da, eta NAHI

IZAN, berriz, determinatzailea, aditz laguntzailea. Bere adizkiek perpauseko nor-sintagmarekin eta, baldin

badaude, nori-sintagmarekin eta nork-sintagmarekin komunztatu behar dute.

AUTOA erosi nahi DUT NIK hura-nik

AUTOA ZURI erosi nahi DIZUT NIK hura-zuri-nik

AUTOAK erosi nahi DITUT NIK haiek-nik

ZU ikusi nahi ZAITUT NIK zu-nik

NI__ __ ZURI hurbildu nahi NATZAIZU ni-zuri

nor nori aditza nork

(muina+laguntzailea)

Bigarren kasu honetan, nahi izan aditza nor bakarrik daukan aditzeko laguntzailea denean, bere jokoa

gaur egun nor-nork balitz bezala egiten da, literatura klasikoak batzuetan nor-adizkia erakutsi duen arren.

etorri nahi DUT nik

nor=ni aditza nork(?)

(muina+laguntzailea)

JOKABIDE TRINKO ETA PERIFRASTIKOA

Lehen ikusi dugunez, eredutzat baiezko perpausa harturik, sintagma jokagarriko azken aditza bakarrik

jokatzen da. Jokabide hau trinkoa edo perifrastikoa izan daiteke.

Page 3: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 74

JOKABIDE TRINKOA

Aditz gutxik oso modu gutxitan berezko adizkiak ditu, aditzaren erroari dagozkion markak edo hizkiak

erantsirik. Hau jokabide trinkoa da.

gu hobeak GARA IZAN aditzak (7), bere burua egokituz, honelako adizki trinkoa egiten du

nire amak BALEKI JAKIN aditza ere trinko jokatzen da hemen

zu gurekin ZENTOZEN ETORRI aditzaren adizki trinkoa

ADITZAREN ERROA

Adizki trinkoa osatzeko markarik erantsi baino lehen, erroa aztertu behar dugu. Aditz baten erroa

aurkitzeko, adizenaren aurrizkia eta atzizkia kentzen dizkiogu. Erroa lortuta, askotariko markak erantsiz

jokatzen dugu, berezko jokoa, adizki trinkoa egiten dugu.

Gaur egun hurrengo aditzek daukate jokabide trinkoa, zenbait modutan behintzat. Zerrenda honetan

letra larriz agertzen dira erroak.

a-TXEKi, ATXIKI aditzekoa e-ZAGU-tu

e-dUK-i, D letra galtzen da i-BIL-i

e-GI-n iGOR(R)-i

e-GO-n iHARDETS-i

e-KAR(R)-i iHARDUK-i

e-KI-n iHARDU-n, JARDUN aditzekoa

e-MA-n eta -I- i-KUS-i

e-NTZU-n iRAKATS-i

e-RABIL-i iRAKI-n

e-RAKUTS-i iRAU-n

e-RAMA-n i-RITZ-i

eRAUNTS-i iRUDi

e-RI-o(n), JARIO eta JARIATU i-ZA-n, -U-, -DI-, -IRA-, -IRO-, -KI-, -ZA-

e-ROA-n j-AIK-i

e-ROS-i ja-KI-n

e-RRA-n eta -IO-, ERRAN eta ESAN aditzekoak ja-RRAI-ki, JARRAITU

e-TOR(R)-i j-OA-n

e-TZA-n uTZ-i

e-UTS-i

ESAN edo ERRAN aditzak -IO- erroa erabiltzen du indikatiboan; baldintzan eta ondorioan, ordea,

-RRA- erroa.

nik egia DIOT

zuek egia BAZENERRATE

(7)

IZAN aditza laguntzailea da, baina, aditza denez gero, berezko zentzua ere badu.

Page 4: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 75

IZAN aditzak erro ezberdin batzuk erabiltzen ditu, balizko aditz zahar batzuetatik etorriak. Bestalde,

errorik gabeko adizkiak ere baditu. Baina guztietan aditz bera da, IZAN aditza.

itsasoa hortik ikusten DA edo itsasoa hortik ikusten DUGU denok

ikus DADIN edo guztiok ikus DEZAZUEN ipini dut koadroa hemen

hurbil BEKIGU

zure morroirik zintzoena NAIZ edo morroirik zintzoena NAUZU

hori zuentzat oso erraza DA edo hori oso erraza DUZUE

Bost erro (izan, *edun, *edin, ekin, *ezan), aditz bat: IZAN aditza.

JOKABIDE PERIFRASTIKOA

Aditz gehienek kasu gehienetan ez dute joko trinkorik, IZAN aditz laguntzailearen bitartez jokatzen

dira. Hau jokabide perifrastikoa da.

nire amak JAKIN BALU

gu hobeak IZATEN GARA

zu gurekin ETORRIKO ZINEN

guk lana biharko BUKA GENEZAKE

IZAN, JAKIN, ETORRI eta BUKATU aditz-muinei IZAN lagunatzailaren adizki bana eransten zaie

jokabide perifrastikoa egiteko.

Adibide honetan ikusi dugunez, aditz-muinak lau modu desberdinetan agertzen dira, ekintza bakoitzaren

aspektuaren arabera.

A S P E K T U D U N M O T A K

Azken adibideko lehenengo hirurek ekintzaren garapen-egoera adierazten digute. Hiruretan ekintza zein

egoeratan dagoen azaltzen digute: ekintza bukatuta dagoen, ekintza martxan dagoen, edo ekintza hasi gabe

dagoen. Ekintzaren garapeneko hiru egoera hauek aditzaren hiru aspektuak sortzen dituzte: aspektu burutua,

aspektu irekia eta aspektu gertakizuna.

ASPEKTU BURUTUA

Aspektu burutua duen aditzak ekintza bukatuta dagoela adierazten du. Aspektu burutua adizena bera da.

SARTU zara SARTU aditzaren adizenak ekintza bukatuta dagoela dio: zu barruan zaude,

sartzen bukatu duzu eta.

IKASI genuen IKASI “

EMAN zidan EMAN “

EBAKI ditut EBAKI “

Page 5: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 76

ASPEKTU IREKIA

Ekintza hasi baina bukatu gabe dagoenean, ekintza martxan dagoenean, (momentuan gertatzen ari

delako, edo ohiko ekintza delako), aditzak aspektu irekia hartzen du. Horretarako, adizenari atzizkia kendu

ondoren, -TzEN atzizkia eransten zaio (-TEN, aditza -N letraz edo txistukariz bukatzen bada).

SARTZEN zara SARTU ekintza hasi da, baina bukatu gabe dago: zu atean zaude sartzen, edo,

egunero sartzen bazara, bihar ere gertatzekoa da; ekintza bukatu gabe dago.

IKASTEN genuen IKASI “

EMATEN zidan EMAN “

EBAKITZEN ditut EBAKI “

ASPEKTU GERTAKIZUNA

Ekintza hasi gabe, buruko asmo edo ametsa bakarrik dela adierazteko, aditzak aspektu gertakizuna

hartzen du, adizenari -KO atzizkia erantsiz (-L edo -N letraz bukatuei, ordea, -GO atzizkia eransten zaie).

SARTUKO zara SARTU ekintza ez da hasi, sartzeko asmoa duzu, besterik ez; orain kanpoan

zaude eta.

IKASIKO genuen IKASI “

EMANGO zidan EMAN “

EBAKIKO ditut EBAKI “

Aspektu hau hartzean, -L edo -N letraz bukatutako aditzek -EN atzizkia ere har dezakete.

EGINEN duzu = EGINGO duzu

HILEN lirateke = HILGO lirateke

IZANEN zen = IZANGO zen

ASPEKTUGABEKO MOTA

Aditzak agindua, nahia, helburua edo ahalmena adierazten duenean, ekintzak ez du inolako garapenik.

Hau aspektugabeko mota da, eta (-N letraz bukatuei izan ezik) adizenari atzizkia kenduz egiten da.

SAR zaitez SARTU ekintza ez du garapenik, agindua besterik ez da. Ekintza ez da hasi, ez

dago martxan eta ez da bukatu ere.

IKAS zitekeen IKASI “

EMAN zenitzan EMAN “

EBAKI liteke EBAKI “

Hau honela, aditz-sintagma jokatzeko, bere azken aditzak bakarrik berezko adizkia egiten du (jokabide

trinkoan), edo azken aditzari bakarrik IZAN laguntzailearen adizkia eransten zaio (jokabide perifrastikoan).

Page 6: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 77

Hona jokabide trinkoaren adibide batzuk:

DAKARTZAT EKARRI muinaren adizki trinkoaz osatutako sintagma.

omen DATOR Partikula determinatzaileak eta ETORRI muinaren adizki trinkoak

osatutako sintagma

Jokabide perifrastikoaren adibide batzuk:

EKARRIko ditut (EKARRI muinaren aspektu gertakizuna + IZAN laguntzailearen adizkia)

joko perifrastikoz osatutako sintagma.

EKARRI nahi izan ditut (EKARRI muinak + NAHI IZAN determinatzailearen aspektu burutua +

IZAN laguntzailearen adizkia) joko perifrastikoz osatutako sintagma.

Jokabidea osatzeko, ekintzaren xehetasun guztien arabera egokitu behar dugu aditz-sintagma, nahiz

trinkoa nahiz perifrastikoa. Aditzak ematen dituen xehetasunak hauexek dira: aldia, modua eta gizakiak.

A L D I A K

Hiru aldi daude jokabidean: orain, lehen eta geroaldia.

O R A I N A L D I A

Orainaldiak ekintza oraintxe gertatzen dela edo oraini buruz erlazio zuzena duela adierazten du.

Oraindaldiak ez dio batere markarik eransten adizkiari.

oraintxe NATOR Sakela-telefonoaz ari naiz, eta etxeratzeko ekintza oraintxe

gertatzen ari dela diotsat solaskideari

berandu ETORRI ZARA Zu gabe hasi gara bazkaltzen, orain ari gara, garaiz etorria ez

zarelako

guk EGIN DEZAGUN agindu du amak Amaren agindua orain indarrean dago

L E H E N A L D I A

Lehenaldiak ekintza lehengo momentu batean gertatzen zela edo momentu hari buruz erlazio zuzena

zuela adierazten du. Lehenaldiak beti -N atzizkia eransten dio adizkiari. Halaber, gizakiek hartzen dituzten

marketan eragina ere badauka lehenaldiak.

atzo ASTELEHENA ZEN Egoera lehenaldiko momentu bati buruzkoa da, ez

oraingoari buruzkoa

zurekin JOANGO NINTZEN Momentu hartan geroago egiteko asmoa nuen

guk EGIN GENEZAN agindu zuen amak Agindua lehengo egoera urrun bati buruzkoa da

Page 7: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 78

G E R O A L D I A

Geroaldia etorkizunean egiteko alegiazko ekintza bati buruzkoa da. Geroaldiak ez dio batere markarik

eransten adizkiari eta, baina badauka gizakiek hartzen dituzten marketan eragina.

zuek EROR ZINTEZKETE Gerta liteke, etorkizunean abagunerik izango balitz

dirurik BAGENU Orain betetzen ez den alegiazko baldintza adierazten du.

etxe hori EROSIKO NUKE Hori gerta liteke, orain ez dagoen aukerarik balego

A L D I M A R K A

Ikusi dugunez, aditzaren aldi batek bakarrik eransten dio marka bat adizkiari; lehenaldiak -N atzizkia,

alegia.

iaz gogor ikasi GENUEN

emaitzak ikus ZENITZAKEEN

oso berandu etorri ZEN

Page 8: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 79

Page 9: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 80

M O D U A K

Aditzaren jokabidean zazpi modu dira, hiru motatan banatuta: azalpena, baldintza eta ondorioa. Mota

hauek bina aldaera dituzte: aspektuduna eta aspektugabea.

MODUEN ASPEKTUDUN ETA ASPEKTUGABEKO MOTAK

Bi aldaera hauen ezberdintasuna IZAN aditz laguntzailearen jokabidean bakarrik gertatzen da. Beste

aditz trinkoek erro bera dute bi aldaeretan. Baina IZAN aditzak erro ezberdina erabiltzen du aldaera bakoitzean.

IZAN ADITZAREN ERROAK

nork-gabeko jokoak (8) nork duten jokoak

(8)

aspektudun moduak -za- -u-

aspektugabeko moduak -di-, -KI- -ZA-

etorri na-tZA-io (ni-hari) ETORRI aditzetik: aspektu burutua eta nork gabeko IZAN adizkia

ikusiko ba-n-U (hura-nik) IKUSI aditzetik: aspektu gertakizuna eta nork duen adizkia

sar ze-DI-n (hura) SARTU aditzetik: aspektugabea eta nork gabeko adizkia

gerta da-KI-_gu-ke (hura-guri) GERTATU aditzetik: asèktugabea+nori eta nork gabeko adizkia

egin die-ZA-gu-ke-zue (hura-guri-zuek) EGIN aditzetik: aspektugabea eta nork duen adizkia _________________________

F adibidea

Hau IZAN aditzean bakarrik gertatzen da. Beste adizki trinkoetan, berriz, aspektudunak eta

aspektugabeak ez dira bereizten.

na-TOR-kio(+n) = etortzen natzaio = etor nakio(+n)

ba-ne-KI = jakingo banu = jakin baneza

ze-BIL-en = ibiltzen zen = ibil zedin

zene-RAMA-igu-ke = eramango zeniguke = eraman zeniezaguke

Hau honela, jokabideko zazpi moduak hauexek dira.

A Z A L P E N A

Orainaldian eta lehenaldian bakarrik erabiltzen da, etorkizunean gertatuko ote den alegiazko ekintzaren

berririk ezin eman daitekeelako.

Aspektudun modua INDIKATIBOA da.

Aspektugabeko modua SUBJUNTIBOA da. Subjuntibotik orainaldian beste modu bat sortzen da:

AGINTERA.

(8)

Xehez idatzitako letrak adizki batzuetan galtzen dira.

Page 10: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 81

Subjuntiboak -N edo -LA atzizkia eransten dio adizkiari.

gaur goizean ETORRI GARA Indikatiboa

zuek gurekin ATERA ZAITEZTEN Subjuntiboa

IGO ZAITEZ mendi horretara Agintera

B A L D I N T Z A

Orain, lehen eta geroaldian erabiltzen da. Baldintzak BA- aurrizkia eransten dio adizkiari.

Aspektudun modua BALDINERA da.

Aspektugabeko modua SUPOSITIBOA da.

gero antzokian IKUSTEN BADUT... Baldinera

horra JOAN BANADI... Supositiboa

O N D O R I O A

Orain, lehen eta geroaldian erabiltzen da. Ondorioak -KE- artizkia eransten dio adizkiari.

Aspektudun modua ONDORIERA da.

Aspektugabeko modua AHALERA da.

dirua UTZIKO GENIOKEEN Ondoriera

oraintxe SAR ZAITEZKE Ahalera

M O D U M A R K A K

Aditzak hiru modu-marka erabiltzen ditu:

- Baldintzetako BA- aurrizkia.

- Ondorioetako -KE- artizkia.

- Subjuntiboko -N edo -LA atzizkiak.

baldin hainbeste diru BAZENEUKATE Baldineran

etxe polit hori erosiko ZENUKETE Ondorieran

bertan bizi GAITEZEN Subjuntiboan

Page 11: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 82

Page 12: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 83

G I Z A K I A K E T A G I Z A K I M A R K A K

Sei gizakik har dezakete parte perpausean.

NI Hitz egiten duen gizakia.

HI ala ZU Hitz egiten zaion gizakia. Gaur egun bi trataera daude: zutanoa (ZU erabiltzen duena) eta

hitanoa (HI erabiltzen duena). HI eta ZU bateraezinak dira perpausean. ZU plurala da.

HURA Beste edonor.

GU Hitz egiten duen gizakia eta beraren lagunak (GU plurala da).

ZUEK Hitz egiten zaion gizakia eta beraren lagunak (ZUEK birplurala da).

HAIEK Gainerako gizakiak (HAIEK plurala da).

Jatorriz, sei gizakiak hauek ziren: NI, HI, HURA singularrez, GU, ZU eta HAIEK pluralez. Geroago,

adeitasunezko trataera nagusitu zen, lehenagoko HI gizakiari zegokion singularra adierazteko, ZU erabiltzen

hasi zelarik. Horregatik, oraingo ZU gizakiak, zentzu singularra izan arren, egitura plurala du. Eta antzinako

ZU pluralaren lekua betetzeko, ZUEK asmatu zen, egitura birpluralekoa.

Gizakiek perpausaren barnean, besteak beste, nor, nori eta nork eginkizunak betetzen dituzte. Hiru

sintagma hauek, gizakiek, eragin zuzena dute aditzaren jokabidean, sintagma jokarazleak dira.

N O R

Sei nor-gizakiek aurrizki hauexek eransten dizkiote adizkiari, beti erroaren aurrean. ZU, GU, ZUEK eta

HAIEK, nor pluralek, Z ala iT pluralgilea eransten dute. ZUEKek gainera TE birpluralgilea eransten du.

nor Aurrizkia (9)

NI N-

HI ZU H- Z-+pluralgilea

D- (orainaldian, aginteran b-)

HURA z- (lehenaldian)

l- (geroaldian)

GU G- +pluralgilea

ZUEK Z- +pluralgilea+ -TE- birpluralgilea

D- +pluralgilea(orainaldian, aginteran b-)

HAIEK z- +pluralgilea (lehenaldian)

l- +pluralgilea (geroaldian)

ba-Nen-tor ETORRI aditzetik, nor ni duela

De-za-ke-gu IZAN aditzetik, orainaldiko nor hura duela

Zinde-rama+TZA+TE-da-n ERAMAN aditzetik, nor zuek duela

(9)

Xehez idatzitako aurrizkiak adizki batzuetan galtzen dira.

Page 13: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 84

N O R I

Sei ere izan arren, zazpi nori-gizakia direla esan dezakegu: nori-gabeko perpausak ere, nori-gabeko

aditzak ere izan daitezke eta. Hain zuzen, nori-eza zazpigarren noritzat hartu behar dugu. Nori-gizakiek

artizkiak eransten dizkiote adizkiari, beti aditz-erroaren atzean.

nori Artizkia (10)

NORI BARIK Nori-gizakirik ez dagoenez, artizkirik ere ez

NIRI -kiT- (-kiDA- beste hizki baten aurrean)

HIRI ZURI -kiK- (-kiA beste hizki-aurrean)/-kiNa

Maskulinoa ala femeninoa den arabera

-kiZU-

HARI -kIO-

GURI -kiGU-

ZUEI -kiZUE-

HAIEI -kIE-

e-ma-IE-zu EMAN aditzetik, nori haiei duela

d-_-IZUE-t IZAN aditzetik, nori zuei duela

da-kar-KIDA-zu EKARRI aditzetik, nori niri duela (beste atzizki baten aurrean, T hartu beharrean,

DA egiten du)

di-+z-KIT-_ IZAN aditzetik, nori niri duela (amaieran dagoelako T letrak irauten du)

Adizki batzuetan, aspektugabeko moduetan, nori-artizkiko -I- letra aurreratu egiten da, nor-aurrizkiaren

barnean kokaturik.

dIe-za-GU-te-n IZAN aditzetik, nori guri duela

nIe-rama-ZU-ke ERAMAN aditzetik, nori zuri duela

Ie-za-DA-k IZAN aditzetik, nori niri duela

Kasu berezi bat daukagu ESAN aditzean. -IO- erroa du eta bizkaierazko nori-artizkiak erabiltzen ditu.

d-io-STA-zu (hura-niri-zuk)

d-io-SA-gu (hura-hiri maskulinoa-guk)

d-io-SNA-te (hura-hiri femeninoa-haiek)

d-io-TSU-t (hura-zuri-nik)

d-io-TSO-zue edo d-io-TSA-zue (hura-hari-zuek)

d-io-SKU-_ (hura-guri-hark)

d-io-TSUE-gu (hura-zuei-guk)

d-io-TSE-k (hura-haiei-hik maskulinoa)

(10)

Adizki batzuetan, gehienetan, bokal atzean dagoenean, nori-artizkiak k letra galtzen du.

Page 14: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 85

N O R K

Zazpi nork daude, perpaus eta aditz batzuetan nork bai, baina beste batzuetan ez dagoelako. Nork-

gizakiek hurrengo markak eransten dituzte, erroaren atzean, eta baldin badago, nori-gizakien atzean.

ze-uka-TE-n EDUKI aditzetik, nork haiek duela

d-u-K IZAN aditzetik, nork hik maskulinoa duela

d-u-N IZAN aditzetik, nork hik femeninoa duela

da-kar+tza-_ EKARRI aditzetik, nork hark duela (horregatik atzizki hutsa)

E R R O A R E N A T Z E K O L O T U R A

Adizki batek hiru motatako atzizkiak har ditzake: lehenaldiko -N aldi-atzizkia, subjuntiboko -N edo -LA

modu-atzizkiak eta deklinabide-atzizkiak ere.

de-za-te-LA Moduzkoa (subjuntiboko -LA)

nind-u-zu-N Aldizkoa (lehenaldiko -N)

d-u-da-LAKO Deklinabidekoa (-LAKO motibatiboa)

Erroaren atzean ezin daiteke atzizkirik jarri. Horretarako, erro eta atzizkiaren artean E lokarria erantsi

behar da. Azter ditzagun hurrengo bi esaldi hauek.

nire aitak amari gona gorria ekarri ZION N atzizkia -IO- nori-markaren atzean dago

neska horrek gezurra ZIOEN N atzizkia ESAN aditzeko -IO- erro atzean zegokeen

Erro eta atzizkiaren artean E lokarria eransten da, hurrengo adibidean dakusagun bezala.

da-KI + n ! dakiEn (+ deklinabideko -N)

gen-U + n ! genuEn (+ lehenaldiko -N)

da-GO + lako ! dagoElako (+ deklinabideko -LAKO)

d-it-U + nean ! dituEnean (+ deklinabideko -NEAN)

z-IHARDU + n ! ziharduEn (+ lehenaldiko -N)

d-IRUDI + nez ! dirudiEnez (+ deklinabideko -NEZ)

(11)

Lehen-geroaldietako irregulartasun handia dela eta, adizki askotan nork-marka galtzen da; ik. 96. or.

nork Atzizkia (11)

NORK BARIK Nork gizakirik ez dagoenez, atizkirik ere ez

NIK -t (-da beste marka baten aurrean)

HIK ZUK -k (-a beste marka-aurrean)/-n(a)

Maskulinoa ala femeninoa den arabera

-zu

HARK Hutsa eransten du

GUK -gu

ZUEK -zue

HAIEK -TE

Page 15: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 86

Erro atzean nor-pluralgilea dagoenean, pluralgilea garden balitz bezala, pluralgilearen atzean E lokarria

jarri behar da.

g-oa+Z +n ! goazEn (+ subjuntiboko -N; honetan ahoskeragatik ere bai)

ne-ki+ZKI +n ! nekizkiEn (+ lehenaldiko -N)

da-kus+KI +la ! dakuskiEla (+ deklinabideko -LA)

Hala ere, Az bukatzen diren erroek (edo nor-pluralgileek) atzizkiak onartzen dituzte beren atzean,

lokarririk gabe.

de-ZA + la ! dezala (+ subjuntiboko -LA)

nind-OA + n ! nindoan (+ lehenaldiko -N)

da-RAMA + lako ! daramalako (+ deklinabideko -LAKO)

ze-kar-TZA + n ! zekartzan (+ lehenaldiko –N)

Atzizkiak Ez bukatutako nor-pluralgile edo birpluralgileei lotzeko, ez da beste E bat hartu beharrik,

jakina.

ze-u-DE + n ! zeuden (+ lehenaldiko -N)

za-re-TE + la ! zaretela (+ deklinabideko -LA)

IZAN aditzean bi salbuespen izan behar ditugu gogoan.

" Alde batetik, aspektudun motako Az bukatzen diren nor bakarreko erroetan, Az bukatzen badira ere,

edozein atzizki hartzean, adizkiaren azkeneko A hori (errokoa edo ez) E bihurtzen da. Bihurketa hau TE

birpluralgilearen aurrean ere gertatzen zaio.

da-_ + la ! dela (+ deklinabideko -LA)

nin-tZA + n ! nintzen (+ lehenaldiko -N)

zin-A + lako ! zinelako (+ deklinabideko -LAKO )

za-RA + te ! zarete (+ ZUEK-en birpluralgilea)

# Bestetik, mota aspektugabeko nor bakarreko -DI- erroak, Az bukatu ez arren, lokarririk gabe hartzen

ditu atzizkiak.

da-DI + la ! dadila (+ subjuntiboko -LA)

nen-DI + n ! nendin (+ lehenaldiko eta subjuntiboko -N)

Bi salbuespen hauetako erroek, ordea, ez dute onartzen beren atzean -KE- modu-marka. Erro eta -KE-

artean TE lokarria erantsi behar da.

nin-tZA + ke ! ninTZATEke (ondoriera)

da-DI + ke !(dadiTEke) da_ITEke (ahalera)

Bigarren adibide honetan dakusagunez, -DI- erroak orainaldian Da galtzen du (di+te! ITE), eta lehen-

geroaldietan, DI osoa galtzen du (di+te! TE).

na-DI +ke !(nadiTEke) na_ITEke (ahalera)

nen-DI +ke !(nendiTEke) nIn_TEke (ahalera)

Page 16: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 87

Bihurketa hau -DI- erroari Z nor-pluralgilearen aurrean ere gertatzen zaio.

da-DI +z-en ! (dadiTEzen) da_ITEzen (subjuntiboa)

za-DI +z ! (zadiTEz) za_ITEz (agintera)

zen-DI +z-ke+te ! (zendiTEzkete) zIn_TEzkete (ahalera)

Azkenik, erro atzean, atzizkiak izan ezik, modu edo gizaki-markak jar daitezke.

d-aKI + gu ! dakigu (+ GUK nork, gizakizkoa)

z-U + te-n ! zuten (+ HAIEK nork, gizakizkoa)

da-KAR + kie-t ! dakarkiet (+ HAIEI nori, gizakizkoa)

da-GO + z-kio ! dagozkio (+ nor-pluralgilea, gizakizkoa)

nind-U + ke-_ ! ninduke (+ ondorierako -KE-, moduzkoa)

zen-U +te-n ! zenuten (+ZUEK nork-en birpluralgilea)

Page 17: SINTAGMA JOKAGARRIA - fontaneda.net · Aditz-sintagmak solaskideari bidali nahi diogun ekintza adierazten du, xehetasun guztiak emanik. Perpausean eginkizun hau betetzeko, (aurrizki,

www.fontaneda.net 88