Txostena 2011

53
1

description

Txostena SPRI 2011

Transcript of Txostena 2011

Page 1: Txostena 2011

1

Page 2: Txostena 2011

1

Aurkibidea01000203040506007708

Zuzendari Nagusiaren Hitzaurrea

Gure Plan Estrategikoa: 2010-2013ko Lehiakortasuneko Plana

Ekonomia Ireki baterantz

Ekonomia Berritzaile eta Ekintzaile baterantz

Eragin Orokorreko Ekimenak

Bikaintasuna Kudeaketa Publikoan

SPRI Taldearen Aurkezpena

Presidentearen Gutuna

Page 3: Txostena 2011

2

01Presidentea-

ren Gutuna

SPRI Taldearen Jarduera Memoria balioesteko hemen idazten dudan hirugarren urtea da aurtengoa. Eta hori benetako pribilegioa dela deritzot, Eusko Jaurlaritzan dudan lanpostuaren funtsa irudikatzen duelako SPRI Sozietateak, eta horren presidente naizen aldetik, baita Administrazioak Euskadiko enpresaburuekin duen zuzenagoko harremana izatea ere.

Eta legegintzaldian daramatzagun hiru urteek ezinbestean balio behar dute mahai gainean jartzeko egin ahal izan dugun guztiaren eta bete ahal izan ditugun hartutako konpromisoen benetako balantzea.

Zuzendari nagusiak berak jartzen du hori agerian Memoriaren hitzaurrean, eta nola ez, datuekin egiten du. Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak bere buruari ezarritako jomuga bete du, hots, gure herrialdeko enpresek eskatzen dioten lekuan dago, eta baita bere burua berez kalifikatzen duen une ekonomiko batean ere.Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu naizen aldetik, SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzak jarri zizkion helburuak betetzen ari dela nabarmendu behar dut.

Hori horrela izanik, azken hilabeteotan, SPRI Sailaren –eta horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren– zuzendaritzarekin uztartzeko prozesua optimizatua eta babestua suertatu da. Horren adierazgarri dugu gauza publikoa kudeatzeko moduari dagokionez euskal enpresek adierazi duten gogobetetzea.

Eta horretaz gain, kudeatu behar izan dugun doikuntza-garai honetan, publikotasuna eraginkortasunaren sinonimoa da, eta SPRI, bere egitura areagotu gabe (izan ere, justu kontrakoa gertatu da), laguntza gehiagorekin iritsi da enpresaburu gehiagorengana eta jardun-esparru gehiagotara. Izan ere, duela urtebete memoria honetan aipatu nuen bezala, industria-birmoldaketatik enpresaburuen esparru unibertsal batera aldatu gara.

Enpresa publiko honetan diru guztia errentagarri bilakatu da, azpiegitura gehiago, zuzeneko finantzaketa handiagoa, diru-laguntza gehiago edota gure enpresei laguntza emateko herrialde gehiago lortzeko jomugarekin. Eta hori egin ahal izan dugu produktibitatea esponentzialki areagotu delako, eta hori ez ezik, ohiko gastua ere murriztu delako.

Zifrei protagonismo nagusia ematen dien dokumentu honek SPRI Taldearen kudeaketan betetako eginkizunaren erakusgarri gisa balio behar du. Zorionak eta mila esker.

Bernabé UndaEusko Jaurlaritzaren Industria,

Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua

“Diru guztia errentagarri bilakatu dugu, azpiegitura

gehiago, zuzeneko finantzaketa handiagoa, diru-

laguntza gehiago edota gure enpresei laguntza emateko herrialde gehiago lortzeko

jomugarekin.”

Page 4: Txostena 2011

3

02Zuzendari

Nagusiaren Hitzaurrea

Tomas Orbea Celaya

SPRI Taldearen zuzendari nagusia

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren 2010-2013ko Lehiakortasuneko Plana, Eutsi, Lehiatu eta Buru izan estrategien bitartez zabaldua, SPRI Taldearen jarduerak zuzentzen duen konponbidea dugu, gure enpresa-sareari Europako finantza-krisialdiko ingurunea gainditzen laguntzeko, eta baita Ikerketaren, Berrikuntzaren, Nazioartekotzearen eta Garapenaren bitartez gure bizi-kalitatea bermatuko duen etorkizun baterantz aurrera egiten laguntzeko ere.

Finantzaketa-eskasia horri aurre egiteko, 108,25 milioi euro inbertitu ditugu 523 enpresatan, eta zuzeneko 1.234 enplegu eta eragindako 12.000 enplegu sortzeko konpromisoa ekarri du diru horrek. Orobat, 28 milioi inbertitu dira partaidetza-kredituetan, eta Arrisku Kapitalaren bitartez ia 80 milioi euro bideratu dira formalizaturiko abalak emateko.

“Eromenik handiena zera da, beti gauza bera eginez gauzak aldatu nahi izatea”

(Albert Einstein)

Horregatik, errealitatea aldatzen denean, konponbide berriak behar dira. Guk badugu plan bat.

Eta logikoa denez, Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontu-ahaleginarekin zerikusia du horrek guztiak. Izan ere, SPRIk % 1 gehiago kudeatu du enpresetarako laguntzetan. 2009az geroztik hona, SPRI Taldeak % 53 areagotu du laguntzetarako aurrekontua, 183 milioi euro izatetik 280 milioi euro izatera aldatuta; halaber, % 35 nazioartekotze-proiektu gehiagotan lagundu du, bere baitan 61 herrialdeko esparru bat hartuz, duela hiru urte baino 10 herrialde gehiago, hain zuzen ere.

Euskal Ekintzailetza Sistema sortu dugu, eta dauden laguntzetarako (300etik gora) leihatila bakarra da sistema hori, telefono bakar baten bitartez eta Webgune bakar batekin. Orobat, Ekintzailetza programen bitartez, zuzeneko 617 lanpostu sortzen lagundu dugu, eta baita beste 1.272 lanposturi eusten lagundu ere, guztira 7,1 milioi euro bildu dituzten laguntzen bitartez.

Informazioaren teknologietako, berrikuntza teknologikoko eta I+Gko 3.200 proiektutan lagundu dugu, horietarako guztizko zenbatekoa 164 milioi euro izanik.

Esportazioak bost puntu hazi dira BPGan duten garrantziari dagokionez, eta horrela, % 32ra iritsi dira. Enpresa esportatzaileen kopurua % 4 hazi da, eta esportazioek % 18ko hazkundea izan dute. Gaur egun, EAEko enpresek beren negozio-zifraren % 0,64 teknologiaz kanpoko berrikuntzara bideratzen dute, eta I+Gk BPGaren barruan duen gastua % 2,08 da; hori dela-eta, EBko 27 herrialdeen zerrendan 15.a da Euskadi.

Page 5: Txostena 2011

4

Tomas Orbea Celaya

SPRI Taldearen zuzendari nagusia

Azpiegituren alorrean, inbertsioari eustea lortu da lankidetza publiko-pribatuari esker, 10 urtez blokeatuta egon ondoren, VIAP Vitoria Industrial Air Park proiektua berraktibatu da, inbertsio publiko-pribatuko lehen ekintza gauzatu da, hots, Galarreta Industrialdea, eta horretaz gain, EHUren Zientzia Parke berria abiarazi da.

Eta hori guztia, Talde osoan gastu korrontea % 22 murriztuz, 2008koarekin alderatuta: orduan zeuden 51,5 miloi euroak 40,3ra jaitsi ziren 2011n. 2008an, gastuko euro batekin 7,5 euro sortzen ziren diru-laguntzetarako; 2011n, aldiz, euro batek diru-laguntzetarako 19,1 euro sortzeko balio izan du. Goi-mailako karguen kopurua eta sozietateen kopurua murriztu ditugu; horrela, jatorrian 29 sozietate zeuden, eta gaur egun, berriz, 25.

Kudeaketa Hobetzeko Ibilbide Orria SPRI Taldeko sozietate guztietan aplikatzen da, eta Datuak Babesteari buruzko Legea, ingurumen-kudeaketa edota hornitzaileei 30 egun baino lehenago ordaintzeko betebeharra jasotzen ditu, besteak beste.

02Zuzendari Nagusiaren Hitzaurrea

“2009az geroztik hona, SPRI taldeak %53

handiagotu du enpresei laguntzak emateko

aurrekontua, 183 milioi eurotik 280 milioi euro

izatera aldatuz.”

Enpresa gehiagotara iristen gara, eskari gehiago betetzen ditugu eta zerbitzuak kalitate handiagoarekin eta ohiko gastu gutxiagorekin ematen ditugu, edo beste modu batean esanda, “gutxiagorekin gehiago egiten dugu”. EAEko enpresek gure beharra dute, eta SPRI taldeak gure lehiakortasuna hobetzeko eraldaketa-mekanismoak eskaintzen jarraituko du.

Page 6: Txostena 2011

5

SPRI Taldea 25 sozietate publikok osatzen dute, eta SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako

Sozietatea SA da sozietate horien buru; SPRIren egitekoa EAEko enpresei beren

lehiakortasuna hobetzen laguntzea eta hobekuntza hori sustatzea eta babestea da,

eta honenbestez, Euskadin aberastasuna sor dadin eta Euskadiko herritarren

ongizatea hobe dadin laguntzea, betiere giza garapen iraunkorraren bitartez, eta Eusko

Jaurlaritzaren Sustapen Ekonomikorako Politikaren esparruanEraldaketa

Lehiakorrerako Sozietatea, SAren.

SPRI Taldearen Aurkezpena

03

035

Page 7: Txostena 2011

6

SPRI Taldearen

Aurkezpena

03 Zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin bat eginda dagoen SPRI Taldea EAEko enpresa-sarearen alde diharduten 186 profesionalez osatuta dago, Eragiketen alorraren eta Azpiegituren alorraren bitartez eta bi alor horietan garaturiko jarduerak babesten dituzten eta Korporazio Zerbitzuen bitartez lan egiten duten profesionalez, hain zuzen ere.

Azpiegituren alorra 22 sozietatek osatzen dute, zehazki, SPRILUR sozietateak, 3 Teknologia Parkek eta 18 Industrialdek.

Eragiketen alorrak Taldearen gainerako jardunak estaltzen ditu, zehazki, arrisku-kapitaleko proiektuen finantzaketa, edota Ekintzailetzaren, Teknologiaren, Berrikuntzaren, Informazioaren Gizartearen eta Nazioartekotzearen esparruetako laguntzen zerbitzuak eta programak (besteak beste), 61 herrialdetan dagoen kanpo-sare batekin.

Azken 3 urteak krisialdi-urteak izan dira, diru-sarrerak murriztekoak, eta enpresa-sarea finantzatzeko arazoetan irudikatu da hori; horregatik, gure gobernantzaren hobekuntzan lan egitera bultzatu gaitu horrek, gure ekintzen inpaktua areagotzeko jomugarekin. Gobernantzak, eraldaketarako motore gisa, gutxiagorekin gehiago egitera bultzatu gaitu, baita laguntza-programen kopurua % 25 handiagotzera eta enpresei emandako zenbatekoak % 53tik gora areagotzera ere, 2008arekin alderatuz.

Eta hori guztia, gure know-howa zuzentzen duten eta SPRI Talde egiten gaituzten printzipio batzuetan oinarrituta:

• Objektibitatea.

• Efikazia,eraginkortasunaetagizarte-errentagarritasuna.

• Erabatekodedikazioa,fedeonaetaadibidea.

• Austeritatea eta zintzotasuna.

• Gardentasuna,irisgarritasunaetakonfidentzialtasuna.

• Herritarren partaidetza eta kooperazioa. • Erantzukizuna eta lankidetza.

• Arrisku Kapitala• Finantziazioa• Ekintzailetza• I+G• Berrikuntza • Informazioaren Gizartea• Nazioartekotzea

• Eraikuntza• Salmenta eta Alokairuak• 3 Teknologia Parke• SPRILUR• 18 industrialde• 100 enpresa-parke baino

gehiago

ZERBITZU KORPORATIBOAK

ZUZENDARITZA NAGUSIA

EUSKOJAURLARITZA–INDUSTRIA,BERRIKUNTZA,MERKATARITZAETA

TURISMOSAILA

ERAGIKETAK AZPIEGITURAK

Page 8: Txostena 2011

7

Gure SPRI Taldea, SPRI, Arrisku

Kapitalaren Kudeaketa, SPRILUR,

3 Teknologia Parkek eta 18 Industrialdek,

osatzen dute.

03SPRI Taldearen

Aurkezpena

Taldearen Buru Finantzaketa

Azpiegiturak

Teknologia Parkeak

Enpresa Zentroa

Industrialdeak

Bizkaia Gipuzkoa GipuzkoaAraba

Page 9: Txostena 2011

8

Gure Plan Estrategikoa: 2010-2013ko

Lehiakortasuneko Plana

04

048

Page 10: Txostena 2011

9

Gure Plan Estrategikoa: 2010-2013ko

Lehiakorta-suneko Plana

Eutsi Lehiatu Buru izan

04 Gure jarduera Eusko Jaurlaritzaren 2010-2013ko Lehiakortasuneko Planean kokatuta dago, eta Euskadiko lehiakortasun-eraldaketa lortzeko gida da Plan hori, EAEko enpresa-sareari laguntzeari dagokionez. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren honako jardun-estrategia hauetan oinarrituta garatu da arestian aipaturiko Plana: Eutsi, Lehiatu eta Buru izan (Resiste, Compite eta Lidera).

Orobat, Eusko Jaurlaritzak sustapen ekonomikoaren alorreko hainbat jardun-jarraibide ezarri ditu, SPRI Taldean gauzatzen dugun jardueraren garapenean egunero eragina dutenak, hala nola, gure jardun-ardatzak garatzeko Lehiakortasuneko Planaz beraz gain, Zientzia eta Teknologia Plana, Euskadiko Agenda Digitala, Euskadiko Energia Estrategia, edota Garapen Iraunkorreko Estrategia.

Ekonomia irekia

Ekonomia iraunkorra

Ekonomiaberritzailea,ekintzaileaetateknologikokiaurreratua

Page 11: Txostena 2011

10

2010-2013ko Enpresa Lehiakortasuneko Planaren jardun-

ardatz horretatik bi jardun-ildo sortzen dira, nazioartekotzea

(horren bi noranzkoetan) indartzeko ideiarekin bat eginda

daudenak.

Enpresei eta erakundeei laguntzea, ikuspegi globala

izanik joka dezaten.

Inbertsiorako, talenturako eta turismorako eskualde

erakargarri baten irudia zabaltzea. Inbertsioak erakartzea.

Ekonomia Ireki baterantz

05

0510

Page 12: Txostena 2011

11

05Ekonomia

Ireki baterantz

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Nazioartekotze Zuzendaritzaren eta SPRI Taldearen bitartez, enpresak nazioartekotzeko prozesuak eta euskal esportazioetarako herrialdeak eta sektoreak dibertsifikatzea bultzatzen jarraitzen du.

Enpresen nazioartekotzea, horrela, SPRI Taldeak indar handiagoz sustatzen jarraitzen duen tresnetako bat da, lehiakortasun-formula den aldetik. Izan ere, EAEko enpresak horren adibide dira. Horrela, esportazioak bost puntu hazi dira BPGan duten garrantziari dagokionez, % 32ra iritsiz. Eta hori lortu ahal izan da enpresa esportatzaileen kopurua % 4 hazi delako, eta esportazio-zifrak % 18ko hazkundea izan duelako.

Gainera, jada EAEko 446 enpresak dute gutxienez merkataritza-ezarpen bat gure mugetatik kanpo, eta 180k, berriz, gutxienez ekoizpen-ezarpen bat. Guztira, EAEko enpresak nazioarteko merkatuetan daude 1.184 merkataritza-ezarpenen bitartez eta 361 ekoizpen-ezarpenen bitartez. Eztabaidaezina da Euskadik atzerrian egindako inbertsioa (BPGari dagokionez) % 144 hazi dela 2010arekin alderatuta. Funtsean, atzerrira ateratzeko prozesuetan SPRIk emandako laguntza honela geratzen da agerian: lehenik eta behin, 422 proiekturen bitartez 194 enpresari laguntza eman diegu, bigarrenik, hainbat herrialdetan enpresa- eta erakunde-ordezkariak dituzten EAEko 2.327 enpresaburu bildu dituzten 36 ekitaldi egin ditugu, eta gure presentzia 61 herrialdetara zabaldu dugu, iaz baino bi herrialde gehiagotara, hain zuzen ere (Angola eta Australia).

SPRI Taldeak, EAEko enpresen nazioartekotzea bultzatzeko agente den aldetik, eta 2010-2013ko Lehiakortasuneko Plana zabalduz, ondoren aurkeztuko ditugun jarduerak egin zituen 2011n.

Enpresei eta erakundeei laguntzea,

ikuspegi globala izanik joka dezaten.

Page 13: Txostena 2011

12

05Ekonomia Ireki

baterantz

Nazioartekotzean zuzeneko laguntza emateko zerbitzua

SPRI Taldeak, duen kanpo-sarearen bitartez, hainbat nazioartekotze-proiektu garatzen ditu EAEko enpresek eskatuta, eta horretaz gain, babesa emateko eta zalantzak argitzeko zerbitzu bat ere badu, EAEko enpresen nazioarteko kudeaketa sustatzen duena.

EremuGeografikoakHelmugako Eremu Geografikoari dagokionez, zerbitzuak honela banatu dira:

% 41,28: Merkatuari eta Merkataritza-txertatzeari buruzko 187 Azterlan

% 27,81: 126 Bidaia Agentzia % 13,69: 62 Beste batzuk % 6,62: Helmugako Aldi Baterako 30 Kokapen % 4,86: 22 Ekoizpen-ezarpen % 4,19: 19 Hornitzaile-bilaketa % 1,55: 7 Merkataritza-ezarpen

%1,55

% 45 (206) Europa %17 (76) Asia%16 (72) Latinoamerika%12 (54) Afrika eta Ekialde Ertaina%10 (45) NAFTA Eremua

1 - Brasil 39 2 - Polonia 373 - Txina 354 - Alemania 325 - Mexiko 28

6 - Txekiar Errepublika Eslovakia 26

7 - Errusia 218 - India 199 - Arabiar Emirerriak 15

10 - Txile 14

Lehenengo hamar herrialdeetako proiektuen sailkapena:

2011n, EAEko 194 enpresari eman zaie arreta, atzerrian 422 proiektu egikaritzeko, 453zerbitzutan xehatzen diren proiektuak, hain zuzen ere. Zerbitzu horiek honako tipologia hauetakoak dira:

%45%17

%12%10

%16

%41,28

%7,81

13,69%

%6,62 %4,86 %4,19Enpresei eta erakundeei laguntzea,

ikuspegi globala izanik joka dezaten.

Page 14: Txostena 2011

13

Gure bulegoek eta tokiko aholkulari espezializatuek osatzen duten sarea dugu, hain zuzen, EAEko enpresek kanpora ateratzeko prozesuetan dituzten premiei estaldura ematea ahalbidetzen duen tresna. EAEko enpresetarako ahalmen handiena duten eta dituzten ezaugarriak direla-eta merkaturako sarbidea izateko oztopoak gainditzeko laguntza gehigarria eskatzen duten herrialdeetan laguntza emateko egitura berriekin zehazten da sare horren garapena. 2011n, kanpo-sarea indartu da, Angolan eta Australian aholkulari berriak atxiki baitira eta berezko bulego bat ireki baita Pekinen. 61herrialdetan nazioartekotzean aholkularitza emateko jarduerak egitean espezializaturiko bulegoekin etengabeko estaldura ematen da.

NazioartekotzeForoa,2011ko Intergune Faroa

2006. urteaz geroztik, Euskadi Intergune Nazioartekotze Foroa topaketarako eta aukerarako gune bilakatu da Nazioartekotze-estrategiak eta -proiektuak garatzen dituzten EAEko enpresetarako. “Euskadi Intergune Nazioartekotze Foroaren” seigarren edizioa –2011koa– Bizkaian eta Gipuzkoan egin da. Oraingo honetan, 352enpresak eta 475bertaratuk hartu dute parte, eta 449 elkarrizketa antolatu dira. Bertaratuak

Herrialdekako Jardunaldiak /Sektore-Herrialdekako Jardunaldiak

Guztira 9 jardunaldi egin dira, eta jardunaldi horietan beste merkatu batzuetarako sarbidea iza-teko proiektuen hainbat alderdi espezifiko garatu dira; bestalde, sektore-jardunaldiak ere egin dira, eta sektore-jardunaldi horietan, enpresa handietako edo talde atzerritarretako erosketa-zuzendariek edo departamentu teknikoetako zuzendariek parte hartu dute eta EAEko enpresei beren erosketa- eta

SPRIren Kanpo-sarea

475 Bertaratu

45 Erakunde Lankide

449 Elkarrizketa Antolatu dira

352 Enpresas

500 Bertaratu

61 Herrialde

inbertsio-planak aurkeztu dizkiete, baita ho-rien hornitzaile gisa homologatzeko prozedura ere; halaber, banako bilerak ere egin dituzte, beren instalazioetarako bisitaldiak antolatzeaz gain. Hori guztia,500bertaraturen baino gehiagoren partaidetzarekin.

05Ekonomia Ireki

baterantz

9 Herrialdekako Jardunaldi

Enpresei eta erakundeei laguntzea,

ikuspegi globala izanik joka dezaten.

Page 15: Txostena 2011

14

EAEko Enpresetarako jarduerakKanpoMerkatuetanNazioartekotze Sailak 2 erakunde- eta enpresa-misioren eta merkataritza-misio 1en antolamenduan lagundu du: • Arabiar Emirerri Batuetarako eta Qatarrerako

erakunde- eta enpresa-misioa, 80 enpresaren partaidetzarekin.

• AEBetarako erakunde- eta enpresa-misioa urrian; guztira 100 enpresak hartu zuten parte misio horretan.

• Otsailean, Mexikorako merkataritza-misioa, sektore anitzekoa, 36 enpresaren partaidetzarekin.

Nazioarteko lankidetza aldeaniztunerako jarduerak

3 Nazioarteko Misio

2011. urtean, Garapen Erakunde Aldeaniztunek finantzatutako proiektuetan EAEko enpresetarako negozio-aukerak sortzeko SPRIk egindako apustuari bultzada berezia eman zaio, betiere EAEren izen ona eta lehiakortasunaren eta eskualde-garapenaren esparruan izandako esperientzia arrakastatsuen ondarea sortzean eta hobetzean oinarrituta.

Esparru horretan, hainbat jarduera gauzatu dira:

• Arica eta Parinacota (Txile) eskualdeetako enpresetan Lehiakortasun eta Berrikuntza Ibilbideetarako SPRIk duen metodologia aplikatzeko laguntza teknikoa emateko proiektu batean parte hartzea, Bidasoa Activa eta Tecnalia sozietateekin lankidetzan.

• Txileko Eskualde eta Administrazio Garapeneko Idazkariordetzaren (SUBDERE) eta SPRIren arteko Lankidetzarako Esparru Akordioa, eskualde-lehiakortasunaren eta -berrikuntzaren alorreko lankidetza-jarduerak herrialdeko beste eskualde batzuetara hedatzeko.

• Garapen Agentzien Plataforma Iberoamerikarraren I. Topaketan parte hartzea; esparru iberoamerikarreko eskualde-garapenerako agentzien artean jardunbide egokiak elkartrukatzeko eta metodologiak transferitzeko ADR Foroak bultzatu zuen Topaketa hori.

• Garapen Erakunde Aldeaniztunekiko harremanak bultzatzea, eta horiek EAEko enpresetara hurbiltzea, honako hauen bitartez:

• BID Garapen Banku Iberoamerikarrak Washingtonen duen egoitzan, batetik, EAEko enpresa eta erakunde publikoek berrikuntzaren eta eraldaketa lehiakorraren esparruan duten ahalmena, bestetik, energia-estrategia eta azkenik, hiri-eraldaketa iraunkorra aurkezteko jardunaldia.

• Euskadin, eta nazioarteko erakundeetako zenbait ordezkariren eskutik, EAEko enpresetarako negozio-aukerak aurkezteko jardunaldiak, Nazio Batuen Sistemarekin eta CAF Sustapeneko Korporazio Andetarrarekin.

Enpresei eta erakundeei laguntzea,

ikuspegi globala izanik joka dezaten.

05Ekonomia Ireki

baterantz

216 EAEko enpresa parte-hartzaile

Page 16: Txostena 2011

15

Invest in the Basque Country

Kanpotik zuzeneko inbertsioak eta aliantza estrategikoak Euskadira erakartzea, bestalde, SPRI Taldearen barruko ekintza berritzaileenetako bat da gaur egun. 2010ean zerbitzu berri hori abian jarri zenez geroztik, jada 69 proiektu kudeatu dira hainbat mailatan, eta gainera, inbertitzaileen neurrirako arreta-zerbitzu bat ere diseinatu da. 2011n hezurmamitu zen laguntza hori, Arabako Teknologia Parkean Biozientzien sektoreko enpresa mexikar bat sartu zenean; Mexikoko enpresa horrek ikerketa kliniko eta medikoaren esparruan egiten du lan, eta hiru urteko denbora-tartean 30 enplegu sortzea aurreikusita dauka.

Gaur egun, datu objektiboek adierazten dutenez, atzerriko sozietateek Euskadin egindako inbertsioak%245ekohazkundeaizanduaurreko urtearekin alderatuz. Bestalde, atzerriko kapitala izanik jada instalatuta dauden enpresei etengabeko arreta emateko zerbitzu bat ere sortu da, zabaldu eta heda daitezen bultzatzeko, eta baita nazioartekotze-prozesuetan trakzio-enpresei arreta ematekoa ere (AfterCare- Atzerriko Kapitala izanik jada ezarrita dauden enpresetarako Jarraipena eta Finkapena).

2 Nekazaritzako elikagaien sektorekoa

2 Energia-sektorekoa

34 Proiektu Kudeatu dira

Inbertsiorako, talenturako eta

turismorako eskualde erakargarri baten irudia zabaltzea.

Inbertsioak Erakartzea.

Orobat, EAEn dauden multinazional esanguratsuenen filialetako 17rekiko harremanei hasiera eman zaie, Atzerriko Kapitala duten Enpresez osaturiko Inbertitzaileen Foroa abiarazteko. Enpresen eta SPRI Taldearen arteko topagune gisa balio izango du arestian aipaturiko Foro horrek, EAEn kokaturiko enpresa multinazionalen problematika lehen eskutik ezagutzeko xedez.

05Ekonomia Ireki

baterantz 4 Aeronautika-sektorekoak

4 Automozio-sektorekoak

2 Ingurumen-sektorekoak

6 Biofarmazia-sektorekoak1 Kimika-sektorekoa

2 Eraikuntza-sektorekoa

3 Zerbitzu Aurreratuen sektorekoak

2 Paperaren makineriaren sektorekoak

1 Logistika-sektorekoa

4 IKTak

1 Kontsumo-ondasunen sektorekoa

9 EEBB 5 Erresuma Batua2 Frantzia6 Alemania1 Suitza2 Holanda1 India

1 Korea3 Italia1 Suedia1 Mexiko1 Portugal1 Austria

Jatorriko herrialdeak honako hauek dira:

Page 17: Txostena 2011

16

Garapen teknologikoa eta berrikuntza, produktu edo zerbitzu berrien sorkuntza edota daudenen hobekuntza gisa ez ezik, enpresa-aukera berriak sortzeko aukera

gisa ere ulertuta, Euskadi aurreratuagoa, produktiboagoa eta nazioarteko merkatuetan

lehiakorragoa izatearen arduradunak dira. Eta Lehiakortasuneko Planak bide horretan

jarraitu behar dugula deritzo, lau jardun-ildo zabalduz.

Ekonomia Berritzaile eta Ekintzaile baterantz

06

0616

Page 18: Txostena 2011

17

Enpresen modernizazioa eta

berritzeko ahalmena indartzea.

Ekonomia Berritzaile,

Ekintzaile eta Teknologikoki

Aurreratu baterantz

06

11.509.345 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

270 Prestakuntza-ekintza

4.665 Pertsona

21.000.000 € Banatu dira laguntza-programen bitartez

Enpresen modernizazioa eta berritzeko ahalmena indartzea.

Gaur egun, EAEko enpresek beren negozio-zifraren % 0,64 teknologiaz kanpoko berrikuntzara bideratzen dute, Europako batezbestekoa baino 0,07 puntu gutxiago, hain zuzen ere. Baina krisi-garaietan, berrikuntza hoberenerako ezinbestekoa da kudeatzen diren prozesuei buruz hausnartzea. Horregatik, SPRI Taldeak, Enpresa Eraldaketarako Zerbitzuaren bitartez, ahalegina teknologiaz kanpoko berrikuntzaren garapena sustatzen duten programetara bideratu du (Lehiatu eta +Innova), eta baita zuzendariak sentsibilizatzeko eta gaitzeko jardun-plan bat hedatzera ere, EAEko enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatzeko jomugarekin. Guztira, laguntza-programen bitartez, 21.000.000 euro banatu ditu lagunduriko 791 enpresaren artean, bertaraturiko 4.665pertsona izan dituzten 270 prestakuntza- eta informazio-ekintza baino gehiago antolatzeaz gain.

Lehiatu

EAEko enpresei lehiakortasuna hobetzeko proiektuak egikaritzen laguntzen dien programa, beste norbaitekin lankidetzan edota banaka, lehiakortasunari dagokionez EAEko enpresei egoera onean kokatzea lortzea, kokapen hori hobetzea eta kokapen horri eustea ahalbidetuko dien hausnarketa estrategiko baten ondorioz. 2011n, Lehiatu programan 574 eskabide jaso dira guztira, eta horietako 27911.509.345euroko diru-laguntza batekin onetsi dira.

791 Enpresari lagundu zaie

279 Proiektu onetsi dira

369 Erakunderi lagundu zaie

Page 19: Txostena 2011

18

1.742.100 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

5.399.229 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

+Innova Itinerarios/Ibilbideak

Programa horri esker, ETE baten zuzendaritza-taldeak hausnarketa estrategiko bat egin dezake lehiakortasun- eta berrikuntza-klabean, eta aholkulari aditu batek emandako laguntzaren bitartez, lehiakortasunaren hobekuntza eta gaitasun berritzailearen areagotzea indartzea ahalbidetuko dioten jardunak identifikatuko ditu. Programa horren bitartez, adierazitako hausnarketaren ondoriozko bi jardun-tipologia babesten dira, batetik, erakundean berrikuntza sistematikoa eta inkrementala ezarriko duten gaikuntza-proiektuak txertatzea, eta bestetik, prozesuko, produktuko, antolamenduko eta merkatuko berrikuntzaren esparruan proiektu estrategikoak zehaztea. 2011n 678 enpresak eskatu dute beren Ibilbidea gauzatzeko laguntza, eta eskabide horietako 637 onetsi dira, diru-laguntza 1.742.100 euro izanik.

+InnovaAldatu/Transformación

Programa horrek berrikuntza bikaineko proiektuak garatzen laguntzen du, honako hauei dagokienez: estrategia berriz planteatzea, merkatuko berrikuntza eta berritzeko gaitasunen antolamendua eta garapena. Programaren xede diren proiektuek eraldaketa esanguratsua dakarte enpresaren lehiakortasun-egoeran. ALDATU programaren 2011ko deialdian 245 eskabide aurkeztu dira, eta horietako152onetsidira, emandako diru-laguntza5.399.229euroizanik.

Directiv@21

Erakundeak eraldatzeko, horien zuzendariak eraldatu behar dira lehenago. Directiv@21 gaikuntza-prozesu bat da, enpresen zuzendariek eta arduradunek berrikuntzaren, estrategiaren eta aldaketa kudeatzearen esparruan behar dituzten gaitasunak har eta finka ditzaten lortzeko diseinatuta dagoena, erakundeak eraldatzeko prozesuan duten funtsezko egitekoa garatzea ahalbidetuz. 2011n 42 prestakuntza-jardunaldi egin dira guztira, eta 528zuzendarikhartudutepartejardunaldihorietan.

528 Zuzendari

Enpresen modernizazioa eta

berritzeko ahalmena indartzea.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz 637 Proiektu onartu dira

152 Proiektu onetsi dira

42 Prestakuntza Jardunaldi

Page 20: Txostena 2011

19

25 Prestakuntza Jardunaldi

474 Bitarteko Kargudun

6 Topaketa

121 Zuzendari

Lider21

Lider21 proiektuak, prestakuntza-jardunaldi baten bitartez, erdi-mailako kargudunek pertsona taldeak berrikuntza-prozesuetara mobilizatzeko eta horrelako taldeen buru izateko behar dituzten kudeaketa-tresnak errazten ditu. 2011n 25jardunaldi egin dira, eta bitarteko 474 kargudunek hartu dute parte jardunaldi horietan.

21Sarea

Erakunde berritzaileen zuzendaritza-taldeei berrikuntza-jarduna errazten dien gizarte-sarea da. Zerbitzu horren bitartez, zuzendariek berrikuntzan izan ditzaketen gaitasunak garatzeko jomuga duten ekitaldiak antolatzen dira: jakintza-prozesuak eta zuzendaritza-taldeen arteko topaketak. 2011n 6jakintza-topaketa antolatu dira, eta 121 zuzendarik hartu dute parte topaketa horietan.

Red Innovanet

Sarea osatzen duten 93 agenteen eginkizuna Euskadin berrikuntza sustatzea da, sareko kideak koordinatuz; horrela, sareko kideek diagnostikoak eta esperientziak hausnartu eta partekatu ahal izango dituzte eta berrikuntzarekin loturiko ekimenak kudeatzeko aukera izango dute, betiere EAEko enpresa-sarearen artean ahalik eta kapilaritaterik handiena lortzeko xedez. Innovanet Sarearen funtsezko alderdietako bat enpresetan berrikuntza bultzatzea da. 2011n 88prestakuntza-etahedapen-jardunaldiegin dira, eta 2.132 pertsonak hartu dute parte jardunaldi horietan.

88 Topaketa

2.132 Bertaratu

Enpresen modernizazioa eta

berritzeko ahalmena indartzea.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 21: Txostena 2011

20

SPRI Taldeak, Enpresa Sustapeneko Zerbitzuaren bitartez, ekintzailetza-kultura sustatzeko eta epe ertaineko eta luzeko etorkizuna duten jarduera ekonomiko berrietara ekintzailetza bultzatzeko ahalegin garrantzitsua egin du. Ekintzaileari laguntzeko ekimen publikoek bi alderdi bereizi dituzte, ezinbestekoak. Batetik, 7,1 miloi euroko zenbatekoarekin 492 proiektu sustatu dituzten laguntza ekonomikoak. Eta bestetik, Euskadi ekintzailetzaren erreferente bilakatuko lukeen erakunde- eta gizarte-adostasuna lortzeko bidean aurrera egiten ari gara; horri esker, enpresaburu berriek errazago abiarazi ahal izango lituzkete negozio berriak. SPRI Taldeak oinarritik egin du lan neurri estrategiko horretan, eta neurri horren aldeko apustua egiten jarraitu nahi du. Hasteko, Ekintzailetza Foroa jarri du martxan, hots, ekintzaileen arteko sentsibilizazio- eta ilusio-korronte bat, eta Foro horren 2011ko edizioan, bertaratze-espektatiba -eta aurreikuspen guztiak gainditu ziren (2.800 pertsona); halaber, ekintzaileen premiei erantzuteko agentzia bakar baten oinarriak finkatu dira Foro horren bitartez: Euskal Ekintzailetza Zerbitzua.

139 Proiektu onetsi dira

2.106.653 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

Ekintzaile

Berrikuntzako Enpresa Zentroen bitartez kudeaturiko programa, enpresa-ideiak heltzen eta abiarazten laguntzeko jomuga duena, betiere ideia horiek industria-esparrukoak edota industriarekin loturiko zerbitzuen esparrukoak badira eta oinarrizko ideia berritzailetzat eta/edo teknologikotzat hartzen badira. 2011ko ekitaldian, 139 proiektu Ekintzaile lagundu dira guztira, zenbatekoa 2.106.653euroizanik.

Ekintzailetza eta barneko ekintzailetza

sustatzea.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 22: Txostena 2011

21

Ondorengotza ETEetan eta EskualdatzeaMerkataritzan

Negozioaren kudeaketan eta/edo jabetzan ondorengotza edo belaunaldi-errelebua errazteko programak, jardueraren jarraitutasuna mantentzeko, sustatzeko eta faboratzeko. 2011n 340 proiektu aurkeztu ziren. Horietako 51 ETEtako Ondorengotza Programari dagozkio, eta beste 289, berriz, Merkataritzako Eskualdatze Programari. Guztira 295onetsidira,horietako51, ETEetako Ondorengotzari dagozkio eta beste 244, aldiz, MerkataritzakoEskualdatzeProgramari.Emandako diru-laguntza848.079euroko zifrara iritsi da.

295 Proiektu onetsi dira

848.079 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

Business Angels

Programa horren jomuga zera da, inbertitzaileen eta sustatzaileen eta/edo ekintzaileen arteko harremana erraztea eta bideratzea, berrikuntza- eta hazkunde-proiektuekin. 2011ko ekitaldian 12 proiektu aurkeztu dira, horietako 9 onetsi dira, eta 98.224eurokodiru-laguntza bat mobilizatu da.

9 Proiektu onetsi dira

98.224 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

ConnectetaMini-connect

Oinarri teknologikoa ez ezik hazteko eta nazioartean txertatzeko gaitasun handia duten ETEen garapen bizkortua lortzeko jomuga duten programak, betiere enpresa horiek beren ustiaketa-gastuen % 15 I+Gra bideratzen badute, Connect-en kasuan, eta % 5 Mini-Connect deritzenen kasuan. ConnectPrograman 4 proiektu onetsi dira, emandako diru-laguntza 975.000 euro izanik, eta Mini-Connectprogramaren bitartez, aldiz, SPRI Taldeak 8proiektutan lagundu du, 742.500eurorekin.

12 Proiektu onetsi dira

1.717.500 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoaEkintzailetza eta

barneko ekintzailetza sustatzea.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 23: Txostena 2011

22

Enpresa eta Berrikuntza Zentroa

Enpresa-sustapenaren bultzada Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin –EBEekin– koordinatuta egiten da; izan ere, enpresa-proiektu berriak sustatzeko eta tutorizatzeko jarduerak EBEetan garatzen dira.

Era berean, EBEek harreman estu bat egituratzen dute unibertsitateekin eta lanbide-heziketako ikastetxeekin, sustatzaile berrien sustapenean zuzeneko eragina duten lurralde-izaerako erakundeak diren aldetik. SPRIk, Euskadiko EBEen sarea koordinatzeaz gain, berezko jarduerari babes materialez hornitzeko programa espezifikoak ere diseinatzen eta hezurmamitzen ditu.

Euskal Ekintzailetza Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzak ekintzailetza-jarduera sustatzeko konpromiso irmoa hartu du bere gain. SPRIk, bere aldetik, Euskal Ekintzailetza Zerbitzuaren sorkuntzaren ardura bereganatuz hartu du bere gain kultura-aldaketa hori. Zerbitzu horren azken xedea enpresa-proiektu berriak sortzeko prozesua arintzea da, izapide burokratikoak murriztuz eta dauden bitarteko eta tresna guztiak eskura jarriz.

Ekintzailetza Foroa

SPRI Taldeak Ekintzailetza Foroa topagune partizipatibo eta berritzaile bilakatzea lortu du, ekintzaileen, ekintzailetzan gaitasunak dituzten agenteen, erakundeen eta inbertitzaileen arteko harremanak faboratzen dituen topagunea, hain zuzen. Bertan, etorkizuneko proiektu ugarik beren jatorrizko puntua aurkitzen dute, eta helburu bakarra ekintzailetza-jarduera bultzatzea da.

Irailaren 14an Bilbao Exhibition Center-en egin zen Ekintzailetza Foroaren bigarren edizioa, eta 2.800 parte-hartzailek eman zuten izena bertan. Emprende2011.net webguneak 25.000 bisita inguru izan zituen aktibo egondako 100 egunetan, eta 176.316 kontsulta kudeatu ziren guztira. Gaikako tailerrak, mahai-inguruak, mintzaldiak eta eztabaida-hizketaldiak antolatzeaz gain, topaketa informalerako eta negozio-ideien aurkezpenerako guneak gaitu ziren.

Ekintzailetza eta barneko ekintzailetza

sustatzea.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 24: Txostena 2011

23

21 Enpresa sortu dira

190 Enplegu sortu dira 3 urteko denbora-tartean

27.310.000 €3 urteko denbora-tartean aurreikusitako inbertsioa

Cedemi

25 Enpresa sortu dira

193 Enplegu sortu dira 3 urteko denbora-tartean

6.227.884 €3 urteko denbora-tartean aurreikusitako inbertsioa

CEiA

32 Enpresa sortu dira

444 Enplegu sortu dira 3 urteko denbora-tartean

25.274.282 €3 urteko denbora-tartean aurreikusitako inbertsioa

Saiolan

12 Enpresa sortu dira

66 Enplegu sortu dira 3 urteko denbora-tartean

4.220.000 €3 urteko denbora-tartean aurreikusitako inbertsioa

Bic Berrilan 21Cedemi 25CEiA 32Saiolan 12

Bic Berrilan 190Cedemi 193CEiA 444Saiolan 66

Bic Berrilan 27.310.000 €Cedemi 6.227.884 €CEiA 25.274.282 €Saiolan 4.220.000 €

Sorturiko enpresak

3 urteko denbora-tartean sortzea aurreikusitako enpleguak

3 urteko denbora-tartean aurreikusitako inbertsioa

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Ekintzailetza eta barneko ekintzailetza

sustatzea.

BicGipuzkoaBerrilan

Page 25: Txostena 2011

24

Balio erantsi handiagoko

ekoizpenak bultzatzea, ikerketaren eta

teknologiaren bidez.

Euskadiko berrikuntza-adierazleak Europako batez besteko mailetara iristen dira. Eta epe ertainean teknologia, ikerketa eta garapena babesteko jomuga duen planifikaturiko estrategia bat garatu delako lortu ahal izan da hori. Izan ere, I+Gko gastua BPGaren % 2,08ra iristen da. Hori dela-eta, 137 milioi euro inbertitu dira enpresa-proiektu teknologikoak diruz laguntzeko eta enpresa-alorreko nahiz ikerketaren esparruko teknologia-talde eta -zentroen sare bat ehuntzen jarraitzeko. Horrela, 867 teknologia-enpresak, 145.000 enplegaturekin, SPRI Tadeak kudeaturiko programetan aurkitu dute babesa.

Esparru horretan, eta 2011n,136.666.162eurokudeatu dira enpresei eta zientzia- eta teknologia-sareko agenteei I+G+Bko laguntzak emateko.

Gaitek

Enpresa-alorreko I+G+Bko proiektuak babesten dituen programa, argi eta garbi originalak ez ezik, merkatuan daudenak baino hobeak diren produktu berriak garatzeko. Guztira 1.172 proiektu aurkeztu dira. Ebaluatu ondoren, 723 proiektu babestu dira,37.300.000eurorekin.714enpresariemanzaielaguntza,etahorien%79ETEakdira.

Etorgai

Industria Ikerketakoak eta Garapen Esperimentalekoak izanik izaera estrategikoa eta Euskadirako trakzio-efektua duten proiektu txertatuak gauzatzen laguntzen duen programa. 2011ko ekitaldian 43 proiektu ebaluatu dira, eta horietako 32 babestu dira. Gutxienez hiru enpresaren lankidetza duten proiektu horiek 175 enpresa hartu dituzte barnean, eta enpresa horien % 67 ETEak dira; zenbatekoa 34.066.162 euro izan da.

136.666.162 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

723 Proiektu babestu dira

37.300.000 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

32 Proiektu babestu dira

175 Enpresa

34.066.162 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 26: Txostena 2011

25

KalifikazioTxostenTeknikoaOndorio Fiskaletarako

Enpresen jarduerak I+G+B gisa kalifikatzeari buruzko txosten bat emateko zerbitzua, Sozietateen Zergan dagozkion kenkariak lortzea errazten duena, Foru Aldundiekin sinaturiko lankidetza-hitzarmenari jarraiki. 2011ko ekitaldian 2.383txosten eman dira 1.100 enpresatarako.

EEN Sarea

Europar Batasunaren baterako finantzaketa duen ENTERPRISE EUROPE NETWORK Enpresa Aholkularitzarako eta Berrikuntza Laguntzeko Europako Sarearen EAEko partzuergoaren buru da SPRI. Horren jarduerak bi helburu ditu, batetik, nazioz gaindiko teknologia transferitzeko prozesuetan laguntza emateko zerbitzu bat sustatzea eta ematea, eta bestetik, I+Gko proiektuen bitartez lorturiko emaitzak ustiatzea.

Teknologia hedatzeko duen xedea garatuz, 14 mintegi egin ditu (1.600 pertsona bertaratu dira mintegi horietara), sortzen ari diren teknologiei buruzko 447 txosten eman ditu eta 11 ENN buletin editatu ditu (3.800 harpide ditu buletin horrek).

Hedapen-ekitaldi nagusi gisa, VII. Esparru Programaren Urtean Behingo Konferentzia antolatu duela nabarmendu behar da, CDTI Teknologia Garapen Industrialerako Zentroarekin lankidetzan.

Horretaz gain, 11 partzuergok Europako hainbat ERANET proiektu koordinatzen dituzte eta horietan parte hartzen dute; partzuergo horiek enpresa-alorreko I+G+Bari laguntzeko programak sustatzen eta abiarazten dituzte Europako hainbat herrialde eta eskualderen artean, betiere koordinatuta.

2.383 Txosten eman dira

1.100 Enpresa

NETs

Zientzia- eta teknologia-oinarriko enpresa berriak abiarazteko eta garatzeko laguntza-programa, horrelako enpresei ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko lanak finantzatzen lagunduz. 2011n egindako jardueraren ondorioz, 88 proiektu ebaluatu dira, eta horietako 75babestudira. Horrelako proiektuen bitartez, 100 enpresari lagundu zaie, horietako 89, ETEak, eta laguntza horien zenbatekoa 4.000.000 euro izan da.

75 Proiektu Babestu dira

100 Enpresa

4.000.000 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

Balio erantsi handiagoko

ekoizpenak bultzatzea, ikerketaren eta

teknologiaren bidez.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 27: Txostena 2011

26

Erreferentziazko sareak eta azpiegiturak

sendotzea I+G+B arloan

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak sendotutako 2010-2013ko Lehiakortasuneko Planak helburu gisa ezartzen du Euskadi nazioartean teknologia-berrikuntzaren eta -garapenaren erreferente gisa ezartzea, sistemako bikaintasun-agenteen bitartez eta agente horiek sarean funtzionamenduan jarriz, koordinatuta eta antolatuta; horrela, sinergiak lortzen dira eta garaturiko ikerketak inpaktu handiagoz hornitzeaz gain, emaitzetara zuzentzen dira ikerketa horiek hein handiagoan. Ildo horretan, SPRI Taldeak honako programa hauetan jasotako eskabideak kudeatzen ditu:

Emaitek

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarerako laguntza-programa, Teknologia Zentroen emaitzak eta gaitasunak hobetzeko ekintzak gauzatzeko jomuga duena, ikerketa-proiektuak finantzatuz. Emaitzen hobekuntza hori Teknologia Korporazioen eta horien Teknologia Zentroen arteko lankidetzaren bitartez lortzen da. 2011ko ekitaldian aurkezturiko 11 proiektuek babesa jasotzeko baldintzak bete dituzte, eta horien zenbatekoa26.000.000euroizan da.

275 Proiektu babestu dira

15.000.000 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

11 Proiektu babestu dira

26.000.000 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

Saiotek

Programa horrek funtsezko ikerketari laguntzeko helburua du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean txertaturiko agenteen zientzia- eta teknologia-espezializaziorako proiektuen bitartez. 2011n 346 proiektu aurkeztu dira,etahorietako275babestudira15.000.000eurokozenbatekoarekin.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 28: Txostena 2011

27

Etortek

Lankidetzan egindako proiektuak babesten dituen programa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen bitartez; EAEko enpresek epe ertainean eta luzean aurre egin beharreko premietara eta erronketara zuzenduta egon behar dute proiektu horiek derrigorrean. Horrela, babesturiko I+Gko proiektuen betebeharra EAEko enpresetan balioa sortzea da, eta baita sortzen ari diren sektoreetan enpresa berriak ager daitezen faboratzea ere. Horrekin guztiarekin, Etortek programak 10 proiektu babestu ditu 2011n (27 aurkeztu ziren guztira), zenbatekoa 20.000.000 euro izanik.

Hedatu

Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako politika berrikuntza-agenteen gaitasunak nazioarteko testuinguruan kokatzeko erabiltzen den tresna dugu, eta Euskadiko hazkunde ekonomikoa bultzatzen du. Hedatu programaren bitartez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteen hedapen-jarduera pizten da, Euskadiren teknologia- eta berrikuntza-irudia sendotzeko eta maila handiagoko ikerketa-bikaintasuna bultzatzeko. Testuinguru horretan, aurkezturiko 63 proiektuen ebaluazioaren ondorioz, 43 proiektu babestu dira, 300.000 euroko zenbatekoarekin.

43 Proiektu babestu dira

300.000 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

10 Proiektu babestu dira

20.000.000 € Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

Erreferentziazko sareak eta

azpiegiturak sendotzea I+G+B

arloan

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 29: Txostena 2011

28

Sektore publikoaren eskariaren bitartez

berrikuntza sustatzea: erosketa publiko

berritzailea.

Eskari publikoa tresna boteretsua da, jakintzan oinarrituta dagoen ekonomia berritzaile eta lehiakor baten garapenean efektu biderkatzailea duena. Horrela, Administrazio Publikoek, dituzten helburuak betetzera ez ezik, enpresen garapen teknologikoa sustatzera ere bideratzen dituzte erosketak, eta horretarako, beren eskaintzetan proposamenik berritzaileenak txertatzen dituztenak pizten dituzte.

Esparru horretan, SPRI Taldeak zeharkako proiektu hori bultzatzen du Euskal Administrazio Publikoan. Horrela, “Erosketa Publiko Berritzailea” izeneko Txostena egin da, eta txosten horretan oinarrituz, honako ekintza hauek egin dira 2011n (besteak beste):

• Industria eta Osasun Sailen esparruan proiektu potentzialak identifikatzea, eta horrelako proiektuak lehenestea.

• Maiatzean, etxez etxeko telelaguntzako proiektu baterako lehen lizitazio-iragarkia argitaratu den (Osasun Saila), eztabaida lehiakorreko prozeduraren bitartez.

• CDTI Zentroarekiko bilerak eta harremanak, Innodemanda Programa Erosketa Publiko Berritzailearekin loturiko lizitazioetara aurkezten diren enpresen I+Gko proiektuak finantzatzeko tresna gisa erabiltzeko.

• Osasun Sailak Erosketa Publiko Berritzailearen esparruko hainbat lizitazio-iragarki argitaratu ditu (kronikotasuna eta e-health deritzona).

• Bi proposamen aurkeztu dira Europako Batzordeko Call For Proposals batean, “Supporting Public Procurement of Innovative Solutions. Networking and Financing Procurement” izenekoan:

• SPRI, partzuergo bateko kide gisa, Europako plataforma bat sortzeko eta abiarazteko proiektu batera aurkeztu da; plataforma horrek erosketa publiko berritzailean dihardu, berrikuntza-tresna gisa, eta proiektua partzuergo horri esleitu zaio.

• Era berean, EEE “Innovation in Lighting Solutions” deritzon proiekturako partzuergo batean sartu da, eta hura ere proiektuaren esleipendun izan da.

06Ekonomia Berritzaile

eta Ekintzaile baterantz

Page 30: Txostena 2011

29

Eragin Orokorreko Ekimenak

Ahaleginak ekonomia ireki baterantz zuzentzen dituen ardatz estrategikoan

nahiz Euskadi ekonomia berritzaile, ekintzaile eta teknologikoki aurreratu

baterantz bideratzen duen ardatzean dute eragina jardun-ildo horiek.

07

0729

Page 31: Txostena 2011

30

Euskadiren lehiakortasuna

indartzea kudeaketa bikainaren bitartez.

IKTak lehiakortasun-tresna gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak

07 SPRI Taldearen Informazioaren Gizarteari buruzko zerbitzuaren lanak frogatu du informazioaren teknologien esparruan kudeaketa ona gauzatu dela. Zabaldutako ekimenek honako hauetan lagundu dute: merkataritza elektronikoaren bitartez egindako erosketak % 18,5 areagotu dira, Internet duten enpresen kopurua % 3 hazi da 2011n, eta elkartruke elektronikoa gauzatzen duten negozioen kopurua % 24 handiagotu da. SPRI Taldearen estrategiak, Euskadiko Agenda Digitala garatuz, EAEko enpresetan IKTak txerta daitezen laguntzea biltzen du, eta oso bereziki 2011n, mikroETEetan. Guztira, 1.166 enpresa babestu dira, 6.700.000 eurorekin. Bestalde, nabarmendu beharrekoa da, era berean, 15.500 pertsona inguru joan direla informazioaren teknologia berriei buruz antolaturiko 580tik gorako jardunaldi eta ikastaroetara.

840 Proiektu onetsi dira

1.706.993 1.706.993 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

123 Proiektu babestu dira

2.319.968 2.319.968 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

Hobeki+Digital@

IKTen erabilerari buruzko sentsibilizazio-, hedapen- eta prestakuntza-jardunak osatzeko jomuga duen programa, enpresan IKTak Txertatzeko Planak eginez; horretaz gain, negozio-alor guztietan eta enpresek Administrazioarekin izan beharreko harremanean prozesuak digitalizatzea ahalbidetzen duten proiektuak babesteko helburua ere badu. 2011n840proiektubabestu dira guztira, zenbatekoa1.706.993euro izanik.

Lankidetza+Digital@

Informazioaren Teknologiak Enpresen Elkarteetan eta Profesionalen Elkargoetan txertatzea faboratzen duen programa, 2011n 123 proiektu babestu dituena, 2.319.968euroko zenbatekoarekin.

Page 32: Txostena 2011

31

Euskadiren lehiakortasuna

indartzea kudeaketa bikainaren bitartez.

IKTak lehiakortasun-tresna gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

232 Jarduera

11.58311.583 Bertaratu

75 Barnetegi

794794 Bertaratu

MikroenpresaDigital@Internet bidez eskura daitezkeen zerbitzu guztien erabileraren gainean aholkularitza eta prestakuntza eskainiz, autonomoei eta mikroenpresei Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietarako sarbidea izatea errazten dien programa. Horrek guztiak, jakina, mikroenpresen lehiakortasuna hobetzea ekarri du berekin, kudeaketarako aplikazio informatikoak identifikatuz eta aplikazio horiek txertatzeari buruzko aholkularitza espezializatua eskainiz. 2011n 991 IKT konponbide txertatu dira 199 mikroenpresatan. Era berean, autonomoei nahiz mikroenpresak osatzen dituzten pertsonei tresna errazen (hala nola posta elektronikoa, birusen aurkakoak instalatzea edota Interneten informazioa bilatzea) erabileraren gainean emandako prestakuntzari dagokionez, 2011n 1.575pertsona bertaratu dira.

“Enpresa Digitala” Ekimena eta “Enpresa Digitala” ZentroakInformazioaren teknologia berrien alorrean ikastaroen, mintegien eta jardunaldien bitartez prestakuntza-ekintzak bultzatzen dituen zerbitzua, 4 Teknologia Parkeetan kokaturiko “Enpresa Digitala” Zentroen bitartez. 2011n, guztira 232 jarduera antolatu dira, eta11.583pertsonabertaratu dira jarduera horietara, jomuga sentsibilizazioa eta prestakuntza izanik.

Barnetegi TeknologikoaIKT tresnei buruzko prestakuntza intentsiboa –produktibitate pertsonalak eta enpresa-produktibitateak ekar eta areago dezaketen balioa ezagutzeko xedea duena– murgilketa-formatuan eskaintzen duen zerbitzua. Edozein jarduera-sektoreri eta kolektibo zehatzi irekita dago (betiere edukiak horien premietara egokitzen badira), eta zuzendaritza-eginkizunak dituzten lanbide-profiletarako eta EAEko enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileentzat da. 2011n, guztira 794 pertsonak hartu dute parte egin diren75Barnetegietan.

991 IKT konponbide

199199 Microenpresa

Page 33: Txostena 2011

32

Euskadiren lehiakortasuna

indartzea kudeaketa bikainaren bitartez.

IKTak lehiakortasun-tresna gisa.

ITTxartela

Informazioaren Teknologietan oinarrizko Gaitasunak Ziurtatzeko Sistema, pertsona jakin batek tresna informatikoen eta Interneten erabileran dituen jakintzak –erabiltzaile-mailakoak– modu objektiboan ziurtatzen dituena. 2011n 55.667azterketa egin ziren eta 29.055ITTxartelemanziren.

Euskadi+Innova Berrikuntza Ataria: www.spri.net/euskadinnova

Hainbat erakundetako 140 pertsonak 1.000 berri, jardunaldi eta ikastaroetarako 1.400 deialdi baino gehiago eta bideo eta dokumentu ugari aplikatzen dituzte urtero, helburu bakar batekin: berrikuntzaren kulturarako aldaketa sustatzea, zuzendaritza-gaitasunak eta -abileziak garatuz eta IKTak txertatuz.29.600pertsonakjasotzen dute Euskadi+Innova buletina astero. 2011n 467.622bisitaldi izan ditu eta 1.136.595orri bistaratu dira.

55.667 Azterketa egin dira

29.05529.055 IT Txartel eman dira

467.622 Bisita

1.0001.000 Berri argitaratu dira

29.60029.600 Pertsona harpidetu dira Euskadi+Innova buletinean

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 34: Txostena 2011

33

Enpresen premietara egokitutako finantzaketa

bultzatzea. Finantzaketa

bultzatzea.

Zientzia eta Teknologia Inbertsioan laguntzea

Zientzia- eta teknologia-izaerako azpiegituretan eta ekipamenduan inbertsio estrategikoa egiten laguntzen duen programa. 49 eskabide jaso dira, eta horien artean, 27 proiektu onetsi dira, diru-laguntzaren zenbatekoa 80.000.000euro izanik.

Eutsi

Maila goreneko finantza-aholkulariak, hots, zorra berregituratzeko adituak kontratatzeko laguntzen sistema bat ezartzen duen programa; horri esker, enpresek beren finantza-zorrak berriz negoziatu ahal izango dituzte. 2011n 46proiektu onartu dira, 1.875.293euroko zenbatekoarekin.

Mini-Resiste,finantza-gaikuntzaeta-tutoretzaPrograma horren bitartez, eguneroko finantza-kudeaketan prestakuntza teorikoa eta praktikoa eta aholkularien laguntza autonomoentzat, ETEentzat eta mikroETEentzat eskuragarri egin nahi dira; horri esker, autonomiaz finantza-kudeaketa ezin hobea erdiesteko tresnak eta jakintzak eduki ahal izango dituzte horiek etorkizunean. 2011n 171 proiektu onetsi dira, 611.010eurorekin.

27 Proiektu onetsi dira

80.000.000 80.000.000 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

46 Proiektu onetsi dira

1.875.293 1.875.293 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

171 Proiektu onetsi dira

611.010 611.010 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

Egungo krisialdi-egoerak kreditua murriztera eraman ditu EAEko enpresak, eta horrek enpresek beren jarduera gauzatzea galarazten du, eta ondorioz, baita enpresen hazkundea ere. Horretaz gain, ezinbestekoa da ETE berritzaileen informazioa eta parte-hartzea hobetzea, nazioan nahiz nazioartean dauden finantzaketa-tresnei dagokienez. Egoera horri aurre egin ahal izateko, eta erantzun antiziklikoa emateko, SPRI Taldeak honako programa hauek zabaldu ditu:

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 35: Txostena 2011

34

Ekoizpen-eragineko Taldea ModernizatzekoEkimenak-MEPOrokorra

Kontuan hartuz 50 langiletik beherako plantilla duten industria-enpresen makineriaren batez besteko antzinatasuna hamar urtetik gorakoa dela, enpresaren emaitza ekonomikoetan eragin negatiboa du horrek, laneko istripuak izateko arrisku handia sortzeaz gain. Programa horrekin, ekoizpen-ekipamenduen modernizazio-maila handia izatea lortu nahi da, eta baita produktibitatea hobetzea ere, horren ondorioz, lehiakortasun-mailak ere gora egiten baitu.

2011n, aurkezturiko 182 proiektuetako 155modernizazio-proiektu babestu dira. Onetsitako diru-laguntzen guztizkoa 1.775.356euroizan da.

Gauzatu

Turismo- edota industria-sektorekoak izanik teknologia- eta/edo berrikuntza-oinarria duten EAEko enpresen inbertsioan edota kanpoko ezarpenen bitartez horien hazkundean laguntzeko helburua duen programa. 2011n aurrerakin itzulgarrien Gauzatu Programara 73 proiektu aurkeztu ziren guztira, eta horien artean,51proiektuonetsi dira, zehazki, 38 industria-sektorekoak, 10 turismo-sektorekoak eta beste 3, azkenik, kanpo-ezarpenetarako. Hori guztia, 24.203.000 euroko zenbatekoarekin, eta programak diharduela, hots, 3 urteko denbora-tartean, guztira 590enplegu sortzeko konpromisoarekin.

155 Proiektu onetsi dira

1.775.356 1.775.356 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

51 Proiektu Babestu dira

24.2024.203.000 3.000 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

590590 Enplegu

Enpresen premietara egokitutako finantzaketa

bultzatzea. Finantzaketa

bultzatzea.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 36: Txostena 2011

35

Inbertsioak egiteko Finantza Laguntzak – IFL

Sortu zenean, industriaren arloko ETEei finantzaketa-baliabideak eskaintzea zen programa horren helburua, inbertsio-proiektuak gauzatu ahal izateko, betiere eragiketen epeetan eta interes-tasetan abantailak lortzearren. Egungo krisialdiaren eraginez, enpresen finantzaketa-iturriak nabarmen uzkurtu dira, eta horregatik, inbertsio-prozesuei nahiz zirkulatzaile-prozesuei erantzun nahi zaie programa horren bitartez, eta baita prozesu horietan lagun egin ere. Horrela, SPRIrekin hitzarmena duten finantza-erakundeekin formalizaturiko eragiketen finantza-kostu hori murriztea lortuko da.

Aldi horretan, 201 eskabide aztertu ziren guztira, eta horietako 174onetsiziren,1.437.258euroko bolumenarekin. Onetsitako proiektuak 131 izan dira industrian, 38 merkataritzan eta 5 turismo-alorrean.

Finantza-inbertsioak. EHAKK

SGECR Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SA sozietatearen xedea EAEn enpresa-garapenerako inbertsioak egitea da, eta funtsak kudeatzeko ardura du, kotizaziorik gabekoak eta ez finantzarioak izanik etorkizuneko proiektu bideragarriak dituzten ETE berrien edota zabaltzen ari diren ETEen gizarte-kapitalean gutxiengo eta aldi baterako partaidetzaren bitartez. Ekarpen horiek egonkortasun ekonomikoa eta finantzarioa ematen diete enpresei. Halaber, sozietatearen kudeaketan laguntzeari balio inkrementala ematen zaio, plan estrategikoak eta kudeaketa-planak eginez. 2011n, EAEko enpresen jarduerari eustea ahalbidetzen duten finantza-tresnak gaitzeari lehentasuna eman zaio jardueran.

174 Proiektu onetsi dira

1.437.258 1.437.258 €€ Kudeaturiko laguntzaren zenbatekoa

30 Inbertsio hezurmamitu dira

28.660.000 28.660.000 €€ Hezurmamituriko Inbertsioaren guztizko zenbatekoa

12 Desinbertsio egin dira

2.155.000 2.155.000 €€ Hezurmamituriko desinbertsioaren guztizko zenbatekoa

Enpresen premietara egokitutako finantzaketa

bultzatzea. Finantzaketa

bultzatzea.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 37: Txostena 2011

36

Kudeaturiko Erakundeak

2011ko abenduan, SGECR Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SA sozietateak kudeaturiko erakundeak honako hauek ditugu:

Erakundeak:Espezializazioa,KudeaturikoKapitalak eta Parte-hartzaileak

Ezten,Arrisku Kapitaleko Funtsa.Kudeaturiko kapitala:

87.742 milako euro

EkintzaileXXI,Arrisku Kapitaleko Funtsa.

Kudeaturiko kapitala: 5.4419 milako euro

Suztapen,Arrisku Kapitaleko Funtsa.

Kudeaturiko kapitala: 25.574 milako euro

ElkanoXXI,Arrisku Kapitaleko Funtsa.

Kudeaturiko kapitala: 4.516 milako euro

SeedGipuzkoa,Arrisku Kapitaleko Sozietatea SA.

Kudeaturiko kapitala: 7.590 milako euro

MONDRAGONPromociónEmpresarialSPE,S.A. Enpresak Sustatzeko Sozietatea.

Kudeaturiko kapitala: 60.000 milako euro.

MONDRAGONInnovaciónSPE,S.A.Enpresak Sustatzeko Sozietatea. Kudeaturiko

kapitala: 6.795,60 milako euro

Socade,S.A.Garapen Kapitaleko Sozietatea.

Kudeaturiko kapitala: 30.050 milako euro

Hastapen-enpresen kapitaleko inbertsioak. Parte-hartzaileak: SPRI % 94,01 eta Eusko Jaurlaritza % 5,99.

Informazioaren teknologia berrien erabilera intentsibo eta estentsiboko enpresa berritzaileen eta bioteknologia-sektorearen kapitaleko inbertsioak. Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritza % 81,55, SPRI % 18,45.

Enpresa finkatuen edo garatzen ari diren enpresen kapitaleko inbertsioak. Parte-hartzaileak: % SPRI 47, Finantza Erakundeak % 51,78, Beste batzuk % 1,22.

Goi-mailako teknologia duten enpresen kapitaleko inbertsioak. Parte-hartzaileak: SPRI % 18,50, Eusko Jaurlaritza % 41,59, Finantza Erakundeak % 35,29, Beste batzuk % 4,62.

Gipuzkoako lurralde historikoan teknologia- eta berrikuntza-oinarria duten enpresa sortu berrien kapitaleko inbertsioak. Parte-hartzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia % 50, Ezten AKF % 50. Mondragón taldearekin lotuta dauden eta garatzen ari diren enpresetako partaidetza. Parte-hartzaileak: SOCADE % 20, MONDRAGON Inversiones % 16, Finantza Erakundeak % 62, Beste batzuk % 2.

MONDRAGON taldearekin lotuta dauden eta teknologia- eta/edo berrikuntza-eduki handia duten enpresetako partaidetza. Parte-hartzaileak: SOCADE % 49,44, Euskadiko Kutxa % 49,44, MONDRAGON Inversiones % 1,12.

Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jotako proiektu handien kapitaleko partaidetza. Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritza % 40, Foru Aldundiak % 60

Enpresen premietara egokitutako finantzaketa

bultzatzea. Finantzaketa

bultzatzea.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 38: Txostena 2011

37

2011ko abenduan, erakundeei buruzko zifrarik esanguratsuenak honako hauek dira:

Erakundea:Enpresa partaidetu kopurua

Partaidetzen zorro garbia (*)

Ezten Fondo de Capital Riesgo5858101066441010661212

106

60.4282.606

10.4501.596

3.09035.9143.543

117.627 GUZTIRA*Milaka eurotan

SEED Gipuzkoa SCR, S.A.

Elkano XXI Fondo de Capital Riesgo

Suztapen Fondo de Capital Riesgo

Ekintzaile XXI Fondo de Capital Riesgo

MONDRAGON Innovación SPE, S.A.Enpresak Sustatzeko Sozietatea

MONDRAGON Promoción Empresarial SPE, S.A. Sociedad de Promoción de Empresas

Enpresen premietara egokitutako finantzaketa

bultzatzea. Finantzaketa

bultzatzea.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 39: Txostena 2011

38

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

SPRILUREAEko lurzoru-politika 100 pertsonari baino gehiagori enplegua ematen dieten eta 1.000 milioi eurotik gorako ondarea kudeatzen duten 26 enpresa publikoren bitartez garatu da. Enpresa-sare korapilatsu horretan, SPRI Taldeak sinergiak biderkatzeko eta Taldearen koordinazioa eta antolamendua hobetzeko hobekuntza-alorrak identifikatu ditu, horren azken xedea gobernagarritasuna eta lurzoru-politikaren hedapen eraginkorra eta errentagarria erraztea izanik.

Helburu horiek lurralde-kohesioa bermatuta lortzeko, Teknologia Parkeen, Industrialdeen, Berezko Industrialdeen eta Proiektu Berezien sustapena eta kudeaketa bildu da, azkenik, EAEko enpresen toki-premiak errazteko, hurbiltasun-agente gisa jokatzeko, eta horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren 2010-2013ko Enpresa Lehiakortasuneko Planean finkatutako jarraibideak betetzeko. Ondorioz, dauden baliabide guztiak azpiegitura horietan berriz biltzeko prozesu bati hasiera eman zaio, eta horregatik, gaur egun, egungo 22 sozietateetan berrantolatuta daude baliabide horiek.

SPRI Taldearen Azpiegituren Sailak enpresa-alorrak industria- eta teknologia-esparru batean sustatzeko eta kudeatzeko jarduera osatzen du, SPRILUR SA sozietatearen, Industrialdeak Sozietateen eta Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen bitartez.

SPRILUR sozietatearen helburua enpresen instalazioa eta birkokapena babestea da, enpresa-alorrei balioa emanez, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan urbanizaturiko industria-lurzoruko lurzatiak, nabe modularrak eta bulegoak garatuz.

Garapen iraunkorraren aldeko konpromiso irmoarekin, enpresa-alorrak garatzeko prozesuan –hirigintza-fasean nahiz eraikuntza-fasean– ingurumeneko eta energia-eraginkortasuneko irizpideei eusten die.

Honako 3 estrategia-ildo hauek garatzean oinarrituriko jardun-eredua du:

• BEREZKO INDUSTRIALDEAK, ehun enpresa-alorren kudeaketa.

• INDUSTRIALDEAK PROGRAMA, partaidetza eta kudeaketa 18 Sozietatetan.

• PROIEKTU BEREZIAK, Interes estrategikoa duten ekimenak sustatzea eta berraktibatzea.

100Enpresa-alorren kudeaketa..

Partaidetza eta kudeaketa 18 Sozietatetan.

Interes estrategikoa duten ekimenak sustatzea eta berraktibatzea.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Proiektu bereziak:

Berezko industrialdeak:Industrialdeak

Programa:

Page 40: Txostena 2011

39

SPRILUR sozietateak 2011n lurraldeen arabera egindako inbertsioak honako hauek izan dira:

Berezko Industrialdeak2011n, SPRILUR Sozietateak berezko hainbat industrialdetan inbertitu zuen, Lurzoruaren Funts Estrategikoaren kargurako jarduera barnean hartuta, eta inbertsio horren guztizko zenbatekoa 10.607.145 euro izan zen.

Besteak beste, proiektu nabarmengarrienak honako hauek ditugu: Gipuzkoan Eibarreko Matsaria Industrialdea amaitzea, Bizkaian Urtuellako Ballonti II Industrialdeko eta Araban Kanpezu Industrialdeko urbanizazio-obrei hasiera ematea (Lurzoruaren Funts Estrategikoaren ekarpenarekin batera finantzatu zen proiektu hori), eta azkenik, Arasurren (Araba) lurzati bat erostea eta Burtzeña-Barakaldoko Nerbioiko Ontziolen deskontaminazio-fasea. Inbertsioaren gainerako zatia funtzio-alorrak zehazteko eta merkaturatze-fasean dauden industrialdeak egokitzeko eta mantentzeko GIS proiektura bideratu da.

Bestalde, lankidetza publiko-pribatuko formulako sustapena gauzatzeko, Gueñesko Arangoiti Industrialdean eraikinak birgaitzeko lanak egin dira, eta baita Galdakaoko Itzaga Industrialdeko urbanizazio-lanak ere.

Orain arte, SPRILUR sozietateak 50 industrialde baino gehiago kudeatu ditu, eta gaur egun 26 ingustriagune ditu; industriagune horiek honela daude banatuta lurraldeei dagokienez: 5 Araban, 9 Bizkaian eta 12 Gipuzkoan.

Araba• Kanpezu Industrialdea + Lurzoruaren Funts

Estrategikoa. • ARASUR Industrialdea. Lurzoruaren Funts

Estrategikoa.

Bizkaia• Urtuellako Ballonti II Industrialdea. • ARN - Burtzeña-Barakaldoko Nerbioiko

Ontziolak. Lurzoruaren Funts Estrategikoa.

Gipuzkoa• Eibargo Matsaria industrialdea.

GIS - Kokapen berriak • GIS - funtzio-alorrak zehazteko eta

merkaturatze-fasean dauden industrialdeak egokitzeko eta mantentzeko Informazio Sistema Geoerreferentziatua.

Lankidetza publiko-pribatua • Gueñesko Arangoiti Industrialdea birgaitzea

eta eraikitzea. • Galdakaoko Itzaga Industrialdea

urbanizatzea.

Araba: 4.148.909 € (*)Bizkaia: 4.412.436 € (*)Gipuzkoa: 2.045.800 €

GUZTIZKOA:

10.607.145 10.607.145 €€(*) Lurzoruaren Funts Estrategikoen barruko proiektuetako ekarpena hartzen du barnean

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 41: Txostena 2011

40

Enpresek industria-azpiegituretan egindako eskariak behera egin duela hauteman badugu ere, SPRILUR sozietateak 2011n izandako negozio-zifra 8.306.494 eurora iritsi da. 10 enpresa interesdunek pabiloi modularrak, lurzoru urbanizatuko lurzatiak eta aparkalekuak saldu dituztelako (guztira, 16.697 m) lortu da zifra hori.

2011ko lorpen esanguratsu gisa, honako hauek nabarmen ditzakegu:

• Sozietateak Berrantolatzea. Arabako Industrialdeak Sozietateak fusionatu dira, Arabako lurraldean industrialde bakar bat sortuz, Arabako Industrialdea SA deritzona, hain zuzen ere. Bizkaian, Centro de Empresas de Zamudio SA, Orduñako Industrialdea SA eta Elorrioko Industrialdea SA sozietateen likidazioa. Bestalde, Gipuzkoan Irungo Industrialdea SA eta Oarsoaldeko Industrialdea SA sozietateak fusionatzeko izapidetzeari hasiera ematea adostu da.

• zakinen azterketa eta inbertsioen lehenespena. Izakinak produktu-tipologiaren arabera aztertzea eta SPRILUR Taldearen sustapen-jardunak.

• Merkataritza-ekintza indartzea, azpiegitura publikoen eskaintzari dagokionez enpresen interesa berraktibatzea lortzeko.

• Erakunde arteko lankidetza handiagoa. Beste erakunde publikoekiko lankidetza areagotu da, tokiko esparrutik Europako esparrura, lurzoru publikoaren garapenean jarduera ekonomikoetarako sinergiak indartuz.

Kudeaturiko azalera gordina: 5.006.133 m2 Industria-lurzatiak: 1.295.641 m2 Industria-nabeak: 119.308 m2 Bulego modularrak: 30.451 m2

580 Enpresa instalatu dira

8.5018.501 Enplegu enpresetan

5.006.133 m2

30.451 m2 119.308 m2

1.295.641 m2

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 42: Txostena 2011

41

Industrialdeak

SPRILUR sozietateak, Foru Aldundiekin eta Udalekin batera, hiru lurralde historikoetan kokaturiko 60 industrialde inguru eskualdeko jardun-eremuan kudeatzen dituzten 18 Industrialdeak Sozietateetan parte hartzen du.

2011. urtean Industrialdeak Programak egindako inbertsioa 14.181.819eurotarairitsi zen (Bizkaia, 2.584.830 euro eta Gipuzkoa, 11.596.989 euro).

INDUSTRIALDEAK 2011 ZIFRATAN

Inbertsioa:

14.114.1881.1.8819 19 €€Negozio-zifra:

17.017.0667.507 7.507 €€Azalera gordina:

4.391.825 M²Lurzati urbanizatuak:

812.466 M²Pabilioiak:

821.177 M²Bulegoak:

129.549 M²Enpresak:

1.238Enpleguak:

14.94014.940

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 43: Txostena 2011

42

Bizkaian, inbertsioek, funtsean, esan nahi dute El Campillon (Abanto-Zierbenako Industrialdea SA) hainbat pabilioi modular berriz erosi direla, eta horri esker, pabilioi-fase berri bat garatu ahal izango dela etorkizunean.

Gipuzkoan, berriz, Estubegin (Hernani) etorkizunean industrialdeak garatzeko lurra erosi da. Bestalde, Mijoan (Mutriku) 9 pabilioi modular eraikitzeko obrekin jarraitzen ari dira, eta Ibarra-Tolosako Apattaerreka Industrialdea zabaltzeko obrei hasiera eman zaie.

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

195 822Alaba

Gipuzkoa

Bizkaia

Inbertsioak: Instalaturiko enpresak:

Enpleguak enpresetan:

202 2.555

841 11.56311.5911.5966.9.9889 9 €€

2.52.5884.4.8829 29 €€--

Page 44: Txostena 2011

43

Teknologia Parkeen Sarea

EAEko Teknologia Parkeen sarea Arabako, Bizkaiko eta Donostiako Teknologia Parkeek eta Garaia Berrikuntza Guneak osatzen dute; lau azpiegitura horiek EAE osatzen duten hiru lurralde historikoetan estrategikoki banatuta daude, eta ingurumen-kalitate handiko gune iraunkor batean teknologia-osagai altua duten hainbat Enpresa, Teknologia Zentro, Unibertsitateetako Ikerketa Unitate eta Ikerketa Zentro daude kokatuta bertan.

Hori dela-eta, Sarea funtsezko elementua da Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren barruan. Sarearen barruko Arabako, Bizkaiko eta Donostiako Teknologia Parkeek instalaturiko 398 enpresarekin itxi zuten 2011ko ekitaldia; enpresa horiek 13.570 pertsona dituzte enplegatuta, eta 2011n, 3.637 miloi euroko fakturazioa lortu zuten.

Parke horietan lan egiten duten pertsonen % 32k IKTen sektorean dihardute, % 14k, berriz, Aeronautikaren Sektorean, % 16k, ostera, Teknologia Zentroetan egiten dute lan, eta beste % 10ek, aldiz, Biozientzien sektorean.

Lurzoru urbanizatuak Teknologia Parkeetan dituen okupazio-mailei dagokienez, 2011ko amaieran % 74ra iritsi ziren, eta gainera, jada erosita edota erosteko prozesuan, birsailkapen-fasean edota fase hori haztear dagoen lurzoruaren erreserba garrantzitsuak daude. Hiru Teknologia Parkeetako eraikinetako okupazio-indizea % 71 da.

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

% 32 IKTak % 14 Aeronautika% 16 Teknologia Zentroak% 10 Biozientzien Sektorea% 28 Beste batzuk

ProfesionalenJarduerakParkeetan

Page 45: Txostena 2011

44

2011n parke guztiek egindako jarduerak honako hauek ditugu:

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Azpiegituren alorrean, Leioako UPV/EHUren Zientzia Parkeko urbanizazioari hasiera eman zitzaion, eta baita Egoitza eta Biofisika eraikinak eraikitzen hasi ere. Ezkerraldean, Abantoren izapidetzean aurrerapausoak eman ziren. Zamudio-Derioko campusean 612. eraikinaren eraikuntza amaitu zen; eraikin horrek teknologia-oinarriko enpresa berriak inkubatzeko jomuga du; horretaz gain, laborategien barne-egokitzapena ere abiarazi zen. Campus berriak abiarazteari dagokionez, Bilboko Udalarekin lan egiten jarraitu da, Zorrozaurre proiektua garatzeko plan bereziaren idazketari dagokionez.

Teknologia-plataformak sustatzeko jarduerak, batetik, UPV/EHUren Zientzia Parkean districtheating bat garatzeko akordioan kontzentratu ziren, eta bestetik, Parkean BIMEP proiektua txertatzeko akordioan eta Biokabi-ren jardueraren jarraipenean. Berrikuntza-kulturaren hedapenari gagozkiola, honako hauek nabarmendu behar dira: Innovanet Sarearen Bizkaiko lurralde-nodoaren koordinazioa, Teknologiaren Interpretazio Zentroko jardueraren sustapena (4.000 bisitaritik gora izan zituen eta lehenengo teknologia-kanpamendua hartu zuen Zentro horrek), eta hainbat jardunaldiren, teknologia-gosariren eta ate irekien egunaren antolamendua.

Parkeak laguntza teknikoa eman zuen, eta orobat, estatuko eta nazioarteko zenbait teknologia-parkerekin lankidetzan aritzeko akordioak itxi ziren, COPIT proiektua garatzeaz eta APTE eta IASP elkarteekin modu aktiboan parte hartzeaz gain. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren 42 laguntza-espediente ere izapidetu ziren. Parkeak hainbat herrialdetako 25 delegazioren –erakunde- eta enpresa-alorrekoen nahiz akademikoen– bisitak ere izan zituen. Halaber, komunitate iraunkor eta

partizipatiboa bultzatzearen esparruan, AISIATEK, INNOVALAN proiektua, Iraunkortasun Foroa eta Life + Zero – Hytechpark programaren Europako proiektua babesten jarraitu ziren. Nabarmentzekoa da enpresetarako zerbitzuak hobetu direla, garraio publikoen erabiltzaileen kopuruak gora egin duelako eta zerbitzuek erabilera-maila handia dutelako; 1.291 bilera egin dira eta 35.000 pertsona bertaratu dira bilera horietara.

Arabako Parke Teknologikoa

2011n parkea zabaltzeko erositako lursailen hirigintza-antolamendurako proiektuari jarraipena egin zitzaion, eta horretaz gain, Gasteizko Udalaren gizarte-, merkataritza- eta kirol-ekipamenduko lurzatian azalera-eskubide bat eratzeko hitzarmena aldatu zen. Hainbat eraikinetan zerbitzuak eta instalazioak hobetzeko jardunak gauzatu ziren, enpresak ezartzeko E8 eraikin berriaren merkaturatzeari hasiera emateaz gain.

Mugikortasunaren esparruan, nabarmentzekoa da BATEA enpresako langileen elkartearekin lankidetzan aritzeko akordioa –Bilbo eta Parke arteko garraioa bultzatzeko xedea duena– sinatuz zela, Mugituz proiektuaren abiarazi zela eta ibilgailu elektrikoa txertatu zela. Berrikuntzaren kultura sustatzearen esparruan, parkea Innovanet Sarearen lurralde-nodo izendatu zen, 2012ko urrian egingo den APTE Nazioarteko X. Konferentziaren anfitrioi hautatu zen, SPRI eta EOI erakundeekin lankidetzan hainbat prestakuntza-jarduera egin ziren, eta berrikuntzaren eta teknologia-transferentziaren gaineko 11 jardunaldi antolatu ziren.

1.291 Ekitaldi egin dira

35.035.00000 Bertaratu

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 46: Txostena 2011

45

Hona hemen jarduera nabarmengarrietako beste batzuk: COPIT proiektuaren garapena, estatuko naiz nazioarteko bisitaldien kudeaketa, I+G+Bko Kudeaketa Sarean parte hartzea eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioaren I+Gko proiektuetarako laguntza-espedienteen izapidetzea, Erakunde laguntzaile gisa. Halaber, parkeak Konecta proiektuan eta parte hartu zuen eta Topatek enpresa-topaketa antolatu zuen. Parkea kanpoan sustatzeko hainbat jarduera gauzatu ziren, eta parkeko instalazioek 9.800 pertsona baino gehiagoren parte-hartzea izan zuten 120 ekitaldirik gora hartu zituzten 2011n, besteak beste, ate irekien eguna.

Donostiako Teknologia Parkea

Azpiegituren esparruan, nabarmendu beharrekoa da, batetik, Donostiako Udalaren jabetzako lurzati guztien transmisio formaleko prozesua amaitu zela, eta bestetik, 9. lurzatiaren urbanizazio-obrak eta 4c-100 eraikinaren eraikuntza burutu zirela; 4c-100 eraikinak Bic Gipuzkoa Berrilan sozietatearen bioinkubagailua hartuko du. Horretaz gain, BIOKUTXA eta BCC Basque Culinary Center eraikinak eraikitzeko prozesuari buru eman zitzaion. Bestalde, Galarretako lehen zabaltze-faseko urbanizazio-obrak ere abian jarri ziren.

Parkeak COPIT eta Industrialdeak proiektuen garapenean ere parte hartu zuen, lankidetza-ingurunea finkatu zuen, bioinkubagailuaren garapenean aurrera egin zuen, I+G+Bko Kudeaketa Sarean parte hartu zuen, eta lehen Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioa zenaren Erakunde laguntzaile gisa, parkeetarako I+Gko proiektuetarako laguntza-espedienteak izapidetu zituen. Konektibitate telematikoko eta I2BASQUE

120 Ekitaldi egin dira

9.8009.800 Bertaratu

sareko zerbitzuak bultzatu ziren parkeko agente berrien artean, eta baita Onkologikoaren eta Biodonostiaren arteko konexioa sustatu ere “korridore biomediko” deritzonean. Orobat, zientziaren, unibertsitatearen eta teknologiaren esparruan ere ekimenak abiarazi ziren, hala nola biomaGUNE IKZren irudi molekularreko plataforma, Biodonostia Institutua EAEko osasun-ikerketako lehen institutu gisa egiaztatzea, edota Basque Culinary Center (gastronomia-zientzietako Europako lehen fakultatea) zentroko ikasturte akademikoa.

Parkeak, etorkizunean sektore estrategikoetako ikerketa-zentro berriak –hala nola CNIE -Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala– txertatzen laguntzeaz gain, SPRIren “Invest in the Basque Country” deritzonarekin hainbat ekimen koordinatu ziren, eta hedapeneko eta enpresa-tokapetarako jardunaldiak antolatu ziren (teknologia-gosariak, mintegiak, eta abar), nabarmengarrienetakoa, Ate Irekien Eguna. Horretaz gain, Parkean biltzar-jarduerak gora egin duela nabarmendu behar da. Parkeak alor horretan izandako politika aktiboari esker, 345 bat ekitaldi egin ahal izan dira eta 21.500 pertsona inguruk Parkeko instalazioetara joan ahal izan dute.

345 Ekitaldi egin dira

221.5001.500 Bertaratu

Enpresa-lurzoruaren politika aktibo bat garatzea. Lurzorua lehiakortasunaren

elementu estrategiko gisa.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 47: Txostena 2011

46

Lehiakortasuna gidatzeko ekintzak.

Ekimen estrategikoak: Herrialde-proiektuak.

2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriaren elementu berezigarrietako bat zera da, arreta EAErako garrantzi ekonomikoa eta estrategikoa duten alor berrietan jartzen duela. Biozientziak eta nanozientziak zeharkako gaitasuntzat hartu dira, eta Biobasque eta nanoBasque estartegiak, EnergiBasque deritzonarekin batera, enpresa-eraldaketa eta -garapenerako estrategiatzat.

NANOBASQUE Agentzia

Agentziak nanoBasque Estrategia webgune berrian sustatzeko bere tresnak zehaztu eta garatu ditu. Tresna horrek EAEko mikro/nano inguruneko harremanen eredu berria antolatzen du, enpresen, ikerketa-zentroen eta unibertsitateen arteko lankidetzako eredu batean oinarrituta, munduan balio erantsi handiagoko produktu eta prozesu berriekin lehiatzea ahalbidetuko lukeen jauzi kualitatibo bat ematea lortzeko. Mikroteknologian eta nanoteknologian aktibo dagoen EAEko enpresa-sarea –15 ekoizpen-sektore desberdinetako 70 enpresaz osatua– eta EAEn esparru horretan dagoen zientzia- eta teknologia-eskaintza –IKZk, Korporazioak eta Unibertsitateak– biltzen dira tresna horretan. Ekipamendu espezifikorako sarbidea –horrelako teknologien garapenerako oztoporik handiena– errazteko, nanoBasque Agentziak dauden azpiegiturak identifikatzeko eta horien ezaugarriak finkatzeko azterlan bat egin du.

EAEk ImagineNano 2011 konferentzia hartu zuen, nanozientzien eta nanoteknologien alorrean Europan dagoen ekitaldi garrantzitsuenetakoa, hain zuzen ere.

BIOBASQUE Agentzia

Biozientziekin loturiko enpresa-sektorearen garapena eta jarduera ekonomikoaren areagotzea sustatzen ditu, zientzia- eta teknologia-jarduerak –IKZk, Korporazioak eta Unibertsitateak–, osasun-jarduerak –BIOEF, Biobankua eta Institutu Biosanitarioak– eta enpresa-jarduerak –inbertsioak, enpresa berriak, atzerriko enpresa erakartzea eta Bioenpresen Elkartea– finkatuz. Euskal BioEskualdea irudikatzen du eta dinamizatu egiten du 2.000 harpidedunetik gorako sare batera informazioa hedatuz. 2011n biozientzien sektoreak zuen egoerari buruzko azterlanak (biozientzien sektoreak 320 milioi eurotik gora fakturatzen duten eta 3.000 enplegatu baino gehiago dituzten 75 enpresa baino gehiago dituela jasotzen da azterlan horretan) erakusten duenez, jarduera-alor horren izaera estrategikoaren arrazoia, etorkizunean hazteko duen gaitasuna ez ezik, 2001-2010 aldian apustu horri hasiera eman zitzaionez geroztik emaitza paregabeak lortu izana ere bada; horrela, Europako Batzordearen RegioStar sarien aintzatespena lortu du, lehiakortasunaren eta garapen ekonomikoaren adibide gisa. I+Gan oso aktiboa den sektorea dugu, eta bioenpresek ekoiztutako garapenen “bezero” edo erabiltzaileak diren sektoreak dauzka, bezero horiek EAEko BPGaren % 25 izanik.

Eragin Orokorreko

Ekimenak 07

Page 48: Txostena 2011

47

Politika publikoak betetzean eraginkortasuna eta efikazia

handitzeko, ezin hobeki kudeatu behar dira jardunak ezinbestean, epeei eta

kostuei dagokienez.

Bikaintasuna Kudeaketa Publikoan

08

0847

Page 49: Txostena 2011

48

Politika publikoak betetzean

eraginkortasuna eta efikazia handitzeko, ezin hobeki kudeatu behar dira jardunak

ezinbestean, epeei eta kostuei dagokienez.

Bikaintasuna Kudeaketa Publikoan

Gure gobernantza

SPRI Taldearen helburuak azken bezeroarenganako (enpresa) jarduera eta antolamendua errazten ari den funtsezko elementuetako beste bat bideratzea izaten jarraitzen du, azken bezeroari etengabe aldatzen ari den merkatu globalean duen lehiakortasuna laguntzeko jomugarekin, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ezarritako politiken hedatze kontrolatu, eraginkor eta efizientea gauzatuz, dagokigun kasuan, alderdi interesdun gisa jokatzen duena.

2011n, Taldea benetan integratzearen aldeko apustua egiten jarraitu da, dauden sinergiak maximizatuz, ahalik eta zerbitzu hoberen eta eraginkorrena eskaintzeko xedez. Horretarako, baterako kudeaketa-sistema bat zehaztu eta hedatu da, Taldeko ia Sozietate guztiak ISO 9001 arauen eraginpean egiaztatuta daudela kontuan hartu duen sistema bat, hain zuzen ere; ondorioz, baterako irizpideei jarraitzen dien sistema estandarizatu eta dokumentatua du.

Hobekuntza-bide horretan, SPRI Taldean prozesuen araberako kudeaketa txertatzea lagungarria izaten ari da; 2010ean abiarazi zen kudeaketa mota hori, eta ingurune aldakorrera egokitzeko, ikasteko eta balioa sortzeko eta ekartzeko gaitasun handiagoko egitura bat lortzeko jomuga du, helburuak lortzera hein handiagoan bideratuta dagoen egitura bat, hain zuzen ere. Eta horrekin oso lotuta, Barne Kontrolari eta Arriskuei buruzko Eskuliburua Txertatzea ere aipatu behar da; horren betetze-maila, 2009ko abenduan egindako autodiagnostikoan % 26 izatetik, 2011ko abenduaren 31n % 60 izatera aldatu da.

Zabaltze hori errazten ari diren funtsezko elementuetako beste bat Gobernu Arduratsurako Gidaliburua dugu; izan ere, hori egikaritzeko sozietate anitzeko lan-talde bat sortu da, honako hauetako ordezkariak dituena: SPRI, Arrisku Kapitala, SPRILUR, Bizkaiko Teknologia Parkea, Arabako Teknologia Parkea, Donostiako Teknologia Parkea eta CEiA. 2011n, % 71ko betetze globala lortu da; 2009ko abenduan egindako lehen autodiagnostikoan lortutakoa % 33 izan zen.

Esparru horretan, emaitza nagusi gisa, honako hiru hauek nabarmendu behar dira: batetik, Taldeko Sozietate guztietan Administrazio Kontseiluaren Erregelamendu bat onetsi zen; Erregelamendu horretan, Administrazio Kontseiluaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dira, kideen jokabide-arauak finkatzeaz gain (kode deontologikoa); bestalde, Kode Etikoa eta Gobernu Ona ere onetsi zen; azkenik, KorporazioGobernuarenTxostena argitaratu da lehenengo aldiz; bertan, Sozietatearen administrazio-organoen jarduerari buruzko informazio garrantzitsu guztia dago jasota. Jardun horien helburuetako bat SPRI Taldearen informazio-gardentasuna areagotzea da.

Azkenik, iraunkortasunaren alde SPRI Taldeak egin duen apustuak emaitzak izan ditu, gaur egun, Taldeko ia Sozietate guztiek lortu baitute Ekoscaningurumen-kudeaketa arauaren eraginpeko ziurtagiria.

ISO 9001Ekoscan

08

Page 50: Txostena 2011

49

Politika publikoak betetzean

eraginkortasuna eta efikazia handitzeko, ezin hobeki kudeatu behar dira jardunak

ezinbestean, epeei eta kostuei dagokienez.

Bikaintasuna Kudeaketa Publikoan

Gure pertsonak eta jakintzaren kudeaketa

SPRI Taldean, giza kapitala dugu EAEko herritarrei gure zerbitzua emateko ditugun aktibo guztien arteko garrantzitsuena. Hori dela-eta, etengabeko prestakuntzako politikaren eta jakintzaren kudeaketaren aldeko apustua egiten dugu, horren bitartez, etengabeko bilakaera duen ingurunean agertzen diren erronkei aurre egiteko prest eta motibazio handiarekin egon baitaiteke beti plantilla.

Etengabeko ikaskuntza gure eguneroko lanean kudeaketa-teknika eta -abilezia hobeak txertatzeko motorea da, eta horri esker, 2011n, SPRI osatzen duten pertsonen % 90ek prestakuntza jaso dute, horietako dedikazioa 44 ordu izanik batez beste. 2011ko maiatzean, barne-buletin bat sortu da, hilero SPRI Taldeko pertsona guztien artean banatzen dena, eta jada 6 edizio izan dituena. Era berean, leihoirekiko6egun ere egin dira; Taldeko sozietate guztietako plantillako pertsona guztiak gonbidatu dira egun horietara, eta erakunde esanguratsuetako zuzendariek egungo egoeraren ikuspegia azaltzen dute bertan.

Prozesuen araberako kudeaketa txertatzeko sorturiko lan-taldeetan (13) SPRI Taldeko 64 pertsonak hartu dute parte. Talde horien lanak harremanak sustatzen eta gauzatzen diren jarduerei buruzko jakintza zabaltzen lagundu du.

Bezeroarenganako orientazioa

Leihatilabakarra,EAEko enpresek aurkezturiko proiektu korapilatsu/bereziei tratamendu pertsonalizatua ematen diena, eta horretaz gain, horiek SPRIk eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako laguntza- eta zerbitzu-programara bideratzen dituena. 2011n 42 proiekturi eman zaie arreta eta egin zaie jarraipena.

Bezeroari arreta emateko zerbitzu bateratu berria (902) 2011ko martxoan jarri zen abian, eta programei eta zerbitzuei buruzko28.775kontsultari erantzun die guztira abenduaren 31ra arte; horrek esan nahi du egunero 100 bezerori baino gehiagori eman zaiela arreta batez beste, hots, hilean 3.000 dei inguru.

Eskainitako laguntza- eta zerbitzu-programa guzti-guztiak SPRIren webgunean daude eskuragarri.

42 Proiekturi eman zaie arreta

902 Arreta zerbitzu bateratua

28.775 Kontsulta

90% SPRIko pertsonen ek prestakuntza jaso dute 2011n

6 Ate irekiko egun

08

Page 51: Txostena 2011

50

280.346.234 €5.9754.575

3.500

155%

Kudeatu dira diru-laguntzetan

Eskabide kudeatu dira

Eskabide onetsi dira

Erakunde babestu dira

Kostuaren batez besteko eraginkortasunaren hobekuntza, kudeaturiko Diru-laguntzaren

zenbatekoaren arabera

Politika publikoak betetzean

eraginkortasuna eta efikazia handitzeko, ezin hobeki kudeatu behar dira jardunak

ezinbestean, epeei eta kostuei dagokienez.

08Bikaintasuna Kudeaketa Publikoan

Nazioartekotze-zerbitzuen bitartez babesturiko enpresak

Kanpo-sarearen bitartez presentzia duten herrialdeak

Arreta eman zaien atzerri-inbertsioko proiektuak

194

61

34

Ekonomia berritzailea eta ekintzailea

Ekonomia irekia

Gure Emaitzak

Page 52: Txostena 2011

51

Gastu arruntaren murriztapena

22%Bezeroaren batez besteko balioespena

7,7

Arrisku-kapitalean hezurmamituriko inbertsioak

Arrisku-kapitalean hezurmamituriko inbertsioen guztizko zenbatekoa

Azpiegituretako inbertsioen guztizko zenbatekoa 2011n

Kudeaturiko azalera gordina

Instalaturiko enpresak

Instalaturiko enpresetako enpleguak

30

28.660.000 €

66.583.972 €15.115.962 M2

2.220

36.939

Politika publikoak betetzean

eraginkortasuna eta efikazia handitzeko, ezin hobeki kudeatu behar dira jardunak

ezinbestean, epeei eta kostuei dagokienez.

08Bikaintasuna Kudeaketa Publikoan

910

25.340

Ekitaldi, jardunaldi, ikastaro eta mintegi antolatu dira

Ekitaldi, jardunaldi, ikastaro eta mintegietara bertaratutako pertsonak

Eragin Orokorreko Ekimenak

Bikaintasuna kudeaketan

Page 53: Txostena 2011

52