TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak...

8
TOLOSA OLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu nahi dituzte eta lanean ari dira jada; eskualdea «amesten jarri» nahi dutela esan dute // 7 JOSU ARTUTXA ASTEARTEA 2019/05/07 7. urtea, 1.051. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € EKONOMIA PENTSIODUNAK BERRIZ ERE ATERAKO DIRA KALERA // 4 Aimar Irigoien garaile, Gorostidi Harriaren Txapelketan Zazpi harri-jasotzaile izan ziren lehian, Adunan; urteroko moduan 185 kiloko zilindro zaharra esku bakarrarekin jasotzeko erronka zegoen, baina ez zen inor ausartu // 7 «Ekainean elkartearen aurkezpen moduko bat egingo dugu» MAIXA LIZARRIBAR ETA MANEX TORREALDAI TRIKITILARIAK Tolosaldeko Trikitixa Elkartea sortu dute trikiti mugimendua indarberritu asmoz; bazkari bat antolatu dute ekainaren 2rako // 2

Transcript of TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak...

Page 1: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIATolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainakerrepikatu nahi dituzte eta lanean ari dira jada; eskualdea «amesten jarri» nahi dutela esan dute // 7

JOSU

ARTU

TXA

ASTEARTEA2019/05/07

7. urtea, 1.051. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

EKONOMIAPENTSIODUNAK BERRIZ ERE ATERAKO DIRA KALERA //4

Aimar Irigoien garaile,GorostidiHarriarenTxapelketan

Zazpi harri-jasotzaile izanziren lehian, Adunan;urteroko moduan 185kiloko zilindro zaharra eskubakarrarekin jasotzekoerronka zegoen, baina ezzen inor ausartu //7

«Ekaineanelkartearenaurkezpenmoduko bategingo dugu»MAIXA LIZARRIBAR ETAMANEX TORREALDAI TRIKITILARIAK

Tolosaldeko TrikitixaElkartea sortu dute trikiti mugimenduaindarberritu asmoz;bazkari bat antolatu dute ekainaren 2rako // 2

Page 2: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

Josu Artutxa Dorronsoro

Edozein erromeritan elementuberezirik baldin bada, hori trikitiada. Instrumentu horrekiko zale-tasuna, geroz eta handiagoa daTolosaldean. Hori dela eta, elkar-te berri bat sortu dute, eta MaixaLizarribar eta Manex Torrealdaibertako kideak dira. Eskualdekozale oro gonbidatzen dituzte be-raiekin elkartzera. Nondik etorri zitzaizuenelkarte bat sortzeko ideia?

Maixa Lizarribar:Hiru hilabetedira, Manexek buruan bueltakaideia bat zebilkiela esanez deituzidala. Nik ere antzeko zerbaitegiteko asmoa nuen, baina nor-baitek lehen urrats hori emateabehar genuen.Behar bat ikusi zenuten?M. L.: Behin, trikiti giroa izangoduen festa egun bat antolatzekoproposamena bota zen. Tolosal-dean, herri askotan irakasten datrikitia, baina ikasleek ez dute el-kar ezagutzen. Hortaz, afizio bera

duten gaztetxoen arteko harre-manak sustatzea da asmoa.Manex Torrealdai: Lehendikezagutzen ginen lagun batzuk el-

kartu ginen, baina ziur gaude es-kualdean trikitia jotzen duen jen-de gehiago dagoela. Ekainean,hortaz, elkartearen aurkezpenmoduko bat egingo dugu. Halaere, oraindik jendea elkartera ba-tzen ari da.Nola hasi zineten jendearekinkontaktua egiten?M. L.: Inguruan, trikitia non ira-kasten zuten begiratzen aritu gi-nen, eta eskola horietako ateak jogenituen. Orain, bertako irakasle-ak lantaldeko parte dira.Zein da elkartearen egoera?M. T.:Elkarte izaera lortzeko pro-zesuan gaude. Estatutuekin bo-rrokan ari gara, informazioa lor-tuz, eta abar. Taldea osatzen du-gunon artean, aniztasun handiadugu: irakasleak, txapelketetanaritzen direnak, erromeri taldebatean dabiltzanak...Euskal Herrian ba al dago ho-rrelako elkarterik?M. T.:Azpeitian, Triki Giro izene-ko mugimendua sortu zuten due-la bizpahiru urte. Bailaran trikitiajotzen zuten herritarrak elkar eza-gutzea nahi zuten. Kalejirak, afariherrikoiak edota erromeria egitendituzte urtero. Hori ikusita, egi-tasmo hauek, eskualdean, EuskalHerri mailan baino hobeto fun-tzionatzen dutela uste dut.Herri giroko ekimen txikiek,gerora ekintza handiagoak egi-teko aukera ematen dute?M. L.: Gauzak egiteko gogoa da-goenean, ideiak bakarrik atera-tzen dira. Ingurura begiratu, etaadibideak aurkitzen hasten zara.Zein helburu dute trikitiarenbueltako topaketek?M. L.: Hortik ateratzen duzunetekina izugarria da. Jendea eza-gutzeaz gain, elkarrekin batera jo-tzeko aukera izaten dute. Kaleraateratzen gara, elkarren arteanhitz egin, ezagutza partekatu, etakontaktu berriak egiteko.M. T.:Orokorrean motibazio faltahandia nabaritzen dut. Eskualde-an trikitilari asko daude, oso ondojotzen dutenak, baina gero kalerajotzera ateratzeko lotsa edo nagiaizaten dutenak. Ez da erraza, bai-no urrats bat ematea besterik ezda; egoera berean jende ugari da-goela ikusten duzunean, erraza-goa da.Ekainaren 2an egingo duzuetopaketa, bazkari eta guzti.M. T.:Bai. Aurrez, gainera, kaleji-ra bat egingo dugu.M. L.:Berez, deialdi irekia izangoda. Hala ere, menuak 30 eurokokostua du. Gu motibatzeko abia-puntu bat izango da. M. T.:Bazkarian izena emateko,[email protected] elektronikoramezua idatzi behar da, maiatza-ren 17a baino lehen.

JOSU ARTUTXA

«Trikitia maite duenedonorentzako festahandi bat izango da»MAIXA LIZARRIBAR ETA MANEX TORREALDAITOLOSALDEKO TRIKITIXA ELKARTEKO KIDEAKTolosaldeko trikiti mugimendua indarberritzeko, herritar batzuek,egitasmo berri bat sortu dute. Ekainaren 2an, elkar ezagutu asmozeta festa giro ederrean, bazkaria egingo dute Benta Aldea jatetxean.

Pirinioetara irteera,Alpino Uzturreelkarteak antolatutaTOLOSA// Igandean, Alpino Uz-turre elkartearekin, Bidarraimendi ibilaldia egiteko aukeraizango da. Pirinioetako ibilbideklasiko eta erakargarrienetakobat da, 5 ordukoa, eta Izpegi etaIparla gainak igoko dituzte. Au-tobusa, 07:30ean irtengo da SanFrantzisko eliza ataritik. Izenaeman nahi dutenek, [email protected] mezuaidatzi edo 943 652 789 telefonozenbakira deitu behar dute.

Urteko bilkuranagusia eta Senpererajoateko autobusaTOLOSA// Galtzaundi EuskaraTaldeak, bi ekintza antolatu dituaste honetarako. Ostegunean,19:00etan, urteko batzar nagusiaegingo dute, Galtzaundikideenaurrean, Anoetako udaletxean.Ondoren, Jon Sarasuarekin,hausnarketarako tartea izangoda.Igandean, berriz, HerriUrrats festara joateko autobusaantolatu dute. Osteguna da ize-na emateko azken eguna, eta 10euro balio ditu (bazkideek, 8).

Postal Kolekzionistaktaldearen kontzertukosarrerak, salgaiTOLOSA// Postal Kolekzionistataldeak, bere aurkezpen kon-tzertua eskainiko du, ostiralean,20:30ean hasita, Leidor antzo-kian. Gainera, disko berriarenaurkezpena ere egingo dute.Kontzertura joan nahi dutenek,sarrerak eskuratzeko aukeradute oraindik. 8, 5 eurotan dau-de salgai, Leidorreko leihatilan,ondorengo egunetan: ostegune-an (18:15-19:30 eta 20:45-22:00)eta ostiralean (19:30-20:30).

‘Fotopic 2019’ argazkilehiaketan partehartzeko deiaTOLOSA// Museoen NazioartekoEguna dela eta, Topic zentroak,argazki lehiaketa bat jarri zuenmartxan. Parte hartzaileek, aste-lehena bitarte, argazkiak egitekodoako sarrera izango dute ber-tan. Aukeratutako irudiak, hila-ren 15a baino lehen bidali behar-ko dira, [email protected]. Sari banaketa maiatzaren18an izango da, eta partaideenartean txotxongilo bat eta laubonu zozkatuko dituzte.

02 TOLOSALDEA KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko maiatzaren 7a

Zerbitzaria

Tolosaldea.Taberna batean zerbi-tzari bat behar da. Interesatuek, deidezatela 647 446 363 zenbakira.

Operadorea

Abaltzisketa.Logikaline enpresakoperadore bat bete behar du, lanaldiosorako. Kontratua 6 hilabetekoa da,eta gaztelera, euskara eta ingelesamenperatzea eskatzen da. 943 318606 zenbakira deitu edo [email protected] idatzi behar da.

Kamioi gidaria

Tolosaldea.Olaso Elkartea S.L. en-presak, LC+E gidabaimenak etaCAP-a duen esperientzia duen ka-mioi gidaria behar du. Baldintza onaketa epe luzeko kontratua eskaintzendira. Interesa duenak, 627 197 524telefono zenbakira deitu behar du.

IRAGARKI LABURRAK

Page 3: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

Altzoko Udalakbegiraleakbehar dituudalekuirekietarako

Ekainaren 24tik uztailaren24ra izango dira, eta hilak 15 da curriculumakaurkezteko azken eguna

E. Maiz Altzo

Altzoko Udalak ekainaren 24tikuztailaren 24ra udaleku irekiakantolatuko ditu, 2007 eta 2016urte artean jaiotako haurrentzat.Begiraleen kontratazioa ekaina-ren19tik uztailaren 24ra bitarte-koa izango litzateke.Begiraleak hautatzerako ga-

raian, hautagaiek bete behar di-tuzten ezinbesteko baldintzakhonako hauek dira: 18 urtetik go-rakoak izatea edo 2019 urteanbetetzea, eta EGA edo HABE-ren3. maila izatea. Eduki ezean, eus-kara ezagutza eta erabilera mailaaltua izatea baloratuko da. Etahonela banatuko dituzte pun-tuak: begirale titulua izatea (6puntu gehienez); Eusko Jaurlari-tzak homologatutako eskolak, 6puntu; beste eskolak, 4 puntu;zuzendari titulua izatea, 2 pun-tu; hezkuntzarekin zerikusia du-ten ikasketak izatea, 3 puntu;hezkuntzarekin zer ikusia dutenikasketak burutzen aritzea, 2puntu; EGA edo HABEren 3.maila izatea, 5 puntu; lan espe-rientzia, 5 puntu gehienez; uda-leku itxi eta irekietan hamabos-taldi bakoitza, 0,5 puntu; eta al-tzotarra izatea, 5 puntu.Aukeratuen artean berdinke-

tarik egongo balitz, zozketa bi-dez erabakiko da. Bestalde, au-keratuak izan diren hautagaiek,adingabekoekin lan egiteko au-rrekari penalen ziurtagiria aur-keztu beharko dute.Interesatuek curriculumak eta

informazioa egiaztatzeko doku-mentazioa aurkeztu beharko di-tuzte Altzoko udaletxean, eta ho-rretarako azken eguna maiatza-ren 15a izango da. Aldez aurretikjakinarazi dute, ez dela onartukoepez kanpoko izen ematerik. In-formazio gehiagorako 943 65 2413 telefono zenbakira deitu dai-teke, edo [email protected] helbi-de elektronikora idatzi.Horrez gain, begirale gisa

praktikak egin ahal izateko auke-ra izango da, baina eskaera eginbeharko da hilak 17a baino le-hen. Postu bakarra izango da, etaaltzotarrek lehentasuna izangodute.

Desfibriladoreautomatikoaerabiltzenikastekoikastaro berria

Amezketako Udalakordubeteko bi saioantolatu ditu; izenahilaren 10a baino leheneman behar da

E. Maiz Amezketa

Amezketako Udalak kanpokodesfibriladore automatiko bat ja-rria du udaletxearen eta pilotale-kuaren arteko pasabidean, etaerabiltzen ikasteko ikastaro la-burrak antolatu ditu. Egun bere-an, hilaren 14an, izango dira bisaioak.Pertsona batek bihotzekoa edo

bihotz geldiketa bat sufritzenduenean erabiltzen dira. Desfi-briladoreen erabilpena zaila ezbada ere, beharrezkoak dira oi-narrizko ezagutza batzuk erabil-penerako, egoera larri baten au-rrean, desfibriladorea ezagutza-rik gabe erabiltzeak mesedebaino kalte gehiago egin baiteza-ke. Bi saioak kultur etxeko areto

nagusian, hilaren 14an izangodira: 17:00etatik 18:00etara eta18:00etatik 19:00etara. Ordube-teko bi saioak Amezketako Osa-sun Zentroko medikuak eta eri-zainak emango dituzte.Ikastaroa egitera animatzen

diren herritarrek, izena emanbeharko dute hilaren 10a, ostira-la, baino lehen, udaletxean; ber-taratuz, telefonoz deituta edoemailez mezua idatzita. Zeinsaiotan parte hartu nahi den ze-haztu beharko da.Irekia da herritar guztientzat,

eta Amezketako Udalak, herrita-rrak ikastaroan parte hartzeraanimatu nahi ditu.

861TXARTEL HORIAAbaltzisketako Larre Irekierafestan, Txalburu eskolako gura-so elkarteak, saski baten zozke-tarako zenbakiak saldu zituen,Larraitzen. Bi koloretako txarte-lak saldu zituzten, eta zortedu-na, kolore horiko 861 zenbakiaizan da. Guraso elkartetik eske-rrak eman nahi dizkiete saskiaosatzeko produktuak eman zi-tuzten guztiei, eta baita erosi zi-tuzten guztiei ere.

Amezketako haureskolan izen emateazabalik dago AMEZKETA // Ostegunean irekizen Amezketako haur eskolanizen emateko epea. 2019-2020ikasturterako izen ematea osti-ralera bitartean egongo da zaba-lik. 0 eta 2 urte arteko haurrekeman dezakete izena, hau da,2018 eta 2019 urteetan jaiotako-ek. Interesatuek 943 65 09 92 te-lefono zenbakira deituz jaso de-zakete informazioa, edo haur es-kola bertara joanda.

Baserritarren Egunaospatzeko afarianizena eman behar daALTZO // Altzoko Udalak Baserri-tarren Eguna antolatu du. Maia-tzaren 15a asteazkena denez, hi-laren 18an, larunbatean, ospatu-ko dute. 21:00etan izango daafaria, eta afaltzera joan nahiduenak izena eman beharko duhilaren 16a, osteguna, baino le-hen, udaletxeko 943 65 24 13 te-lefono zenbakira deituta edo Al-tzoko Ostatuko 943 65 22 62 tele-fono zenbakian.

Murua eta Zabalasarituak, MatematikakoUdaberriko Lehiaketan Alegiako Aralar Institutuko DBH-ko bi ikasleak irabazleenartean daude; sei izan dira lehen fasea gainditu dutenak

Eneritz Maiz Etxarri Alegia

Alegiako Aralar institutuko Ai-mar Murua Antolin (DBH4) etaJon Zabala Murua (DBH2) ikas-leak Matematikako UdaberrikoLehiaketaren irabazleen arteansailkatu dira.Apirilaren 27an, Leioako Zien-

tzia eta Teknologia Fakultateanizan zen Udaberriko MatematikaLehiaketaren bigarren fasea, etabertan izan ziren Aralar Institu-tuko ikasleak. Euskal Herrian Udaberriko

Lehiaketa izenaz ezaguna denMatematika lehiaketa da hona-

koa. Aralar Institutuan bertanegin zuten lehenengo fasekoproba, eta bertatik sei ikasle izanziren sailkatuak Leioako biga-rren probara joateko. Bigarren fasea egin ostean,

pasa den ostiralean jakin zutensei ikasle horietatik bi, sarituakizango direla. Maiatzaren 17an,18:00etan, izango da sari bana-keta ekitaldia Leioako Aula Mag-nan. Eta Ainhoa Luloaga irakas-leak jakinarazi duenez: «Bertanjakingo da zehazki lortutako pos-tuak zeintzuk diren». Matematika ongi ikastea ikas-

le, guraso eta irakasleen kezketa-

ko bat izan ohi dela diote institu-tutik: «Aralar institutuak etaEHU-UPVko Zientzia eta Tekno-logia Fakultateak antolatzen du-gun lehiaketa honek, eta Com-putense unibertsitatearen la-guntza duenak, tresna batgehiago izan nahi du». Proba honetan «zailtasun mai-

la desberdineko buruketak erre-solbitu behar izaten dituzte ikas-leek, ezagunak dituzten mate-matikako tresnak erabiliz»,argitu du Luloaga irakasleak.Ikasleek, logika, geometria, alje-bra eta aritmetika jorratzen di-tuzte.

Leioako probrara joan ziren sei ikasleak; sarituak, ezkerretik hasita, lehena eta bosgarrena dira. ATARIA

GIZARTEA ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko maiatzaren 7a

Udaleku irekienbilera, gaur, Alegiakokultur etxean ALEGIA // Alegiako Udalak herri-ko gazteei begira antolatutakoudako eskaintza prest du. Udale-ku irekiak eta itxiak, multikirolaeta piraguismoa izango dira uz-tailean garatuko diren jardue-rak. Gaur, 18:00etan, bilera ire-kia egingo da kultur etxean, etaekimen guzti horien gaineko in-formazio zuzena emango da:epe aldiak, izen emateak, kos-tuak, adina...

Page 4: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

Pentsiodunek kaleakhartu zituzten‘Pentsio justu eta duinaren alde’ lelopean ehunka lagun elkartu zirenmanifestazioa egiteko; larunbat honetarako dute hurrengo hitzordua.

Irati Saizar Artola Tolosa

Tolosako kaleak aldarrikapenoihuz musikatu zituzten larun-batean eskualdeko pentsiodu-nek. Manifestazio jendetsua eginzuten, beste behin. Amaierakoagerraldian, aldarrikapenak go-gorarazteaz gain, datozen deial-dien berri eman zuten. Astelehenero moduan, atzo

Villabonan elkartu ziren, eta hu-rrengo astelehenekoa Tolosanegingo dute. Bestalde, maiatza-ren 11n, larunbatean, erronka be-rria jarri dute: Araba, Bizkaia, Gi-puzkoa eta Nafarroako hiribu-ruetan manifestazioak egingodituzte, 18:00etan, «egin ditu-gun eskarien alde borrokatzekoprest» daudela azaltzeko. «Ezdago jokoan pentsiodunen etor-kizuna bakarrik, jendartearengehiengoarena dago», azaldudute. Aldarrikapenen zerrenda osa-

tuta dute, eta hori lortzeko bide-an jarraituko dutela azaldu zuenMaria Luisa Lizarza GipuzkoakoDuintasuna elkarteko kideak.Besteak beste, honakoak eska-

tzen dituzte: Pentsioen sistemapublikoa blindatzea, legez etabetirako bermatzea urterokoeros-ahalmena KPIaren ordaina

gutxienez, 1.080 euroko gutxie-neko pentsioa ezartzea, lanbidearteko gutxieneko soldata 1.200eurokoa izatea, 40 urte kotizatu-tako erretiro aurreratuei zigorrikez ezartzea eta generoaren arra-zoiengatik pentsioen arrakalabukatzeko neurri eraginkorrakhartzea.

Jendetza gerturatu zen Tolosara, pentsio duinen alde aldarri egitera. I. SAIZAR

Saria, tolosarrentzatTolosako boluntarioekUrrezko Almadia saria jasodute asteburuan, Burgikoalmadiaren egunean

Erredakzioa

Larunbatean ospatu zen alma-diaren eguna Burgin (Nafarroa).Urtero, Urrezko Almadia sariaematen diote norbanako edotalderen bati herrian nahiz bai-laran urte luzez egindako lanaeskertzeko. Aurten, Tolosakoboluntarioek jaso dute saria, to-losarren presentzia «laguntzahandikoa» delako. Maiatzeko lehen larunbata

egun seinalatua da Burgin. Ga-rai batean, Pirinioetatik egurrahartu, eta Eska ibaitik garraia-tzen zuten, eta gaur egun, ohi-turari eutsiz, almadiaren jaitsie-ra ospatzen jarraitzen dute. Tolosarren presentzia geroz

eta handiagoa da urtez urteegun horretan, eta egiten dutenlana eskertzeko jaso dute saria.Hainbat tolosar Burgiko Elizpe

Elkarteko bazkide dira eta herrihorretan egiten diren ekimene-tan parte hartzen dute bolunta-rio gisa: Almadiaren egunekoaparkalekuak prestatzen dituz-te, Almadiaren lasterketarenegiteko guztietan ibiltzen diraeta musikarien kalejirak antola-tzen dituzte, besteak beste. Herritarrek adierazi dutenez,

«beren burua edozertarako es-kaintzen dute, eta guk badakigubeti egongo dela tolosar bat la-

guntzeko prest, beharra izanezgero». Saria, Erronkari bailara maite

duten tolosar guztiei eskaininahi izan zieten, baina berezikiJoselu Andueza goraipatu zu-ten, «Burgin nahiz NafarroakoPirinioetan gehien inplikatu de-netarikoa» izateagatik hain jus-tu. Hori horrela, bere senideInma Anduezak almadian jais-teko aukera izan zuen, taldeosoaren izenean.

Eriz Lasa eta Dani Telleria Elizpe Elkarteko kideak saria jasotzen. I. URKIZU

GOIKOETXEARI BABESAJoan den ostiralean elkarretaratze jendetsua egin zen Gazte-luko plazan, Andoni Goikoetxea presoari animo eta babesaeskaintzeko. Gogorarazi zuten «Euskal Herriaren aurka har-tutako erabaki politiko bat» izan dela Goikoetxearen atxilo-keta. Apirilaren 24an sartu zuten espetxera gazteluarra, gauregun, Madrilgo Soto del Real espetxean dago eta zazpi urtekoespetxe zigorra ezarri diote. I. SAIZAR

BABARRUNA, FRANTZIARAINOTolosako Udalaren eta Charleville-Mèziéreko Udalaren arte-ko senidetza-hitzarmenari esker, Tolosako BabarrunarenKofradiak Frantziako kofradien arteko topaketetan partehartu du asteburuan. Ia bost kilo babarrun eraman zituzteneta babarrunaz gain, Beasaingo odolkia, Idiazabalgo gazta,eta Ibarrako piperrak ere erakusmahaian jarri zituzten. Bi-daiaren balantze «positiboa» egin dute kofradiakoek . ATARIA

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko maiatzaren 7a

Page 5: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko maiatzaren 7a

BATERATZEA, OHOLTZANVillabonak eta Amasak bat egin zuteneko laugarren mendeu-rreneko ekitaldien barruan, VAgera herri bat ikuskizuna es-kaini dute asteburuan Olaederra kiroldegian. Herritarrek bateginda eman dituzten lau mende horien historia kontatudute, eta emanaldi horretan bildutako dirua Gautena elkarte-ari laguntza emateko baliatu dute. Autismoa duten pertso-nen familien elkartea da Gautena. ATARIA

KATALUNIAKO DOINUEKINVilafranca del Penedeseko musika eskolako 60 ikasle ibilidira egunotan Tolosaldean, Loatzo musika eskolak gonbida-tuta. Ostiral goizean, Altzoko udaletxean, harrera beroa eginzieten eta arratsaldean kalejira erraldoia egin zuten Ibarrakokaleetan barrena. Larunbatean, berriz, Anoetan ibili zirengoizean zehar kalejiran, eta kontzertu nagusia arratsaldeaneskaini zuten Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. ATARIA

Amaitu dira festakOrexan eta AsteasunSanta Krutz festak ospatu dituzte asteburuan Orexan eta AsteasukoElizmendi auzoan, eta atzo eman zieten amaiera festei, bi herrietan

I. Saizar Artola

Santa Krutz jaiei hasiera emate-ko kanpandorretik norbait jais-tea ohitura bilakatu da Orexaneta Asteasuko Elizmendi auzo-an. Orexan, oilarraren jaitsiera-rekin bat hasten dira festak etaElizmendin Simonen zain ego-ten dira, noiz jaitsiko. Orexan, ostiralean hasi zituz-

ten festak, bakailao eta pizzalehiaketa eta herri bazkariare-kin. Larunbat arratsaldea gazte-txoenei zuzendutakoa izan zen;eskolan egindako erraldoiendesfilea, txokolate jatea, Ituñomagoa eta puzgarriak izan zituz-ten. Igandean, berriz, pilota par-tidak izan ziren goizean, eta ber-tsolari eta sagardo dastatzeare-kin amaitu zituzten festak. Asteasuko Elizmendin larun-

bata eta igandea baliatu zituztenfestarako. Simon jaistearekin ba-tera, haurrak izan ziren protago-nista. Haur jolasak egin zituztenmus txapelketa jokatzen zen bi-tartean, eta zezen txikien eta po-ttoken txanda izan zen jarraian.Igandea Santa Kruz ermitanegindako mezarekin hasi zuteneta hamaiketakoa egin ostean,herri kirol saioa eskaini zutenplazan. Arratsaldean, toka txa-pelketa jokatu eta trikitilariekinamaitu zituzten festak.

Lizartzako eta Orexako haurrek eskolan egindako buruhandiekin desfilea egin zuten larunbatean. I. SAIZAR

Txupinazoa jaurti ostean haurren jolasak egin zituzten Elizmendin. J. ARTUTXA

Oilarra noiz jaitsiko zain egon ziren gaztetxoak Orexan, ostiralean. A. IMAZ

Page 6: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEARTEA, 2019ko maiatzaren 7a@TOLOSALDEAKIROL

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA 27. jardunaldiaLauburu-Sala Quinto 5-5Otxartabe-Laskorain 6-5

Sailkapena1. Alziira 59p2. Lauburu Ibarra 55p3. San Juan 53p4. Futsal Ibi 52p12. Laskorain 29p

Hurrengo jardunaldiaLauburu (2)-Futsal IBI (4)Laskorain (12)-Tafatrans (5)

GIPUZKOAKO SENIORRAK, 2. FASEA, LEHEN MULTZOA 4. jardunaldiaLauburu-Eskoriatza 8-1

Sailkapena3. Lauburu Ibarra 3p

Hurrengo jardunaldiaTrintxerpe (2)-Lauburu (3)

GIPUZKOAKO SENIORRAK, 2. FASEA, BIGARREN MULTZOA 4. jardunaldiaGaroa Tab.-Samaniego Orixe 9-1Anoeta F.T.-Idiazabal 2-2

Sailkapena3. Anoeta F.T. 5p4. Samaniego Orixe 0p

Hurrengo jardunaldiaAnoeta F.T. (3)-Saman. Orixe (4)

FutbolaEUSKAL LIGA30. jardunaldiaAurrera de Vitoria-Tolosa CF 3-1

Sailkapena1. Tolosa CF 72p2. Arratia 71p

ERREGIONAL OHOREZKO MAILA31. jardunaldiaAretxabaleta-Tolosa CF 0-0

Sailkapena1. Eibar 73p3. Tolosa CF 58p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (3)-Anaitasuna (2)

ERREGIONAL OHOREZKO MAILA26. jardunaldiaTolosa CF-Ostadar 0-0

Sailkapena6. Tolosa CF 31p

ERREGIONAL PREFERENTEA, LEHEN MULTZOA29. jardunaldiaTolosa CF ‘B’-Gure Txokoa 7-1Billabona KE-Ostadar 1-1

Sailkapena1. Euskalduna 74p2. Touring 65p5. Tolosa CF ‘B’ 51p6. Billabona KE 48p

Hurrengo jardunaldiaTouring (2)- Tolosa CF ‘B’ (5)Urnieta (13)-Billabona KE (6)

LEHEN ERREGIONALA, IGOERA FASEA8. jardunaldiaPasaia-Danena 0-3

Sailkapena3. Danena 12p

LEHEN ERREGIONALA, KOPA8. jardunaldiaEuskalduna-Intxurre 1-0

Sailkapena5. Intxurre 5p

Intxurre-Irauli Bosteko

GORENGO MAILA, KOPA9. jardunaldiaIntxurre-Bergara 1-1

Sailkapena5. Intxurre 10p

EskubaloiaLEHEN MAILA NAZIONALA30. jardunaldiaTolosa CF-Alcorta Forging 32-21

Sailkapena1. Tolosa CF 52p2. Anaitasuna 52p

SaskibaloiaLEHEN MAILA NAZIONALA25. jardunaldiaRed. M. TAKE 71Urgatzi 58

Sailkapena1. Ulacia Grupo ZKE 20-52. Disdira Bitxitegia ISB 20-56. Redline Mekanika Take 15-10

Hurrengo jardunaldiaAvia Zizur Ardoi (13)Redline Mek. TAKE (6)

GIPUZKOAKO LEHEN MAILAFinal-laurdenakTxintxu Gozotegia-TAKE 79-39

Eskualdeko laupilotariak, kanpoan

Erredakzioa

Iaz Jokin Altuna amezketarrakburuz buruko txapela jantzi etaJon Erasun zizurkildarra pro-mozio mailan txapeldunordeizan ondoren, aurtengo txapel-ketan dagoeneko ez da eskualde-ko ordezkaririk geratzen ez le-hen mailan ezta promoziokoanere. Atzo Erasunek Darioren aur-ka galdu zuen Tolosan, 22-5, eta,beraz ezin izango du errepikatuiaz lortutako emaitza.

Final-laurdenetako partidakjokatu dira asteburuan, lehenmailan zein promoziokoan, etalehian ari ziren lau pilotariek gal-du dituzte euren partidak: Altu-nak, Erik Jaka lizartzarrak,Beñat Urretabizkaia ikaztegieta-rrak eta Erasunek.

Ostiralean jokatu zen, Donos-tiako Atano III.a pilotalekuan,Altuna eta Irribarriaren aurka-koa. 22-18 galdu zuen amezketa-rrak, partida borrokatu eta kali-tate handiko batean. Irribarriakerakutsi zuen dohain bereziakdituela buruz burukorako. Altu-nak azaldu zuenez, «gustura» ge-

Erasunek Tolosangaldu ondoren, buruzburukoan aritu direnpilotari guztiaktxapelketatik at daude

ratu zen egindako partidarekin:«Hori bai, irabazteko dena ondoegin behar dut, eta bi-hiru tanto-tan ez dut asmatu, eta gero ez ditaukerarik eman». Irribarriak «as-paldi ez bezala gozatu» duelagaineratu zuen: «Berak horrelaagintzen duenean zaila da aurreegitea. Baina kirola horrela da.Orain, deskantsua hartu eta mo-tibazio berrien bila hasiko naiz».

Lehen mailarekin jarraituz,Erik Jakak larunbatean jokatuzuen Ezkurdiaren aurka eta li-zartzarrak 22-14 galdu zuen. La-nak eman zizkion Jakak arbizua-rrari, batez ere bigarren zatian.

Hasierako aurkako aldeari, or-dea, ezin izan zion buelta emaneta txapelketari agur esan beha-rrean geratu zen lizartzarra. Halaeta guztiz ere, beste behin lehenmailako pilotaria dela erakutsizuen Jakak.

Promozio mailari dagokionez,Urretabizkaiak ostiralean jokatuzuen txapelketako partida Elor-diren aurka Urduñan. 22-11 gal-du zuen ikaztegietarrak.

Azkena lehian sartzen Erasunizan zen, esan bezala, TolosakoBeotibar pilotalekuan. Dariokagindu zuen jokoan eta emaitzakberak horrela erakusten du.

Erasun, atzo, Beotibarren jokatutako partidan. I.G.L.

LUIS MENDIGAINI OMENALDIAGorengoen Mailako mutilen Tolosa CF taldeak, etxeko azken partida jokatu du asteburuaan.Berezia izan zen, bederatzi urtez prestatzailea izan den Luis Mendigain tolosarrak taldea utzi-ko baitu denboraldi amaieran. Denboraldia amaitzeko partida bat geratzen bada ere, zaleenaurrean azken minutuak egin zituen entrenatzaile gisa Mendigainek. Hori dela eta, urte guztihauetan bere jokalari izan direnek eta orain taldean ari direnek omenaldi xume bat egin zio-ten. Pasillo bat egin zieten, eta ondoren bere alaba Leirek agurra dantzatu zion. Azkenik, bereezizena daraman polo urdina, guztiek sinatutakoa, eta oroigarri bat jaso zituen. JOSU ARTUTXA

Page 7: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko maiatzaren 7a @TOLOSALDEAKIROL

Aurtengo traineruaaurkeztu du TAK-ek

Josu Artutxa DorronsoroTolosa

Duela bederatzi urte sortu zuenTolosaldeko Arraun Klubak trai-nerua, baina Tolosa izenean ate-ra zen eta gero lau urte eman zi-tuen Getariarekin bateratuta. Iazurte batzuetan gordeta egon zentraineruari hautsa kendu ondo-ren, lehen aldiz, Tolosaldea ize-narekin uretaratu ziren. Bide be-rri bat ireki zuten, eta emaitza bi-kainak lortu ondoren, aldaketabat edo besterekin, aurten ereerronka berdinari ekingo diote.Amaia Agirre bertsolariak gi-

datu zuen TAK-eko traineruarenaurkezpena. Ezer baino lehen,Gipuzkoako Ligan eta Espainia-ko Txapelketan bandera bana es-kuratu zituzten jubenil neskenlana goraipatu nahi izan zuten.Hori dela eta, beraiek izan ziren

Patxi Frances daentrenatzaile berriakazaldu duenez,«sekulako taldearekintopatu naiz»

oholtzara igotzen lehenak, ber-taratutakoen txalo artean. «Esangenuen epe luzera begirakoproiektua zela eta paladaz pala-da egingo genuela bidean aurre-ra. Bistakoa da horretan gabil-tzala eta honi segida emangodion harrobia badaukagula».Iaz, bandera bat eskuratu zuen

Tolosaldeak ETE ligan. Errente-riako estropadan izan zen. Li-gan, bestela, postu bikainak es-kuratu zituen, eta gertu izan zi-tuen bandera gehiago ere.Emaitzarik onena, ordea, abuz-tuaren 29an heldu zen, Donos-tiako badian. Inoiz ahaztuko ezduten eguna. Malen Oiartzabalarraunlari tolosarrak iazko oroi-tzapenak ekarri zituen gogora:«Errekan ondutako arraunlariakgara, eta itsasora jauzia dago.Batez ere, 28 herriek emandakobabesarekin geratzen gara; Do-nostiako arranpa urdinarekin,oilo ipurdia jarri zitzaigun batibaino gehiagori, eta ametsa be-tetzeko ilusioa eman zigun. Hor-taz, eskerrak eman beharreangara, urtez urte gure burua ha-rritu, eta zuek harritzen jarrai-

tzeko prest gaudelako».Patroi lanetan ariko den Aiora

Sorozabal orexarra, berriz, aur-tengo erronkez mintzatu zen,ilusioz: «Denboraldi aurrean,lan ona egiten eta ordu asko sar-tzen ari gara. Horrek udaran po-sitiboki eragitea espero dugu.Esperantza handiak ditugu, etaiazko emaitzak errepikatzeaedota hobetzea nahi dugu».Arraunlarien ondoren, PatxiFrances entrenatzaile berriakhartu zuen hitza: «Sekulako tal-dearekin topatu naiz. Diziplinahandiko arraunlariak dira, gogoeta ilusio handia dutenak, etazailtasunik jartzen ez dutenak».Aurkezpenean, eskualdea

osatzen duten 28 udalerrien ize-nean, zenbait udal ordezkariizan ziren Tolosan, eta arraunla-riekin batera argazkia atera zu-ten, baita traineruaren lagun-tzaile eta babesle nagusiek ere.Amaitzeko, Tolosaldeko ArraunKlubak osatzen duen olatu urdi-nera batzeko deia zabaldu zutenklubetik, «eskualdea amestenjarri eta udan elkar ikusiko du-gulakoan».

Larunbatean egin zuten TAK-eko traineruaren aurkezpenaren une bat. J. ARTUTXA

Aimar Irigoiengaraile, GorostidiHarriaren lehian

Irati Urdalleta Lete Aduna

Faboritoa zen eta bete dira uste-ak, Aimar Irigoienek irabazi bai-tzuen XIII. Gorostidi HarriarenTxapelketa. Jendetza elkartuzen Adunako frontoian harri-ja-sotzeaz gozatzeko. Berez, bederatzi harri-jaso-

tzailek parte hartu behar bazu-ten ere, lesioak medio, zazpi izanziren Adunara joan direnak: Ai-mar Irigoien (Errezil), Jokin Eiz-mendi (Zarautz), Aimar Galarra-ga (Orio), Xabier Peñagarikano(Aizarnazabal), Imanol Illarra-mendi (Aia), Gorka Etxeberria(Orio) eta Josetxo Urrutia (Lei-tza). Aurrean izan zituzten 160kiloko zilindro zaharra, 155ekoerrektangular zaharra, 139 kilo-ko harri baldarra, 150eko kubi-koa eta 100 kiloko bola, eta ba-

koitzari bi jasoaldi eman beharizan zizkioten.Aimar Irigoien izan zen azka-

rrena, minutu bat, 53 segundoeta 51 ehunen behar izan baitzi-tuen. Ondoren, Jokin Eizmendisailkatu zen 2 minutu, 27 segun-do eta 40 ehuneneko denborare-kin. Hirugarrena izan zen AimarGalarraga lanak 3 minutu, 20 se-gundo eta 65 ehunenean eginda.Laugarren izan zen Xabier Peña-garikanok 3 minutu, 59 segundoeta 37 ehunen behar izan zituenlanak amaitzeko. Imanol Illarra-mendi izan zen bosgarrena 4 mi-nutu eta 11 ehuneneko denbora-rekin. Gorka Etxeberria seiga-rren sailkatua izan zen lanak 5minutu, 22 segundo eta 90 ehu-neneko denboran amaituta. Az-kenik, Josetxo Urrutiak ez zuenlortu 150 kiloko harri kubikoa ja-sotzea.Beste erronka bat ere bazego-

en, urtero moduan: 185eko zilin-dro zaharra esku bakarrarekinjasotzea. 500 euroko saria zego-en lortuz gero, baina inor ez zenausartu harria altxatzen.

Aimar Irigoien, harri baldarra jasotzen. I. URDALLETA

Harri-jasotzaileerrezildarrak tartehandia atera diobigarren egin duenJokin Eizmendiri

Amagoia Unanua Lasa

Nora galduak zineten gure lagun hurbilakbizitzaren ibiltari egun batean hilak,

zuen itzalek diraute gaur, gaueko ametsetanbizidunaren solasgai diren min handietan.

BEASAINEN, 2019ko maiatzaren 7an

Ormaiztegin hil zen, 44 urte zituela.

Murumendi Eskolako Komunitatea

Page 8: TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA · TOLOSAOLATU URDINERA BATZEKO DEIA Tolosaldeko Arraun Klubak aurkeztu du aurtengo trainerua; arraunlariek pasa den urteko emaitza bikainak errepikatu

Urte askoan Manex!

Amasa-Villabona.Maiatzaren 7an, Manexen urtebetetzea. Urte askoan eta muxuak Amasa-Villabonatik! Maite zaituztegu!

Urte askoan Manex!

Amasa-Villabona.Urte askuan Manex! Eutsi goiai! (Witxu)

ASTEARTEA 07AGENDA

Deialdiak

Alegia.Bilera udaleku irekiez18:30ean, kultur etxean. AlegiakoUdalak eman du ezagutzera udaribegira prestatu duen eskaintza.Udaleku irekiak eta itxiak, multikirola eta piraguismoa izangodira uztailean garatuko diren jar-duerak. Informazio bilera ireki batizango da. Amezketa.Amezketako mendiastearen barruan, 19:30ean, Tsa-ranoro, Madagaskar eskalada ai-tzakiadokumentalaren aurkezpe-na kultur etxeko areto nagusian.Larraul. IV. Kirol Astearen barruan,19:45etik 20:45era zunba irekia.Amasa-Villabona. El silencio delos otrosdokumentala Gurea an-tzokian, 20:00etan. Francorenerregimenaren biktimen ingurukodokumentala da, oraindik ere justi-zia bila dabiltzanena. Film doku-mental onenaren Goya saria iraba-zi zuen lanak. Sarrera: 2 euro.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.16:30.Elkarrizkettap.17:30.Gaurkoan Tolosaldetik.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:15. Ireki Kaxa (Turismoa Tolo-saldean).23:00.Zer jan.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA. Egunekoa.Leyre Lejeune Maset. Euskal Herria kalea, 24. Telefono zenbakia: 943 67 32 74.TOLOSA. Gauekoa.Azpiroz Galarza, Lourdes. Amaroz auzunea, 9. Telefonoa: 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro politarekin hasi-ko dugu eguna, baina or-duek aurrera egin ahala

kaskartzera egingo du. Arratsalde-ko lehen orduak arte, nahiz goi-hodei dezente izan zeruan, giro la-saia, ateria eta oso epela izango da,non tenperatura maximoa 22-24gradu bitartean errendituko den.Arratsaldeko lehen ordutik aurreraordea erdi-mailako hodeiek zeruaestali eta egunaren amaiera euripixka bat egingo du. Hego-men-debaldeko haizea ibiliko da, azkenorduetan bolada zakarrekin.

Bihar.Giro nahasia. Hego-mendebaldeko haizea za-kar ibiliko da egun osoan

zehar, batez ere haizegune etamendi inguruetan. Horrekin ter-mometroak balio epeletan jarrai-tuko dute, nahiz zertxobait beheraegin. Maximoa 19-21 gradu bitar-tean errendituko da. Zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarte-ka euri pixka bat utziko digute.Zaparrada tartekatuak izango dira,beraz, ordu askotan ateri eutsikodio.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2019KO MAIATZAK 7Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ZORION AGURRAK

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Egunekoalbisteak, Iker Ibarluzearekin egu-raldia, Joseba Landa Bartzelonatik,teknologiaren tartea TolosaldeaLanbide Heziketako ikasleekin etaIdoia Apaolaza psikopedagogoa. 11:00-12:00. Hamaiketakoa. Iba-rraldeko albisteak. 12:00-13:00. Entzuteko jaioak.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko onena.20:00-20:30. Kokondo. OskarTenaren musika tartea.