txostena froga

27
0. IZENBURUA: Hostoak erortzen 1. ETAPA eta MAILA: Haur Hezkuntza, 2.zikloko 2.maila. 4 urteko gela. 2. HIZKUNTZA EREDUA: “D” eredua 3. IRAUPENA: Unitate Didaktiko hau, Udazkenean landu dut eta 3 asteko iraupena izan du gutxi gorabehera. 1.go hiruhilabetean landuko dudan laugarren unitatea izango da. 4. JUSTIFIKAZIOA: Unitate hau landu dugu, haurren bizitzan oso hurbil dagoen elementu bat delako eta askotan, ez diegulako garaiko berezitasunei erreparatzen. Garai honetako berezitasunak gozatu, behatu, esperimentatuko ditugu, haurren garapena maila guztietan bultzatuz (autonomia, motrizitatea, afektiboa,…). “Gaztainerre” eguna landu dugu, haurrek herriko ezaugarri sozio-kultural batzuk ezagutu ditzaten (ohitura, folklore,…). Gero planteatuko ditudan jarduerak planifikatzerakoan, adin honetako ezaugarririk nabarmenenetan oinarritu naiz: 1

description

Unitate didaktiko bat da

Transcript of txostena froga

Page 1: txostena froga

0. IZENBURUA: Hostoak erortzen

1. ETAPA eta MAILA: Haur Hezkuntza, 2.zikloko 2.maila. 4 urteko gela.

2. HIZKUNTZA EREDUA: “D” eredua

3. IRAUPENA: Unitate Didaktiko hau, Udazkenean landu dut eta 3 asteko

iraupena izan du gutxi gorabehera. 1.go hiruhilabetean landuko dudan

laugarren unitatea izango da.

4. JUSTIFIKAZIOA: Unitate hau landu dugu, haurren bizitzan oso hurbil

dagoen elementu bat delako eta askotan, ez diegulako garaiko berezitasunei

erreparatzen. Garai honetako berezitasunak gozatu, behatu, esperimentatuko

ditugu, haurren garapena maila guztietan bultzatuz (autonomia, motrizitatea,

afektiboa,…).

“Gaztainerre” eguna landu dugu, haurrek herriko ezaugarri sozio-kultural

batzuk ezagutu ditzaten (ohitura, folklore,…).

Gero planteatuko ditudan jarduerak planifikatzerakoan, adin honetako

ezaugarririk nabarmenenetan oinarritu naiz:

-Sortzea eta ekoiztea. Hau da beraiei gehien gustatzen zaiena. Horregaitik

aukeratu da lan egiteko era hau: beraiek izango dira protagonistak.

-Eguneroko espazioetatik lasai eta autonomoki mugitzea. Gero eta

autonomoagoak izaten hasten dira beraz eguneroko espazioak ezagutzen

laguntzen badiegu bertatik lasai eta autonomoki mugitzen lagunduko diegu.

Bestalde, teknologia berriak erabiltzen dira, eta honek gizartearen

eskaerari erantzuten dio; gaur egungo bizitzarako oso erabilgarria da.

1

Page 2: txostena froga

5. HELBURUA

Familia, natura eta gizarte inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta

baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte eta kultura

jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.

6. OINARRIZKO GAITASUNAK

1. Ikasten ikasteko gaitasuna.

2. Matematikarako gaitasuna.

3. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

4. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

5. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

7. HELBURUAK, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK ESPERIENTZIA

EREMUEN ARABERA

7.1. HELBURUAK

NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOM IA PERTSONALA

1.Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak

gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta

ekimen-gaitasuna areagotzeko

2.Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea,

bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta

mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea

2

Page 3: txostena froga

3.Eginkizun errazak gauzatzeko edo arazoak konpontzeko ekitea, norberaren

ekintzaren plangintza egitea eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak

onartzea, aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzera daraman jarrera

adieraztea; eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea

INGURUNEAREN EZAGUTZA

1.Beren ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta

esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune

horietako kide direlako sentipena garatzeko eta haietara nolabaiteko

segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko

2.Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait

ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek

ezagutzera hurbiltzea, konfiantza, errespetu eta estimazio jarrerak sortze aldera

3.Ingurune fisikoa ikertzea eta haietako zenbait elementuren ezaugarriak

identifikatzea, jarduteko eta eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera.

4.Elementuen eta bildumen ikurrak identifikatzea eta taldekatze-, sailkapen-,

ordena- eta kuantifikazio-harremanak ezartzea, pentsamendu logiko-

matematikoa garatzeko eta hori adierazten hasteko.

5.Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta

ezagutzea, eta haien inguruan saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune

naturalaren gaineko interesa erakusteko ta jakinmina eta errespetua garatzeko.

Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haietako zenbait harreman,

aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza,

errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

3

Page 4: txostena froga

6.Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea,

haietaz gozatzeko, eta aintzat hartzeko, nortasun-ikur baitira.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1.Plastikarekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea,

egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, eragin

estetikoak eragiteko eta gozatzeko.

2.Hizkuntza erabiltzea komunikatzeko, adierazteko, ikasteko eta gozatzeko,

ideiak eta sentimenduak adierazteko tresna gisa.

3. Idatzizko hizkuntzaren gizarteko erabilerak ezagutzen hastea, idatzizko

hizkuntzaren funtzionamendua aztertzeko eta komunikatzeko, informatzeko eta

gozatzeko tresna gisa baloratzeko.

7.2. EDUKINAK

NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

1. Manipulazio-trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu baliatzen

diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea.

2. Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan, eta parte-hartzea

izatea eta ahalegina egitea jolasetan eta ariketa fisikoa egitean.

3. Beste hezkutz-behar batzuk dituzten kideak errespetatzea ta laguntza

ematea.

4.Taldeko eginkizunak gauzatzean elkarrekintzan eta lankidetzan aritzeko

aldeko jarrera, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea.

4

Page 5: txostena froga

INGURUNEAREN EZAGUTZA

1. Elementuak sailkatzea. Multzo batekoa izatea eta ez izatea.

2. Ezaugarriak (tamaina, kopurua...) eta horien mailak (gutxi, asko, txikia,

ertaina, handia...) identifikatzea.

3. Naturan dauden izaki bizidunak eta beste elementu batzuk identifikatzea:

eguzkia, harriak, hodeiak, ibaiak...

4. Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta/edo

funtzional jakin batzuen arabera sailkatzea.

5. Hurbileko ingurune naturala aztertzea eta haren zenbait ezaugarri

identifikatzea: paisaia, izaki bizidunak, fenomeno atmosferiko ohikoenak...

6. Naturarekin harremanean jarduerak gauzatzeko interesa izatea. Horrek

osasunerako eta ongizaterako duen garrantziaz jabetzea.

7. Norberaren kultura-nortasuneko eta inguruko kultura-nortasuneko zenbait

ikur (hizkuntzak, ohiturak, tradizioak) ezagutu eta aintzat hartzea.

8. Inguruan dauden gizarte- eta kultura-jardueretan parte hartzea, haiekiko

interesa izatea eta daukaten garrantzia ematea.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1. Ahozko testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak,

abestiak, errimak, atsotitzak, asmakizunak... Egunerokotasuneko egoeretan

helduen eta beste haur batzuen komunikazio-asmoak ulertzea.

2. Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.

3. Idatzizko hizkuntza erabiltzen hastea, komunikatzeko, informatzeko eta

gozatzeko bide gisa.

4. Plastikako ekoizpenak egitea askotariko materiala eta teknikak erabiliz.

5

Page 6: txostena froga

7.3. EBALUAKETA IRIZPIDEAK

NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

1. Ea ekintza berriak hasteko ekimena erakusten duen eta aurrerapenekin

gozatzen duen.

2. Ea laguntzazko eta elkarlanerako jarrera duen

3. Ea gero eta estrategia egokiagoak erabiltzen dituen frustrazio egoerak

bideratzeko

4. Ea laguntzen duen taldeko jardueretan

INGURUNEAREN EZAGUTZA

1. Ea identifikatzen eta bereizten dituen ingurunean dauden objetu fisikoen

zenbait ezaugarri eta berezitasun

2. Ea inguruan dauden elementuekin sailkapenak eta serieak egiten dituen eta

erabilitako irizpidea hitzez adierazten duen

3. Ea ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta landare

identifikatzen dituen, bai eta haien ezaugarri batzuk ere.

4. Ea askotariko kultura-tradizioko jardueretan parte hartzen duen eta jarduera

horien bereizgarri diren zenbait ezaugarri identifikatzen dituen.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1. Ea gai den komunikazio egoeretan gero eta aldi luzeagotan arretari eusteko

2. Ea entzun eta ulertzen dituen hainbat motatako ahozko testuak (mezuak,

kontakizunak, olerkiak, deskribapenak, asmakizunak)

3. Ea parte hartzen duen ahozko hizkuntzari loturiko jardueretan: asmakizunak

asmatzen, olerkiak ozen esaten, abestiak abesten,…)

6

Page 7: txostena froga

4. Ea idatzizko hizkuntzako zenbait euskarri (liburuak, aldizkariak, egunkariak,

ordenagailuak, horma-irudiak eta abar) gero eta modu autonomoagoan

erabiltzen dituen, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko

5. Ea plastikan berezkoak diren materialek, tresnek eta teknikek adierazteko

dituzten aukerekin saiakuntzak egiten dituen eta aztertzen dituen.

6. Ea adierazpen plastikoko jardueretan parte hartzen duen, bai banaka, bai eta

taldeka ere.

8. METODOLOGÍA:

Adin honetan haurrak objektuak maneiatuz asko ikasten dute, beraz metodogia

aktiboa eta eraikitzailea erabiliko da.

Modu ezberdinetan lan egiteko aukera eman nahi izan diet: Bakarka, talde

txikietan edota talde handian burutzeko ekintzak.

Ingurunean pozik egoteko eta mintzamena eta adierazpen artistikoa errazten

dituzten jarduerak proposatu ditut.

Material aniztasuna erabiltzen ahalegindu naiz: naturak ematen dizkigunak,

gelakoak, etxetik ekar dezaketena,...

Kontutan eduki dut umeek badituztela aurretik ezagupen batzuk beraz

ezagupen hoietatik hasiko gara lanean, ezagunak diren gauzekin, honekin

ikaskuntza esanguratsua bermatzen dugularik.

Irakaslearen papera: konfiantza sortu, afektua eman, arazo txikiak

planteatu, akatsak egiten utzi, berriz saiatzera animatu, zailtasunak gutxitu

edota laguntza gehiago eman eta azkenik lorpenengaitik zoriontzea. Era

honetan beraien buruarekiko konfiantza sortarazi nahi diet.

7

Page 8: txostena froga

Ebaluaketaz hitzegiterakoan ez da bakarrik azken emaitza kontutan

izango, baizik eta prosesu osoan izandako aldaketak.

Espazioari dagokionez, beharrezko materiala haurrek eskura izatea

ahaleginduko naiz. Bestalde, espazioak haurrei ziurtasuna eta seguritatea

ematea lortzen saiatuko naiz. Gela 4 espazio desberdinetan antolatuta dago:

- Plastika txokoa.

- Lan txokoa + liburutegia (non ordenagailua dagoen)

- Eraikuntza txokoa.

- Etxe txokoa

Espazio hauetatik umeak txandaka (talde txikian) pasatuko dira baina

lekuan bertan libreki ibiliko dira beraien autonomia bultzatzeko, hau da, beraiek

zer, nola, eta norekin ibili nahi duten erabakiko dute.

Unitate hau aurrera eramateko, gelako lan txokoa eta liburutegia

(irakurketa idazketa lantzeko batez ere) eta plastika txokoa (hostoak

manipulatzeko) erabiliko ditugu. Alfonbra ere asko erabiliko da, talde handian

jarduten dugunean.

Eskolako beste espazio batzuk ere erabiliko dira. Kanpokaldea hostoak

batzeko eta pasiloa gure lanekin erakusketa bat egiteko ikastetxeko beste

haurrentzat.

Denboran malgutasuna eskeiniko da erritmo desberdinei erantzuna emateko

eta talde txikitan proposatzen diren ekintzak ere lagungarriak izango dira

lankidetza bultzatzerako orduan.

Denbora antolaketa dela eta, elkarrizketak eskatzen dituzten jarduerak, goizeko

edota arratsaldeko saio kolektiboetan burutuko dira.

8

Page 9: txostena froga

9. IHARDUERAK

TTx: talde txikia B: banaka

TH: talde handia BI: binaka

Unitate Didaktiko hau lantzeko burutu ditudan iharduerak 3 sekuentzia

didaktikotan banatu ditut; bakoitzari gutxi gorabehera aste bateko iraupena

eskeini diodalarik. Iharduerak, 3 multzotan sailkatu ditut: hasierakoak,

garapenezkoak eta ebaluaziozkoak.

1. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Xede eginkizuna: Udazkeneko hormirudi bat egitea, 2 eta 3 urtekoei azaltzeko.

Oinarrizko gaitasunak: 1,2,3,5,6

Helburuak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala : 1,2,3

→ Ingurunearen ezaguera: 1,3,4,5

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 1,2,3

Edukinak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala: 1,2,3,4

→ Ingurunearen ezaguera: 1,2,3,4,5,6

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 1,2,3,4

Ebaluazio irizpideak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala :1,2,3,4

→ Ingurunearen ezaguera: 1,2,3

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 1,2,3,4,5,6

9

Page 10: txostena froga

IHARDUERAK:

HASIERAKO IHARDUERAK:

Gelan elkarrizketa bat sortuko dugu, hasierako azalpenak emanez, gaia

aurkeztuz,… TH

Ipuina kontatu: “inurria eta txirrita” TH

Udazkenari buruzko olerkia ikasiko dugu (eranskina 1) TH

Gaia nola landuko dugun hitzegin ondoren, txoko bat prestatuko dugu

udazkeneko fruitu eta hostoak manipulatzeko. Gurasoei ohar bidez gaiari

buruzko informazioa bidaltzeko eskatuko diegu: argazkiak, aldizkariak,…

Etxetik ekarritakoa ikusi, irakurri eta komentatuko dugu, gero txokoan jarriz.

(unitatea garatu ahala, txokoan gauza gehiago jarriko ditugu)TH-TT

GARAPENEZKO IHARDUERAK:

Herriaren errepasua egin ondoren, ibilaldia egingo dugu eskola ingurura,

parkera zuhaitzak behatu eta hostoak batzera. Gelara ekarri eta komentatu:

zer ikusi duten, ezaugarriak, … TH

Zuhaitzei buruzko ipuinak ikusi: “bizia lur azpian”, “bizia lur gainean” TH-TTx

Hostoekin sailkapenak eta seriaketak egin: tamaina, forma, kolorea,…

(eranskina 2) B

2 kardinala (eranskina 3) TH- B

Abestiak: “udazken ken, ken”, “plisti-plasta” (eranskina 4) TH

Asmakizunak (eranskina 5) TH

Denon artean hormirudi bat osatu dugu plastika teknika ezberdinak erabiliz:

tenpera, zetazko papera, kola, … Bertan elementu hauek agertuko dira:

10

Page 11: txostena froga

gaztainondoa, hurritza, intxaurrondoa (benetako hosto eta fruituekin), untxia,

satorra, kirikinoa bakoitza bere etxean (lur azpian/gainean) katagorriak eta

perretxikoak TH

EBALUAZIOZKO IHARDUERAK:

2 eta 3 urtekoei, hormirudia ikustera etortzeko gonbitea egin. Lehenengo

guztion artean arbelean adostuko dugu zer idatzi eta gero hizkuntza txokoan

txandaka oharra idazten joango dira: TH-B

Hasteko, hormirudia nola egin dugun azalduko dugu: TH-BI

Lehenengo: irteera bat egin dugu eta hostoak batu ditugu.

Gero: hostoak lehortu eta barnizatu ditugu

Ondoren: hostoak zuhaitz gainean eta azpian kolatu ditugu

Azkenik: lur azpiko eta gaineko animali eta perretxikoak kolatu ditugu

Hormirudia beste haurrei azalduko diegu, esaldi bakoitza 4ko taldetxotan

landuko dugularik TH-TTx

1) hauek sustraiak dira, hau enborra da, hauek adarrak dira

2) hau gaztainondoa da eta bere fruitua gaztaina da, hau intxaurrondoa da

eta bere fruitua intxaurra da, hau hurritza da eta bere fruitua hurra da

3) hau untxia da , hau satorra da, hau kirikinoa da eta lur azpian bizi dira

4) hau katagorria da, hauek perretxikoak dira eta lur gainean bizi dira

11

Page 12: txostena froga

2. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Xede eginkizuna: azkari bat egingo dugu, ekarritako Udazkeneko fruituen

ezaugarriak 5 urtekoei azaldu ondoren

Oinarrizko gaitasunak: 1,2,3,4,6

Helburuak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala : 1,2,3

→ Ingurunearen ezaguera: 1,3,5

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 2,3

Edukinak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala: 2,3,4

→ Ingurunearen ezaguera: 1,2,4

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 1,2,3

Ebaluazio irizpideak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala: 1,2,3,4

→ Ingurunearen ezaguera: 1

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 1,2,3,4

IHARDUERAK:

HASIERAKO IHARDUERAK

Arbelean Udazkeneko fruituen zerrenda egingo dugu eta interesatzen

zaizkigun 6 denon artean banatu eta gelara ekarriko ditugu horretarako

prestatutako txokoan jarriz TH

Gelara ekarritako fruituekin sailkapenak eta serieak egingo ditugu, ezaugarri

eta berezitasunen arabera,udazkeneko txokoan TTx

GARAPENEZKO IHARDUERAK:

Fruituak ezagutu, dastatu eta beraien berezitasunak aztertuko ditugu: TH

Bakoitzak azaldu behar duen fruituaren marrazkia egin eta izena idatzi 5

urtekoei erakusteko (eranskina 6) B

12

Page 13: txostena froga

5 urtekoentzako gonbitea arbelean osatuko dugu denon artean eta

hizkuntza txokoan txandaka idazten joango gara. TH - B

EBALUAZIOZKO IHARDUERAK:

Bakoitzak, tokatu zaion fruitua azaldu behar du: izena, kolorea, zurituta edo

azalakin jaten den, biguna/gogorra den eta urtsua/lehorra den. BI

Etxetik ekarritako fruituekin azkari bat egin TH

3. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Xede eginkizuna: Gaztainak erretzeko prozesua grafikoki adierazi eta jaian

parte hartu

Oinarrizko gaitasunak: 1,2,3,4,5,6

Helburuak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala : 1,2,3

→ Ingurunearen ezaguera: 2,6

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 2,3

Edukinak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala: 2,3,4

→ Ingurunearen ezaguera: 7,8

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 1,2,3

Ebaluazio irizpideak: → Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala :1,2,3,4

→ Ingurunearen ezaguera: 4

→ Hizkuntzak:komunikazioa eta adierazpena: 1,2,3

13

Page 14: txostena froga

IHARDUERAK:

HASIERAKO IHARDUERAK:

Aurreko urteko gaztainerre jaia gogoratu bideo, argazki,… bidez eta

gaztainak erretzeko prozesua azaldu TH

“Gaztainerre” olerkia ikasiko dugu (eranskina 7) TH

GARAPENEZKO IHARDUERAK:

Gaztainak erretzeko lau sekuentziak landuko ditugu marrazki eta testoak

erabiliz. Landuko den testoa: (eranskina 8) TH – B

1) lehenengo sua egin

2) ondoren gaztainak erregaldaran sartu

3) gero gaztainei bueltak eman

4) azkenik kukurutxoetan sartu eta jan

EBALUAZIOZKO IHARDUERAK:

Gaztainerre jaian aktiboki parte hartu, abestuz eta dantzatuz TH

Haur bakoitzak sekuentzien marrazkiekin bere liburuxka osatu du. Bineta

bakoitzari dagokion testua idatzi dute eta ondoren margotu eta etxera

eramango dute gurasoei erakusteko. B

14

Page 15: txostena froga

10. EBALUAKETA

Ebaluazioa globala, jarraia, indibidualizatua eta hezgarria izango da.

Hasierako ebaluazio bat egongo da haurrek dituzten ezagutzak ikusteko eta

beraien jarrera, interes, nahi eta jakinminak ezagutzeko.

Etengabeko ebaluazioa izango da, unitatea landu ahala irakaslea erregistro orri

batean oharrak hartuz joango baita. Honi esker, aurrerapenak, beharrak,

hutsuneak,… ebaluatuko ditugu. Ikaslea ebaluazteaz gain, irakaslegoa ere

ebaluatuko da; planifikazioa ondo egina dagoen, baliabide egokiak darabilen,…

Amaierako ebaluazioa, unitatea bere osotasunean ebaluatzeko erabiliko dugu.

Haurren lorpen eta garapenak ebaluatuko dira; proposatutako ihardueren bidez,

edukiak barneratu eta helburuak lortu dituen.

Gurasoei ebaluazioaren berri emateko, txosten edo elkarrizketa bidez egingo

da.

Hasierako ebaluaketa bat egingo dut non umeen aurre ezagutzak kontutan

hartuko ditudan.Hau beraien jarrera, interes eta nahiak ezagutzeko baliogarria

izaNgo da, baita ikaskuntza prozesua bideratzeko ere.

Prosezuan zehar aldiz, umeek egiten dituzten aurrerapenak, errakuntzak,

zailtasunak,...behatu eta idatziz jasoko ditut nire kuadernoan.

Baita eduki ditudan zailtasunak, egindako planifikazioa egokia izan den,edota

erabili diren baliabideak nahikoak izan diren kontutan izango da aurrera begira

moldaketak edota aldaketak egiteko. (Ikus 1.eranskina)

Azken ebaluaketan, unitatea bera ebaluatuko da. Umeen garapenak ebaluatuko

dira, edukiak barneratu dituzten,... eta baita zehaztutako helburuak lortu diren.

15

Page 16: txostena froga

11.ANIZTASUNAREN TRATAERA ETA EGOKITZAPENA

Haur guztiak ez dira berdinak eta horregatik ez dituzte gauzak erritmo berean

bereganatzen. Aniztasunean hezitzeko oinarrizko osagaiak: iharduera

esanguratsuak, motibatzaileak eta funtzionalak dira. Horregatik, gehiago

kostatu zaienei, indartze ariketak jarri dizkiet ( laguntza indibidualizatuak, …)

eta besteei zabaltze ariketak (ipuin gehiago, material ezberdin gehiago,…)

12.HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUEN IKASLEAREN TRATAERA

Ikasle honi, arreta indibidualizatua eskeini diot lanak egiterako orduan lanak

bere ahalmenetara egokituz.

Adinari dagozkion oinarrizko gaitasunak bereganatzeko zailtasunak agertzen

ditu; batez ere ez delako adierazten; ez hitzez, ez keinuz.

1.go sekuentzia didaktikoa

Hostoak biltzera atera gara eta taldean ibili den arren nik edota lagunek hostoak

eskura eman ezean, ez ditu hartu nahiz eta ondo ikusten zitzaion.

Sailkapenak eta seriaketak atributo batekin landu ditut berarekin

Horma-irudia egiten parte hartu du, batez ere kolatzen eta nik eskutik hartuta,

bere kabuz ezer ez du egin.

Azalpenetan ez du parte hartu hitzez baina bertan egon da denekin batera.

2.sekuentzia didaktikoa

Etxetik informazioa ekarri du (gurasoei oharra bidali nielado) baina ez du

azalpenik eman. Fruitu bat aukeratu diogu denon artean eta fitxan bere erara

margota du zerbait. Fruituen marrazkiak eman dizkiot manipulatzeko eta

hiztegia bion artean lantzeko. Ematen du entzuten dagoela baina ez du

erantzuten. Azkarian gustora jan du.

16

Page 17: txostena froga

3.sekuentzia didaktikoa

Gaztainerre egunerako prestatzen gaude. Besteek emozioa adierazten dute,

gaztainak erre behar (aurrez prozesua ikasita noski) jaian parte hartu… Berari

ez zaio inolako sentimendu adierazpenik nabaritzen.

Gaztainak erretzeko prozesua berarekin bakarka landu dut

Kasua kontsultorearen eskuetan dago eta oraingoz, sentimenduak

ateratzen lagundu behar zaiola eta psikomotrizitateko saio pribatuetara joaten

hasiko da eskola orduetatik at.

12.BIBLIOGRAFIA

- 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako kurrikuluma zehaztu,

eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena

(behin behinekoa)

- Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (esperientzia eremuak zehazten

dituena)

- Nire eskolako “Ikastetxeko Curriculum Proiektua”

- Urtxintxa gidaliburua. 4 urte. Elkarlanean ikastolen elkartea. 2000

13.ERANSKINAK

17