Txillardegi

23
TXILLARDEGI Fito Rodríguez Dakizuna zabaldu Fito Rodríguez Txillardegi Haran 4

description

Txillardegi, euskararen, ingeniaria, gure nortasunaren igeltseroa. Haren gogo-argitasunak Errenazimenduko espiritua, Ilustrazioa eta modernismoa bateratu zituen.

Transcript of Txillardegi

Page 1: Txillardegi

TXILLARDEGI

Fito Rodríguez

Dakizuna zabaldu

Fito

Rod

rígue

zT

xilla

rdeg

i

Haran 4

Page 2: Txillardegi

Bildumaren zuzendaria:Antxon Lafont Mendizabal

Maketazioa:Erein

© Fito Rodríguez© Erein. Donostia 2012

ISBN.: 978-84-9746-757-5L.G.: SS-624/2012

Erein Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 10720018 Donostia

T 943 218 300 F 943 218 311e-mail: [email protected]

www.erein.comInprimatzailea : Martínez InprimategiaJuan XXIII auzunea, 16. 20730 Azpeitia

T 943 815 555e-mail: [email protected]

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko,nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu.

Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra(Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

1. argitalpena: 2012ko apirilean

Page 3: Txillardegi

TXILLARDEGI

Fito Rodríguez

Haran 4

Page 4: Txillardegi

Haran bildumak interes zabaleko gaiak nahi dituplanteatu, “eserialdi bateko irakurketa” bultzatuz. Gauregungo gaiak, ospe onetsia duten egileek idatziak.

Bildumaren zuzendaria, ANTXON LAFONT MENDIZABAL.

Page 5: Txillardegi

Aurkibidea

1. EUSKARA BATUA EUSKALDUNONBATASUNAREN OINARRIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

2. HIZKUNTZAREN “STATUSAREN” ALDARRIKAPENA . . 24

3. POLITIKAREN BIDEAN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27

4. LITERATURA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28

5. SAIAKERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31

6. TXILLARDEGI, ABERKIDE INTELEKTUALA: . . . . . . . . 37

Page 6: Txillardegi
Page 7: Txillardegi

Liburu hau ez nuen idatzi nahi (ez bainuen uste, bes-teak beste, Txillardegiren emaria liburutto batean ka-bitzen zenik…), eta idazle batek liburu bati buruzadieraz dezakeen gauza bortitzena izaten da hori…baina, hastapenetatik esan beharra dago, Txillardegi-rekin zorretan nengoela eta, nolabait, idazki honenbidez, harekiko zorra kitatu nahi izan dudala.“Txillardegiren oraina” bere testuetarako hurbil-

keta bat da, eskaintza bat. Bera zendu ondoren, guregizarte hipokrita honetan ohi den bezala, berari bu-ruzko laudorioak besterik ez genituen entzun berauiraganera igorri nahian, nonbait, baina, aldiz, harenoraina aldarrikatuz, Jose LuisAlvarez Enparantzaren-gan iritsi nahi dut eta, haren bidez, hark bizitutako ga-raiari buruzko orduko iritziak agerraraziz eta,ondorioz, Txillardegik utzitako ondarea ulertaraztenlagundu.Euskal kultura asko zor diolako Larresorori, Usa-

kori, Harribizketari edota Txillardegiri…

7

Page 8: Txillardegi

Hala literatur arloan nola saiakeragintzan, goga-men filosofiko/politikoan edo, zehazkiago,glotopoli-tikoan. Dialektologian, fonetikan nahiz azentuaz…Honetaz gain, Txillardegiren testuak daude, fikzio-

koak eta kazetaritzakoak, eleberriak, ipuinak eta itzul-penak, hamaika iruzkin egiteko gure artean betiko utzidizkigunak. Testuotan oinarritutako Txillardegiren ira-kurbidea duzue hau, bada, orain hastera doana…Txillardegi izan zen europar kulturaren berri euskal

literaturan estreinakoz eman zuena. Literatura berriaeuskaraz eman zigun idazle urbanoa, laikoa eta iraul-tzailea. Nazioarteko kultur erreferentzia garaikideakeuskal nazio zaharrera ekarri zituen abertzalea. Aka-demiak maite izan ez zuena nahiz eta berak jakintzamaite.Euskal presoa, erbesteratua eta errefuxiatua. ETA-

ren fundatzailea eta errefusatzailea. Existentzialistaeta polemikazalea. Berak sortutako fikzio pertsonaienparekoa:“Leturia’ren paperak billatzen asko ahalegindu

arren, ez dugu aztarnarik ere arkitu bere sasoi honiburuz.Badakigu, ta irakurlea bera konturatuko da hone-

tzaz berehala, hutsune bat dagoela bere egunkarian…Nola hori? Ondorenean ematen ditugu gure azal-

penak.Zoriontsu izan al zan Leturia aro honetan? Baiez-

koan gaude. Ez dakigu zehatz pozez beterik, ala alai

8

Page 9: Txillardegi

xamar bakarrik bizitu ote zan bera”. (Leturiarenegunkari ezkutua)Eta, bere Leturiaren antzera, zoriontsu edo ez, idaz-

lea izan da oroz gain, saiakeragintzan, gogamen filo-sofikoari muzin egiten ez ziona, independentziarenaldeko politikaz arituz…Poesia izan da bere idazkuntzan agerian landu ez

zuen arlo bakarra eta, hala ere, idazle estimatu hura,gure Gabriel Arestik zioskunez, Txillardegi betikoa,musikari guztiak bezala, funtsean, poeta ere ba zen.Txillardegi zenari asko zor zaio, hala euskal kul-

turak nola euskarak berak, eta euskal literaturak batikbat zorra, eduki, badu berarekin…Haren idazkiak lagun, berak jorratutako arlo ez-

berdinak, testuz testu aztertuz, zor hura kitatzen la-gundu beharko genuke haren emaria ikertzen etazabaltzen, haren ekarpen literarioa eta intelektuala az-tertzen berak idatzitako testuak horretarako erabiliz…Bera hil ondoren, euskaltzain oso izendatu nahi

izan ez zuen euskararen akademia-buruak honakoaadierazi zigun:“Belaunaldiei dagokienez, Txillardegik ekarri

zigun guri, joan den mendeko 50-60 hamarkadetanjaiotakoei, halako haize berria, desberdina, nobelazein saiakera arloetan eta, oro har, gizartearen etakulturgintzaren esparru anitzetan. Osterantzeko te-nore horrek zekarren, ekarri ere, euskararentzat etor-kizuna eta biziraupena.

9

Page 10: Txillardegi

Ingurukoa aintzat hartuta, Txillardegi, beste asko-ren antzera, oro egilea izan da euskalgintzan, teori-koa nahiz eragilea. Letraz letra irentsi genituengutariko askok, gose eta ezin ase ari ginenok euska-raren munduan, haren lanak eta tituluak, euskara ba-tuaren eraikitze prozesuan.Euskara batua, euskararen eraberritzea, euskara-

ren normalizazioa… orduko kezkak eta ardurak ziren,egun ere euskaldunoi ezinegona ekartzen digutenak.Txillardegi, bistan da, horiek askatu, erraztu eta au-rreratzen ahalegindu da”.Andres URRUTIA | Euskal-tzainburua,“Txillardegi, euskal «intelligentsia»-renharitik”. GARA 16/01/2012.Eta, berez, euskara batuaren jaiotzan eta garape-

nean bere ekarpenaren munta horren premiazko izandenez, aipatu lana behar bezala azter dezagun:

10

Page 11: Txillardegi

1. Euskara batua euskaldunon batasunarenoinarria:

Hizkuntza normalizatuak eskola sistema behar du etaeskolan, beste gauza guztiarekin batera, hitz egiten da,eta hitz-jario eskolarraren garrantziaz ohartzeko Txi-llardegiren ekarpen praktiko zein teorikoei behar be-zala erreparatu behar zaizkie. Berak jakin izan zuenbere garain hizkuntza literarioa proposatzen eta, on-doren, prosodiari buruzko aldarrikapenak egiten. Txi-llardegiren irudi intelektual eta maisuaren ekarpenakbere ardatzetan kokatu beharra delakoan nago. Irekibeharreko bide honek, ordea, oraindik jorratzeke dagoeta, horretarako, bere xumean, liburutto hauxe, aurre-proposamena besterik ezin da izan.Euskararen batasuna dela medio ikerketa batzuk

plazaratzen joan badira ere, gehienak hizkuntzalari-tza, soziolinguistika edota historia dute abiapuntunahiz helmuga.Hemen landu nahi dugun bide honetan, berriz, gure

hizkuntzaren gizarte-eraikuntza modernoan horren-besteko garrantzia duen euskararen batasuna ikuspegidiakronikoaz behatu nahi dugu. Hau da, euskararenhizkuntza literarioaren hedapenari so egin nahi dioguberarentzat funtsezkoena den berrekoizpen-mekanis-moetatik begiraturik: heziketa, eta zehazkiago irakas-kuntzatik bertatik ikusita, alegia.Horrexegatik hemen eskaintzen dugun Txillarde-

giri buruzko lanak gehiago joko luke hezkuntzaren

11

Page 12: Txillardegi

historiaren aldera ohizkoak dauzkagun hurbilketa ide-ologikoetara baino. Planteamendu berria, beraz, da-goeneko mende erdia baino gehiago duen historiabaterako, euskara batuaren kronikarena, hain zuzen.Hala eta guztiz, hutsuneak azaltzen baldin badira,

edota zenbait akats nabarmenduko balira… gaiariemandako tratamendu berriagatik izan daitekeelakoannago eta ez zaio leporatu behar Txillardegiri beraribere kronista naizen honi baino.Edozein modutara ere, hemen eskainitakoa, asko-

tan hau adieraztea topikotzat hartua izan arren, Txi-llardegiri egindako beste hurbilpen bat besterik ezdugu.“Il nést pas necessaire de souligner l’importance

de la fonction d’une langue standard consistant áaffirmer l’identité d’une communauté linguistiquec’est en développant sa propre langue standardqu’une communauté parlante, de dialectale, devientlinguistique et se distingue d’une autre communautélinguistiquement apparentée et/ou politiquementdominante” zioen Paul Garvinek (1986) etaTxillardegik horri kasu egin zion euskara batuarenbeharra proposatzerakoan 1968 aurretik.Euskal Herria, Mac Legasse idazleak adierazten

duen moduan, oraindik politikoki existitzen ez den he-rria da, nahiz eta gure egunotaraino heldu den “kon-trabandoz” historian zehar (“Los contrabandistas deHilargi-Zaharra”. 1980. Txertoa. Donostia).

12

Page 13: Txillardegi

Kontrabandoa ofizio historikoa baino areago, eus-kaldun ororen ia betebeharra izan da, zeren eta,“malgrê nous”, Euskal Herria Ipar eta Hegoaldeanbanaturik daukan muga, ez da sekula aintzatetsia izanherria bere izatearekin identifikatu izan dituzten kon-tuetan: hizkuntza, kultura, eta eguneroko harremane-tan. Hala ere, mugak ekarritako aldeak sortu dituztenbanakuntzen historian Txillardegi bezalako pertso-naia historikoak badude, egon, zeintzuk, 2012. urtehonetan ulertzen zaila izan arren, Euskal Herriarenzatiketari aurre egiteko baliabideak nahiz gaitasunakmetatu dituzten , herri hau egin dituen erresiten-tzi/diferentzi praktikak indartzen lagundu izan dute-larik.Mendeetan zehar gure mugetan, kontrabandisten

isilpeko kodea izan den euskara, edo euskaldunen hiz-kuntza, hizkuntz gutxipen eta ordezte-prozesu hazko-rrean murgilduta dago oraindik, honek existitzea erearriskutan jartzen diolarik.Txillardegiren lanak euskal hizkuntzaren batasu-

naren inguruan Euskal Herriaren –etimologikoki eus-karadunen herritzat hartuta– iraupenerako estrategiadesberdinen aukerak zabaltzen nabarmenki lagundudu.Euskal kultura “kultura kolonizatutzat” definitzea

debate askotako eztabaidagai izan bada ere, hemen egi-ten den aukeraren ildoaren erreferentziatzat har bitezGisèle Halimiren Le procès de Burgos liburuaren

13

Page 14: Txillardegi

(1971-Galimard, collection temoins. Paris) hitzau-rreko J. P. Sartreren hitz inola ere ez partzialak ez sus-magarriak.“… Si colonie il y avait, ce paradoxe que le pays

colonisateur serait pauvre et surtout agricole au lieuque le pays colonisé serait riche et qu’il offrirait leprofil démographique des societés hautement indus-trialisées”; paradoxikoki, Euskal Herria “herri kolo-nizatuen” artean sailkatzeko aukera egiten du,aukera hau hizkuntz/kultur eremuan oinarrituz: “Lamajeur partie des millions “rendus” vont aux orga-nes d’oppression (administration espagnole où es-pagnolisée, armée dóccupation, police, tribunaux.etc…) ou debasquisation (l’université oú l’on n´en-seigne que la langue et la culture espagnoles).Egoera hau gainditzeko moduari buruz, Sartrek

berak ere Albert Memmiren lanetan bilatu zuen eus-karria, eta, autore honen Portrait du colonisé liburu-tik hara aipu eginez, honako hau ondorioztatzekoerabili zuen, hots, kolonizazioari buruz kolonizatuabakarrik mintza daitekeela behar bezalako sakontasu-nez, zeren, beti ere haren argudiaketari jarraituz, ko-lonizazio kulturala kolonizatzaileek sekula izan ezdezaketen bizi esperientzia delako.Aurrean esan dudanez, hauxe eta ez beste izatea

izan zen Txillardegiren lan-ildoa. Eta kasu honetan,ildo honek euskal hizkuntzaren batasunaren gora-be-herak eta ondorioak azaltzera eraman zuen, euskal

14

Page 15: Txillardegi

kulturaren eta Euskal Herriaren batasunaren bideanfuntsezko pausua berau.Oso ezaguna den bezala, idatzizko hizkuntza ba-

tuarekiko ardura historikoki protestanteen erreforma-rekin eta haiek norbanakoaren Eskritura Sainduenirakurketaren alde egindako aukerarekin lotuta dagoenhezkuntz kezka bat da. Honetan, eta perspektiba haugurean behar den arretaz ikertu izan ez den arren, eus-kal hizkuntzaren kasua ez da inolako salbuespena.Ai-tzitik, euskal hizkuntza batzeko premiari buruzdaukagun lehenbiziko berria, J. Leiçarraga artzainprotestantearena dugu (1571), zeina, bere garaikoidazlerik gehienak bezala, Ipar Euskal Herrian sortueta bizi izan zen, eta aldi berean, hizkuntzaren bata-sunaz hitz egitean, behin eta berriz azpimarratu zuenekinkor Euskal Herriaren beraren batasuna.Hala ere, Kontraerreforma katolikoa, hala Ipar nola

Hego Euskal Herrian, izan zen geroztiko ia euskal li-teratura guztiaren ama, honek ere, tinko eutsi ziolarik,hala eta guztiz ere, euskaldun guztientzat izan beharzuen hizkuntza idatzirako oztopo ziren alde dialekta-len alderdi negatiboa nabarmentzeari (Axular eta Tar-tas XVII.ean; Joannes D’Etcheberri, Larramendi,Cardaberaz eta Mogel XVIII.ean).XIX. mendean, lehen aipaturiko “apologisten”, na-

gusiki Larramendi eta Añibarroren, eragin kulturala-ren ondorioz, idazteko erabiltzen den euskalkiarenarabera, lau arau “corpus” formal eta bereizi daudela

15

Page 16: Txillardegi

onartzen da inplizituki. Bonaparte printzeak egindakotokian tokiko dialektologiako lanek alde linguistikoeiburuzko kontzepzio hauen hedapenean sakonduko dute.Baina garai hartan Pariseko ZientzienAkademiako

presidente zen M. D’Abbadiek 1853an hasi zituen li-teratur lehiaketek, geroztik 1873an hasita prosa erebarnesartu zutenek, eta 1879tik aurrera Bidasoaz he-goaldean (Nafarroako Elizondon) egin zirenek, hiz-kera mintzatu eta idatziaren artean, alde batetik, etaeuskalkien artean bestetik zeuden distantziak laburra-gotzea lortu zuten, eta azkenez, estatu zentralista bikherri berari ezartzen ari zitzaizkion muga linguis-tiko/kulturalak ikusarazi eta azpimarratzea lortu zuten.Hegoaldeko Euskal Herrian foruak galtzeak, admi-

nistrazioko eta eguneroko bizitzaren arteko banaketaazpimarratuko du, nahiz eta, erreakzioz, hizkuntza etapolitikari dagokienez zeuden joeren areagotzea ekarrizuen. Testuinguru honetan “Lecciones de ortografía deleuskera bizkaino” argitaratzen da (1886), beronen egi-lea, Sabino Arana, euskal nazionalismo tradizionala-ren formulatzaile erabakiorrenetariko bat izangodelarik

..

Bide beretik heldu nahi izan zitzaion ortografi ba-tasunaren arazoari “Euskaltzaleen Biltzarra”ren Hen-daiako Kongresuan, 1901eko irailaren 6an.Baina aranatar formulazio politikoek aukera kanta-

brista “bizkaitarra” eta etnozentrikoa, elementu batzai-leen aurrez lexikografiaren garbitasuna azpimarratzen

16

Page 17: Txillardegi

zuena ezarri nahi izan zuten. Aranak bere tesiaren al-deko erabakia har zedin saiatu zen bozaren erabilerapolitikoaz baliatuz. Horrela, 1902ko (Irailak 2) Hon-darribiko Kongresurako, Bizkaiko 293 euskaltzalebere tesiaren inguruan biltzea lortu zuen, baina hainizan zen handia beste euskalki batzuetako ordezkarie-tan sortarazi zuen erreakzioa, non batasunaren kon-tuak aparkatuta geratu behar izan zuen, kontsentsulinguistikotik hurbilago zegokeen beste ekimenenbaten zain.1918an, Eusko Ikaskuntza Elkarteak, Oñatin bil-

duta, bere Hizkuntza sailetik, Euskaltzaindia sortukodu, Euskal HizkuntzarenAkademia izango dena. Era-kunde hau Donostian bilduta 1920an (Urtarrilak 8),bere hamargarren biltzarrean bozketaz erabakiko dufuntsean Sabino Aranak urteak lehenago proposatu-riko bera izango den ortografia erabiltzea eta gomen-datzea. Geroago (urte bereko Abenduaren 29an),nahiz eta barne-erabilerarako baino ez, hizkuntz bata-sunerako oinarri gisa gipuzkera erabiltzea erabaki zenBilboko Batzarrean. Baina kontua ez zen zailtasunikgabekoa, eta oso desberdinak ziren eskaintzen zirensoluzioak. Batzuek lapurteraz edo behe-nafarrerazidatziriko literatur tradizioari ematen zieten lehenta-suna, beste batzuek euskalki bat edo beste bat oinarri-tzat aukeratzetik etorritako irizpide sinkronikoei, bestebatzuk batasunaren kontra zeuden beste barik. Horrelaetorri ziren bata bestearen ondoren Bilbo, Donostia,

17

Page 18: Txillardegi

Lekaroz, Hazparne eta abarreko batzarrak, eta haietan18 tesi idatzi desberdin jaso ziren. Aipagarri da garaihonetan Arana bezalako gizonak lehiakide zituelaEuskaltzaindiko presidente izan zenak, egin zuen lana,zeren, hala bere literatur lanaznola bere bilketa eta te-orikoki zein herriz herri ibilita egin zituen ikerketez,1968az geroztik “euskara batua” deitzen diogunarenoinarriak jarri baizituen.Franco jenerala buruzagi zela jotako kolpe milita-

rraren ondorioek, joera “inperialen” oinarri ideologi-koak zituen diktadura zantarraren ezarketa ekarrizutenek, oso zail egin zuten aipatu bidetik jotzen se-gitzea Espainiako estatuan finkaturiko legeria berria-ren menpean. Horregatik, honaino deskribatu dugunprozesuaren jarraipena, erbestean finkaturiko pentsa-lari edo/eta taldeen inguruan aurkitu behar dugu he-mendik aurrera.1936az geroztik, Parisen argitaratzen zen “Eusko

Deya” aldizkariak eutsi zion Bigarren Mundu-Gerraamaiera osteraino gero “batuaren” oinarri izango zenidaztankera batuari. Parisen jaiotako euskal jatorrikobi idazle (Mirande eta Peillen) prozesu hau ulertzekoerreferentzigune izango dira garai hartan, zeren, pro-zesu hau “continuum” baten ondorio bada ere, ordu-tik aurrera “modernotasunaren” ezaugarrietan, hau da,sekularpenean, sozializazioko literatur ezaugarri mo-dernoetan, etab.etan jarriko duen inflexiogune bateansartuko baita.

18

Page 19: Txillardegi

Hala ere, Espainiako estatuan, “gerra zibila” de-ritzonetik 20 urtera, Euskaltzaindiaren planteamen-duak 1956ko Arantzazuko Batzarra) hizkuntzbatasunaren premia planteatzetik urrun daude. Hanaurkezturiko txosten guztietarik batek bakarrik hel-duko dio gai honi. Txillardegik eginak hain zuzen,aldi horretan erbesteratu beharra izan zuen idazleaberau, eta gero, ikusiko dugunez, funtsezko garran-tzia izango duena arazo honen konponbidean. Ida-tzizko sorkuntza modernoak, hala ere, gero etabatasun-premia handiagoa zuen. Horregatik GabrielAresti idazle eta poetak, 1958an, hitzartze publikosonatu bat izan zuen bizkaieraz probokazioz, erre-gistro dialektalak publikoan eta bereizgabeki erabil-tzeak azaleratzen dituen kontraesanak argitaraateratzeko. 1959an, aitzitik, bere “Maldan Behera”poema publikatu zuen, non bederatzi urte geroagoeuskara batutzat hitzartu zen euskara-mota aurkitzendugun.Lehen aipatu dugun inflexiogunea kultur plantea-

mendu tradizionalekiko apurketa batean datza, hots,literaturari dagokionez historikoki erlijio katolikoarennagusitasun-aldian eta historikoki Eusko Alderdi Jel-tzalearen aitzindaritzapean izandako planteamendutradizionalen eta ETAren fenomenoaren inguruangarai honetan agertzen diren nazio-askapen eta kulturmodernizazioko planteamenduen artean gertatu zenapurketan.

19

Page 20: Txillardegi

Prozesu honetan, jakina, beste elementu batzuk erebadauden arren, dudarik gabe esan daiteke bertonaurki daitekeela hain fenomeno konplexua ulertzekomodua eskain dezakeen kontraesan nagusia.1960an egun euskaltzainburu denak, Jean Harits-

chelarrek, hango kide huts izateko kargua hartu zue-nean Baigorrin, orduan presidente zen P. Lojendiokgipuzkeraz egin zion ongietorriko hitzaldia. M. La-fontek zuberoeraz aurkeztu zuen euskaltzain berria,eta sarberriak behe-nafarreraz eman zuen bere lehenmaisu-lekzioa. Euskaltzaindiaren jarrera publikohonek, geroago, P. Xarriton eta Txillardegi euskaltzainurgazleen dimisioa eskatzea ekarri zuen.Hari berean, 1963an, Baionan “Euskal Idazkaritza”

zeritzona hasi zen biltzen eta, euskalki guztietako or-dezkariz osatua, euskal aditza batzeko lan neketsuariheldu zion.Beste talde eta pertsona batzuek ere erreferentzi-

gune diferenteetatik fin eskuhartu zuten euskaldunguztien premia honi aterabidea emateko proiektuan.Azpimarratu beharrekoak dira Mirande eta Peillenenarestian aipatu lanak Parisen, X. Kintana, G.Aresti etaI. Berriatuarenak Bizkaian, eta halaber Jakin aldizka-riarena Gipuzkoan eta Anaitasunarena Bizkaian.Talde berri guzti hauek nazionalismo tradizionala-

ren hegemonia arriskutan jartzeak hizkuntz batasuna-ren kontrako erreakzio amorratua eragin zuen, batasunhonen azterketa, nahiz eta egiten hasia eta aurreratua,

20

Page 21: Txillardegi

oraindik egiteke dagoelarik, baina, zalantzarik gabe,argia ugari ekarriko duelarik gure herriaren oraintsukohistoriaren gainera Azkenean, Baionako batzar tekni-koen emaitza kontsentsuz onartu zen hiri hartan abuz-tuaren 29 eta 30ean egin zen batzarrean; horrela L.Mitxelena euskaltzain eta itzal aintzatetsiko hizkun-tzalariak bere gain hartu zituen oinarrizko akordioak,Euskaltzaindiari aurkezteko (Euskera ‘1968’, 139,205, 206 eta 216 or.).Baina honekiko erabakiak atzeratuz zihoazen eta

euskal literatura berriaren ordezkari ezagunenak Er-muan batu beharra izan zuten 1968ko 28/29 eta 30eaneta literatur hizkuntza komunaren alde “zin egin” be-harra izan zuten.Euskaltzaindiaren “urrezko ezteien” ospakizuna-

ren inguruan heldu zitzaion behin-betiko gaiari.Honen ondorioz, 68ko udazkenean erabakitzen zirenhizkuntz batasunerako oinarriak, abiagunetzat L. Mi-txelenaren lana hartuz, honek, aldiz, Baionako akor-dioak (1964) eta Ermuako arrazoiak (1968) jasotzenzituelarik.Gorago esan bezala nazionalismoko talde tradizio-

nalen presioa, lokalismoaren aurrez aurre nazio-kon-tzeptu modernoa zekarren hizkuntz batasunarenkontra zegoen.Espainiar eta frantses “inteligentsiak” ez zuen se-

kula begi onez ikusi Estatu bietan mintzatzen zen hiz-kuntzaren batasuna.

21

Page 22: Txillardegi

Eta horrela gertatu zen “euskara batua” hasiera ba-tean erdeinatua eta jazartua izatea kultur ezarrera han-diko planteamendu zenbaiten aldetik. Urte horietaneuskaltzainburu izan zen M. Lekuonak berak ere ezzituen betetzen Euskal Akademiak batasunari buruzjarritako arauak, honek gatazka franko zekarrelarik.Presioak hain izan ziren handiak, non Euskaltzaindia-ren bilera batean (Bergara-1978) lehenago hartutakoerabaki batzuk kontra-erabakitzeraino heldu zen, erahonetan horretarako lan egin zutenengan ondoezasortu zutelarik, baina nazionalismo tradizionala kon-forme utzita, nahiz eta honek, hala eta guzti ere, ba-tuaren kontrako bere borrokan segitu zuen.Hala eta guztiz ere, bi hezkuntz-lan izan dira erre-

akzio horrek haiek nahi zuten ondoriorik ez izatealortu dutenak.Aitzitik, esan daiteke ezen, aurkaketa eta polemika

horiek oraintsukoak diren arren, euskara batuaren eza-rrera erantzunezinezko errealitate dela. Honetarakoasko ekarri dute, alde batetik, 68az geroztik burutu-riko helduen alfabetatze-lanak, eta bestetik, ikastolengarapen hazkorrak.Kasu biotan gizarte-mugimendu indartsuak aurki-

tzen ditugu, nazionalismo tradizionalak jarritako trabakgainditzen jakin izan dutenak, hala eremu ideolo-giko/linguistikoan, hemen azaldu den bezala, nola ins-tituzioen aldetiko traben eremuan, beste foru batzuetanargitara ateratzeko egokiera izan dudan bezala.

22

Page 23: Txillardegi

Ezin daiteke uler ez eztabaida linguistikoa ez eus-kara batuak egun duen ezarrera, baldin, nazio-kon-tzeptu modernoaren inguruan bildurik erregistrodialektalen erabilera publikoa abolitu/gainditu duenpresio sozialarekiko erreferentzia saihesten bada.Asko dugu oraindik egiteko, baina Euskal Herrikozazpi lurralde historikoetan erabiltzen den hizkuntza,normalkuntzarako joeraz zientzia eta literatura sor-tzen duen hizkuntza da. Pirinioz handik eta hemen-diko euskal hiztunek egunkari bera dugu geurehizkuntzaz (BERRIA, espainiar estatuak Euskaldu-non Egunkaria arrazoirik gabe itxitakoaren oinorde-koa ), zeinak, ez estatuko ez 11 autonomi elkarteetakodiru-laguntzarik ez duen arren, inola ere gutxiesgarriez den zabalkundea lortu duen alfabetatuen kopurua-rekiko konparazioz. Azken batean, nola hizkuntzarenbatasuna, gaur egungo Administrazioaren egiturengainetik, euskaldunen batasuna gero eta gehiago aha-leztatzen ari den, halaxe Euskal Herriaren batasun po-litikoari buruzko ideiek ere idatzizko hizkuntzakomunaren batasunari irmoki heltzea erabaki zuten.Eta hau argi badago, hemen frogatzen saiatu garenbezala, “corpus” linguistikoaren arazoei dagokienez,argiago dago hizkuntzaren “statusaren” gertagarrita-sunei dagokienez. Baina honek beste atal batera era-man beharko luke gure historia…

23