TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

12
TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN N N K S U E N N DI D A K S U E R A G A IA G OG LO K E T A G A LO OL O N K E T K B IA AK K

description

 

Transcript of TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

Page 1: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

NNKSUE NNDIDAKSUERAGA IAGOGLOKET AGALOOLONKETT K BIAAKK

Page 2: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda 2004an sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan. Zerrenda hori, garapen jasangarria sustatzeko eta euskal ingurumen-politika ezartzea errazteko instrumentu fiskal bat da, eta dagokion xedea betetzeko transferentzia teknologikoa eta ingurumena gehiago zaintzen duten ekipoak baliatzen ditu.

Teknologia Garbien Euskal Zerrendakenkari fiskalak ahalbidetzen dituen baliabide bat da. Europako beste hainbat herrialdetan ere antzeko baliabide fiskalak daude indarrean, hala nola, Holandan (VIA eta VAMIL), Erresuma Batuan (Water Technology List eta Energy Technology List, Enhanced Capital Allowances izenekoaren barruan biltzen direnak) eta Belgikan (Flandriako Ecologiepremie).

Page 3: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

TEKNOLOGIA GARBIEN EUSKADIN

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eta kenkari fiskalak

Teknologia Garbien Euskal Zerrendak biltzen dituen ekipamenduek, beste teknologia batzuekin alderatuta, kalte gutxiago egiten diote ingurumenari, honako arlo hauetan: baliabideen erabilera (materiak eta energia), atmosferako isurketak, hondakinen isurketa edo ekoizpena, eta abar.

Martxoaren 14ko 64/2006 Dekretuak Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren erregulazioa ezartzen du. Zerrenda dinamikoa da eta aldizka eguneratuko da, unean-unean ingurumena zaintze aldera eraginkorrenak diren teknologiak bertan sartzeko eta zaharkituak geratu direnak kanporatzeko.

Egoitza EAEn duten enpresek zerrendan dauden ekipoetan egindako inbertsioaren % 30eko kenkaria eskura dezakete sozietateen gaineko zergan. Kanpo geratuko dira ingeniaritzako edo aholkularitzako kostuak, azpiegiturak egokitzearekin lotutako kostuak, eta ekipoan txertatuta ez dauden eta/edo hondakin, isurketa, zarata eta/edo isuri kopuru txikiagoa sortzen ez duten edo baliabide-kontsumo txikiagoa eragiten ez duten instalazioaren osagai guztiak.

Teknologien Euskal Zerrendan oinarrituta ematen diren zerga-pizgarriak bat datoz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EE) Erregelamenduan ezarritakoarekin; Erregelamendu hori Europar

Batasunaren Funtzionamenduaren Tratatuko 107. eta 108. artikuluak minimoen laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

Adierazitako % 30eko kenkaria Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatuko da, modu berean, eta honakoak dira dagozkion muga kuantitatiboak eta denborazkoak:

• Bizkaian eta Araban, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, bakarrik edo araudian definitutako beste kenkariekin batera, sortutako kenkariak ezingo du kuota likidoaren % 45 gainditu. Ez dago kenkaria aplikatzeko denbora-mugarik, ekitaldian aplikatzeko aukerarik ez badago.

• Gipuzkoan, bakarrik edo araudian definitutako beste kenkariekin batera, sortutako kenkariak ekitaldiko kuotaren gainean aplikatzeko % 45eko muga dauka enpresa txikientzat, eta % 35ekoa gainerako erakundeentzat. Kasu horretan, inbertsioa egin eta ondorengo 15 urteetan aplikatu beharko da kenkaria.

Sistema horren abantaila nagusia da kenkaria era automatikoan aplikatu ahal izatea. Horrek erabilera errazten du, ingurumen-ekipoak erosterakoan ohikoak ziren % 15eko kenkariekin alderatuta.

• Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren

3

Page 4: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

agindua, 2012ko irailaren 10ekoa, Teknologia Garbien Euskadiko Zerrenda onartzen duena.

• Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria: Martxoaren 14ko 64/2006 Dekretua, Teknologia Garbien Euskadiko Zerrendaren araudia ezartzen duena.

• Bizkaiko Aldizkari Ofiziala: 11/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa, abenduaren 13ko BAO (65. artikulua).

• Gipuzkoa: 2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa (65. artikulua).

• Araba: 37/2013 Foru Araua, abenduaren 13koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa (65. artikulua).

Gaur egun, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan 84 teknologia daude, ura, isurketak, hondakinak, energia, zarata, kontsumoa eta/edo baliabideen eremuan dakarten ingurumen-hobekuntza dela-eta hautatuak.

URAURA

10ISURKETAKISURKETAK

26ZARATA ZARATA

11HONDAKINAKHONDAKINAK

8BALIABIDEAKBALIABIDEAK

9

ENERGIAENERGIA

30

Teknologiak hautatzerakoan haien ingurumen-errendimendu hobea eta euskal industrian duten presentzia txikia hartu dira kontuan. EAEn ingurumen-arloan lehentasunezkoak diren industria-sektoreei zuzendutako teknologiak dira.

TEKNOLOGIA GARBIEN EUSKAL ZERRENDARI BURUZKO EDOZER KONTSULTARAKO, IHOBE-LINE ZErbiTZuarEkin jar ZaiTEZkE harrEmanETan, 900 15 08 64 TElEfono-ZEnbakian.

TEKNOLOGIA GARBIEN EUSKADIN

4

Page 5: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

5

ZERRENDAKO EKIPOAK

URAMikroiragazketa Elektrodialisia

Ultrairagazketa Elektrokoagulazioa

Ioi-trukagailuak Alderantzizko osmosia

Ikatz aktibozko iragazketa Mintzen bidezko bioerreaktorea

Autoak, kamioak eta autobusak garbitzeko tuneletan ura birziklatzeko instalazioak

Ihinztatze-urak berrerabiltzeko instalazioa

HONDAKINAKTaladrina iragazteko ekipo mugikorra Lohien lehortze elektrikoa, produkzio

txikietarako

Briketak egiteko prentsa Ez-burdinazko metalen bereizgailua

Gatz metalikoen kristalizagailua Plastikoak hondakinetatik banantzeko bereizgailua

Goi-presioko gurpil-garbitzailea Hondakinen kudeaketarako eta bilketarako RFID teknologia

BALIABIDEAKBere kasa garbitzen den iragazki minerala PVD lurrun-faseko tekniken bidezko estaldura-

ganbera

Artezgailuentzako iragazte-sistema mistoaGutxieneko kantitateekin lubrifikatzeko sistema (MQL)

Nahasteko ekipoak Zirkuitu itxiko koipegabetzea (hutseko distilagailua+ikatz aktiboa)

Detergente biodegradagarriko garbigailu industriala

Pistolaz aplikatutako gehiegizko pinturak eta lakak berreskuratzeko instalazioa

Ultrasoinuen bidez garbitzeko, koipegabetzeko eta lehortzeko makina

Page 6: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

TEKNOLOGIA GARBIEN EUSKADIN

6

EMISIOAKLainoak erauzteko eta iragazteko ekipoa Molde itxiko sistema - RTM prozesua

Xurgatzeko kabina eramangarria, emisioak arazteko sistemarekin

Erregai-banatzailetan II. faseko gasak berreskuratzeko sistema aktiboa

KOLen emisioak adsortzioaren bidez tratatzeko unitatea, disolbatzaileak berreskuratzen dituena

Andelak garbitzeko sistema itxia, disolbatzaileak birsortzearen bidez

Iragazki modularra eta/edo mahuka-iragazkia PM10etik PM2,5era bitarteko partikulentzat

Gasa iragazteko soldadurazko sistema

KOLen emisioak oxidazio termikoaren bidez eta beroa berreskuratuz tratatzeko unitatea

Ionizazioa (plasmarekin tratatzea)

Bide lehorreko elektroiragazkia PM10etik PM2,5era bitarteko partikulentzat

Fotooxidazioa

Disolbatzaile gutxiko pinturak eta estaldurak ontzeko unitatea, izpi ultramoreen bidez

Biogarbitzailea

Bide hezeko elektroiragazkia PM10etik PM2,5era bitarteko partikulentzat

Gasen tratamendurako bioiragazkia

Erredukzio selektibo ez-katalitikoa NOX

emisioen > % 55eko murrizketarekinIhinztagailuen instalazioa (gehigarriekin) biltegiratzeko eremuetako hauts-emisioak minimizatzeko

Oxidazio termiko birsortzailea Jauzi-hodi maila-detektagailudunak

Oxidazio katalitikoa Birrintzeko eta birsailkatzeko instalazio finkoen ixtea (eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen harri-zatiak birziklatzeko aplikatua)

NOX emisio gutxiko erregailuak (NOX emisioak

< 100 mg/ Nm³ gas-erregailuetan, NOX

emisioak < 300 mg/ Nm³ erregai likidoko erregailuetan)

Disolbatzailerik gabeko itsasgarriak erabiltzen dituen plastifikagailua

Venturi finkoak (aire-banatzaileak, ur-pinturaz margotzeko kabinetarako)

Diesel motorrentzako partikula-iragazkia, lehendik dauden ibilgailu astunetan jartzeko (EURO I, II edo III motordunak

Page 7: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

7

ZERRENDAKO EKIPOAK

ENERGIATransformazio-zentro integratua Presentziaren arabera argia erregulatzeko

ekipoa, argiztapen naturalik ez duten pasabideetarako

Konpartimentutan banatutako transformazio-zentro konpaktua

Zundaren bidez argia erregulatzeko ekipoa

Frekuentzia aldatzailea Infragorri bidezko lehorketa

Energy Saving Module Berokuntza-ekipoa aire-hodiko errekuntzarekin

Kondentsazio-galdara Eguzki-kolektore termiko laua ura berotzeko

Tenperatura baxuko galdara Hutseko eguzki-kolektore termikoa ura berotzeko

Efizientzia energetiko handiko galdara (3 izar) Eguzki-kolektore fotoboltaikoa

Erregailu birsortzailea Aerosorgailuak

Sugar laueko erregailua Izotzaren bidezko metaketa termikorako sistema

Tutu murgilduko erregailua Lurrun-sorgailuetan purgak kontrolatzeko sistema elektronikoa

Mikrokogenerazioko unitate konpaktua Diodoz ponpatutako Nd:YAG laserra

Hotza sortzeko xurgatze-ekipoa, zuzeneko sugarrekoa

Berotze-ponpa geotermikoz hornitutako klimatizazio-instalazioa

Gasezko motordun bero-ponpak Etanol-hornigailu malgua

Errendimendu handiko bero-ponpa (COP>4) Energia berriztagarrien edo hondar-beroaren bidez klimatizatzeko ekipoa

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak Ibiligailu elektrikoa

ZARATAIsilgailu xurgatzailea

Page 8: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

Ekipo berrien hautaketa

Teknologia Garbien Euskal Zerrendan zer teknologia sartuko den hautatzeko ingurumen-arloan eskumena duen sailak bilaketa aktiboa egien du industria-arloan eskumena duen sailaren laguntzarekin eta honako irizpideei jarraiki:

• Teknologiak eskuragarri egon behar du merkatuan maila industrialean.

• Aplikazio-sektoreetan duen ezarpen-potentzialak handia izan behar du.

• Inbertsioak 2.000 € eta 500.000 € artekoa izan behar du.

• Amortizazio-epea bost urtetik gorakoa izango da.

• ElBatzorde tekniko batek egiten du Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuko diren teknologien hautaketa. Batzorde horretan ordezkari bana daukate honako erakundeek:

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetza . – Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. – Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SPRI. – Energiaren Euskal Erakundea (EEE). – Zerga Koordinaziorako Organoa.

Batzorde Teknikoa aldiro bilduko da eta hurrengo ekitaldian indarrean sartuko den Zerrendaren proposamena egingo du. Proposamen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aginduz.

8

Page 9: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

Ekipo berrien ebaluaketarako metodologia

Ekipo berrien hautaketa-prozesuan bi irizpide klase hartuko dira kontuan:

Irizpide absolutuak

Irizpide absolututzat joko dira ekipoak nahitaez bete behar dituenak, eta baldintza baztertzaile izango dira. Eskatutako irizpide absolutuak betetzen ez dituen ekipoa ezin izango da Teknologia Garbien Euskadiko Zerrendan sartu.

• Teknologiaren definizioa, ingurumenaren alorra eta aplikazio sektoreak argi eta garbi identifikatuta.

• Maila industrialean garatutako teknologia izatea eta merkatuan eskuragarri egotea.

• Ezarpen-maila. Era positiboan baloratuko dira proposatutako-sektorean ezarpen eskasa duten teknologiak.

• Teknologiaren ingurumen-inpaktu global positiboa, eta ingurumen alderdien ebaluazioa (airea, ura, hondakinak, lurzorua, energia eta zarata).

• Ez da eskuragarri egon behar ingurumenean erabateko eragin hobea duen teknologiarik.

• Teknologiak indarrean dagoen ingurumenari buruzko legediak

ezarritakoak baino balio hobeak erregistratu behar ditu.

• Teknologiaren amortizazio-epea bost urtetik gorakoa izango da, ingurumenaren aldeko estatuetako laguntzak arautzen dituzten Europar Batasuneko 2008/C82/01 arauetan ezarritakoa betez.

Irizpide erlatiboak

Irizpide absolutuak gainditu ondoren, ekipoak ebaluatzeko irizpide erlatiboak erabiliko dira. Irizpide horiek ekipoaren izaerari eta haren tranferigarritasunari buruzko ingurumen-informazio bereizgarria aztertuko dute.

• Teknologiaren transferigarritasuna: teknologia txerta dakiekeen balizko instalazioen kopurua handia izatea baloratuko da.

• Teknologiaren izaera: prebentzio-teknologiak sustatuko dira, prozesu-amaierakoen aurrean.

TEKNOLOGIA GARBIEN EUSKADIN

9

Page 10: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

Teknologia Garbien Euskal Autonomia Erkidegoko Zerrenda, etorkizunean

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda berritze-prozesuaren azkeneko fasean da, eta ekitaldi honetan 10 teknologia berri sartuko direla aurreikusi da.

Era berean, hobetzeko hainbat alderdi lehenetsi dira, hala nola:

• Sustapena hobetzea ETEi, eta, bereziki, Mikro-ETEi dagokienez, horientzako finantzaketa baliabide garrantzitsua izan baitaiteke.

• Finantza-sektoreak Zerrenda aintzat hartzeko dinamizazio lanak egitea (abian)

• Enpresetako adituek ere Zerrenda egin eta balioztatzeko erantzukizuna konpartitzea, «Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan» programako baloreekin bat eginez.

• Teknologia Garbien Euskal Zerrenda pixkanaka zabaltzea bertan amortizazio azkarreko teknologiak sartzeko, eta oraindik proba-fasean diren teknologia oso berritzaileen aurreonarpena egitea.

Informazio gehiago hemen: www.ingurumena.net www.ihobe.net, www.spri.eus, www.eve.es

Ingurumen-informaziorako zerbitzua, Ihobe-Line 900 15 08 64

TEKNOLOGIA GARBIEN EUSKADIN

10

Page 11: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN
Page 12: TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

TEKNOLOGIA GARBIAK EUSKADIN

Informazio gehiago hemen: www.ingurumena.net

www.ihobe.netwww.spri.euswww.eve.es

Ingurumen-informaziorako zerbitzua Ihobe-Line 900 15 08 64