Trukeme. Ekintza proposamena Zibaren Eguna ospatzeko

2
Asteon, Alkartu Ikastolako irakasle eta Trukemeko Jolas Laborategiko kide Josebak “erokeria ludiko zoragarria” proposatu digu, eta zalantzarik egin gabe, proposamenarekin bat egin dugu. Ekimenak Zibaren Eguna du izena, baita Peonza, Peon edo Baldufa ere, estatu mailako ospakizuna baita. Abentura honek Galizian du bere jatorria. Hala, Brinquedia (www.brinquedia.net ) elkarteak urteak daramatza jolas tradizionala sustatzen. Horietako bat Día do peon da: egun oso bat jolas tradizional horrekin aritzea. Ekitaldia azaroaren 11n egiten da (polo san martiño os peons a os camiños), baina aurten 9an egingo da, 11 igandea baita. Egun horretan, 12:00etan, Galiziako ehunka ikastetxetan, eta Euskadiko, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko zenbaitzuetan, ikasleak jolastokira aterako dira zibak dantzan jartzeko. Jarduera horretaz gainera, beste batzuk ere egingo dira. Hala, Alkartu Ikastolak ondokokoak proposatu nahi dizue: 1. Apainduriko ziben munduko II. erakustaldian parte-hartzea. Aurtengo leloa “Ziba handi batean bizi gara” da. Kontu sinplea da. Ziba hartu, gure irudimenean bilatu, eta zibak dekoratzeko gogoa berreskuratuko dugu, haurrak ginenean egiten genuen gisara. Ziba apaindu eta argazkia egingo diogu, [email protected] helbide elektronikora bidali, eta egun batez, ume izan nahi duten partaide guztien ziba dekoratuekin album digitala osatuko dugu. Sebastian Pino Andaluziako zibaren Peña Antequerana-ko sortzailearen hitzetan: “Jarri ziba bat zure bizitzan, eta zoriontsuagoa izango zara”. 2. Trukemeren Jolas Laborategiak egingo duen Ziba Egunean parte- hartzea. Trukemen horrenbeste gustatu zaigu ideia, non ospakizunekin bat egitea erabaki baitugu. Hala, azaroaren 13an, 18:00etatik 20:00etara, EDE Fundazioan, laborategiko saioan hainbat zibarekin arituko gara jolasean. Gure zibak apainduko ditugu, eta bururatzen zaigun guztia ere egingo dugu. Gurekin ospatu nahi izanez gero, zure izen eta deiturak bidaltzea baino ez duzu ondoko posta elektronikora: [email protected] 3. Horretaz gain, ekintza proposamen bat bidaltzen dizuegu zuen ikastetxeetan, elkarteetan,.. lantzeko: www.slideshare.net/trukeme/zibaren-eguna-ekintza-proposamena Ondoko esteketan informazio eta material gehiago jasotzen da: - Ekimenaren kartela, proposamenaren deskribapen orokorra, eta Ikastetxeentzako jardueren proposamen zehatzak: www.brinquedia.net - Apainduriko Ziben Nazioarteko II. Erakustaldia: www.aintzinakojolasak.blogspot.com.es/2012/10/dia-do-peon-2012-ziba-eguna-2012-dia- de.html - Jolas Laborategian parte-hartzeko gonbidapena (azaroa): www.slideshare.net/trukeme/jolasen-laborategia-azaroa Ekimen hauek zure gustukoak izatea espero dugu, baita ekimenokin bat egitea eta beste batzuk sortzea ere. ¡JOLASEZ BETERIKO BIZITZA BATEN ALDE!

Transcript of Trukeme. Ekintza proposamena Zibaren Eguna ospatzeko

Asteon, Alkartu Ikastolako irakasle eta Trukemeko Jolas Laborategiko kide Josebak “erokeria ludiko zoragarria” proposatu digu, eta zalantzarik egin gabe, proposamenarekin bat egin dugu. Ekimenak Zibaren Eguna du izena, baita Peonza, Peon edo Baldufa ere, estatu mailako ospakizuna baita. Abentura honek Galizian du bere jatorria. Hala, Brinquedia (www.brinquedia.net) elkarteak urteak daramatza jolas tradizionala sustatzen. Horietako bat Día do peon da: egun oso bat jolas tradizional horrekin aritzea. Ekitaldia azaroaren 11n egiten da (polo san martiño os peons a os camiños), baina aurten 9an egingo da, 11 igandea baita. Egun horretan, 12:00etan, Galiziako ehunka ikastetxetan, eta Euskadiko, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko zenbaitzuetan, ikasleak jolastokira aterako dira zibak dantzan jartzeko. Jarduera horretaz gainera, beste batzuk ere egingo dira. Hala, Alkartu Ikastolak ondokokoak proposatu nahi dizue: 1. Apainduriko ziben munduko II. erakustaldian parte-hartzea. Aurtengo leloa “Ziba handi batean bizi gara” da. Kontu sinplea da. Ziba hartu, gure irudimenean bilatu, eta zibak dekoratzeko gogoa berreskuratuko dugu, haurrak ginenean egiten genuen gisara. Ziba apaindu eta argazkia egingo diogu, [email protected] helbide elektronikora bidali, eta egun batez, ume izan nahi duten partaide guztien ziba dekoratuekin album digitala osatuko dugu. Sebastian Pino Andaluziako zibaren Peña Antequerana-ko sortzailearen hitzetan: “Jarri ziba bat zure bizitzan, eta zoriontsuagoa izango zara”. 2. Trukemeren Jolas Laborategiak egingo duen Ziba Egunean parte-hartzea. Trukemen horrenbeste gustatu zaigu ideia, non ospakizunekin bat egitea erabaki baitugu. Hala, azaroaren 13an, 18:00etatik 20:00etara, EDE Fundazioan, laborategiko saioan hainbat zibarekin arituko gara jolasean. Gure zibak apainduko ditugu, eta bururatzen zaigun guztia ere egingo dugu. Gurekin ospatu nahi izanez gero, zure izen eta deiturak bidaltzea baino ez duzu ondoko posta elektronikora: [email protected] 3. Horretaz gain, ekintza proposamen bat bidaltzen dizuegu zuen ikastetxeetan, elkarteetan,.. lantzeko: www.slideshare.net/trukeme/zibaren-eguna-ekintza-proposamena Ondoko esteketan informazio eta material gehiago jasotzen da: - Ekimenaren kartela, proposamenaren deskribapen orokorra, eta Ikastetxeentzako jardueren proposamen zehatzak: www.brinquedia.net - Apainduriko Ziben Nazioarteko II. Erakustaldia: www.aintzinakojolasak.blogspot.com.es/2012/10/dia-do-peon-2012-ziba-eguna-2012-dia-de.html - Jolas Laborategian parte-hartzeko gonbidapena (azaroa): www.slideshare.net/trukeme/jolasen-laborategia-azaroa Ekimen hauek zure gustukoak izatea espero dugu, baita ekimenokin bat egitea eta beste batzuk sortzea ere. ¡JOLASEZ BETERIKO BIZITZA BATEN ALDE!