Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen...

8
Etxebizitza tasatuak egingo dituzte Leaburu-Txaraman Martxoan onartu zuen Leaburu-Txaramako Udalak 451.429 euroko aurrekontua 2021erako; elizaren atzeko lursailean aurreikusi dute etxebizitza tasatuak eraikitzeko proiektua // 5 Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du koalizioak; Osasun sailari Tolosaldeko eskariak aintzat har ditzan eskatu dio // 3 Juan Karlos Izagirre eta Gurutze Etxezabal EH Bilduko ordezkariak, Tolosako osasun zentroaren kanpoaldean, atzo. I.T. Saralegik eta Regillagak Europako Txapelketa dute jomugan Zazpigarren postua lortu berri dute Europako Kopako proban; Judo Club Tolosako kideen asmoa uztailerako aurreikusita dagoen Europako Txapelketarako sailkatzea da // 7 Espetxe politika «gizatiartzea» eskatu du Etxeratek Osasun egoerak ziurgabetasuna eta kezka areagotu du euskal presoen senideengan; beraien etxeetatik gertuen dauden espetxeetara lekualdatu ditzatela eskatzen jarraitzen dute // 4 Unai Sarasola eta Unai Regillaga judokak, Espainiako Txapelketan. ATARIA «Burgesiak ezkutuko diktadura ezartzeko duen gaitasuna da alderik larriena» IXIAR MALKORRA ETA MIKEL ELORDI TOLOSAKO GKS Eskualdean ezarritako kontrolak salatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak // 6 OSTEGUNA 2021/04/08 9. urtea, 1.397. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 83 €

Transcript of Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen...

Page 1: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

Etxebizitza tasatuakegingo dituzteLeaburu-TxaramanMartxoan onartu zuen Leaburu-TxaramakoUdalak 451.429 euroko aurrekontua 2021erako;elizaren atzeko lursailean aurreikusi duteetxebizitza tasatuak eraikitzeko proiektua //5

Tolosaldeko AlkateenMugimenduari babesaadierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du koalizioak; Osasunsailari Tolosaldeko eskariak aintzat har ditzan eskatu dio //3

Juan Karlos Izagirre eta Gurutze Etxezabal EH Bilduko ordezkariak, Tolosako osasun zentroaren kanpoaldean, atzo. I.T.

Saralegik eta RegillagakEuropako Txapelketadute jomuganZazpigarren postua lortu berri dute EuropakoKopako proban; Judo Club Tolosako kideenasmoa uztailerako aurreikusita dagoenEuropako Txapelketarako sailkatzea da //7

Espetxe politika«gizatiartzea» eskatu du EtxeratekOsasun egoerak ziurgabetasuna eta kezkaareagotu du euskal presoen senideengan;beraien etxeetatik gertuen dauden espetxeetaralekualdatu ditzatela eskatzen jarraitzen dute //4

Unai Sarasola eta Unai Regillaga judokak, Espainiako Txapelketan. ATARIA

«Burgesiakezkutuko diktaduraezartzeko duengaitasuna daalderik larriena»IXIAR MALKORRA ETA MIKEL ELORDITOLOSAKO GKS

Eskualdean ezarritakokontrolak salatu ditu GazteKoordinadora Sozialistak //6

OSTEGUNA2021/04/08

9. urtea, 1.397. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 83 €

Page 2: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

Gernikako Arbolalorategietako laneninguruko bilerak

Erredakzioa Tolosa

Datozen hilabeteetan hasiko di-tuzte Tolosako Gernikako Arbo-la lorategietako ingurua txukun-tzeko obrak eta lanekin hasi au-rretik informazio bilerak egingoditu Tolosako Udalak, Laskoainkaleko eta Euskal Herria plazakolanekin egin duen moduan.Lanen inguruko azalpenak

emateko bilera bana egingo duteeremu horretan bizi diren bizila-gun eta merkatariekin. Zehazkiapirilaren 12an bilduko dira bizi-lagunekin eta hilaren 14ean mer-katariekin. Apirilaren 12an 19:00etan

egingo dute bilera udaletxekobatzar aretoan eta merkatarienbilera hilaren 14an 13:30eanizango da, leku berean.

Proiektuaren nondik norako-ak azaltzeko udal ordezkariak,teknikariak eta obra gauzatzeazarduratuko den enpresako or-dezkariak gerturatuko dira. Epe-ak zehaztuko dituzte eta herrita-rrek izan ditzaketen zalantzakargituko dituzte. Bileretan partehartzeko aurrez izena emateabeharrezkoa dela gogoratu duTolosako Udalak.

AURREZ EMAN BEHAR DA IZENABileran parte hartu nahi dutenmerkatariek [email protected] idatzi edo 943 69 75 21telefono zenbakira deitu behardute, 10:00etatik 13:00etara, etabihar da azken eguna. Bizilagunek bihar dute izena

emateko azken eguna ere, bainaUdate Herritarren Arreta Zerbi-tzura idatzi edo deitu behardute: [email protected] helbide-ra, edo 010 edota 943 65 44 66 te-lefono zenbakietara, gaur deituzgero 07:15etik 19:00etara egindezakete, eta bihar eginez gero07:15etik 14:15era.

28 bizikleta uztekoaparkaleku estaliberria jarri duteTOLOSA // Bizikletak aparkatze-ko eremu berri bat jarri du uda-lak musika eskolaren atzealde-an. 28 bizikletentzat lekua du etaestalita dago. Mugikortasun ja-sangarrirako egindako TolosaBadabil planean jasotako lan le-rroetako bat da bizikletaren era-bilera sustatu eta bizikletentza-ko aparkaleku gehiago sortzea.

Ibilgailuen zergaordaintzeko epea jarri du udalakAMEZKETA // Amezketako Uda-lak 2021. urteari dagokion ibil-gailuen zergaren ordainketa hi-laren 9tik maiatzaren 31ra bitar-tean egin beharko dela adierazidu. Kobraketa helbideratuta du-tenei zerga apirilaren 9an kobra-tuko zaie eta ez dutenak Kutxa-banketik pasa daitezke ordain-keta egitera.

‘Non dago Mikel?’dokumentala, igandeanANOETA // Askotariko ekitaldiekosatzen dute apirileko Anoetakoegitaraua. Lehen ekimena igan-dean izango da: Non dago Mikel?dokumentala eskainiko dute Mi-kelasagastin, 18:00etan. Bestal-de, apirilean zehar sendabelar-ikastaroa, Death cafeedo doluazeta heriotzaz hitz egiteko guneaeta ipuin-kontaketa izango dira.Musika eskolaren atzealdean jarri dute bizikletak uzteko tokia. ATARIA

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2021eko apirilaren 8a

Aurtengo maiatzaren1eko larre irekiera ere,bertan behera Enirio-Aralar Mankomunitateak 2021erako aurrekontuaonartu du eta webgune berria estreinatu; pandemiarenondorioz ez dute Larre Irekiera Festarik egingo

Erredakzioa

Enirio-Aralar Mankomunitateakaurtengorako abiatutako proiek-tuen eta aurrekontuan aurreiku-sitako inbertsioen berri emandu. Esan du «historikoki» Gipuz-koako Foru Aldundiak diru la-guntzen bitartez finantzatu ahalizan dituela inbertsioak Enirio-Aralarren, «%100ean». «Iazkomurrizketen ondorioz, GFAk2011tik indarrean zegoen hitzar-menaren bitartez lortzen zen fi-nantzabide hori aldatu eta aurre-rantzean inbertsioak Goilarreprogramaren bitartez kofinan-tziazio bidez burutuko direlaerabaki ostean, udalek inbertsio-etarako ekarpenak egitea eraba-ki dute abeltzaintza azpiegiturak

hobetzeko 200.000 euroko in-bertsio plana mantendu ahalizateko», azaldu dute mankomu-nitateko arduradunek. Aurre-kontuaren inguruan esan duteMankomunitatearen Zuzendari-tza Batzarrak onartu zuela aurre-kontua (308.672,28 euro) eta be-rari lotutako inbertsioen hasie-rako proposamena (200.000euro). «Aurrekontu hauen ezau-garri nagusia da udalek ekarpe-na hirukoiztu dugula. Horrela,lehenengo aldiz, inbertsioen zatibat udalek finantzatuko dute57.142,86 euroko ekarpenarekinordainduko da», azaldu dute.«Erabaki hori hartzeko unean,Gipuzkoako Foru Aldundiak2020ko murrizketen barruanproposatutako kofinantziazio

eredu berria orekatzea eta Eni-rio-Aralarreko abeltzaintza az-piegituretan inbertsioak berma-tzeko helburua izan dugu», ze-haztu dute. Esan dute, eraberean, 200.000 euroko inber-tsioak egiteko aukera zabaltzenduela udalek egindako ekarpe-nak, «GFAk dagokion zatia jar-tzen badu». Besteak beste, 40tik18 txaboletan aurreikusten dituhobekuntza lanak. Aurrekontuaren eta inbertsio-

en inguruko azalpenak ematea-rekin batera, webgunea berritudutela azaldu du mankomunita-teak, eta aurten ere, «tamalez»,COVID-19a dela eta, maiatzak1eko Larraizko Larre IrekierarenFesta ospatzerik ez dela izangogaineratu dute.

Bizilagunek apirilaren12an jasoko dituzte obren inguruko azalpenak eta merkatariekbi egun beranduago

Joakina ZubillagaAgirrezabala

Zurea zena zurekin doa edonora

Herriko zure ilobak:Agirrezabala - Zabala

Gorostegi - Agirrezabala

BEDAION, 2021eko apirilaren 8an

Page 3: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

31POSITIBO BERRIOsasun sailak emandako datuenarabera, 9.247 test diagnostikoegin zituzten herenegun, eta ho-rietatik 731 (%7,9) positiboakizan ziren. Tartean, Tolosaldean31 atzeman zituzten: Tolosan 12,Ibarran 7, Hernialden 4, Alegianeta Asteasun bina eta Bidania-Goiatzen, Lizartzan, Amasa-Vi-llabona eta Zizurkilen bana.Amasa-Villabonan 185eko tasadute, eta Tolosan 618koa.

«Adostasunik gabe ezin da kalitatezko osasunpublikorik bermatu»EH Bilduk Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesaadierazi dio, eta Osasun sailari «arduraz jokatzeko» eta eskualdeko eskariak aintzat har ditzala eskatu dio

Iñigo Terradillos Gaztañaga

EH Bilduk esan du erabat babes-ten duela Tolosaldeko AlkateenMugimendua, eta ekimenarenhelburuekin bat datorrela. «Es-kualdean osasungintza publiko-aren arloan dagoen hutsunea be-tetzeko helburua ezarri dio mu-gimenduak bere buruari, etabertan, aktiboki ari dira parte

hartzen gure alkateak», esan duGurutze Etxezabal EH BildurenTolosaldeko arduradunak.Osasunaren Nazioarteko Egu-

naren harira, Tolosako anbulato-rioan egin duten agerraldian,Etxezabalek beharrezkotzat jo duosasungintzaren eredua zehaztueta adostasunak lortzea: «Tolo-saldearen beharrak zeintzuk di-ren aztertu eta balizko ospitale

horren egitura zehaztu behar da.Era berean, Asuncion ospitalekolangileekin zer gertatuko den ja-kiteko, adostasunak bilatu be-harko dira langileen ordezkarie-kin eta komitearekin. Eta gauzabera egin beharko da ospitalea-ren kokalekuarekin ere».Horretarako, «erronkaren

neurriko partaidetza prozesua»ezinbestekoa dela esan du, eta

ildo horretan, eskualde mailanparte hartzeko ireki den aukerariuko egitea ez duela ulertzengehitu du: «Mugimendu horreta-tik kanpo geratzen dena herrita-

rrei bizkar emanda ari da kudea-tzen, eta adostasunik gabe, ez daposible izango eskualdeak beharduen kalitatezko osasun arretapubliko, integral eta euskaldunabermatzea».

GABEZIAK AGERIAN Bestalde, Juan Karlos IzagirreEH Bilduren Gipuzkoako boze-ramaileak esan du COVID-19ak«mahai gainean» utzi dituela«sistemak dituen gabeziak», etaerakundeen betebeharra deladesorekei aurre egitea: «Erakun-de publikoetako ordezkariekdesberdintasunei aurre egin, etaherritar guztiei kalitatezko osa-sun zerbitzua bermatu behardiete». Hala, gogoratu du Tolosaldea

dela ospitale publikorik gabekoeskualde bakarra: «Horren au-rrean, ziurtasun osoz diogu osa-sungintza publikoa dela kalita-tezko zerbitzua berma dezakeenbakarra. Desorekak eta osasun-gintzaren pribatizazioak kezka-tu egiten gaituzte».Izagirreren arabera, «pozga-

rria» da alkateen mugimenduakegindako proposamena, eta adosdaudela esan du, «eskualdekoherritarrei hitza eta erabakiaemateko planteamenduarekin».Osasun zerbitzuaren kudeaketa-ren eskumena duten erakundeei«arduraz jokatzea» dagokielaadierazi du, eta Osasun sailari es-katu dio eskualdeko eskariakaintzat har ditzan.

Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako EH Bilduren bozeramailea eta Gurutze Etxezabal Tolosaldeko EH Bilduren arduraduna. I.T.

OSASUNA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2021eko apirilaren 8a

DementziaBizitzenprogramalantzen jarraitunahi dute

Erredakzioa

Buru Bihotzez elkarteak Demen-tzia Bizitzen programa garatzenjarraitu nahi du eta horretarakoherritarren laguntza eskatu du.Bide horretan etxeetan daudenpezetak programara bideratzekoeskatu du, izan ere EspainiakoBankuak ekainaren 30era zabal-du du pezetak euroengatik truka-tzeko aukera. Pezetak TolosakoKopibat, Shuyana, Eko TolosaFrutategia, Berezi, La Huerta, So-ronea eta Goikoetxea estankoan;Alegiako Maritxu janari dendan;Ibarrako Coviran eta To Pa Ti den-detan; eta Villabonako Masturi-nea harategian utzi daitezke. Era berean, Dementzia Bizi-

tzen programaren barruan hila-ren 15ean Tolosako InmakuladaLanbide Ikastolan tailer bat eskai-niko dute, 18:00etatik 19:00etara.Parte hartzeko www.burubiho-tzez.eus helbidera jo behar daedo 688 76 09 27ra deitu.

«AlkatenMugimendutik kanpoari dena, herritarreibizkar emanda ari da kudeatzen»GURUTZE ETXEZABALEH BILDU

Joakina Zubillaga Agirrezabala(Juan Inazio Agirrezabalaren alarguna)Apirilaren 5ean hil zen, 92 urte zituela,

Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

- Goian Bego –

Haren animaren zuzendaria: Joxi Eguzkitza; seme-alabak: Bartolo eta Justi, Maria etaJose(†), Ramon eta Arantxa, Antton eta Ines, Juani eta Goiko, Agus eta Joxe Mari, Josune etaKarlos, Mila eta Rafa, Martin eta Amagoia, Marta eta Josu, Jose Mari eta Agurtzane, Idoia eta

Xaka; laguntzailea: Lurdes Zubillaga; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, birlobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

BEDAION, 2021eko apirilaren 8an

Joakina Zubillaga Agirrezabala(Juan Inazio Agirrezabalaren alarguna)

- Goian Bego –

Belarmugako amonabaserriko dama

sutondoan hainbestepaxintxi emana

jakin beti gurekin

egongo zerana.Aitona zain daukazu

zoaz bereganaeta denon partetik

jaso muxu bana!

Bilobak: Xabier eta Nerea, Eider eta Roki, Mikel eta Saioa, Jon Ander eta Larraitz, Ane eta Xabi,Aitziber eta Aratz, Miriam, Aitor, Axi eta Nagore, Joseba eta Mireia, Garazi, Eñaut, Ekhi, Uxue,Araitz, Egoi, Ugaitz eta Xuban; Birlobak: Enaitz, Irati, June, Liher, Itoitz, Haizea, Izar, Amets.

BEDAION, 2021eko apirilaren 8an

Page 4: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

Ziurgabetasuna nagusiUrte ezegonkorra igarotzen ari dira presoen senideak; neurriak aldatuz doazespetxeetan ere, besteak beste, bisitenak, eta egoerara egokitu behar izan dute

Irati Saizar Artola

Z iurgabetasuna etakezka dira euskalpresoen senideekgehien errepikatudituzten hitzak. Ur-tebete pasa da pan-

demiak guztia geldiarazi zuene-tik, eta «urte nahasia» izan da baipresoentzat, eta baita kanpoanhaien zain dauden senideentzatere. «Urtea daramagu bisean bi-sekorik gabe», dio Joseba Egue-sek, Anabel Egues presoarenanaiak. «Guk urriaz geroztik ezdugu bisean bisekorik izan, etaotsailean bisitarik ere ez», konta-tu du Mila Goikoetxeak, GariEtxeberria presoaren amak.«Guk bisitak izateko muga pasabehar dugunez, PCR probak egi-tea exijitzen digute», esan duKristina Iruretagoienak, LuisIruretagoiena Suñi-ren arrebak.

«Kezka sortzen digu haieknola egongo diren pentsatzeak,egoera ezohikoa da», dio Goikoe-txeak. Kontua luze doala etakexu dira senideak. Pandemiahasierako lehen asteak «berezikigogorrak» izan zirela gogoratudu Jon Ijurko Etxerat elkartekoeskualdeko kideak: «Bi edota lauhilabete ere pasa zituzten preso-ek bisitarik gabe, eta ordutik jen-dea beldurrez ateratzen da erre-pidera».Espetxeak itxi, ondoren bisi-

tak erregulatu, bisean bisekoakkendu, eta berriro noiz ikusiahalko duten jakiteko bermerikgabe pasa dute urtea senideek.«Luze egiten ari da», dio nekatu-ta Goikoetxeak. Bisean bisekoakurrian kendu zizkietenetik, or-dea, bisiten denbora bikoiztudiete: «Lehen 40 minutukoakizaten genituen, eta orain bikoi-tzak». Hala ere, salatu du aldiko

bi pertsonek bisitatu ahal dutela,lehen lau baimentzen zituztene-an. Esperantzarik galdu gabe ja-rraitzen du Etxeberriaren amak:«Esperantza dugu apirilean hasi-ko garela bisean bisekoarekin». Anabel Egues preso elduain-

darra lekualdatu berri dute Kor-dobatik (Andaluzia) Villabonara(Asturias). «Mugitzen dutenean,berrogeialdia pasa behar izatendute, eta tarte horretan bisitarikez digute eman, eta egun batzukberarekin hitz egiteko aukerarikgabe ere pasa ditugu», esan duEguesek. Gainerakoan, urte ho-netan zehar deiak ez zaizkie al-datu: «Astean, zortzi dei izatenditugu hamar minutukoak, etahamar minutuak pasatzean deiabera mozten da, ez dago luzatze-ko aukerarik». Hori bai, orainarte, etxekoekin hiru bideo deiegiteko aukera izan du AnabelEguesek.

Gari Etxeberria lizartzarrak,berriz, astean zortzi minutukohamabi dei egiteko aukera duelaazaldu du Goikoetxeak. «Gaine-ra, iazko bisitak moztu zizkigute-nean, bideo deiak astero egitekoaukera eman zien, baina orain,hilabetean behin soilik du bideobidez dei egiteko aukera». Egoe-ra honetan, garrantzizkotzat jodu Goikoetxeak bideo deia: «Esa-terako, oso aproposa da haurrakdituzten presoentzat, umeekaita ikus dezaten; hala ere, hila-betean behin, oso labur geratzenda». Espetxe politikak «gizatiar-

tzea», horixe da Etxeratek eska-tzen duena, Patricia Velez Etxe-rateko bozeramaleak azalduduenez: «Gizatiartzeko eskatzendugunean, zentzu batean, edo-zein momentutan familiarekinharremana izateko aukera ereizan daiteke. Espetxean zaude,

bai, baina zergatik ezin zara ko-munikatu familiarekin nahi du-zuenean?». Frantzian, Mont de Marsan es-

petxean dago Luis IruretagoienaSuñi, eta bestelakoa da hangoegoera, arrebak azaldu duenez:«Gure kasuan, zelda bakoitzeantelefonoak jarri dizkiete, eta ino-lako mugarik ez dute erabiltze-ko; hori bai, ordaindu egin beharizaten dute». Muga pasa beharizate horrek ere, oztopoak beste-rik ez dizkie ekarri bisitara joatendirenei, izan ere, muga zeharka-tu baino 72 ordu lehenago PCRproba egitea exijitzen zaie. «Pre-soek nahiago dute gu bisitan ezjoatea, ikusten baitute bisitamotz bat izango dela, eta gainerakostu handia suposatzen duela»,dio Kristina Iruretagoienak. Izanere, 120 euro inguruko kostua duPCR proba bakoitzak. Velezeksalatu du «zentzugabekeria»dela 72 ordu lehenago proba egi-naraztea, «bitarte horretan ku-tsatzeko arriskua izanda». Horihorrela, Etxeratek eskatu du es-petxe atarian egin ditzatela frogaazkarrak eta kostuak bere gainhar ditzatela.

LEKUALDAKETAK, GUTXIKATolosaldeko euskal presoen arte-an, Gari Etxeberria lizartzarrasoilik geratzen da lekualdaketairagartzeko. Ostiralero iragar-tzen dituzte lekualdatuko dituz-ten presoen izenak, eta bereamak esan du zalantza eta ezja-kintasun handiarekin ari direlaegoera bizitzen. Velezek salatudu, behin gobernuan urrunketa-rekin amaitzeko erabakia hartu-ta, zergatik jarraitu behar dutensenideek ezjakintasun sentsa-zioa bizitzen». Eguesek esan du «antsietatea

eta ezinegona» sortzen dizkiete-la egoerak. «Anabelek deitzenduen bakoitzean horixe galde-tzen digu: aste honetan zeizen?». Ijurkok gaineratu du «lo-teria moduko bat» dela albisteajasotzea: «Baina ez da zain ego-tea espetxetik noiz aterako direnjakiteko, baizik eta mezua jasotaere, espetxean jarraituko dute,noski, kilometro gutxiagotara,ekonomikoki ere errazagoa daeta horrek nolabaiteko lasaitasu-na ekartzen die senideei». «Villabonara joatea, fisikoki

eta ekonomikoki seguru ez delaAndaluziara joatearen berdina,baina oraindik ere ez da EuskalHerrira, eta hori da Euskal He-rriak eskatzen duena», gaineratudu Velezek. Beraien etxeetatikgertuen dauden espetxeetara le-kualdatu ditzatela eskatzen jarraitzen dute Etxerat elkarte-koek.

Patricia Velez, Joseba Egues, Mila Goikoetxea, Jon Ijurko eta Kristina Iruretagoiena, . I. S. A.

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2021eko apirilaren 8a

Page 5: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

Lau etxebizitza tasatu eraikitzekoproiektua prestatzen hasiko dira Leaburu-Txaramako Udalak martxoko osoko bilkuran onartu zuen 451.429 eurokoaurrekontua; inbertsioetarako partidan murrizketak egin behar izan dituzte

Irati Saizar Artola Leaburu-Txarama

Martxoan egindako osoko bilku-ran onartu zuen Leaburu-Txara-mako Udalak 2021eko aurrekon-tua. Aurten, 451.429 euroko pol-tsa izango dute urtean zehargastatzeko. Iaztik jaitsiera izanduela esan du Joxe Ramon Eiza-girre alkateak, izan ere, Gipuzko-ako Foru Aldunditik jasotzen du-ten zenbatekoan ere jaitsieraizan dute. «Gurea bezalako uda-lek egiten dituzten aurrekontue-tan foru funtsaren menpekota-suna handia da», dio. Gastu orokorrak mantentzea-

ren aldeko apustua egin du uda-lak, eta egin beharreko murriz-ketak inbertsioen atalean egindituzte. Eizagirrek esan duenez,herriaren mantenua, gizarte zer-bitzuak, kultura eskaintza etabeste hainbat atal bermatu eginnahi izan dituzte. Inbertsioetarako, orotara,

41.811 euro bideratuko dituzte,baina soberakinaren arabera jo-katuko dute, eta urtean zeharkreditu aldaketa batzuk onartu-ko dituzte hainbat proiektu eginahal izateko.

INBERTSIO BERRIAKEtxebizitza proiektu bat du es-kuartean Leaburu-TxaramakoUdalak: elizaren atzean dagoenlursail batean, etxebizitza tasa-tuak eraikitzeko proiektua, ale-gia. Aurten, lan teknikoak eginnahi dituztela azaldu du alkate-ak, «aurrerago eraiki ahal izate-ko». Bi eraikin egitea da asmoa,bakoitza bina etxebizitzarekin;guztira, hortaz, lau etxebizitzaeraikiko dituzte. Bere garaian herri inkesta bat

egin zuten, eskaririk bazegoenikusi eta interesa zutenek zeinmotatako etxeak nahi zituztenjakiteko. Horri tiraka hasi diramarrazten proiektua. Izan ere,etxebizitzak eraikitzeko bestelursail bat ere badu jabetzanudalak; kasu honetan, ordea, ba-bes ofizialeko etxebizitzak egite-ko lursaila da eta aurreragorakoutzi nahi dute aukera hori: «In-kesta bete zuen jendeak nahiago

Iaz baino aurrekontu txikiagoarekin egingo diote aurre aurtengo urteari Leaburu-Txaraman. IRATI SAIZAR ARTOLA

zuen pisu batean bizi baino etxeinguruan jardin edo lursail txikibat zuen etxebizitza izatea, hor-taz, eskaera hori kontuan hartudugu eta horregatik erabakidugu etxebizitza tasatuak egi-tea». Horrez gain, larrialdirako

etxebizitza bat prestatu dute be-har gehien duten herritarrentzatudaletxeko eraikinean. Ia erabil-tzeko prest dute gainera. «Altzai-ru batzuk baino ez dira falta, las-ter izango da erabiltzeko auke-ra», azaldu du Eizagirrek.Udaletxeko azken solairuan ko-katu dute etxebizitza eta orainigogailu bat jarriko dute, irisga-rria izan dadin. Horretarako,kreditu aldaketa bat egingo dute,eta aurten administrazio kon-tuak eginda, datorren urte hasie-ran obrarekin hasteko moduanizango direla uste du alkateak.Udaletxearen barrualdetik jarri-

ko dute igogailua, eta lehen so-lairuan, pleno gelari ertz bateanzatia kenduko diote igogailuabertatik pasa ahal izateko. Larrialdiko etxebizitzari dago-

kionean, gizarte zerbitzuetan es-kaintzen den zerbitzuaren parteizango da. Sukaldea eta egonge-la, komun bat eta bi logela ditu,guztira bost oherekin. Alkateakzehaztu du gizarte langilea ardu-ratuko dela etxebizitzaren kude-aketaz. Udalaren jabetzakoak diren

lurren inbentarioekin ere jarrai-tzeko asmoa dute, eta aurtenamaitu nahi dute guztia. Duelabi urte hiri-lurren inbentarioaegin zuten, datorren plenoanonartuko dute hiri-bideen in-bentarioa eta aurten hasiko diralanda-lurren inbentarioa egiten.«Horrela, udalaren jabetzakoakdiren lurrak zeintzuk diren etazeintzuk ez zehaztuta geratuko

da eta zalantzak errazago argituahal izango ditugu». Beste diru partida bat Ostatua-

ren mantenurako bideratzendute urtero. «Dagoeneko urte ba-tzuk ditu eta mantentzeko lanakegin behar izaten ditugu nahikomaiz». Iaz, esaterako, barrutikmargotu zuten, eta aurten, teila-tuan konponketa batzuk egingodituzte. Mantentze lan horiezgain, herri bideak konpontzenere jarraituko dute, «Aldundikolaguntzen arabera». Duela gutxi,udaletxe atzeko aparkalekuarenalboan dagoen haur parkea be-rritu dute, eta oraindik lekua so-beran dagoenez, helduentzakomakinak jarriko dituzte kirolmugimenduak egin ahal izateko.

TXARAMARA BEGIRADuela pare bat urte, Txarama au-zoa biziberritzeko batzorde batsortu zuten Txaramako auzota-

rrek. Egin zitezkeen hobekun-tzak kontuan hartuta, proposa-men zerrenda bat aurkeztu zu-ten udalean, eta horiek kontuanhartuta, plan bat osatu dute au-zorako. Iaz zuten aurkeztekoaauzotarren aurrean, baina pan-demiak eragotzi egin die, eta au-kera dagoenean aurkeztuko die-te.Bien bitartean, gaia lantzen ari

dira, eta pixkana ingurua hobe-tzeko lanak egiten hasi nahi du-tela zehaztu du Leaburu-Txara-mako alkateak. Auzoari erdi-er-ditik pasatzen zaio nolaerrepidea hala erreka, eta horidela eta, Foru Aldundiarekin etaGipuzkoako Urak-ekin hitz eginbehar dute. «Oso baldintzatutagaude», dio kezkatuta Joxe Ra-mon Eizagirrek. Momentuz, pa-perean plan guztia jasota dute,eta asmoa «gutxika egiten joa-tea» da.

POLITIKA IBARRALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2021eko apirilaren 8a

Page 6: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

Apirila,liburuarenhilabeteaJ. Artutxa Dorronsoro

Apirilaren 2a Haur LiburuarenNazioarteko Eguna da; hilaren23a, berriz, Liburuaren Eguna.Data horien harira, TolosakoUdal Liburutegian liburuarenhilabetea izango da apirila, etahori ospatzeko, haur eta heldueizuzendutako hainbat jardueraantolatu dituzte.Alde batetik, Tomi Ungerer

ilustratzailearen obra omentze-ko, hiru ipuin aukeratu dituzteTolosako ikastetxeetako mailaezberdinetan lantzeko: HaurHezkuntzan (lau urtetik gora),Hiru bidelapurrak; Lehen Hez-kuntzan (6-7 urte), Lagun be-rriak; eta azkenik, hau ere LehenHezkuntzan (zortzi urtetik gora-koekin), Otto ilaunezko hartz ba-ten autobiografia.Behin irakurgaiak landuta,

ipuinei buruzko marrazkiakegingo dituzte ikasleek, eta mu-ralak osatuko dira horiekin. On-doren, liburutegiaren webgune-ra igoko dituzte muralen argaz-

kiak, eta apirilaren 30etik aurre-ra egongo dira ikusgai herritarguztientzat. Marrazkien egileenartean, gainera, liburuak zozka-tuko dituzte. Bestetik, Tomi Un-gereren hainbat obra maileguanhartzeko aukera egongo da libu-rutegian; bere lanaren inguruansortutako interesgunean egongodira.Bestalde, hilabetean zehar

gustuko liburuak gomendatzendituzten haur eta helduen arteanere liburuak zozkatuko dituzte.Hiru modu daude parte hartze-ko: Instagram bidez, gomendio-arekin story bat sortzea @tolosa-ko_liburutegia etiketatuz, argaz-kia [email protected] elektronikora bidaliz,edo gustuko liburuarekin liburu-tegira hurbilduz eta bertan ar-gazkia eginez. Gomendioen ar-gazkiak ikusgai egongo dira To-losako Udal LiburutegiarenInstagram kontuan eta webgu-nean, eta apirilaren 30ean egin-go dute zozketa, parte-hartzaileguztien artean.

trolpean mantentzeko eta hirita-rron osasuna eta ongizatea ber-matzeko ezintasuna erakutsidute, eta bien bitartean, gerozeta askatasun gutxiagoko biziereduak inposatzen dizkigute.Zein alternatiba proposatzenduzue osasun egoerak okerre-ra egiten duenerako?M.E:Osasun neurri errealak har-tzea da alternatiba eta ez burge-siaren irabaziak mantentzera be-girako neurri ekonomikoenezarpena. Batetik, prebentzioaerraztu ahal izateko baliabideensozializazioa. Bestetik, gaixota-sunari aurre egiteko baliabideakareagotzea. Kontaktua mugatze-ko baliabideak jartzea funtsez-koa da, baina gaixotasun batenhedapenak hau eraginkortasu-nez tratatzeko baliabideak etaazpiegitura indartzea ere eska-tzen du. Kontrol sozialak ordenakapitalista mantentzeko fun-tzioa betetzen du.I.M:Badirudi gaur egun osasunasoilik Koronabirusa izatearenedo ez izatearen arabera neur-tzen dela, eta askoz harago doankontua da. Garai jakin bakoitze-ko gaitasun teknikoen eta ezagu-tzaren baitan aztertu eta balora-tu behar da. Klase izaera nabar-mena du osasun egoerak; egoeraezberdinak aurkitzen ditugu,klase sozialaren araberakoak. Gi-zarte kapitalistan langilegoaren-tzat eskaintzen den bizi ereduapobrezian eta miserian oinarri-tzen da, eta maila horretakoa daeskaintzen den osasun zerbitzuaere.Irailetik otsailera bitarteanerrepidean izandako kontro-lak grafiko batean bildu ditu-zue, kopuruekin.M.E: Urtarrileko eta otsailekodatuak aurrekoen bikoitzak dira,gutxienez. Horrek argi erakustendu osasun zerbitzuak indartu or-dez, egoerak okerrera egitenduenean, kontrol soziala areago-tzen dutela. Gainera, mugikorta-sunerako askatasuna modu arbi-trarioan ezabatu da, osasun be-harrei erantzun gabe; Gabonakditugu horren adibide. Nahierandarabilte legea eta erabatekoziurgabetasuna eta nahasmenalortzen dute. Bestetik, Tolosan gune ezber-dinak grabatzen dituzten 43kamera daudela ere salatu du-zue. Zein da arazoa?I. M.: Azken hamarkadan, tek-nologiaren garapena izugarriaizan da. Langileriak, hala ere, ezdu horren inongo onurarik jaso-tzen. Nahi edo ez, gure egunero-kotasuna grabatua dago, eta in-formazio horrekiko ez duguinongo kontrolik, saihestezinada babesgabe sentitzea.

TOLOSAKO GKS

«Kontrol sozialakordena kapitalistamantentzekofuntzioa du»IXIAR MALKORRA ETA MIKEL ELORDITOLOSAKO GKS-KO KIDEAK

‘Kontrol Soziala ez da Segurtasuna’ lelopean,mugikortasun neurrien aurrean eskualdeanezarritako kontrolak salatu nahi izan dituTolosako Gazte Koordinadora Sozialistak

J. Artutxa Dorronsoro

Osasun larrialdiaren harira, due-la aste batzuetatik Tolosaldeaneta Tolosan kontrol polizialaketengabe areagotu direla salatudute Ixiar Malkorra eta MikelElordi Tolosako GKS-ko kideek.Batak zein besteak, gazte langile-ek kontrol neurriak «modu na-barmenean» pairatu dituztelasalatu dute. Zer da azken aldian aldarrika-tzen duzuena?Ixiar Malkorra: Birusaren he-dapena gelditzeko aitzakiapean,kontrol sozialaren areagotze na-barmena egon da. Ezarritakoneurriek klase izaera garbiadute; langileriaren pobrezia oro-kortuak ekar ditzakeen erantzu-nak prebenitzeko mekanismoada kontrol soziala eta zuzenekolotura du askatasun politikoenezabapenarekin; eskualdean erepairatu dugu: poliziaren presen-tzia izugarria, kontrolak, miake-tak eta identifikazioak, komuni-kabideetan sortutako iruditegidesitxuratu eta interesatua, bil-tzeko eskubidearen ezabapena…Itogarria izaten ari da.

Bada kontrolak ezartzea bai-no lehentasun handiagorik?Mikel Elordi:Noski. Hasieratik,ardura eta erabaki indibiduale-tan jarri da fokua, eta birusarenhedapena sektore proletarioe-nen jokabideak gaitzetsiz justifi-katu dute gainera, bereziki gaztelangileonak. Ezarritako kontrolmekanismoak ontzat emateakdakarrena da gaixotasunarenhedapena langile sektoreon as-katasun zibil eta politikoen kon-tura geldiarazteko apustua onar-tzea; hori da, hain zuzen, alderdipolitiko guztien onespenarekinegin dena. Osasun larrialdi batimodu eraginkorrean aurre egite-ko aukera bakarra osasun izaeraduten neurri planifikatu eta oro-kortuak hartzea da, eta ez duguhalakorik ikusi azken urte osoan.Zein da zuen ustez, kontrolhorien ondorio larriena?I. M.:Burgesiak ezkutuko dikta-dura bat ezartzeko eta ordena so-ziala nahieran berregituratzekoduen gaitasuna da kontrol hauerakusten ari zaigun aspektu la-rriena. Kontrakotasunik ia ez daagertu hartu diren neurrien au-rrean. Agintariek pandemia kon-

Zazpi metro kubikohondakin bildu dituzte Oria ibaian

J. Artutxa Dorronsoro

Tolosako Udalak, Uraren Nazio-arteko Egunaren harira eta Tolo-sako Ingurumen Zentroarekineta ikastetxeekin elkarlanean,Oria ibaiaren garbiketa gauzatuberri du. Bi goizetan egin dituztegarbiketak, eta guztira Tolosakohiru ikastetxeetako Derrigorrez-ko Bigarren Hezkuntzako 2. eta3. mailetako 210 ikasle inguruaritu dira lanean. Guztira, zazpi metro kubiko

hondakin bildu dituzte. Aurrekourteetan, hondakin ugari eta bo-lumen handikoak jaso zituzten;aurten, berriz, gehienak plasti-koak izan dira, eta kopurua txi-kiagoa izan da. Udal teknikarienustez, bi arrazoirengatik izandaiteke: «Pandemiagatik etxeandenbora asko pasa dugulako, eta

irteerak mugatuak izan direla-ko». Bestelako hondakinak ereaurkitu dituzte, hala nola, beira,arropa, aterkiak, pneumatikoak,hesi bat, bizikleta bat eta bi pati-nete. Irisgarriak ziren hiru pun-tutan egin dituzte garbiketak:Andre Maria elizaren atzean,Sam zubiaren eta Berazubi zu-biaren artean eta Usabal kirolde-giaren inguruan. Gunearen ara-bera, gainera, ateratako honda-kin mota ezberdina izan da.Ikastetxeen inplikazioa eta

ikasleen esfortzua nabarmendudute udaletik. «Balantzea oso po-sitiboa izan da eta tolosar ugarihurbildu da egindako lana esker-tzera». Datozen egunetan besteeragile batzuekin jarraituko duteibaia garbitzen. Urrian, berriz,100 bat ikaslerekin egitea aurrei-kusten dute.

06 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2021eko apirilaren 8a

Page 7: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2021eko apirilaren 8a @TOLOSALDEAKIROL

Europako Txapelketadute helburu aurten ereUnai Saralegi eta Unai Regillaga judokek zazpigarren postualortu dute Internet bidez egin den Europako Kopako proban

Imanol Garcia Landa

Unai Saralegi tolosarrak eta UnaiRegillaga amezketarrak oraingutxi judoko nage no kata moda-litatean Europako Kopako pro-ban zazpigarren postua lortudute. Judo Club Tolosako kideenasmoa puntuak pilatzea da, uz-tailean egitea aurreikusita dago-en Europako Txapelketan partehartzeko. Iaz bezala, aurten erehori da beraien helburu nagusia.Aurreko urtean ez zen txapelke-ta hori egin, eta aurten ikusi eginbeharko da zer gertatzen den. Orain egin berri duten Euro-

pako Kopa iaz Italian jokatzekoazen, baina konfinamendua iritsizen, eta bertan behera geratuzen. Aurten egin ahal izan dute,baina modu bitxian, Internet bi-dez egin baitute. Bikote partehartzaile bakoitzak astebetekoepea zuen bideoa grabatu eta an-tolatzaileei bidaltzeko. Probarenegunean epaileek bideo guztiakjarraian ikusi eta puntuak emanzituzten. «Ni etxean nengoenikusten, Youtube bitartez emanzutelako, eta oso urduri nengo-en, momentuan parte hartzenari banintz bezala», esan du Sa-ralegik. Regillagak urduritasunbikoitza izan zuen: «Goiz guztiahor pasa genuen begira, bakoitzabere etxetik, baina gure modali-tatea azkenekoa zenez, eta nikgerriko beltzaren 2. Dan mailaateratzeko azterketa nuenez,ezin izan nuen unean bertan iku-si gure parte hartzea».Sailkapenean erdialdean gera-

tu ziren, eta helburua antzekozerbait lortzea zela dio Saralegik:«Lehenengoetatik ez ginen osourrun izan. Bikote moduan lehe-nengo aldia zen Europa mailantxapelketa bat egiten genuena,eta behintzat zer edo zer ondoegiten dugula erakutsi dugu.Orain lan gehiago egitera, beste-rik ez da geratzen». Aurtengoahirugarren denboraldia dute bi-kote moduan lehiatzen. Lehe-nengoan ondo aritu ziren, bainagutxigatik ez zuten lortu Europa-ko Txapelketara sailkatzea, etapasa den urtean sailkapen horilortu bazuten ere, azkenean ezzen egin. «Europa mailan lehia-

tzen baduzu, Espainia mailanbaino jende hobea dago, eta zuremaila hobetzen duzu», zehaztudu Saralegik.

ESPAINIAKOAN HIRUGARRENIazko Espainiako Txapelketaazaroan egin zuten eta orduanhirugarren postua lortu zutenSaralegik eta Regillagak. «Ma-drilgo hotel batean egin ge-nuen», esan du Regillagak. «Bur-buila batean egon ginen txapel-keta bukatu arte. Podiuma egitealortu genuen, eta puntuak lortugenituen Europako Txapelketanparte hartzeko, baina tamalezgero ez zen egin». Ez dakitena dalortutako puntu horiek baliokoote duten aurtengo sailkapene-rako. Espainiako Txapelketa horre-

tan Judo Klub Tolosa taldekobeste judoka batzuek ere partehartu zuten. Joseba Regillagaamezketarrak eta Joseba Etxarri

tolosarrak bigarren egin zutenjunior mailan, eta maila bereanseigarren postua lortu zuten Zu-riñe Tardio txaramarrak eta JoneGurrutxaga tolosarrak.Aurten Espainiako Txapelketa

ekainean egingo dela aurreikusidute, baina hori ere zalantzanegon daiteke. Espainiako Kopa-ko proba guztiak egutegitik desa-gertu egin dira, beraz, ez dakitehurrengo txapelketa edo probanoiz izango duten. Bitartean, Saralegik eta Regi-

llagak entrenatzen jarraitzendute. Hori bai, ez dute askotanentrenatu ahal izaten, baina ho-rrela moldatzen direla diote.«Maila batera iritsi gara, nonpare bat egun entrenatuz berriroberreskuratzen dugun», esan duSaralegik. «Oso garrantzitsua dabien artean ondo ulertzea, etadagoeneko hirugarren denboral-dia dugunez elkarrekin, hori na-baritzen da».

Espainiako Txapelketan, Saralegi eta Regillaga beren saioa egiten. ATARIA

Aurrerabegirabaloratukodugunpuntua

L arunbata egun bereziazen. Urduritasuna na-bari zen gure arteanbai partidarengatik,bai eta Kopako finala-

rengatik ere.16:30ean genuen Atletico Re-

velinen kontrako partida eta betibezala 15:00etan geratu ginenpartida aurreko kafea hartzeko. Lehenengo zatiari ekin genion

eta hasi bezain pronto markagai-luan aurretik jarri ziren, bainaguk aurrera jarraitu eta minutugutxira Eiderren golari esker ber-dinketa lortu genuen. Gol gehiagoren beharra ge-

nuen eta lehenengo zatia amaitubaino lehen Intzaren gola iritsizen, maila honetan bere lehe-nengo gola. Askoren lehena!Atsedenaldira 2-1ekoarekin joanginen. Bigarren zatia lehenengo za-

tiaren nahiko antzekoa izan zen,aukera gehiago izan genituenbaino ez genuen aukera horiekaprobetxatzen jakin. Nahiz etapartida guztian zehar baloiarenjabetza izan, azkeneko minutue-tan beraien gola iritsi zen. Beraz,partida berdinketarekin amaituzen.Hemendik aurrerako partida

guztiak oso garrantzitsuak diraeta ahalik eta puntu gehien lor-tzea garrantzitsua da. Beraz, la-runbatean nahiz eta hiru pun-tuak merezi, lortutako puntuaoso garrantzitsua da eta aurrerabegira baloratuko duguna. Az-ken bost partidak galdu gabegoaz eta horrek indarra eta moti-bazio handia ematen digu.Aste honetan Mulier dugu aur-

kari, ez dugu lehengo urteko par-tidaren oroitzapen onik, bainaziur nago orain arte bezala jarrai-tuz gero hiru puntuak etxeraekarriko ditugula! Aupa Tolosa trakatra!

AulkitikMaria MartijaTolosa CF, 1. Maila Nazionala

Eskualdetikigaroko da gaur Itzuliatxirrindularilasterketa

Erredakzioa

Tropeleko txirrindulari onen-tsuenak parte hartzen ari diraItzulia lasterketan, eta gaur es-kualdetik igaroko dira, Gastei-zen hasi eta Hondarribian buka-tuko den etapan.Ikaztegietatik sartuko dira txi-

rrindulariak Tolosaldera,14:45ak aldera, batez besteko az-karrenaren arabera. Ondoren,Alegiatik pasa ostean, Altzo Az-pitik joango dira, Altzo Muinotikpasa gabe, Tolosa aldera joateko.Handik Anoetara joko dute, on-doren Alkizara igotzeko. Asteasueta Zizurkil arteko errepidera jai-tsi eta ondoren Zizurkil eta Adu-natik pasako dira, Andoain alde-ra jarraitzeko. Eskualdeko ibilbidetik puntu

nabarmenena Alkizako menda-tea da. Hirugarren maila emandio antolakuntzak, eta balitekeihesaldiren bat martxan izateabertan. Eskualdera sartu aurre-tik, gainera, Deskargako menda-tea pasako dute txirrindulariek,eta hor aukera on bat izan daite-ke ihesaldia osatzeko.Caja Rural-RGA taldeko Jon

Irisarri leaburuarra parte har-tzen ari da Itzulian, eta herene-gungo etapan bere protagonis-moa izan zuen, ihesaldi nagu-sian sartu ziren zazpitxirrindularietako bat izan bai-tzen. Aurreko astean TOLOSALDE-KO ATARIA-k Irisarrirekin hitz egiteko aukera izan zuen, etagaurko etapan eskualdetik pasa-tzerakoan ihes eginda joatea«polita» izango litzatekeela esanzuen. Ikusi beharko da, beraz, le-aburuarrak aukerak dituen besteihesaldi batean sartu eta eskual-deko zaleen animoak jasotzeko.

Espainiako Txapelketako podiumean, eskuinean, Saralegi eta Regillaga. ATARIA

Page 8: Tolosaldeko Alkateen Mugimenduari babesa adierazi dio EH ...adierazi dio EH Bilduk Alkateen Mugimendutik kanpo geratzen dena «herritarrei bizkar emanda» ari dela kudeatzen esan du

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2021EKO APIRILAK 8Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

OSTEGUNA 08AGENDA

Deialdiak

Asteasu. Asteasu Jolasean DBH2,DBH4 eta familientzat zuzendurik,10:00etatik 13:00etara eta ginkana.15:00etan.Tolosa. Tye Die kamisetak egitenariko dira Gazte Topagunean,16:00etan. Ibarra.Eureka! ikuskizuna Belabietakiroldegian, 17:00etan. Tolosa. Solo las bestias zine foru-maren barruan, Leidorren, 18:45ean.Tolosa.Tolofolk: Zamorako Luis An-tonio Pedrazaren kontzertua, PlazaBerrian, 19:00etan.

ErakusketakTolosa.Miren Gonzalez Goikoetxe-aren SOS Sahara 3 tabernan.Tolosa. Itzalpeko emakume euskal-dunak Aranburu jauregian. Tolosa.1970-2020 Burgosko Pro-zesua erakusketa, Aranburun.Tolosa.Gizonak, emakumeak etatxotxongiloak, Topic-en.

28 KANALA08:00.1, 2, 3 hemen da Miru!11:00.Elkarrizkettap (Gaizka Insunsa)11:30.Gaurkoan Tolosaldetik17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Pintxo Pote (Amaia Elizaran)

ATARIA IRRATIA09:00. Pasahitza. Magazina: egural-dia, albisteak, kolaboratzaileak... 16:00. Zebrabidea. Arrosa sarekoirratien artean eginiko magazina.

FARMAZIAK

Gaur

VILLABONA.Egunekoa. Juana Ma-ria Sanchez Alias. Kale Berria, 34.943 69 11 30. TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Larramendi kalea, 6-1 behea. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro ederrarekin ja-rraituko dugu. Goizean ze-rua garbiago agertuko da

eta, nahiz eta, tarteka hodeiren batedo beste ikusi, eguraldi ederra izan-go da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko da,baina ez dute bestelako ondoriorikekarriko. Haizeak hegotik, tartekaharro joko du eta tenperatura na-barmen igoko da, balio altuenak 21-22 graduan errendituz.

Bihar.Giroa ezegonkortuegingo da zertxobait. Goi-zean erdi eta goi-mailako

hodei batzuk agertuko badira ere,giroa lasaia eta argia izango da. Arra-tsaldean ordea, hodei-geruza trin-kotu egingo da eta hegoaldetik eurizaparradaren bat sartuko da, une-ren batean ekaitz kutsukoak izateabaztertu gabe. Haizeak hegotik tar-teka harro joko du eta tenperatura-ren balio altuenek behera egingodute, 20-21 graduan joz goia.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez

www.ataria.eus • 107.6 fm •

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa

GAZTEEI ZUZENDUTAKO EKITALDIAK Bereziki haur eta gazteei zuzendutako egitarauko bigarren emanaldia izango da gaur, Ibarra-ko Belabieta kiroldegian. Eureka!eskainiko dute, antzerkia, magia eta ilusionismoa uztar-tzen dituen ikuskizuna, hain zuzen. 17:00etan izango da eta sei eta hamabi urte bitartekoen-tzat da. Emanaldira joateko aurrez hartu behar da gonbidapena kultur etxean. Pazko astera-ko antolatutako lehen emanaldia Futbolariak eta Printzesak izan zen (irudian). IBARRA KULTURA