SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX....

32
SORNE UNZUETA UTARSUS (1900)

Transcript of SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX....

Page 1: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

SORNE UNZUETA UTARSUS(1900)

Page 2: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Egilea:

IGONE ETXEBARRIA

Page 3: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

AURKEZPENA

Sorne Unzueta Euskal Herriko XX.mendearen hasierako mugimenduabertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle, EmakumeAbertzale Batzakoa, idazle etapolitikako hizlari izan zen. Hori delaeta, bizitza gogorra suertatu zaio,baina beti atera da aurrera, berakbehin baino gehiagotan esaten duenesaldia betez: «Una brisa meconmueve y el huracán no me abate»(Haize gozo batek hunkitu egiten naueta haize-erauntsiak ez nau botatzen).Esaldi horrek ondo ere ondo erakustendu Sorneren izaera, indarrak etasentiberatasunak bat eginda.

1

SORNE UNZUETA UTARSUS

Sorne Unzueta Utarsus (1900).

Page 4: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

2

Rigoitiolean, 1922an, Sorne ezkerrean, beste bi irakaslerekin. Erdikoa Maria Rementeria da.

Page 5: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

BIZITZAKO LEHENENGO ZERTZELADAK

Sorne bilbotarra dugu jaiotzez,Abandon sortu zen mundura 1900ekoazaroaren 27an. Gurasoak Igorre etaGernikakoak zituen, baina Bilbonhazitakoak biok eta etxean erdarazberba egiten zuten. Abando izan zeneuskal abertzaletasunaren sorguneaere eta Sorne, Sabino Arana bezala,San Bizente elizan bataiatu zuten.

«Sorne» esan dugu orain arte, bainahori ez da erabili duen izen bakarra.Etxean «Concha» esaten zioten,«Concepción» zelako berez. BainaSornek, abertzaletasuna barru--barruraino sartuta zeukanez,

euskalduna izateko euskaraduna izateabeharrezko jotzen zuen. Hori dela-eta,gaztetan, hamasei bat urterekin,euskara ikasi zuen eta ordutik aurrerahasi zen «Sorne» izena erabiltzen, hauda, «Concepción» euskaraz. Izenhorrek gainera, familian jarraipena izandu, alaba gazteena ere Sorne da-eta,baita horren alaba bat ere.

Beste izen batzuk ere izan ditu,«Primitiva» ageri da nortasun agirianeta gainerako agiri ofizialetan, eta inoiz«Sabina» ere bai. Bibliografiaikustean, auzo-eskoletan ibilitakoandereñoen gainekoan batez ere,nekez agertzen da «Sorne», hor«Primitiva» edo «Concepción»aurkituko ditugu.

3

Sorne eta Gregoriorenezkontza, 1925, Bilbo,

Abando, San Bizente eliza.

Page 6: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

IRAKASLE

Lehenengo ikasketak Atxurikoeskolan egin zituen eta 11 urterekineskolako sari nagusia irabazi zuen,ikasle zaharragoak ere tartean izanarren. Gero irakaslerako ikasi zuen lauurtez 1913an Solokoetxen egin zutenEscuela Normal Superior de Maestraseskolan. 14 urterekin hasi zen, bainalegeak ez zuen 15 urtetik beherakoikaslerik onartzen eta urte bat entzuleeman behar izan zuen. Ahizpa,Basilisa ere, maistra izan zen.

4

Eskolaumeak Isuskitzan, 1923 inguruan.

1920an Bizkaiko Foru Aldundiakauzo-eskolak zabaltzea erabaki zuen.Izan ere, 1919an Gallano Mozioaonartu zuen herria eskolatzeko etalekuan-lekuan nagusi zen hizkuntzangainera. Beraz, lehenengo ForuAldundiak udal guztietara galdeketabat bialdu zuen, euskaraz eta erdaraz,honako datuak eskatzeko: herriarenizena, biztanleak, eskola-errolda,hizkuntza erabiliena, zenbat auzokbehar zuten eskola, baserriko lanengaraia, beharrok zenbat irauten zuten,umeek beharrotan zenbat partehartzen zuten, eta abar.

Page 7: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Eskola jartzeko, herri edo auzoekhiru baldintza bete behar zituzten:hamar lagun baino gehiagoko etxe--multzoak izan, etxeak eskolarikhurbilenekotik gutxienez kilometrobatera egon eta auzoak edo udalakleku egokia jarri behar zuen.

Erantzun asko eta asko hartuzituzten eta Inspekzio PublikokoBatzordeak harrituta ikusi zuen zenbatherrik eta auzok zeukaten eskolarenpremia.

Lehentasunak finkatuta, berrogeitahamar eskola eraikitzea erabaki zuteneta horko irakasle beharrak asetzeko

5

Lemoako eskolan, 1927an.Sornek Andone alaba daukabesoetan. Beste andereñoaRamona Ibargutxi da.

deialdia egin zuten, baldintza bi jarrita.Bata euskaraz ondo jantzita egoteazen, batez ere inguru euskaldunetarajoateko. Bigarrenak zioen lanpostuguztietan, mailarik bereizi barik,hasteko, urtean hiru mila pezetaordainduko zituztela.

Deialdiak erantzun ona izan zuen etahortik sortu zen lehenengo irakasletaldea. Tartean zeuden PrimitivaUnzueta, Juliana Azpeitia, ConsueloGallastegi eta Eulalia Azcuenaga,batzuk aipatzearren. Hogeita biemakume eta lau gizon guztira.

Page 8: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Irakasle zereginean lehenengoErrigoitin egon zen Sorne Unzueta,Errigoitioleako eskolan, 1922an, etaMaria Rementeriarekin batera.Bitartean Fruizen bizi zen. Horzegoela, ikasleen hainbat gurasorekingorabeherak izan zituen haiek nahiagozutelako seme-alabek gaztelaniazikastea, gerorako hobea izangozutelakoan.

Handik Plentziara aldatu zen,Isuskitzara. Eskola horretan irakaslebakarra zen eta eskolan bertan

6

zegoen etxean bizi zen. Aldi lasaitzatgogoratzen du hori. Ondoren Gorlizen,Urezarantze eskolan egon zen, bainadenbora gutxi.

1925ean Gregorio Erraztibilbotarrarekin ezkondu zen eta,orduan, Lemoara joan ziren. SenarrakBilboko Aurrezki Kutxan behar egitenzuen eta Lemoatik trena zeukanegunero joan-etorria egiteko. Lemoan,lehenengo herrian bertan egon zen,

Eskolaumeekin Lemoan, 1926an.

Page 9: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Elizondon, baina gero, eskola horieskola nazional bihurtzeko gogoahartu zutenean, auzo batera, Arrañorabialdu zuten. Lemoan bizi zirela hiruseme-alaba izan zituzten: Andone, JonAnder eta Iñaki, azkena jaiotzean hilzen.

Lemoako azken urteetan herritik osourrun zegoen eta, horregatik, Bediaraaldatu zen, Ugarteko eskolara.

Bediako oroitzapen oso ona dauka,batez ere Eulalia Azkuenaga edukizuelako irakasle-lagun, hil arteadiskide on-ona izan zuena.

Eta Bediatik Berangora joan zen,Santa Ana eskolara, gerra hasi arte,1934tik 1937ra. Berangon irakaslezela, Algortan bizi zen eta orduan jaioziren beste alaba bi, Gotzontze etaSorne.

EMAKUME ABERTZALE BATZA

Sorne Unzueta Emakume AbertzaleBatza elkartearen sortzaileetariko batizan zen eta ardurako karguak betezituen erakundearen barruan.Emakume Abertzale Batza 1922ansortu zen EAJren barruan, EliasGallastegik bultzatuta Irlandan zegoenantzeko erakundea eredu hartuta.Emakumeen elkarte honek helburu batzeukan: gizonek politikan egiten zutenlanaren osagarri izatea, beti gizonenondoan, aurretik jartzeko asmo barik.Elkarte honetan hainbat ekintza egitenzituzten: euskara, mekanografia,sukaldaritza, josten... irakatsi,ongintzako ekintzak, abertzaleenospakizun eta agerraldietan partehartu, gizarte-arazoetan lagundu,hitzaldiak eratu eta eman.

Emakumeen zeregina amatasunarioso lotuta zegoen. Haiek seme-alabeihezkuntza egokia eman behar zieten,oinarri sendo biren inguruan batez ere:fedea eta abertzaletasuna.Pentsamoldea da emakumeek tradizioeta ohiturei eutsi behar dietela bainapolitikatik kanpo, ohiko zereginak utzibarik eta gizonen lekua hartzekohelburu barik.

Emakume hauetako batzuk gizarte--eragileak izan ziren, batzuek ordukoaldizkarietan hainbat idatzi zuten. Izanere, orokorrean zereginen batean

7

Aberri Eguna, 1932ko martxoak 27. Egun horretarako Sornek egindako

idatzia.

Page 10: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Sorne hizlari sutsua omen zen,aldizkarietan egiten dizkiotenaipamenetan agertzen denez. Hizlariesperientziatik oroitzapenik onenaBermeoko mitinak utzitakoa da. Bestehizlari batzuk ere bazeuden, berabaino adituagoak beharbada politikaneta ekonomian. Baina berak euskarazberba egin zien bermeotarrei, etatxaloak amaiezinak izan ei ziren. Geroere, herritik zihoala txaloka hartu zuenjendeak.

zebilena besteetan ere ibiltzen zen.Horietako bat dugu Sorne: idazle,hizlari, emakume, irakasle, eragile.Sornek data jakin bat mugarritzatdauka: 1932. Urte horretanemakumeei botoa emateko eskubideaonartu zieten. Orduan sozialisten etakomunisten artean, gizonak ez ezikemakumeak ere atera zirenemakumeei botoa eskatzera.Abertzaleek ezin zuten horretanatzean geratu eta haiek ere hasi zirenmitinetan parte hartzen.

8

«¡Itxartu euzko-alabea!» olerkia,Euzkerea, 1931, irailak 15.

Sorne gaztetan, 1922 inguruan, Isuskitzan.

Page 11: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Orduko aldizkarietan aipamen batbaino gehiago ikusi dugu harkegindako hitzaldiei buruz. Gehienetanikusten da jendeak txaloka eta bero--bero hartu zuela, Euskal Herriaren,hizkuntzaren eta historiaren berri egokiematearren. Hona hemen aipamenhorietako batzuk:

Getxo. La labor de EmakumeAbertzale Batza de Ondarreta

(...) En ambas reuniones hizo uso dela palabra la entusiasta abertzale doñaSorne de Unzueta. Sus palabras fueronun canto a la mujer vasca patriota y unestímulo para que procuren fomentaren su corazón el aliento divino de lapatria. Subrayó la trascendencia deestos momentos patrios, que requierentoda la labor de la emakume. Expusocon claridad los fines que ha deperseguir esta Asociación de EmakumeAbertzale Batza y el mejor método dellevar a término sus aspiraciones.

(...) Las ya asociadas rinden untributo de admiración pública a laseñora doña Sorne de Unzueta por su

intenso trabajo en favor de la causajelista. Sus sabios consejos y estímuloshan de fructificar ubérrimamente eneste querido pueblo. Nuestrasaspiraciones se concretan a que todassientan la belleza del ideal patrio y laamen.

Una hermosa conferencia de doñaSorne de Unzueta

Emakume argi onek, bere itxeikizuna,euskera garbi ta ederrean oguzi eban.Eta euskereari jaokan garrantziaemonaz, beste gauza entzungarriaskoren artean, egiaren zorrotzazagerturiko arantzadun itzok oguziebazan: geure aberri-elea baztarrerajaurtita gaztelerea darabilan abertzalea;seme-alabai euskeraz irakastenarduratuten ez dan gurasoa,abertzaleen artean abertzaleena dala,ta sabindarren artean sabindarrenadala badino be, abertzale ona ezin izanleiteke, ezta sabindar sindoa be... Sabinber-bera berbiztuko balitz, ba, ta bereikasleen artean era orretakoabertzaleak dagozala jakin, jakinazoizan dautsoen guztiori guzurra dalaesango leuke, edo abertzale usteltzatartu ta zindoen artetik kenduta bazterbaten imini.

Emen agertuten doguzan itzok Sorneeletari trebeak oguzi izan ebazan ber-berak ez badira be, arein guna taonena, bardinak dira.

Sorne txalotua izan zan.

9

Page 12: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

familia zatitu egin zen. Bordelera helduziren, bidaia zorabiatuta egin ostean.Handik Saint-Christaud eta Kanborajoan ziren. Nahiko bizimodu eskasazeukaten, aurrera ateratzekopuntuginan jarduten zuen aginduzjertseak egiten eta sua egitekoerrekatik hartzen zuten egurra,adibidez. Han bertan umeentzateskola bat eratu zuten bera andereñozela, ordainik hartu gabe, noski.

ERBESTEALDIA

Espainiako Gerra Zibila hastean,abertzaleentzat urte ilunak etorri zireneta giro ilun-gogor horrek bete-beteanharrapatu zuen Sorne eta haren familiaosoa. Lau ume txiki hartuta, Asunahizparekin Frantziara alde egin zuen1937an «Goizeko Izarra» ontzian,Gobernuko kideen familiekin batera.Asko eskertu dio orduko EuskoJaurlaritzari hain arin atera izana.Baina senarra Bilbon geratu zen eta

10

Erbestean eskolan, Saint-Christaud (Garona Garaia) 1939. Bainu-etxeaizandakoa gerran egokitu egin zuten.

Page 13: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Senarra lehenengotan Bilbon geratuzen eta gero Bartzelonara joan zen.Handik urte bira elkartu zirenLourdesen. Baina berriro zatitu zenfamilia, izan ere, erbesteratuak izanikezin zuten lanik egin eta ez zeukatenmodu nahikorik umeak aurreraateratzeko, beraz, hiru seme-alabazaharrak Bilboko familiarengana bidalizituzten.

Sorneren senarrak, besteerbesteratuen moduan, Frantziakogizartean inork egin gura ez zituenbeharretan ibili behar izan zuen.Sornek berak ere, Euskal Herriangaztelaniaren azpitik atera nahianeuskararen alde hainbeste lan eginondoren, Frantzian espainolezkoeskolak eman zituen. Sasoi txarhorretan jaio zen Xabier, 1942an,batek baino gehiagok haurdunaldiaeteteko aholkua eman bazien ere.

11

Erresistentzian alderdi libretik okupatura mezuak isilpean igarotzenzituzten. Hau da mezu horietako bat.

Aberri Eguna, 1932ko martxoak 27: Begoñako elizaren ondoanospakizuna.

Page 14: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Errazti senar-emazteakerresistentzian ibili ziren, JuanAjuriagerrak hala eskatuta. Tartean zenLeizaola ere. Sorneren zereginaalderdi libretik alemanek okupatutakoalderdira mezuak eroatea zen, etahainbat kontu ditu ordutik, tren joan-etorrietan polizia alemanekinigarotako estualdiak zirela eta,paparrean ezkutatutakoa aurkitukozioten beldurrez.

Gerra amaitu zenean apartekoospakizuna egin zuten, txahal bat hiltaldeko guztien artean jateko, nahizeta jakin hori delitua zela etaheriotzarekin zigortzen zutela.

12

Estatu Batuek Sorneri eta senarrari emandako agiriak Erresistentzian laguntzearren. Sorne gizontzat hartuzuten antza, Monsieur jarri zioten eta.

Gerraren ostean, Eusko JaurlaritzaParisen jarri zen, Jose Antonio Agirrelehendakari zela eta hark eskatu zionSorneren senarrari han bertan EuzkoDeyako bulegoetan behar egiteko.Alaba zahar biak Parisen batuzitzaizkien, eta gerora, han geratuziren gurasoak itzuli ondoren ere. Hanegon ziren 1951 arte, harik eta,Espainiako gobernuak behartuta,Frantziako Gobernuak EuskalGobernuaren ordezkaritza handikkenarazi zuen arte. Orduan beste lekubatera aldatu ziren Parisen bertan,baina ez luzaroko.

Page 15: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

13

Erresistentziako taldean emakume bakarra Sorne. Bere alboan senarra. Atzean, ezkerretik hirugarrena, txapelarekin Leizaola dago.

16 urteko erbestealdiaren ostean,1953an Euskal Herrira itzuli zirenGregorio senarra larri zegoelako etahemen hil gura zuelako. Hala gertatuzen, azaroaren 20an etorri eta 25eanhil zen eta.

Erbestealdia, kanpokoa, amaituazen, baina hona etorritakoan egoeralatza suertatu zitzaion Sorne alargunduberriari. Lehenengotan ahizpen etxeanbizi izan zen eta, diktadura garaiazenez gero, inguruan jende askoktxarto hartu zuen abertzalea etaerregimenaren kontrakoa zelako.

Orduan ere kemena hartu etabizimodua ateratzea lortu zuen. Berriroere, bizitzak buelta asko egiten dituelaerakutsiz, frantses irakasten jarri zen,kultura orokorrarekin batera.

1968tik aurrera Algortan bizi da,2000. urtean ehun urte bete berridituela, hurrengo gizaldian sartzekoprest. Hala, hiru gizaldi ukitzea lortukodu, amak esaten zion bezala.

Page 16: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Eduki, iraupen eta egituran osoezberdinak diren arren, gerra ostekohainbat urtetako bapeza ikusita,harrigarri egiten da horiek guztiakegiteko besteko bizitasuna egoteagizartean.

Idazleen artean gehien-gehienakgizonezkoak dira, baina andrazkoakere badaude, gero oso ospetsu izanez badira ere. Sarritan gaitza dajakiten egilea nor den, gehienetangoitizena darabiltelako. Hori dela eta,hainbat idatzi norenak diren argitubarik egon daiteke. Baina, horrezgainera, beste arazo bat ere badago.Aldi horretan aldizkarietan lantxoakargitaratu zituztenetako askok geroidazteari utzi zioten, beraz, emaitza,idatzitakoa bera, gutxi da idazleaskoren kasuan, eta gainera,aldizkarietan galduta geratu da,libururik argitaratu ez dutelako.

Hala ere, ikerketari esker gero etagehiago dakigu aldi horretako idazleeiburuz, horren adibide dugu Sornerenkasua, izan ere, orain dela bost baturtera arte Sorneren izena ez zeneuskal literaturako liburuetan ageri, etaharen idatziak ezezagunak ziren. AitaSanti Onaindiak bai Mila Euskal OlerkiEder liburuan bai Euskal Literaturasailean aipatu zuen, baina harengainean aparteko argibiderik emangabe.

KULTUR GIROA

Aldi batean euskara irakaskuntzansartzeko ahaleginean jardundakoandereñoetako asko eta askok bestehainbat arlo eta ekintzatan ere bizi-biziparte hartu zuten, abertzaletasunarilotuta batez ere. Eskoletan, gainera, ezantolakuntza eta administrazio lana,baina irakaskuntza arloa beraemakumeen esku zegoela esandaiteke. Aipatu ditugu EmakumeAbertzale Batza eta erakunde horreninguruan eratzen zituzten ekintzak.

Beste alderdi bat egunkari etaaldizkarietan idazle agertzea dugu.

Espainiako Gerra Zibila hasiaurreko urteetan kultur arloanbizitasun handia egon zen EuskalHerrian. Horren erakusgarri askodaude, baina bi baino ezaipatzearren, hona: ordukoak diraeuskal poesiako urre garaia osatuzuten olerkariak: Lauaxeta, Lizardi,Orixe; eta ikustekoa da zenbataldizkari egin eta argitaratzen ziren,garaiko bitartekoak kontuan hartuta.Zerrenda luzea da, baina izenakemango ditugu, denak ez bada ere:Euzkerea, Euskal Esnalea,Euskalerriaren alde, Jaungoikozale,Euzkadi, Diario Vasco, Bizkaitarra,Argia, El Día, Euzko, Amayur, Jagi-Jagi, Arabarra, Gipuzkoarra, ElObrero Vasco, Aberri Eguna, Jaiki…

14

Page 17: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

15

Gerra aurreko kultur bizitasunaren adierazgarri dira aldizkariak eta idazle berrientzat agerlekua.

Page 18: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Emakumeok pozik, harro daudeemakume izateaz eta euren zereginaere ama gisa eta familiaren barruanikusten dute. Hala ere, herriarekinardura handia daukate eta horrekbidea erakusten die, baina beti familiakutsuko zereginetan.

Ez daukate idazle kontzientziarik etaez dute taldea osatzen. Idaztendutenak, orokorrean, beste hainbatarlotan ere fin dabiltza eta idazteahelburu orokorrago baterako beste lanesparru bat da.

Baina Sorne ez da emakume idazlebakarra izan, inondik ere. Beste izenbatzuk gogoratu behar ditugu. ErroseBustintza Mañariko Kirikiñoren iloba,Emakume Abertzale Batzakoa, ipuineta olerkigilea eta herriko berrienemailea Euzkadi egunkarian; JuliaGabilondo Maite, Pantzeska AstibiaOnintze, Ete Markinaldekoberriemailea, Julene Azpeitia, KatalinaElizegi, Maria Etxabe, Tene Mujika…

Emakumeok literaturan darabiltzatengai, genero eta estiloetan, ezaugarriorokor batzuk ikusten dira.

Asko irakasleak dira eta, hori dela--eta, idatzi batzuk eskolan zegoenmaterial urritasuna betetzekoirakurgaiak dira, hau da, umeentzateginak. Alegia edo fabula moduanegindako batzuk ere horri lotutadaudelakoan gaude.

Gehien darabilten generoa poesiada, lan mugatua, ez luzea eta soltea.Beste genero batzuk ere erabiltzendituzte: ipuina, narrazioa, antzerkia,baina idatzi laburrak dira orokorrean.

Horien barruan era guztietako gaiakaurkitu ditugu, baina oso nabarmenada amatasunaren gaia. Sarri-sarriagertzen da ama seme-alabekin, amamoduan zer sentitzen duen, seme--alabei zer irakatsi behar dieten etahaiengandik zenbateko poza etazoriona hartzen duten.

16

Eskolako atsedenaldian umeek ezpata dantzak egiten zituzten. HauekBediako eskolakoak dira, 1934.

Page 19: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

17

Sorne, 1997an.

Page 20: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

gero ere idatzi izan du, hori bai,bizitzako gorabeheren araberagehiago edo gutxiago.

Lehenengo aldia 1930 eta 1933bitartekoa izango litzateke. Lauurteotan hainbat olerki eta,narrazioetatik, denak idatzi zituenorduko aldizkarietan: Bizkaitarra,Euzkerea, Aberri-Eguna eta Jagi-Jagi.

Horren ostean isilaldi luzea datorberriro idazten, edo argitaratzenbehintzat, hasi arte. 1933tik 1977 arteolerki bat baino ez du argitaratu, behinEuzko Gogoa eta bigarrenez Euzko-Deya aldizkarian. 1977anhasita, ostera, 1990 arte Zeraldizkarian urtero-urtero argitaratu dituidazlanak, aldi horretan denakolerkiak.

SORNE IDAZLE

Sorne Unzueta idazlea dugu etabete-betean dago giro horretankokatuta. Izan ere, 1930ean hasi zenidazlanak aldizkarietan agertzen.

Lanok sinatzeko inoiz erabili duizena, baina gehien-gehienetanUtarsus ezizenarekin agertzen da.Lehenago ikusi dugu idazle ia batekere ez duela benetako izenikerabiltzen, orduko moda omen zen.Baina horren azpian beste arrazoi hauere ba omen zegoen: apaltasuna.Edozein lan edo edozein gauza egitendela, ez da izan behar buruaerakusteko edo besteengandiknabarmentzeko, beraz, idaztean ereberdin. Gainera, inoiz edo behin,idaztea herriarekin zeukatenkonpromisoari erantzuteko egitenzituzten ekintzetako beste bat baino ezzen.

Utarsusen esanahia hau da: U(Unzueta) tar S (Sorne). «Sus» SabinoAranak alfabetoa euskaraz zelan esanasmatzean, «s» letrari eman zion izenada. Sornek hori erabili du batez ere,baina inoiz edo behin «U’tar S» eta«U.T.S» ere erabili izan ditu, beti erebide beretik.

Sorne 1930ean hasi zenargitaratzen, baina hau ez da gerraetortzean betiko isildu den idazlea,

18

Page 21: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

19

Sorneren olerkiak idazle handien ondoan,Eusebio Erkiaga Endaitz eta Estepan Urkiaga

Lauaxetarekin.

Page 22: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

SORNE OLERKARI

Sornek gehien olerkiak idatzi ditu,bai kopuruaren aldetik bai sormenarierreparatuz gero. Lan gehienak aldibitan batu daitezke, gerra aurretikEuzkerea aldizkarian argitaratutakoak,hamabi, eta gerra ostean Zeraldizkarian agertutakoak, hogeitahamahiru.

Sorneren poesian era askotakogaiak eta edukiak aurkituko ditugu,baina ezer nagusitzekotan doinulirikoa nabarmendu behar da.

Idatzi batzuk argitaratu barik edukiditu, baina 1995ean LabayruIkastegiak, idazlan guztiok batu etaliburu batean agertu zituen Idazlanguztiak izenarekin. Ordutik hor daudejasota Utarsusek idatzitako guztiak,lehendik argitaratutakoak eta orduraarte inoiz kaleratu gabekoak,salbuespen batekin. Utarsusek nobelabat idatzi zuen Pariseko erbestealdikogaraian, Me voy contigo, eta hori orainarte ez da inoiz kaleratu, ezta liburuanere.

20

Andra-gizonak, Sorne etaGregorio.

Page 23: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

21

Aldizkari biotan argitaratu ditu Sornek idatzi gehienak, Euzkerea-n gerraaurretik eta Zer-en 1977tik aurrera.

Sorneren sorlanetan, bere bizitzarengainerako arloetan bezala, aberria etafedea, abertzaletasuna etaemakumeen zeregina arlo horretansarri agertzen dira, era batera edobestera. Hona «Gomutazokiak»poemaren amaiera:

Ibaia dago geldi. Bere barruanbasea dauko, goien ur gardena,

ta ganean, azalan, antzezkura lez,dago ortzeko margoaz, bai margoztuta.

Ibaia lez gentzean, neure gogoaipini gura neuke: barrenean,

giza-maitetasunak, ahaztu ezinakizan arren, benetan basazkoak.

Eurak baino gorago, Aberrientzatmaitetasuna, hauxe da, ur gardena.Baina gorago ondino, dan bikainena

Jaungoikoarentzako maitetasuna.

Page 24: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

joera erakusten duten konposizioakezagunak ditugu.

Beste era bateko mezua ageri da«Itxartu, eusko alabea!» olerkian,emakumeek aberrian duten zereginarilotua. Izenburuak berak adierazten duolerkia emakumeei egindako deiadela. Hona txatal batzuk dei horizertarako den argitzeko:

Ortzia garbi ta oztindakusku, sorkaldeanargi gorri biguntxuazabalduten hasi da.

Itxartu, eusko alabea;jagi, ba, emakumea!

(...) Eta zu ondino lo zagoz,ene ahizta kutuna?

Ez zaitu ba, ondino itxartulanaren zarateak?

Itxartu eusko alabea,Jagi ba, emakumea!

(...) Zeure odolaz hazitakoseme txiki politak,

sehaskan, lo samurkiro,egiten dauan bitartean,abestu olerki aberkoiakeusko abesti gozoak.

Semearen bihotzeantxikia dan artean

erein Euskadirentzakoaskatasunen nahia,

batera Jaungoikoarenmaitetasun deunagaz.

Bertso hauetan laburbilduta dagoSorneren pentsaera eta bizitzan izanduen jarreraren ardatza. Hiru mailabereizten ditu: lehenengo edobeherengoan giza maitasuna jarri du,gizon-emakumeen artekoa, ibaietakoazpiko basa legez; horren gaineanAberriarenganako maitasuna, ibaiarenur gardena; eta hirugarren, goren,Jaungoikoa, hori dago mundukogainerako guztiaren gainetik argi etagarbi eta edozein egoeratan. Etahorrek denak ibiaren irudia osatzen du,joanean doa eta osotasuna sortzen du.

Bertsook Sorneren lanarenerakusgarri onak dira bai edukian baiforman. Eduki aldetik, berejokabidearen gida direlako, etaformaren aldetik askotan egitendituelako halako konparaketak.

Olerki asko eta askotan daudenaturaren aipamenak gero azaldukoduen ideia baten adierazpen gisa.Irudi horrek giroa eta sentimenaadierazten ditu, eta gero, mezua bera,kontakizuna bera, giro eta sentimenhorretan txertatuko du, askoz argiago,jakina.

Utarsus ez da hori egiten duenidazle bakarra, izan ere, Lizardik etaLoramendik, gerra aurreko poesiarenurrealdian, sarritan jokatzen zutenhorrela, eta herri literaturan antzeko

22

Page 25: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Hori da Sorneren ustez, etaEmakume Abertzale Batzaren ustez,emakumeen zeregina aberrigintzan.Olerki honetan, gainera, estilo aldetik,beste baliabide batzuk erabili ditu:harridurak, aditzak aginte eran,galderak, errepikapenak. Edukiari lotu-lotuta dago azala, gainerakoetanbezala, baina honetan ondoendoakion airea eman dio. Emaitza olerkiindartsua, beroa, gartsua da, gaia erehalakoa da eta, deia argi eta garbiegitea.

Gainerakoan, sentimenduenmundua, afektibitatea, maitasuna,gozotasuna dira nagusi Utarsusenolerkietan. Hori adar bitan gauzatzenda batez ere. Alde batetik, natura,kanpoa, ingurua jasotzen du zentzuguztiak erabilita: koloreak, usainak,begiek batzen dutena, ukimena. Denada sentsazio iturri eta bitarteko. Bestealdetik, idazlea emakumea izanik,amatasuna, ume txikien maitasun etababes beharra eta amarentzat umeakdakarren gozotasun, eztitasuna osogarrantzitsuak dira.

Hori dena adierazteko, irudiak egitenditu, ulertzeko errazak, baina mamiamodu eder eta liriko batean esatekobidea ematen diotenak. Adibidez,lehen aipatu dugun ibaiarena, edotrenari «buztan balztun arra» esatendionean. Horrez gainera, berbak,hiztegia, ondo aukeratuta erabiltzenditu, eta oso aproposak dirasentimenduok adierazteko. Esaterako,egoera pozgarria eta baketsuaadierazteko, ortzia garbi ta oztin, argigorri biguntxua, gabeko haizearenmosu leuna eta antzeko irudiakdarabiltza, gehienetan naturatikhartuta irudia egiteko aitzakia.

Gogoetari, barrura begiratzearigarrantzi handia ematen dio etahainbat olerkitan ageri da. Horrekinbatera, erlijioari lotutako gaiak

23

Sorne ama-alabak.

Page 26: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

atzera begiratu beharra dago aurrerabegira zer egin ondo jakiteko.

Olerkien neurriari begiratuz gero,gehien batean bertso molde lotuakdarabiltza, hau da, testua estrofatanzatituta dago eta estrofak normaleanberdinak dira, neurriz eta errimaz.Idazlea ez da errimarekin itsutu, bainabeti dago antzeko soinua,hoskidetasuna. Hala ere, batzuetanegitura berdintsua apurtzeko, tartekobertso sorta laburragoak edoezberdinak jartzen ditu.

agertzen dira, dela kristau-jairen bat,dela gertakariren bat. Etagainerakoan, edozer da olerkiaegiteko aitzakia: norbaiti zorionakematea, gertaera zehatzen bat,norbaitentzako eskaintza.

Olerkiak gehienetan lehenengo edohirugarren pertsonan idatzita daude,baina inoiz edo behin aitita-ilobakjartzen ditu berbaz, arbasoak gazteeiirakasten eta gazteak zaharreigaldezka ikasi nahian. Izan ere,Euskadik bere historia dauka eta

24

Andra-gizonak lau seme-alabekin: Andone, Jon Ander, Gotzontze eta Sornetxo.Azkena mutila izan zen, Xabier, eta Lourdesen bizi zirela jaio zen.

Page 27: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

PROSA IDAZLEA

Prosaren barruan, eta sormenarilotuta, Utarsusek poesian bainogutxiago idatzi du eta ez dena generoberean. Lehenengo eta behin alegiaantzera idatzitakoak aipatuko ditugu.Halakoak dira «Txoriya kayolan» eta«Otxua ta txakurra» adibidez. AlegiaXIX. mendean zabal-zabal ibili zen eta,Euskal Herrian, eskolako irakasle etainspektoreek idatzi edo itzuli zituztenhalako lanak batez ere. Utarsusek bidehorretara jotzen du behin bainogehiagotan animalien gorabeherenbitartez beste era bateko eduki edomezua adierazteko, generoak berakematen duen kutsu didaktikoarekinhornituta.

Beste idatzi batzuk narrazioak dira,«Barri pozgarriya» eta «Bermeo»liburuan agertu arte argitaratugabeakadibidez.

Halako idazlanetan mezuak garrantzihandiagoa hartzen du idatzi biribilaeta estiloa lantzeak baino. Arinak dirairakurtzeko, biziak, elkarrizketaaskorekin. 25

Sorne ume birekin.

Idazlan guztiak liburua.

Page 28: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

hartzen du lekurik handiena. Gaztehorrek Jainkoaren deia entzun du etahari jarraituko dion ala ez erabakibehar du.

ARTIKULUAK ETA NOBELA

Sornek aldizkarietan idatzitakoenartean, iritzi-artikuluak ere badaude.Halakoak, aurrekoetan ez bezala,euskaraz eta gaztelaniaz idatzitadaude. Artikuluok gerra aurrekoak diradenak, eta gizarte gaiak darabiltzabatez ere berriro ere. Euskal izaera,euskara eta hizkuntzaren egoerairakaskuntzan, Aberri Egunekoadierazpena, gazteen eta ikasleengorazarrea aipatuko ditugu denenlaburpen gisa.

Zeregin hori irakasle eta gizarte--eragile izatearekin lotuta dago, azkenbatean arlo edo modu ezberdinetanlan bera egiteko bideak dira.

Halako batean Utarsus ezizenaezagutu ez eta, batek erantzun zion«Para el patriota Utarsus» izenekoartikuluan, gizonezkotzat hartuta. Ezzen sarri gertatuko, beharbada,emakumeak halako zereginetanikustea.

Sornek nobela bat idatzi du eta horida haren lanetatik oraingoz argitaratugabe dagoen bakarra. Me voy contigodauka izena eta familia euskaldunbaten erbestealdia Frantzian azaltzendu. Familia horretan gazte bat dago,eta horren gorabeherak kontatzen dirabatez ere nobelan, etxean, lagunekineta, batez ere, barruko gogoetak

26

Eiffel dorrearen aurrean, Sorne eta Xabierseme-alaba gazteekin, 1946 inguruan. Gizona

Agustin Egia da, Sorneren lehengusua,Erresuma Batuko RAFeko kide zena.

Page 29: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

EDERZALEA

Sorneren idatziak irakurri besterik ezdago konturatzeko zelan eta zenbaterreparatzen dien xehetasun guztiei.Eguneroko gauzak, inguruan ditugunleku eta giroak, inpresio etasentimenak sentsibilitate handizjasotzen ditu. Gauza txikietan,egunerokoetan, keinuetan ikusten duedertasuna eta edertasun horrekberari eragiten dion sentimenaerakutsi, besteei adierazi behar dieberak sentitutako moduan.

Ikasleekin eta seme-alabekinerakusten duen gozotasun etamaitasuna adierazgarriak dira. Baitaolerkietan egiten dituen deskribapenakere.

Ederzaletasunaren besteadierazpide bat pintura da. Sornekhainbat margo egin ditu, erretratuak,paisaiak, motibo jakinak. Izan ere, 75urte zituela, posta bidezko ikastaro bategin zuen margotzen ikasteko. Halakolanak sinatzeko, Utarsus barik «Untz»darabil, ikusten denez, hari beretiksortutako izena hau ere.

27

Iluntze bat, Sornek berakmargotuta.

Page 30: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

auzo-eskolak eta euskarazkoirakaskuntzaren gorabeherak batuzituen, eta Igone Etxebarriak Sornerenidazle alderdia aztertu zuen.

Oso hunkigarria izan zen, auzo--eskoletan ikasle izandako batzuk,ordutik inoiz ikusi gabeak, orduanberriro elkartu eta hirurogei urtelehenagoko oroitzapenak ekarrizituzten gogora, orduan ume--andereño zirenak hainbat urtegehiagorekin, eta bizitzak hara etahona erabili ondoren elkartuta.

Omenaldi horren emaitza gisa,Labayru Ikastegiak berak Idazlanguztiak izeneko liburuan Utarsusenidatziak eta ekitaldi horretakohitzaldiak argitaratu zituen, gerokoharen zantzua argi eta eskura egondadin, eta ez ordura arte bezala,ezkutuan eta isilik.

OMENALDIA

Orain arte esandakoa ikusita, argidago Sorne Unzuetari omenaldi bateta gehiago egiteko beste arrazoidaudela. Hala iritzi zion LabayruIkastegiko Derioko Udako Ikastaroaketa 1995eko udako ikastaroanomenaldia egin zion. Alde batetik beraomentzea zen helburua, eta bestetik,bere bitartez, aldi berean, isilpeanhainbat urtetan eta hainbat arlotaneuskal hizkuntza eta herriaren alde lanegin dutenak ere omentzea.

Omenaldiko ekitaldian, Sornerenilobak, Miren Esturok, haren bizitzarenberri eman zuen. Sabin Barruetabeñak

28

Labayru Ikastegiak Derion1995eko uztailean egindako

omenaldian, Sorne erdian. OndoanSabin Barruetabeña alde batera

eta bestera Miren Esturo iloba etaIgone Etxebarria.

Page 31: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Sorne Unzueta eta familia

• Labayru Ikastegia

• Joseba Olalde argazkilaria

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1626-3 (Obra osoa)84-457-1627-1

L.G.: BI-3034-00

Page 32: SORNE UNZUETA UTARSUS (1900) - Euskadi UNZUET… · AURKEZPENA Sorne Unzueta Euskal Herriko XX. mendearen hasierako mugimendu abertzalearen erakusgarri bete--betekoa dugu. Irakasle,

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística