TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta...

16
TXIKITTO 129 2012ko ekaina S S a a n n J J u u a a n n a a t t e e j j o o k k a a : : B B A A D D A A T T O O Z Z J J A A I I A A K K

Transcript of TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta...

Page 1: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

TXIKITTO1292012ko ekaina

SSaann JJuuaann aattee jjookkaa::BBAADDAATTOOZZJJAAIIAAKK

Page 2: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

BERRIAK

Otsailaren 23an URKIZU eskolako 5. mai-lako ikasleek esku pilotan jolastera joan zirenIpurua kiroldegira. Martxoaren 9an, 4 eta5 urteko haurrek Joseba Ramirezen“Bakartxoren zapatilak” txotxongilo saioaikusteko aukera izan zuten. Hilaren 22anUrkizuko 1.go eta 2. mailako ikasleek“Izenaduba” (Olentzeroren etxea) ikusterajoan ziren Mungiara. Martxoaren 26an4. mailako ikasleek Udalak antolatzen dituenMotibazio Saioetan “Txan Magoa” ikustekoaukera izan zuten.

Kaixo lagunok!!! Kurtso amaiera honetanditugun azkenengo albisteak kontatukodizkizuegu LA SALLE ISASIko guztiok.Gure 1. go mailako artistek “BaserrikoMamua” antzeztu zuten bai eskolan eta baitaunibertsitatean ere ekainaren 4an.Hilaren 1ean Musika Eskolakoen bisita izangenuen eta euren musikaz gozatu genuen.Gainera kurtso amaiera hau txangoz betetaizan dugu. 2 eta 3 urtekoak Urkiolan izanziren ekainaren 7an, eta 4 eta 5 urtekoekegunpasa egin zuten ekainaren 5ean eta 6an.8an, berriz, 1. mailakoak Basondon izan ziren,bertako animaliak ezagutzen.Eta 13an 5. mailakoak Donostiara joan ziren.6. mailakoak Agenda 21-aren inguruan“Gure herrietako ametsa” lehiaketa irabazizuten! Zorionak!Kurtsoa ezinhobeto amaitzeko, gureikastetxean ekainaren 20an jaialdia ospa-tuko dugu: bertan gure abeslari, dantzari, an-tzezle etab. ikusteko aukera izango duzue.Hori da dena, opor ostean berriro bueltatukogara zuekin elkartzeko! Ondo pasa oporrakLa Salle Isasikoen partetik!

Kaixo lagunok! Azken txanpan ari gara UrkikoARRATEKO ANDRA MARI ikastetxean.Dagoeneko gauza mordoa egin dugu, etaoraindik gelditzen zaizkigunak:dibertigarrienak izango dira. Hona hemengure eskolako hiruhileko honetako berriak:1., 2., 3. eta 4. mailakoak igerilekuan izandira, batzuk apirilean eta besteak maiatzean.Ederto prestatuko ziren uda honetangozatzeko! Tarte horretan 5 urtekoak eta1. eta 2. mailakoak Lurraskan egon dira, osoondo pasatuz, eta pozik etorri ziren. Guztihonekin batera, kontsumo tailerretan hartugenuen parte eskolako guztiok. 5. eta6. mailakoak Madariaga dorretxean izan zireneta inguru polit hura ezagutu zuten. 1. eta2. mailakoak, berriz, Debanaturara irteeraegin zuten. Drogamenpekotasunen inguruanegin dute lan 6. mailakoek, eta 2. eta 3.ziklokoek “ezberdintasunean bizi”esperimentatu dute: benetan interesgarria,beste batzuen egoera bizitzea hobetoulertzeko. Eskolako jaialdia ere izan genuenmaiatzaren 16an: eskolako aretoa leporainobete zen eta bertan agertu ziren guztiek gureemanaldiekin gozatu zuten. 5. eta6. mailakoek bertso-jaialdian parte hartuzuten, zuetako batzuekin batera. Ospakizunpolita osatu genuen, ezta?Ekaineko ekintzak besterik ez zaizkigu falta.2. eta 3. ziklokoak Guggenheimera joangodira. Eskolako guztiak Arratera joango garaeta ikasturte hau ondo amaitzeko eta jaieihasiera hobea emateko, 22an txikienekdanborrada joko dute eta gero urtean zeharikasitako euskal abestiekin emanaldi txikiaegingo dugu.Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte!

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaEkhi Belar, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaEkhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Ekhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

Page 3: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

ZU MARGOLARI

2012KO EKAINA 3

Page 4: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

DENBORAPASAK

2012KO EKAINA4

Page 5: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

DENBORAPASAK

2012KO EKAINA 5

Page 6: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

TXISTEAK

2012KO EKAINA6

Gizon bat txori-dendara sartu eta loro elebidunaeskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen baterakutsi zion. - Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitzegingo dizu –azaldu zion saltzaileak- etaeskuinekotik tira eginez gero, katalanez.- Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot?–galdetu zion bezeroak. - Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokozaurrera! –erantzun zion loroak.

CARLITOU

Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari:- Nire senarra aingeru bat da.- Hau zortea! - erantzuten dio besteak- Nireaoraindik bizirik dago.

ANDER

Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetudu: - Ba al daukazue azido azetil salizilikoa? - Aspirina esan nahi duzu, ez? - A!! Kontxo! Izena ahaztuta neukan.

AITOR

Gizon bat medikuarengana joan zen eta esanzion: - Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrekez dute usainik. - Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxebertan! - PPPPPRRRRRRRRR! - Hori larria da. Ebakuntza behar duzu. - Ipurdian? - Ez, gizona, sudurrean.

NAROA

Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dioizozkigileari:- Emango didazu izozki bat, mesedez? - Zer zaporezkoa? - Berdin zait, erori egingo zait.

SALMA

Indio bat tabernan sartu eta esan dio tabernariari: - Zuk whisky gogorra eman, bestela indioakez ordaindu. Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak: - Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta,hirugarren egunean, indioa azaldu zenean berriroesan zion: - Whisky gogorra eman, bestela indioakez ordaindu. Tabernariak whiskyarekin batera bolbora hautsabota dio. Hurrengo egunean indioa sartu da esanez:- Whisky arinagoa eman, atzo indioak puzkerrabota eta zaldia hil.

AIMAN

Page 7: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

TXISTEAK

2012KO EKAINA 7

Behin batean, maisuak galdetu zion Jaimitori: - Zer da kanibal bat? - Ez dakit –erantzun zion Jaimitok Maisuak, errazteko asmoz, galdetu zion: - Zu, zure gurasoak jaten badituzu, zer zara? - Bada, umezurtza.

SABER

Behin gaileta batek, mendian zebilela, hala esanzuen: - Gaileta bat naiz. Ehiztari bat agertu zen eta eskopetarekin zulo bategin zion. Hortik aurrera, honela zioen: - “Erroskila” bat naiz.

IZARO

Zine zuzendariak aktoreari basoan kokatutakoeszena bat azaldu dio: - Zuk ziztu bizian egin behar duzu lasterka.Atzetik tigrea joango zaizu, baina ez zaituharrapatu behar. Ulertu al duzu? - Bai, nik bai, baina tigreak ere ulertu al du?

MARKEL

Amak esan zion Jaimitori:- Etortzen naizenean umea sehaskan egon beharda, oilaskoa suan, urdaiazpiko eta gaztaogitartekoa prest, eta lurra ur eta xaboiarekingarbituta.Ama joan zenean Jaimitok umea laban sartuzuen, ogitartekoa ur eta xaboiarekin garbitu,oilaskoa sehaskan sartu, eta lurra gazta etaurdaiazpikoarekin garbitu zuen.Ama etorri zenean esan zion:- Zer egin duzu, Jaimito!!!!!- Shhhhh! Oilaskoa lo dago-eta!

LEIRE SAIZ

Page 8: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

ERREPORTAJEA

2012KO EKAINA8

Sanjuanei 23an ematen zaie hasieraofiziala, San Juan egunaren bezpe-ran, baina eibartarrok ezin dugu or-

dura arte itxaron eta aurretik ere festanmurgiltzeko ekintzak antolatzen ditugu. Iahilabete osoa hartzen duen egitaraua pres-tatu du Udalak aurten ere, inor ez dadin ge-ratu jairako gogo gehiagorekin. Hala ere,hilaren 23a zenbat eta hurbilago, orduaneta ekintza gehiago.

Ekainaren 20an, eguaztena, adibidez,Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakotalde modernoen kontzertua egongo daTxaltxa Zelaian, 17.00etatik 20.00etara.21ean umeak izango dira protagonistanagusiak; izan ere, egunean zehar, feriakoatrakzioen prezioa 0,70 eurokoa izango da.

17.00etatik 20.00etara ume-endako puzgarriak eta zezenmekanikoa egongo dira Unt-zagan; eta, musikarekin ja-rraitzeko, Arno DJakumeentzako berbena egingodu 18.00etatik 20.30etara.Hurrengo egunean, 22an,Hortzmuga konpainiak ‘Li-bertia’ umeentzako antzerkiaeskainiko du Untzagan,19.00etan hasita.

Amaiera bariko jaia Amaiera baDULTZAINA HOTSAK ENTZUTEN DIRAHERRIAN. ORAINDIK EZ DIRA SANJUANAKHASI, BAINA KALEETAN ARNASTEN DENGIROAK FESTA ZAPOREA DAUKA.HERRITARRAK PREST DAUDE JAIRAKO,NAGUSIAK ZEIN UMEAK, DENEK ONDOPASATZEKO GOGOA BAITAUKATE. PIZTUDADILA TXAPLIGOAREN SUA!

Page 9: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

ERREPORTAJEA

2012KO EKAINA 9

Dultzaineroak eta txupinazoaAurreko guztia gutxi iruditu bazaizue, hi-

laren 23az geroztik festa gogoa asetzekoaukera ugari izango dituzue. Dena, noski,Lizarrako Dultzaineroen harrera eta txupi-nazoarekin hasiko da. 13.00etan irit-siko dira dultzaineroak Estaziñokalera eta handik kalejira egingodute udaletxeraino. Han, 13.30etan,pregoia irakurri eta txupinazoa bo-tako da. Hortik aurrera… FESTA!

Arratsaldean Debako erraldoi etaburuhandien kalejira egingo da Urki-zutik 19.00etan eta, ordu erdi gero-ago, Trapu Zaharra antzerki taldeak‘Vuelta&Vuelta’ saioa eskainiko duUntzagan. 23.30etan, berriz, SanJuan sua pizteko ordua iritsiko da…eta kitto! Euskara Elkartearen es-

kutik. 00.00etan, San Juan Kantua abestueta, jarraian, Danborradaren Alardeaegingo da.

San Juan eguna ere, 24a, ekintzaz bete-rik dator. 19.00etan Umeen Danborrada ha-siko da Urkizutik eta 00.00etan suzkoerroberak egongo dira Untzagan. 25ean,astelehenean, ‘Munstro koloreak’ izenekoumeendako parkea egingo da Untzagan,18.00etatik aurrera. 19.00etan Patxin etaPotxin taldeak ‘Ohitura onak’ saioa eskai-niko du Untzagan eta, eguna kolorez bete-rik amaitzeko, Astondoaren eskutik suzkoerroberak egongo dira 23.30etan. Ondo pa-satzeko aukera mordoa!!!

bariko jaia Amaiera bariko jaia

Page 10: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

EguzkiaBeroa da errege urte sasoi honetan. Kanpoan eguzkia da nagusia;baina orain etxean ere horrela izandaiteke!MATERIALA:- Kartoizko plater txiki bat.- Tissue-paper horia.- Margo horia eta pintzela.- Kola edo zinta itsasgarria.- Haria.- EVA goma beltza.- Begi artifizialak (kartulinarekin egin daitezke).

NOLA EGIN:1- Lan egingo duzun mahaia egunkari-paperarekin estali, ez zikintzeko.2- Kartoizko platera buelta emanda kokatu. Margo horiarekin plateraren oinarriamargotu.3- Margoa sikatzen lagatzen duzun bitartean, alde bakoitzean 8 zm dituztentissue-paperaren 30 bat zati moztu itzazu.4- Karratutxoak banan-bana hartu eta kono txiki bat egineuren ertzak kolarekin itsatsiz.5- Plateraren margoa lehortzen denean, buelta eman ertzaktissue-paperarekin itsasteko. Zirkunferentzia osoa betekonoak elkarrekin ondo kokatuz, paperik gabeko espaziorikez geratzeko.6- Plateraren erdian haria itsatsizintarekin ertz bakoitzean, eskegiahal izateko.7- Platerari buelta eman eguzkiariaurpegi alaia emateko. Ahoarendakoirribarrea moztu EVA goman etaplateraren behe aldean itsatsi.

Begiak kokatu eta errotulagailuarekin

sudur txikia marraztu. Nahi beste detaile txertatu.

etxekoartistak

2012KO EKAINA10

Page 11: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

ONDO LO EGIN, MAITEA!

2012KO EKAINA 11

Mendia. Mendian tontor bat.Tontorrean zuhaitz bat.Zuhaitzean adar bat.

Adarrean bele beltz bat. Belebeltza pozik eta harro, mokoangazta zati eder bat hartuta.Ezagutzen duzue bele beltza? Bai,ezta? Eta azeria? Azeria ere bai,jakina!Kontua da gaztak usain ederrazuela eta azeriak usaimen aparta.Sudur zuloak dardarka hasizitzaizkion eta berehala aurkituzuen gazta zatia. Zoritxarrez belearen mokoan zegoen. Azeriak, halere,laster asmatu zuen gazta hura bereganatzeko era.- Egunon bele jauna –hasi zitzaion koipekeriaz–. Ikusmira ederra dago hemen,ezta? Eta eguraldia ere bikaina.Beleak baietz esan zion burua mugituz.Azeriak hitz eginarazi nahi zion, gazta eror zedin:- Polita zara, gero! Zure ahotsa zure itxuraren parekoa balitz, arranoak ereez lizuke itzalik egingo. Zeu izango zinateke txoririk ederrena, zeruetakoerregea.Belea pozik! Lumak harro-harro jarri zitzaizkion.Azeria berean tinko:- Gustora entzungo nuke ba zure kantua. Kantari trebearen itxura hartzendizut.Hainbeste laudorio entzunda, bele beltzari paparra puztu egin zitzaion. Hainzegoen harrotuta, ze kantuan hasi zen. Eta gazta zatia lurrera noski.- Ai, inuzentea! –pentsatu zuen azeriak–. Harro ganorabakoa! Nire hitzustelez bete duzu barrena, baina sabelik ez duzu beteko.Azeri azkarrak jan zuen gazta zati eder hura, bai.

BELE BELTZA ETA AZERIA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

Page 12: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

2012KO EKAINA12

8 txapelarendako (16 zirkulu,8 semizirkulu)- Arrautza handien zuringo bi.- Glass-azukrearen kikara bat.- 6 koilarakada irin.- Koilarakada 2 kakao-hauts.- Gatz pixka bat.- Gatz bariko urtutako gurinaren

koilarakada 2 eta erdi.- Koilarakada 2 esne-gain.- Koilarakada erdi bainila

estraktu puru.- 60 g. urtutako txokolate

mingots.- 8 Lacasito.- Izozkia.

SORGIN

TXAPELAK

OSAGAIAK:PAUSOAK:

1- Gaileten masa egin: Labea 200ºC-ra berotu.Arrautza zuringoak eta azukrea irabiagailuelektrikoarekin nahastu 30 segunduz. Irina,kakaoa eta gatza nahastu. Gurina, esne-gainaeta bainila nahastu 30 segunduz.2- Gailetak laberatu: Plastikozko tapak edokartulinak erabiliz, 6,5 zm-ko zirkulua etaluzeran 11,5 zm-ko zirkulu-erdia duten zatiakmoztu. Ingurua plantila bezala erabili, masalabean sartzeko paperaren gainean ipini etagailetak laberatzen laga solidifikatu arte,6-7 minutu.3- Konoak egin: Zirkuluerdiak berodaudenean atera. Gailetaren ertzak goraaltxatu eta azkar elkartu konoak egiteko,gogortu arte eutsiz. Hiru aldiz gehiagoerrepikatu geratzen den masarekin.4- Txapelak prestatu: Konoak txokolate urtuansartu oinarriaren inguruan geruza sortzeko.Konoak 8 gailetaren gainean kokatu etatxapelen txokolate-banda bakoitzean Lacasitobana ipini. Izozkailuan sartu solidifikatu arte(10etik 20 minutura). Urtutakotxokolatearekin aurpegiak marraztu beste8 gailetetan. Hauek ere izozkailuan sartu10etik 20 minutura. Izozki-bolak egin eta

euren oinarriak pixka bat moztu gaileten gainean kokatzeko. Txokolatez inguraturiko

gaileten gainean kokatu eta txapelekin estali.

SUKALDARI LAGUNTZAILEA

Page 13: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

INTERNETEN…

eitb.com/eu/hiru3Marrazki bizidunak gustoko dituzu, baina aurreko egunean ezin izan zenuenatal berria ikusi? Trankil egon, internetek aukera emango dizu-eta. EIT-Bren webgune honetan euskal telebista publikoan eskaintzen dituztenmarrazki bizidun eta programa guztiak baitaude ikusgai. Baina ez horibakarrik; izan ere, eskulanak, jokoak eta abestiak ere aurki daitezkeelakobertan. Gainera, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera ematen da.

argia.com/ihesiUdako oporrak ate-joka daude eta horrek esan nahi du aisialdirako inoizbaino denbora gehiago izango duzuela hilabete hauetan. Denbora libreasko bai, baina zer egin denbora horretan? Webgune honek aukera ugarieskainiko dizkizu zure aisialdiari ahalik eta etekinik gehiena ateratzeko.Irteera nora egin, non jan, zer ikusi, non lo egin… denetariko aukerakeskaintzen ditu Argiaren orrialde honek. Euskal Herrian ibiltzeko oinarrizkoa!

ARIESAmantala kendu, airean bota eta korrikairtengo zara kalera. Iritsi dira udako oporrak!Orain disfrutatu ezazu ahal bezain beste.TAURUSEz duzu modu onenean amaitu kurtsoa, bainaoporretan egun bi egin ostean ahaztu egingoduzu hori. Orain irrifarrea izango duzu ahoan.GEMINISLiburuak albo batera laga dituzu, bainaegunero ikasiko duzu gauza berri bat. Udatikbueltan asko handituko da zure jakintasuna.CANCEREzin duzu dena diruarekin erosi, eta ondoikusiko duzu hori datozen asteotan. Bizitzadirua baino askoz ere aberatsagoa da.LEOZure lagun-sarea handituko duzu udaran.Gainera, lagun berri horien artean, lagunabaino gehiago izango den bat egongo da.VIRGOAtzera begirada bota eta kurtsoa zeinenaberasgarria izan den konturatuko zara.Orain atseden hartzeko ordua ailegatu da.LIBRAPozez zoratzen egongo zara egun hauetaneta bereziki ondo pasatuko duzu Sanjuanetan.Uda ederra ere daukazu aurretik.SCORPIUSOporren hasiera ez da zuk esperotako bezainpozgarria izango, baina asteak aurrera joanahala dena hobera joango da. Seguru.SAGITARIUSMendian, hondartzan, hirian… zauden lekuanzaudela, unezoragarriak pasako dituzu udahonetan. Maite duzun jendearekin gainera.CAPRICORNIUSEguzkia hartu behar baduzu, txapela jarri,krema eman eta ur asko edan. Kontuan hartuaholku hauek; bestela, komeriak!ACUARIUSBaliteke hainbat gauza txarto egitea, bainaorokorrean zuzen jokatzen duzu. Gutxienez,zintzotasunez tratazen dituzu besteak.PISCISKonturatzen zarenerako, oporrak atzeanlagako dituzu. Seinale ona izango da hori,oso ondo pasako dituzulako egunak.

Page 14: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

2012KO EKAINA14

Nagusixen eta umien artian desbardinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu,baiña zer gertauko litzakegaldera bardiña egittenbadetsagu nagusixarieta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Zelakua da/zan zure oporraldixa?

HARITZ BISKERT, 7 URTEOso ondo pasatuko dot, hondartzara juango naiz asko,bañua hartu eta jolasteko aprobetxatuko dogu.Baiña urte bakotxian leku desberdiñera juaten gara,hondartza ingurura, baiña ez dogu errepikatzen.

MIKEL BISKERT, 43 URTEHondartzara juaten giñan, Debara. Jolastekoaprobetxatzen genduan eta, bai Eibarren edo baiDeban, kalian pasatzen genduan denbora asko.Orduan denporan kotxe gitxiago ibiltzen zan etadana zan lasaixagua guretzako.

JONE LOPEZ, 12 URTEFrantziara goiaz aurten; Eurodisney eta Obelix-enparkia ezagutzeko aukeria eukiko dogu. Lorienten beastebete pasauko dogu. Bisittak egittia asko gustatzenjata eta nahixago dot bisittak egitteko oporraldixahondartzan egotia baiño.

JUAN CRUZ LOPEZ, 55 URTEGure oporraldixa etxekuen arteko oporraldixa izatenzan. Famelixako lehengusuak, gurasuak eta abarbatzen giñan Trapagako etxian. Jolasian pasatzengenduan eguna, Eibarren egongo bagiña moduan,baiña herrixan. Gitxittan juaten giñan hondartzara,funikularrian ibiltzera juaten giñan eta gauzatxikixekin pasatzen genduan eguna.

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...

Page 15: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

ZER IRAKURRI

2012KO EKAINA 15

BOST IZARRAKZenbait nazionalitateko neska-mutilak dira. Ikastetxeak sekula izan duen kriolarien belaunaldirikonena osatzen dute eta lagun banaezinak dira. Txapelketetan lehiatu behar izateaz gain, elkarrekinmisterio arriskutsuak eta askotarikoak argitu beharko dituzte adimena eta adorea erabilita.

A ELKARTEA ´- ILUNPEETAKO ARGI AHULAJasper. 15 urte. Luxezka, zurbila, begiak eta ilea ikatza bezain beltzak. Elkarteko praktiketakoagentea eta Bigarren Hezkuntzako ikaslea (denbora duenean). Magia egiten du eta gaita jotzen durock talde batean. Dragoiak eta ziegak hitz-joko kaskarra eta Ombe, praktiketako bere kidearenzale da. Bere misioa: banpiro narkotrafikatzaile sare bat desegitea.

FANNYREN ALDAKETAErregaliz taldea lau neskek osatzen dute. Leo, Maya, Dotte eta Fanny dute izena eta lagun minakdira. Oso ondo pasatzen dute elkarrekin, baina batzuetan egoera zailei aurre egin behar izatendiete. Hala ere, onik aterako dira beti beren adoreari eta adimenari esker. Erregaliztarrak guztizharrituko dira Fannyk bere itxura aldatu nahi duela adierazten dienean. Izan ere, mutiko itxuraaldatu nahi duela adierazten dienean. Izan ere, mutiko itxura omen duelako ziria sartzen diotelaeta, neka-neka eginda dagoela.

MAHATSAK ETA NESKATILAK ONDU ZIRENEKO UDAUdako oporretan sartu dira lau neskatila eta abentura ugari biziko dituzte. Bizitzaren sorrera etaheriotza gertutik ezagutuko dute, baita ezezaguna den jendea bihotz zabalekoa izan daitekeelaere. Mutil guztiak ez direla txotxoloak, eta beste zenbait gauza interesgarri. Uda amaitzerakoan,gure neskatilak, mahatsei gertatzen zaien bezala, helduagoak izango dira.

ERRETRATU FLANDESTARRAREN KASU BITXIAVoltaire kaleko detektibeek arte galeria batean lapurreta izan dela jakin dute. Baina erretratuflandestar txiki bat besterik ez dute lapurtu. Ikerketari ekin eta, inoren susmorik piztu gabe,koadroaren markoak oso gauza baliotsua daukala jakingo dute. Horren ondorioz, delitu larriakgertatzen hasiko dira.

SUZKO TRONUAAntzinako Egiptoko jainkoak mundu modernoan askatu zituztenetik, Carter Kane eta bere arrebaSadie istiluetan sartuta ibili dira etengabe. Bizitzaren Etxeko ondorengoak direla-eta, Kanetarrekbadituzte erabil ditzaketen botere batzuk; baina jainko maltzurrek ez diete astirik eman magogazteen entrenamendu-tokia den Brooklyngo Etxean beren gaitasun berrietan trebatzeko.

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

Page 16: TXIKITTO · ikasitako euskal abestiekin emanaldi txikia egingo dugu. Ondo pasa oporrak eta hurrengora arte! Argitaratzailea “...eta kitto!” Euskara Elkartea Urkizu, 11 - solairuartea.

komikiakomikiakomikia

komi

kia

komi

komikia