Testuak hobetzea lanbide

28
Testuak hobetzea lanbide Donostia, 2011ko ekainaren 9

description

Testuak hobetzea lanbide. Donostia, 2011ko ekainaren 9. Testuak hobetz ea l anbide. Zenbait gako Hitz-ordena Errepikak Kakofoniak Puntuazioa Kohesioa Antolamendua Anbiguotasunak . Testuak langai Ikasmaterial bat Eskuliburu itzuli ba t. Hitz-ordena. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Testuak hobetzea lanbide

Page 1: Testuak hobetzea lanbide

Testuak hobetzea lanbide

Donostia, 2011ko ekainaren 9

Page 2: Testuak hobetzea lanbide

Testuak hobetzea lanbide

Zenbait gako Hitz-ordena Errepikak Kakofoniak Puntuazioa Kohesioa Antolamendua Anbiguotasunak

Testuak langai Ikasmaterial bat Eskuliburu itzuli bat

Page 3: Testuak hobetzea lanbide

Hitz-ordena

Soinu-baliabide guztiak errealitatea imitatzen duen sekuentzia baten arabera nahasten dira.

Page 4: Testuak hobetzea lanbide

Hitz-ordena

Zuzengaia Zuzendua

Soinu-baliabide guztiak errealitatea imitatzen duen sekuentzia baten arabera nahasten dira.

Errealitatea imitatzen duen sekuentzia baten arabera nahasten dira soinu-baliabide guztiak.

Page 5: Testuak hobetzea lanbide

Hitz-ordena (mintzagaia)

Gaur egun planteatzen ari diren erronka berriak esku hartze komunitarioan eta Komunitateko Gizarte langintzan aztertuko ditugu atal honetan.

Page 6: Testuak hobetzea lanbide

Hitz-ordena (mintzagaia)

Zuzengaia Zuzendua

Gaur egun planteatzen ari diren erronka berriak esku hartze komunitarioan eta Komunitateko Gizarte langintzan aztertuko ditugu atal honetan.

Atal honetan aztertuko ditugu esku-hartze komunitarioan eta komunitateko gizarte-langintzan gaur egun planteatzen ari diren erronka berriak.

Page 7: Testuak hobetzea lanbide

Errepikak

Biblia Jainkoaren hitza dela sinesten duen norbaitek ez du zalantzarik izango «zuzen» eta «oker»en esanahiaz: «zuzen»ek Jainkoaren nahia esan nahi du, eta «oker»ek, berriz, Jainkoaren nahiaren kontrako edozer.

Page 8: Testuak hobetzea lanbide

Errepikak

Zuzengaia Zuzendua Biblia Jainkoaren hitza

dela sinesten duen norbaitek ez du zalantzarik izango «zuzen» eta «oker»en esanahiaz: «zuzen»ek Jainkoaren nahia esan nahi du, eta «oker»ek, berriz, Jainkoaren nahiaren kontrako edozer.

Biblia Jainkoaren hitza dela sinesten duen norbaitek ez du zalantzarik izango zuzen eta okerren esanguraz: zuzenek Jainkoaren nahia adierazten du, eta okerrek, berriz, Jainkoaren nahiaren kontrako edozer.

Page 9: Testuak hobetzea lanbide

Kakofoniak

Gaurko zinemak, ikus-irudien bidez, inpresio bizia eragiten du ikuslearengan, eta arteen artean lehen mailako lekua lortzen jakin izan du […].

Page 10: Testuak hobetzea lanbide

Kakofoniak

Zuzengaia Zuzendua

Gaurko zinemak, ikus-irudien bidez, inpresio bizia eragiten du ikuslearengan, eta arteen artean lehen mailako lekua lortzen jakin izan du […].

Gaurko zinemak, ikus-irudien bidez, inpresio bizia eragiten du ikuslearengan, eta arteetan lehen mailako lekua lortzen jakin izan du […].

Page 11: Testuak hobetzea lanbide

Puntuazioa

Testua ez da esaldi-metaketa hutsa baizik eta helburu zehatza betetzeko asmo edo behar batzuek sortutako unitate komunikatiboa.

Page 12: Testuak hobetzea lanbide

Puntuazioa

Zuzengaia Zuzendua

Testua ez da esaldi-metaketa hutsa baizik eta helburu zehatza betetzeko asmo edo behar batzuek sortutako unitate komunikatiboa.

Testua ez da esaldi-metaketa huts bat, baizik eta helburu zehatza betetzeko asmo edo behar batzuek sortutako unitate komunikatibo bat.

Page 13: Testuak hobetzea lanbide

Puntuazioa

Liburuan zehar bi propietate horietaz, moldagarritasunaz eta sinpletasunaz, jabetuko gara.

Page 14: Testuak hobetzea lanbide

Puntuazioa

Zuzendua Zuzengaia

Liburuan zehar bi propietate horietaz, moldagarritasunaz eta sinpletasunaz, jabetuko gara.

Liburuan zehar bi propietate horietaz —moldagarritasunaz eta sinpletasunaz— jabetuko gara.

Liburuan zehar bi propietate horietaz (moldagarritasunaz eta sinpletasunaz) jabetuko gara.

Page 15: Testuak hobetzea lanbide

Kohesioa (gaiaren garapena)

Beren aldetik, antzezleen ahotsek horien nortasuna azaldu behar dute.

Page 16: Testuak hobetzea lanbide

Kohesioa (gaiaren garapena)

Zuzengaia Zuzendua Beren aldetik,

antzezleen ahotsek horien nortasuna azaldu behar dute.

Antzezleen ahotsek, beren aldetik, haien nortasuna azaldu behar dute.

Page 17: Testuak hobetzea lanbide

Kohesioa (gaiaren garapena)

Egotekotan, aukeratutako ereduaren aldagai berriak osatuko ditugu.

Page 18: Testuak hobetzea lanbide

Kohesioa (gaiaren garapena)

Zuzengaia Zuzendua

Egotekotan, aukeratutako ereduaren aldagai berriak osatuko ditugu.

Aukeratutako ereduaren aldagai berriak osatuko ditugu, halakorik egonez gero.

Page 19: Testuak hobetzea lanbide

Kohesioa (erreferentziak)

802.5 sarean, irudikatutako 4 routerrez gain DB datu-base bat dago, 802.3 sareetako edozein erabiltzailek kontsulta dezakeena. Une jakin batean, Ak 120 byteko kontsulta egiten du eta 10.000 byteko erantzuna jasotzen du hartatik.

Page 20: Testuak hobetzea lanbide

Kohesioa (erreferentziak)

Zuzengaia Zuzendua 802.5 sarean,

irudikatutako 4 routerrez gain DB datu-base bat dago, 802.3 sareetako edozein erabiltzailek kontsulta dezakeena. Une jakin batean, Ak 120 byteko kontsulta egiten du eta 10.000 byteko erantzuna jasotzen du hartatik.

802.5 sarean, irudikatutako 4 routerrez gain, DB datu-base bat dago, 802.3 sareetako edozein erabiltzailek kontsulta dezakeena. Une jakin batean, Ak 120 byteko kontsulta egiten du, eta 10.000 byteko erantzuna jasotzen du datu-basetik.

Page 21: Testuak hobetzea lanbide

Esaldigintza Jakintza-esparru honetan jorratzen diren

kontzeptualizazioak zehatz-mehatz aztertzea ez da, inondik inora, enpresaren ekonomia edo enpresaren administrazioari buruzko sarrera-ikastaroetarako lagungarri izan nahi duen testu honen helburuetako bat, baina auzi honi buruzko gogoeta minimo bat egitea, ordea, beharrezkoa da gaiaren beraren funtsari heldu nahi bazaio.

Page 22: Testuak hobetzea lanbide

Esaldigintza

Zuzengaia Zuzendua Jakintza-esparru honetan

jorratzen diren kontzeptualizazioak zehatz-mehatz aztertzea ez da, inondik inora, enpresaren ekonomia edo enpresaren administrazioari buruzko sarrera-ikastaroetarako lagungarri izan nahi duen testu honen helburuetako bat, baina auzi honi buruzko gogoeta minimo bat egitea, ordea, beharrezkoa da gaiaren beraren funtsari heldu nahi bazaio.

Jakintza-esparru honetan jorratzen diren kontzeptualizazioak zehatz-mehatz aztertzea ez da, inondik inora, testu honen helburuetako bat, zeren enpresaren ekonomiari edo enpresaren administrazioari buruzko sarrera-ikastaroetarako lagungarri izan nahi baitu; hala ere, auzi honi buruzko gogoeta minimo bat egitea beharrezkoa da, gaiaren beraren funtsari heldu nahi bazaio.

Page 23: Testuak hobetzea lanbide

Anbiguotasunak (lexikoa)

Hala ere, jakinez gero agindutakoa ez betetzeak betetzeak baino zorion handiagoa ekarriko duela kasuren batean, eta norberaren zaletasun morala ikuspegi utilitaristaren bidetik badoa, zitalkeria dirudi arauari atxikitzeak, kasu hori bere merezimenduen aldetik tratatu ordez.

Page 24: Testuak hobetzea lanbide

Anbiguotasunak (lexikoa)

Zuzengaia Zuzendua Hala ere, jakinez gero

agindutakoa ez betetzeak betetzeak baino zorion handiagoa ekarriko duela kasuren batean, eta norberaren zaletasun morala ikuspegi utilitaristaren bidetik badoa, zitalkeria dirudi arauari atxikitzeak, kasu hori bere merezimenduen aldetik tratatu ordez.

Hala ere, jakinez gero hitzemandakoa ez betetzeak betetzeak baino zorion handiagoa ekarriko duela kasuren batean, eta norberaren joera morala ikuspegi utilitaristaren bidetik badoa, zitalkeria dirudi arauari atxikitzeak, kasu bakoitza bere merezimenduen arabera tratatu ordez.

Page 25: Testuak hobetzea lanbide

Anbiguotasunak (joskera)

Epstein-en zubi deritzonean oinarritutako saiakuntzen bitartez neur daitezke galera horiek.

Page 26: Testuak hobetzea lanbide

Anbiguotasunak (joskera)

Zuzengaia Zuzendua

Epstein-en zubi deritzonean oinarritutako saiakuntzen bitartez neur daitezke galera horiek.

Epstein-en zubi izenekoan oinarritutako saiakuntzen bitartez neur daitezke galera horiek.

Page 27: Testuak hobetzea lanbide

Erregistroa

Araudian aurreikusi gabeko egoerak. Epaimahaiaren esku geldi daitezkeen eta araudian lotu gabe gelditu diren hainbat egoera aipatzen ditu.

Page 28: Testuak hobetzea lanbide

Erregistroa

Zuzengaia Zuzendua

Araudian aurreikusi gabeko egoerak. Epaimahaiaren esku geldi daitezkeen eta araudian lotu gabe gelditu diren hainbat egoera aipatzen ditu.

Araudian aurreikusi gabeko egoerak. Epaimahaiaren esku gelditu daitezkeen eta araudian ebatzi gabe gelditu diren hainbat egoera aipatzen ditu.