Txanpon baten truke!

7
TXANPON BATEN TRUKE! Jada hasi dira eguneko lehen eguzki izpiak usadioz gauri adioka. Mendi tontorren atzetik lotsakiro beren muturtxoa erakutsiz lehenenik, eta mendiek babesturiko herrixkei berauen burua osotasunean agertuz ondoren. Ni ere hasi naiz ohi denez oheko bi aldeetarantz geldi egon ezinean,batera eta bestera bueltaka, ene loaren azken zizpurua pixka bat luzatu nahirik eta gaua eguzki izpien antzera astiro-astiro agurtuz. Logelako pertsianaren zulo ñimiñoetatik nire begietan isla eginez iratzargailuko “Pi,pi,pi....madarikatuaren antzera, maindireak nire gorputzetik askatzeko ordua dela ohartarazi didate errainuek.Eta loaren azken arnasa, iritsi da ,azkenik, bere amaierara. Begietako makarrak kentzen ditudan bitartean ,sukalderantz abiatu naiz nire gosea asetuko duen basokada bat esneren bila. Logelatik sukalderako bidea, makina bat aldiz egina dut ,erdi lo, inongo ustekaberik gabe.Gaur ordea, ez da ala izan. Ongi damutu naiz bai, atzo korridore erdian poltsa bota izanaz. Bere tokian utzi izan banu,orain ez nintzateke (madarikapenetan)arituko , nire behatz txikiko mina arindu naian .Sukaldera iristea lortu dudan orduko telebista piztu dut, munduko berri izateko asmoz. Munduan ordea ez da giro, eta hoberena isiltasunaren konpainian gosaltzea izango dela ohartu naiz, hark ez bai du inor mintzen. Basokada esne berotik darion keak betaurrekoak lausotzen dizkidan heinean, bekoz beko dudan erlojuan minutuak atsedenik gabe dihardute aurrerantz. Eta ni ,begirada erlojuaren orratzengan so eta so dudalarik, nire pentsamenduetan murgildu naiz zeharo. Nire onera bueltatzean , atsedenik gabe ziharduten orratzek, ez dute jai hartu zoritxarrez, eta jada korrika eta presaka jantzi behar izan naiz lanera orduan iristeko. Ataritik lasterka batean irten , eta bost minuturen barruan geltokira iritsi naiz , arnas estuka, ito beharrean.Iraduz nabilen arren, ez diot geltoki parean egon ohi den eskaleari

Transcript of Txanpon baten truke!

Page 1: Txanpon baten truke!

TXANPON BATEN TRUKE!

Jada hasi dira eguneko lehen eguzki izpiak usadioz gauri adioka. Mendi tontorren

atzetik lotsakiro beren muturtxoa erakutsiz lehenenik, eta mendiek babesturiko herrixkei

berauen burua osotasunean agertuz ondoren. Ni ere hasi naiz ohi denez oheko bi

aldeetarantz geldi egon ezinean,batera eta bestera bueltaka, ene loaren azken zizpurua

pixka bat luzatu nahirik eta gaua eguzki izpien antzera astiro-astiro agurtuz. Logelako

pertsianaren zulo ñimiñoetatik nire begietan isla eginez iratzargailuko “Pi,pi,pi....”

madarikatuaren antzera, maindireak nire gorputzetik askatzeko ordua dela ohartarazi

didate errainuek.Eta loaren azken arnasa, iritsi da ,azkenik, bere amaierara.

Begietako makarrak kentzen ditudan bitartean ,sukalderantz abiatu naiz nire gosea

asetuko duen basokada bat esneren bila. Logelatik sukalderako bidea, makina bat aldiz

egina dut ,erdi lo, inongo ustekaberik gabe.Gaur ordea, ez da ala izan. Ongi damutu naiz

bai, atzo korridore erdian poltsa bota izanaz. Bere tokian utzi izan banu,orain ez

nintzateke (madarikapenetan)arituko , nire behatz txikiko mina arindu naian .Sukaldera

iristea lortu dudan orduko telebista piztu dut, munduko berri izateko asmoz. Munduan

ordea ez da giro, eta hoberena isiltasunaren konpainian gosaltzea izango dela ohartu

naiz, hark ez bai du inor mintzen. Basokada esne berotik darion keak betaurrekoak

lausotzen dizkidan heinean, bekoz beko dudan erlojuan minutuak atsedenik gabe

dihardute aurrerantz. Eta ni ,begirada erlojuaren orratzengan so eta so dudalarik, nire

pentsamenduetan murgildu naiz zeharo.

Nire onera bueltatzean , atsedenik gabe ziharduten orratzek, ez dute jai hartu

zoritxarrez, eta jada korrika eta presaka jantzi behar izan naiz lanera orduan iristeko.

Ataritik lasterka batean irten , eta bost minuturen barruan geltokira iritsi naiz , arnas

estuka, ito beharrean.Iraduz nabilen arren, ez diot geltoki parean egon ohi den eskaleari

Page 2: Txanpon baten truke!

hutsik egin eta egunero maitekiro ematen diodan txanpona bota dut bere kartoi umel eta

hondatuan. Berak irribarre zabal batez erantzun dit ohi moduan,eta listo, biok pozik.

Gizon ñimiñoa bera, ile urdin batzuk ageri zaizkio bere adats luzean, urteen joanak ez

bai du inoren erregurik onartzen .Bere bi begi urdinek ikusi nuen lehen egunetik arrobatu

ninduten, gauaren iluntasunean distira berezia egiten duten horietakoak bai dira.

Trena abiatzeko zorian da, arnasa sakon hartu eta ene gorputza bi ateen artean

harrapatuta ez gelditzeko desioz korrika batean barrurantz salto egin dut. Presaka igo

naizenez bigarren bagoian topatu naiz,leku txit ezezaguna niretzat, eta eguneroko

monotonia eta ohiturek nire ohiko lehen bagoirantz eraman naute. Bertan aurkitu dut

azturazko jendea, betiko lekuetan eserita, eta betiko zer eginetan. Bata musika entzunez,

ondokoa erdi lo, eta bestea irakurketan murgildurik.Etxeko lanak trenean egiten dituzten

gazteak ere badira, maiz. Zer du monotoniak gizakia horrenbeste erakartzen duena ?

Egunsentiro nire parean leku hartzen duen gizona irakurtzen ari den liburua nire

mesanotxe gainean dagoena baina ezagunago dut jada. Eta zer esanik ez ondoko

emakumearen seme-alabez.Txartela ateratzerakoan diru zorroan daramatzan argazkiak

nire etxeko albumean daudenak baina jakinagoak ditut. Edo lepotik zintzilik daraman

idunekoaz, zenbat aldiz zenbatuko ote nituen nik erdian pilatzen diren perla kopurua!

Hausnarketa labur honen ondoren ohartu naiz gorroto dudala monotonia, ez dudala

atsegin egun guztiak berdinak izatea, grinarik gabekoak.Noizbehinka komeni dela jende

ezberdinez inguratu eta mundua gehiago ezagutu ahal izatea. Beraz, hurrengo egunetan

suertatzen zaidan tokian eseriko naizenaren hitz ematen diot neure buruari.

Atera berri naiz lanetik, eta oraingoan inongo presarik gabe hartu ahal izan dut etxera

gerturatuko nauen trena. Eguneroko monotonia hausteko hitza eman dut, eta ez dut

Page 3: Txanpon baten truke!

hitzik jateko asmorik. Beraz , geltokian nire parean gelditu den atean igo eta gertuen

zegoen eserlekuan eseri naiz.

- Hau bai hau aldea! Ba nuen eguneroko monotonia gogaikarria hausteko premia!-

pentsatu dut ozenean.

Jendeak nabarmenkeriaz burua nigana itzuli duenean ohartu naiz hobe izango zela

isiltzea, gauzak behar diren moduan hasteko,behintzat. Trena nire norakora heldu

denean nire lagun eskalearentzat txanpona ateratzeari ekin diot, ongi jakin bai dakit

betiko bazterrean egongo dela, bere txirula zaharrarekin betiko abestia joz. Hara or ,

bere monotonia ere. Bere betiko irribarre zabala espero nuen, baina hitz egiten hasi da,

nire antzera monotoniaren agintzaria egina izango balu bezala.

- Fabore bat egingo al zenidake ? Arren eskatzen dizut jainkoaren izenean!

- Zer nolakoa, alajaina?!

- Ogitarteko bat ekarriko bazenit asko eskertuk nizuke. Izan ere gaur ez dut diru

askorik bildu eta gose naiz.

- Noski, arazorik gabe gainera!

- Eskertzekoa da jauna!

Axola izango dit ba niri gosez dagoen tipo horri ogitarteko bat erostea? Entzutekoak

jaioak gara! Ogitarteko bat pertsona baten zoriontasun apur baten truke? Ez dago ezetz

esaterik. Eta zoriontasunaren inguruan , ene bizi osoan zehar buruan dabilkidan galdera:

zer arraio da zoriontasuna? Poltsikoak bete diru dituenarentzat zer izango ote da

zoriontasuna? Eta zer diozu munduan bakarrik sentitzen den horren inguruan? Txanpon

batek izango al du balio handirik harrentzat? Dena dela, zoriontsu garela begietaratzera

behartuta garenaren susmoa dut, triste egotea bekatu izango balitzen. Baina ,

gehiegikeriak ez omen dira onak, beraz, tipo jator onek ez du tristuraz abusatzeko

premiarik, eta nik horretan laguntzerik badut, zergatik ez urgatzi.

Page 4: Txanpon baten truke!

Lanaldi gogorra gaurkoa benetan. Bazkal ostean biao on bat egin eta utikan estresari.

Oraingoan, ostera, ez naute eguzki errainuen islak iratzarri , “ Pi, pi,pi..” madarikatuak

baizik. Baina iratzargailuaren harrabotsa tinbrearengatik ordezkatua izan da. Inoren

bisitarik espero ez nuen arren, nor izan zitekeen igarkizunetan hasi naiz. Miren izango

ote, ardo botila bat opari ekarriz, batera afaltzeko plana egitera datorrena? Ala agian

ondoko bizilaguna, bere porrusaldarentzat gatz apur baten eskean? Segundo gutxi

batzuk barru jagi , eta arrapaladan abiatu naiz aterantz , bestaldean sorpresa eder bat

topatzeko itxaropenarekin. Eta zinezko izateko , bestaldean topatu dudanak ustekabean

harrapatu nauela aitortu beharrean nago. Nor izango, eta geltokian egon ohi den eskalea

nire etxeko atarian. Burua milaka galderez bete zait, begiak bere aurpegian so ditudan

bitartean. Gizakiok askotan bidaiatzeko aztura dugun beste mundu horretan murgildu

naiz, askok ilargitzat jotzen duten mundu hartan. Bere hitzek ordea benetako mundu

fisikora bueltan ekarri naute, “ilargitik”.

- Barka iezadazu berriro, baina, kalean ez da giro eta burusi bat utziko al zenidan

galdetzera nator, inporta ez bazaizu behintzat.

- Nola jakin izan duzu non bizi nintzen?!

- Lanetik bueltan txanpona ematean, txartel hau erori zaizu diru-zorrotik, eta

helbide bat idatzita zekarrenez zurea zela pentsatu dut.Kalearen gertutasunagatik

gehienbat.

Manta eman eta eskerrik asko baten esperoan,oraindik izenik ere ez dakidan

tipoaren parean geratu naiz, baina bera mugitu ere egin gabe, bere begi urdinak

nireetan finko eusteari ekin dio. Bere begiek hitz egiteko gaitasuna izango balute

bezala, afaltzeko gonbitea egitera erregutzen zidaten, eta nik, hasiera batean nahi ez

nuen arren, gonbitea luzatu diot, erantzuna baiezkoa izango zela jakinik,noski. Esan

Page 5: Txanpon baten truke!

orduko damutu naiz, ez bai nuen berekin inongo aparteko traturik espero. Egunero

txanpona emateak, ez dit axola, baina, hortik etxean hartzera alde ederra dago.

Azkenean ordea, ez dut kexurik igarotako gauaz. Ezagun baina aldi berean ezezagun

nuen tipo hura hobekiago ezagutzeko aukera eman bai dit. Luze ihardun dugu elkarren

berri emanez, eta asko balio izan dit, aurrerantzean bizitzaren jokoan kontu handiz

ibiltzeko, estropuz egitean ahal bezain azkar altxatzeko , uneoro bizitakoaz eskerrak

emateko, baita inguratzen nauen jendea, itsaso zabalean dauden angula preziatuak

baliran aukeratzeko ere....

Istorio latza, ene orain lagun Anttonek, kontatutakoa. Bere izena jakin badakit, jada,

baita bizitzan aurrera ateratzeko ausardia handia erakutsi duela ere.Izan ere, ez da errez

bereganatzen egun batetik bestera, begien kliska batean, gurasoak galdu eta kale erdian

geratzea, eta bakarrik gainera , zu eta mundua, mundua eta zu. Ez zait bidezko iruditu,

agur esan eta bera kale erdian dagoela, nik , bizitzan zortea izan dudalako soilik , nire

maindireen goxotasunean lo egitea. Nire teilatupean atseden hartzeko gonbita luzatu

diot,beraz.

Hurrengo goizean, batera irten gara, bakoitza bere zereginetara. Eta ohi moduan,

txanpontxoa eman diot; monotonia hori ez dudalako galdu nahi. Bueltakoan, ordea,

Anttonen txokoa hutsik aurkitu dut. Garrantzirik eman gabe, etxerako bidea jarraitu dut,

nire biraoarekin ametsetan, dagoeneko.Eta atzoko ordu berdinean, atzoko “Pi,pi,pi....”-a,

eta ate atzean atzoko irudia, eta “Ilargira” egindako atzoko bidai berbera. Eta horrela

hilabeteetan. Ni aitzitik hausten saiatutako monotonia, niri segika. Eta bizitza egun

batetik bestera aldatzen den moduan, begien kliska batean, hilabeteetako monotonia bat-

batean hautsia, zeharo.

Egun euritsua gaurkoa, geltokitik etxerako bidea inoiz baino arinago egin dut, etxera

blai ez iristeko esperoan. Eta giltza zerrapoan sartzera noala,sartu ezin naizela ohartzen

Page 6: Txanpon baten truke!

naiz,eta burua altxatzean , notatxo bat atean itsatsirik, askotan nire arratsaldeak

atsegingarri bihurtzen zituen kantak, gaurkoan, kontrako lana bete du:

Eta denborakaldatuz joaten dira;denboragile berriekliluramendu berriak

sortuko dituzte,eta zuk,eta zuk,

zure denbora zaharkituarenauzirik gabeko aberea,nehoiz ulertu gabekoaskatasunaren kantura

joko duzu,ardo mikatzetik

edaten duzun artean.

Itsaso zabalean angulak harrapatzea, denok dakigu ez dela lan erraza. Eta onak

harrapatzea are gutxiago.Baina zortea zure alde ez dagoenean, eta harrapatutako angulak

kaltedunak izatean, ez etsi, segi bila eta topatuko duzu eskukada oparoren bat.

Eta kale izkinan, ene burua, oraingoan. Gauaren freskurak nire aurpegia ferekatzen

didan bitartean, betiko ilargirako bidaia.Eta bizitzak ematen dituen jira-birak

pentsamenduetan dantzari.Bizitza erruleta bat da, beti biraka dabilena, eta noizbait

bukatuko dena. Baina bitartean beti ibiliko da jiraka, eta buelta bakoitzak beti izango du

hasiera eta bukaera bat.

Hurrengo goizean,badoa Antton geltokira korrika batean, eta nire ondotik pasatzean,

txanpona bota du nire kaxatxo zaharrean. Erruletak bukatu du buelta, eta txanpon

hotsarekin, ekin dio jada hasiera berriari, nire ongizatera bueltatuko nauenari.

Odolak bero eta burua arro dagoenean, errez sartzen da bat itsumenean, baina

atsekabe eta saminak beti datoz ondorenean, eta erruleta bere onera bueltatzen den

bitartean, limosnatxo bat eskatuko dut jainkoaren izenean!

Amaia Erauskin Godoy

Beasain 2.009 ko azaroa

Page 7: Txanpon baten truke!