Sorginak

37
Sorginak Maiz, erratz baten gainean, katua lagun eta kapela tente batez jantziak irudikatu dira euskal sorginak. Garai horretako emakumeen jantzia, ordea, oso bestelakoa zen Euskal Herrian. Oso litekeena da sorginak ere modu horretan jantziak izatea. Ikus: emakumeen jantzia Euskal Herrian betidanik sinestatu izan da sorgintasunean. Gaur egun, batez ere, akelarreekin lotzen badira ere, aitzinean sorginek gauza onak eta txarrak egin zitzaketen. Apoa, sugea, erratza, akerra... elementu sakratuak ziren eta emakumeen indarra erakusten zuten. Herritar asko joaten zitzaien laguntza eske: ukendu , sendabelar eta aholku eske alegia; alabaina, mundu magiko hori deabrutu egin zuen eliza katolikoak , beldur eta gorrotoa sortu asmoz sorginei buruzko alegiak asmatu zituen. Elizak emakumearen ahalmen hori ezabatu nahi izan zuen, bera baitzen deabruarekin harremanetan jartzen zena, lehorteak eragin eta begizkoa botatzen zuena. Izaeraz, berriz, zitalak omen ziren, zikinak eta sexualitate handikoak. Eliza Katolikoaren ustez emakumea zen paganismoaren zabaltzaile nagusia Euskal Herrian: akats handiak ditu, arriskutsua da eta sexualitate kontrolaezinekoa da; gainera, kutsakorrak dira eta fisikoki aldrebesak. Berotasun handia dute gorputzean eta sagar bat eskutan hartuz gero, ximel-ximel eginda uzten dute. Azken finean, egiazki, sorginek boterea dute eta botere hori kendu nahi die elizak. Gainera, mezu horren guztiaren azpian interes politikoa ere nabarmen ikus daiteke: XVI. mendean Gaztela eta Frantziako monarkiak Pirineotako Ituna (1659) prestatzen ari ziren Nafarroa bitan banatzeko. Sorginak "muga" horren alde batetik bestera igarotzen ziren, zatitu nahi zen lurralde bakarrean bizi ziren, eta horregatik, arriskutsuak bilakatu ziren. Elizak ere Jainko bakarra ezarri nahi zuen eta jauntxoek feudalizazio saioak egin nahi zituzten. Herritarrak matxinatu egin ziren, eta Gaztela-Frankoen erregeek eta Erromako elizak Inkisizioa martxan jarri zuten. Errepresio bide hori ongi baitzetorkien horiei denei.

Transcript of Sorginak

Page 1: Sorginak

Sorginak

Maiz, erratz baten gainean, katua lagun eta

kapela tente batez jantziak irudikatu dira

euskal sorginak. Garai horretako

emakumeen jantzia, ordea, oso bestelakoa

zen Euskal Herrian. Oso litekeena da sorginak ere

modu horretan jantziak izatea.

Ikus: emakumeen

jantzia

Euskal Herrian betidanik sinestatu izan da sorgintasunean. Gaur egun, batez ere, akelarreekin lotzen badira ere, aitzinean sorginek gauza onak eta txarrak egin zitzaketen. Apoa, sugea, erratza, akerra... elementu sakratuak ziren eta emakumeen indarra erakusten zuten. Herritar asko joaten zitzaien laguntza eske: ukendu, sendabelar eta aholku eske alegia; alabaina, mundu magiko hori deabrutu egin zuen eliza katolikoak, beldur eta gorrotoa sortu asmoz sorginei buruzko alegiak asmatu zituen. Elizak emakumearen ahalmen hori ezabatu nahi izan zuen, bera baitzen deabruarekin harremanetan jartzen zena, lehorteak eragin eta begizkoa botatzen zuena. Izaeraz, berriz, zitalak omen ziren, zikinak eta sexualitate handikoak.

Eliza Katolikoaren ustez emakumea zen paganismoaren zabaltzaile nagusia Euskal Herrian: akats handiak ditu, arriskutsua da eta sexualitate kontrolaezinekoa da; gainera, kutsakorrak dira eta fisikoki aldrebesak. Berotasun handia dute gorputzean eta sagar bat eskutan hartuz gero, ximel-ximel eginda uzten dute. Azken finean, egiazki, sorginek boterea dute eta botere hori kendu nahi die elizak. Gainera, mezu horren guztiaren azpian interes politikoa ere nabarmen ikus daiteke: XVI. mendean Gaztela eta Frantziako monarkiak Pirineotako Ituna (1659) prestatzen ari ziren Nafarroa bitan banatzeko. Sorginak "muga" horren alde batetik bestera igarotzen ziren, zatitu nahi zen lurralde bakarrean bizi ziren, eta horregatik, arriskutsuak bilakatu ziren. Elizak ere Jainko bakarra ezarri nahi zuen eta jauntxoek feudalizazio saioak egin nahi zituzten. Herritarrak matxinatu egin ziren, eta Gaztela-Frankoen erregeek eta Erromako elizak Inkisizioa martxan jarri zuten. Errepresio bide hori ongi baitzetorkien horiei denei.

Akelarre

Akelarre

Page 2: Sorginak

Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak

Mota

Jai edo Ospakizun historikoa eta mitologikoa

Mitologia Euskal mitologia

Lekua Euskal Herria

Jatorria

Zugarramurdiko leizeak, ZugarramurdiNafarroa, Euskal Herria

Artikulu hau mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Akelarre (argipen).

Akelarrea sorginek eta aztiek bilkurak eta errituak egiten dituzten lekua da.

Erritu honen izena Nafarroa Garaian dagoen Zugarramurdiko leizeen alboan dagoen larre edo zelaitik datorkio, Akelarre izenekoa. Erritu hauen inguruko sinesmena oso zabalduta dago, eta ez bakarrik Euskal Herrian eta Pirinioetan, Europako herrialde askotan baizik.

Hala ere, Akelarre izena izan da ospe handiena hartu duena, eta beste zenbait hizkuntzara pasatu dena gainera. Zabalpen honekin zerikusi handia izan zuten Logroñoko Inkisizioak Nafarroako sorginen aurka burututako prozesuek. Badago beste Akelarre izeneko sorgin lekua Mañarian.

Zugarramurdiko harpeko sarrera-atari handiaren gainean, badago horma batean zulo bat, eta herri sinesmenaren arabera hortxe kokatzen zen Aker Beltza bere jarraitzaileei mintzatzeko.

Leize handiak alderik zabalenean 120 metroko zabalera du. "Infernuko" Errekak leizea erdi-erditik zeharkatzen du. Urteen joanean, leizea industen joan da erreka; dagoeneko hamabi metroko garaiera eman dio harpeari. Leize Handia hainbat tokitatik ikus daiteke, behetik edo goitik, eta goitik begiratzean koloredun argiek efektu bereziak sortzen

Page 3: Sorginak

dituzte harrietan. Leize Handiaren atarian, XVIII. mendeko kisu labeak ere hortxe dirau. Gose handiko garaietan, karea uzta gehiago ateratzeko oso erabilgarria izan zen herriko baserritarrentzat. Harpe hauetan aspaldiko hondakin arkeologikoak azaldu dira. Leize Handiaren barruan, beste bat zabaltzen da: Akelarre leizea. Izenaren jatorria kobazuloaren pare-parean dagoen zelaian dago, akerraren larrean, alegia. Hemen izan ohi ziren garai batean akelarreak; hor biltzen ziren sorginak. Errekaz aurreragoko arroila sakona "Sorginen lezea" deitzen dute.

Eduki-taula

 [ezkutatu]  1 Izena 2 Historia

3 Akelarre tokiak

4 Akelarrea ospatzen zuten beste zenbait toki

5 Ikus gainera

6 Bibliografia

[aldatu] Izena

Zugarramurdiko leizeak

Page 5: Sorginak

Sorginen Akelarrea, Francisco Goya

Sorgin jai hauek ospatzen omen ziren zelaiaren izena, Akelarre da. Esanahia, Akerraren larrea da, ospakizun hauetan aker beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua. Isilpeko salaketaren eta Inkisizioaren iritziz, bertan eta ondoko leizean egiten omen ziren akelarreak. Beste azalpen baten arabera, akelarre izena jatorrizko "alkelarre" hitzetik letorke, "alka" Dactilis hispanica belarraren tokiko izena delarik. Kasu honetan, lehendabiziko azalpena inkisizioaren manipulazio hutsa izango litzateke. Gainera, Akerbeltz euskal mitologian Mari jainkosarekin lotuta dago, ezaugarri amankomunak dituztelarik. Erromatar mitologian Aherbelts jainkoa gurtzen zuten.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Zugarramurdiko sorginkeria prozesua

Antropologiaren ikuspuntutik, akelarrea aurreko botere erlijiosoek onartzen ez zituzten garai bateko ospakizun paganoen arrastoa genuke.

Lehen akelarreak Grezia klasikoan egin zirela esaten den arren (emakumeak, biluzik eta mozkorturik, mendira igotzen ziren eta gizonetatik at festak ospatzen zituzten), identifikazio hau ez da zuzen, Dioniso jainkoaren gurtzaileak baitziren, ez sorginak.

Erdi Aroan hasten dira sorginen bilerei buruzko zurrumurruak indartzen, nahiz eta ziurrenik sendabelarren propietateak ezagutzen zituzten emakumeak izan soilik (konkretuki Belladonna delakoak paper garrantzitsua izan omen du akelarreen kondaira eta sinbologian). Aluzinogenoak ospakizunean zehar estasi egoerara iristeko erabili ohi ziren. Erabilitako dosia heriotz dosira hurbiltzen zenez, erabili behar zuten aluzinogeno kantitatea kalkulatzea oso zaila zen eta horregatik hasi ziren aluzinogenoa ukendu moduan aluan ala ipurdiko zuloan igurtzen. Hau izan dezakegu sorginen festa sexualen eta ukendua prestatzeko laratzen mitoaren azalpena. Ukendua aluan pintzel txiki batez ean lezakete, hau genuke sorginak hanka artean erratzaren makila dutela margotzeko ohitura. Apo espezie batzuk gure azala ikutzen badute pozointsuak direnez eta azal aluzinogenoa dutenez, mito hau ere herri siniskerian azaltzen da. Gauza bera gerta liteke amanita muskaria gisako perretxiko pozointsuekin.

1610. urtean Logroñoko Espainiako Inkisizioaren epaitegiak prozesu luze bat hasi zen Nafarroako Zugarramurdi herrian. Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren ondorioz 12 pertsona erre zituzten eta beste 5 "irudian", tortura saioetan hil zituztelako. Prozesu honek famatu zuen Akelarre izena.

[aldatu] Akelarre tokiak

Page 6: Sorginak

Sakontzeko, irakurri: Sorgin#Sorginekin zerikusia duten lekuak

Akelarre izenekoak:

Akelarre eta Akelarrenlezea: Zugarramurdi zelaia eta ondoko Berroskoberro larrea. Sorginak leizearen kanpoaldean berroskoberro larrean elkartzen omen ziren. Diotenez, aker beltzak haitzaren zulo batetik hitz egiten omen zien. Leizeak toki zabalenean 120 metro neurtzen ditu. "Infernu" izeneko errekak leizea barrurantz gurutzatzen du, mendeetan lurra higatu du etengabe, leizearen goiko zorua jadanik 12 metrokoa delarik. XVIII. mendeko kareharrizko labea dago leize sakonenean. Baserritarrek urritasun garaian kareharrizko labeari esker uzta gehiago ateratzeko erabili zuten. Leize handienaren bitartez beste leize batera iritsi gaitezke: Akelarrearen leizea. Izena sarrerako larretik datorkio. Hemen ospatzen zen akelarrea. Aurrerago errekak "sorginen leizea" izeneko zintzurra higatu du.

Akelarre: Mañaria.

Akelarre tokiak:

Toki hauek askotan mendi tontorrak, harpeak, baso, zelaiak edota mairubaratz edo antzeko historiaurreko monumentuen kokalekuak izan ohi dira.

Eperlanda : Muxika Bekatu-larre : Ziordia

Sorginzulo : Zegama eta Ataunen.

Sorgintxulo : Hernanin

Dantzaleku : Ataun eta Idiazabal artean.

Atsegin Soro : sorginek emandako izena Matxarena zelaiari,Errenterian

Basajaunberro : Auritz

Sorginerreka : Tolosa

Edar Iturri : Tolosa

Larrun mendia.

Jaizkibel mendia.

Irantzi  : Oiartzun.

Pullegi eta Mairubaratza, Ameztoia, Oiartzun.

Mandabiita : Ataun.

Garaigorta : Orozko.

Akerlanda : Gautegiz-Arteaga.

Page 7: Sorginak

Sorginetxe : Aia.

Petralanda : Dima.

Abadelaueta : Etxaguen.

Urkitza : Urizaharra

[aldatu] Akelarrea ospatzen zuten beste zenbait toki

Akelarreren bezalako sinismenak Pirinio guztietan zehar zabaltzen dira, Euskal Herrian, Aragoain, Katalunian eta Okzitanian.

Artzainek transhumantziako ibilbidetan eramaten zituzten mendietatik lautadetara Akelarrearen inguruko sinesmen menditar hauek.

"Ajunt de Bruixes", Katalunian.

Ospetsuena Canigó mendian ospatzen zen, eta handik sorginek ekaitzak bidaltzen zituzten lautada aldera.

Turbon mendia, Huescan. Pals herriaren gaineko mendietan, Andorra.

Anaga mendia in Tenerifen, Kanaria Uharteetan.

Salamanka kobazuloan, Salamankan.

[aldatu] Ikus gainera

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua Sorgin

Akerbeltz

Pierre de Lancre

Akelarre

Akelarre

Page 8: Sorginak

Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak

Mota

Jai edo Ospakizun historikoa eta mitologikoa

Mitologia Euskal mitologia

Lekua Euskal Herria

Jatorria

Zugarramurdiko leizeak, ZugarramurdiNafarroa, Euskal Herria

Artikulu hau mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Akelarre (argipen).

Akelarrea sorginek eta aztiek bilkurak eta errituak egiten dituzten lekua da.

Erritu honen izena Nafarroa Garaian dagoen Zugarramurdiko leizeen alboan dagoen larre edo zelaitik datorkio, Akelarre izenekoa. Erritu hauen inguruko sinesmena oso zabalduta dago, eta ez bakarrik Euskal Herrian eta Pirinioetan, Europako herrialde askotan baizik.

Hala ere, Akelarre izena izan da ospe handiena hartu duena, eta beste zenbait hizkuntzara pasatu dena gainera. Zabalpen honekin zerikusi handia izan zuten Logroñoko Inkisizioak Nafarroako sorginen aurka burututako prozesuek. Badago beste Akelarre izeneko sorgin lekua Mañarian.

Zugarramurdiko harpeko sarrera-atari handiaren gainean, badago horma batean zulo bat, eta herri sinesmenaren arabera hortxe kokatzen zen Aker Beltza bere jarraitzaileei mintzatzeko.

Leize handiak alderik zabalenean 120 metroko zabalera du. "Infernuko" Errekak leizea erdi-erditik zeharkatzen du. Urteen joanean, leizea industen joan da erreka; dagoeneko hamabi metroko garaiera eman dio harpeari. Leize Handia hainbat tokitatik ikus daiteke, behetik edo goitik, eta goitik begiratzean koloredun argiek efektu bereziak sortzen

Page 9: Sorginak

dituzte harrietan. Leize Handiaren atarian, XVIII. mendeko kisu labeak ere hortxe dirau. Gose handiko garaietan, karea uzta gehiago ateratzeko oso erabilgarria izan zen herriko baserritarrentzat. Harpe hauetan aspaldiko hondakin arkeologikoak azaldu dira. Leize Handiaren barruan, beste bat zabaltzen da: Akelarre leizea. Izenaren jatorria kobazuloaren pare-parean dagoen zelaian dago, akerraren larrean, alegia. Hemen izan ohi ziren garai batean akelarreak; hor biltzen ziren sorginak. Errekaz aurreragoko arroila sakona "Sorginen lezea" deitzen dute.

Eduki-taula

 [ezkutatu]  1 Izena 2 Historia

3 Akelarre tokiak

4 Akelarrea ospatzen zuten beste zenbait toki

5 Ikus gainera

6 Bibliografia

[aldatu] Izena

Zugarramurdiko leizeak

Page 11: Sorginak

Sorginen Akelarrea, Francisco Goya

Sorgin jai hauek ospatzen omen ziren zelaiaren izena, Akelarre da. Esanahia, Akerraren larrea da, ospakizun hauetan aker beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua. Isilpeko salaketaren eta Inkisizioaren iritziz, bertan eta ondoko leizean egiten omen ziren akelarreak. Beste azalpen baten arabera, akelarre izena jatorrizko "alkelarre" hitzetik letorke, "alka" Dactilis hispanica belarraren tokiko izena delarik. Kasu honetan, lehendabiziko azalpena inkisizioaren manipulazio hutsa izango litzateke. Gainera, Akerbeltz euskal mitologian Mari jainkosarekin lotuta dago, ezaugarri amankomunak dituztelarik. Erromatar mitologian Aherbelts jainkoa gurtzen zuten.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Zugarramurdiko sorginkeria prozesua

Antropologiaren ikuspuntutik, akelarrea aurreko botere erlijiosoek onartzen ez zituzten garai bateko ospakizun paganoen arrastoa genuke.

Lehen akelarreak Grezia klasikoan egin zirela esaten den arren (emakumeak, biluzik eta mozkorturik, mendira igotzen ziren eta gizonetatik at festak ospatzen zituzten), identifikazio hau ez da zuzen, Dioniso jainkoaren gurtzaileak baitziren, ez sorginak.

Erdi Aroan hasten dira sorginen bilerei buruzko zurrumurruak indartzen, nahiz eta ziurrenik sendabelarren propietateak ezagutzen zituzten emakumeak izan soilik (konkretuki Belladonna delakoak paper garrantzitsua izan omen du akelarreen kondaira eta sinbologian). Aluzinogenoak ospakizunean zehar estasi egoerara iristeko erabili ohi ziren. Erabilitako dosia heriotz dosira hurbiltzen zenez, erabili behar zuten aluzinogeno kantitatea kalkulatzea oso zaila zen eta horregatik hasi ziren aluzinogenoa ukendu moduan aluan ala ipurdiko zuloan igurtzen. Hau izan dezakegu sorginen festa sexualen eta ukendua prestatzeko laratzen mitoaren azalpena. Ukendua aluan pintzel txiki batez ean lezakete, hau genuke sorginak hanka artean erratzaren makila dutela margotzeko ohitura. Apo espezie batzuk gure azala ikutzen badute pozointsuak direnez eta azal aluzinogenoa dutenez, mito hau ere herri siniskerian azaltzen da. Gauza bera gerta liteke amanita muskaria gisako perretxiko pozointsuekin.

1610. urtean Logroñoko Espainiako Inkisizioaren epaitegiak prozesu luze bat hasi zen Nafarroako Zugarramurdi herrian. Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren ondorioz 12 pertsona erre zituzten eta beste 5 "irudian", tortura saioetan hil zituztelako. Prozesu honek famatu zuen Akelarre izena.

[aldatu] Akelarre tokiak

Page 12: Sorginak

Sakontzeko, irakurri: Sorgin#Sorginekin zerikusia duten lekuak

Akelarre izenekoak:

Akelarre eta Akelarrenlezea: Zugarramurdi zelaia eta ondoko Berroskoberro larrea. Sorginak leizearen kanpoaldean berroskoberro larrean elkartzen omen ziren. Diotenez, aker beltzak haitzaren zulo batetik hitz egiten omen zien. Leizeak toki zabalenean 120 metro neurtzen ditu. "Infernu" izeneko errekak leizea barrurantz gurutzatzen du, mendeetan lurra higatu du etengabe, leizearen goiko zorua jadanik 12 metrokoa delarik. XVIII. mendeko kareharrizko labea dago leize sakonenean. Baserritarrek urritasun garaian kareharrizko labeari esker uzta gehiago ateratzeko erabili zuten. Leize handienaren bitartez beste leize batera iritsi gaitezke: Akelarrearen leizea. Izena sarrerako larretik datorkio. Hemen ospatzen zen akelarrea. Aurrerago errekak "sorginen leizea" izeneko zintzurra higatu du.

Akelarre: Mañaria.

Akelarre tokiak:

Toki hauek askotan mendi tontorrak, harpeak, baso, zelaiak edota mairubaratz edo antzeko historiaurreko monumentuen kokalekuak izan ohi dira.

Eperlanda : Muxika Bekatu-larre : Ziordia

Sorginzulo : Zegama eta Ataunen.

Sorgintxulo : Hernanin

Dantzaleku : Ataun eta Idiazabal artean.

Atsegin Soro : sorginek emandako izena Matxarena zelaiari,Errenterian

Basajaunberro : Auritz

Sorginerreka : Tolosa

Edar Iturri : Tolosa

Larrun mendia.

Jaizkibel mendia.

Irantzi  : Oiartzun.

Pullegi eta Mairubaratza, Ameztoia, Oiartzun.

Mandabiita : Ataun.

Garaigorta : Orozko.

Akerlanda : Gautegiz-Arteaga.

Page 13: Sorginak

Sorginetxe : Aia.

Petralanda : Dima.

Abadelaueta : Etxaguen.

Urkitza : Urizaharra

[aldatu] Akelarrea ospatzen zuten beste zenbait toki

Akelarreren bezalako sinismenak Pirinio guztietan zehar zabaltzen dira, Euskal Herrian, Aragoain, Katalunian eta Okzitanian.

Artzainek transhumantziako ibilbidetan eramaten zituzten mendietatik lautadetara Akelarrearen inguruko sinesmen menditar hauek.

"Ajunt de Bruixes", Katalunian.

Ospetsuena Canigó mendian ospatzen zen, eta handik sorginek ekaitzak bidaltzen zituzten lautada aldera.

Turbon mendia, Huescan. Pals herriaren gaineko mendietan, Andorra.

Anaga mendia in Tenerifen, Kanaria Uharteetan.

Salamanka kobazuloan, Salamankan.

[aldatu] Ikus gainera

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua Sorgin

Akerbeltz

Pierre de Lancre

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua

Page 14: Sorginak

Akelarrea Zugarramurdiko leizeetan. 2009.

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua 1610. urtean Nafarroako Zugarramurdi udalerrian jazo zen gertakaria da[1]. Julio Caro Barojaren ustez eta bere Sorginak eta beren mundua liburuan adierazten duenez euskal sorginkeria ezaguna bada prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, hau garaiko Europako sorginkeria prozesu garrantzitsuenen artean aurkitzen delarik.

Gertakari honetan Espainiar Inkisizioak Zugarramurdi eta bere haraneko 300 inguru herritarrei sorginkeria egitea egotzi zien, horietako 40 Logroñora atxilotuta eraman eta hauetatik 11 sutan errez hil zituzten (haietariko 5 jada espetxean zeudela hil ziren eta euren irudiak erre zituzten).[2]

Espainiar Inkizisioaren ustez Zugarramurdiko leizeetan akelarreak ospatu ohi ziren, gertakizun hau gertatu eta geroago leize hauei Deabruaren katedrala ezizenaz deitu izan zitzaien.

Eduki-taula

[ezkutatu]

1 Hasiera 2 Salaketak

3 Epaiketa

o 3.1 Epaileak

4 Zigortuen zerrenda

5 Gertakariaren aztarna Euskal Mitologian

6 Zinema

7 Ikus gainera

Page 15: Sorginak

8 Erreferentziak

9 Kanpo loturak

[aldatu] Hasiera

Zugarramurdiko leizeak.

Gertakizun honen istorioa 1610. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, Euskal Herria sorgin-ikara olde batek menperatu ohi zuen. Oraingoan sorgin-ikara olde honen gunea Nafarroako ipar-ekialdean zegoen Zugarramurdi herrian kokatu zen, gaur egungo Xareta edo Baztanaldea eskualdea.

1508ko abenduan Maria Ximildegi Lapurdiko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Herritar batekin eta bestearekin mintzatu ondoren bere Ziburuko egonaldian sorginen topagune batean jardun zuela eta euren hondartzako batzarretara deabrua joan eta bertan ongi pasatzen zutela aipatu omen zuen.

Maria Ximildegi gazteari Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: Lapurdiko Ziburu udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik beste emakume batzuekin batera Zugarramurdiko leizeetan ospatutako hainbat akelarretan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea. Ikerlari esberdinen arabera, bertako apaizak euren heresiarengatik herri guztiaren aurrean barkamena eskatu zezaten agindu zien. Halere, gertakari guzti hau piztuarazi zuen txinparta Urdazubiko monasterioko Frai Leon Aranibar zenak Logroñoko Auzitegiaren aurrean aurkeztutako salaketa izan zen, auzitegi horren ekintza guneak Nafarroa, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Errioxa barne hartzen zituelarik.

Hau horrela, eskualde honen miaketak egiteko Espainiako Inkisizioak Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ikuskatzaile eta ordezkari gisa bildali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.

Page 16: Sorginak

[aldatu] Salaketak

Akelarre baten irudikapena.

Sorgin izan edota sorginkerietan jardutea leporatu zieten zugarramurditarrek salaketa edo kargu hauei aurre egin behar izan zieten:

1. Deabrua Jainkotzat izatea eta berarekin meza beltzak ospatzea.2. Itsasoko ekaitzak sortaraztea. Izan ere Zugarramurdi udalerria lerro zuzenean eta

distantzia ez oso handira Katauri itsasotik hurbil dago. Ondorioz, sorginek itsasontziei Donibane Lohitzuneko portura sartzea edota irtetea galerazten zieten.

3. Animali eta pertsonen aurkako sorginkeri eta begizkoak burutzea.

4. Banpirismoa .

5. Nekrofagia .

[aldatu] Epaiketa

1610eko azaroaren 7 eta 8an presoek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutan erreak (haietariko 5 irudi eran, aurretik kartzelan hil baitziren). Sutan erretzera zigortutakoak Logroñon 20.000 pertsonen begiradapean hil ziren[3] Gainontzekoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste, euren etxe eta ondasun galpena, bizi guztirako, kartzela mugatua, erbesteratze edo atzerriratze behartua eta abar.

Salatuak gogortasunez zigortuak izan ziren:

Page 17: Sorginak

««... epaiketara berrogeita hamahiru pertsona gisa honetan atera zituzten: hogei gizon eta emakumek penitente itxura eta ikurrekin zihoazen, aurpegiak agerian, gerrikorik gabe eta esku artean argizarizko kandela bat zutela, horietako seik zintzurretan sokak zeramatzaten, honek zigortuak izango zirela esan nahi zuen. Gero hogeiren bat pertsonek euren sanbenito eta damutuen gurutzedun txano koniko puntadunak zituztela jarraikitzen zieten, hauek ere beren eskuetan kandelak zeramatzaten, eta euren zintzurretan zenbait soka ere bai. Gero hildako bost pertsonen estatuak zihoazen, hauek ere beren erlaxatutako sanbenitoak zeramatzatela, eta hauekin batera estatua haiek irudikatzen zituzten pertsonen hezurrak zeramatzaten hilkutxak ere. Eta guztietan azkenak sei pertsona zihoazen, sanbenitoak eta txano koniko puntadun erlaxatuekin, eta aipatutako berrogeita hamahiru pertsona hauetako bakoitza Inkisizioko bi aguazilen artean zihoan...».

 »

[aldatu] Epaileak

Logroñoko epaiketa edota prozesu honetan parte hartu zuten epaileak hauek izan ziren: Juan del Valle Alvarado, Alonso Becerra Olguín eta Alonso de Salazar y Frías, gotzaindegiko ordinarioa eta lau kontsultari.

[aldatu] Zigortuen zerrenda

Zugarramurdiko ustezko akelarrean zeuden pertsonaia garrantzitsuenak, honako hauek izan ziren: Graziana Barrenetxea eta bere senarra zen Migel Goiburu, biak akelarrearen errege-erregin gisa salatuak; Joanes Etxalar, deabruak agintzen zituen zigorren borrero hiltzailea; Maria Txipia sorginkeri artearen jakintsua; Joanes Goiburu txistularia zen eta Juan Sansin danborraria.

Zigortuak[4]

Izena AdinaAkelarrean zuen ustezko 

postuaZigorra

Migel Goiburu 66 Akelarreko erregea Irudian damututa

Graziana Barrenetxea

80 edo 90 Akelarreko erregina Irudian damututa

Page 18: Sorginak

Estebania Nabarkorena

80 baino gehiago

Mailan bigarrena Irudian damututa

Maria Pèrez de Barrenetxea

46 Mailan hirugarrena Irudian damututa

Joana Telletxea 38Damututa eta urte bateko espetxe zigorra

Maria Jauretegia 22Damututa eta 6 hilabeteko atzerriratzea

Maria Arburu 70Akelarreko erregina, ondorengotzan bosgarrena

Pertsonan damututa

Maria Iriarte 40 Irudian damututa

Estebania Iriarte 36 Irudian damututa

Joanes Goiburu 37 Akelarreko atabalariaDamututa eta bizi osorako espetxe zigorra

Joanes Sansin 20 Akelarreko atabalariaDamututa eta bizi osorako espetxe zigorra

Maria Prenosa70 baino gehiago

Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra

Maria Baztan Borda

68 Pertsonan damututa

Page 19: Sorginak

Graziana Xarra 66 Pertsonan damututa

Maria Etxatxute 54 Pertsonan damututa

Maria Txipia Barrenetxea

52Sorginkerian jakintsua izatea

Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra

Maria Etxegi 40Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra

Maria Etxaleku 40 Irudian damututa

Estebania Petrisanzena

57 Irudian damututa

Martin Bizkar80 baino gehiago

Deabruaren sakristaua, Akelarreko umeen alkatea

Irudian damututa

Joanes Etxegi 68 Irudian damututa

Domingo Zubildegi

50 Irudian damututa

Frai Pedro Arburu 43Leviari uko egitera behartua eta 10 urteko espetxe zigorra

Petri Juangorena 36 Pertsonan damututa

On Juan Borda Arburu

34Leviari uko egitera behartua eta 10 urteko espetxe zigorra

Page 20: Sorginak

Joanes Odia Beretxea

60 Irudian damututa

Maria Zozaia Arramendi

80Sorgin taldeko doktrinatzailea

Irudian damututa

Joanes Lambert 27Damututa eta bizi guztirako atzerriratzea

Mari Juanito 60 Irudian damututa

Beltrana Fargua, 40

Damututa eta 6 hilabeteko espetxe zigorra

Joanes Iribarren 40 Akelarreko borreroaDamututa, urte bateko espetxe zigorra eta bizi osorako atzerriratzea

Pertsonan damututa: Pertsona bera sutan bizirik errea. Irudian damututa: Espetxen hil ondoren erruduna zela ikusten bazen, gorpua eta

epaiketarako erabili zen irudia bera ere, biak sutan erretzen ziren.

Damututa: Sorgina zela onartu zuen pertsona, baina bere damutasuna erakusteagatik bizitza barkatzen zitzaiona. Hauek beste zigor mota batzuk jasotzen zituzten: espetxea, erbesteratze edo atzerriratzea, bere ondasunen galera...

Leviari uko egitera behartuta: Deabrua ukatu eta kristautasunera itzultzea.

[aldatu] Gertakariaren aztarna Euskal Mitologian

« Zugarramurdi: Sorgin Herria.  »

Esaera zaharra

Gaur egun arte gertakizun honen ondorioz zugarramurditarrek beren sorginekin zituzten gorabeheren inguruko kondairak mantendu dira: sorginek neska bat bahitu zutenarena,

Page 21: Sorginak

mendian galdutako bi ahizpena, sorgin batzuen alabaren bataioarena, argi-ezkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zenarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zeukan mutil gazteari gertatu zitzaionarena…

Kondaira hauetan, sorginak uxatzeko erabiltzen zituzten hainbat metodo ere aurkitu dira: Etxeko atean lizarrezko bi arbatxoez egindako gurutze bat eta bere ondoan ereinotz-sorta bat jarriz gero, sorginak ez omen ziren etxeetara sartzen. Sorgina etxean sartuta balego berriz, eskukada bat gatz beheko sutara botatzea eta pindar gatzarekin batera sorginek ihes egiten omen zuten. Norbaitek sorginen batekin aurrez-aurre topo egiten bazuen aldiz, nahikoa zen puies! esan eta atzamar erakusle biekin gurutze bat trazatzea edo eta aitaren egin eta Jesus! esatea, sorgina bat batean desagertzeko. Iluntzeko angelus eta egunsentiko argi-ezkilaren artean etxetik ez irtetea zen kontutan hartu beharreko beste arauetariko bat.

Hau da, gutxi gorabehera, Zugarramurdi eta leize hauek duten historia, bere herriari ospea eman dion historia hain zuzen. Gaur egun eta urtero gertakari honen harira Zugarramurdin ekainaren 23ko gauean (San Joan gaua) Sorginen Eguna ospatu ohi da.

[aldatu] Zinema

1984an Zugarramurdin jazotako gertaeretan oinarrituta Pedro Olea zuzendari bilbotarrak Akelarre zuzendu zuen, bertan Patxi Biskert (Unai), Iñaki Miramon (Iñigo), Silvia Munt (Garazi), José Luis López Vázquez (Inkisidorea), Mikel Garmendia (Apaiza) eta beste hainbat aktoreek lan egin zuten.

[aldatu] Ikus gainera

Zugarramurdiko leizeak Akelarre

[aldatu] Erreferentziak

1. ↑ http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-25/054/004/Sorginen_herria.htm Zugarramurdi, sorginen herria. Berria egunkaria, 2006ko azaroaren 25a.

2. ↑ Zugarramurdiko sorgine leizea

3. ↑ http://www.comentariosdelibros.com/articulo-zugarramurdi-el-pueblo-de-las-brujas-23a128u2s.htm Zugarramurdi. El pueblo de las brujas.

4. ↑ http://agora.ya.com/animzte/db88.html Zugarramurdi - Sorginen Leizeak

[aldatu] Kanpo loturak

Zugarramurdiko sorgin leizea (Euskaraz) Zugarramurdiko sorginkeria prozesuari buruzko orrialdea (Euskaraz)

Zugarramurdiko sorginen leizea eta sorginen museoa (Euskaraz)

Zugarramurdiko ustezko sorginei buruzko dokumentalaren bideoa ikusgai. Cuarto Milenio. Cuatro telebista katea. (Gaztelaniaz)

Page 22: Sorginak

Sorgin garaia Euskal HerrianZuriñe VELEZ DE MENDIZABAL

Antzinako sinesmen eta erritoak edota deabruarekin zerikusia zuten intzidenteez osatuta dago gure historiaren parte bat. Arrazoiak edozein izanda ere, mende latzak eman ziren Europan –eta baita Euskal Herrian ere– duela laurehun urte inguru. Inkisizio garaian, emakume eta gizonezko ugari sorginkeria praktikatzeaz akusatuak izan ziren eta mende beltzen aroari hasiera eman zitzaion. Herri gutxi libratu ziren egoera hura pairatzeaz eta herritar ugari sutan erreak izatera sententziatu zituzten.

Kristautasunaren aurretik, paganismoan oinarritzen zen gure gizartea. Beraien jainko–jainkosak zituzten, naturarekiko lotura handia zen eta maiz botikak sendabelarren bitartez eskuratzen ziren; herri sineskeria nagusi zen oro har. Elizaren ofizialtasuna eman zenean bizimodu hark zenbait herritarrengan biziraun zuen. Eta substantzia naturalak erabiliz burutzen ziren egintza “magikoak” ezkutuan eraman behar baziren ere, harrapatuz gero ondorioak ez ziren gogorrak izaten; sarri, isunak ipintzen zizkieten soilik. Aditu batzuek

praktika honi magia zuria deitzen diote, eta belar–biltzaileen kasua izango litzateke.

Baina XIII eta XIV mendeetan zehar, elizak bira eman zion egoerari, eta ordura arte jarduera hauei nolabaiteko ezikusiarena egin bazieten ere, ordura arte aztikeria soila izan zena deabrukeriarekin lotzen hasi ziren. Gainera, esku hartzen zutenei sorgin izendapena eman zitzaien. Europan ematen ari zen egoerari aurre egin nahian, elizak Inkisizioa jarri zuen martxan 1229. urtean eta orduantxe hasi ziren hereje kontsideratuak epaitu eta sutan hiltzen. Halaxe, magia zuria izatetik beltzera igaro zen jarduera.

Nafarroan esaterako, 1238. urtean ezarri zen Inkisizioa; baina kasu honetan eta ezohiko moduz, epaitegi zibilen ardura izaten zen sententzia erabakitzea. Urteen poderioz gordinduz joan zen egoera, eta XIV eta XV. mendeetan zehar, sutan erretako pertsonen kopurua haziz joan zen. Nafarroa Beherean adibidez, praktika horren gaineko 1329ko

datuak daude.

Mari eta aker beltza

Elizarentzako Jainko bakarra zegoen eta kristauak ez zirenak beraien etsaiak ziren. Modu horretan uler daiteke paganismoaren eta sinismen guztien kontrako borroka, beste edozein jainkori jarraitzeak deabruaren segitzaile izatea esan nahi baitzuen.

Inkisizio epaitegia, Francisco Goyaren ikuspuntutik.

Aker beltza da Marik hartzen duen forma nagusia.

Page 23: Sorginak

Euskal Herriko kasuan, Mariren mitoarekin egiten dugu topo eta nolabait esateko, gainerako jainko paganoen gainetik egongo litzateke. Bere jarraitzaileak eguraldi txarretik babesten zituela esan ohi da. Kobazuloak zituen ohiko bizitoki, eta forma ezberdinak hartzeko gaitasuna ei zeukan: zaldia izan zitekeen, edo sugea, edota aker beltza. Eta azken hori izaten zen Damaren itxura komunena. Gainera, baserritar ugarik beraien animaliak gaixotasunetatik babesteko aker beltza hezten omen zuten.

Mariren segitzaileen bilkura tokiak leizeak izaten ziren; bertan burutzen zituzten festei Akelarre izena eman zitzaien eta debekatuta zeuden guztiz. Zugarramurdiko kobek sona handia eduki dute historian zehar eta gaur egun ere, jakin–minez beteriko bisitari ugari gerturatzen dira urtero. Joxe Miel de Barandiaran antropologoak sorginkeriaren gaineko ikerketa egin eta sorginek bertan aker beltza astelehen, asteazken eta ostiral gauetan goratzen zutela ondorioztatu zuen.

Mende latzetan, inkisizioa nagusi

Urteak joan, urteak etorri, sorginkeria kasuak egotzita euskal herritar ugari atzamarrez seinalatuak izan ziren. Askotan euskal kultura, ohitura eta hizkuntza nahikoa arrazoi izaten zen inkisidoreentzako sorginkeria zantzuak zeudela uste izateko. Bestalde, aurretik esan bezala, belar–biltzaile ugarik sortzen zituzten ukendu eta abarrak jendeari mina eragiteko zirela ere esaten zen eta zuzenean lotzen ziren jardun haiek deabruarekin.

Euskal Herrian menderik latzena XVII.a izan zela esan genezake. Pierre de Lancre magistratua 1609. urtean iritsi zen Lapurdira, eta ehunka lagun sutan erretzera zigortu zituen. Gainera, euskaldun eta emakumeen kontrako jarrera bortitza erakutsi zuen Lancrek. Bestalde, Juan Valle Alvarado inkisidoreak ere protagonismo handia hartu zuen. Izan ere, Zugarramurdiko akelarreetan parte hartzea leporatu zien hirurehun pertsona ingururi. Horietatik 70 eraman zituzten Logroñon burutzen ziren epaiketetara eta 12 hiltzera kondenatu zituzten, horietariko bost lehenago torturapean hil ziren arren.

Logroñoko prozesua

Garai hartan horrenbeste sorginkeria akusazio eman zirenez, 1610. urtean Logroñoko prozesuari hasiera eman zitzaion. Bertan, inkisizioak epaiketak burutzen zituen eta epaileen artean besteak beste, Alonso de Salazar y Frías izeneko inkisidorea zegoen. Honek ez zituen sinesten iristen zitzaizkien akusazio guztiak, gehienetan ez baitzen frogarik aurkezten.

Hori dela eta, 1611an landa lana egin zuen Salazar y Fríasek, bertatik bertara ezagutu nahi baitzituen gertakariak. Guztira 1802 lekuko itaundu zituen eta gehienek aurretik esandakoetan atzera egin zuten, aitorpenak torturapean edota obsesioa edukitzeagatik egin zituztela adieraziz.

Azkenean, Logroñoko epaitegiak 1614ko abuztuaren 29an epaia eman zuen eta Salazar y Fríasi eman zitzaion arrazoia. Ondorioz, akusatuen

Amanita Muscaria moduko gaiak erabiltzen zituzten.

Page 24: Sorginak

deklarazioen atzean, oinaze gehiago ez jasateko nahia zegoela onartu zuten. Bide batez, sorginkeriari ikuspegi berri bat eman zitzaion eta ekintza “magikoen” atzean substantzia haluzinogenoen kontsumoa eta sexuarekiko neurrigabekeria zegoela esan zen, besteak beste. Gainera, akusatzaile eta akusatuen artean, familien arteko ezinikusi kasuak ohikoak izaten zirela eta mendeku grina nagusitzen zela ondorioztatu zuten.

Drogen erabilpena

Drogak antzinatik kontsumitu izan dira eta askotan mundu artifizialak sortzea izaten zuten helburu errealitatetik ihes egiteko. Gainera, kontuan hartzekoa da, goseari aurre egiteko modu bat ere bazela. Hala, uler daitezke sorgin deklaratu zirenen hainbat konfesio: poztasuna, euforia eta hegan egiten zutenaren sentsazioak, pertsonak animalia ezberdinetan bihurtzea...

Beldur eta sufrimenduz beteriko mendeek amaiera izan zuten azkenean eta mina dagoeneko egina zegoen arren, hor zehar esaten dutenez, inoiz ez dela berandu okerrak zuzentzeko. Sorginak izan ala ez, pertsonak ziren ororen gainetik, eta gure herri honetako parte bihurtu zaizkigu, zorionez edo zoritxarrez.

Sorgin ehiza Euskal Herrian: Salaketen ezkutuko interesak

Urko Apaolaza

1952. alea 2004-07-11

0 0

Sorginei buruzko mitoak ugari dira eta Euskal Herriko bazter guztietan jasoak daude gainera. Baina mito hauek ez dira guganaino sortu ziren bezala iritsi, mendeen poderioz eraldatuz joan dira. Zeinek ez du ezagutzen zaldi zuri baten gainean amari ihes egin zion alaba sorginaren istorioa? Edo "bagarela, ez garela, hamalau mila garela" esanaz, gau ilunean azaldu ziren sorgin horiena? Mito hauek beste jeinuei dagozkien mitoekin nahasten dira ûjentilak, lamiak edo Marirekinû eta kristautasunaren sinbologia bereganatu dute kasu askotan.

Page 25: Sorginak

"Sorgin" hitzaren esanahia latineko sors (patu, zorte) eta "gin" atzizkia bateratzetik datorrela diote batzuk. Baina ezin daiteke ziur esan euskal hitza denik, Leon eta Asturiasen sorginei "jorguina" deitzen diete eta Bartzelonan bada herri bat Vallgorgina deiturikoa eta, zaharrenek, bertan sorginak bizi omen zirela esaten dute. Dudarik ez dagoena zera da, sorginek badutela antzinako sineskerekin zerikusirik eta Elizak mende batzuk beranduago sineskera hauetatik ere edan zuela, komeni zitzaien sorginen irudia sortzeko.

Malleus Maleficarum: Ehizaren hasiera

Europan, Erdi Aroan zehar ez zen sorginkeri auzi handirik eman, baina XV. mende bukaeran sorginkeria eta deabrukeriaren inguruko hainbat lan idatzi zen, horietan garrantzitsuena Malleus Maleficarum izenekoa, 1486an Kramer eta Sprenger dominikarrek egina; bertan, sorginek deabruarekin itun bat egin zutela eta deabrua gurtzeko akelarreak edo "sabbat"ak ûEuropan izen horrekin ezagutzen zirenû egiten zituztela esaten zuten. Idazlan honek sekulako eragina izan zuen Europan eta 1486 eta 1669 urteen artean 30.000 ale banatu ziren.

Garai horretatik aurrera sorginen kontrako auziak izugarri ugaritu ziren eta gero eta pertsona gehiago auziperatu zituzten prozesu bakoitzeko, horrela, ustezko milaka sorgin erre zituzten. Prozesuek ez zuten eskualde guztietan berdin eragin, baina ñabardura batzuk salbu, salaketa eta auziperatze guztiek antza handia izan zuten. Aditu askoren ustez, sorgin ehiza lehertzeak zerikusi handia zuen Aro Modernoa hastearekin batera sortu ziren gatazka erlijioso eta sozialekin; XVI. mendean erreforma protestantea eratu zen eta horrekin batera kontra-erreforma katolikoa, gainera krisi ekonomikoek eragindako nekazal matxinadak ugaritu egin ziren eta sorgin ehiza, ezegonkortasun horri erantzuteko modu bat izan zen.

Euskaldunak, harrapakin errazak

Euskal Herria guztiz katolikoa eta fededuna zen arren, europarrentzat herri bitxia ere bazen, hizkuntza ezezagun baten iturri eta antzinako ohitura edo sineskeren arrasto ugari mantentzen zituena, gainera; beraz, fedearen eta arrasto paganoen arteko konbinaketa horrek, euskaldunak sorgin ehizarako harrapakin bikain bihurtu zituen.

«Sorguiña» hitza, idatzizko dokumentu batean lehenengoz 1415. urtean azaldu zen; Iruñeko bi emakume "sorguina erbolera et faytillera" izatea salatuta zigortu zituzten. Urte batzuk beranduago, 1466an, Gipuzkoako Probintziaren ordezkaritza batek Gaztelako Enrike IV. erregearengana jo zuen, herrialde guztia sorginez beteta omen zegoela eta horren kontra egiteko botere gehiago eskatzera. XVI. mendea hastearekin batera Euskal Herrian zenbait sorginkeri kasu salatu ziren, horietako bat Anboto inguruan zeuden ustezko sorgin batzuen aurka izan zen. Jakina da lurralde hori hainbat mito eta sineskeriren sorleku izan dela betidanik, Anbotoko Damari buruzkoak, esaterako. Beste kasu bat 1507koa dugu. Iturri batzuen arabera, urte horretan Logroñoko Auzitegiak 30 bat euskaldun erre zituen sorgin izatea egotzita. 1527an Inkisizioak berriro ere gogor jo zuen, eta Nafarroako Pirinioetan eta Durango aldean inkisidore zenbaiten bisitak jaso zituzten.

Bizkaiko Zeberion 1555 eta 1558 artean sorturiko prozesua benetan harrigarria izan zen, sorginkeria salaketak bizilagunen kontra nola erabiltzen ziren oso ongi ikusten baita

Page 26: Sorginak

bertan. Katalintxe Gesalakoa izeneko zortzi urteko neskatxa batek Hereinoza etxeko senide guztiak salatu zituen, Petralanda izeneko lekuan deabrua gurtzen zutela esanez; salaketa honek bestea ekarri zuen eta hark hurrengoa, bi sendien arteko borroka latza agerian utziz. Kasua agintari zibilen esku geratu zen, hogeita bat pertsona auziperatu zituzten eta askok torturak jasan behar izan zituzten, baina ez zuten inor hiltzera zigortu.

XVIII. mendeko prozesuak

Dudarik gabe, Euskal Herriko sorgin ehiza kasurik ezagunenak XVII. mende hasieran Lapurdin eta Zugarramurdin eman zirenak dira. Iparraldeak mende mingotsa pasa behar izan zuen, lehenik espainiar eta frantziarren arteko borrokak pairatu zituen eta gero erlijio gerren erdi-erdian aurkitu zen. XVII. mendea hasterakoan, familien arteko gatazkak puri-purian zeuden eta horren haritik sorginkeria salaketak hasi ziren; protagonista nagusiak Donibane Lohitzuneko agintariak eta Urruñako Urtubia familia izan ziren, baina aktore nagusi bihurtu zena Pierre de Lancre epailea izan zen.

De Lancre Bordelen jaio zen eta bertako jesuiten eskolan ibili zen, oso fededuna zen eta legeak oso ongi ezagutzen zituen. Askoren ustez, barruan frustrazio handia zeraman gizona zen. 1609an Frantziako Enrike IV.ak Lapurdiko sorginkeri kasuak aztertzera bidali zuenean, epaileak euskaldunen eta bertoko emakumeen kontrako jarrera gogorra erakutsi zuen. Euskaldunen hizkuntzak, ohiturak eta bizilekuak deabru eta sorginentzako oso egokiak zirela zioen; Azkaineko plazan, Larrungo zelaietan edo Hendaiako itsasertzean akelarreak burutzen omen ziren eta bertara haurrak eramaten zituzten. De Lancrek ehunka lagun prozesatu zituen, jendeak mugaz bestaldera ihes egin zuen eta arrantzaleak Ternuatik etorritakoan, matxinadak hasi ziren. De Lancrek zenbait apaiz ere hil zituen eta, azkenean, Baionako apezpikuak esku hartu zuen, erregeri gehiegikeria horiekin amaitzeko eskatuz. Urte bereko azaroan De Lancrek Lapurdi utzi zuen, baina nahi adina egin ez zuelako penatuta joan zen, ehunka pertsona sutan erre eta gero.

Urtebete beranduago, Logroñon sona handiko beste prozesu bati hasiera eman zitzaion. Zugarramurdi eta inguruko herrietan agintari zibilek hainbat sorginkeria kasu epaitu zituzten; Inkisizioak, hortaz jabetuta eta bere egitekoa zena aldarrikatzeko, Juan Valle Alvarado inkisidorea bidali zuen bertara. Honek, 300 bat pertsona inplikatu zituen, Zugarramurdiko kobetatik gertu zegoen Akelarre izeneko lekuan deabrua gurtzeko bilerak egiten zituztela esanez eta soroetan nahiz animalietan kalteak eragin eta ekaitzak sortzea egotziz. Horietatik 40 Logroñora eraman zituzten, bertako epaimahaiaren aurrean deklaratzeko. Epaimahaikide zen Salazar y Frias lizentziatuak istorio horiek guztiak sinetsi ez zituen arren, beste epaimahaikideek dena ontzat hartu zuten eta 12 pertsona hiltzera kondenatu zituzten ûbatzuk torturak hil zituenû. Ezagunenak, akelarreko erregina omen zen Graziana Barrenetxekoa, bere senar Mikel Goiburu edo Maria Zozaiakoa dira.

Prozesu hauen ostean beste batzuk egin ziren arren, sorginkeri salaketak gutxituz joan ziren, izan ere, Inkisizioa ohartuta zegoen salaketa horien atzean sorgin kontuak baino, beste interes jakin batzuk zeudela. Nafarroako mendialdean, Hondarribian eta Balmasedan gerora izandako prozesuetan ez zen inor kondenatu eta kasu batzuetan, salatzailea bera izan zen Inkisizioak zigortu zuena. XVII. mendea bukatzearekin batera bukatu ziren Euskal Herrian ustezko

Page 27: Sorginak

sorginen kontrako auziak, baina sorginen istorioek gaur egun arte iraun dutSiniskeriak sinisten

Siniskeriak zer diren esatea ez da erraza. Arrazoiarekin azaldu ezin dena? Hori baino gehiago izango da seguru. Batzuentzat ijitoen uste guztiak siniskeriak dira. Leku batean siniskeria dena beste batean zientzia da. Adibidez, hori gertatzen zen XVII mendean astrologiarekin. Zientzia zen Frantzian, eta siniskeria Espainian. Dena den, badaude gurean, eta ez gurean bakarrik, gauza magikoak, zorigaitza ekartzen duten portaerak, zoriona ematen duten tresnak, kolore beldurgarriak eta abar. Eta hori guztia sinisten duen jendea ere bai.Koloreak aitatu ditugu, eta kolore batekin hasiko gara: horiarekin. Kolore horiak zoritxarra ekartzen omen du. Bestela, galdetu toreatzaileei. Toreatzaile bakar bat ere ez da plazara horiz jantzita joango. Edo, hobe esanda, asko joaten dira kolore horrekin, baina ez diote horia esaten, urre-kolorea baizik. Era azkarra zorigaitza saihesteko. Eta harritzekoa da sineskeria hori. Izan ere, toreatzeko trapuaren barrualdea horia baita. Baina hori ez dute aldatzen. Mendizaleentzat, ordea, kolore horrek ez du izen txarrik. Alderantziz, horiak esaten baitie gailurrera nondik joan behar den. Judas, hamahirugarren apostoluaOso izen txarra dauka 13 zenbakiak. 12a zenbaki perfektua da, eta 13ak hautsi egiten du hori. Biblian jada azaltzen da zenbaki hori zoritxarrari lotua: Judasek, hamahirugarren apostoluak salatzen du Jesus. Eta informatikaren alorrean birus batek hilaren 13an erasotzen du. Antidotoa sortu baino lehen izugarrizko kalteak egin dizkie munduko enpresa askori. Birus horrek 13a asteartea denean egiten du kaltea. Bestela, ez. Asteartea --martes, marti--Marteri eskainia dago, gerraren jainkoari. Bestalde, hotel askotan ez dago hamahirugarren solairurik, eta solairuetan ez dago hamahirugarren gelarik. Zorte ona, berriz, 7ak ekartzen du. Jaungoikoak zazpigarren egunean hartzen du atseden, zazpi dira Erromako Zubiaren koloreak, eta zazpi dira planetak eta bekatu nagusiak, eta zazpi buelta ematen dizkiote Mecan erromesek harri beltz sakratuari. Ezkerra eta eskuinaJaungoikoak ezkerrean jarriko ditu gaiztoak Azken Egunean, eta hauek ifernura joango omen dira. Zintzoak Jaunaren eskuinean egongo dira. Gazteleraz eskuina esateko bi hitz daude: derecha eta diestra. Eta ezkerra esateko beste bi. Batak, "izquierda"k, euskarazko hitzean du jatorria. Hitz hori erabiltzen da orain gehienbat, ze besteak, "siniestra"k, badu beste esanahi bat "ilunagoa". Eta norbaitek egun txarra duenean, ezkerreko hankarekin jaiki dela esaten zaio. Eta gurean, ezkerrarekin idazten zuten haurrei bizkarrean lotzen zieten esku hori, horrela eskuinarekin ikasteko. Eta, hori gutxi balitz, eta estatistika-datuak badaude, ezkerrek bizitza motzagoa dute. Katu beltza: txarra eta onaNormalean txarra dela esaten dugu katu beltza. Beharbada, deabrua bera da animali itxura hartuta. Zenbait herrialdetan sorginekin batera joaten da. Berak gogorazten die sorginei gaiztakeriak egin behar dituztela. Barkoxen, Zuberoan, katuak zoriona ekartzen duela esaten da. Baina norbaitek katua zapaltzen badu, eta berdin dio katuaren koloreak, ez da hurrengo zazpi urteetan ezkonduko. Katua zapaltzen bada, hobe Zuberoako Ainharben zapaltzea. "Zapaltzailea" urte bete egongo da ezkondu gabe. Donibane Garazin ere "zigor" berbera dago. JatekoakJan-eskasia dagoenean, jana lurrera botatzeak edo mahai gainera erortzeak zorte txarra ekartzen omen zuen. Adibidez, gatza botatzeak. Gatzak gizakiaren eta jainkotasunaren arteko lotura adierazten du. Hori esaten dio behintzat Jaungoikoak Moisesi Biblian. Mahomak ere gatza uzten dio Fatimari hilburuko bakar bezala. Ogia, berriz, Kristoren

Page 28: Sorginak

Gorputza da, eta, lurrera erortzen bada, muin eman behar zaio. Horrela barkatuta dago "bekatua". Ferra eta egurra

Beti esan izan da ferrak zoriona ekartzen duela. Elorrion, esate baterako, patrikan sartzen zuten ferra zuloduna, eta Iparraldeko zenbait lekutan etxean eskegi. Egurra da, edo arbola, ia herrialde guztietan zorionaren seinale. Egurrez egin ditugu animaliak akabatzeko tresnak, etxeak ere egin ditugu egurrez, sutarako ere balio du eta abar. Horregatik daude hainbeste arbola sakratu. Eta horregatik, zorte txarra ez izateko, egurra ukitzen dugu. Zenbait herrialdetan, Alemanian, arbolari barkamena eskatzen zitzaion. Moztu baino lehen, noski! Baina Lapurdin zumandorrak izen txarra omen du: arbola horren adarrekin jo zuten Jesus hil zen egunean. e.