Tinetti eskala

3
TINETTI ESKALA Tinetti eskalarekin, pazientearen erortzeko arriskua neurtzen dugu. Bi azpieskalaz osatuta dago: batak oreka neurtzen du, eta besteak ibiltzeko ahalmena. Parametro bakoitzak erantzun anitzak ditu, eta hauetako bakoitzak balore bat; horixe apuntatuko dugu “puntuak” izeneko kutxatilan, eta dena betetakoan orriaren azpikaldean batuko dugu (pazientea eserita edo leku seguruan dagoela). Bi eskalen emaitzak gehitzen ditugunean: Puntuazioa <15 bada, erortzeko arriskua oso altua dela esan daiteke. 15-19 artean, arrisku altua. 19-23 artean, erdi mailako arriskua. Puntuazioa >23 bada, berriz, erortzeko arrisku gutxi dago. Kontuan har dezagun ibilkeraren azpieskalatik bi balore aterako zaizkigula (bata pausu normalerako, bestea pausu bizkorrerako); jausteko arriskua ere desberdina izan daiteke abiadura bietan. Azpieskala biak 8-10 minututan betetzeko pentsatuak daude. Ondarroa, 2014ko maiatzaren 23ª. Oier Gorosabel Larrañaga. Fisioterapeuta Tinettiren testaren aldaerak ezin konta ahalakoak dira. Artibai Egoitzan erabiltzeko prestatu dugun bertsio honetarako, hiru aldaera hauen diseinua hartu dugu kontuan: Salpub http://tinyurl.com/om8gu9l , Marthacoronah http://tinyurl.com/ndwdv3f eta BHPS http://tinyurl.com/qcm5zgv . Artikulu hauek ere kontsultatu ditugu: TINETTI, ME. WILLIAMS, TF. MAYEWSKI, R. Fall risk index for elderly patients based on number of chronic disabilities. Am J Med. 1986 Mar,80(3):429-434. http://tinyurl.com/nzyjo3a KÖPKE, S. MEYER, G. The Tinetti test. Babylon in geriatric assessment. Z Gerontol Geriat. 2006 39:288-291. http://tinyurl.com/7sx3snt Zuen iritzia, zuzenketak edo bestelakoak gustora hartuko genituzke [email protected] helbidean.

description

Paziente geriatrikoaren erortzeko arriskua neurtzeko. 140523bertsioa

Transcript of Tinetti eskala

Page 1: Tinetti eskala

TINETTIESKALA

Tinetti eskalarekin, pazientearen erortzeko arriskua neurtzen dugu.

Bi azpieskalaz osatuta dago: batak oreka neurtzen du, eta besteak ibiltzeko ahalmena. Parametro bakoitzak erantzun anitzak ditu, eta hauetako bakoitzak

balore bat; horixe apuntatuko dugu “puntuak” izeneko kutxatilan, eta dena betetakoan orriaren azpikaldean batuko dugu (pazientea eserita edo leku

seguruan dagoela).

Bi eskalen emaitzak gehitzen ditugunean:

• Puntuazioa <15 bada, erortzeko arriskua oso altua dela esan daiteke.

• 15-19 artean, arrisku altua.

• 19-23 artean, erdi mailako arriskua.

• Puntuazioa >23 bada, berriz, erortzeko arrisku gutxi dago.

Kontuan har dezagun ibilkeraren azpieskalatik bi balore aterako zaizkigula (bata pausu normalerako, bestea pausu bizkorrerako); jausteko arriskua ere

desberdina izan daiteke abiadura bietan.

Azpieskala biak 8-10 minututan betetzeko pentsatuak daude.

Ondarroa, 2014ko maiatzaren 23ª.

Oier Gorosabel Larrañaga.

Fisioterapeuta

Tinettiren testaren aldaerak ezin konta ahalakoak dira. Artibai Egoitzan erabiltzeko prestatu dugun bertsio honetarako, hiru aldaera hauen diseinua hartu dugu kontuan:

Salpub http://tinyurl.com/om8gu9l , Marthacoronah http://tinyurl.com/ndwdv3f eta BHPS http://tinyurl.com/qcm5zgv . Artikulu hauek ere kontsultatu ditugu:

• TINETTI, ME. WILLIAMS, TF. MAYEWSKI, R. Fall risk index for elderly patients based on number of chronic disabilities. Am J Med. 1986 Mar,80(3):429-434.

http://tinyurl.com/nzyjo3a

• KÖPKE, S. MEYER, G. The Tinetti test. Babylon in geriatric assessment. Z Gerontol Geriat. 2006 39:288-291. http://tinyurl.com/7sx3snt

Zuen iritzia, zuzenketak edo bestelakoak gustora hartuko genituzke [email protected] helbidean.

Page 2: Tinetti eskala

1azpieskala:Oreka

• Testa pazientea eserita dagoela hasiko dugu (aulki gogorra, besorik gabekoan).

• Gero, zutik dagoela, gu bere aurrean eta eskubian kokatuko gara aginduak emateko.

PUNTUAK

1.1 Eserita oreka mantentzea Okertu edo irristatzen da: 0

Orekatuta mantentzen da: 1

1.2 Jaikitzea

Ezin da jaiki laguntzarik gabe: 0

Besoekin lagunduta jaiki daiteke: 1

Besoekin lagundu barik jaiki daiteke: 2

1.3 Zenbatgarrenean jaikitzen den

Ezin da jaiki laguntza gabe: 0

Jaiki daiteke baina ez lehenengo saiakeran: 1

Lehenengo saiakeran lortzen du: 2

1.4 Zutik jartzean oreka

(lehenengo 5’’)

Ezegonkorra (balantzaka, pausuak hara eta hona...): 0

Egonkorra laguntza teknikoarekin: 1

Egonkorra laguntzarik gabe: 2

1.5 Zutik oreka

Ezegonkorra: 0

Egonkorra laguntza teknikoarekin edo hankazabalik (>10 zm orpo artean): 1

Egonkorra laguntzarik gabe eta posizio anatomikoan: 2

1.6 Bultzakadara erantzuna

(posizio anatomikoan, esternoi

gainean esku zabalarekin, 3 bider)

Erori egiten da: 0

Balantzaka, zerbaiti helduta mantentzen da: 1

Mantentzen da: 2

1.7 Begiak itxita (posizio

anatomikoan)

Ezegonkorra: 0

Egonkorra: 1

360º biratzea

(posizio

anatomikoan)

1.8 Pausoak Irregularrak : 0

Regularrak: 1

1.9 Oreka Ezegonkorra (balantzaka edo zerbait heldu):0

Egonkorra:1

1.10 Esertzea

Ez segurua (txarto kalkulatu, erori): 0

Besoekin helduta, zakarki: 1

Segurtasunez, leunki: 2

OREKA ESKALAKO PUNTUEN BATUKETA (gehienez 16)

Page 3: Tinetti eskala

2azpieskala:Ibilera

• Pazientea oinez, bere ohizko eran eta ohizko laguntzarekin (bastoia, deanbuladorea...).

• Gu bere atzetik goaz.

Pausu normalean Pausu bizkorrean

2.1 Ibiltzen hastea (“ibili” aginduari

erantzuna)

Zalantzaka edo saio bat baino gehiago: 0

Zalantza barik: 1

Pausuaren

luzera eta

garaiera

Eskubiko

oina

2.2 Luzera Ez du ezkerreko oina gainditzen: 0

Ezkerreko oina gainditzen du: 1

2.3 Garaiera Ez da lurretik guztiz altxatzen: 0

Lurretik guztiz altxatzen da: 1

Ezkerreko

oina

2.4 Luzera Ez du eskubiko oina gainditzen: 0

Eskubiko oina aurreratzen du: 1

2.5 Garaiera Ez da lurretik guztiz altxatzen: 0

Lurretik guztiz altxatzen da: 1

2.6 Pausuaren simetria Bi oinen pausuak desberdinak dira: 0

Bi oinen pausuak berdintsuak dira: 1

2.7 Pausuaren maiztasuna Etenak egiten ditu: 0

Pausu regularrak: 1

2.8 Norabidea (bi oinetako bat

begiratu, 3 metrotako bidean)

Desbiazio nabarmena: 0

Desbiazio txikia edo laguntza teknikoak erabiltzen ditu: 1

Zuzen laguntzarik gabe: 2

2.9 Enborra

Balantza egiten du edo laguntza teknikoa darabil: 0

Balantzarik ez baina belaunak flexioan edo bizkarra

flexioan edo besoak zabalik: 1

Balantzarik ez, flexiorik ez, laguntzarik ez: 2

2.10 Ibiltzeko postura Orpoak aparte: 0

Orpoak ia elkar jotzen dute: 1

IBILERA ESKALAKO PUNTUEN BATUKETA (gehienez 12)

IBILKERA + OREKA ESKALAK BATUTA (gehienez 28)