tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko...

10
2019 | martxoa | 2 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak E z al zaizu gertatzen inoiz baino informa- tuago zaudela, inoiz baino kritikoago, identifikatzeko gai zarela gure desgrazia guztiek non duten muina eta nola fun- tzionatzen duten zapalkuntza sistemek, kexatzen eta argudiatzen profesional bat zarela, irakurtzen eta apunteak hartzen ere bai… bai- na gero ez dakizula negatibotasun horri guztiari buelta ematen? Haserrea, nekea kanalizatzen? Lehen sortu egiten zenuen, baina orain dena dago esanda, dena daukazu irakurrita edo idatzita –ez, baina hala uste duzu–. Kexatu zara prosa eta poesia forma po- sible guztietan, eta orain ez dakizu pozetik sortzen. Ez dakizu eraikitzen, hori beti delako zailagoa dena harrika eraistea baino. Paper zuriaren aurrean jarri eta “zer dago txarto? zer kritikatu dezaket?” galde- tzeko ohitura hartzen duzunean idazten hasi aurre- tik, hor, zure benetako egitekotik ihes egiten ari za- ra. Lan bat egin behar duzunean etxea jasotzen eta hautsak garbitzen hastean bezala; inguruko desorde- na txukuntzeak ematen duen baretasuntxoaz go- zatuko duzu, baina lana bestea zen. Zailagoa zen bestea. «Infernu honetan ero- tzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Jo- xan Artzek, baina nola? Noiz utzi zizun infernuak espazio bat, distantzia bat sugarretatik, aspertzeko denbora, izkina batean eseri, eta zer, eta olerkiak idazteko? Produktibitatearen antagonia, diru ziurra- ren uxatzailea, poesia! Nik ere idazten nituen garai batean, ez dakit noiz utzi nion. Amak esan didanean Garbigunera doala eta ea institutu garaiko koader- noak botako dituen, ezetz erantzun diot lehen. Kla- sean idatzi eta marraztu egiten nuen, irakaslearen ahotsaren oihartzuna urrunean zela. Aspertzeak he- goak ematen ditu, zuk joan nahi duzun lekura joa- ten uzten dizu, normalean iritsiko ez zinatekeen le- kuetara. Unibertsitatean berdin egiten nuen. Masterrean ja ez, hor ez zen olerkirik, hor nik or- daintzen nuen. Diruaren –gabeziaren– ardura dau- kadanetik utzi diot niretzako idazteari, denbora har- tzeari. Eta haserre nago. Horregatik irteten zaizkit batzuetan artikulu hain pertsonalak, etxeko koader- noan idatzi beharko nituzkeenak hemen eskapatzen zaizkidalako. Barkatuko didazu. Beste batzuek eska- tuta ez bada, ez zait idaztea ateratzen. Beharrezkoa delako gela bat norberarena, eta baita etxe bat nor- berarena, eta ahalko balitz baita ere herentzia bat osabaren batena, arazoak konpontzeko. Baina ez di- ra iristen, osaba aberatsak izatea ere ez dagokigula- ko guri. Haserretik ezin da sortu, estresetik ez dago irudi- menik, dirurik gabe ez dago aspertzeko denborarik. Identifikatu dut infernua, badakit zeintzuk diren errudunak, erotzeko puntuan nago. Nola idazten ze- nituen olerkiak, Artze? Niri denak erretzen zaizkit idazten hasi orduko, infernuz eginak daude. Hain- beste denbora lapurtzen diot neure buruari aisialdi- tik, non gaur ia amaitu gabe neukan liburu bat itzuli baitut liburutegian, gaur zelako itzultzeko data, eta total, sekulako nobela da baina ez daukadanez den- borarik amaitzeko, ba tira… Azkenean neure buruari zaplazteko sinboliko bat eman, eta atzeratu egin dut itzulera data beste hiru astez. Baina beti horrela. Nik ere hasi nahi nuke edertasunaren bila, zorio- naren bila, bizitzaren zentzuaren bila gauza zatarre- tan bada ere, baina ezin dut daukadan haserre eta injustizia sentsazio hau azaletik erantzi. Sugarreta- tik gertuegi nago. { koadernoa } Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi zizun infernuak espazio bat, distantzia bat sugarretatik, aspertzeko denbora, izkina batean eseri, eta zer, eta olerkiak idazteko? Nerea Ibarzabal Salegi hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko...

Page 1: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

2019 | martxoa | 2

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Ez al zaizu gertatzen inoiz baino informa-tuago zaudela, inoiz baino kritikoago,identifikatzeko gai zarela gure desgraziaguztiek non duten muina eta nola fun-tzionatzen duten zapalkuntza sistemek,kexatzen eta argudiatzen profesional bat

zarela, irakurtzen eta apunteak hartzen ere bai… bai-na gero ez dakizula negatibotasun horri guztiaribuelta ematen? Haserrea, nekea kanalizatzen? Lehensortu egiten zenuen, baina orain dena dago esanda,dena daukazu irakurrita edo idatzita –ez, baina halauste duzu–. Kexatu zara prosa eta poesia forma po-sible guztietan, eta orain ez dakizu pozetik sortzen.Ez dakizu eraikitzen, hori beti delako zailagoa denaharrika eraistea baino. Paper zuriaren aurrean jarrieta “zer dago txarto? zer kritikatu dezaket?” galde-tzeko ohitura hartzen duzunean idazten hasi aurre-tik, hor, zure benetako egitekotik ihes egiten ari za-ra. Lan bat egin behar duzunean etxea jasotzen etahautsak garbitzen hasteanbezala; inguruko desorde-na txukuntzeak ematenduen baretasuntxoaz go-zatuko duzu, baina lanabestea zen. Zailagoa zenbestea. «Infernu honetan ero-

tzeko beldur bazara, idatzitzazu olerkiak», zioen Jo-xan Artzek, baina nola?Noiz utzi zizun infernuakespazio bat, distantzia batsugarretatik, aspertzekodenbora, izkina bateaneseri, eta zer, eta olerkiakidazteko? Produktibitatearen antagonia, diru ziurra-ren uxatzailea, poesia! Nik ere idazten nituen garaibatean, ez dakit noiz utzi nion. Amak esan didaneanGarbigunera doala eta ea institutu garaiko koader-noak botako dituen, ezetz erantzun diot lehen. Kla-sean idatzi eta marraztu egiten nuen, irakaslearenahotsaren oihartzuna urrunean zela. Aspertzeak he-goak ematen ditu, zuk joan nahi duzun lekura joa-ten uzten dizu, normalean iritsiko ez zinatekeen le-kuetara. Unibertsitatean berdin egiten nuen.Masterrean ja ez, hor ez zen olerkirik, hor nik or-

daintzen nuen. Diruaren –gabeziaren– ardura dau-kadanetik utzi diot niretzako idazteari, denbora har-tzeari. Eta haserre nago. Horregatik irteten zaizkitbatzuetan artikulu hain pertsonalak, etxeko koader-noan idatzi beharko nituzkeenak hemen eskapatzenzaizkidalako. Barkatuko didazu. Beste batzuek eska-tuta ez bada, ez zait idaztea ateratzen. Beharrezkoadelako gela bat norberarena, eta baita etxe bat nor-berarena, eta ahalko balitz baita ere herentzia batosabaren batena, arazoak konpontzeko. Baina ez di-ra iristen, osaba aberatsak izatea ere ez dagokigula-ko guri.Haserretik ezin da sortu, estresetik ez dago irudi-

menik, dirurik gabe ez dago aspertzeko denborarik.Identifikatu dut infernua, badakit zeintzuk direnerrudunak, erotzeko puntuan nago. Nola idazten ze-nituen olerkiak, Artze? Niri denak erretzen zaizkitidazten hasi orduko, infernuz eginak daude. Hain-beste denbora lapurtzen diot neure buruari aisialdi-

tik, non gaur ia amaitu gabe neukan liburu bat itzulibaitut liburutegian, gaur zelako itzultzeko data, etatotal, sekulako nobela da baina ez daukadanez den-borarik amaitzeko, ba tira… Azkenean neure buruarizaplazteko sinboliko bat eman, eta atzeratu egin dutitzulera data beste hiru astez. Baina beti horrela. Nik ere hasi nahi nuke edertasunaren bila, zorio-

naren bila, bizitzaren zentzuaren bila gauza zatarre-tan bada ere, baina ezin dut daukadan haserre etainjustizia sentsazio hau azaletik erantzi. Sugarreta-tik gertuegi nago. •

{ koadernoa }

Olerkiak infernuan

«Infernu honetan erotzeko beldur bazara,idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek,baina nola? Noiz utzi zizun infernuakespazio bat, distantzia bat sugarretatik,aspertzeko denbora, izkina batean eseri,eta zer, eta olerkiak idazteko?

Nerea Ibarzabal Salegi

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

herritarrak

Bizitzan zortehandia izanduela sentitzendu Txaro Artea-ga Ansak (Do-nostia, 1944),

etengabe ikasteko aukeraeman dioten bi ofizio izan di-tuelako; Herri Irratian kazetaribezala aritu da hogeita hamarurte inguruan eta Emakunde-ko lehen zuzendaria izan da.Bizitzan erabakiak hartu behardira eta berak ez omen duinoiz beldurrik izan erabakiakhartzeko. Orain, ondo bizitzen eta on-

do zahartzen saiatzea da bereerronka. Feminismoan segi-tzen du, militantzian, borro-kan. Eta beti irribarrez, «posi-ble da zuk eta ingurukoekbizitza on bat edukitzeko bo-rrokatzea umore txarreanegon gabe. Borrokari zentzupositiboa ematen diot».

Buruan duzu noiz sentitu ze-nuen lehendabizikoz emaku-meen eta gizonen arteko pa-rekidetasun eza?Bai, oso garbi gainera. Orainfeminismoaren laugarren ola-tuan gaudela esaten da. Nik,hirugarrena hartu nuen,70eko hamarkada inguruan.68ko maiatzaren bueltan gizo-nen eta emakumeen artekodesberdintasunei buruzkogauza asko entzuten hasi nin-tzen. Gogoan daukat 1975eanMexikon emakumearen ingu-ruko lehen Nazioarteko Batza-rra izan zela. Handik ere iris-ten ziren oihartzun batzuk,gutxi, baina nik igarri nituen.Hemen ere hasiak ziren ema-kume batzuk elkartzen, haus-nartzen… tanta gutxi batzukhasi ziren. Ni segituan kontu-ratu nintzen zentzuzko gauzakesaten zituztela. Niregan

oihartzun bat izan zuen ho-rrek guztiak. Nolabait, izenajarri nion barruan lehenagotikneukan sentimendu bati, ego-nezin bati. Nire familian ema-kume asko eta oso indartsuakizan dira beti, nire ama adibi-dez. Eta ni konturatuta nengo-en ez zegoela berdintasunik.Feminismoari esker, gizarteanikusten nuen eta bidezkoa iru-ditzen ez zitzaidan egoera batiizena jarri nion. Eta segituankonturatu nintzen feminismo-ak bazuela zerbait atzetik, ezalferrik 300 urteko historiailustratua zuen. Eta sentitunuen nire amak eta nire ize-bek beren bizitzan zehar eginzuten borrokak eta ahaleginakbazeukala teoria bat, emaku-me askok –eta gizon batzuk–horri buruz asko ikertu etaidatzi zutela.

Ordurako Herri Irratian arizinen lanean. Bai. 19 urte nituela sartu nin-tzen irratian, kasualitatez. La-gun bat laguntzera joan eta niere animatu nintzen frogakegitera. Betidanik antzerkiaeta horrelakoak egin izan di-tut, gustatzen zitzaidan jen-daurreko jardun hori, baina eznuen horrelako asmorik. Be-rez, kanpora joateko asmoanuen. Baina ama hil egin zeneta hemen geratu behar izannuen. Eta, kasualitatez, irrati-ko atea ireki zitzaidan. Feminismoaren inguruko

interesa piztu zitzaidanean,orduko feminista guztiakekartzen nituen irratira elka-rrizketatzera. Artean, oso gu-txi ziren. Kazetaritzari esker,feminismoan lehen lerroanzebiltzanak ezagutzeko aukeraizan nuen. Garai berean, Donostiako

emakume talde batean hasi

nintzen militatzen. Orduan,oraindik indarrean dagoen ez-tabaida bat zegoen puri-pu-rian: feminismo instituziona-la edo ez instituzionala. Nolaegin aurre patriarkatuari, era-kundeen barrutik edo kanpo-tik? Nik ordurako galdetzennion nire buruari: «Zergatikbata edo bestea? Zergatik ezbiak?». Uste nuen –eta ustedut– osagarri izan daitezkeela.Erakundeek gizartearen eska-kizunak jaso behar dituzte etahoriek betetzeko tresnak sortubehar dituzte. Finean, feminismoak ekin-

tza sozial eta politiko guztienerdigunean bizitza jarri behardela eskatzen du. Eta erakun-deek eskaera horri erantzunbehar diote beharrezkoak di-ren erremintak sortuz.

Kaleko feminismotik era-kundeetakora pasatu zinengero. 1988an Emakunde sortuzuen Lakuako Gobernuak etazu izan zinen bertako lehenzuzendaria. Ni kaleko feminista nintzeneta kaleko feminista naiz. Horjarraitzen dut. Emakunden lanegin nuen 11 urtez, dena egite-ko zegoen garaian. Nolabait,egitura bat sortu genuen, erre-mintak eta tresnak jarri geni-tuen emakumeen eskura, be-ren eskubideen defentsan.Munduko feminismoak esatenzuena hona ekartzeko ahalegi-na ere egin genuen; batzarrak,ikastaroak, hitzaldiak... dene-tarik antolatzen genuen infor-mazioa eta teoria zabaltzeko.Erakundea ideologikoki ongijanzten saiatu ginen, borrokakoinarri sendoa izan zezan, hel-buruak garbi izateko. Eta, ho-rrez gain, existitzen ez zirentresnak eta egiturak sortzensaiatu ginen.

«Adi egoteko garaia da, patriarkatuak mozorrofeminista ugari dauzkalako»

TXARO ARTEAGAANSA

Atzera begira bezala begiratzen du aurrera,

egindakoa adina edo gehiago delako

egiteko dagoena. Feminismoak ondo

bizitzen lagundu diola aitortzen du,

konbentzituta dagoelako jendartea

hobetzeko indar transformatzailea dela.

Amagoia Mujika Telleria

KAZETARIA ETA EMAKUNDEKOLEHEN ZUZENDARIA

Page 3: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

2019 | martxoa | 2

GAUR8• 22 / 23

Orain udaletxe guztietandaude berdintasun teknika-riak, sare asko daude erakun-deetan eta erakundeetatikkanpo, elkarte asko daude...Oraindik asko dago egiteko,baina dagoeneko badaukaguarkitektura bat, oinarrizko egi-tura bat. Gauza bat da parekidetasun

ezaren kontzientzia izatea, zer-bait gaizki dagoenaren intui-zioa izatea, baina horren kon-tra egiteko bideak eraiki behardira eta hori oso zaila da. Ema-kunde sortu zenean, horretanaritu ginen. Horretarako be-giak eta belarriak erne geni-tuen, munduan gertatzen ze-nari zorrotz begiratzen genioneta edozein tokitara joaten gi-nen ikastera, esperientziakezagutu eta gurera ekartzeko.Sekulako lantaldea genuen.

Hasieran ezetza eman zenionEmakundeko lehen zuzenda-ria izateko eskaintzari. Bai. Ni feminista nintzen, bai-na erakundeak ez nituen eza-gutzen. Nire helburuetan ezzegoen eta handiegia irudituzitzaidan hasieran. Ezetz esannien, baina egun batzuetanpentsatzeko eskatu zidaten.Etxera bueltatu eta senarrarieta alabari kontatu nien eginzidaten eskaintza. Senarrakesan zidan zergatik esan nuenezetz, berak oso gai ikustenninduela. Eta alabak, berdin,“ama lan hori zurea da”. Egia esan, gizonezkoa ba-

nintz, seguru ez nukeela niregaitasuna zalantzan jarriko.Emakumeek, berriz, askotanegiten dugu hori. Gainera, gu-re gainean jartzen den exijen-tzia maila askoz handiagoa da.

Hasiera hura ez zen errazaizango. Oso zaila izan zen. Toki guztie-tatik erasotzen gintuzten, ba-rrutik eta kanpotik. Denetarikesaten ziguten. Garai hartanez zen erraza feminista izatea.Egia da sekulako astakeriak

entzun genituela eta toki asko-tatik jaso genituela erasoak.Baina helburua garbi badauka-zu, zure borroka zilegia dela si-nesten baduzu, arrazoia dau-kazula konbentzituta bazaude,ateratzen duzu indarra aurre-ra egiteko.

2005ean, Berdintasun Legea.Orduko hitzaldian Ibarretxekmaskulinitate berriez hitzegin zuen. Lorpen izugarria izan zen etaJuan Jose Ibarretxek emanzion bultzada ezinbestekoa

izan zen. Legea onartu aurre-tik esan zidanez, berari hainzentzuzkoa iruditzen zitzaiongure aldarrikapena, ez zuelabeharrezkoa ikusten legea.Baina konturatu omen zenbaietz, erabat beharrezkoa zelatresna hori sortzea eta bultza-tzea, feminismoaren kontrakoerreakzioa uste zuena bainobortitzagoa zelako. Bere lagun-tza ezinbestekoa izan zen. Nikez dut inoiz entzun politikobat, ordubetez, gai horri buruzhitz egiten irristatu gabe. EtaIbarretxek egin zuen.

Sekulako lorpena izan zenBerdintasun Legea, baina ezda betetzen. Ez, ez da erabat betetzen. Bai-na badaukagu nora jo eskubi-deak defendatzeko. Feminis-moa pentsamendu politiko

eraldatzailea da. Gizartea eral-datu nahi dugu, denon mese-detan, pertsonen mesedetan.Baina gauza asko-asko daudetransformatzeko, eta horieta-ko asko oso gure barrukoak.Sentimenduak eskubideekinelkartzen direnean, oso zailada borroka. Horregatik eskuza-balak izan behar dugu, nondikgatozen ikusi behar dugu etaitxaron egin beharko dugu,gauzak ez direlako egun bate-tik bestera aldatzen. Konstan-teak izan behar dugu, pazien-tzia izan eta aldaketa batzuketorriko dira.

Zuk esana da guztiari gerradeklaratu baino, hobe delahelburuak ondo zehaztu etaindarrak horretara jartzea. Emakume asko daude haserre,egonezinez, eta ez dakite zer-

IBILBIDEATxaro Arteaga Ansa(Donostia, 1944) HerriIrratian hasi zen kazetarilanetan, 1963an.EITBren sorreran partehartu zuen eta telebistanere lan batzuk eginzituen. Hogeita bost urtejarraian irratian aritu etagero, 1988anEmakundeko lehenzuzendari izendatuzuten. 1999an utzizuen kargua, bainaEmakundekozuzendaritzan laneansegitu zuen 2005era arte. Irratira bueltatu etabertan osatu zituen bereazken lan urteak.

“Argazkiak: Andoni CANELLADA | FOKU

Page 4: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

herritarrak

gatik. Feminismoak izena jarridio egonezin eta haserre horri,eta oraindik beste gauza asko-ri izena jarri beharko dio. Gauregun jende gazte asko dagooso ondo prestatuta, gauzakoso garbi dituena eta horreksekulako poza ematen dit. Gu-re garaiko emakumeek bultza-tu dugu hori eta horregatiksentitzen naiz hain kontentu.Baina, bai, feminismoak osogarbi izan behar ditu zeinizango diren etorkizuneko be-re erronka nagusiak.

Zeintzuk dira, zure ustez,erronka horiek? Giza eskubideen krisi uniber-tsal batean murgilduta gaudeeta emakumeen eskubideakgiza eskubideak dira. Hori osoozen aldarrikatu zen 1995ekoPekineko Batzarrean. Egia da aurrerapen handiak

izan direla. Ni, esan bezala, fe-minismoaren hirugarren ola-tutik nator eta orain laugarre-nean gaude. Gaur egungofeministak historia ilustratu-ko hirurehun urteren ondo-rengoak gara nolabait. Guk,hirugarren olatukoek, azpiegi-tura eta arkitektura batzuensorrera bultzatu genuen. Etaorain zer dago? Nire ustez za-rata eta nahaste handia dago.Badirudi edozer gauza dela fe-minismoa eta edozein dela fe-minista. Ez genuke ahaztu be-har feminismoa filosofia batdela, tradizio intelektual luze-ko mugimendu politikoa,marko teorikoa eta hiru men-deko historia daukana. Femi-nismoa ez da edozer gauza.Teoria politiko guztiek bezala,feminismoak gutxienekoideia-nukleo bat dauka. Etahori ez bada errespetatzen, ezgara feminismoaz ari. Kontu handiz ibili behar du-

gu patriarkatuak egiten duenfeminismoaren jabetzarekin.

Beti gertatu izan da eta orainere gertatzen ari da, nabar-men. Horregatik, berriz esa-nahiz jantzi behar da generoa-ren kontzeptua. Aurrerapen garrantzitsuak

eman dira eta horietako batgertatu den bakoitzean, erre-akzio bat izan da parean. Badaliburu zoragarri, Susan Faludi-ren “Reacción”, AEBetan 80kohamarkadan gertatutakoa ja-sotzen duena. Emakumeenaurrerakada nabarmena ger-tatu zen eta, ondorioz, erreak-zio matxista bat izan zen.Orain antzekoa gertatzen da. Badira erraz ikusten diren

erasoak, sektore kontserbado-reetatik datozenak adibidez.Horiek garbi ikusten ditugu.Baina ez dugu ahaztu beharneoliberalismoa patriarkatua-ren aliatu perfektua dela etabadirela askoz ere erreakzioezkutuagoak, nahasgarriago-ak. Neoliberalismoak asimila-tu egiten ditu feminismoaren

«Neoliberalismoak

asimilatu egiten

ditu feminismoaren

ideia batzuk,

bereganatu egiten

ditu eta horrek asko

despistatzen du,

zalantzan jartzen

baitu teoria

feministaren

subjektua bera:

emakumea»

ideia batzuk, bereganatu egi-ten ditu eta horrek asko des-pistatzen du, zalantzan jar-tzen baitu teoria feministarensubjektua bera: emakumea.“Denok gaude borroka hone-tan”, “emakumeen eta gizonenkontua da”... eta antzekoideiak zabaltzen ditu. Ezin dira feministatzat har-

tu feminismoaren subjektupolitikoa zalantzan jartzen du-ten ideiak. Emakumea da fe-minismoaren subjektu politi-koa. Hori ez genuke inoizahaztu behar. Generoarenkontzeptuarekin gertatzen aridena nahasmen horren adibi-de da kasu. Generoa feminis-moak pentsatu eta sortu zueneta orain, askok, edonola era-biltzen dute, sexuaren lekuanaskotan. Ez dakite zertaz aridiren ere. Generoa eraikuntzasozial bat da, sexuaren arabe-ra inposatzen diren rolen etaezaugarrien bilduma. Finean,zure sexuaren arabera zer eta

nola izan behar duzun agin-tzen dizu generoak. Eta, ondo-rioz, pertsonen garapen askeamugatzen du nabarmen. Ge-neroa eraikuntza sozial etapolitikoa da. Hori oso garbiizan behar dugu.

Adi egoteko garaia da, beraz. Bai, zalantzarik gabe, patriar-katuak mozorro feministaugari dauzkalako. Baina, zo-rionez, gaur egun emakumegazteak oso kontzientziatutaeta prestatuta daude eta mo-zorro horiek identifikatzekogaitasuna daukate. Patriarka-tua eta neoliberalismoa femi-nismoarekin egiten ari direnagertutik zaindu behar dugu.Baina ziur naiz feminismoaklider oso indartsuak dituelahorri aurre egiteko. Aurrera-penak ez dira alferrik gertatu,gaur egungo emakumeeknahiko indar eta jakintza ba-daukate horri aurre egiteko.Seguru nago.

Page 5: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

2019 | martxoa | 2

GAUR8• 24 / 25

Zaintzak buruhauste handiaksortzen jarraitzen du. Horiere nahiko erronka da, ezta? Zaintza ondasun publikoa delaaldarrikatu behar dugu. Priba-tua baldin bada –eta hori daneoliberalismoaren helburua–ez dira zaintzarako tresna pu-blikoak sortzen. Eta, ondorioz,zaintza muga bat eta karga batizan daiteke. Alor horretan, ezda gauza berezirik asmatu be-har, badira zaintza ardura pu-bliko bezala kudeatzen dutenherriak. Horiek begiratu bainoez dugu egin behar. Sozializa-zio prozesuan, zaintza emaku-mearen gain utzi da. Kontratusozial hori aldatu behar da etazaintza unibertsalizatu. Zain-tza ziurtatu eta denon arteanbanatu behar da. Eta erakun-deek horretarako tresnak bide-ratu behar dituzte.

Feminismoak erritmo des-berdinak dauzka. Beharrez-koak dira denak? Zalantzarik gabe. Marina Subi-ratsek esaten duenez, feminis-moa erreka baten parekoa da.Garbi-garbi sortzen da hangoian, mendian. Bidean adardesberdinak sortzen zaizkioeta itsasoan bukatzen da.Amaieran dena nahastuta da-go, zikinkeria dago, eta hor eremugitu behar du. Gizartean ikuspuntu politi-ko asko daude eta denen arte-an lan egin beharko lukete jen-dearen bizitza hobetzeko.Finean, hori da helburua, ezta?Feminismoan, berdin, erritmodesberdinak daude, baina gar-bi izan behar dugu zein denhelburua, guztion helburua.

Gaur eguneko emakume gaz-teak askotan aipatzen dituzu.Zure gaztaroan gauzak beste-la ziren, ezta? Ni irratian lanean hasi nintze-nean, nire lagun askok ondo-

rioztatu zuten etxetik kanpolana egin behar nuela diruabehar nuelako. Bestela, beha-rrik ez banu, ez nukeela egin-go. Garai hartan emakumegehienek ez zuten lan egitenetxetik kanpo. Ez zuten pen-tsatu irratian lan egitea nirehautu librea izan zenik. Egiada dirua behar nuela, bainaegia da, era berean, izugarrigustatzen zitzaidala nire lana. Orain, nire bizitza errepasa-tzen dudanean, konturatzennaiz nire borrokak, nire mili-tantziak, askatasunaren alde-koak izan direla. Askatasuna-ren alde jardutea izan da niremotorra, pertsonaren helburunagusia askea izatea dela pen-tsatzen dudalako.

Zure etxeko emakumeak erekasta berezikoak ziren. Bai, egia da hori. Eta uste dutnire ibilbidean zerikusia izan

duela horrek. Gure amak etaizebek etxetik kanpo lan egi-ten zuten. Ez hala nahi zutela-ko, beharra zutelako baizik. Etanire etxean lanen banaketaikusi izan dut txikitatik. Aitaketxeko-lanak egiten zituen etahorregatik gaizki begiratzenzioten, bereak ez ziren lanakegiten zituen gizagaixoa balitzbezala. Guk oso garbi genuen aurre-ra egiteko beharrezkoa genue-la askatasun ekonomikoa, ezinginela gizon baten mendeegon. Eta horregatik garrantzi-tsua zen etxetik kanpo lanegitea. Baina nire amak erenahiko garbi zeukan hori. NikParisera joan nahi nuen fran-tsesa ikastera. Ez nekien osoondo nire bizitzarekin zeregin nahi nuen, baina bane-kien ez zitzaidala gehiegi gus-tatzen gizartean zegoena. Ai-tak eta anaiek ez zuten nahi ni

Parisa joatea, zer gertatukoere. Amak, berriz, hasieratikbabestu eta bultzatu ninduen.Aparta zen gure ama. Eta ize-bak ere berdin. Sekulako aha-legina egin zuten guk ikaske-tak egiteko, unibertsitaterajoateko... Beraiek bazekiten ja-kinduriak askatasuna ematenduela.

Orain ere talde feminista ba-tean zabiltza. Bai, oinarrizko feminismoannabil, oso gustura gainera. Al-tzako Hegaldi elkartean ibil-tzen naiz eta baita Redagi Gi-puzkoako Emakume ElkarteenSarean ere. Ahalduntzea lan-tzen ari gara bereziki, oso ga-rrantzitsua delako. Nire erron-ka pertsonal bat da, emakumeasko ari gara elkarrekin ahal-duntzen. Genero sistema noneta nola oinarritzen den ikus-ten duzunean, zure izatea nolaeraiki duzun hain garbi ikus-ten duzunean, ezinezkoa daatzera bueltatzea. Niri feminis-moak izugarri lagundu dit bi-zitzen, ondo bizitzen gainera.Eta ez inoren kontra.

Joan den urteko Martxoaren8an olatua berezi etorri zen. Bai, deialdiak emakumeen on-doezarekin eta haserrearekinkonektatzen asmatu zuelako.Patriarkatuaren estrategia gar-bia izan da beti: zatitu eta ga-raitu. Horregatik, emakumeenarteko elkartasuna eta eskuza-baltasuna ezinbestekoak dira.Sororitatea ezinbestekoa da.Botereak ez du nahi, beretzatarriskutsua delako, emakume-ak elkartu eta gure arteko el-kartasuna lantzea. Lehen ezzuen nahi hori eta orain ere ezdu nahi. Emakume bakoitzak, bizi-tzak jarri duen toki horretatik,egin behar du feminismoarenalde.

«Genero sistema

non eta nola

oinarritzen den

ikusten duzunean,

zure izatea nola

eraiki duzun hain

garbi ikusten

duzunean,

ezinezkoa da atzera

bueltatzea. Niri

feminismoak

izugarri lagundu dit

bizitzen, ondo

bizitzen gainera. Eta

ez inoren kontra»

Page 6: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 7: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

2019 | martxoa | 2

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Sara Majarenas mintzeko inten-tzioz haren alaba hiltzen saiatuzen gizona aske utzi du epaile-ak. Nola?! Zer?! Zergatik?!

Ba bai, halaxe da, ez omen dago arra-zoirik preso mantentzeko. Serio? Bi ur-teko alabari hainbat labankada emanondoren, eskuak oraindik odoletan,polizia etxera joan eta «alaba hil dut»esan zuen gizon horrek; hilketa batonartu zuen, txikiaren senitartekoeihotz-hotz telefonoz deitu eta barre ar-tean haurra hil zuela esan zien, eta, bi

urte ondoren, epaiketa egin arte espe-txealdia luzatzeko eskaera egin oste-an, aske utzi dute esanez luzapen horiez dela beharrezkoa. Serio?Baina zein mundutan bizi gara? Ze

justizia mota du herrialde honek? Zergehiago behar da ba gizon hori libre ezizateko? Eta ez naiz ni espetxearen de-fentsa egingo duena, ez, ez baitut ins-tituzio horretan sinisten. Nik kasu ho-netan, gainera, beste justizia mota batezarriko nuke! Baina zein froga gehia-go behar dituzue? Ez al da ba kasu hau

larri eta argia? Kasu hau ez bada larria,zein da ba? Baina ez, ez da hori, ezta?Izarren ama, Sara, ez balitz euskal pre-so politiko bat, benetan gizon hau askeutziko zenukete? Ez da izango ba bestemendeku bat?!Nik jada ez dakit zer pentsatu, La

Manada-ren auzia eta gero, uste nuenbeste eskandalu judizial bat ikusi artedenbora pasako zela, baina ez. Hamai-ka ikusteko jaioak gara… Orain jadaziur naiz dena dela posible espainiarjustizian. •

hutsa

Serio?

Miren AzkarateBadiola

hutsa

Garapenaren izenean baserri za-harra eraistera behartua, derri-gortua, izan den gizakiaren bo-rroka juridiko, psikologiko,

emozionala erakusten duen “BasqueSelfie” filma ikustera bildu ginen zine-mara. Ama lurraren, baserriaren, jaiote-txearen, tradizioaren, patrimonioarendefentsa unibertsala da; indigenak, ber-tako nekazariak, herri txikiak, mundukolurralde desberdinetan ematen den bo-rroka horren lekuko. Filmaren ikuspegi artistiko edo gaia-

ren sakontasunetik harago euskal ikus-pegiarekin landua izanak eransten dioberezitasuna eta sortu du interesa. Halaere, zenbaiten ustetan, filmaren izenbu-rua ingelesez eman izanak, kontaketari

koherentzia murrizten dio. Izan ere,merkatuak baserria galbidean jarri duenmoduan, ez ote da koherentzia eza, fil-ma hobeto saltzearen mesedetan euska-raz izendatzeari uko egitea?Gaiari dagokionez, garapena ez da ba-

serria eraistearen erruduna. Garapena-ren atzean erabaki politikoak daude, etaerabakiak politikoek hartzen dituzte,izen-abizenak dituzten alderdi politiko-ek eta gizon-emakumeek. Herriko zine-man filma ikustera bildutakoen arteanbaziren abiadura handiko trenaren afe-rak eraginda lurrak, etxebizitza galduta-koak, kaltetutako baserri jabeak, baitaUdalak onartutako Hirigintza Plangin-tzak eraginda euren borondatearen kon-tra etxebizitza saltzera eta eraistera be-

hartuak izan direnak ere. Ikusten ari gi-nenarekin arrazoiz eta sentimenduzidentifikatuak asko eta asko. Horien ar-tean, filmaren amaieran, gaiak sortzenduen samina haserre bilakatzeko moti-boa aurkitu zuten hainbatek, ikusteannola, herrian abiadura handiko trenareneraikuntzaren bultzatzaile eta aipaturi-ko Hirigintza Plangintzaren sustatzaileizan zen herriko EAJko alkate ohia, fil-meko protagonistari bostekoa eman etazoriontzera bildu zen. Ez dakigu filma-ren edertasunagatik, baserria eraisteaksortzen zion saminagatik ala baserria-ren defentsan eginiko borrokarengatikzoriondu zuen, baina keinuaz jabetu gi-nenoi, politikari horien azal gogorrazkonturatzeko balio izan zigun. •

0hutsa

Kameleoiak

Antton Izagirre

Page 8: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

herritarrak

tzuk ezagutu du Bilbaori eza-rri dioten zigorra.Frantziako selekzioak irabazi

zuen urrezko domina; selek-zioko kideak, baina, BixintxoBilbao, Mathieu Ospital, PeioGixandut eta Peio Larralde zi-

ren, euskal herritarrak guz-tiak. Podiumean zirela, urrez-ko domina kolkoan eta “LaMarsellaise” megafonian, iku-rrina atera zuen Bilbaok etaekitaldia amaitu arte astinduzuen. Lau hilabeteren buruanNazioarteko Federazioaren Di-ziplina Batzordeak Bilbao zi-gortu du, hamabi hilabetez na-zioarteko lehiaketetan partehartzeko debekua ezarriz. Albistea azkar zabaldu zen

komunikabideetan eta baitasare sozialetan ere, horietanhaserrea eta amorrua eragi-nez. Herritar askok onartezin-tzat jo zuten zigorra eta babe-sa adierazi diote pilotariarisare sozialen bidez.Bilbaoren auziaren harira, EH

Bilduk eskaria luzatu zion La-kuari auzian parte hartu eta pi-lotaria babes dezala galdeginez.Eskaria onartuta, Jon RedondoLakuako kirol zuzendariak gu-tuna bidali zion Nazioarteko Pi-lota Federazioari zigorra bertanbehera utz zezan eskatuz. Azke-nean, horrela egin du.Gipuzkoako Euskal Pilota Fe-

derazioak ere babesa helarazidio lapurtarrari.

SARE N

> Ikurrina zigortzeak sareak asaldatu ditu

Urtebeteko zigorra jaso du Bi-xintxo Bilbao lapurtarrak Bar-tzelonako Munduko PilotaTxapelketan ikurrina erakus-teagatik. Urrian jokatu zenMunduko Txapelketa, Bartze-lonan. Haatik, orain egun ba-

> «Kalea geurea da berriz», greba feministarako deia

“Kalea geurea da berriz” diodatorren Martxoaren 8ko gre-bara deitzeko egin duten bide-okliperako hautatutako eslo-ganak. Bertan Arte Muhekolektiboko emakumeek partehartzen dute. Kolektibo horre-takoak dira Rozalen, La Otra,Eva Sierra, La Mare edo NoeliaMorgana artistak. Abestiangaztelania da nagusi, baina ba-

FFPB

du euskarazko esaldi bat edobeste, halaber, katalanezko etagalegozko esaldiak ere baditu.Baita azpitituluak ere.Iragan larunbatean Femi-

nismos Madrid-ek Facebooksare sozialean partekatutakobideoklipak 210.000 errepro-dukzio zituen jada asteazke-nean, eta 11.000 aldiz parte-katua izana zen.

Page 9: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

2019 | martxoa | 2

GAUR8• 28 / 29

> Animaliak abandonatu eta txarto tratatzearen aurka

“Kitbull” film laburra Pixaretxearen Sparkshorts progra-maren azken emaitza da. Ani-maliak kaletik erreskatatzea-ren garrantzia du gai. Filmlazgarri eta aldi berean hunki-garri horrek tratu txarrakematen dizkioten txakur ba-ten eta katu abandonatu batenarteko adiskidetasun istorioadu ardatz. Rosana Sullivanen eta

Kathryn Hendricksonen filmlaburrak 14 milioitik gora bis-taratze izan ditu duela zenbait

aste Youtubera igo zutenetik.Urte hasieran, PixarrekSparkshorts programaren ha-siera iragarri zuen. Haren bi-dez, konpainia horrek Interne-terako film labur esklusiboakargitaratzen ditu, animazioa-ren munduan sortzaile berriaketa narrazio teknika berriakidorotzeko. Kristen Lesterrekzuzendutako “Purl” lana izanzen sail horretako lehena, ge-nero-arrailaren aurkako mezuargia duena.

> «17 demokrazia eta duintasun lezio»

Omnium Cultural elkartekopresidente Jordi Cuixart Auzi-tegi Goren espainolaren aurre-an eseri eta ordu batzuk geroa-go, Omnium berak bideo batzabaldu zuen sare sozialetanbere presidentearen deklara-zioak jasota. Diotenez, JordiCuixartek «17 demokrazia etaduintasun lezio» eman zituenGorenean. Bideoak oihartzunhandia lortu du Facebook, Twi-tter edo Whatsapp-en.

NAIZek ere eman zuen aste-artean Cuixarten deklarazioaDeklarazio horrek arreta han-dia sortu zuen egun osoan ze-har. Omniumek ekitaldi batdeitu zuen Bartzelonan, bereegoitzaren aurrean, bere presi-dentearen deklarazioa zuzene-an jarraitzeko. Epaiketa hasibaino ordu batzuk gehiago,gainera, Cuixarten gaineko bi-deo hunkigarri bat zabalduzuen sarean.

> Euskal Herria, gaur urtebete

Eguzkia jaun eta jabe da egu-notan Euskal Herrian, merku-rioak berriz gora egin eta uda-berri betean gaudela dirudi.Baina gogoan duzue gaur urte-bete nola esnatu zen EuskalHerria?Iazko otsailaren 28an zuri-zu-

ri esnatu zen Euskal Herria.Barnealdean zein kostaldeanelurrak gogotik zuritu zuen. Or-

duko hartan, begiak ireki ordu-ko, leihoaren bestaldeko estan-pak betikotzeko asmoz, argazkiasko atera eta partekatu zirensare sozialetan.Urtebete geroago, askok ar-

gazkiei hautsa kendu eta be-rriz partekatu dituzte sarean.Batzuk, gainera, alderaketaegin dute egunotako eta iazkoestanpen artean.

Page 10: tsa Nerea Ibarzabal Salegi Olerkiak infernuan€¦ · Olerkiak infernuan «Infernu honetan erotzeko beldur bazara, idatz itzazu olerkiak», zioen Joxan Artzek, baina nola? Noiz utzi

2019 | martxoa | 2

GAUR8• 30 / 31

OLABEAGAKO BIHURGUNEA, 1874AN

Juantxo EGAÑA

CHARLES MONNEY. BIZKAIKO FORU ARTXIBO HISTORIKOA

Irudia 1874koa da, gutxi gorabehera, Bilbon bizi zen Charles Monney argazkilari frantsesak egindakoa. Uretan gora hartuta dagoenez, erreferentzia hidrografikoa alderantzi-katuta dago, alegia, ezkerrean eskuinaldea ikusten dugu. Argazkiak Olabeagako bihurgunean jartzen du arreta. Ibai-trafiko handiko gunea zen garai hartan, baita belaontzienamarratze lekua ere. Goiko aldean, eskuinean, 1871ko Miserikordia Etxea ageri da, Antonio Goicoechea arkitektoaren lana. Ezkerreko aldean, Deustuko erriberako aurrealdearkitektonikoa, gaur egun ere oraindik zutik dena, aldaketa ugarirekin bada ere. Irudi hau Bilboko setioa gai duen album batekoa da. Gaur egun albumaren zenbait ale gera-tzen dira. Albumean Bigarren Gerra Karlistan Bilboko segurtasun hesia osatzen zuten bateriak agertzen dira 57 argazkitan, Armadaren Bateria, Txoritokikoa edo Heriotzare-na, besteak beste. Boluntario laguntzaileen erretratuak eta Morro eta Miravillako gotorlekuen barrualdea ere agertzen dira argazkiotan.