Txikitto! 136 (Ipurterre) · 2015. 11. 23. · Ipurterre 2013 2013KO MAIATZA 3 Inauteriak LH 1-2...

12
2013ko maiatza TXIKITTO 136 idazleendako SARIAK

Transcript of Txikitto! 136 (Ipurterre) · 2015. 11. 23. · Ipurterre 2013 2013KO MAIATZA 3 Inauteriak LH 1-2...

  • 2013ko maiatzaTXIKITTO136

    idazleendakoSARIAK

  • ARGITARATZAILEA: “...etakitto!” Euskara Elkartea,Urkizu, 11 - solairuartea.20600 Eibar. Tel: 943206776. ERREDAKZIOKONTSEILUA: Ekhi Belar,Koldo Mitxelena etaEibarko ikastetxeetakoordezkariak.ADMINISTRAZIOA: MarisolUriarte.

    ERREDAKZIOA ETAMAKETAZIOA: Ekhi Belareta Koldo Mitxelena.ARGAZKIAK: ...eta kitto!aldizkariko argazkiartxiboa, Ekhi Belareta Koldo Mitxelena.AZALEKO ARGAZKIA: EkhiBelar.COPYRIGHT-A: Txikitto!LEGE-GORDAILUA:SS-1111/96

    Eibarko Udalak diruz lagundutako aldizkaria

    LH eta DBHko ipuin lehiaketa

    XVIII. IPURTERRE 2013

    ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibarkoikastetxeekin elkarlanean, Ipurterre IpuinLehiaketaren XVIII. edizioa antolatu du.LH eta DBHko ikasleek hartu dute parte eta,guztira, 1.000 ipuindik gora jaso dira.Hurrengo orrialdeetan lehiaketan sarituak izandiren ipuinak irakurtzeko aukera izango duzue.

    Yraolagoitia

    Etorkizuneko idazlegazteak

    Aurtengo Ipurterrek ere egin du berea. Azkenekohilabeteetan burubelarri lanean jardun dugu denok:ikasleak, irakasleen laguntzarekin, ipuinak idazten;Txikitto!-ko erredakzio taldea guztia antolatzen, etaepaimahaia osatu duzuen guztiok lanak irakurri etairabazleak erabakitzen.

    Guztiei eskerrak eman behar dizkizuet aurten ereegin eta eskaini duzuen lana eta laguntasunarengatik.

    Horrez gainera, opari-sortak egiteko liburuakbidaltzen dizkiguzuen argitaletxeei ere gure eskerrikberoenak: Erein, Ibaizabal, Elkarlanean, Pamiela,Gaumin era Igela, eta nola ez, aurten ere opariakosatzen lagundu digun Yraolagoitia Eibarkoliburudendari ere bai.

    Laster oporrak izango dituzue, eta merezitakoatsedena hartuko duzue.

    Datorren urtean ere, aurten bezain beste lan egingoduzuela ziur nago.

    Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartuduzuen guztioi!

    Datorren urtera arte!

  • Ipurterre 2013

    2013KO MAIATZA 3

    Inauteriak

    LH 1-2

    Joanes Lazarobaster

    Bazein behin herrixka txiki bat. Herrixka horretan inauteriakziren. Denak kaleetan zehar mozorrotuta zebiltzan, bat izanezik. Pertsona hori ez zegoen mozorroturik sorgin gaiztobatek gizotso bihurtu zuelako.

    Inauteri egunean jakin zuen herrixka ondoko mendian azti bat

    bizi zela. Orduan pentsatu zuen aztiarengana joatea, sorginkeriakentzera. Aztiak esan zion belar magiko batzuk emango zizkiola,eta belar horiek buruan igurtzi behar zituela.

    Orduan belarrak igurtzi zituen buruan eta pozik bizi izan ordu-tik aurrera.

  • Txikitto!

    2013KO MAIATZA4

    Udako egun batean, tximua, txoriaeta arraina aintzira batera joatekogelditu ziren.Tximua, txoropito hutsa zen, eta ge-

    zurti samarra. Txoria eta arraina, berriz,azkarrak eta arrantzale bikainak.

    Aintziran zeudela tximinoa kejakahasi zen, ez zekiela ez arrantzatzen ezigerian. Eta pentsakor geratu zen horinola lortu.

    Txoria eta arraina uretan zeudela,tximuak norbait urrutitik zetorrela ikusizuen.

    - Kontuz! Argi ibili! Zerbait dabil ure-tan!

    Txoriak eta arrainak ez zioten sinestuoso-oso gezurtia zelako, baina egia zen!!!

    Tximuak eurek begiratzeko esan zue-nean, krokodilo batek ahoa zabaldu etajan egin zituen.

    Tximua oso triste etxerantz joatenhasi zen, baina ideia bat etorri zitzaionburura: tontokeriak egitea.

    Txorakeriak egiten hasi zen eta kro-kodiloa barrez lehertzen hasi zen, etakanpora bota zituen txoria eta arraina.

    Txoriak eta arrainak eskerrak emanzizkioten tximuari. Eta esan zioten ige-rian eta arrantzan egiten jakin ez arren,tontokeriak egiten artista hutsa zela. Hu-rrengo egunean tximuari igerian etaarrantzan erakutsi zioten.

    LH 3-4

    MaddiSarasua

    Tximua, txoria eta arraina

  • Ipurterre 2013

    2013KO MAIATZA 5

    Txikia nintzela izar batekin egiten nuenamets. Izarra polita, eskuzabala etaumore onekoa zen. Berarekin jolastennuen harrapaketan, ezkutaketan, fooba-llean… nire lagun handia egin zen. Gurasoe-kin haserretzerakoan, triste sentitzean…begiak itxi eta han egoten zen nire zain. Iza-rrak, Izar zuen izena eta den-dena kontatzennion gauero, baita nire sekretutxoak ere.

    Ikastolan Urko izena zuen mutil batekinjolasten nuen, bera ere nire lagun handiazen, norbaitekin haserretzen nintzeneanberak ni defendatzen ninduen, eta bera nor-baitekin haserretzean nik defendatzen nuen.Berak, goizetan, futbolean jokatzen zuen gai-nerako mutilekin eta nik neskekin egotekoaprobetxatzen nuen. Arratsaldero, ikastolatikirtendakoan, fabrika abandonatu batera joa-ten ginen, inork toki hura non zegoen ez ze-

    kien tokira; han etxeko lanak, eskulanak…egiten genituen.

    Behin etxera heldutakoan, irakurri, pi-jama jarri eta ohea egin ondoren afaltzeramahaira joan nintzenean arraro ikusi nituengurasoak, baina ez nion kasu handirik egin.Hortik aurrera, beti egoten ziren arraro. Ur-kori eta Izarri esan nien baina gauza beraerantzuten zidaten:

    - Zure imajinazioa izango da.Nik, berriz, ez nuen uste nire imajinazioa

    izango zenik eta horregatik egun batean gal-dera bat egin nien gurasoei:

    - Ama, aita, zergatik zaudete hainarraro?

    Baina ez zidaten ezer erantzun. Ni pent-sakor jarri nintzen, zergatik izango ote zen?

    Arrazoia hilabete batzuk geroago jakinnuen, fabrikatik etxera etorri nintzenean,

    ama eta aita sofan eserita zeuden eta eurekinesertzeko esan zidaten. Ama izan zen lehenhitza esan zuen:

    - Irune, etorri momento batean, gauzabat esan behar dizugu.

    Orduan jakin nuen zerbait gertatzenzela, amak beste tonu batean esan zuelako,eta sofan jarri nintzenean aitak segitu zuenhitz egiten:

    - Ez da erraza izango inorentzat bainazure ama eta ni banandu egingo gara…

    Azkeneko hitza esan zuenean nire gelarajoan nintzen, gertatu zitzaidan gauzarik txa-rrena izan zen.

    Nire gelako atea giltzez itxi nuen, oheanetzan nintzen eta begiak itxi nituen. Han Izarikusi nuen eta zer gertatzen zitzaidan galdetuzidan, baina dena kontatu nionean, bera nilasaitzen saiatu zenean, nik zakar erantzunnion oso triste nengoelako. Begiak ireki ni-tuenean zakarregi erantzun niola pentsatunuen eta begiak itxi nituenean ez nuen Izarikusi, joan egin zen. Asko saiatu arren eznuen Izar ikusten, betirako galdu nuen.

    Hurrengo egunean Urkori dena kontatunion baina ez zen harritu, eta esan zidan:

    - Norbaitekin haserretzean, ez duzu hainzakar erantzun behar, bere sentimenduakmindu dituzulako eta gainera badakizu la-gundu nahi zaituela.

    Horretan arrazoi osoa zeukan eta ez ze-goen atzera bueltarik.

    Urte batzuk geroaro, 12 urte nituenean,negua zela, Urkorekin fabrikara joan nintzenetxeko lanak egitera. Dena elurrez zegoeneta jolasten hasi ginen. Bat-batean distira egi-ten zuen gauza bat ikusi nuen eta begiratzerajoan nintzenean Izar ikusi nuen, nire Izar.

    Izar bat elur artean

    LH 5-6

    IratiAlvarez

  • Txikitto!

    2013KO MAIATZA6

    Zumaia, 2009ko martxoak 3

    Krisian gaudela diote, baina Euskara krisian ote dago?Joan zen astean amets bat izan nuen eta kontatzekoa dela uste dut:Goizean goiz esnatu nintzen eta amak deitzean ezin izan nuen hitzik esan. Arazoren bat

    nuen. Ohetik jaiki, arropa erantzi, kalerako prestatu eta sukalderantz abiatu nintzen. Tragobat ur edan nuen eta berriz hitz egiten saiatu nintzen.

    Argi zegoen, mutu geratu nintzen. Ama larritzen hasia zen. Ezin genuen ezer egin.Kalera irten nintzen, ahotsa joan bezala bueltatuko zelakoan. Besteekin komunikatu ahal

    izateko beste bide batzuk bilatu behar izan nituen. Triste nengoen. Nola jarraituko nuennire bizitza nire hizkuntza erabili gabe?

    Ibilalditxo bat egin nuen eta jendea erderaz hitz egiten entzun nuenean, min izugarriaeragin zidan bihotzean. Zergatik Euskal Herrian bizi direnak ez dira euskaraz bizitzen, eus-karaz hazten edota euskaraz hezten? Nire kezka adierazi nahi nien baina hizkuntzarik eznuenez, ezin izan nien nire kezka azaldu.

    Estu eta larri sentitu nintzen oso egoera berezia izan zelako, ez nekien zer egin. Nolaazaldu nire sentipenak, nire kezkak, nola…?

    Momentu horretan amak esnatu ninduen:- Maddi! Zatoz! Jaikitzeko ordua da!- Banoa, ama -erantzun nion.Ahotsa nuela ohartu nintzenean poztasun ikaragarria sartu zitzaidan gorputzean. Dena

    amates gaiztoa izan zen. Hura lasaitua!Eskolarako bidean nire ametsaren zati bat hor zegoen: dena erdara hutsa zen. Baina

    orain gai nintzen sentitzen nuena adierazteko. Banuen nire hizkuntza eta argi eta garbiesan nien aberatsak ginela bizitzan hainbat hizkuntzen ezagupenak izateagatik, baita haiekerabiltzeko gai ginelako ere.

    Beraz, badakizu lagun, krisian gaude, bai, baina behintzat aberatsak gara, hizkuntzakaberastasuna ematen digulako. Ez gara horretaz ohartzen hizkuntza bat guztiz galdu arte,nire amets gaiztoan gertatu zen bezala. Ez dezagun hizkuntza bat ere galdu. Behintzat, ho-rretan, ez dadila krisialdirik egon.

    Hizkuntzarik ez duenak zorionik ez du, aprobetxa ezazu!

    Lagun maitea,

    DBH 1-2

    IdoiaLahidalga

  • Ipurterre 2013

    2013KO MAIATZA 7

    DBH 3-4

    LoreaUrkia

    Krisian gaudela diote, b

    aina euskara krisian ote

    dago?

    Euskara, Euskal Herrik

    o hizkuntza da, eta ni

    k krisian dagoela

    esango nuke, Euskal H

    errian bertan ere gut

    xitua dagoelako eta

    gehiago erabiltzen dire

    lako gaztelania eta fra

    ntsesa. Baina ez da

    ahaztu behar ez dela hiz

    kuntza jokoan dagoena

    , baizik eta hiztunek

    ematen dioten balioa.

    Euskaldunok, Europako

    biztanleria zaharrena e

    ta Pirinioetako kul-

    turaren eta Paleolitikok

    o ehiztarien ondorengo

    ak gara.

    Badago jendea euskarar

    en aldekoa izan arren,

    ez digula euskara

    erabiltzen uzten eta ber

    aiek ere ez dutela erab

    iltzen, eta seguruenik

    ezta erabiliko ere. Gai

    nera, denok dakigu eu

    skara Europako hiz-

    kuntza zaharrenetariko

    bat dela eta askoren am

    a-hizkuntza denez,

    mintzatzen jarraitu beh

    ar dugula, gure semeek

    eta beren hurrengoek

    ezagutzea nahi badugu

    .

    Euskara ikastea konplik

    atu xamarra dela? Bai,

    hizkuntza guztiak

    bezala, eta zer? Guztio

    k dakigu edozein hizku

    ntzak bere aberasta-

    suna, jatorria, historia

    eta pasarteak dituela

    , beraz, zergatik ez

    zaindu, maitatu eta eut

    si, komunikatzeko beste

    baliabide bat bada?

    Denok dakigu, duela urt

    e batzuk, Francoren gar

    aian, euskaraz hitz

    egitea debekatuta egon

    zela eta norbaitek arau

    a ez bazuen betetzen,

    harrapatuz gero zigor b

    at jasotzen zuela. Baina

    gertakizun eta garai

    horri aurre egin zioten fa

    miliek, euskara oraindik

    gure inguruan ego-

    tea lortu dute.

    Historian zehar, Euskal

    Herrian hainbat konkis

    ta eta gerra egon

    dira eta baita hainbat e

    rlijio eta ohitura ezberd

    in sartu ere, baina ez

    dira nahikoak izan eus

    kara aurrera ez irteten

    uzteko.

    Euskara oso aberatsa e

    ta biraorikan ez duen h

    izketa garbia da,

    beraz, zaindu egin beha

    r dugu ez galtzeko.

    Hau guztiarekin esan d

    ezaket, euskaldunok e

    uskaraz hitz egin

    behar dugula, eta ez ga

    ltzeko bide bakarra, da

    kitenek erabili eta ez

    dakitenek irakastea del

    a.

    Lagun maitea,

  • Txikitto!

    2013KO MAIATZA8

    urten ere zenbat lan egin duzuen Ei-barko ikasleek! Oso pozik nago, etaharro ere bai, aurtengo IpurterreIpuin lehiaketara lan mordoa aur-keztu dituzuelako. Guztira 1000

    ipuin inguru, hori da hori lan egitea. Eta ja-kina, lehiaketa guztietan bezalaxe, irabazleakere baditugu. Maiatzaren 15ean jaso zituztensariak aurtengo irabazleek, magiaz beterikoekitaldi zoragarrian.

    Goizeko 10.00etan izan zen hitzorduaUnibertsitate Laboralean. Zintzo-zintzo etorrizineten ikasle guztiak, eta oso ondo portatuere bai ekitaldi guztian. LH 1-2. mailan Joa-nes Lazarobasterrek irabazi du (Iturburu); LH3-4. mailan Maddi Sarasua izan da irabaz-lea (Iturburu); LH 5-6. mailan Irati Alvarez(Iturburu); DBH 1-2. mailan Idoia Lahidalga

    (La Salle Azitain); eta DBH 3-4. mailan LoreaUrkia (Mogel Isasi).

    Bost irabazleentzat sariak prest, urterokomoduan bestelako sorpresarik ere bazuenaurreikusita …eta kitto!-k: magia ikuskizuna.

    Madiber magoak ikuskizun polita eskainizigun Unibertsitateko aretoan. Gainera, la-guntzaile finen laguntasuna ere izan zuen:karta-jokoak, usoa agertu eta desagertarazi,soka magikoa… Ederto pasa zuten bost ira-bazleen gelakideek eta baita bertan zeudenirakasle eta gurasoek ere.

    Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi,zorionak irabazleei, mila esker epaimahai-kide izan zareten guztiei eta gure eskerrikberoena Erein, Elkarlanean, Ibaizabal, Pa-miela, Gaumin eta Igela argitaletxeei eta Ei-barko Yraolagoitia liburudendari.

    Magiaz beteriko sari-banak

    A

  • Ipurterre 2013

    2013KO MAIATZA 9

    keta

  • 2013KO MAIATZA10

    Urtebetetzeetakogonbidapenak

    etxekoARTISTA

    Zure urtebetetzea laster datorrela eta laguneta senitartekoei gonbidapen bereziak egin nahidizkiezula? Ba hona hemen, modu errazean,oso gonbidapen bereziak egiteko pausoak.

    ZER BEHAR DUGU?� KARTULINA GORRIA ETA BELTZA� MOLDERAKO POTE BATEN TAPA� ORRI-ZULATZAILEA� BULEGOETAN ERABILTZEN DIREN

    2 OINETAKO 2 GANTXITO� JOSTAILUZKO 2 BEGI� ITSASGARRIA� GONBIDAPEN-ORRIA

    Pausoak:1.- Potearen tapa erabili marigorringoa-ren gorputzaren biribilak marrazteko.Mozorro bakoitzeko moztu gorputz batbeltza eta beste bat gorria.2.- Moztu 6 biribil beltz eta beste biribilbeltz bat buruarentzat, eta itsatsi begiakburuan.3.- Aurrekaldeko biribil gorria erditikmoztu eta itsatsi 3 biribil beltz alde ba-koitzean.4.- Gonbidapena itsatsi mozorroaren gor-putzaren barneko aldean.5.- Bi kartulina gorrietan zulotxoak egineta pasatu bertatik gantxitoak. Hegoakirekitzerakoan gonbidapena ikusiko da.

  • 2013KO MAIATZA 11

    TXOKOLATEZKO ARMIARMAK

    etxekoSUKALDARIA

    Osagai gutxi eta pazientzia asko. Horixebesterik ez duzue beharko honako errezetagozo eta dibertigarria egiteko. Lehenengoan ezzaizuela ondo irten? Pazientzia izan eta ikusikoduzue, hurrengoak zoragarri irtengo zaizkizue.

    Pausoak:1.- Bizkotxo edo magdalenarekin ar-miarmaren gorputza egingo dugu. Kolo-rea emateko txokolate urtuarekinestaliko ditugu, eta gogortzen laga.2.- Armiarmaren zangoak egiteko Mika-dos-ak edo txokolatean bustitako ma-kiltxoak erabiliko ditugu. Nahi dugunneurrian moztu eta txokolate urtuarekinitsasi.3.- Begiak egiteko merenge txikiak,hodei zuriak… edo nahi duzuena erabilidezakezue.Armiarma handiagoa egitea nahi badu-zue, gehitu gorputzari bonboitxo bat edobizkotxo zati bat.

    OSAGAIAK� Bizkotxo txikiak edo

    magdalenak� 50 gr txokolate beltz

    estalgarria� Txokolatezko fideoak

    � Hodei zuriak� Azukrezko perlatxoak� Mikados pakete bat

  • zu margolari!