Trabajo por proyectos fernando hernandez

3
Trabajo por proyectos. FERNANDO HERNÁNDEZ Fernando Hernández unibertsitateko irakasleetako bat da eta honek proiektu bat eraman du aurrera bere taldearekin. Gaur egun oraindik ere ikastetxeetako proiektuen arteko lana aztertzen jarraitzen du. Hau, 83an hasi zen mugimendu moduan hartu daiteke, eta bertako helburua, ikasleekiko irakasleen posizioa aldatzea litzateke. Azkenean liburua, aurrez aurretik prestatutako klaseak, etab alde batera utzi, eta ikasgela elkarrizketarako gune moduan eraikitzea lortu nahi zuten. 90eko erreforman, metodologia konstruktibista gailendu zen, eta orain berriz konpetentzien erreforma aurkitzen dugu, non bertan konpetentzien pedagogia bat ahalbideratzen duen. Berak eta bere taldeak, hau hezkuntzako ikuspuntu moduan hartzen zuten eta horretarako hiru ideia nagusi zituzten: 1. Haurrei beste begi batzuekin begiratzea; jakintzaren haur moduan ikustea. 2. Zirkuluan ikasten dela, interakzioetatik abiaturik. Eta ikasgela, ikerketarako zentro moduan ikusten dela, esperientzien gune bihurtuz. 3. Eta azkenik, ikasleak subjektu moduan hartzea. Hauek esperientzien, ezagutzen eta jakintzen eramaile moduan hartu behar dira, eta irakasleak horiek mugitzen, hobetzen eta eraldatzen saiatu eta lagundu behar du. Hori da gaur egun dagoen hezkuntzaren ideia nagusia. Ideiak argi uzteko, prestakuntzaren esperientziei begiratuz eta hauen segimendua eginez, irakasleak bi gauzez konturatzen dira

Transcript of Trabajo por proyectos fernando hernandez

Page 1: Trabajo por proyectos fernando hernandez

Trabajo por proyectos. FERNANDO HERNÁNDEZ

Fernando Hernández unibertsitateko irakasleetako bat da eta honek proiektu bat

eraman du aurrera bere taldearekin. Gaur egun oraindik ere ikastetxeetako proiektuen

arteko lana aztertzen jarraitzen du.

Hau, 83an hasi zen mugimendu moduan hartu daiteke, eta bertako helburua,

ikasleekiko irakasleen posizioa aldatzea litzateke. Azkenean liburua, aurrez aurretik

prestatutako klaseak, etab alde batera utzi, eta ikasgela elkarrizketarako gune moduan

eraikitzea lortu nahi zuten. 90eko erreforman, metodologia konstruktibista gailendu

zen, eta orain berriz konpetentzien erreforma aurkitzen dugu, non bertan konpetentzien

pedagogia bat ahalbideratzen duen.

Berak eta bere taldeak, hau hezkuntzako ikuspuntu moduan hartzen zuten eta

horretarako hiru ideia nagusi zituzten:

1. Haurrei beste begi batzuekin begiratzea; jakintzaren haur moduan ikustea.

2. Zirkuluan ikasten dela, interakzioetatik abiaturik. Eta ikasgela, ikerketarako

zentro moduan ikusten dela, esperientzien gune bihurtuz.

3. Eta azkenik, ikasleak subjektu moduan hartzea. Hauek esperientzien,

ezagutzen eta jakintzen eramaile moduan hartu behar dira, eta irakasleak

horiek mugitzen, hobetzen eta eraldatzen saiatu eta lagundu behar du.

Hori da gaur egun dagoen hezkuntzaren ideia nagusia.

Ideiak argi uzteko, prestakuntzaren esperientziei begiratuz eta hauen segimendua

eginez, irakasleak bi gauzez konturatzen dira gehien bat hauen esanetan. Batetik,

garrantzitsua dela ikasleekiko lotura aldatu egin beharra daukatela, eta beste alde

batetik, esperientziaren ideia. Ikasgelan sortutako esperientziak ikaskuntzarenak

badira, uste dute adi egon beharra dagoela ikasgelako gertaeretan, bai eta horiek

jakin, interpretatu, kokatu eta bultzatu egin behar dituztela. Azkenik, Fernando

Hernándezek ere beste ideia bat azaleratzen du; irudimen pedagogikoa bultzatzea.

Azken hau, bere esanetan, liburuengatik, teknologiagatik eta hezkuntza inguratzen

duen industria guztiagatik bahitua dago.

Orain arte esandako guztia kontutan izanik, erreportariak, aholku batzuk eskatzen

dizkio metodologia honetan hasi nahi duen edozein irakasleri eskaintzeko. Honen

iritzia esanguratsua da, izan ere, esaten du garrantzitsuena jendea hau egiteko prest

egotea litzatekeela. Denek dute aukera alderdi horretatik lan egiteko, baina jende asko

Page 2: Trabajo por proyectos fernando hernandez

ez dago prest aldatzeko. Horretarako arrazoiak ere azaltzen dizkigu, eta horien artean

honakoak aurki ditzakegu: erlazio pedagogiko horien guneak, segurtasun guneak

direla eta bertan bakoitzaren beldurretatik lan egiten dela, ezin dela ezer ez aurreikusi

eta bidai batean sartzen zarela eta ez dela jakiten zer gerta daiteken. Baina aldi

berean, esperientzia atsegina izaten dela, eta lanean jarraitzea bultzatzen zaituela.

Hori bai, azpimarratzen du garrantzitsua dela bakarrik ez sentitzea, eta horretarako

hainbat lotura edota sare sortzen saiatzen dira, baina batez ere, ikusten duten jendea

bere lanarekiko jarraitzaile edo zale bihurtzen direla.

Hausnarketa egitean, Fernando Hernándezek adierazten du ez duela jada proiektuen

arteko lanei buruz hitz egiten, eta ezta proiektu pedagogikoez ere, baizik eta erlazio

moduan ikastea da kontua, horrekin esperientziak, subjektuak eta ezagutzak

erlazionatu ahal dituztelako. Hori dela eta, ikasgela, eta eskola bere, proiektuen arteko

erlazioan datza, eta bertan ikerketako gai ezberdinak elkartzen dira, beraien arteko

loturak ezarriz.