TOLOSAParte-hartzaile hitz

8
Babarrun onena, Albizturko Juan Ugartemendiarena SAILKAPENAMari Karmen Iradik eman du bigarren saria eta Xabier Goikoetxeak hirugarrena ENKANTEAMaliko haurrak lagunduko dituzte enkantean bildutako 2.200 euroekin4 Mari Karmen Iradi, Juan Ugartemendia eta Xabier Goikoetxea garaikurrak eskuetan dituztela, atzo sari banaketan. MADDI SOROA hitz tolosaldeko eta leitzaldeko ESKUALDEKO EGUNKARIAIgandea2006-11-12IV. urtea1.011. zenbakiawww.tolosaldekohitza.info a TOLOSA Parte-hartzaile ugari lau gurpilen gainean Hernialdeko VI. Rolleski igoera burutu dute6 TOLOSA Adin txikiko etorkinen inguruan solasean KONTXA ITURRALDE «Osabaren bila etorri ziren; hilik agertu zen» IBARRA Lehen Moto Rock jaia egin dute6 Immigrazioaren jardunaldiak5 Gerra Zibilan bizitakoak ez zaizkio sekula ahaztuko7

Transcript of TOLOSAParte-hartzaile hitz

Page 1: TOLOSAParte-hartzaile hitz

BBaabbaarrrruunn oonneennaa,, AAllbbiizzttuurrkkooJJuuaann UUggaarrtteemmeennddiiaarreennaa SAILKAPENA�Mari KarmenIradik eman du bigarren saria etaXabier Goikoetxeak hirugarrena

ENKANTEA�Maliko haurraklagunduko dituzte enkantean bildutako 2.200 euroekin�4

Mari Karmen Iradi, Juan Ugartemendia eta Xabier Goikoetxea garaikurrak eskuetan dituztela, atzo sari banaketan. MADDI SOROA

hitzto

losa

ldek

oet

a le

itza

ldek

o

EESSKKUUAALLDDEEKKOO EEGGUUNNKKAARRIIAA�Igandea�2006-11-12�IV. urtea�1.011. zenbakia�wwwwww..ttoolloossaallddeekkoohhiittzzaa..iinnffoo

aTOLOSA�

Parte-hartzaileugari lau gurpilen gaineanHernialdeko VI. Rolleski igoera burutu dute�6

TOLOSA�

Adin txikikoetorkineninguruansolasean

KKOONNTTXXAAIITTUURRRRAALLDDEE�

«Osabarenbila etorriziren; hilikagertu zen»

IBARRA�

Lehen MotoRock jaiaegin dute�6

Immigrazioaren jardunaldiak�5

Gerra Zibilan bizitakoak ez zaizkiosekula ahaztuko�7

Page 2: TOLOSAParte-hartzaile hitz

2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaIGANDEA, 2006ko azaroaren 12a TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA

KKOOMMIIKKIIAA� GORKA SALABERRIA

Bi amerikano Leitzan

Iritsi dira. Estatu Batuetako bikoteaailegatu da. Han daude biak tren gel-tokian zain, noraezean, batera eta

bestera begira. Gu, haiei so. Gizonezkoa,sendoa da, altua. Emakumea ere galan-ta, benetan deigarria. Ez gaude ohitutahalako emakume handiak ikustera.

UUZZTTUURRRREETTIIKK�KRISTINA URRUTIA

Elkar agurtu ondoren etxera abiatugara. Bost egun igaroko dituzte Leitzaneta garbi dute zer ikusi nahi duten he-men dauden bitartean:Bilboko Guggen-heim museoa. Gainerako bisitak gurekontura. Ezer gutxi dakite gutaz eta gureherriaz.Soilik,Estatu Batuetako arkitek-toak, Frank Gheryk, egindako museoadela, hori eta kitto.Titaniozko xaflen diz-dirak aho bete hortz utzi ditu; eta pai-saiak, Euskal Herriak berak, begiak za-balarazi dizkie. Ez zuten ezagutzen, etaez dut uste berehala ahaztuko dutenik:

«zoragarria da», esan digute argazkiakatera bidenabar.

Donostiara ere eraman ditugu, eta ezdigute galdetu noiz hasiko diren erre-tzen autobusak; Katalunia eta Madrilgoturisten artean ohiko galdera da hori,baina Estatu Batuetako bikoteak ez dakideus ere gutaz. Eta beharbada hobe ho-rrela, laurdena jakitea baino.

Hondarribia eta Donibane Lohitzunehurrena eta itsasotik lehorrera bueltan,Leitzara iritsi gara. Herriko aspaldikoetxeen artean gabiltzala, 17. mendeko

etxe baten atarian jarri dituzte begiak.Gizonak etxe atariko inskripzioan dago-enaz galdetu digu: etxea 1.693an eraikizutela.

«Etxe hau gure herria baino zaharra-goa da-eta! Estatu Batuak sortu bainomende bat lehenago egin zuten, alajai-na». Orain badakite, Guggenheim muse-oa eraiki aurretik gurean ere bazirelabestelako eraikinak, bertako hargin,igeltsero eta arotz trebeek eginak. Ategaineko eguzki lorearen ostoak zenba-tzen gelditu dira, txundituta.

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

Page 3: TOLOSAParte-hartzaile hitz

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaIGANDEA, 2006ko azaroaren 12a 3TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA

Tolosako Babarruna

Tolosako Babarrun elkartea 1.994. urteansortu zen. Garai hartako helburu nagusia,kanpotik etorritako babarruna bertakoa-

rengatik bereiztea zen.Tolosako Babarrunari ba-lio erantsi bat eman eta kontsumitzaileari kalita-tea eta jatorria bermatuko zizkion babarrun bateskaini: helburu honekin, 2002. urteko udazke-nean, Tolosan kokatuta dagoen pabeloi bateanTolosako Babarrunaren egoitza inauguratu ge-nuen. Bertan, elkarteko kideen babarrunak ale-tu, bereiztu, kongelatu eta enbasatzeko punta-puntako makinaria eta langileak ditugu. Komer-tzializazio lanak ere bertatik burutzen dira.

Egun, Tolosako Babarrun elkartea, Gipuzkoaosoan banaturik dauden 70 babarrun ekoizlekosatzen dute, eta denen artean 20.000 kilo Tolo-sako Babarrun ekoizten dute urtero.

Euskal babarrunak, Eusko Labela duten Eus-kal Herriko kalitate goreneko babarrunak dira.Euskal Herrian ezagunenak, Tolosako Babarru-na, Arabako Babarrun Pintoa eta Gernikako In-daba direlarik. Horien artean,Tolosako Babarru-na tradizio handiko elikagaia dela Euskal He-rrian esan daiteke. Gure baserrietan tradiziozkoerara, ingurugiroarekin errespetuz jokatuz egi-ten da, eta erabiltzen diren laborantza teknikeiesker, babarrun mota honen laborantza guztizekologikoa dela esan daiteke.

Tolosako babarrunak Gipuzkoako baserrietandu bere jatorria, eta kalitatea bermatzeko dagoz-kion ziurtagiria eta etiketa dituela aurkezten da.Hala, gordina ezezik, prestatua ere aurkitu daite-ke. Eusko labelaren zigiluari dagokionez, EuskalHerriko nekazaritzako elikagaien batez bestekokalitatea gainditzen duten produktuak bereizte-ko ezaugarria da. Beraz, Tolosako babarrunakEusko Labelaren zigilua izatean, batetik, kontsu-mitzaileari jatorria eta benekotasuna ziurtaturikdituen kalitate goreneko babarruna dela ziurta-tzen dio, eta, bestetik, babarrun ekoizleari berelana babesten dio.Halaber,Eusko Labelaren zigi-lua izateagatik, tolosako babarruna ekoizten du-ten baserritarrek, kalitateko ekoizpena berma-tzen duen arautegi tekniko bat bete behar dute.

ARANTXA ARIZTIMUÑO (TOLOSAKO BABARRUN ELKARTEA)�

Tolosako babarrunaren kasuan, bai EuskalHerrian eta baita estatu mailan ere ospe haundiaduen babarruna izanik, urtero gorantza doankontsumitzaile talde batekin aurkitzen garelaesan dezakegu.

Bestalde, ekoizpenari dagokionean, TolosakoBabarruna, baserri inguruetako soro txikietaneta gehienetan artoari atxikirik ekoizten den ba-barruna da. Udaberrian, San Isidro ondoreneanereiten da, gehienetan artoarekin batera edobestela, makila, sarea, barilak, kañaberak... eus-karri bezala erabiliz. Maiatzetik iraila-urria bitar-tean, belar txarrak kendu eta landareak lurreraerori ez daitezen zaindu behar izaten da.Udazke-nean izaten da Tolosako Babarruna biltzeko sa-soia, lekak hori kolorekoak jartzen direnean etakanpoan eguzkia eta eguraldi ona egiten duene-an. Babarruna bildu ondoren, sikatzeko ganba-ran zabaltzen dira.

Babarruna ondo sikatzen denean, zakutansartu eta Babarrunaren elkarteko egoitzara era-maten dira lekak, eta bertan, horretarako presta-tuta dauden makinaria eta langileek, babarrunaaletu, bereizi, kongelatu eta enbasatzen dute,merkaturatzeko prest geratzen delarik. Beti ere,babarrun honek, Tolosako Babarruna eta EuskoLabel zigiluak eraman ahal izateko gutxienekokalitate maila gainditzen badute.

Usoetara etabirigarroetaraehiztari askojoaten direngaraian gaude.Ehiza honenalde al zaude?Nik 18 urte ditut eta ehiztarianaiz. Ehiza gaizki badago,arrantza ere bai; berdin berdi-na da! Ehiztari guztiok harra-patzen duguna —horreteragoaz harrapatzera, eta ez hil-tzera— jan egiten dugu. Batenbat badago txoriak hil eta ber-tan uzten dituena; hori ez daehiztaria eta ez du inorenerrespeturik merezi.

PALOMERO�

Palomero: zuk ekologistatzathartzen al duzu zure burua?hori Aitorrek egindako galde-ra da. Kuriositate hutsa da, ja-kiteagatik. Ez da inolaz ereeraso bat. Beste kontu bat: etazer egin behar da orduanehiztarien izena eta zereginazikintzen duten horiekin? ze,badira batzuk... Eskopeteroasko dago, gehiegi. Ah! etaarrantzarena nik ez dut esanongi dagonik, inolaz ere. Ehizada, baina eskopetak erabil-tzen ez direlako, suabeagoadela ematen du, eta bestalde,jendearentzako arriskua ezdago —mendian ehiztariakdaudenean kontu handiagoa-rekin ibili behar da, arrantza-leekin ez—. Hori da bakarra:amuarrainek ere sufritzendute, noski. Hori ere ehizatzeada, zalantzarik gabe.

LIERNI�

Aupa! Ba bai, ekologistatzatdut neure burua, nik bainodenbora gehiago gutxik pasa-

TTOOLLOOSSAALLDDEEKKOOHHIITTZZAA..IINNFFOO�

tzen dute mendian. Ehiza sa-soia bukatzen denean eremendira joaten naiz, txoriakgustatzen zaizkit, ikusteko, ha-rrapatzeko, jateko, eta anima-liak ere bai.Askotan plastikoz-ko poltsa bat eramaten dut etamendiko zaborra batzen dut:‘Ehiztari’ batzuen kartutxoazalak, ‘domingeroen’ zabo-rrak...Nik uste dut gero eta es-kopetero gutxiago dagoela,zeren lizentzia lortzeko gogoasko eduki behar da eta azter-ketak gainditu behar dira. Es-kopeteroak salatu egin behardira, dudarik gabe! Oharra:Ehiztariok ez gara joaten ani-maliak hiltzera, ez akatzera, ezapunteria probatzera,... Ha-rrapatzera joaten gara, ehiza-tzera! Arrantza askoz txarra-goa da, gero eta arrain gutxia-go dago. Kontrola dezatelaarrantza gehiago, gure seme-ek ere praktikatu dezaten.

PALOMERO�

Zer iruditzenLeidor berritua?Leidorren hobetu dena eser-lekuak dira. Ez zen zaila! Ho-rrenbeste diru gastatzea etakontentu ez geratzea ere...Kursaalen itxura ematearekinez dela nahikoa! Kontxa itxuradauka, kurbatua bezala. Tolo-sako Udala ezagututa, kapa-zak bota eta berria jartzeko,beste behar inportantegorikbadirela ahaztuta! en fin...

-�

Ez dakit hobetu den ala ez,baina aditu guztiek diote orainere akustika ez dela egokia.Orkestrak etorri zirenean etaorain abesbatzekin gauzabera esan dute. Horretarakogastatu al da hainbeste diru?Hori zen helburu nagusienaeta ez bada lortu...

BELARRIMOTZ�

Babarrunaren Astearen harira, Euskal Herri mailan, nahiz atzerrian, hain ezagun egin den jakiaren eta bere

elkartearen inguruko xehetasunak ezagutu nahi izan ditugu

Page 4: TOLOSAParte-hartzaile hitz

AAllbbiizzttuurrkkoo JJuuaann UUggaarrtteemmeennddiiaarreenn bbaabbaarrrruunnaa,, oonneennaa

MADDI SOROA

Egun berezia izan zen atzokoaTolosan. Eguraldiak kolore gri-sa erakutsi arren, mila koloreerakutsi zituen herriak, azokabereziko barazkien kolore ber-deak edota mondeju eta odol-kien hori nahiz beltzak. Guztie-tan nagusiena,ordea,babarru-naren kolorea izan zen.Kolorea, zaporea eta batez ereizena.

Babarrun Astearen azkenpausua eman zuen atzokoanBabarrunaren Lehiaketak.Ber-tan izan ziren Elkarteko kide-ak, parte-hartzaileen aleak,edota babarrunaren inguruko

KULTURA�

Maliko haurrak laguntzeko enkantean 2.200 euro ordainduditu Divinus Catering-ek irabazlearen lakariagatik

Epaimahaiko bost kideak, itxura, kolorea, azala, alea, salda eta zaporea epaitzeko unean. MADDI SOROA

Pul-Pul-Pul liburua. Jendeak,ordea, gauza bakarra zuen bu-ruan, irabazlea nor izango zenjakitea, alegia.

Denbora motza luze izanarren, azkenean AlbizturkoJuan Ugartemendiaren izenaentzun zen bozgorailuetatik,bera izan baita aurtengo baba-rrun onenaren garaile. Biga-rren eta hirugarren postuak,Irurako Mari Carmen Iradik etaAlbizturko Xabier Goikoetxeakeskuratu zituzten, hurrenezhurren.

Ez zuten lan erraza izan epai-mahaikoek. Alea egosi aurre-tik, babarrunaren itxura, kolo-rea, berdintasuna, dizdira eta

garbitasuna puntuatu beharizan zituzten. Alea egosi ondo-ren, berriz, itxura, kolorea, aza-la, alea, salda eta zaporea.

Fronton jatetxeko RobertoRuiz, Iriarte jatetxeko Felis Be-launtzaran eta Orue jatetxekoJabi Uhalde izan ziren baba-rrun prestaketan lanean arituzirenak parte-hartzaileen 20aleak modu eta denbora bere-an prestatzen.

Lehiaketaren ostean, irabaz-learen lekaria enkantean jarriondoren, Astigarragako Divi-nus Catering enpresak 2.200euro ordaindu zituen. Diruhori, Maliko haurrak laguntze-ko bideratuko da.

4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaIGANDEA, 2006ko azaroaren 12a TOLOSA

Denen gainetikbabarrunakizan ziren nagusi azokan

Babarrun Asteak nabarmen igoarazidu babarrunaren salmenta kopurua

PABLO ALBERDI

Larunbateroko ohiko azokanbabarrunak izan ziren prota-gonista nagusia. BabarrunAstea eta babarrun onena-ren lehiaketa izaki, ez zen gu-txiagorako falta.

Aza, odolki, mondeju, pi-per edota urdailarekin jatekoeuskaldunek; poroto, frijolesedota caraota gisa jatekohego amerikarrek. Guztieknahi zituzten babarrunakikusi eta erosi. Horren ondo-rioz, nabarmen egin zuengora atzokoan babarrunarensalmentak.

Babarrunaz gain, ordea,izan zen besterik ere. Ehizaridagokionez, uso eta eperraksaldu ziren gehienbat. Perre-txikuen kasuan, onddo, gibe-lurdin eta ziza horien sal-menta oraindik era badelazihurtatu zen atzokoan. Ba-razkiei dagokionez, ohikofruta eta berdurez gain, garaihonetan ohikoak diren lehenazatxoak jarri ziren salgai,baita kakiak ere.

Produktu mikologikoei da-gokionez, beste behin ere ezzuten presentziarik galdu,eta perretxiku mota ezberdi-nen eskaintza zabala jarrizuten salgai.

Berdura plazan ez zen be-rrikuntza gehiegirik nabari-tu, pensamientoak eta zikla-menak saldu baitzirengehienbat.

AZOKA�

Prezioa merk. gares.

Berdura plaza Pensamientoa 1,00 -Azalea 5,00 8,00Ziklamena 5,50 -Salbia 1,00 1,20

Bertako produktuakOnddoa 10,00 22,00Ziza horia 17,00 18,00Irisagarra 1,00 -Tolosako babarruna - 12,00Porrua 1,00 2,00

Produktu ekologikoakSagarrra 2,00 3,00Arroza 1,90 2,00Aza 2,50 3,00Mermelada 3,00 3,60

TOLOSA�

Txapela norkhobeto jantzilehiaketaTxinparta Elkarteak Txapelanork hobeto jantzi lehiaketaantolatu zuen atzokoan. Guzti-ra 6 emakumezkok eta 19 gizo-nezkok hartu zuten parte. Ema-kumezkoetan Maria Isabel Ma-tarrauz izan zen irabazlea 29,5punturekin. Gizonezkoetan,berriz, Pablo Azurza 31 puntu-rekin. Parte-hartzaile zaharre-naren saria Antonio Ordozgoi-tik jaso zuen, gazteenarena,berriz, Unai Garrok. ENERITZ MAIZ

SSAAIILLKKAAPPEENNAA�

Izena Herria1. Juan Ugartemendia Albiztur2. Mari Karmen Iradi Irura3. Xabier Goikoetxea Albiztur

«Lehorteakeragina izandu aurtengo

uztan»

Albizturko Juan Ugartemen-diak urtero hartzen du partelehiaketan. 1995ean eta2001ean lehenengo postuaklortu zituen, baita atzokoanere.Zorionak. Pozik, ezta?Oso pozik nago, bai. Orain,gainera, bildutako babarru-nak saldu egingo dira eta ho-rrek asko pozten nau.Ezustean harrapatu zaitugaraipenak?Pixka bat bai. Beldurrez eto-rri naiz aurtengoan lehiake-tara, iazkoan 300 kilo bildutaetorri bainintzen, aurtengo-an, ordea, 200 kilo soilik bil-du ditut.Aurtengo lehorteak eragi-nik izango zuen...Bai, aurtengoan oso denbo-raldi lehorra izan dugu etahorrek eragin handia izan duuzta biltzerakoan. Produkzio-an, alde handia nabaritu dutiazkotik aurtengora egural-diagatik. Biltzerakoan, ordea,inoizko bilketarik onena izandut aurtengoan, oso giro onaizan baita.Zer du Albizturrek urterosariak jasotzeko?Albizturko lurrak oso harri-tsuak dira eta ondorioz uztamehea izaten da. Gure etxeadagoen tokia ere beroa da,eguzki ordu asko ditu eta ho-rrek gauzak asko erraztenditu.�

JJUUAANN UUGGAARRTTEEMMEENNDDIIAA�IRABAZLEA

MADDI SOROA

TOLOSA�GIZARTEA

Page 5: TOLOSAParte-hartzaile hitz

EEttoorrkkiinn aaddiinnggaabbeeeenneeggooeerraa eezzttaabbaaiiddaaggaaii

IÑIGO TERRADILLOS

Oso jendetsua —140 lagun in-guru— izan zen SOS Arrazake-riak antolatutako Immigrazioaeta Giza Eskubideak jardunal-dien baitan herenegun KulturEtxean izan zen hitzaldia. La-gunduta ez dauden adin txiki-ko atzerritarrak. Gure adin txi-kikoak ere badira? izan zenbertan hainbat adituk landuzuten gaia. Hain zuzen ere, Ka-taluniako DRARI elkarteko Vi-cenc Galea i Montero eta BertaClotet, SOS Madrid-eko DiegoLorente eta Mugak-eko PeioAierbek euren jarrera azalduzuten gaiaren inguruan, etaSOS Arrazakeriako Joxe Elizon-dok egin zituen moderatzailelanak.

Peio Aierbek etorkin adinga-beak direla lehenengo bikti-mak eta Diputazioak ez duelaadin txikikoen legea behar be-

GIZARTEA�

Jende ugari bildu zen SOS Arrazakeriak antolatutako adin txikiko etorkinen inguruko hitzaldian, herenegun

Ezker-eskuin: Diego Lorente, Berta Clotet, Vicenc Galea i Montero,Joxe Elizondo eta Peio Aierbe, herenegun, Kultur Etxean. I. T.

zala betetze azaldu zuen. «To-losako zentroan dauden egoe-ran ezin dira eduki gaztehauek; integratzea zailtzen zaieetengabe zalantzazko egoerabatean daudelako», aipatuzuen. Bestalde, gai honen ingu-ruan gardentasunez jokatu be-har dutela politikariek, «eta ezorain arte egin duten bezalaezkutuan» salatu zuen. Diputa-zioari zuzendu zen Aierbe,«gazte hauen ardura du, ez di-tzatela bakarrik utzi eskatzendiet».

DRARI elkarteko 2 kideekhitz egin zuten jarraian. Elkartebezala urteak daramatzatelalanean gazte etorkinekin azal-du zuten, eta urte horietan guz-tietan ikusitakoak, beharrak,gabeziak eta iritziak kontatu zi-tuzten. Emigrazioaren zergatiaulertzeko helburuz, Marokongazte hauek bizi duten egoera«tamalgarria» xehetasunez

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaIGANDEA, 2006ko azaroaren 12a 5TOLOSA

azaldu zuten euren atzealdeanbertan ateratako argazkiakikusgai ziren bitartean. Zentro-etan bertan nola bizi direnazaldu zuten; «zaindariekinatean, beraz gazte horrek ikus-ten du ez direla gizartearentzatfidatzekoak, gainera, 5 edo 6hilabete itxaron beharra izatendute dokumentazio izateko,kurtso edo tailerretan izen-emateak denbora askoan luza-tzen dira,betetzen ez diren pro-mesak egiten dizkiete... Hone-kin guztiarekin ikusten dute ezdutela beragan konfiatzen, etapixkanaka jarrera txarrak iza-tera behartuta ikusten dute eu-ren burua, erantzun moduanedo». DRARI elkarteko kideenarabera, «asko dago egiteko,beraiei gauzak erabakitzenutzi, partaide direla ikusteko,jarraitu beharreko bidea ondoirakatsi, integrazioa... umeakdirela da garrantzitsuena».

Azkenik, Diego Lorentek, le-gearen aldetik izaten diren«irregularitate larriak» eta el-karte bezala horiek ekiditekoburutzen ari diren ekintzakazaldu zituen. Bertaratuek har-tu zuten hitza ondoren; integra-zioa nola bultzatzean azaldu zi-tuzten herritarrek zalantzak,eta horretaz gain, ardurak es-katu zituzten, eta izan diren is-tiluak aipatu zituzten. Azkenbatean, argi geratu zen aginta-riek soilik ez, herritarrek ereasko dutela egiteko gai honeninguruan.

Beste behin, immigrazioa etagiza eskubideen alde laneanEneritz Maiz�Atzo bukatu ziren, Beotibar pilotalekuaren ondoan,immigrazioa eta giza eskubideen alde antolatutako ekintzak.11:00etatik aurrera, Hesiaren bi aldeak erakusketa jarri zutenikusgai; argazkiez gain, gai hauen inguruan esan eta idatzi direnera guztietako testu zatiak irakur zitezkeen bertan. Bestetik, gureartean bizi diren etorkinek, beraien bizipenak eta iritziak idaztekoaukera izan zuten, eta idatzi ahala, zintzilikatu egiten zituzten, jen-deak irakur zitzan. May Gorostiagak bakarrizketa eskaini zuen etaaldiz, Alekosek, umeentzako narrazioa. Zahar nahiz gazte, jendeasko inguratu zen bertara. ENERITZ MAIZ

Page 6: TOLOSAParte-hartzaile hitz

II.. IIbbaarrrraa MMoottoorr RRoocckkjjaaiiaallddiiaa

MADDI SOROA

Ibarrako Langostino Moto el-karteak antolatuta eta IbarrakoGaztetxeak lagunduta, I. IbarraMotor Rock jaialdia ospatu zu-ten atzokoan eskualdeko mo-tozaleek.

Jaialdiari hasiera emateko,16:00etan elkartu ziren moto-zaleak plazan. Harley, Hondaedota BMW markako motoak,besteak beste, plazan aparkatueta bazkalosteko kafea hartu

IBARRA�GIZARTEA

Eskualdeko hiru talderen Rock andRoll-a nagusi motozaleen jaialdian

I.Ibarra Motor Rock jaialdian izandako motozaleen motoetako batzuk Ibarrako plazan. MADDI SOROA

ondoren, berriro ere moto gai-nean eseri eta bira egin zuten20 lagun inguruk. Ibarratik Bi-daniara abiatu ziren guztiakbata bestearen jarraian, han-dik, Urrakitik barrena Azpeiti-ra iristeko. Bueltan, Beasaindikberriro ere Ibarran elkartu zi-ren guztiak.

Moto biraren ondoren, afal-tzeko elkartu ziren 55 lagunXepla Elkartean. Tripa asetuondoren, berriz, eskualdekoSilikonay, Mutuo Desprecio eta

Agoraphobia taldeen kontzer-tuaz gozatu zuten Gaztetxean.

Antolatzaileek, Ibarra MotorRock jaialdia «udako ohikolangostino moto festari jarrai-kortasun bat emateko» asmozegin dutela adierazi dute,«udaran ezezik neguan ere el-

6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaIGANDEA, 2006ko azaroaren 12a TOLOSALDEA

Hernialdeko VI. RolleskiIgoeran, parte-hartzaile ugari

Naiara Garzia�69 pertsonek hartu zuten parte Hernialdeko VI.Rolleski Igoeran. Alpino Uzturrek antolatutako ekitaldi honenhelburua neguko denboraldiari nolabait ongietorria emateazen. Skating modalitatean, gizonezkoetan Joseba Rojok (Tolosa)irabazi zuen, eta emakumezkoetan, Lourdes Irazustak (Tolosa).Mutilezkoetan ere tolosar batek irabazi zuen, Xabier Saizarrek.Neska gazterik ez zen aurkeztu. Modalitate klasikoari dagokio-nez, irabazleak hauek izan ziren: gizonezkoetan Imanol Rojo (To-losa), eta emakumezkoetan, Dina Mendikute (Hernialde). Gazte-en mailan,Pello Osoro (Eibar) eta Maialen Lopez (Irun).NAIARA GARZIA

TOLOSA�KIROLA

karteak ekintzak antolatzen ja-rraitzeko».

Egitarauari begira, Rock &Rolleko kontzertuei eman diegarrantzirik gehien motozale-ek, izan ere, «gure musika gus-tuen inguruko kontzertua»nahi zutela azaldu baitute. Bes-

talde, «modu honetan, gainera,eskualdean Rock & Roll-a jo-tzen duten taldeei bultzada-txoa eman nahi izan diegu»gaineratu dute.

Ibarrako Langostino Elkarte-ak, ekintza gehiago antolatzenjarraituko du aurrerantzean.

SALGAIAutoa. Autoa salgai. Ford Escortdiesela.52.000 km. Egoeraonean.943 67 10 20.Motorra. Yamaha WR 450 F.Enduroa. 2005 urtekoa.Matrikulatua eta seguruarekin.Extrekin, suspensioa egina. Egoera

onean. 7.500 euro. 600 90 36 28(Joxe).Autoa. Velle kotxea, paperekinsalgai. 686 79 22 34.GALDUTAKOAKTxakurra. Fox Terrier arrazakotxakur txuria galdu da Tolosan. 69682 13 84.

iragarki laburrak�

Page 7: TOLOSAParte-hartzaile hitz

«Osabaren bila etorri ziren,desagertu eta Elduaingozulo batean agertu zen»

JOXEMI SAIZAR

Mendea betetzearen atariandago Kontxa Iturralde Blanco(Txarama-Leaburu 1908). Halaere Espainiako Gerra Zibilekokontu asko ez zaizkio sekulaahaztuko. Irazustatarren Txa-ramako paperfabrikan egitenzuen lana bere aita abertzale-ak. Ama errepublikazalea zueneta gero «abertzaleagoa» eginomen zen. Urte zail haietanbera Txaraman gelditu zen,baina bere anaiek Ipar EuskalHerrira alde egin behar izanzuten eta anaia bezalakoa zenosaba desagertu eta hildaagertu zen Elduainen. Goserikez zuten pasatu, baina bai bel-durra gerrak iraun bitarteaneta ondorengo urteetan.Gerra aurreko zein oroitza-pen duzu?Txaraman bizi ginen. Aita JoseMari eta ama Dolores bertako-ak ziren. Aita paperfabrikakomakinista zen eta gero zuzen-dari jarri zuten. Hamar senideziren, bost mutil —zaharrenagerra baino lehen hila— etabost neska. Eskolan bertanikasi nuen, paperfabrikako es-kolan, jabeek jarri zuten Iba-rrako maistra batekin. Irazustafamiliarekin egoten nintzen, ja-beekin. Ramon zen aita eta izenbereko semeak jarraitu zuen.Gero Luis iloba zegoen, Urbie-ta etxean bizi zena —IgarondoZumardi Handian, Zelai etaOria ibaia elkartzen diren to-kian— Arkauteko paperfabri-kako nagusiaren alabarekinezkonduta.Errepublika, nolakoa izan zenhemen?Gazteak ginen. Batzuk alde ba-tetik eta besteak bestetik ibil-tzen ginen Txaraman. Errepu-blikar batzuk ez ziren mezetarajoaten. Gu bai. Abertzaleak gi-nen. Ama errepublikarra zen,baina joaten zen mezetara,gero gu baino abertzaleagoegin zen. Eugeni ahizpa zaha-rrena nagusien alabarekin ze-goen Madrilen eta behin —Paz-koa zen— hara joan nintzen bi-sitan denboraldi baterako.Gasteizko lagun batek ekarri-tako espartinekin joan nintzentrenean, zinta zuri-gorri-ber-deak zituztenak. Oso politak.

Txaraman bizitu zuen gerra eta gerraostea; familia abertzalekoa izanik, familiak jasan zuen gerraren eragina

KKOONNTTXXAA IITTUURRRRAALLDDEE�ABERTZALEA, HEMEN GELDITU ZEN

eskatu zigun. Utzi genion etaharritu egin zen kristau koa-droak ikustean. Beldur handiagenuen, baina ausartarenakegiten genuen.Goserik pasatu al zenuten?Ez. Alde egiten zutenek bai. Ba-serrian denetatik genuen: aha-teak, oilaskoak, txerriak, bara-tzak... Eta gasolindegia. Balebatzuekin etortzen ziren gaso-lina erostera Txaramara. Arra-zionamendua zegoen deneta-rako. Ezagutzen dut hara bale-ekin joaten zena.Asko sufritu al zenuten?Pentsa... Hiru anaiak Iparralde-an zeuden eta ez genekien nolazeuden. Hainbeste ume etxe-an... Joaquin anaia hil zela abi-satu zigutenean joan nahi izangenuen hara, baina ez zigutenutzi pasatzen. Irunen geldituginen lotan eta ospakizunakizan ziren herriren bat hartuzuten eta. Zein nazka! Gerraren bukaerak zein on-dorio izan zuen?Gerra galdu zen eta gero izanziren istorioak. Jendea etxeraitzultzen hasi zen eta ez zietenetxera sartzen uzten, beste ba-tzuk zeudelako. Beldur handiagenuen denok. Bi osaba Itu-rralde ia hilda itzuli ziren, osogaixo.Bat berehala hil zen.Bes-tea beranduago. Nazka ematenzigun batzuekin elkartzea.Adi-bidez, auzoko anaia erreketebatzuek fabrikan lan egin nahizuten, baina Irazusta nagusiaknahiago zuen dirua etxera bi-daltzea atezainarekin laneanedukitzea baino. Behin, SantaMarian mezetan Jauna hartze-ra joan nintzen batean,horieta-ko bat fraile bezela ikusi nueneta korrika atera nintzen eli-zatik.

Gasteizen militar bat sartu zentrenean bere emaztearekin.Oso jatorra, gaztea eta fina zeneta pertsona ona ematen zuen.Espartin haiekin kontuz ibiltze-ko esan zidan, modu onean,Madrilen zerbait egingo zida-tela agian. Ez nituela kendukoesan nion eta ez nituen kendu.Gaztea nintzen eta badakizu...Haiekin ibili nintzen batera etabestera. Nagusiaren txoferra-rekin ibili ginen haren alaba,nire ahizpa eta ni. Palacio Realikusi nahi nuen eta han Altzokomutil bat topatu nuen soldadu.Orduan zein joaten zen Txara-matik Madrilera? Nola gogoratzen duzu gerra-ren hasiera?Tolosan sartu baino egun ba-tzuk lehenago izango zen. Txa-ramara Nafarroatik eta Lizar-tzatik barrena etorri ziren erre-keteak. Tirorik, istilurik etaezer ez zen izan. Inguruko he-rrietako batzuk ere tartean zi-ren, Atalluko maisua, besteakbeste. Beteluko balnearioanjende asko zegoen, zerri askozegoen han Madriletik eto-rriak. Zergatik? Paperfabrika-ko nagusiek alde egin zutenhemendik eta lotsagabe haiekfabrikako etxean sartu ziren,hutsik zegoen eta. Handik gu-txira fabrika berriro martxanjarri zuten eta nagusiak itzuliegin ziren. Erreketeak Donos-

tia hartzeko prestatu ziren ber-tan.Zer aldatu zen Txaraman?Fabrikako langile batzuek aldeegin zuten hemendik eta bestebatzuk gelditu egin ziren. Aldeegin zutenen zerrenda bat jarrizuten fabrikako atean, abertza-leak eta errepublikazaleak. Iza-girre batzuk zeuden tartean,Elduako apaizaren ilobak —Leaburukoa zen berez—. Bil-bora joan ziren, han familia zu-telako eta hil egin zituzten, ho-rietako bat Gernikako bonbar-daketan. Juanito Mugertzakorrikalri elgoibartar ospetsuaere bonbardaketa horretan hilzen. Gure izeba batekin zegoenezkonduta.Zer egin zuen zure familiak?Martin anaia lehenagotik(1929) Biarritzera joan zen, pa-perfabrikan ez zegoelako gus-tura. Gau batean Joaquinanaiaren bila etorri behar zute-la abisatu zigun nagusiak eta

alde egin zuen. «Ijito zikin ho-riek»,esaten zuen amak.Marti-nengana joan zen, baina harajoan aurretik Eugeni ahizparenlaguntza izan zuen. GeroagoJuantxo ere joan zen, bainahandik gutxira itzuli zen. Duelagutxi hil da. Joaquin Ipar Eus-kal Herrian gelditu zen, ezkon-du egin zen eta aspaldi hil zen.Garaje batean zerbaitetan arizirela leherketa batek bi han-kak moztu zizkion. Martin hanbizitu da eta duela gutxi hil da.Ahizpa zaharrena, Eugeni, na-gusiekin oporrak pasatzen zeneta haiekin egon zen aldi bate-an. Gurasoak eta ni hemen gel-ditu ginen eta beste anaia —Jose Mari— eta hiru ahizpa—Pilar, Lola eta Teresa— erebai, txikiak zirelako.Beraz, inor ez zen gerrarajoan. Ez, baina handik urte bateraedo osaba Eusebio Iturralde-ren bila etorri ziren. Bereanaiek alde egin zuten beldu-rrez eta bera bakarrik geldituzen amarekin etxean. EusebiokEskolapioetan ikasi zuen, pa-perfabrikan egiten zuen lan etainbidia zioten postu ona zuela-ko.Frantziara fabrikan lapurtu-tako diruarekin alde egin zuelazabaldu zuten. Nire adinekoazen, ondoan bizi zen, niretzatanaia bezalakoa zen. ElduakoKalparsoro paperfabrikako na-gusiak abisua eman zigun, zer-bait arraroa ikusi zuela, bilahasi eta Elduainen agertu zenhilda zulo batean [1939ko irai-laren 3an agertu zen hilda, 26urte zituela, Iñaki Egañaren li-buruaren arabera]. Beste mutilbat, maisu zena, eta neska bat,buruko ilea erabat moztutazuela,agertu ziren zulo berean.Neskaren familiakorik ez zenagertu.Osaba Txaramara ekar-tzen ez ziguten utzi, bertan hi-leta egin eta lurperatu zuteneta han dago. Duela urte ba-tzuk Txaramara ekartzeko au-kera izan genuen, baina ez ge-nuen nahi izan. Beste osaba,Bixente, Bizkaira joan zen gu-dariekin. Ospital batean gaixozegoela esan ziguten, baina ezzen agertu.Bitxikeria bat edo gogoratzenal duzu?Erreketeak etorri zirenean de-nak komunistak ginela edouste zuten. Behin soldadu ba-tek bizarra kendu nahi zuelaeta etxera sartzeko baimena

tolosaldeko eta leitzaldeko hitzaIGANDEA, 2006ko azaroaren 12a 7

Kontxa Iturralde duela urte batzuetako argazki batean. HITZA

LANAGarbitzaileak behar dira ospitaleetan, ikastetxeetan eta eraikinpublikoetan. Astelehenetik ostiralera.Kontratu mugagabea. 943 326 663. Administrazio langileak.

Udaletxeetan 36 plaza. Donostia. 943 326 663Irakasle bezala lan egin ikastetxe etainstitutuetan. Magisteritza edolizentziatura eskatzen da. Prestazaitez aukera honetarako. 943 326 663.

Mantenua. Bilborako 24 plaza libre.Presazkoa betetzea. 943 326 663. Gidariak behar dira lanpostu finkoakbetetzeko. 943 326 663Sukaldariak eta sukaldarilaguntzaileak behar dira lanpostufinkoetarako. 943 326 663.

iragarki laburrak�

TXARAMA

«Paperfabrikakonagusiek alde eginzuten eta lotsagai haieketxean sartu ziren,hutsik zegoen eta»

ERBESTEA

«Anaiaren bila etorribehar zutela abisatuziguten eta Ipar EuskalHerrira alde egin zuen;eta gero beste anaiak»

Page 8: TOLOSAParte-hartzaile hitz

ZORIONAK!Anartz Belaunzaran Sarasola(Villabona). Gaur urte bat. Muxu

handi bat familiaren partetik.

URTE ASKOANZorionak Larraitz!

Ondo pasa ezazula egunafamilikoekin. Karlosen partetik.

AAGGEENNDDAA�

DEIALDIAK

Tolosa. BabarrunarenAstearen harira, ondorengoekitaldiak izango dira gaur:08:00etan XX. TolosakoBabarrunaren LehiaketaGastronomikoa Ferialekuan;10:30ean, IX. Artzain Txakur Lehiaketa egingo daIurramendiko zelaietan;12:00etan II. MundukoAizkolari AzkarrenarenTxapelketa egingo daBeotibar frontoian;13:00etan, TolosakoBabarrunaren LehiaketaGastronomikoko saribanaketa Ferialekuan;14:30ean, herri bazkariaFerialekuan; 17:00etan,Lasturgo zezen enbolatuekinerakustaldia eta festa Zezenplazan; 19:00etan, JeanBordaxar Laukotearenkantaldia Berdura plazan;19:00etan, Nomadak TXdokumentalaren zineemanaldia Leidor aretoan.Anoeta. Udal Batzarrarenezohiko bilkura egingo dutebig¡har, 20:15ean.Berastegi. Odola jasotzeraetorriko dira hilaren 17an.Odol emaile guztiei egitendie deialdia odol emaileenelkarteak.Tolosa. III. GorrenSentsibilizazio Astea hilaren17an eta 18an Tolosaldea-Goierriko pertsona gorrekantolatuta.

ERAKUSKETA

Alegia. Azaro Kulturalarenbaitan, argazki erakusketadago ikusgai: Alegia leheneta orain. Alegiko argazkitaldeak jarritakoak dira, etabihar izango da ikustekoazken eguna.

GUARDIAKO FARMAZIAKK

GaurLeitza. Gimeno, A. Elbarren, 52. 112.Tolosa. Morant, R. Zabalarreta, 1. 943 67 38 49.

BiharLeitza. Larraia, M.I. Elbarren, 95. 112.Tolosa. Azpiroz, M.L. Amaroz auzoa, 9.943 67 51 18.

IRRATIAK

Txolarre irratia(107.5, 101.2 FM)11:00-14:00. Hitzak hegan(errepikapena)

�HITZAk ez du bere gain hartzen

egunkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzukizunik.

AAGGUURRRRAAKK�

GAURKO EGURALDIA

goizez arratsaldez BIHARKO EGURALDIA

goizez arratsaldezberoena 1177 hotzena 1144 HITZA-KO BEZEROEN ARRETA ZENBAKIA

Gipuzkoako Foru Aldundia

hitzto

losa

ldek

oet

a le

itza

ldek

o

EESSKKUUAALLDDEEKKOO EEGGUUNNKKAARRIIAA�2006ko azaroaren 12a, igandea�IV. urtea

ARGITARATZAILEA. Tolosa Herria Hedabideak S.L.LEGE GORDAILUA. SS-0398-03ZUZENDARIA. Noelia LataburuEGOITZA NAGUSIA. Araba etorbidea 5, atzea, TolosaTELEFONOA. 943 65 56 95 FAXA. 943 65 00 18LEITZA. Herriko plaza 1. 687 410 118E-POSTA. [email protected] WEBGUNEA. www.tolosaldekohitza.info

TOLOSA HERRIA HEDABIDEAK S.L.KO KIDEAK:

‘HITZA’ LAGUNTZENDUTEN ERAKUNDEAK

udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso,Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Ibarra,Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil

eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko 77 gizarte eragilea Zuzendariordea. Iñigo Terradillos. Kudeatzailea. Jon Mujika. Publizitatea. 661 678818. [email protected].

Tolosa. 687 410082 - 687 410033. [email protected]. Villabona-Aizt. 687 410022. [email protected]. 687 410022 [email protected]. Ibarraldea. 687 410032. [email protected]. Alegialdea. 687 410034. [email protected]. Leitzaldea. 687 410118. [email protected].

HITZA-K BAI EUSKARARI

(zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko...) 990022 8822 0022 0011

Amezketako gazteak San Martin eguna ospatzen. N. GARZIA

SSaann MMaarrttiinn oossppaattzzeennALKIZA-AMASA-AMEZKETA�Jokuak, kirol ekitaldiak, dantza emanaldiak,

jana eta edana ez dira faltatu San Martin eguneko ospakizunetan

NAIARA GARZIA

San Martin eguna eskual-deko hainbat herritan os-patu zuten atzo. Alkiza

eta Amezketaren kasuan, egunbakarreko jaia izan zen, bainaAmasari dagokionez, azaroa-ren 7tik festetan dagoenezatzokoa, San Martin eguna, fes-ten barruko beste egun batgehiago izan zen.

Alkizan San Martin egunaurtero ospatzen dute, eta aurten, ospakizun horri euste-ko, haurrentzako jolasak anto-latu zituzten arratsaldean ze-har. Lokotx-bilketan ibili ondo-ren, toka txapelketan ere arituziren.Gauean,herriko frontoie-an afari ederra prestatu zuten,baina aldez aurretik, 18:00 al-dera, poteoa egin zuten. Afariaherriko kantu taldeak antolatuzuenez, poteoan ibili ziren bi-tartean ere abesti batzuk kan-tatu zituzten.Hernani,Donostiaeta beste zenbait herritakokantu taldeei gonbidapena lu-zatu zieten alkizatarrak, eta140 inguru pertsona bildu zi-ren afaltzera.

Ahari jokua egin zuten Amasan. N. GARZIA Alkizan herriko umeak lokotx biltzen aritu ziren. N. GARZIA

Amezketan,berriz,Gazte Tal-deak eta Ospelak antolaturik,bazkaria egin zuten herriko er-mita ondoan. Karretil karrera,txerri-harrapaketa, zaku-ka-rrera, eta horrelako jokuaetanere ibili ziren, herrira trikipote-oa egitera jeitsi baino lehen.Gauean festak han goian ja-rraitu zuen, 2 taldek kontzertuaeskeini baitzuten: Skamachineeta Birracel-ek.

Amasan festetan daude hila-ren 7tik, eta atzo, meza nagu-siaren ondoren ahari jokua etaasto karrera antolatu zituzten,Arratsaldean bertsolari jaial-diaz gozatzeko aukera izan zu-ten herritarrek, eta gauean,dantzaldia izan zuten.

Gaur 11:00etan ume krosaeginen dute, eta arratsaldeko18:00etan, herri kirolak. Hu-rrengo asteburuan samartiñakjaiekin jarraituko dute, eta ur-tero bezala, herri bazkaria os-patuko dute, txekor janarekin.Argazki lehiaketa ere antolatudute, eta sari banaketa eta ar-gazkien proiekzioa larunbate-an eginen dira, herriko KulturEtxean.