Txirrinak jo arte 2008.2009

download Txirrinak jo arte 2008.2009

of 4

Transcript of Txirrinak jo arte 2008.2009

  • 8/3/2019 Txirrinak jo arte 2008.2009

    1/4

    TXIRRINA J ARTE

    EUSKARA BIZIA, GEROAREN HAZIA- EUSKARAREN ASTEA

    Abenduaren 3-a euskararen nazioartekoeguna zela aitzakitzat hartuta euskararenastea ospatu genuen gure ikastetxean,abenduaren 1etik 5era..

    Aste osoan zehar hainbat ekitaldi burutugenituen, guztiak euskararekin lotuta.Asteari hasiera emateko Kike Amunarrizenhitzaldia izan genuen eta handik biegunetara Martxelo Otamendi etorrizitzaigun euskararen inguruan

    hitzegiteko. Bi saioetan izan zirenaztergai euskararen egoera, erabilera etatransmisioa, hausnarketarako bideairekiz.

    Euskararen aldeko lelo-lehiaketa batere egin genuen eta bertan ikasleeknahiz irakasleek izan genuen partehartzeko aukera. Aurkeztutako leloekikastetxeko paretak apaintzen dituzte,horien arteko irabazleak dituguartikulutxo honen izenburuan eta

    amaieran.

    Asteari urrezko bukaera emateko,ostiralean, bertsolariek etatrikitilariek alaitutako bazkariaizan genuen aurretik egindako hainbatherri-kirolek eta jokuek sortutakogosea baretzeko. Bertan elkartu ginen,berriro ere, ikasleak eta irakasleak,giro apartaz gozatzen.

    Aburuz aburu, euskara beti helburu

    KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA

    Joan den abenduaren 1ean, ikastetxeak antolatutakoEuskararen astearen barruan, Kike Amonarrizekinsolasaldirako aukera izan genuen. Kike Amonarriz oso ezagunadugu, Tolosakoa izateaz gain, Euskal Telebistan egiten duenMihiluze programa dela eta. Bi orduko saioa izan genuen,gazteen hizkera hizpidetzat hartuz. Emanaldi umoretsua izanzen, barre egiteko modukoa. Hizkuntza ardatz, dibertitzeko,

    barre egiteko, ligatzeko, iraintzeko, trufatzeko euskarak duenahalmena agerian geratu zen. Beste aldetik, euskaldunen artekotipologia egin zuen, euskara zein helbururekin erabiltzen denkontuan hartuz. Entretenigarria benetan!

  • 8/3/2019 Txirrinak jo arte 2008.2009

    2/4

    MARTXELO OTAMENDI-ren HITZALDIA

    Euskararen asteko ekitaldiekinjarraituz, abenduaren 4ean, osteguna,Martxelo Otamendi izan zen gureartean. Berria egunkariko zuzendariada bera, eta komunikabideetaneuskararen presentzia aztertzeko gaia

    aitzakitzat hartuz hainbat galderaegin zioten ikasleek. Oso hitzaldiinteresgarria izan zen. Asko ikasigenuen Martxelorekin!

    TOLOSAKO ARTXIBO OROKORRERA BISITA

    Administrazio eta Finantzetakoheziketa-zikloko 2. kurtsoko ikasleak

    Tolosako Artxibo Orokorra ikusterajoan ginen, urtarrilaren 13an.

    Ordu pare bat iraun zuen bisita hau bizatitan banatu zen:

    Bertako teknikariak aurkezpen bat egin eta segidan bideo bat ikusi genuen:dokumentu fondoak zer diren, artxiboko instalazioak nolakoak diren, eta, azkenbatean, artxibo historiko bat zertarako den.

    Instalazioak ikusi genituen: gordailuak,dokumentazioa zaharberritzeko laborategia klase praktiko bat eman zigutendokumentazioa zaharberritzeari buruz,inbentario gela, eta irakurgela.

    Karpeta bat ere eman ziguten zenbaitdokumentu eta agiriz osatua.Bisita interesgarria, bertako ondarea ezagutdezagun. Ez ahaztu, edonor joan daitekeelakontsultak egitera, argazkiak aurkitzera,abizenen jatorriaezagutzera e.a.DONOSTIAKO JUSTIZIA AUZITEGIRA BISITA

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailakantolatutako Ibilbidea Justizia Auzitegitikprograman parte hartu du TolosaldeaG.L.H.Institutuak. Azaroaren 24 eta 25ean Goimailako 2. kurtsoetako ikasleek aukera izangenuen Donostiako Justizia Auzitegira joateko.Teresa de Calcuta enparantzan kokatua dago,Egiako auzoan, tren geltokitik oso gertu.Eskanerraren aurretik pasa eta gero bertakoteknikari batek harrera egin zigun.Hitzalditxo bat entzun ondoren Auzitegikozenbait epaiketa-gelatan sartu eta epaiketakikusi genituen, arlo desberdinetakoak: lanarloa, zibila, zigor-arloa,..

  • 8/3/2019 Txirrinak jo arte 2008.2009

    3/4

    Epaiketak ikusi eta gero, taldekoidentifikazio-saioak egiten dituzten gelaikusi genuen. Laborategi forensea erabiltzenari zenez, ezin izan genuen bisitatu. Eadatorren ikasturtean ikusteko aukera izatendugun!

    KORRIKA 16

    Korrika bazetorrela eta hara gerturatu ginen TolosaldeaGLHIko ikasle eta irakasle euskararekin dugun konpromezuajakitera emateko, euskararen alde kirol pixka bat egitera.Richard eta Ainhoa izan ziren gure izenean lekukoa eramatekoardura hartu zutenak; argazkian ikus ditzakegu guapo asko.Txukun aritu ziren.

    Besteok, batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago, denok egingenuen ahal izan genuena.

    Korrika pasa da jadaguretik eta bukatu ereegin zen Gasteizen,baina gerorako, egunerokolana geratzen zaigu:oinez, korrika, lanean,aisialdian, haserretuz,maitatuz, .... euskarazbiziz!

    ESKOLA ELEANITZA

    Eleanitza proiektua dela eta,Irailetik hasi eta Maiatzaren bukaeraarte Molly Becherten laguntza izandugu gure ikastetxean.

    Connecticutetik etorritako neska honekingeleseko mintza praktika eskolakeman ditu Goi Mailako Ziklotakoikasleei, Erasmus programarekinatzerrira joan diren ikasleei etabaita horrela nahi izan dutenirakasleei ere. Hizkuntza Teknikokoirakaslearekin batera geletara joanez,talde txikiak egin eta ikasleekingelesez hitz egiteko aukeraparegabea izan dute.

    Jakin dugu datorren ikasturtean ere bere laguntzarekin kontatzerik izango dugula.

    Pozten gara!

  • 8/3/2019 Txirrinak jo arte 2008.2009

    4/4

    EUSKADIKO EMPRESA SIMULATUEN I TOPAKETA

    Maiatzaren 7an Tolosaldeako Administrazioeta finantzatako lehenengo mailako ikasleeta irakasleak Erandioko Tartanga

    ikastetxean izan ginen Euskadiko enpresasimulatuen I. topaketan.

    Bertan, Gurelur S.A.S. gure enpresasimulatua aurkeztu genuen stand batenbitartez. Guztira 10 ikastetxek jarrigenuen standa baina beste hainbeste bainogehiago joan ziren topaketara bisitan.Egunean zehar beste enpresa simulatuekinmerkatal harremanak landu genituen etaondoriozko gure produktuen salerosketakburutu ere bai.

    Esperientzi oso ona, ikastetxedesberdinetako ikasleen arteko merkatalharremanak garatzeko. Non izango ote daenpresa simulatuen II.topaketa?

    GURE IKASLEAK KOSMODISEAN SARITUAK

    Ikastetxeko Metal EraikuntzakoSTEAUADELGRIFO ikasle taldea bigarren

    postuan geratu da Gipuzkoako ForuAldundiak antolatzen duen KOSMODISEA

    proiektuan. Sari banaketa maiatzaren4an Donostiako KURSAALean izan da.

    Aipatu beharra dago ere, proiektuberean, Metal Eraikuntzako SKUNKYtaldeak eta InformatikakoSCATTERGORIES taldeak parte hartudutela, 7.eta 10. postua eskuratuz.

    KOSMODISEA Gipuzkoako Foru AldundiarenBerrikuntzarako Departamentuarenekimena da. KOSMODISEAK, kurtsoanzehar, ikasleek burutu behar dituztenproiektu ezberdinen bitartez, pertsonaekintzailea izateko balioak bultzatzenditu talde-lanaz baliaturik: sormena,ekimena, autokonfiantza, tolerantzia,analisirako eta kritikarako gaitasuna,erabakiak adostea, elkarrierrespetatzea, besteak beste. Guztihau lortzeko tresna desberdinakerabiliko dituzte: Wikia, bloga,

    bideoa eta argazkiak editatzekoprogramak eta beste hainbat tresna.

    PLEGADORA BERRIA

    Aurten Galdaragintzako alorrean plegadoraberria ekarri dugu. Plegadora Trumpf markakoada, mundu mailan liderra den empresa alemana.Bere ezaugarri nagusia zenbaki kontrola da.Honi esker, makinaren lau ardatz uneorokontrolatuta daude eta egiten diren piezetanzehaztasuna eta kalitatea lortzen da.