Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken...

16
142 www.argia.com/larrun Helen Groome Mertxe de Renobales M A H A I - I N G U R U A IRITZIAK l Mario Fernandez (Osalde) l Amaia Ortiz (Neiker-Tecnalia) Transgenikoak ezbaian Transgenikoak ezbaian

Transcript of Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken...

Page 1: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

142www.argia.com/larrun

Helen Groome Mertxe de Renobales

M A H A I - I N G U R U A

I R I T Z I A Kl Mario Fernandez (Osalde) l Amaia Ortiz (Neiker-Tecnalia)

Transgenikoakezbaian

Transgenikoakezbaian

Page 2: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

Ondo dakigu nola erreakzionatzen dutentransgenikoek natura-ingurunean?

HELEN GROOME. Nire iritziz, ez da nahikoaikertu horretaz. Aipatu duzun natura-ingurunehorretan ingurune osoa dago, hau da, nekazal-siste-mak, ekosistema naturalak, gu geu... Gure osasunaere sartzen da hor. Eta ez da behar beste azterketaegin transgenikoek eragin ditzaketen erreakzio guz-tiak ezagutzeko. Gero emango ditugu adibideak.

MERTXE DE RENOBALES. 1983an eginzuten landare transgeniko bat lehenbizikoz, eta1994an baimendu zuten estreinakoa, nahiz etahori, dagoeneko, merkatutik kanpo dagoen.Ordutik hona proba asko eta asko egin dira labo-re transgenikoekin, bai ekosistema naturaletan,bai labore-sailetan... Erresuma Batuan egin izandituzte esperimentuak hamar urtez jarraian, labore

transgenikoak hamabi ekosistema desberdinetanlandatuz, konbentzionalen ondo-ondoan, ez zergertatzen zen. Eta hori, adibide bat aipatzearren.Beraz, esango nuke nahikoa proba egin dela.Labore transgenikoak, edo laboreak izan gabeere, transgenikoak oro har baimenduak izan dai-tezen, proba asko gainditu behar da: toxikotasu-na, alergiak eragiteko gaitasuna, animaliekin egin-dako probak, soroan egindakoak... Kontuanhartuta, gainera, labore konbentzionaletarako ezdela inondik inora hainbeste proba gainditubehar, esango nuke transgenikoak oso ondo iker-tuta daudela. Gehiago iker daitekeela? Jakina.Baina noraino da beharrezkoa ikertzen jarraitzea?Uste dut une bat iristen dela non esan dezakegun:bildutako datuak nahikoak dira.

H. GROOME. Nik ez diot ez-transgenikoa betiona denik. Eta azpimarratu nahi dut hori, ez nai-

2 M A H A I - I N G U R U A

Espainiako Estatuan transgenikoen aurkako borroka astea egiten ari da lerro hauek

idazteko unean. Euskal Herrian labore transgeniko gutxi daukagu; horrek ez du

eragozten, alabaina, haiei buruzko eztabaida puri-purian izatea gurean ere. Mahai

berean bildu ditugu Mertxe de Renobales, azken boladan transgenikoen defentsan

nabarmendu den zientzialaria, eta Helen Groome, besteak beste justu kontrakoa

egiteagatik ezagun dugun EHNEko kidea. Transgenikoen alderdi zientifikoaz eta

sozioekonomikoaz mintzatu dira biak, eta azken horri buruz nahiko ados agertu dira:

multinazionalen jokabidea arazo handia da une honetan. Transgenikoen balizko onurez

eta arriskuez, ordea, guztiz bestelako ikuspuntua dute. Groomek mehatxua ikusten du

haiengan, Renobalesen ustez aukera asko emango digun lanabes baliagarria dira.

Tresna egokia batzuentzat,mehatxu larria besteentzat

Unai BreaArgazkiak: Alex Larretxi

Page 3: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

3

zelako ibiliko etengabe labore konbentzionalekinkonparazioak egiten. Arazoak daude nekazaritzakonbentzionalarekin, onartzen dugu hori. Bainatransgenikoetara itzuliz, merkaturatu aurretik egi-ten diren probei buruz luze hitz egin genezake.Monsantok, transgenikoak saltzen dituen enpresa-rik handienak, aitortu du Indian, har mota batekerresistentzia garatu duela Bt kotoiaren aurka[Bacillus thuringiensis bakteriotik hartutako geneadaukan kotoia, intsektuei aurre egin ahal izateko].Teknologia huts egiten ari da. Guk salatzen dugu-na da orain artean kotoi hori erabili duten neka-zariek eurek finantzatu dutela esperimentua,

azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsekesan dute (ez GKE batek, hortaz) labore transge-nikoekin produktu kimiko gehiago erabiltzendirela hektareako. Labore transgeniko asko Roun-dup Ready herbizida jasateko sortuak izan dira,eta orain badira belar txar esaten diegun horieta-ko asko, herbizida hori jasateko gai direnak,behin eta berriro erabili izan delako. Orain labo-rari batzuk hasiak dira are produktu kimiko toxi-koagoak erabiltzen, hala sortutako belar super-txarrei aurre egiteko. Bada adibide gehiago.Teknologia ez da segurua.

T R A N S G E N I K O A K

Mertxe de Renobales eta Helen Groome, mahai-ingurua hasi baino minutu batzuk lehenago.

Page 4: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

M. DE RENOBALES. Jakina herbizidenganakoerresistentziak daudela. Helenek aipatu duen her-bizida glifosatoa da, eta abantaila bat dauka nor-malean erabiltzen direnekin alderatuta: askoztoxikotasun txikiagoa dauka. Glifosatoa nahikoerraz degradatzen da lurzoruan, eta lur azpikouretan detektatu daitezkeen kontzentrazioak osotxikiak dira, glifosatoa erabiliko ez balitz erabilikoliratekeen herbiziden kontzentrazioekin konpara-tuz gero. Gauza asko hartu behar dira kontuan,eta nekazari bakoitzak jakingo du zer komenizaion une bakoitzean.

Bat zatoz horrekin, Helen?

H. GROOME. Ez erabat. Glifosatoari buruzkoazterketa sakonagoetan datu berriak azaleratzendira, bai nekazaritza transgenikoarekin bai kon-

bentzionalarekin zerikusia daukatenak. Aipatuta-ko kasuan ados nago Mertxerekin, baina guk pen-tsatzen dugu nekazaritzak behar duena, transgeni-koetan ikusten ari garen arazoak ikusita –etagehiago ikusiko ditugu–, teknologian gero etaurrats gehiago ematea baino, agian ekologikoarenaldeko apustua egitea dela. Eta horrek esan nahidu, hasteko, produktu kimiko ororen erabilerabaztertzea. Horri buruz ikertu beharko litzateke.Oso gutxi ikertzen da nekazaritza ekologikoaz,transgenikoei eskaintzen zaien finantzazioarekinalderatuta. Bestalde, Mertxe, esan duzu nekazaribakoitzak jakingo duela zer komeni zaion, bainabadira zenbait faktore, nekazariei aukeratzea zail-tzen dietenak. Esaterako, une honetan EuskalHerrian transgeniko gehien dagoen lekua –edoagian leku bakarra da– Nafarroako Erribera da.Han Monsantoren artoa landatu dute, Mon 810

4 M A H A I - I N G U R U A

EHNEko kideaNorthampton (Ingalaterra), 1958. Sheffield, Aberdeen eta

Madrilgo unibertsitateetan ikasketak eginikoa. EHNE sindika-

tuko Ingurugiroa eta Genetikoki Eraldatutako Organismoak

saileko teknikari arduraduna da 1988tik. Transgenikoen gai-

neko hainbat ikerketa egin ditu azken urteotan, eta

Nekazaritza eta elikagai transgenikoak Euskal Herrian lana

argitaratu zuen iazko abenduan.

EHUko irakaslea eta ikertzaileaBilbo, 1948. Biokimika eta Biologia Molekularreko katedra-

duna. Urteotan irakatsi dituen ikasgaien artean Elikagai

Transgenikoak dago. 1992tik ardi gaztari buruzko ikerketan

dihardu laborategian, transgenikoekin zerikusirik ez duena.

Hala ere, otsailean Asturiasko Gobernuaren sari bat jaso

zuen Elikagai jasangarriagoak: hazi transgenikoak nekaza-ritza ekologikoan lanarengatik.

HELEN GROOME MERTXE DE RENOBALES

M a h a i k i d e a k

Page 5: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

izena daukana, eta honezkero ia inork ez du lan-datzen arto ekologikoa, transgenikoaren polenakkutsatu egiten duelako. Arto ekologikoan infor-mazio genetiko arrotzaren zantzurik txikienabadago, ezin da ekologiko modura saldu. Eraberean, badakigu Espainiako Estatuan arto kon-bentzionala daukaten hainbat laborarik ezin izandutela arto hori saldu. Janari-industriari saldubehar zioten glutena egiteko, baina transgenikozkutsatuta badago industriak ez du onartzen; kon-tsumitzaileen presioa dago, transgenikorik gabe-ko produktuak eskatzen dituzte. Orduan, nekaza-ri horiei geratzen zaien aukera bakarra da artoaanimalientzako pentsua egiteko saltzea, etahorrek tonako 18 euro galtzea eragiten die. Beraz,nekazariak jakingo du zer komeni zaion, bai,baina praktikan horrek ez du funtzionatzen,kutsaduraren erruz.

Baina, zertarako transgenikoak? Zer etekinematen digu zerbaiti geneak aldatzeak?

M. DE RENOBALES. Transgenikoekin gauzaaskotarako balio dezakeen lanabesa irabazi dugu.Horrek ez du esan nahi den-denak transgeniko izanbehar duenik. Baina beste tresna bat da. Gaur egunbaimenduta daudenak, batez ere, intsektuekiko etaherbizidekiko tolerantzia daukaten transgenikoakdira, baina ate joka dauzkagu zenbait eraldaketagenetiko oso interesgarri: lehortearekiko erresisten-tzia garatuko dutenak, konparazio baterako. Arto-ak, adibidez, ur asko behar du, eta garatzen ari dira%20-30 gutxiagorekin ondo haz daitekeen artoa.Testuinguru askotan –ez diot guztietan hala izanbehar duenik–, hori abantaila handia izan daiteke.Beste lan-ildo bat olioen haziekin zerikusia dauka-na da: hazi horien konposizioa aldatzen da osasun-garriagoak izan daitezen. Saiatzen ari dira halaber,izan ere lortu egin da dagoeneko, gaixotasunareki-ko erresistenteak diren laboreak sortzen; arazo horinekez konpontzen da bitarteko tradizionalekin. Etaberdin gertatzen da intsektuekiko erresistentziare-kin. Askoz errazagoa da landareak berak bereintsektizida sortzea baratze osoa fumigatu beharizatea baino. Eta intsektizida hori oso ondo ikertuda, oso ondo ezagutzen dugu zein den haren toxi-kologia, ez da toxikoa ornodun bakar batentzat ere,

nik dakidala behintzat. Are gehiago, nekazaritzaekologikoak onartzen duen intsektizida da, Btospetsua.

Beraz, garapen-lerro asko daude. Eta epe ez osoluzean iritsiko dira beste labore batzuk, berbarako,bitamina, antioxidatzaile edota beste elikagai motabatzuen kontzentrazio handiagoak edukiko dituzte-nak. Baliteke hori ez izatea sekulako aurrerapausoagure ikuspuntutik, zorionez elikadura orekatuadugulako, baina interesgarria izan daiteke herrita-rrak askoz elikadura murritzagoa daukaten lekue-tan. Transgenikoek zenbait onura ekar dezakete,eta berriz diot beste lanabes bat baino ez direla.Panazearik ez da existitzen.

Orduan, transgenikoak sortzearen helburuajanari gehiago edo janari hobea edukitzea da?

M. DE RENOBALES. Biak. Helburua arazoakkonpontzea da, nekazariei bizimodua erraztea...Labore transgeniko askok baratzeko lana erraztendute nabarmen, nekazariek eurek esplikatu dida-tenez.

H. GROOME. Erresistentziak garatzen hastendiren arte, hainbat lekutan gertatzen denez...

M. DE RENOBALES. Bai noski, erresistentziaksortzen dira, baina beste modura ere bai.

5T R A N S G E N I K O A K

“Nekazaritzak behar duena,teknologian gero eta

urrats gehiago ematea baino, agian ekologikoarenaldeko apustua egitea da.Eta horrek esan nahi du,hasteko, produktu kimikoororen erabilera baztertzea”

HELEN GROOME

Page 6: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

H. GROOME. Eskala aldatu da ordea. Erresisten-tzia horien garapena askoz azkarragoa izaten ari daorain. Begira dezagun zer gertatzen den Bt artoare-kin, adibidez. Bacillus thuringiensis-a lurzorukobakterio bat da, zeinaren informazio genetikoaartoari txertatzen zaion, hark ez dezan jasan zula-kari izeneko intsektuaren eragina. Bada, kalkulatuda zulakariak Bt-arekiko duen erresistentzia natu-ran ohikoa dena baino 1.000 azkarrago garatu dela.Normalean intsektu horrek ez du oso sarritan iza-ten bakterioarekin harremanik, baina orain, Bt-arentoxina laborean nonahi dagoenez, harreman horiaskoz sarriago ematen da. Hala, nekazaritza ekolo-gikoak daukan arma hori balio gabe geldituko da.Ze, argitu dezagun, nekazaritza ekologikoan Btintsektizida erabiltzen dutenek –ez baitute denekegiten– ez dute urtero erabiltzen, ez eta soro guz-tietan ere. Noizean behin baliatzen dute, eta besteteknika batzuekin tartekatuz. Adibidez, biodibertsi-tatearekin. Ni bizi naizen lekuan, oraindik, jendeakez du indaba mota bakarra landatzen, asko baizik.Batek hobeto jasaten du lehortea, beste batekhotza, beste batek halako intsektua... Seguruenik,modu horretan ekoizpen txikiagoa edukiko dutelabore transgeniko batekin baino –edo produktu

kimiko bat erabiliko balute baino–, baina batezbesteko ekoizpena egonkorra izango da. Guretzatetorkizunak, Mertxek aipatu dituen abantailahoriek, guztiz bestelako filosofia batean du ardatza.Nutrizioaren eta osasunaren oinarria guk elikadurasubiranotasuna esaten diogun hori izan behar da.

Barkatu, nortaz ari zara “gu” diozunean?

H. GROOME. EHNEz, baina ez bakarrik. Sindika-tu guztiek –abertzaleak izan ala ez–, kontsumokonbentzional eta ekologikoko elkarteek, inguru-menaren aldeko taldeek... bat egiten dute EAEnegin ditugun azken txostenekin. Guretzat gakoada ezagutzak eta teknologiaren garapenak neka-zarien esku egon behar dutela. Bestela, ezinezkoada haiek benetan kontrolatzea zertan dabiltzan.Lan egin ahal izateko pakete teknologiko bat erosibehar dute, oso garesti –hazi transgenikoaren pre-zioaz ere hitz egin genezake–, eta gainera honelasegituz gero hazia gorde ere ezin izango duteegin. Momentuz debekatuta dagoen arren, Termi-nator izeneko teknologia ezarri nahi dute orain;nekazariek hazia gorde ezin izatea da horren hel-burua.

6 M A H A I - I N G U R U A

Page 7: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

M. DE RENOBALES. Baina hori ez dago merka-turatuta oraindik.

H. GROOME. Oraindik ez, baina Monsanto saia-tzen ari da berriro, gogotik gainera.

M. DE RENOBALES. Hala ere, ez dut uste ezerlortuko duenik, hain da handia jendartearen pre-sioa. Dena dela, hazia ezin gordetzearen arazoaarazo ekonomikoa da, eta bistan da enpresei pre-sio egin dakiekeela. Horrek ez du eragozten trans-genikoak oso lanabes erabilgarria izatea. Transge-nikoei esker, esaterako, kontserbazio-nekazaritzabultzatu ahal izango da, hau da, zoruaren erosioasaihestu edo behintzat kontrolatu ahal izango da,zoruko ekosistemak hobeto babestu ahal izangodira. Herbizidak jasaten dituzten landareekin, izantransgenikoak ala ez, hori egin daiteke. Egia danekazaritza konbentzionalak lar erabili dituela pro-duktu kimikoak, ez dago hori ezbaian jartzerik.Baina zuk zeure produkzioa handitu behar baduzu–agian laborari guztiek ez dute behar, norberakjakingo du zer ustiapen mota daukan...–, segurue-nik ongarriak, eta herbizidak, eta intsektizidak...beharko dituzu, neurri batean edo bestean. Nik

uste dut une honetan garapen teknologikoa fun-tsezkoa dela aipatu duzun elikadura subiranotasunhori lortu ahal izateko; XIX. mendeko teknologiaraitzulita ez gara oso urruti iritsiko. Nire iritziz, ezta-baida ez da “gauza bat ala bestea”. Horren ordez,elikagaiak hazteko dauden modu desberdin guz-tien alderdi onak uztartzen jakin behar dugu. Etakasu bakoitzean kontuan hatu beharko da testuin-gurua: ustiapen mota eta tamaina, klima, zoruanolakoa den...

Baina egon daitezke nekazaritza transgenikoaeta ez-transgenikoa leku berean eta aldiberean?

H. GROOME. Ez, transferentzia edo fluxu geneti-koa dela eta. Kutsadura, esaten diogu guk. Naturanberez dagoen prozesua da. Hibridoak existitu egi-ten dira, eta hori ez da txarra. Arazoa da nekazaritzaekologikoa definitzerakoan, baldintzetako bat delatransgeniko portzentajea 0,0 izatea. “Transgenikorikgabeko” esaten denean, jendeak ulertzen du hori0,0 dela, ez 0,1 edo 0,2 edo 0,7. EHNEk, EuskoJaurlaritzarekin lankidetzan, azterketa bat egin zuen2007an: berez existitzen diren fluxu genetikoarenbideak identifikatzen saiatu ginen EAEko 30 laboregarrantzitsuenetan. Eta hainbat bide daudela ikusigenituen, bide naturalak: polinizazio gurutzatua,lurrera jausi eta handik hamar urtera ernetzen denhazia... Horiei gizakiak sortutako bideak gehitubehar zaizkie, saihesteko naturalak bezain zailak.Artoa lantzen denean, esaterako, uzta biltzekomakinan, kamioian... %100 garbitzen ez bada,akabo. Lehenik arto transgeniko soro batera joanbagara, eta gero arto konbentzionaleko batera,badaukat kutsadura. Hori dokumentatuta dago, kol-tzarekin jazo da Kanadan. Alde batetik edo bestetik,guk pentsatzen dugu bizikidetza ezinezkoa dela.%100 transgenikorik gabekoa izango den nekazari-tza ekologiko eta konbentzionala segurtatzekomodu bakarra, transgenikorik ez egotea da. Ondo-rio horretara iritsi gara.

M. DE RENOBALES. Jakina bizikidetza ezinez-koa dela definizio horretatik abiatzen bagara. Neka-zaritza ekologikoak definizioz ezabatzen ditu trans-genikoak, inolako arrazoi sendorik eman gabe, nik

7T R A N S G E N I K O A K

“Transgenikoek ez duteinolako arazorik

sortzen pertsonen osasunean.Hamahiru urte daramagu ezeretiketatu gabe, eta ez da egon

modurik identifikatzeko inori ezergertatu zaionik transgenikoren

bat jateagatik”MERTXE DE RENOBALES

Page 8: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

behintzat ez ditut inoiz entzun. Tira, ontzat emandezagun hori ere, transgenikoak ezabatuko dituguerabat gure definiziotik. Baina zuk artoa bezalakolaborea badaukazu, zeinaren polena haizeakgarraiatzen duen... Ikerketak badaude, hamaikaaldiz eginak, egiaztatuak eta argitaratuak, eta zeradiotenak: soro batetik bestera dagoen distantziarenarabera, eta batez ere zuk soroa erein duzun sasoia-ren arabera, posible da erabateko bereizketa, hauda, posible da polen transgenikoa ez iristea artoekologikora. Polenak hazia eman dezan, bai polenasortzen duen landareak bai hartzen duenak abagu-ne egokian egon behar dute; beraz, soro bat ereite-tik bestea ereitera denbora tarte bat pasatzen uzteanahikoa da, polena sortu arren, beste landareakezin hazia sortzeko.

Eztabaidaren muinera jo nahi nuke. Alegia,nik transgeniko bat jaten badut, zertan egindiezadake kalte?

H. GROOME. Transgenikoei buruzko ikerketaindependentearen gabezia da gure kezkarik behi-nena. Gizakion osasunean eduki ditzaketen eragi-nei buruzkoa batez ere, baina ez horri buruzkoa

bakarrik. Oro har, gauzek honela funtzionatzendute: bere transgenikoa onartua izatea nahi duenenpresak, legearen arabera, hainbat analisi eginbehar ditu, eta aditu batzorde batek, ElikaduraSegurtasuneko Europako Agintaritzak adibidez,ikerketa horren jarraipena egiten du. Gure aburuz,horrek ahalbidetzen du emaitzen irakurketa partzia-la izatea. Diru publikoaren askoz inbertsio hobeaizango litzateke entitateren batek egitea, bere kasa,ikerketa lan hori, eta gero dirua eska diezaielaenpresei, baina haiengandik guztiz independenteizan dadila. Ikerkuntza mota honekin gertatzen aridenaz, manipulazioaz, datu dezente dugu jadanik,eta gure aldarrikapenetako bat hori da. Enpresakberak egitea ikerketa ez da sistema baliagarria.Kontuan hartu behar da, halaber, ikerkuntzarengero eta portzentaje handiago bat –oro har, bainanekazaritza alorrean batez ere– pribatizatu egindela. Ikerketa horietarako dirua enpresa handihorietatik dator hain zuzen, eta gure ustez ez dainpartzialtasunarentzat oso lagungarri. Hirugarrenik,zientzia munduko norbaitek transgenikoei buruzkozalantzak agertzen dituenean, esaten duenean,“agian gehiago ikertu beharko litzateke”, “agianikerketa hau ez zen guztiz zuzena izan”... besterikgabe “agian” esaten duenean, berehala egiten daharen kontrako kanpaina. Orain dela gutxi Europa-ko Batzordeak, azkenik, onartu egin du transgeni-koen ondorio sozioekonomikoez azterketa bat eginbeharra, eta guk aipatu dugun gaietako bat hauxeda: nork egiten du transgenikoak ikertzen dituenzientzia, nork ordaintzen du, nork segurtatzen duondo eginda dagoela? Azpimarratu nahi nuke, eraberean, ikerketa zientifiko asko egonagatik ere, jen-darteak, arrazoi batengatik edo bestearengatik, ezduela zertan bat etorri ikerketek esandakoarekin,eta irizpide sozial bat ezartzeko eskubidea edukibehar lukeela. Hori da, gure ustez, demokrazia.

M. DE RENOBALES. Hori beste kontu bat daordea. Independentzia ezaz ari ginen hitz egiten,independentzia eza leporatu diezu zientzialariei...

H. GROOME. Zientzialariei ez, enpresei.

M. DE RENOBALES. Eta zenbait ikerketa egitendituzten zientzialariei. Hala esan duzu.

8 M A H A I - I N G U R U A

Page 9: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

H. GROOME. Ez dut uste hain modu gordineanesan dudanik...

Gero hitz egingo dugu berriro horretaz, bainalehenago aurreko galderaren gaira itzuli nahinuke: zertan egiten dit kalte, egiten baldinbadit, transgeniko bat jateak?

H. GROOME. Esan dudanez, informazio faltadago. Arazoetako bat antibiotikoei erresistentziakgaratzea da. Genoma batean gene bat txertatzean,txertaketa modu egokian egin dela ziurtatzeko,ingeniari genetikoek gene “markatzaile” bat ere sar-tzen dute. Gene markatzaile hori antibiotiko jakinbatekiko erresistentzia ematen duen genea izan dai-teke; gero antibiotiko hori txertatu eta ezer gerta-tzen ez bada, txertaketak arrakasta izan duela ondo-rioztatzen dute. Europar Batzordeak eskatu zuenbarietate horiek merkatutik kentzeko –kendu eginzituzten, izan ere–, markatzaile horrek ez baitu zer-tan labore horretan egon produktua merkatura aile-gatzen denean. Elikagaien batera antibiotiko horiekjateak haienganako erresistentzia sor lezake guregorputzean. Zientzialarien artean iritzi desberdinakdaude honetaz.

Beste arazo bat alergiak dira. Transgeniko batsortzean, ez dakigu zehazki azken produktuaneman diren aldaketa guztiak. Izan ere, bada trans-geniko bat, merkatura iritsi ez zena probak egiteanalergia-eragilea zela ohartu zirelako.

M. DE RENOBALES. Transgenikoek ez duteinolako arazorik sortzen pertsonen osasunean.Hamahiru urte daramatzagu, batez ere AEBetan,ezer etiketatu gabe, eta ez da egon modurik jakite-ko, edo identifikatzeko, inori ezer gertatu zaionikelikagai transgenikoren bat jateagatik. Antibiotikoe-kiko erresistentziaz mintzatu zara, Helen. Bada,antibiotiko mota asko dago; egia da Europan, oraindela gutxi arte, labore transgenikoek zenbait anti-biotikoren aurrean erresistentzia eragiten zutengenea zeukatela. Baina antibiotiko asko ez diraezertarako erabiltzen ez giza-medikuntzan ez albai-taritzan. Lurzoruan dauden bakterioen %40 bainogehiagok antibiotikoekiko erresistentzia-geneakdauzkate; gene horrek landare batean funtzionatze-ko, landare-ehunaren promotore espezifiko bat

behar du, eta landare-ehunaren terminadore espezi-fiko bat ere bai. Gainerako ezerk ez du funtzionatu-ko landare horretan. Beraz, gene hori daukan lan-darea jaten badugu, guri ez digu eragingo, halagertatzeko probabilitatea guztiz arbuiagarria da. Etagure digestio-aparatuan badira azido nukleikoakdigeritzen dituzten entzimak. Zuk gorotzen azterke-ta egiten baduzu, esaterako, eta elementu transgeni-koen zantzuak aurkitzen ahalegintzen bazara, aur-kitu egingo dituzu, baina inolaz ez gene osoa. Zurehesteetako bakterioek gene horren arrastoak bere-ganatu arren, gene horrek ezin du funtzionatu,Asko ikertu da, eta frogatu egin da, antibiotikoeki-ko erresistentzia-gene horiek hesteetako bakterioengenomara igarotzeko probabilitatea ia hutsa dela.Eta horri gehitzen badiozu medikuntzan erabiltzenez diren antibiotikoekiko erresistentzia-geneak era-bil daitezkeela... Hori alde batetik.

Alergiei dagokienez, prozedurak daude proteinaberri bat alergia-eragilea izango den ala ez jakiteko.Prozedura sofistikatuak dira, emaitza onak dituzte.Helenek lehen aipatu duen kasuan, Brasilgo intxau-rraren gene bat txertatu zioten sojari, eta probakegitean ohartu ziren soja alergenikoa zela. Beraz, ez

9T R A N S G E N I K O A K

Page 10: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

zen merkaturatu. Protokolo guztiak hobetu daitez-ke, baina gaur egun existitzen dena, elikagai trans-geniko batek proteina alergenikoak eduki ditza-keen jakiteko, oso ona da. Noraino egin behar diraprobak, zein da muga? Jabetu behar gara, zero arris-kua ez dela existitzen. Esan duzu ez dakigula zeraldaketa gertatzen den gene bat txertatzen diogu-nean organismo bati. Egia da txertatzen duzunmomentuan ez dakizula zer aldaketa dagoen, bainaurte batzuk igaro ostean landarea merkatura atera-tzen duzunerako, egitea beste irtenbiderik ez duzunhainbat azterketa egin eta gero, guztiz argi dago zeraldaketa egon den edo ez den egon landare horre-tan. Eta niri nahiko hipokrita iruditzen zait hau guz-tiau, ze hara non, elikagai mordoa ari gara jaten,zeinaren genoma aldatua izan den produktu kimikomutagenikoak erabiliz, eta produktu erradiaktiboakerabiliz, erradiazio ionizatzaile eta guzti. Elikaduraeta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak(FAO) programa bat dauka Energia AtomikoarenNazioarteko Agentziarekin batera, laboreak hobe-tzeko hain justu. Eta ikusten ari gara teknika horien

bitartez garatutako landare konbentzionalen geno-mak askoz aldaketa handiagoak nozitzen dituelateknologia transgenikoz garatutakoenak baino.Baina konbentzionalak inongo arazorik gabe jatenditugu, horrek ez gaitu batere kezkatzen, are gehia-go, lege bakar batek ez du behartzen proba horiekegitera konbentzionalekin.

H. GROOME. Berriz diot lehen esan dudana:konbentzionalek ere arazo asko daukate, ez garaorain denak aztertzen hasiko.

M. DE RENOBALES. Baina horiek dira nekaza-ritza ekologikoak erabiltzen dituenak.

H. GROOME. Batzuk bai, baina beste batzukez.

M. DE RENOBALES. Denak, Helen, edo askobehintzat. Produktu kimikoekin eta erradiaktiboe-kin egindako mutagenesi-teknikez garatu diren haziasko erabiltzen ditu nekazaritza ekologikoak. Kon-

10 M A H A I - I N G U R U A

Page 11: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

bentzionalak bezalaxe. Orduan, zergatik asaldatzengara kasu batean eta bestean ez?

H. GROOME. Uste dut orokorki zalantza zabal-du dela. Gai hau, transgenikoak, berria da, etabehintzat eztabaida dago, ez da inposatu. Konben-tzionalari buruzko eztabaida handia ere badago,baina ez da gaurkotasunezko gaia eta ez da hain-beste azaleratzen. Hiru nekazaritza motei buruzkoeztabaida egon dadin saiatzen garen elkarteokjipoitu egiten gaituzte, horren modu argian esandaitekeelakoan nago.

M. DE RENOBALES. Baina... eta zuk zer esanduzu zientzialarioz? Geure burua industriari saldudiogula esan duzu. Mesedez!

H. GROOME. Ez. Zehatz-mehatz esan dudanaizan da zientzia-ikerkuntzaren gero eta zati han-diagoa iturri pribatuek finantzatzen dutela, etaberaz enpresa handiek kontrolatzen dutela zien-tzia. Hortik aurrera, norbaitek interpretatu nahi

badu zientzialariek beren burua saldu dutela,libreki egin dezake. Baina segurua da ez direlaindependenteak.

M. DE RENOBALES. Zuk uste duzu ni transge-nikoak defendatzen ari naizelako norbaitengandikdirua jasotzen dudala? Uste duzu ni ez naizela inde-pendentea?

H. GROOME. EHUk abantaila bat du: ikerketapublikoa. Baina ikerketa-zentroak, Neiker esaterako,diru publikoz zein pribatuz hornitzen dira. Enpresabat ikerketa bat finantzatzen ari bada, ikerketa horikontrolatzen ari da, Interneten begiratu besterik ezduzu, adibideak sobera dituzu han. Ez diot den-dena horrelakoa denik. Baina adibidez, badago Lemonde selon Monsanto (Mundua Monsantoren ara-bera) izeneko liburu bat [dokumentala ere badago],AEBetan transgenikoak nola onartzen diren konta-tzen duena, eta nola zientzialari batzuk baztertuakizaten diren proben emaitzak enpresari komeni zaiz-kionak izan daitezen. Enpresek egiten dute hori, ezdiot ezer zientzialariez. Zientzialaria ahal duen guz-tia egiten ari da beharbada, baina ezin du ukatuenpresak ordaintzen diola, enpresak nahi duen eraninterpretatzen dituela proben emaitzak...

Transgenikoei buruzko eztabaida oso lotutadago Monsantok ia monopolioa edukitzearekin...

M. DE RENOBALES. Enpresena arazo sozioe-konomiko garrantzitsua da, baina ez dut uste ezta-baida polarizatu behar duenik. Farmazia-industria-rekin gauza bera gertatzen da: haietako askokportaera deitoragarria izaten dute farmakoekin,baina horregatik ez zaigu bururatzen farmakorikbehar ez ditugula esatea. Farmakoak behar ditugu,eta nire ustez transgenikoak ere bai. Monopolioarenaurka borroka egin behar dela? Horretan ados nagozurekin, Helen.

H. GROOME. Hala ere, begira ezazu farmakoengaian izan ditugun azken gertakariak zeintzuk izandiren. Jendea benetan hasi da zalantza agertzen.Jendeak esan du: muga bat gainditu dute, urrunegijoan dira, eta interpretazio bera egiten dute transge-nikoez den bezainbatean.

11T R A N S G E N I K O A K

“Enpresa bat ikerketa batfinantzatzen ari bada, ikerketa

hori kontrolatzen ari da. Le monde selonMonsanto (Mundua Monsantorenarabera) liburuan kontatzen daAEBetan transgenikoak nola onartzendiren, eta nola zientzialari batzukbaztertuak izaten diren proben emaitzakenpresari komeni zaizkionak izandaitezen. Zientzialaria ahal duen guztiaegiten ari da beharbada, baina enpresaknahi duen eran interpretatzen dituproben emaitzak”HELEN GROOME

Page 12: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

M. DE RENOBALES. Ez dut uste puntu horre-taraino iritsi garenik. Gerta litekeela? Gerta liteke.Baina hori beste kontu bat da. Transgenikoekbenetan ekarpen bat egin badezakete –eta nik ezdiot mundu guztiari egin diezaioketenik, bainapertsona batzuei eta egoera batzuetan bai–, onardezagun, ezer baino lehen, hori hala dela, etagero ikus dezagun non dauden beste arazoak,horiei aurre egin ahal izateko eta etekin bat ateraahal izateko etekinik eman diezaguketen gauze-tatik.

Ekarpenik egin dezakete transgenikoek, Helen?

H. GROOME. Daukagun ezagutza eta dauzkagunbaliabideak edukita –beti ere hobetu daiteke–,transgenikoak ez dira beharrezkoak. Are gutxiagozenbat arazo sortzen duten ikusita. Mertxek esan duhurrengo transgeniko belaunaldiak lehorteari etabeste arazo batzuei aurre egiten lagundu dezakeela.Oso txalogarria da asmo hori, baina Vía Campesi-nan hitz egin dugu horretaz dagoeneko: Malikonorbaitek lehorterako haziak behar baditu, baditu-gu halakoak nekazari komunitateetan.

M. DE RENOBALES. Etekin eskasa emangodutenak.

H. GROOME. Baina egonkorra, hor dago gakoa.Ez gabiltza etekinaren %100aren bila, filosofiahori ez zaigu interesatzen. Zergatik? Bada, onga-rriak behar direlako, eta produktu kimikoak...laborategi bat behar da. Guk, gure haziekin, trans-geniko batek emango lukeenaren %50a bermatu-ko dugu agian, baina 50 urtez edukiko dugu %50hori, eta transgenikoak, aldiz, %100eko etekinaematen du input asko sartzen baditut, baina gerojaitsi egiten da.

M. DE RENOBALES. Baina egon daiteke orekaegoera, hainbeste produktu kimiko erabili beharizan gabe...

H. GROOME. Guk ez dugu ikusten.

M. DE RENOBALES. Jakina, ikuspuntu desber-dinak daudela da kontua. Zuk diozun produkzioertain hori nahikoa izango da kasu batzuetan, etabeste batzuetan ez, badutelako orain ere mailaertain hori, eta ikusten ari gara zer nolako egoerandauden. Ez beti, baina kasu askotan, garapenbidean dauden herrialdeetan batez ere, beharrez-koa izango da laboreen produktibitatea handitzea.FAOko zuzendariak berak ere esan du-eta iaz, etaproduktibitatea handitzearen guztiz aurka zegoen!Ni zur eta lur gelditu nintzen, sekula ez bainionentzun gizon horri esaten produktibitatea handitubehar zela in situ, beharrezkoa zen lekuetan. EzIowan landu, eta gero ez dakit nora eraman, ez...

H. GROOME. Ezinbestean, “transgenikoak bai alaez?” eztabaidaren oinarria hau da: munduan lekubat aurkitu ahal bagenu –ez dut uste dagoenekoexistitzen denik–, non nekazariak askatasun osozeta era egokian erabili ahal izango luketen ura,lurra, haziak... baliabideak, hitz batean, seguruenikez lukete beste inolako teknologiarik beharko. Ara-zoa da gerrak –batez ere–, kutsadura –gure zaborguztia botatzen diegu–, eta beste arrazoi batzukdirela medio, herrialde askotan ez diegula uztenbehar bezala lurra lantzen.

M. DE RENOBALES. Argi dago arazoa sozioe-konomikoa dela. Honen guztiaren muina munduanindarrean dagoen ekonomia sistema da. n

12 M A H A I - I N G U R U A

“Ez beti, baina kasuaskotan beharrezkoa

izango da laboreenproduktibitatea handitzea,eta horretarako transgenikoakbeharko dira. Garapenteknologikoa funtsezkoa da;XIX. mendekora itzulitaez gara oso urruti iritsiko”

MERTXE DE RENOBALES

Page 13: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

Elikagaien manipulazio genetikoaren helburualandare manipulatuak herbizida jakin batzukjasateko gai izatea da, glifosatoa jasaten duen

sojak egiten duen bezala, edo landareek intsektizidasortzea, Bt artoak egiten duen bezala. Azken batean,laboreei eragin diezaieketen belar txarrak edo intsek-tuak akabatuz ekoizpena handitzea edo almidoi gehia-go lortzea bilatzen da (azken horixe da, esate batera-ko, “Amflora” patata transgeniko berriaren helburua).

Lortu nahi den efektua lortzeko, nahikoa da inge-niaritza genetikoaren bidez beste espezie batekogene bat sartzea. Ingeniaritza genetikoaren abiapun-tuko suposizioa da organismo bakoitzaren ezaugarriespezifiko bakoitza gene espezifiko batean edobatzuetan kodifikatuta dagoela eta gene hori besteorganismo batean txertatuz gero, ezaugarria ere orga-nismoari txertatzen zaiola. Muturreko “determinismogenetikoa” da, geneen arteko interakzio konplexuaketa zelula barruko eta zelulaz kanpoko giroak kon-tuan hartzen ez dituena. Izan ere, geneak ez dirabakoitza bere kasa ibiltzen, alderantziz, oraindikbehar bezala ezagutzen ez ditugun prozesu zelula-rren sare konplexuen menpe egoten dira. Izaki bizi-dunak ez gara beren kasa dabiltzan geneen batuketahutsak, milioika urteko eboluzioak moldatutako egi-turak baizik. Maiz, funtzio edo ezaugarri fisiko bat“taldean” jarduten duten hainbat generen mende ego-ten da, eta gene batek beste baten ezaugarria ezkuta-tu edo areagotu dezake. Zelula bati gene arrotz batsartzeak hainbat ondorio eragin diezazkieke bestegeneei: berezko ezaugarriak aldatzea, jokabide alda-

keta aurreikus ezinak eta guztiz ustekabekoak izandaitezkeen albo-ondorioak.

Transgenikoak osasunarentzat eta ingurumenaren-tzat seguruak ote diren edo ez diren, zalantza han-diak daude. Antibiotikoak jasan ditzaketen geneenerabileratik eratorritako arriskuak –Europako Batzor-deak antibiotikoak jasateko gai den “Amflora” patataonartu du aurtengo martxoan–, gene arrotzak dituz-ten elikagaiek sorraraz ditzaketen alergiak, landaretransgenikoetan sortzen diren “ustekabeko” substan-tzia toxikoak, polinizazio gurutzatuak eragindakokutsadura genetikoa, eta Bt laboreek intsektuei –baitaonuragarriei ere–, lurzoruko materia bizidunari etaekosistemetako kate trofikoari eragiten dizkieten kal-teak dira transgenikoek osasunarentzat eta ingurume-narentzat dakartzaten arriskuetako batzuk.

Transgenikoekin nekazaritzaren eta munduko eli-kaduraren etorkizuna daude jokoan eta, oraintxedaukagun testuingurua ez da makala: transgenikoe-kin elikagaiak merke ekoizten dira, baina kontsumi-tzen ditugun elikagaien kalitatea gero eta eskasagoaizatea dakar horrek eta, bestalde, ez dira gutxi elika-durarekin zerikusia duten eskandaluak.

Ohiko elikagaien aldean elikagai transgenikoek ezdaukate inolako abantailarik, ez nutrizio balioarenaldetik eta ez balio organoleptikoen aldetik, eta areabantaila gutxiago dute ongarri artifizialik eta pestizi-darik erabiltzen ez duen laborantza ekologikoarenbidez lortutako elikagaien aldean. Baina hala ere, eli-kaduraren sektoreko multinazionalak elikagai trans-genikoak inposatzen tematuta daude. Multinaziona-

Mario Fernandez*

Osasunerako etaingurumenerako arriskuak

“Muturreko ‘determinismo genetikoa’da, geneen arteko interakzio

konplexuak eta zelula barrukoeta zelulaz kanpoko giroak

kontuan hartzen ez dituena”

13I R I T Z I A K

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 14: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

lek, alde batetik, herbizidak saltzen dituzte, eta beste-tik, herbizida horiek jasateko gai diren hazi transgeni-koak. Horrela, izugarrizko irabaziak lortzen dituzte;negozio biribila da.

Gaur egun bioteknologiako multinazionalak dira eli-kagaien nazioarteko ia merkatu osoa kontrolatzeazgain pestizida eta ongarrien merkatua, haziena etabotikena ere kontrolatzen dutenak. Hainbat adar era-biltzen dituzte horretarako: elikagaien adarra, kimikoa,farmazeutikoa... Eta guztiek dute helburu bera: dirua.

Une honetan, ikerketa ere nazioz gaindiko konpai-nia horiek kontrolatzen dute, beraiek jartzen baitutelanak finantzatzeko dirurik gehiena, baita ikerketakunibertsitateek edo bestelako erakunde publikoekegiten dituztenean ere. Munduko Bankuaren arabera,industria bioteknologikoaren esku dago nekazaritzaeta abeltzaintzaren arloko ikerketaren % 80. Baldintzahorietan, ulergarria da beraien interesen kontra joandaitezkeen emaitzei ezikusiarena egin eta, gertatu ohiden moduan, emaitzak ez argitara ematea.

Transgenikoek munduko gosearen arazoa kon-pontzen lagunduko digutela esaten digute, bainatransgenikoen kopurua gehitu arren urtetik urteragero eta gehiago dira goseak dauden pertsonak(FAOren azken txostenaren arabera elikadurarikgabeko 1.100 milioitik gora pertsona zeuden 2008.urtean). Bitartean, 8.000 milioi pertsona elikatzekonahiko elikagai ekoizten da gaur egun. Gosearen ara-zoa ez dago ekoizpenean; elikagaien banaketan etajatekoak eskuratzeko ahalmenean baizik.

* Medikua, Osaldeko (osasun eskubidearen aldeko elkartea) lehendakariordea

“Une honetan, transgenikoeiburuzko ikerketa naziozgaindiko konpainiekkontrolatzen dute, beraiekjartzen baitute lanakfinantzatzeko dirurik gehiena,baita ikerketakunibertsitateek edo bestelakoerakunde publikoek egitendituztenean ere”

I R I T Z I A K14

Page 15: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

Sarritan entzuten diegu Nekazaritza Ekologiko-ko ekoizleei genetikoki eraldatutako organis-moei (GEO) aurre egin behar izaten dietela.

Nekazaritza ekologikoari buruzko Europako Erregela-menduak, 834/2007 EE Erregelamenduak, alegia,bateraezintzat jotzen ditu bi nekazaritza mota horiek,eta galarazi egiten du produktu ekologikoek edohorietatik eratorritakoek GEOak izatea. Gaur egun,presentzia akzidentalaren ondoriozko maximoak edoteknikak antzeman dezaketena dira produktu batekologikotzat jotzeko onartzen diren atalaseak.Horregatik, behar-beharrezkoa da bi sistemen elkar-bizitza arautzea eta biak zaindu eta bermatzea.

Bestalde, eztabaidatzen ari da ea ekoizpen kon-bentzionalean jasangarriagoa ote den barietate tradi-zionalen laborantza, edo transgenikoena. Laborantza-ren iraunkortasuna hainbat faktore oso desberdinekinneurtzen da. Osasun eta ingurumen parametroeibegira eta sintesiko produktu fitosanitarioen erabile-rari, ez besteri, erreparatuz, GEOak erabiltzen dituenlaborantza iraunkorragoa izan liteke, izan ere zenbai-tetan produktu fitosanitario gutxiago edo bat bera ereez aplikatzeko egiten baitira eraldaketa genetikoak.Iraunkortasuna bere osotasunean, alderdi ekonomi-koak ere kontuan hartuta, sailkatuz gero, ordea,zalantzarik ez dago gaur egungo egoerarekin ezindugula inolaz ere esan transgenikoak erabiltzendituen nekazaritza iraunkorragoa denik betiko neka-zaritza edo nekazaritza ekologikoa baino.

Hirugarrenik, beste hainbat gai argitzen saiatukonaiz ondoren, hala nola, nekazaritza transgenikoa etatransgenikorik gabekoa elkarrekin egotea posible

den, transgenikoek zein inpaktu eduki dezaketengizakion osasunean edota haien debekua justifikatutaote dagoen zientziaren ikuspuntutik.

Lehendik ez zeukaten gene bat edo zenbait gene(gutxi) gehituz edo berezko geneetako bat edobatzuk ezgaituz, genoma aldatu zaien organismoakdira organismo transgenikoak. Horrelako eragiketakorganismoari jarri nahi dizkiogun ezaugarriak jartzekoedo kendu nahi dizkiogunak kentzeko egiten dira.Helburu horiexek berak ditu ohiko hobekuntza gene-tikoak ere. Baina desberdintasun bat dago bienartean: transgenikoetan, genoma aldatzeko erabiltzenden teknologiari esker, alde batetik aukeratu egin dai-tezke aldatu nahi diren geneak eta, bestetik, edozeingene mota sartu daiteke, espezie bereko beste landa-re batena edo landareen guztiz bestelakoa den besteorganismoren batena. Hobekuntza genetikoarenohiko metodoekin ezinezkoa da halakorik lortzea.

Landare transgenikoetako gene eraldatu edo eral-datu gabe horiek laborantzako beste landareei edobasalandareei sartzen zaizkienean, fluxu genetikoagertatzen da eta, orduan, organismo mota horreninguruko zalantzak sortzen dira:

1. Landareen eraldaketa genetikoak kontrolatugabeko metabolito berriak sorraraz ote ditzake etahalakoak kontsumitzen ditugunean alergiak edoantzekoak eragin?

2. Landare transgenikoak inbaditzaile eraginkorbihurtu daitezke, eta beste basalandareak ordezkatueta ekosistemen biodibertsitatea aldaraz dezakete?

3. Landareei txertatzen zaien antibiotikoen kontra-ko erresistentzia bakterioetara pasatu ote liteke eta

Amaia Ortiz*

“Eusko Jaurlaritzak, 2007an, laboretransgenikorik gabeko eremu izendatu

zuen EAE. Arduraren printzipioanoinarrituta egin zen hori, arriskurik ez

dagoela egiaztatzen duten ebidentziazientifikoak zalantzan jarri gabe”

NE

IKE

R-T

EC

NA

LIAArduraren printzipioa

oinarri

15I R I T Z I A K

Page 16: Transgenikoak ezbaian 142... · 2010-04-22 · zariek eurek finantzatu dutela esperimentua, azken batean. AEBetan, beste adibide bat aipa-tzearren, Nekazaritza Departamentuko ahotsek

horietatik gizakion edo animalien bakterio patogeno-etara, eta zenbait gaixotasun larri kontrolatzea zaildu?

Europan, barietate transgeniko bat erabili edo lan-datzeko baimena eman aurretik, arriskuen analisizorrotzak egiten ditu Elikagaien SegurtasunerakoEuropako Agintaritzak, EFSAk: lehen aipatutako ana-lisiak eta batzorde zientifikoak egin beharrekotzatjotzen dituen beste guztiak. Ez da ahaztu beharbatzordea Europako ospe handiko goi mailako zien-tzialariek osatzen dutela. Arriskuen ebaluazioak giza-kien eta animalien osasunarentzat arriskua eta inguru-men alderdiak besterik ez ditu neurtzen. Esan beharda, hala ere, analisi hori ez dela ohiko hobekuntzagenetikoaren bidez lortutako barietate berriak erregis-tratu eta baimentzeko egiten.

EBn laborantzarako baimendu berria den patatabarietatearen kasuan, EFSAk osasun eta ingurumenarriskuaren analisia egin eta 2006an barietate hori lan-tzearen aldeko txostena eman zuen, baina mugekin:patata horri erabilera industriala besterik ezin zaioeman, eta bertatik lortzen diren koproduktuak anima-liak elikatzeko bakarrik baliatu daitezke; inolaz ereezin dira gizakiak elikatzeko erabili (EFSA-Q-2005-023 zenbakidun Galdera). Patata horrek arrisku zan-tzurik ez duela baieztatu zuen txostenak, baina anti-biotikoen kontrako erresistentzia duten geneaklandaretik mikroorganismoetara pasatzeko arriskuaegon litekeela, hori bai, proportzio oso-oso txikian.Horregatik, patata lantzeko baimena eman zen bainaingurumen jarraipena egiteko plan bat aplikatzekobaldintzapean. Sartutako geneak transferentzia hori-zontalaren bidez beste landare edo mikroorganismo-etara pasatu direla adierazten duen zantzurik antze-manez gero, berehala kenduko litzateke baimena.

Bestalde, GEOak erabiltzen dituen laborantzareneta ohiko laborantzaren elkarbizitzaren testuinguruankontuan hartu behar dira, alde batetik, bi laborantzamoten nahasketarekin zerikusia duten alderdi ekono-mikoak eta, bestetik, GEOen produkzio alorretan lor-tutako uztak baldintzatu ditzaketen edo uzta horietaneragin ekonomikoak sorraraz ditzaketen alderdisozialak. EBk akordio eta gomendio ofizialak ezarriditu elkarbizitza bermatzeko helburuarekin herrial-deek estrategia eta jardunbide egokiagoak prestaditzaten, hau da, edozein nekazaritza mota, baita eko-logikoa ere, aukeratzeko benetako ahalmena edukidezaten. Horretarako, nekazaritzan jarraibide tekniko-ak eta kudeaketa jarraibideak ezarri ditu, laboreetan

nahasketak (polinizazio gurutzatua, haziak nahastea,eta abar) gertatzeko arriskua gutxitzeko.

Europako lege esparru horren barruan, Transgeni-korik Gabeko Eskualdeen Europako Sarea eratu zen2003an, labore transgenikoen aurka eta ohiko labo-reen alde egiten duten Europako 49 eskualde biltzendituen sarea. Eusko Jaurlaritzak, 2007ko otsailean,gizakiak edo animaliak elikatzeko labore transgeniko-rik gabeko eremu izendatu zuen Euskal AutonomiaErkidegoa eta, horrez gain, laborantza mota desberdi-nen elkarbizitzarako arau espezifikoak ezartzekokonpromisoa hartu zuen, betiere ohiko laborantzarieta laborantza ekologikoari babesik handiena emate-ko helburuarekin. Sarea osatzen duten eskualde guz-tiek nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenaren kalita-tean oinarritutako nekazaritza politikak garatu dituzte.Kalitatea, bertako barietateak eta artisau-produkzioa,eta nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearen lehia-kortasuna eta bideragarritasuna erabiltzen ahalegin-tzen dira bakoitza bestearengandik desberdintzeko.Deklarazio horiek guztiak arduraren printzipioanoinarrituta egiten dituzte, arriskurik ez dagoela egiaz-tatzen duten ebidentzia zientifikoak inolaz ere zalan-tzan jarri gabe. Euskadiri dagokionez, Eusko Jaurlari-tzak, bere eskumenak erabiliz, genetikokieraldatutako laboreak eta ohiko nekazaritza eta neka-zaritza ekologikoa aldi berean nola landu arautzenduen 93/2009 Dekretua onartu zuen iazko urtearenbukaeran. Ohiko ekoizpenak eta ekoizpen ekologi-koak babestea da dekretu horren helburua, lortutakolandare jatorriko produktuetan genetikoki eraldatuta-ko organismoak agertzea galaraziz eta, horrela, gene-tikoki eraldatutako laboreak eta nekazaritzako besteekoizpen modu batzuk benetan eta modu eraginko-rrean aldi berean lantzea lortuz.

* Neiker-Tecnaliako Landareen Produkzio eta Babeserako Saileko burua

I R I T Z I A K

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.227. zenbakiarekin banatua, 2010eko apirilaren 25ean)

16