Software librea behar dugu

4
Software librea behar dugu! BiharDaBerandu.wordpress.com blogean argitaratutako artikulua. 2010/06/04 · 3 Iruzkin · Hau editatu Gure ikastetxeko sistema informatikoa zaharkitua dago? Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk izan ditugu. Ikasturte hasieran informatika gela bakarra genuen bost lerroko institutu baterako. Talde bakoitzari nekez egokitzen zitzaion astean behin irakasle honekin informatika gelara joatea. Bigarren gela zabaldu zutenean ere gauzak ez ziren zeharo aldatu. Oraindik ere irakasleon lasterketak egin behar izaten genituen informatika irakasleek utzitako hutsuneak betetzeko. Baina informatika gela erabiltzea lehen arazoa besterik ez zen. Informatika gelara hamabostean behin-edo erabiltzeko aukera genuenean hauxe zen topatzen genuen panorama: Interneteko konexioa ez zebilen. Ez ditut estatistikak egin baina, zer iruditzen zaizue, zenbatean egiten zigun kale internetko konexioa ordenagailu batean edo guztietan, % 5, % 10? (Imajinatzen duzue argindarrarekin, elektrikarekin, antzeko kaosa?) Konexioa genuenean barraskiloaren lasterketa kamera geldian ikustea bezalakoa. Azkenik konektatzen ginenean, voilà!, sarrera berbera ikastetxeko ehunka ikasle guztientzat: ik0151XXaa eta pasahitzik gabe! Gero software bat eta bakarra, pribatua, zuen gurasoen eta irakasle honen zergekin bapo ordaindua eta gaztelania hutsean, D eredua nagusi den eta normalizazio plana duen ikastetxe batean! Lehenengo bost minutuak mahaigaineko argazkiaren gudatxoa, kendu aurreko erabiltzailearen argazkia, dela neska pertxenta, dela motortzarra, dela Athleticeko lehoia… eta ezarri geurea: mutil ederra, autotzarra edo Barçako izarrarena.

description

Gure ikastetxeetako informatika sistemaren ajeak (karikatura baina kontatzen den guzti-guztia 2009-2010 ikasturtean ikusia). Konponbidea nondik joan beharko litzatekeen. Iritzia.

Transcript of Software librea behar dugu

Page 1: Software librea behar dugu

Software librea behar dugu!BiharDaBerandu.wordpress.com blogean argitaratutako artikulua.

2010/06/04 · 3 Iruzkin · Hau editatu

Gure ikastetxeko sistema informatikoa zaharkitua dago?

Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk izan ditugu.

Ikasturte hasieran informatika gela bakarra genuen bost lerroko institutu baterako. Talde bakoitzari nekez egokitzen zitzaion astean behin irakasle honekin informatika gelara joatea. Bigarren gela zabaldu zutenean ere gauzak ez ziren zeharo aldatu. Oraindik ere irakasleon lasterketak egin behar izaten genituen informatika irakasleek utzitako hutsuneak betetzeko.

Baina informatika gela erabiltzea lehen arazoa besterik ez zen. Informatika gelara hamabostean behin-edo erabiltzeko aukera genuenean hauxe zen topatzen genuen panorama:

• Interneteko konexioa ez zebilen. Ez ditut estatistikak egin baina, zer iruditzen zaizue, zenbatean egiten zigun kale internetko konexioa ordenagailu batean edo guztietan, % 5, % 10? (Imajinatzen duzue argindarrarekin, elektrikarekin, antzeko kaosa?)

• Konexioa genuenean barraskiloaren lasterketa kamera geldian ikustea bezalakoa.

• Azkenik konektatzen ginenean, voilà!, sarrera berbera ikastetxeko ehunka ikasle guztientzat: ik0151XXaa eta pasahitzik gabe! Gero software bat eta bakarra, pribatua, zuen gurasoen eta irakasle honen zergekin bapo ordaindua eta gaztelania hutsean, D eredua nagusi den eta normalizazio plana duen ikastetxe batean!

• Lehenengo bost minutuak mahaigaineko argazkiaren gudatxoa, kendu aurreko erabiltzailearen argazkia, dela neska pertxenta, dela motortzarra, dela Athleticeko lehoia… eta ezarri geurea: mutil ederra, autotzarra edo Barçako izarrarena.

Page 2: Software librea behar dugu

• Gero IE nabigatzailea zabaldu eta ezustekoa, aurreko ikasle batek abiarazteko konfigurazioa aldatu du eta betiko Bing bilatzailearen ordez Youtubeko bideorik erotikoena, barregarriena edo nazkagarriena topatuko dugu!

• Hurrengo hamar minutuetan aurreko erabiltzaileak zabalik ahaztu duen e-postako mezuak irakurtzen edo irakasleak zabaldutako wikian barrabaskeriak idazten aurreko erabiltzailearen izenaren babespean.

• Eta jakina, on-line jokoak zabaltzen eta gure kontua eta errekorrak gogoratzen…

• Gero, agian, irakaslea pasatuko da gure ordenagailu paretik eta eskatuko digu arrapaladan minimizatu ditugun leihoak ezabatzeko eta mesedez, arren, otoi ez erabiltzeko IE gaztelaniaz eta Mozilla Firefox euskaraz erabiltzeko. Nabigatzaile arraro hori norbaitek ezabatu duela adieraziko diogu.

• Hamaikagarren aldiz Firefox + Xuxen + Euskalbar instalatzen ari ginen bitartean irakasleak gure jokoetan IE horren bidez jolasean harrapatzen bagintuen bagenuen aitzakia, deskarga oso motel dabil! Etxean bost minututan egiten dena gurean 20 minututan nekez!

• OpenOffice euskaraz instalatzeko aukera datorren ikasturterako utzi beharko dugu. Badakizue paketea deskargatzeko informatika gela berrian, 2010. urtean zabaldu den informatika gelan, 6 ordu baino gehiago behar izan nituela behin? Notario bat eskuratzen badidazue berriro egingo dugu proba sinesgaitz eta eszeptikoentzat propio. Oraingoz gure Premia arduradunaren lekukotza besterik ez daukat. (Premia larria daukagu, beste Premia programa hobe baten premia).

• Plug-in pilo bat falta zitzaizkigun. Ezin gure wikian eskegitako audioak entzun, ezin eskegitako diapositiba aurkezpenak ikusi…

• Txirrinak beti jotzen du azkarrago informatika gelan. Ordenagailuei itzaltzeko botoia sakatzeko ohitura dago gure ikastetxean eta ordenagailu gehienak eskegita geratzen dira prozesuan. Ikasleak arrapaladan alde egin programa guztiak zabalik utzita eta hortxe geratu da irakaslea dozena erdi bat ordenagailu, banan-banan itzaltzen, on-off etengailua zazpi segundotan sakatuz, besterik ezean.

Datorren ikasturtean ordenagailu gehiago izango ditugu? Software hobea? Entzun dudanaren arabera gurean ez da aldaketa handiegirik iragarri.

Gauzak beste modu batean egin litezke?

Zergatik eskatzen dugu batzuk software librea eskoletan? (Merkeagoa, azkarragoa, seguruagoa delako bakarrik?)

Uste dut Richard Stallmanek esan zuela behin eskoletan software pribatiboarekin heztea eskoletan tabakoa erretzen irakastearen parekoa zela, zer uste duzue zuok? Zergatik esango zuen horrelakorik?

Zer egin software librea gure ikastetxean eta gure gizartean sustatzeko?

Page 3: Software librea behar dugu

Argazki hau Windowsen Biktimen Elkarterako dohaintza (taldearekin bat egiteko egin klik argazkian)

3 responses so far ↓

• Tweets that mention software librea behar dugu! -- Topsy.com // 2010/06/04 at 10:16 | Reply (edit)

[...] This post was mentioned on Twitter by txipi, karlos g liberal. karlos g liberal said: RT @txipi: software librea behar dugu! http://bihardaberandu.wordpress.com/2010/06/04/software-librea-behar-dugu/ [...]

Page 4: Software librea behar dugu

• gorkaazk // 2010/06/07 at 06:17 | Reply (edit)

Zergatik erabili software librea?

+ Merkeagoa delako

+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago)

+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).

+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak, merkeago).

+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ibili beharko ginateke.

+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago.

+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.

+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.

+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke.

+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?