Telezailak - img.txalaparta.eus · Duela bost bat urte, lagun batek Saretik Prison Break jaitsi,...

43
Telezailak Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela?

Transcript of Telezailak - img.txalaparta.eus · Duela bost bat urte, lagun batek Saretik Prison Break jaitsi,...

3

TelezailakNork esan zuen telebistak tontotu egiten duela?

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 3

5

Katixa AgirreKoldo AlmandozHarkaitz Cano

Maria Fernandez-CabreroIrati Jimenez

Goizalde LandabasoXabier Mendiguren Elizegi

TelezailakNork esan zuentelebistak tontotu

egiten duela?

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 5

lehenengo edizioa

Tafalla, 2011ko azaroa

© Txalapartak edizio honena

© Egile bakoitzak bere obrarena

Editorial Txalaparta e.m.l.San Isidro 35-1A78. Posta kutxa31300 Tafalla nafarroa

Tel. 948 70 39 34Fax 948 70 40 [email protected]

azala eta bildumaren diseinua

Esteban Montorio

maketazioa

Monti

inprimaketa

Graficas LizarraTafallako errepidea 1. Km.31132 Villatuerta - Nafarroa

isbn

978-84-15313-01-4lege gordailua

na. 3.278-11

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 6

7

hitzaurrea

prison break

Segur asko, euskaldunok –ni neu barne– kartzela-rekin dugun harreman berezia dela eta, betidanikmaite izan dugu kartzelako azpigeneroa, edozeindiziplinatakoa izanda ere. Gogoan dut anaiak behi-nola kontatu zidala, Quebeceko aparteko bideo-klub batean, kartzela-zinemari eskainitako apal osobat aurkitu zuela. Gai horrek zinemaren historianemandako onena zegoen han: Cool Hand Luke (Laleyenda del indomable), Papillon, Alcatrazko ihesa,Biziarteko kartzela, eta abar. Nire ametsa beterikikusi nuen eta, gezurra badirudi ere, lantzeanbehin, delako bideoklubaren apal horrekin akorda-tu izan naiz. Ikusi ez dudan zerbait izango dute?Ezagutuko dute Daniel Monzonen Celda 211? Az-kenaldian, hobeto pentsatu eta galdera birformula-tu dut: bideoklub hori… existituko ote da? Aitortubehar dut, nigatik balitza, itxita legokeela. Baita te-lebista kateen erdiak ere.

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 7

Duela bost bat urte, lagun batek Saretik PrisonBreak jaitsi, hainbat dvdtan gorde eta pasatu eginzidan. Aspaldi ezagutu gabeko sukarraz irentsi ni-tuen lehen eta bigarren denboraldiak: gogoan dut,gaueko ordu txikiak heltzen zirenean, erlojuari be-giratu, eta behin eta berriz «tira, beste bat eta ohe-ra» esaten nuela. Hirugarren denboraldia hasi ze-nerako, gidoilarien greba martxan zegoen eta,atsekabez, telesailen munduko lehen irakaspenaikasi nuen: gidoia, gidoia eta gidoia. Telesail batenjarraitzaile izatea, maila batean, protagonistak etxe-kotzea da eta, beraz, 3. eta 4. denboraldiak txar bai-no txarragoak izan arren, Michael Scofield, t-Bageta enparauen balentriei begira egon nintzen bu-katu ziren arte. Sukarraldi horren ostean, etb2nbotatzen hasi ziren Heroesekin maite jolasetan ha-si nintzen, eta uda horretan astean behin Garaegunkarian idazten nuenez, Save the CheerleaderSave the World kolaborazioa idatzi nuen, telesail«berriei» egindako gorazarre apal gisa. Zoritxarrez,telesail horren bigarren denboraldia berriz ere gi-doilarien grebak irentsi zuen, eta Peter eta NathanPetrellirekin, Claire Bennetekin, Hiro Nakamurare-kin eta beste heroiekin ez nuenez eman Fox Rive-rreko zortziekin bezainbeste denbora, abandonatuegin nituen.

Beharbada, greba horrek ekarri zuen biurtekobeltzaren eraginez, garai batez telesailekin pittinbat ahaztu nintzen, Irati Jimenezek Friendsen ha-mar denboraldien kutxa utzi zidan arte. The Simp-

8

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 8

sonsekin batera kartzelan emandako eguerdiakumorez betetzen zizkidan telesaila berrikustearenberoaldiak anaiari telesail osoa oparitzeko gogoapiztu zidan, zalea baita oso. Aspaldikoa izanagatikfnacen kofreak zeukan salneurria ikusita, SaretikFriends osoa jaistearen lan titanikoari ekin nion.Hamar denboraldi luze, aizue! Orduantxe bihurtuzitzaidan ohikoa www.seriesyonkis.com web orria.Erabiltzearen erabiltzeaz aipatu web orrian sareanfitxategiak ostatatzeko Megaupload sistema ezagutunuen eta, ematen zituen abantailak kontutan hartu-ta, premium kontu bat konpartitzea hain garestiaere ez zela erabaki nuen. Pentsatzen dut une horre-tan politikari eta kazetarientzat internauta bihurtunintzela, kartzelarako bazka den izaki arriskutsua.Orduan, Friends osoa berriz ikusi ostean, telesail batamaitzeak uzten duen hustasun sentsazioa gaindi-tzeko, How I Met Your Motheren lehen denboraldia-ren dvdak oparitu zizkidaten, sitcomen1 mundualaian jarrai nezan. Eta jarraitu nuen, alafede, nireHow I Met Your Motheren dvdak maileguan eskura-tu zituen beste lagun batek mundu bereko telesai-len telesaila gomendatu baitzidan: The Big BangTheory. Bistan denez, ordurako junkie gaixoa bainogehiago, trapitxero galbidetsua nintzen.

Garaitsu hartan, nazioarteko hogei pertsona os-petsuk Bruselako adierazpena publiko egin zuten

9

1. Termino hau eta telesailekin lotutako beste termino ugari azaltzen di-ren glosategia dakar liburuak, 237 orrian.

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 9

Euskal Herrian abiatzen ari zen prozesua bultza-tzeko asmoz. Tamainako berriaren aurrean, nikhain partziala omen zen etb «sozialistaren» Tele-berriak albistea nola ematen zuen jakin nahi izannuen. Ezin izan nuen, ordea, etxeko antena izorra-tuta zegoelako. Noiztik? Auskalo. Gau hartan kon-turatu nintzen nire telebista ordenagailuaren pan-taila «nagusia» bilakatu dela, ez beste ezer. Lerrookidazten ari naizela, telebista ote dabilenetz ez dakiteta, egia esan, ez zait axola. Kartzela horren barro-te katodikoen kolorea nik hautatzen dut orain.

acción mutante

Kontatu dudan bideak ekarri nau orriotara, bainaKoldo Almandozek bere atalean botatzen duenideia bati jarraituz, nire ustez, lau aukera daudezuk liburu hau eskuartean izan dezazun. Baga, ka-zetaria zara eta argitaletxeak –ergo, nik– promoziogisa bidali dizu. Biga, beste liburu baten bila joaneta, kontsumoaren bitxikeriak, hau eskuartean du-zula amaitu duzu. Higa, euskal letren militantea za-ra eta sei idazle ezagun ikusita, erostea deliberatuduzu. Laga, proiektu honetan parte hartu dugunokbezalako frikia zara eta horrexegatik erosi duzuedo oparitu dizute. Zurea edozein aukera dela ere,lerro artean tarte on bat pasatzea espero dugu. Ho-ri baitzen liburu hau egiterakoan gure asmoetakobat: guk eta irakurleak ondo pasatzea.

10

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 10

Gustatuko litzaiguke orriotan goratuko dituguntelesailen asmoa horixe bera izatea, baina, helburuaitorrezin nagusia beste bat da: dirua irabaztea.Hala ere, badira aitorgarriagoak diren beste helbu-ru batzuk, batez ere kable bidezko telebista dagoe-netik. Izan ere, gaur egun, aebetan kable bidez emi-titzen duten telebista kateek itxuraz defizitarioakdiren telesailak ekoitz ditzakete2. Itxuraz diot, ze-ren liburu hau egiteak berak adierazten baitu mi-noritarioak beharko luketen telesail batzuek eskai-leran bi maila –edo gehiago– igo eta, berebizikoospeaz gain, mundu mailan milaka eta milaka ikus-le lortu dituztela. Hala, bada, ikus-entzunezkoen in-dustriak izan dituen aldaketek –kablea, dvdak, In-ternet– hainbat mutazio eragin dituztela esandezakegu. Mutazio ederrak, xxi. mende hasierakotelebistara kontagintza modu berri eta berritzaileakekarri dituztenak. Edo, beharbada, hainbat aditukdioten bezala, kontagintza eredu klasikoak hartu,eta telebistara aplikatu dituzte medio zail bateanmugitzen ziren sortzaileek. Zer da The Wire, ez ba-da handitasun ulertezinaren mende dauden izakien

11

2. Hitzaurre hau, liburua bezala, egia esan, guztiz yankia da. Ez dut bate-re ahaleginik egin herrialde ezberdinen telesailen arteko hala nolakooreka mantentzeko; beraz, ia guztiak estatubatuarrak dira. Ez naizsaiatu ere hitzaurrea «euskalduntzen». Azken gai hori jorratu nahiduenak eskura dauka Uztaro aldizkariaren 78. zenbakian Idoia Asti-garraga Agirre irakasleak argitaratu duen lana: «Euskarazko telesailenprodukzioaren uzta eta mugen zertzelada xxi. mendean: Goenkalesaioaren kasu-azterketa».

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 11

tragedia grekoa? Nor da Gregory House misantro-poa, gure betiko Sherlock Holmes ez bada? Ez oteda The Sopranos egungo erruduntasun eta kontrae-sanen psikoanalisia? Non bizi da Joel Fleischman,Northern Exposure telesaileko medikua, ez bada Ci-cely deitzen den Macondo batean? Nork dio thegreat american novel idaztear dagoela Mad Menikusi gabe? Ez ote da Buffy, the Vampire Slayeremakumeen boterearen eta botere feministarenbarneko desberdintasunen inguruko alegoria? Nongeratu dira To Kill a Mockingbird hartako heroita-sun adibideak, ez bada The Good Wife epaiketa-dra-man? Band of Brothers ez al da Iliada?

Zer berri, orduan? Honore Balzacek, AlejandroDumasek eta Charles Dickensek haien nobelak atal-ka argitaratu bazituzten, istorioak seriean antola-tze horrek ere ez dakar ezer berririk. Baina, badaberritasunik, bada. Zaleok hainbeste maite ditugunetengabeko keinuek, omenaldiek, metaerreferen-tziek, hitz batean, telesail ugariren intertestualita-teak zerbait aldatu dela iradokitzen digu. Ez konta-gintzaren historian, medioaren historian baizik.Telebistak literaturari eta zinemari zegozkion ba-liabideak hartu ditu eta helburu jakin batzuen zer-bitzura jarri. Hain era ederrean!

Alderik nabarmenenetakoa pertsonaiak eraiki-tzeko moduan dagoela esango nuke. Pertsonaia bathartu eta mugaraino borobildu daiteke, zinemanoso gutxitan gertatzen den bezala. Nor etxekotuahal izan dugu telesailetako pertsonaiak beste?

12

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 12

Woody Allen? Michael Corleone? James Bond?John Rambo? c3po? Etendako bideen adibide pa-rea datorkit burura. Good Will Hunting filmean ira-dokitzen zaigu Will Hunting beste Albert Einsteinbat izan daitekeela, are alemaniar zientzialaria bai-no argiagoa ere bai. Beraz, errepidean eguzkirantzgidatuz eraikitzen den azken eszenak ikusleaamaiera sentimental txepel baterantz bideratzenbadu ere, filmak berak gogoa ematen du Will zien-tziara emanda egongo den mundu batean zer ger-tatuko den jakiteko (espaziorako bidaiek eta Backto the Future gisako filmek agindutako auto hega-lariak eta denbora-bidaiak martxan azkenean?).Eta, hala ere, pertsonalki, gogo handiagoa ematen ditjakiteko zer gertatuko den Willek Southyn utzitakoChucky, Billy eta Morgan lagun maitagarriekin. Bes-te adibide nabarmen bat ematearren, zer ez ote ge-nukeen emango jakiteagatik Pulp Fiction filma hasibaino pixka bat lehenago zergatik egon zen VincentVega Amsterdamen? Ala munduan zehar abiatunahi duen iniziazio-bidaian Jules Winfield benetangizon zintzoa bihurtuko ote den edo gizon gaiztoentirania izaten jarraituko duen jakiteagatik. Maitatuizan ditugun hamaika pertsonaien inguruan antzekogalderak plazaratu ditzakegu. Eta telesailek galderahoriei erantzuteko aukera ematen dute, horretarakoeginak baitaude. Horregatik, merezi duen pertso-naia bat sortzen dutenean, ikuslearentzat plazerezin estimulagarriagoa da. Homer Simpson, Omar,C.J. Cregg, Sheldon Cooper, Tami Taylor, Samantha

13

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 13

Jones, Tony eta Carmela Soprano, Gregory House,Lisa Cuddy, Donald Draper, Peggy Olson, BarneyStinson, Robin Scherbatsky… Pertsonaia monu-mentalak dira, gidoigileek habitatzeko monumen-tuak eraiki dizkietelako.

the road not taken

Hala ere, beste behin esango dugu, ez dezagunperspektiba galdu: ez pentsa telesailetan artea de-nik beti borborka dagoena. Beste hainbeste egitas-mo kulturaletan bezala, errentagarritasunaren be-harra da nagusi. Nagusi, ez bakarra. Hala, bada,showrunner, telebista kateen eta ikusleen artean ba-da helburuei eta bitartekoei buruzko tentsiorik.Share, sweep, Interneteko foro eta abarren bidez,aebetan bederen, komunikazio-korporazio handiekikusleei neurria primeran hartuta eduki beharkolioketela dirudien arren, oraindik barneratu gabedaukate aurreko belaunaldi batzuetako sortzailehandiek ikusleei zieten errespetua. Billy Wilderrenhitzetan: «Ikusleak inoiz ez daude erratuta. Ikusleenartean egon liteke lerdoren bat edo beste. Baina jarriehunka lerdo elkarrekin ilunetan, eta kritikari jenialbihurtzen dira». Internetek ehunka ez, milaka lerdoelkartu gaitu etxeko iluntasunean kritikari jenialbihur gaitezen, sortzaile eta enpresaburu askorenzorion edo zoritxarrerako.

Kontua ez da berria; ezaguna da fan fenome-noa izan zuen lehen telesailak, Star Trekek, 1960ko

14

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 14

hamarkadaren amaieran bizitza luzatu zuela berefandomak nbc telebista kateari milaka gutun bida-li zizkiolako. Baina aurretik irabazi zituen botereezgain, milurteko berriak pentsaezinezko bitartekoakeman dizkio fanen erreinuari botere horiek defen-datzeko. 2002an, esaterako, laugarren denboraldiazuen Farscape telesailak, eta beste denboraldi bat hi-tzartua zeukan arren, kolpe batez bertan behera utzizuten, amaiera koherenterik gabe. Zaleek telefonodei, gutun eta posta elektronikoen bidez antolatuta-ko kanpaina izan zela medio, estudioek dekoratuakgorde zituzten, eta Jim Henson Companyk dirua lor-tu zuen bat-bateko amaierak solte utzitako hariak mi-niserie baten bidez lotzeko. 2001ean, Foxek, hiruga-rren denboraldia amaitutakoan, Family Guy telesailaeten zuen. Baina, beste behin ere, ikusleek abiatuta-ko kanpainak eta dvden salmenten emaitzak telebis-ta katea konbentzitu eta 2004an abian jarri zuten be-rriz. Beraz, diruak, arteak eta jarraitzaileek osatzenduten hiruki horren hiru erpinek etengabe tira egi-ten dute hiruki isoszelea edo eskalenoa egiteko–oso gutxitan ekilateroa!–. Batzuetan bi erpinek ba-tera tira egiten dute, Buffy, the Vampire Slayerenspin-offa izan zen Angel, the Seriesen deuseztape-nean, adibidez. 2004an, bosgarren denboraldiaamaitzeko lau atal falta zirenean, wb Networkek,uste guztien kontra, seigarren denboraldirik ez ze-la egongo iragarri zuen. Josh Whedon sortzaileak,orduan, esker oneko mezu bat idatzi zien zaleei,Robert Frost idazlearen The Road Not Taken poe-

15

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 15

ma parafraseatzen: «Baso batean bi bide banatzenziren eta nik gutxien ibilitakoa hartu nuen, eta or-duan haiek nire telesail puta bertan behera

utzi zuten. Jende guztiak hartzen zuen bidea har-tu behar nuen. Kaka zaharra!».

Pentsa dezagun liburu hau ere euskal literatu-ran gutxien ibilitako bidea hartzera doala. Goazenimajinatzera liburu puta honen ibilbidea bertan

behera ez geratzeko moduak. Ez dira errazak,izan ere, bizitzaren komeriak, ekoizleek eta telebis-ta kateek ez dauzkate gureak bezalako target kon-plikatuak3. Mad Men telesail dotorearen Sterling &Cooper agentziako Donald Draper bikaina gurekinbageneuka ere, ezinezkoa litzateke Euskal Herrianliburu hau best seller bihurtzea. Lehenik eta behin,egile ezagunek parte hartzen duten arren, arrakas-tarako generoa okertuta dauka. Bigarrenik, zailaizango litzateke hiru erosle klase potentzialentzako(kazetariak albo batera utzita) estrategia bateratubat egitea. Azken erosle mota benetako targeta iza-nik, masa kritikoa zabaltzeko estrategia luzea erai-ki beharko genuke; hortaz, no way. Azkenik, kon-petentziari aurre egin beharko lioke. Hego EuskalHerriko liburu dendetako apaletan dauden Con-

16

3. Bitxia da, bitxia denez, liburu hau kable bidezko euskal argitaletxe ba-karrak argitaratzen badu ere, kable bidez emititu beharrean zabaleanemititzea erabaki duela. Alegia, Txalapartak irakurle kluba izanik ere,minoritarioegia izan daitekeelakoan, liburua harpidedunei ez gomen-datzea erabaki duela. Denborak eta irakurleek esanen dute liburu hauLost, Treme edo Firefly izango ote den.

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 16

cepcion Cascajosa Virinoren Prime Time. Las mejo-res series de tv americanas de csi a Los Soprano(Calamar, 2005) eta La caja lista: televisión nortea-mericana de culto (Laertes, 2007); Jorge CarrionenTeleshakespeare (Errata naturae, 2010) eta Santia-go Navajasen Manual de filosofía en la pequeñapantalla (Berenice, 2011) liburuen ostean, liburuhonek kopia baten kopia dirudi4. Merkantzia hon-datua. Beraz, pitchingera Joan Holloway ilegorriederrak eramango bagintu ere, Roger Sterlingektrena gelditzeko bezainbeste kopa zerbitzatuko ba-lizkigu ere, Pete Campbellek bazkaltzera eramangobagintu ere, eta Donald Draperrek bere ohiko je-nialtasuna erakutsiko balu ere, Euskal Herrian li-buru honek gutxienena izaten jarraituko luke. Etagutxienena izanagatik ere, ezinbesteko, nire ustez.

way down in the hole

Batean eta bestean irakurtzen eta entzuten dugueuskal literaturaren, irakurleen, argitaletxeen, tira-den, azoken… gainbehera. Baina, nire ustez, gureohiko nahasmen diglosikoan, arazoak, konponbi-

17

4. Aipatu gabe geratzen dira Lost, The Wire, Mad Men eta beste hainbattelesailei buruz argitaratzen ari diren monografiak eta, halaber, na-zioartean –merkatu anglosaxoian, batez ere– sortzen ari diren kontaezin ahala proiektu.

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 17

deak, interpretazioak, requiemak eta abarrak na-hasten ditugu soluzio bila.

Hurbil daukadan eta asko estimatzen dudanahots bat aipatzearren: «Gaur egungo literaturanoso kexati gabiltza. Krisia dela, oso gutxi irakur-tzen dela… baina ni neu ere irakurle naizen aldetik,inpresioa daukat ez ditugula jasotzen proiektu lite-rario eta estetiko desberdinak. (…) Baina zaintzahorretan proposamen berriak egiteko asmorik ezdut antzematen inon. Ikusi besterik ez dago, azkenDurangoko azokan hiruzpalau proposamen desber-din baino ez zeuden, ehunka nobedaderen artean:Mikel Valverderena, Jon Arretxerena… Ez diot guz-tiek proposamen berriak egin behar dituztenik, bai-na batez ere formatu aldetik gauza hibridoak sor-tzea eskertuko nuke. Horregatik askotan gehiagoerakartzen nau komiki on batek liburu batek bai-no» (Patxi Zubizarreta: Mugalari, 11/02/25).

Nik neuk ere Patxiren kezka bera dut, eta parteinplikatua naizen arren –edo naizelako–, euskal ar-gitaletxeen mundua bereziki autoatsegina begitan-tzen zait. Arrisku oro baztertzen dugu funtziona-tzen duen sistema baten alde. Ala funtzionatzenzuen esan beharko genuke? Mundu anglosaxoiazharago, gure inguruan bertan, hausnarketa, ideia, li-buru eta produktu berritzaile bitxi, original, harriga-rri, bizarroak sortzen ari diren bitartean, gurean ape-nas dagoen ezer. Hortaz, ezin errurik egotzi euskalliburuak baztertzen dituen irakurleari. Irakurle horini neu bainaiz. Ezinbestean, etengabe jotzen dut

18

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 18

erdaretara nire gustuko produktu kulturalen bila.Eta, eleaniztasunak daukan berezko aberastasunazgain, ez dut nik horretan ezer positiborik ikusten.

Fernando Morillok dioenez, berak apaletan aur-kitu nahiko lituzkeen liburuak idazten ditu, eta ezdut uste kasualitatea denik bera 14 eta 21 urte bitar-tean galtzen ditugun irakurle horien guztien idazlekuttunetakoa izatea (eta, bide batez, Misfits telesai-lerako gidoigile ezin aproposagoa, nire iritziz). Eus-kal literaturako eragile guztiok Fernandoren galde-ra egiten diogu geure buruoi? Salbuespenak sal-buespen, uste dut gure erosotasunak eramaten di-tuela euskal irakurleak erdal literaturetara: «Ondodago militantzia, baina nik ere badut niri buruzkoaden literatur sistema baten beharra». Ez nau harri-tzen, baina, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan eus-kal literatura garaikidea besteak beste hurbiltasuna-ren premisa horren gainean eraiki bazen, zergatikez dugu berriz ere bide hori hartuko?

Euskal letrek formatu aldetik berrikuntza jasanbeharko badute ere, atzeratuaren, txikiren edo aus-kalo zer konplexurengatik, nire ustez, sarritan for-men aldetik planteatzen ditugu gure arazo eta kon-ponbide guztiak: formatu berriak, teknologia be-rriak, eta abar. Eta hor, egiteko asko badago ere, nagobeste zerbait ere falta zaigula. Ez baita formatua soi-lik irauli behar duguna edo, bestela esanda, ez da for-matua irauli behar dugun gauzarik inportanteena.Ideiak irauli behar ditugu. Ideiak, haize freskoa, gu-re herri zahar honetara zerbait berria ekartzea. Vic-

19

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 19

tor Morenok, eleberrigintzari buruz ari zela, haus-narketa ildo horrekin bat egiten zuen pentsamen-dua bota zuen. «Caso de que la renovación de la nove-la se diese, convengo en que no vendrá gracias a nue-vas técnicas y un estilo impecable, sino por el pensa-miento. Si se piensa de forma distinta, las formas ven-drán sin problema alguno» (Victor Moreno: «La no-vela, género híbrido». Gara, 11/01/21). Nik uste duteuskal letren eraberritzea, gertatzekotan, ez dela ger-tatuko formatu berriengatik edo puntako teknolo-giengatik, baizik eta pentsamenduagatik. Bestela pen-tsatzen badugu, formatu berriak arazorik gabe etorri-ko dira. Beraz, hemen daukazu betiko formatu eta tek-nologiekin egindako liburu berri bat. Niri, guri bu-ruzkoa dena eta, beharbada, zuri buruzkoa ere bai.

mikel soto

Iruñean, 2011ko urriaren 20an

20

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 20

Mad Men.Jakin eta gero, denok jakintsu

Katixa Agirre

21

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 21

madison avenue, 1960

martxoa da, eta new york, mundu librearen aban-goardian, hamarkada berria estreinatzen ari da.Laneko lehen eguna da Peggy Olson idazkari gaz-tearentzat. Madison Avenueko etxe-orratzek inti-midatu egiten dute, baina Sterling Cooper publizi-tate agentzian sartzen da segurtasun entseatuare-kin, Miss Deaver-en Idazkari Eskolatik atera berria.Brooklyngo bere logelatxoan imajinatzen duguegun handiaren bezperan, ispilu aurrean jantziegokiak aukeratu nahian.

Behin agentziara ailegatuta, Joan Hollowayidazkarien buruak hartzen du, eta bulegotik tourazkar bat emanda, publizitate agentzia bateko idaz-kari batek jakin beharreko guztia erakusten dio:nola jantzi (ez du ez janzkera egokia aukeratu antzadenez), nola tratatu gizonezkoak (euren izena bule-goetako ateetan idatzita duten erdi-jainko horiek),

23

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 23

nola ezkutatu euren infidelitateak. Halako batean,Peggyren lan-mahaira ailegatzen dira, eta Joaneklan-tresna miresgarri bat erakusten dio, tapakia al-txatuta, teloia altxatzen den moduan: punta-punta-ko ibm idazmakina bat da. «Ez zaitez estutu tekno-logia honekin guztiarekin; konplikatua ematendu», esaten dio idazkari hasiberriari, «baina zaudelasai. Tramankulu hau diseinatu zuten gizonezkoekemakumeok ere erabiltzeko gai izango ginela ziur-tatu nahi izan zuten» (Smoke Gets In Your Eyes,1x01).

xxi. mendeko ikuslea begi-keinu baten zain be-zala geldi daiteke. Ukondo-kolpetxo bat. Irribarre-txo ironiko bat sikiera. Baina ez dago halakorik.ibm idazmakinarena ez da beteranoak idazkari be-rriak erlaxatzeko darabilen txiste bat. 1960. urtean

24

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 24

gaude bat-batean eta Mad Menek, amc katearen te-lesail arrakastatsuak, zera esaten digu: urte horre-tan, mundu librearen hiriburuan, emakumeek be-raiek ere horrela pentsatzen zuten.

Eta a zer nolako garaia! Ez dago gaizki aukeratua1960. urtea fikzioari hasiera emateko, ez horixe. Gauregun modan dagoen pentsamendu neokontserbado-rearen arabera, 1960ko hamarkada bi garaitan bana-tu daiteke: «the good sixties» eta «the bad sixties». Ale-gia, lehenengo garai on bat, 1950eko hamarkadakokonformismoa eta paranoia antikomunista oraindikarrastaka dakarrena, eta bigarren garai txarbat, hippiezikin, Bob Dylan, Vietnamgo porrota eta beren bula-rretakoak erretzen hasi ziren emakume zoroz betetadatorrena. Mad Men hasten denean, «good sixties» ho-rietan gaude, dudarik gabe. Gizonezkoek oraindik ka-pela daramate, Martin Luther Kingek ez ditu bereametsak publikoki konpartitu momentuz eta emaku-mezkoek idazkari gisa baino ez dute egiten lan... senarbat topatu bitartean.

Garai onak, dudarik gabe. Garai onak gizonwaspentzat. Mundu librea eurena da. Dena dauka-te. Begiratu bestela Sterling Cooper agentziako exe-kutiboei. Don Draper protagonista enigmatikoa,Roger Sterling bazkide ironiko eta alfer samarra,Pete Campbell gazte anbiziotsua. Dena daukate,bai: lan ona, maitale bat bulegoan (salbuespenaDon Draper da, Villageko artista batekin oheratzenda bera, pertsonaia konplexua delako), emazte zin-tzo bat distantzia egokian (aldirietan).

25

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 25

Eta emakumeek zer diote? Joan Holloway idaz-kari eskarmentudunak jokoaren arauak onartzen di-tu. Bere kurbekin bulegoko gizonak hipnotizatzenditu, eta 30 urte bete dituen arren, badaki denborakontua baino ez dela: azkenean senarra topatuko dueta lana utzi ahal izango du. Beste emakume ba-tzuek zerbait ongi ez dabilela susmatzen dute, or-dea. Zerbait, ados. Baina zer? Peggy Olsonek lanekolehen eguna ilusioz beteta hasi du Brooklyngo apar-tamentuan. Metroa hartu du. Bere buruari azkenerrepasoa eman dio Madison Avenueko eraikin ele-gantearen kristalezko atean. Baina etxe-orratzekoigogailuan sartu bezain laster, dena okertzen hasida. Zertaz ari dira atzean paratu zaizkion hiru mo-rroskoak? Zergatik egiten dute barre? Zergatik hitzegiten dute berari buruz bera bertan egongo ez ba-litz bezala? Bulegoan ere ez da giro. Agentziako gi-zon guztiek sexu-jazarpenerako baimena dute erai-kin altu honetan («sexu-jazarpenari» oraindikizena eman ez zaion urtean), emakumeengandikezin elkartasun zipitzik espero («disfrutatu irautenduen bitartean, ez zara beste munduko ezer», ahol-katu dio Joanek), eta pilularen bila ginekologoarene-ra doanean, medikuak, erretzeari utzi gabe, antisor-gailuez abusatzeak dakartzan arriskuei buruz hitzegiten dio (emagaldu bihurtzea omen dago pilula-ren albo-ondorien artean, ginekologoaren iritziz).

Aldirietan, Betty Draper, Don protagonistarenemaztea, ez dago momenturik onenean ere. Etxepolita dauka, seme-alaba maitagarriak, auzoko se-

26

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 26

narrik goapoena eta etxeko lanetan laguntzen dionneskame beltz bat. Zergatik, orduan, lokartzenzaizkio eskuak, auto-istripu bat izateraino? Zerga-tik dago hain triste, hain haserre, hain zoro?

Arrazoia ez dago argi. Haientzat, bederen.1960ko pertsonaia hauek ezer gutxi dakite, egiaesanda. Dena da agindu zieten bezalakoa. Imajina-tu bezalakoa. Amestu bezalakoa. Auto dirdiratsuak,sukalde ondo hornituak, cocktail partyak larunba-tetan, urbanizazioko auzoekin. Honetarako irabazizuten gerra, ezta? Zer ari da gertatzen orduan?

Haiek ez dakite.Guk, ordea, bai. Baina noski, jakin eta gero, denok jakintsu.

o tempora, o mores

Agian, ginekologoaren irudia geratu zaizue buruan.Hala ez bada, gogoraraziko dizuet. Peggy gaixoa es-ku-ohean etzanda, hankak zabal-zabalik eta hankenartean ginekologoa, zigarroa ezpain artean, eszenarihalo erromantikoa eskainiz. Horrelako irudiekinematen digu atsegin Mad Men telesailak, noizeanbehinka, maiz. Horrelako shock txikiekin. Haurdundago Francine, drapertarren auzoa, baina ez dio ho-rregatik erretzeari eta ardoa edateari uzten. Aitzitik,gogotik ekiten diola ere esan genezake. Sally Draperalabatxoaren urtebetetze jaian ume bat korrika dabiletxetik, zalapartaka, eta gizon batek zaplazteko bat

27

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 27

ematen dio. Bere aitak? Ez, beste norbaiten aitak.Denon esku dago generazio berriak heztea, azken fi-nean. Kaliforniara doan hegaldi batean, aireratzeaamaituta, no smoking seinaleak itzaltzen dira, eta zeregiten du bidaiari orok? Zigarro bat piztu, noski. Ha-ra, Draper familiaren piknik idilikoa. Gurasoak, hau-rrak, natura. Piknika amaituta, Draper aitak bere az-ken zerbeza-lata urrutira jaurtitzen du. Amak, berriz,mahai-oihal lanak egin dituen manta hartu, astindueta piknikaren zabor guztia belarretan uzten du. Au-toan sartu aurretik umeen eskuak garbi daudela ziur-tatu beharra dago baina. Eta hara egoera ez hain alaibat: Betty Draperrek psikoanalistarenera joan behardu, bere garaiko hainbat etxekoandrek pairatzen du-ten «izendatu ezin den gaitza» sendatuko ote dion. Se-narrak, Don ederrak, psikoanalistari deitzen dio sesiobakoitzaren ostean, emazteak kontatzen dizkionaketa ez dizkionak ezagutze aldera. Mediku-pazientekonfidentzialtasuna? What konfidentzialtasun?

Zerrenda luzea da, baina berehala harrapatzendugu ideia: nola aldatu diren gauzak! Bai zikinak,tontoak, axolagabeak 1960ko gizaki xalo hauek!Eta sexistak. Begira nola tratatzen dituzten emaku-meak. Eta arrazistak: beltzak zerbitzariak baino ezdira. Eta homofoboak: a zer nolako aurpegia gera-tu zaien Sterling Cooperreko exekutiboei kreatibobatek homosexuala dela aitortu duenean. «Bane-kien perbertituak existitzen zirela», dio Ken Cos-grove kontu-exekutiboak, «baina nik ez dut haie-kin lan egin nahi» (The Jet-Set, 2x11).

28

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 28

Bai bitxiak Harri Aroko gizakitxo hauek. Baina ez, hau ez da Harri Aroa. Gure aitona-

amonen, gurasoen aroa da, are gure aroa ere adinertainetik gora baldin bagaude. Berrogeita hamarurte joan dira ordutik: huskeria gizateriaren histo-rian. Baina Mad Men ikusita, amildegi bat ezartzenda gure eta 1960ko hamarkadaren artean. Eta ha-rro egon gaitezke ordutik hona egin dugun bideaz.Orain askoz gehiago dakigu.

Izan ere, pertsonaiek ez dakite ezer. Ez dakiteJohn Fitzgerald Kennedy aebetako hurrengo presi-dentea izango denik, eta ez hori bakarrik, Sterling Co-oper agentziak Dick Nixonen aldeko kanpaina egitendu, porrota ziurtatuta duen arren. «Amerikak ez duonartuko ume mukizu batek botoiaren ardura izandezan», komentatzen du, gainera, Roger Sterlingek,bere ignorantziarekin irria eraginez (Red In the Face,1x07). Vietnamgo gerra erabat oharkabean pasatzenari zaie, inozo halakoak. «Lasai egon», esaten dio pu-blizista batek beste bati, «ez dute inor errekrutatuko»(Guy Walks Into Advertising Agency, 3x06).

Audientzia garaikidearen lehenengo erreakzioabarregura da. Antzeko zerbait sentituko genuke Ti-tanic filmean halako batean emakume lodi batekagerpen teatrala egingo balu eta, bidaideak lasaitzealdera, transatlantiko hura urperatzea ezinezkoadela aldarrikatuko balu.

Barre-algararen ostean, ordea, distantziamen-dua dator. Lerro argia ezartzen baita gure eta eu-ren artean.

29

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 29

30

Gu jakintsuagoak gara. Gehiago dakigu. Eta ezhori bakarrik: hobeto ere badakigu. Moralki ere egindugu hobera. 1960ko hamarkadako sexismo, arra-zismo eta homofobia guztia atzean utzi dugu. Ema-kumeak berdintasun osoz begiratzen dio gizonarilantokian (eta gizonak emakumeari). Edozeinek be-re homosexualitatea publikoki erakuts dezake inorasaldatu gabe. Jainkoarren, Estatu Batuetako presi-dentea beltza da (tira, erdi-beltza)!

Biba gu!

gizon zuriaren erorialdi askea

Horregatik ez gaituzte harritzen telesailari, denbo-raldiz denboraldi, hasiera ematen dioten kredituek.Exekutibo bat bere bulegoan sartzen da, eta maleta-txoa lurrean uztearekin batera, amesgaizto bateanbezala, paretak, zorua… dena desegiten hasten da. Fi-sikaren legeen sostengua galduta, erortzear dago gi-zon gorbataduna bera ere, baina jausialdi luzea da,etxe-orratz bateko bulegoan baikaude. Zorua urrundago eta, hurrengo segundoetan, gizonaren erorial-diaren ikusle pribilegiatuak izatera gonbidatutagaude. Etxe-orratzaren fatxada iragarkiz josita ager-tzen zaigu. Emakume lirainak, familia irribarre-tsuak: iragarkietako biztanle horiei berdin zaie gi-zonaren erorketa. Han daude mundu zoriontsu,perfektu bat iragartzeko. Gehienak emakumeak di-ra. Iragarki gehienek emakumeen produktuak ema-

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 30

ten dituzte ezagutzera. Mundu berri baten atarianez ote gauden.

Alegia, mundu librearen komertzio libreak tar-get berri bat aurkitu du, eta aprobetxatu beharradauka: emakumea. Eroslea da. Langilea ere bai, ge-roz eta gehiago. Erabaki ahalmena dauka. Besteen-gan eragiteko gaitasuna. Target perfektua, hitz ba-tean esanda. Baina, jakina, emakumearen paperakgora egiten badu, behera egin beharko du gizona-renak. 1960ko hamarkadaren hasieran gaude. Fe-minismoaren bigarren olatua altxatzear da. Gau-zak ez dira sekula garai batean bezala izango. Etahala ere… momentu bat. Zer gertatu da erortzearzegoen gizon gorbatadunarekin? Lurra jo du?Plast egin al du Manhattango asfaltoaren kontra?

Ez horixe. Dena galduta zegoela ematen zuenean,hara non gure gizon langilea –bere silueta, hobetoesanda– hasierako bulegoan agertu zaigun atzeraberriz. Lasai antzean, sofan eserita dago, pentsakor,hurrengo pitchingean iragarleak zerekin liluratukodituen hausnarrean. Zigarro bat pizteko astia ereizan du, nonbait. Libratu egin da momentuz. Ozta-ozta. Telesailarekin familiarizatuta gaudenean, be-rehala hartuko diogu Don Draperren antza silueta la-saiari.

Libratu egin zara, Don.Horixe baita Mad Men telesailaren lehengaia.

Trantsizio bati zukua ateratzen dion fikzioa. Edotrantsizioaren aurreko garai nahasiari. Kanpo-arris-ku ugari gizon zuriaren erreinua kolokan ipintzen

32

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 32

hasiko dira. Dena desegingo da abiadura harriga-rriz. Lurrikara bat. Iraultza bat. Baina gizon zuria-ren erreinuaren azken momentuak ere dastatzekoaukera ematen digu telesailak. Gera zaitezte pan-tailara itsatsita, esaten digu, oraindik goiz da, ga-raiz gabiltza zuzentasun politikoaren aurreko garaiordenatu, erraz eta glamourosoak disfrutatzeko,birbizitzeko, berpizteko.

Eseri sofan, piztu zigarro bat, aurrera.

pastichearen xarma diskretua

Eta guk disfrutatu egiten ditugu, bai horixe. Disfruta-tu egiten dugu gezurrezkoa dela badakigulako. Artifi-zio bat. Gozokitxo bat. Egiantzarekin hain obsesiona-tuta bizi den telesailak bere iruzurra agerian uzten duplanoz plano. Itxurarekin dago kezkatuta Mad Men.Garai bateko estetika, atrezzo, automobil, telebista-programa, kontsumo-produktu, musika eta jantzie-kin harreman kasik fetixista dauka telesailak. Chevro-let dirdiratsuak, sukaldeko tramankulu retroak, boliz-ko ahokoak zigarretak erretzeko, plano luzeetan era-kusten zaizkigun coca-cola makina vintage horiek.

Itxita gelditzen da Mad Menen mundua. 1960kohamarkadari buruz gutxi-asko denok buruan ditu-gun irudiz jositako kapsula trinko bat da. Pasticheaazpimarratzeko, ikuslearen memoria ikonografikorajotzen du etengabe telesailak: zinemak eta telebis-tak eraiki duen memoria kolektibo horretara, zehaz-

33

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 33

34

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 34

kiago esanda. Aipatu sarrera-kredituek Hitchcockekartzen dute gogora ezinbestean, Vertigo (1958) fil-ma hasieran, Notorious (1946) amaieran, Cary Gran-tena izan zitekeen silueta ilun horrekin. Kredituaklaguntzen dituen musikak Bernard Herrmannen di-zipulu batek konposatua dirudi.

Betty Draper bera Vertigoko Kim Novak izan zi-tekeen, baina Hitchcocken beste musa baten –Gra-ce Kellyren– antza duela esaten da esplizituki hala-ko batean (Shoot, 1x09).

1960ko Manhattango bulego bati buruz ari baga-ra, The Apartment (Billy Wilder, 1960) erreferentziasaihestezina da, eta Mad Menek ez du saihesten. Ez ba-karrik bulegoaren mise-en-scène ia kopiatuan, baitapelikulari berari egiten zaizkion erreferentzia zuze-netan ere. Joanek, Roger Sterling nagusiarekin erro-mantze bat daukanak, The Apartmenteko neska pro-tagonista ekartzen du gogora, haren eta bere egoera-ren arteko aldea nabarmenduta. Melodramatik askodaukanez telesailak, Douglas Sirk zuzendariari egin-dako keinuak ugariak dira: beltzak tratatzeko modua,Betty Draperren penak azaltzeko moldeak, ispiluekinjolasteko joera ia parodiko hori…

Ez dut zerrenda asko luzatzeko asmorik. Egiaesanda, erreferentzia kulturalak –eta ez zinemato-grafikoak bakarrik– etengabeak dira. Ikusle iraku-rriari gustatuko zaio, noizean behin Cheever, Capo-te edo Plath idazleei egindako keinuekin topoegitea (Bullet Park kalean bizi dira drapertarrak!).Pertsonaiek beraiek garaiko best-sellerak irakur-

35

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 35

tzen dituzte, modako musikaletara joaten dira, te-lebista programei buruz hitz egiten dute, konpe-tentziaren iragarkiak komentatzen dituzte, garaikoberririk inportanteenekin –Kennedy, Marilyn, arra-za-liskarrak, gerra hotza– inozentzia galtzen doaz.

36

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 36

Publizistaren lanbideak justifikatu egiten du noskikultura popularrarekiko harreman estu hori. Bainapastiche honek badauka nostalgiari egindako kon-tzesiotik asko ere.

Fredric Jameson kritikari kulturalarentzat pas-tichea da postmodernitatearen produkzio kultura-laren ezaugarri nagusia. Baina ezkorra da pentsala-ri iparramerikarra: iragana pastichearen bitartezirudikatzen denean, historikotasuna galtzen da, Ja-mesonen ustez. Iragana espejismo bihurtzen da, li-luratzeko gauza den artifizioa soilik. Historia pos-moderno honi Jamesonek «pop history» deitu dio:kultura komertzialaren irudietan oinarritutako his-toria hutsala. Estiloa mamiaren gainetik kokatzenda. Irudia, substantziaren gainetik. Eta irudi horiekgainazalekoak, estereotipikoak izan ohi dira. Jame-sonen irudiko, hau desastrea da: historiaren ha-maika geruzak, gizateriaren bilakaera konplexuadeuseztatuta gelditzen baita pastichearen bitartez,eta guregana ailegatzen dena interpretazio pobrebat baino ez da, iraganaren oihartzun hutsala.

Linda Hutcheon kanadarrak beste angelu bate-tik heltzen dio gaiari. Kultura posmodernoak «pophistory» delakoaren alde egin badu, dio Hutcheo-nek, akaso izango da konturatu delako ez dagoelamodu natural eta totala iragana irudikatzeko: ira-gana betiko galdua da, bidean uzten dituen arras-toen bidez baino ezin dugu harengana gerturatu.Arrasto horiek bilduz eta berpiztuz, interpretazio

37

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 37

bat saiatuz, iraganaren berrazterketa bat egin deza-kegu, modu aktibo eta auto-kontzientean.

Bi ikuspuntuek balio digute Mad Menen irakur-keta bat egiten ari garenean. 1960ko arrasto gla-mourosoek –arropa, musika, coca-cola makinak– li-luratu egiten gaituzte gure zentzu kritikoa lokartuarte. Izan daiteke, bai. Horrek, adibidez, azal dezakenolatan onartu eta are atsegin izan dezakegun MadMenek darabilen misoginia –eta beste edozein jarre-ra politikoki ez-zuzen–. Azken finean, Mad Menekomundua ondo zigilatuta dago iraganean. Ez gaituukituko. Inoiz ahaztu ez dezagun iragandako zer-baiti begira gaudela, Mad Meneko gertakari fikzio-nalek askotan egiten dute bat benetako gertakarihistorikoekin: jfkren hilketa, Marilyn Monroerensuizidioa, Kubako misilen krisia... Historia azpima-rratze horrek bat egiten du anbientazio historiko iaobsesiboarekin. Biek ala biek helburu bera dute: ira-ganaren erreprodukzio fidel baina aldi berean isola-tua lortzea. Ez ahaztu fikzio historikoari begira zau-detela, esaten digu telesailak.

Morboz begira diezaiekegu idazkari umiliatuei,emazte engainatuei, neska langile diskriminatuei.Morboa, lilura, dibertimendua. Zoazte youtubera.Zenbait fanek Mad Meneko eszena politikoki ez-zu-zen onenen klipa osatu dute1. Eta beste orri hone-

38

1. «Mad Men un-pc moments»:http://www.youtube.com/watch?v=Me9V37FPNe8

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 38

tan2 Roger Sterlingen aipu sexistenen top twentybat egin dute. Dibertigarria da, ez du minik ematen,badakigu telesailaren mezuak –mezurik balu– ezduela bat egiten pertsonaien jarrera baldarrekin.Txiste moduan erakargarria zaigu mundu injustu,krudel hori. Antzeko gauza gertatzen da, adibidez,telesailak alkoholaz eta tabakoaz egiten duen erabi-lera konpultsiboarekin. Norbaitek kapituluz kapitu-lu erretzen diren zigarro guztien klip bat osatu du.Gaur egun, erretzea ia delitu den honetan, morboberezia ematen du nikotina-frenesi hori ikusteak3.Sexismoa eta tabakismoa: biak ala biak xxi. men-deko gizaki zuzenek sakrifikatu behar izan ditugunplazerak, politikoki zuzena den gizarte aurrerakoihorren mesedetan.

Hutcheonen ikuspuntua hartzen badugu, be-rriz, zera esan dezakegu. 1960ko hamarkada irudi-katzen duela publizista hauen istorioak, baina tes-tuinguru historikoa aitzakia baino ez dela: MadMenen garaikidetasuna agerian geratzen da behineta berriz, planoz plano. Izan ere, gaur egun politi-koki ez-zuzenak kontsideratzen ditugun jarrerak–sexismoa, homofobia, arrazismoa– nekez agertzenziren 1960ko hamarkadako benetako fikzioetan.Hitchcock, Wilder, Sirken lanetan horrelakoak mo-

39

2. «Top 20 Sexist Roger Sterling Quotes»:http://www.ranker.com/list/top-20-sexist-roger-sterling-quotes/laura

3. «Mad Smoke: Every Cigarrete Smoked in Mad Men»:http://www.youtube.com/watch?v=PtMfzasLbu8

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 39

du askoz sotilagoan agertzen ziren, agertzekotan.Garaiko ikuslearentzat, ikusezinak lirateke TheBirds (Alfred Hitchcock, 1963) maisulanaren miso-ginia edo Some Like It Hot (Billy Wilder, 1959) filmzoragarriak darabilen sexismoa... Sterling Cooperagentziaren garaiko film bi baino ez aipatzearren.Izan ere, sexismoaren eta enparauen ezaugarria damodu naturalean pasatu nahi dutela, oharkabean.Naturalizatuta daudelako dira arriskutsuak. EtaMad Menen ezin dira azpimarratuago egon. Batekpentsa dezake, beraz, diskriminazioaren ingurukohausnarketa sakona dagoela Mad Menen atzean,eta ez iragan gertuaren inguruko pastiche hutsalbezain liluragarria.

Fikzio historikoari esker, bi gauza dira posible:garaiko egoeren erretratu zintzoagoak egitea –ga-raiko moralaz libre– eta, ikusle moduan, epaiketajustuagoak garatzea.

tele(bista)ologiaren kontra

Ez zuen hasiera xamurra izan Mad Men saioak,Matthew Weiner gidoilariaren proiektu pertsonalanbiziotsuak. Weinerrek depresio batetik irtetekoidatzi omen zuen Mad Menen pilotua, eta azken ha-markadan telesailengatik hainbeste egin duen hbo

katera eraman zuen. Baina hbori ez zitzaion intere-satu, nahiz eta Weinerren talentua oharkabean pa-satu ez: kontsolazio moduan, gidoilari lana eskaini

40

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 40

zioten puri-purian zegoen The Sopranos (hbo,1999-2007) saioan. Weinerrek arrakasta handia lor-tu zuen Tony Sopranoren balentriak idazten, bainaNew Jerseyko mafiosoen istorioak amaitu zirenean,Mad Menekin kalaka ematen jarraitu zuen. Gidoila-ri eta produktore exekutibo ezaguna zen ordurakoWeiner, sariz jositakoa. Baina hbok berriro esanzion ezetz. Edo zehatzago esanda: erantzun ere ezzioten egin.

Kontuak kontu, pilotu horren gidoiak amc katetxikian amaitu zuen, ordura arte telesail dramatiko-rik produzitu ez zuen katea. Baina hara! Audientzianitxo berrien bila zebiltzan, eta Don Draper iluna-ren istorio sofistikatuak bere nahiak asebetetzenomen zituen. Beraz, aurrera egin zuten. Eta pilotuagrabatu egin zen. Eta gero, lehenengo denboraldiosoa. Telesailaren lehenengo emisioek ez zuten, or-dea, arrakasta handirik lortu. Sariak ailegatu zire-nean –Emmy, Golden Globe... zerrenda zinez luzeada– hasi zen benetako Mad Men sukarra, eta au-dientzia eta oihartzun inportanteak bigarren den-boraldiarekin etorri ziren.

Telesailak, arrakastak hala aginduta, denboranaurrera egin du. Erremediorik gabe. Bosgarren etaseigarren denboraldietarako akordioa lerro hauekidazterakoan itxi dute. Orain arte, beraz, lau den-boraldiz gozatu dugu gizon eta emakume zorohauetaz. Lau denboraldi hauetan, egutegiak aurre-ra jarraitu du. Laugarren denboraldia itxi denera-ko, 1965eko amaieran gaude. Denbora ihesi doa, la-

41

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 41

gunok. Eta lehenengo kapitulutik iragarri zaigunmoduan... the times they are a-changin’. «The goodsixties» amaitu dira, «the bad sixties» delakoenunea da orain.

Itzul gaitezen hasierara orain: zer gertatu daerortzear zegoen gizon gorbatadunarekin azkenbost urte hauetan? Lurra jo du azkenean? Plastegin al du Manhattango asfaltoaren kontra behin-goaz? Edo beste modu batean esanda: zertan daPeggy Olson idazkari gaztearen karrera? Izan ere,fuerte hasi da. Lehenengo denboraldiko seigarrenkapituluan (Babylon, 1x06) txundituta uzten ditulankide gizonezkoak ezpainetako barren ingurukobrainstorming batean. «Txakur bat pianoa jotzenikustea bezala izan da», komentatzen du FreddyRumsen publizistak, neskari ideiak bururatzenzaizkiola konturatzen denean, eta ez hori bakarrik,ideia horiek onak direla onartu behar duenean. Ha-maikagarren kapitulurako (Indian Summer, 1x11),agentziako copy writer bihurtu da ofizialki PeggyOlson, Bigarren Mundu Gerra garaitik agentziakizan duen lehenengo emakume idazlea. Mahai pro-pioa eman diote, soldata igoera lortu du. Haren arra-kasta geldiezina begitantzen zaigu. Bigarren denbo-raldiaren amaiera aldean (The Mountain King, 2x12)Freddy Rumsen beraren bulegoa eta postua lortzenduenerako, dena eginda dagoela esan daiteke. Mun-du berriaren sinboloa bihur daiteke Peggy. Lider an-tzeko bat ikusi nahi dugu harengan, aitzindari bat.Laster, Sterling Cooper agentziako emakume guz-

42

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 42

tiak, haren ereduari jarraituz, botere patriarkal za-paltzailearen kontra altxatuko dira.

Baina ez. Denboraldiek aurrera egiten dute etaMad Menek ez digu agindutakoa ematen.

(Zer agintzen zuen, bada? Eta zer ematen di-gu? Benetan jakin nahi duzue? Kontuz gero: bidehonetatik jarraituko badut, ezin spoilerkerietatik li-bratu, baina saiatuko naiz sotila izaten).

Gertatu beharrekoa ez da gertatzen. 1960. urteanPeggy Olson Sterling Cooper agentziako lehenengocopy writer emakumezkoa da. 1965ean, egoera ez daaldatu: bakarrik jarraitzen du testosterona unibertsohonetan. Betty Draperrek azkenean ikusi ditu berekaiolaren mugak. Kaiolatik libratzea ere lortzen duhirugarren denboraldian... berehala beste antzekokaiola batean sartzeko. Eta Don, gure gorbatadunenigmatikoa? Ematen du azkenean topatu duela berepareko bikotekide bat. Ez da etxekoandre/loreontzi ti-poa; aitzitik, psikologian doktorea da: hain zuzen Do-nek behar duena. Bere identitatearen inguruko sekre-tua ere kontatu dio. Bizitza berri bati ekin diezaioke,sekretu ezak eta berdintasunak markatutako biko-te-bizitza berriari. Baina laugarren denboraldiko az-ken atalak (Tomorrowland, 4x13) oso bestelakoerreakzioa erakusten digu. Berrogei minutu eska-setan doktorea baztertu, eta klasiko bat aukeratzendu haren ordez: 25 urteko bere idazkaria. Gogoanizan, gainera, denboraldi bat lehenago Roger Ster-lingek Donen mespretxua irabazi duela justu gauzabera egiteagatik.

43

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 43

Zer gertatzen ari da? Zergatik jokatzen du horre-la gure iguripenekin telesail honek? Kontua ez zennazkagarria barrutik/liluragarria kanpotik den mun-du bat erakustea, eta haren eboluzioa gure begien au-rrean paratzea, xxi. mende justu baina apur bat gatz-bako honetara nola ailegatu garen ulertarazteko?

Bi hipotesi etortzen zaizkit burura zentzugabe-keria hau azaltzeko, eta biak dira bateragarriak.

a) Matthew Weiner produktoreak ez zuen buruantelesailak denboraldi bat baino gehiago edukikozuenik. Hipotesi hau sostengatzeko, telesailarenlehenengo pauso baldarrak gogoraraziko ditut,apur bat gorago deskribatu ditudanak. Bost ur-tez eduki zuen pilotuaren gidoia bere tiraderan.Audientzia datu apal-apalekin estreinatu zen le-henengo denboraldia. Eta bat-batean, munduakMad Men deskubritzen du. Ederki, bai. Baina gi-doilarien lana, denboraldiz denboraldi, zailagoasuertatuz joan da. Izan ere, gizon zuriaren ero-rialdia iradoki da hasiera-hasieratik. Emaku-meak fuerte datozela ere berehala erakutsi zai-gu. Iguripen teleologiko horri jarraitzen baldinbazaio, aukera narratiboak murriztu egiten dira–gizonak plast egiten du asfaltoaren kontra, etaakabo istorioa. Zer egin, hortaz? Pauso bat atze-ra, bira arraro samar bat.

b) Errealismoarekin, zehaztasun historikoarekinhain obsesionatuta dagoen telesailak ezin du gi-

44

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 44

zonaren erorialdia eta emakumearen igoera era-kutsi. Ez hamarkada erdiko tarte batean. Alda-tzear dagoen mundu bidegabe bat erakustenzaigu hasieran, aldaketaren zantzuak eskain-tzen zaizkigu gero, eta atzera egiten du fikzioakazkenean. Izan ere, historia ere horrelakoa da:sigi-saga egindako bide malkartsua. Horrek zerpentsatua eman diezaguke: non gaude orain?Gora ari gara egiten? Behera? Benetan gara ho-beak orain? Noiztik? Noiz arte?

beraz… feminista edo anti-feminista?

Mad Menen lehengaia ez da publizitatearen mun-dua. Hori, izatekotan, anbientazioa da, edo, nahiagobaduzue, ondo ekarritako metafora polit bat. MadMenen lehengaia gizonen eta emakumeen artekoharremanak dira, harreman horiek arautu dituen ko-de zurruna kolokan jartzen hasi den momentuan.

Zilegi zaigu, beraz, feminismoaren ikuspuntutik(ere) telesaila irakurtzea. Prentsan bolo-bolo ibili daeztabaida, eta apurka akademiara ere zabaltzen arida: zer ikuspuntu darabil telesailak feminismoare-kiko? Batzuentzat fikzio feminista da4. Besteentzat,

45

4. Mad Men recap: «I would have my secretary do it, but she’s dead».Showtracker. l.a.. Times blogs. September 20, 2010. http://latimes-blogs.latimes.com/showtracker/2010/09/mad-men-recap-i-would-have-my-secretary-do-it-but-shes-dead.html

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 45

anti-feminista5. Txalo egiten die, zenbaiten ustetan,garaiko emakumeen ahaleginei. Urte horietako gerta-kariak manipulatuz gaur egungo egoera ere manipu-latzen du, besteen iritziz. Egia esanda, orain arte ida-tzitako nire lerroetan bata zein bestea sostengatzekoargumentuak eman ditut. Nire kontradikzioei bizka-rra ematen ez diedan seinale, hona kontaketa bat.

Mad Men telesailean azpimarratuta daude 1960kohamarkadako bizioak. Edozein tokitan erre ahal iza-tea, bulegoan etengabe whiskia edaten ibiltzea, edosexismo orokortu eta axolagabea. Bizio horiek azpi-marratuz, gure eta beren arteko diferentziak ere azpi-marratzen dira. Orain apenas inon erre daitekeen,orain ez dago sexismorik. Ergo… antifeminista! Or-dukoa oso txarra zela iradokiz gaurkoa oso ona delaematen zaigu aditzera. Mark Greif kritikariak esanduen moduan: «Espektakuluak zera gogoraraztendit: xviii. mendeko gizarte esklabista bat xvii. men-deko gizarte puritanoari begira. “Hara! Sorginakerretzen zituzten!”, diote asaldatu antzean, eta, aldiberean, fedegabeko emakumeak sutara botatzea zi-legi zen garai horren sinpletasuna inbidiatzen du-te»6. Izan ere, hori da Mad Menen pasticheak eskain-

46

5. «Is Mad Men misogynistic?»: The Guardian. May 21, 2008.http://www.guardian.co.uk/culture/garethmcleanblog/2008/may/21/inresponsetowilliamleithssime

6. «You’ll love the way it makes you feel»: Mark Greif, London Review ofBooks. Vol. 30 No. 20. 23 October 2008.http://www.lrb.co.uk/v30/n20/mark-greif/youll-love-the-way-it-makes-you-feel

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 46

tzen digun beste plazeretako bat: politikoki ez hainzuzena izanda, ederragoa, sinpleagoa, glamourosoa-goa den garai bati morboz begiratzea. Autokritikaerabat anestesiatua gelditzen da horrela, geure bu-ruari begira hipnotizatuta geratzen gara Mad Me-nek eskaintzen digun ispilu bihurrian.

Baina egon, zeren pastichearen iritzi jamesonia-no honen gainean Linda Hutcheon ere ekarri baitutgogora. Eta kritikari horren arabera, pasticheak ba-du parodia kritikorako gaitasuna. 1960ko hamarka-dako bizioak hor dira, baina 1960ko hamarkadakofikzioetan pentsaezina liratekeen esplizitutasunez.Horrek zera iradoki dezake: gaurko gure bizioakikusgarri izango dira hemendik hamarkada batzue-tara, baina orain naturalizatuta ditugu, ikusezinakzaizkigu. Ez dezagun geure burua hainbeste maite,hortaz. Lehenengo denboraldiaren amaiera aldean(Long Weekend, 1x10), Roger Sterlingek bihotzekoaizan du, eta ospitaleko ohean bizitza zuzentzeko as-moa erakusten duen bitartean, bere osasun kaxkarra-ren zergatiaz hausnartzen du: «Medikuek esandakoguztia egin dut. Krema edan. Gurina jan. Eta, hala ere,bihotzekoa eman dit». Barre egin diezaiokegu garai-ko medizinaren ignorantziari, baina haritik tiraka egi-ten badugu, geure burua ere arriskuan ikus dezakegu:gaur egun osasungarritzat ditugun zenbat gauza ezote dira kaltegarritzat hartuko hogeita hamar, berro-gei, berrogeita hamar urteren bueltan? Akaso ez ge-nuke geure burua hainbeste miretsi beharko. Akasoez dakigu hainbeste, ez dakigu hain ondo. Gu ere, Mad

47

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 47

Meneko gizajoak bezala, gure momentu eta egoerapartikularrak baldintzatuta bizi baikara. Hori ereizan daiteke telesailaren lezio bat, sexismoaren auzi-ra aplika daitekeena… feminista, beraz!

Baina begira diezaiogun orain ez testuari baiziketa testuinguruari. Mad Menek eragin handia izanbaitu kutxa tenteletik harago doazen espazioetan.Modan, esate baterako. amc kateak blog berezia es-kaini dio auzi honi7. Banana Republic arropa-dendakMad Men bilduma atera du, garaiko glamourreaninspiratua. Gai honen inguruko liburuak ere atera di-ra: The Fashion File: Advice, Tips, and Inspirationfrom the Costume Designer of Mad Men, esate bate-rako. Azken finean, izugarri ederrak dira hirurogeikohamarkadako jantziak, eta Mad Menek ondo ustia-tzen du vintage modaren xarma. Gizonek gizon itxu-ra zeukaten, denak gorbatadun, denak elegante. Ema-kumeek, berriz, emakume itxura: kurbak ondomarkatuta, feminitatea agerian. Moda honek susta-tzen duen liluraren atzean hori ezkutatzen baita: ge-nero rol argiekiko erakargarritasuna. Don Draperribegira ez al dugu antzeko zerbait sentitzen? Ar tota-la da. Boteretsua, menderatzailea, fisikoki indartsuaeta perfektua, emozioak agerian inoiz uzten ez di-tuena. Metrosexualen garaian, negar egiten duten gi-zonen garaian… eskertzen dira horrelako gizonak, te-lebistako fikzio historikoetan bada ere. Ez al da lilurahau apur bat… antifeminista?

48

7. «Mad Men Fashion File»:http://blogs.amctv.com/mad-men/fashion-file/

telezailak barrukoa-8:intimitatea barrukoa-0.k-0.k 02/11/11 11:48 Página 48