Txostena Zumaia

36
1 Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected] GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK ZUMAIAKO UDAL BARRUTIAN EHIZA-POSTU BERRIAK EX NOVO SORTZEKO EGIN DUEN POPOSAMENARI BURUZKO TXOSTENA Zumaian, 2015eko maiatzaren 13an Aurrekariak Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako udal barrutian ehiza-postu berriak ex novo sortzeko egin duen proposamena dela-eta Zumaiako Udalak eginiko enkarguaren emaitza da txosten hau. Zumaiako Udalaren jabetzakoa da. Balio natural handiko bazterra da Urolaren itsasadarra. Europako Batasunak Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatua du (ES2120004 kodea); Natura 2000 sare ekologikoari atxikia da beraz, eta Naturagune Babestu bihurtu zuen horrek automatikoki. Badu Kontserbatzeko Neurrien Dokumentu bat, Eusko Jaurlaritzak onetsia, eta badu, halaber, Babesteko Plan Berezi bat, Zumaiako Udalak sustatua eta Zumaiakoak ez ezik, Getariakoak eta Zestoakoak ere onetsia. Azken tresna horren garapenaren ondorioz, ehizaren alorrean indarrean diren neurriak eta murriztapenak mahaigaineratu eta aztertu egin dira, bai lehendik ere indarrean zirenak (1970eko estatuko ehiza-legeak ezarriak eta 2011n EAEko ehiza-lege berriak aldatuak; haatik betetzen ez zirenak), bai Urolaren Itsasadarra 2012an Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu izanak eta Plan Berezia onartu izanak eragindakoak zein bestelako arau eta planetatik eratorritakoak. Testuinguru horretan, ehiza-elkarteen kexak zirela eta, Zumaiako ehiza- postuen kopurua handitzea proposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Artadiko gaur egungo biei beste bost gehituz Txantonerako bidetik gertu, eta lehen posturik ez zegoen bi tokitan bi lerro berri sortuz: bi postuko lerro bat Basustan, kanpin berriaren ondoan, eta hiru postuko beste lerro bat Talaimendin, hirigunetik hurre. Sustatzaileak ipinitako dokumentu grafikoak eskura izan baditugu ere, ez dugu izan proposamena teknikoki zein juridikoki justifikatzen duen inolako dokumentu idatzi eta motibaturen berririk.

description

Itsas Enara ornitologia taldeak ehizaren legearen inguruan egindako txostena.

Transcript of Txostena Zumaia

  • 1

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK

    ZUMAIAKO UDAL BARRUTIAN EHIZA-POSTU BERRIAK

    EX NOVO SORTZEKO EGIN DUEN POPOSAMENARI BURUZKO

    TXOSTENA

    Zumaian, 2015eko maiatzaren 13an

    Aurrekariak

    Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako udal barrutian ehiza-postu berriak ex novo sortzeko

    egin duen proposamena dela-eta Zumaiako Udalak eginiko enkarguaren emaitza da txosten

    hau. Zumaiako Udalaren jabetzakoa da.

    Balio natural handiko bazterra da Urolaren itsasadarra. Europako Batasunak Kontserbatzeko

    Eremu Berezi izendatua du (ES2120004 kodea); Natura 2000 sare ekologikoari atxikia da

    beraz, eta Naturagune Babestu bihurtu zuen horrek automatikoki. Badu Kontserbatzeko

    Neurrien Dokumentu bat, Eusko Jaurlaritzak onetsia, eta badu, halaber, Babesteko Plan

    Berezi bat, Zumaiako Udalak sustatua eta Zumaiakoak ez ezik, Getariakoak eta Zestoakoak

    ere onetsia.

    Azken tresna horren garapenaren ondorioz, ehizaren alorrean indarrean diren neurriak eta

    murriztapenak mahaigaineratu eta aztertu egin dira, bai lehendik ere indarrean zirenak

    (1970eko estatuko ehiza-legeak ezarriak eta 2011n EAEko ehiza-lege berriak aldatuak; haatik

    betetzen ez zirenak), bai Urolaren Itsasadarra 2012an Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu

    izanak eta Plan Berezia onartu izanak eragindakoak zein bestelako arau eta planetatik

    eratorritakoak. Testuinguru horretan, ehiza-elkarteen kexak zirela eta, Zumaiako ehiza-

    postuen kopurua handitzea proposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Artadiko gaur egungo

    biei beste bost gehituz Txantonerako bidetik gertu, eta lehen posturik ez zegoen bi tokitan bi

    lerro berri sortuz: bi postuko lerro bat Basustan, kanpin berriaren ondoan, eta hiru postuko

    beste lerro bat Talaimendin, hirigunetik hurre.

    Sustatzaileak ipinitako dokumentu grafikoak eskura izan baditugu ere, ez dugu izan

    proposamena teknikoki zein juridikoki justifikatzen duen inolako dokumentu idatzi eta

    motibaturen berririk.

  • 2

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena

    Zumaiako udal barrutian 12 ehiza-postu berri, orain artean existitu ez direnak, ex novo

    sortzea da. Gaur egun Artadin badirenez bi postu, desagerrarazi nahi direnak, ulertu behar

    da bi postu horien kasuan lekualdaketa proposatzen dela, ez zeharo berriak sortzea.

    Esan bezala, dokumentu kartografikoak baizik ez dugu izan eskura, ez baitago dokumentu

    idatzirik. Proposatu diren ubikazioak biltzen dituzten hiru ortofoto dira. 1etik 7ra bitarteko

    postuak Artadin ipini nahi dira, 8 eta 9 postuak, berriz, Basustan eta 10etik 12ra bitartekoak,

    azkenik, Talaimendin.

    1. argazkia: Artadi eta Basusta:

    Aldundiaren ortofotoan ez dira adierazi gaur egun Artadin existitzen diren bi postuak; 2.

    argazkian adierazi ditugu guk. Ingurua Kontserbazio Eremu Berezi izendatzearekin batera, bi

    postu horiek fauna-babeslekuaren barruan geratu ziren.

  • 3

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    2. argazkia. Artadiko postuak:

    3. argazkia. Talaimendi:

  • 4

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Hirugarren ortofotoan postu guztiak batera ageri dira.

    4. argazkia. Plano orokorra:

  • 5

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Analisia eta metodoa

    Bi ikuspegitatik aztertu da auzia, ikuspegi legaletik eta ikuspegi naturalista edo

    kontserbazionistatik. Alde batetik, proposatutako puntuetan ehizan legez egin daitekeen ala

    ez diskutitu da; bestetik, horietan ehizatzeko baimena ematea komenigarria den

    ebaluatzeko, fauna esanguratsuaren presentzia aztertu da.

    Horretarako, EAEn indarrean diren ehizari buruzko arauetan xedatutako aginduek aipatzen

    dituzten segurtasun-distantziak oinarri kartografiko batera eraman dira. Zehazki, Gipuzkoako

    Foru Aldundiaren Lurralde Informazioko Zerbitzuaren datu-baseko 2014ko ortofotora

    eraman dira distantzia horiek, zerbitzu haren geruza tematikoetan jasotako elementuetatik

    abiatuta. Zerbitzu publiko horrexek prestatu digu, izan ere, materiala, kasu bakoitzerako

    ehiza-legeak eta ehizaren inguruko gainerako arauek xedatutako distantziak mapara pasaz

    eta bakoitzari dagokion bufferra marraztuz. Artadin, Talaimendin zein Basustan errepikatu

    da prozesua. Gero, iturri horiez gain, hirigintzako, lurralde-antolamenduko eta kontserbazio-

    alorreko beste arau batzuek xedatutakoa ere gehitu da eremu bakoitzean.

    Talaimendi:

  • 6

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Ehizaren inguruan indarrean diren lege-arauek ezarritako murriztapenak

    Hauek ezarritako betebeharrak hartu dira aintzat:

    2/2011 legea, martxoaren 17koa, ehizari buruzkoa

    Deba eta Zumaia bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan Teknikoa

    2/2011 legea, martxoaren 17koa, ehizari buruzkoa:

    13. artikulua.- Ehiza-lurren sailkapena.

    Ehiza-jardunerako hiru lur-mota daude: ehiza-lurrak, ehizarako ez diren lurrak eta

    ehiza-araubide bereziko lurrak.

    ()

    2. Ez dira ehiza-lur gisa joko faunaren babeslekuak eta debekatutako guneak.

    3. Ehiza-araubide bereziko lurrak dira naturgune babestuak, nazioarteko lege-

    bitartekoek babestutako guneak eta segurtasun-guneak.

    Urolaren Itsasadarreko Kontserbazio Eremu Berezia zein Zumaia eta Deba bitarteko Biotopo

    Babestua, biak ala biak, naturagune babestuak dira eta, beraz, horien mugapeko lurrak

    ehiza-araubide berezikoak dira.

    III. Kapitulua. Ehiza-araubide bereziko lurrak

    26. artikulua.- Gune babestuak.

    Lege honen ondorioetarako, ehiza-araubide bereziko lurtzat joko dira naturgune

    babestuak eta ingurumenaren arloko nazioarteko legedi bidez babestutako guneak.

    Lur horietan ehizan aritzeko, kontuan hartu beharko da gune bakoitzaren erabilera

    arautzen duten xedapenetan eta lege honetan eta hura garatzen dutenetan

    jasotakoa.

    Urolaren Itsasadarreko Kontserbazio Eremu Berezia Naturagune Babestua da, eta bere

    Kudeaketa Neurri bereziak zein Ingurune Hidrikoari lotuta dauden Kontserbazio Bereziko

    Eremuetarako (KEB) Arau Orokorrak (34/2015 dekretua, martxoaren 17koa) aurrerago

    azalduko dugu horien edukia ditu garapen-tresna. Derragun oraingoz faunaren babesa

    sustatzen dutela, ehiza-babeslekuak deklaratzearen bidez.

  • 7

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Bada, bestalde, ehizarako ez diren lurren kategoriako beste modalitate bat, Faunaren

    Babeslekua, hain zuen:

    II. KAPITULUA. Ehizarako ez diren lurrak

    23. artikulua. Ehiza-debekua

    Ehizarako ez diren lurretan erabat debekatuta dago ehizan aritzea. Foru-aldundiek,

    salbuespen gisa, ehiza-espezieen zenbait ale harrapatzeko baimena eman dezakete,

    zientziari lotutako arrazoiak direla medio, edo pertsonei, laboreei edo faunari egin

    dakizkiekeen kalteak saihesteko. Baimen horiek erregelamendu bidez arautuko dira.

    24. artikulua. Faunaren babeslekuak

    1. Foru-erakunde eskudunek faunaren babeslekuak eratu ahal izango dituzte,

    biologiaren, zientziaren edo hezkuntzaren arloko arrazoiak direla medio, espezie

    jakin batzuen biziraupena bermatu behar denean.

    2. Ehiza-xedeetarako, faunaren babesleku gisa joko dira, espresuki izendatu beharrik

    gabe, azaleko ur-masak, urei buruzko araudian zehaztutakoaren arabera, bai eta

    horien aldameneko eremua ere. Aldameneko eremuen azalera erregelamendu bidez

    zehaztuko da.

    15. artikulua. Zainpeko ehiza-eremuak

    () 7. Zainpeko ehiza-eremuetan erreserba-eremu bat egon beharko da. Zainpeko

    ehiza-eremu osoaren azaleraren % 10, gutxienez, hartuko du, eta lege honen

    ondorioetarako, faunaren babesleku gisa joko da.

    Alegia, azaleko ur-masetan eta haien aldameneko eremuetan uneoro dago debekatuta

    ehizan aritzea. Haatik, definitzeko dago oraindik aldameneko eremu izeneko kontzeptu

    horren edukia. Aurrerago ikusiko dugu arauek ematen dutela horri buruzko irizpidea.

    27. artikulua. Segurtasun-eremuak definitu, horiei zer distantzia dagokien finkatu

    eta horietan ehiza mugatu egiten du.

    27.1 Segurtasun-eremu deritze pertsonak eta haien ondasunak babesteko neurriak

    behar dituzten lurrei.

  • 8

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    27.3 eta 27.4. Hauek dira segurtasun-eremuak:

    a) Ibilbideak eta herri-erabilerako bideak eta trenbideak, bai eta horien ertzak

    eta zortasun-eremuak ere, hesiaz itxita daudenean. (50 metro dagozkie,

    ertzez eta zortasun-eremuez gain)

    b) Bidegorriak eta bide berde izendatutako bideak. (20 metro)

    c) Herri-urak, uren ibilgua eta ur-bazterrak barne. (Dagokien plan sektorialak

    finkatzen dituen zortasun-eremuekin bat dator; ulertu behar da distantzia

    hori ertzei gehitu egingo zaiela)

    d) Hiriguneak eta landaguneak, nekazaritza-turismoko etxeak edo landa-

    etxeak, isolatutako eraikin bizigarriak, kanpalekuak, aire zabaleko

    kirolguneak, parkeak, instalazio militarrak eta aireportuak eta horien

    inguruak, aisialdiguneak, lehentasunezko nekazaritza-ustiategien

    instalazioak, nukleo zoologikoak, enpresa- edo industria-instalazioak eta

    segurtasun-eremu gisa izendatutako beste edozein toki. Lege honen

    ondorioetarako, landagunetzat joko da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko

    ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 29.1 artikuluan ezarritakoa. (200 metro,

    oro har; 100 metro, berriz, bizitzeko moduko eraikin bakarren kasuan,

    eskopeta bidezko ehiza xeheaz ari garela)

    e) Aldian-aldian jendea hartzen duten tokiak, jendea bertan dagoen bitartean,

    edo jabeak edo haiek baimendutako pertsonak dauden tokiak, bertan

    lanean ari direnean hartarako gaituta daudela. (50 metro)

    f) Sei metroko zortasun-eremua, itsasertzeko barruko mugatik lehor aldera

    neurtuta. (20 metro, ibiltzeko zortasun-eremuaren 6 metroei gehitzekoak)

    Errepara bekio e) epigrafeak ez duela esaten jende ugari hartzen duten tokiak, baizik eta

    jendea besterik gabe hartzen duten tokiak; ezinbestean ondorioztatzen da ehiztari orok tiro

    egiteari utzi behar diola beregandik 50 metro baino gertuago inor agertu orduko.

    Aurreko agindu legalek xedatutako segurtasun-distantzia horiek kartografiatu egin dira eta

    dagozkien bufferrak honekin batera doazen irudietan ageri dira.

    Horren emaitza eta GFAko Basafaunako Zerbitzuak (sustatzaileak, hain zuzen) ekarritako

    planoak elkarrekin alderatuz gero, hautematen da hark ez dituela distantziak behar bezala

    ekarri proposatzen dituen tokiak azaltzeko prestatu dituen planoetara. Basustan, zehazki, ez

    du irudikatu Puntanuetako dentsitate handiko bizitetxeekiko gorde beharreko 200 metroko

  • 9

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    segurtasun-distantzia. Talaimendin, berriz, iparralderantz mendian gora eta gero ekialderantz

    doan ibilgailuetarako bideak eragindako segurtasun-eremuaz ahazteaz gain, ehiza-postuak

    berak bide horren ondo-ondoan jartzea proposatu dute. Ez dute halaber behar bezala

    adierazi hiriguneko bizitetxetatik gorde beharreko 200 metro zabaleko segurtasun-eremua.

    Artadin, azkenik, postu berriak jartzea proposatzeko unean, berriz baztertu da 200 metroko

    segurtasun-eremu hori, oraingoan San Migelgo etxebizitzekikoa, eta halaber baztertu dute

    Txanton baserrirantz doan errepideak eragindako segurtasun-eremua eta beste hainbeste

    esan daiteke bide horren ondoan dagoen bizitzeko moduko eraikinari dagokionez.

    Aldiz, ondo aurreikusi dute Basustako kanpin berriari zor zaion 200 metroko segurtasun-

    eremua; gure kartografian ezin izan dugu aintzat hartu, elementu hori (kanpina, alegia) ez

    baitzaio oraindik gehitu GFAko Lurralde Informazioko Zerbitzuaren IGSari. Itzurungo

    instalazioek eragindako 200 metro zabaleko segurtasun-eremua ere ez dugu ekarri gure

    kartografiara, oraingoan gure erruz. Nolanahi ere, biak ala biak dira analisian aintzat hartu

    beharrekoak.

    Jakian, guztiak batera kontsideratuta lortzen den eremua da kontuan izan beharrekoa

    erabakitzeko ea postu bat toki jakin batean jartzea legezkoa den ala ez.

    Jarraian datozen ortofotoetan, Lurralde Informazioko Zerbitzuak sortuak, adierazi dira bide,

    eraikin, hirigune eta landaguneen presentziak eragindako segurtasun-eremuak eta

    sektorekako arauek xedatutakoak (ur-masa eta lasterrak, itsasertza). Kategoria horietako

    bakoitza irudi batean irudikatu da, eta bosgarren irudian guztiak batera ploteatu dira. Hori

    bitan egin da, behin Talaimendi eremuan eta beste behin Basusta eta Artadi batera hartzen

    duen enkoadre batean. Kontuan izan Itzurungo instalazioek eta Basustako kanpinak

    eragindako eremuak ez ditugula behar bezala adierazi, akats baten ondorioz.

    Ploteatzeke dago halaber BNAPak xedatutako erreserba-eremua, zeinak baztertu egiten

    baitu Talaimendi inguratzen duen bidearen eta itsasoaren artean ehizan aritzeko aukera.

  • 10

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Talaimendi- Bideak

  • 11

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Talaimendi Herriguneak

  • 12

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Talaimendi Eraikinak

  • 13

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Talaimendi Sektorekako murriztapenak

  • 14

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Talaimendi Sintesia

  • 15

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Artadi/Basusta - Bideak

  • 16

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Artadi/Basusta - Herriguneak

  • 17

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Artadi/Basusta - Eraikinak

  • 18

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Artadi/Basusta Sektorekako murriztapenak

  • 19

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Artadi/Basusta - Sintesia

  • 20

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Proposatu diren ubikazioak eta ehiza-legeak benetan xedatzen dituen segurtasun-distantziak

    aplikatuta lortzen diren segurtasun-eremuak batera aztertuta, hautematen da ezen

    Talaimendiko hiru postuak ibilgailuetarako bidetik oso metro gutxira daudela, alegia, legeak

    segurtasun-distantziak ezarrita babestu nahi dituen elementu horietako baten gainean ia;

    beraz, legea urratzen dute hirurek.

    Basustako bi postuak, bestetik, gertuegi daude Puntanuetako etxebizitzetatik, ez baitute

    haiekiko 200 metroko segurtasun-distantzia errespetatzen. Horiek ere legearen kontra

    jarriko lirateke.

    Artadiko postuei dagokienez, berriz, 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakidunak hainbat segurtasun-

    eremuren barruan leudeke, dela San Migelgo herriguneak sortutakoa, dela Txantonerako

    errepideak sortutakoa nahiz inguruan den eraikin isolatuak eragindakoa. Gainerako biak, 6

    eta 7 zenbakidunak, bi segurtasun-eremuren artean (KETAREN beraren eta Txantonerako

    errepideak definitutakoaren aretan, hain zuzen) mugatzen den lur-zerrenda estuan kokatuko

    lirateke. Aurrerago ikusiko dugu hori ez dela baldintza nahikoa legalak izateko.

    27.2 artikulua:

    Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin ehizatzea, lege hau indarrean

    jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko organo eskudunak aintzatetsita

    dauden ehiza-postu finkoetan salbu. Halaber, foru-aldundiko organo eskudunak

    salbuetsirik utz ditzake artikulu honetako 3. puntuko a), b) eta c) idatzi-zatietan

    adierazitako eremuak, betiere, ehiza-aprobetxamenduko titularrak eskatzen badu.

    Horretarako, eremu horiek ehiza-lur baten barruan egon beharko dute, eta ehiza

    antolatzeko planak hartarako bide eman behar du.

    Lege hau indarrean hasi zen unean bi postu finko besterik ez zegoen Artadin, eta bat ere ez

    Basustan eta Talaimendin; haatik ez dago dokumenturik erakusten duenik Foru Aldundiak

    segurtasun-eremuetan diren bi postu horien kasuan goiko artikuluan aurreikusten den

    moduan salbuetsi dituela esandako debeku orokorretik. Ez dago halaber dokumenturik

    erakusten duenik, ez Artadin, ez Basustan ez Talaimendin, halako neurria aurreikus lezakeen

    Ehiza Antolatzeko Planik indarrean denik (Talaimendin indarrean dena, Deba eta Zumaia

    bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan Teknikoa, ez da halakoa; aurrerago azalduko dira

    haren xedapenak). Ez dago, halaber, dokumenturik erakusten duenik ehiza

    aprobetxamenduaren titularrak horrelakorik eskatu duenik, besteak beste bertan egiten den

    ehiza soziala denez ez dagoelako titular bat bakarrik, ezin konta ahala baizik. Horren

    guztiaren ondorioz, Artadin gaur egun dauden bi postuak, segurtasun-eremuaren barruan

    egonik, legearen guztiz aurkakoak dira, eta horiek KEBaren eremutik kanpo ateratzea,

  • 21

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Aldundiak proposatu bezala, ez da nahikoa legeztatzeko, ez baitira haatik aterako beste

    segurtasun-eremu batzuetatik: San Migelgo herriguneak, errepideak eta eraikin isolatuak

    definitzen dituzten segurtasun-eremuen barruan egongo dira kokapen berriak.

    Legearen xedapen hau, 27.2 artikulua, ez zaie aplikatzen zeharo ex novo sortu nahi diren

    beste bost postuei; horien kasua 27.5 artikuluak arautzen du:

    27.5 artikulua:

    Segurtasun-eremuetan postu finko berriak jarri ahal izateko, foru-aldundiko organo

    eskudunak dagokion lurraren eta ondokoen jabeen baimena eduki beharko du,

    proiektuak ondoko etxeak edo nekazaritza- eta abeltzaintza-instalazioak ukitzen

    dituenean.

    Ez dugu konstantziarik prozedura horri jarraitu zaionik ez Artadin lekuz aldatu nahi diren bi

    postuen kasuan, ez Artadin, Basustan eta Talaimendin ezerezetik sortu nahi diren beste

    hamar postuen kasuan.

    Baina bada gehiago oraindik:

    27.6 artikulua:

    Oro har, debekatuta dago segurtasun-eremuetara tiro egitea, ez bada toki horien

    eta ehiztariaren artean jaurtigaia ez iristeko moduko tartea dagoela edo tartean

    den lur-zatiak segurtasun-eremuak babesten dituen elementuak eraistea eragozten

    duela. Ehiza-modalitate bakoitzaren ezaugarriak eta lurraren orografia kontuan

    hartuta, foru-organo eskudunek eremu horietan eta ingurukoetan armak nola

    erabili behar diren arautzeko araudi berezia emango dute.

    Postu horietan funtsean pagausoa, txoloma eta birigarroak harrapatzen direla aintzat

    hartuta, ohiz 7 eta 10eko munizioa erabiliko dela jo da. Horien segurtasun-irismena (ez

    irismen eraginkorra), tiroa horizontalki joz gero, 150 metro ingurukoa da lehen kasuan eta

    120 metro ingurukoa bigarren kasuan (ez da aintzat hartu chokearen eragina). Horrek

    berekin dakar postu bat segurtasun-eremutik kanpo egonagatik ere ezin izango dela zenbait

    direkziotan tiro egin: baldin eta, tiroaren irismenaren arabera eta distantziaren arabera,

    segurtasun-distantzien bidez babestu nahi diren elementuak harrapatzeko arriskua badago,

    direkzio horretan ezin izango da tirorik bota.

    Artadin segurtasun-eremutik kanpo ezarri nahi diren bi postuei (6 eta 7 zenbakidunei, alegia)

    eragiten die horrek zuzenean: horietatik ezin izango litzateke inorantz tirorik egin, noranahi

    botatzen delarik ere, kasu guzti-guztietan baitaude elementu sentiberak (babestu

  • 22

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    beharrekoak) tiroen irismenaren erradioaren barruan. Gutxi-gorabehera SW-rantz doan

    (KEBaren eta Txanton bideak sortutako segurtasun-eremuen artean luzatzen den) lur-

    zerrenda estuaren norabidean ere ez, zeren hura bihurria izanik, erradioak bat libratu

    orduko bestea harrapatzen baitu. Tiroek beti hartuko zuten segurtasun-eremuek

    babestutako elementuren bat beren baitan.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak, nolanahi ere, ez du arautu artikuluaren azken esaldiak azaltzen

    duen puntua; beraz, ez dago legeak xedatzen duen debeku orokorrari ezein abardurarik

    egiterik.

    51. artikulua. Laboreak, ganadua eta instalazioak babestea

    Debekatuta dago lur landatuetan ehizatzea, baldin eta uzta jasotzeke badago.

    Era berean, debekatuta dago berotegiak edo kaltetu daitezkeen beste instalazio batzuk

    dauden aldera tiro egitea, edo ganadua dagoen aldera edo ganadutik hurbil.

    Deba eta Zumaia bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan Teknikoa

    Biotopo babestuaren BNAParen garapen-tresna bat da. Talaimendi besterik ez du ukitzen,

    biotopoaren barruan baitago eremu hura. Ez ordea Basusta eta Artadi.

    A) Ehizan aritzeko zonakapena.

    Hemen azaldutako aginduak eta iritzi teknikoak kontuan hartuta, ehizan aritzeko

    zonakapen bat ezarriko da, gune hauek bereizita:

    Gune ez zinegetikoak.

    Gune ez zinegetikoetan ez dago baimenduta ehizan erregulartasunez aritzea (ikus 4.

    mapa):

    Natura Baliabideak antolatzeko Planean ezarritako erreserbaguneak. Zona

    horiek ehiza-erreserba modukoak izango dira Biotopo Babestua izango den

    Ehiza Kontrolatuko Esparruan.

    Segurtasun-zonak: Euskadiko Ehizaren 2/2011 Legean jasotakoak; aipatutako

    legean zehaztutako distantziak ezarriko zaizkie.

    Hegazti migratzaileak postu finkoetatik ehizatzeko lerroak.

  • 23

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Tiro-postuak zehazki zeintzuk izango diren erabaki bitartean, lerro hauek finkatu

    dira:

    Santa Klara.

    Pikote.

    Iturritza.

    Itsaspuru.

    Arantzamendi.

    Itsaspe.

    ()

    Honakoa ez dago baimenduta:

    * Plan honetan ezarritako gune ez zinegetikoetan ehizan aritzea.

    Alegia, ez dago ehizan egiterik gune ez zinegetikoetan, eta kategoria horretan biltzen dira,

    alde batetik, ehiza-legeak definitzen dituen segurtasun-eremuak, eta, bestetik, biotopo

    babestuaren BNAPak xedatutako erreserbaguneak. Ehiza-legearen arabera definitutako

    segurtasun-eremuak dagoeneko kartografiatuta daude. Erreserbaguneei dagokienez, berriz,

    ez da aise zehazten zertan gauzatzen diren Ehiza-plan Teknikoaren aginduak. BNAPak eremu

    bakar bat definitzen du halakotzat, zeinak nekez beteko baitu esleitzen zaion zeregina:

    biotopoa bilakatuko (omen) den Zainpeko Ehizagunearen ehiza-erreserbarena egitea hain

    zuzen. Egiatan, arauak ez dira behar bezala ehundu elkarrekin, eta emaitza bera ere halakoa

    atera da; izan ere, zainpeko ehizaguneek udal barruti osoak hartu behar dituzte beren

    baitan, eta kasu honetan ez da halakorik betetzen.

  • 24

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Ehiza-plan Teknikoak, bestalde, ez du aurreikusten Talaimendin ehizan egingo denik; ez da

    harritzekoa noski, jakinik ezin duela BNAParen edukiaren aurka egin.

    4.2.1. Erreserba Zona.

    4.2.1.1. Definizioa: Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari Publikoak zedarritutako

    ingurua da, jabaritik kanpo dauden itsaslabarren zonak nahiz itsasaldeko

    paisaiarekin lehorrekoarekin baino lotura handiagoa duten beste zona batzuk

    barne. Santiago, Lapari eta Itzurungo hondartzak kanpo utzi dira..

    Planoetan adierazi da erreserba-zonaren Talaimendiko hedadura, Zumaiako Arau

    Subsidiarioek ezarria. Ez dago bertan ehizan egiterik.

    Ondorioz, esan daiteke Biotopoaren Ehiza-plan Teknikoak ez duela habilitaziorik ematen

    Talaimendin ehizan egiteko, eta, beraz, BNAPak eremu horretarako xedatutakoak indarrean

    jarraitzen duela.

    Ehiza-arauei buruz gorago esandako guztiari gehitu behar zaio debekatuta dagoela

    hezeguneetan berunezko munizioa erabiltzea:

    36. artikulua. Munizioak

    ()

    3. Debekatuta dago beruna duen munizioa edukitzea eta erabiltzea ondorengo

    hezeguneetan ehizatzerakoan: naturagune babestuetan eta nazioarteko

    erakundeek babestutako eremuetan katalogatutako hezeguneetan, hain zuzen.

  • 25

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Lurralde antolaketari eta naturaren kontserbazioari buruzko tresnetatik

    eratorritako murriztapenak

    215/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau

    ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazio-

    neurriak onartzeko dena.

    34/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, ingurune hidrikoari lotuta dauden

    kontserbazio bereziko eremuetarako (KEB) eta hegaztien babes bereziko eremuetarako

    (BBE) arau orokorrak onartzen dituena

    33/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Natura

    Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena

    34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertza

    Babestutako Biotopo izendatzen duena

    Zumaiako AS (2004). Antolamendu-memoria, Hirigintza-arauak, Hirigintza-fitxak, SG-20 planoa.

    Urolaren itsasadarra babesteko eta mantentzeko Plan Berezia(2014)

    215/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai

    eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta kontserbazio-neurriak

    onartzeko dena

    Urolaren Itsasadarrek KEBaren helburutzat definitu du, besteak beste, aisialdiko erabilera

    eta presio urbanoa mugatzea, eta jarduera hauek proposatzen ditu horiek erdiesteko:

    Estuarioetako KEB guztietarako proposatutako baterako jarduerak aplikagarriak

    dira, eta bereziki, 8.D.4 jarraibidea, estuario-inguruneetako gune ahulenetako

    sarrera publikoak arautzeari buruzkoa, eta 2.JAR.14 eta 2.JAR.15 jarduerak,

    ingurumen-heziketako proiektuak eta erabilera publikoa kudeatzeko proiektuak

    garatzeari buruzkoak.

    Estuarioetako KEB guztientzat proposatutako jarduera komunen artean hauek ditugu:

    Ehizaren alorrean indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eta horrek eragiten dituen

    mugak aintzat hartuta, ur publikoak (ibilguak eta ertzak barne) segurtasun-

    eremutzat hartzen dira; eta lurrazaleko ur-masak (inguruko eremuak barne) fauna-

    babeslekutzat hartzen dira, inolako izendapen beharrik gabe. Inguruko eremuaren

    azalera zenbatekoa den zehazteko, KEBetan dauden eta Batasunaren interesekoak

    diren espezieak hartuko dira kontuan.

  • 26

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Estuarioen eremuetan, eta kontserbatu beharreko hegazti-faunako espezieek

    atseden hartzeko eta elikatzeko toki oso garrantzitsuak diren aldetik, alor horretan

    eskumena duen erakundeak ehizatik babestutako guneak sortzea sustatuko du, edo

    antzekoren bat, ehizari buruzko araudia garatzen denean.

    Alegia, Naturagune Babestuetan, lurrazaleko ur-masak fauna-babesleku ez ezik, ur publiko

    guztiak, beren ibilgu eta ertzak barne, segurtasun-eremu ere badira.

    Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiari berariaz agintzen zaio estuarioetan ehiza-

    babeslekuak susta ditzala ezinbestean, estuarioetako kontserbazio-xede diren hegazti-

    espezieen elikatze- eta atseden-lekuak iraunarazteko. Halaber ematen dira irizpideak

    lurrazaleko ur-masen aldameneko edo inguruko eremu horiek zehazteko: zer, eta

    Batasunaren intereseko espezierik dagoen ala ez. Aurrerago ikusiko dugunez, badira

    kategoria horretako espezieak eremu horretan itsasadarraren eskuin magaleko zuhaiztiaz

    ari gara, eta horrek beren asmoa bertan behera utzarazi behar lieke sustatzaileei.

    Ondoko dekretu honetan areago jotzen da agindu horretan, eta hitzez hitz berresten da

    haren erredakzioa.

    34/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, ingurune hidrikoari lotuta dauden kontserbazio

    bereziko eremuetarako (KEB) eta hegaztien babes bereziko eremuetarako (BBE) arau

    orokorrak onartzen dituena

    KODEA EHIZARI ETA ARRANTZARI BURUZKO ARAUAK

    () ()

    4.A.5 Ehizaren alorrean indarrean dagoen araudiari jarraiki, eta horrek eragiten dituen mugak aintzat hartuta, ur publikoak (ibilguak eta ertzak barne) segurtasun-eremutzat hartzen dira; eta lurrazaleko ur-masak (inguruko eremuak barne) fauna-babeslekutzat hartzen dira, inolako izendapen-beharrik gabe. Inguruko eremuaren azalera zenbatekoa den zehazteko, KEB eta/edo hegaztientzako BBEetan dauden eta Batasunaren interesekoak diren espezieak hartuko dira kontuan.

    4.A.6 Estuarioen eremuetan, eta kontserbatu beharreko hegazti-faunako espezieek atseden hartzeko eta elikatzeko toki oso garrantzitsuak diren aldetik, alor horretan eskumena duen erakundeak ehizatik babestutako guneak sortzea sustatuko du, edo antzekoren bat, ehizari buruzko araudia garatzen denean.

  • 27

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    33/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Natura

    Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena

    Talaimendi 4.2.4. Landa Paisaiaren Babeseko Zona kategoriara biltzen du, eta harentzat

    helburu bat definitu eta hura erdiesteko hainbat jarraibide eta arau xedatzen ditu:

    4.2.4.3. Helburua: Nekazaritzako ekosistemen eta paisaien kontserbazioa

    bermatzea.

    4.2.4.4. Jarraibideak:

    f) Talaiamendiko gunean, gaur egun, lursail-zatiketak eta txabolek paisaia

    narriatzen dute, eta paisaia leheneratzeko jarduerak sustatuko dira.

    4.2.4.5. Arauak:

    Erabilera hauek bultzatuko dira:

    a) Nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak.

    b) Kontserbazioa, ingurumenaren hobekuntza, ikerketa eta ingurumen-hezkuntza.

    c) Onargarriak izango dira aisia estentsiboa nahiz jarraian zerrendatuko diren

    erabilerak, beti ere aurrez Organo Kudeatzailearen baimena izanez gero:

    NBAP onartzeko unean dauden azpiegiturak mantendu, hobetu eta

    handitzea.

    Dauden airetiko lineak kentzea eta lurpeko lineak eraikitzea.

    Erabilera publikoko eraikinak eta instalazioak (mantentze- eta handitze-

    lanak barne) eraikitzea, eremuaren kudeaketa edo pertsonen segurtasuna

    bermatzeko badira eta eraikuntzen kokapenak natura- eta paisaia-balioak

    narriatzen ez baditu.

    Dauden eraikinak mantendu eta finkatzeko ekintzak aurrera eramatea eta

    nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien lehiakortasuna areagotze aldera

    beharrezkoak direla egiaztatu diren instalazio berriak eraikitzea.

    d) Debekaturik daude bultzatuen eta onargarrien artean sartu gabeko erabilera

    guztiak.

    Esan nahi baita, Biotopoaren BNAPak berariaz galarazten du Talaimendin ehizan egitea.

    Bertan ehiza baimendu nahi izanez gero, salbuespenak erabakitzeko prozedurari jarraitu

    beharko zaio, baldin eta halakorik badago.

  • 28

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Aurrerago, Zumaiako Arau Subsidiarioek Talaimendi Sistema Orokor izendatzen dutenez,

    horrek dakartzan betebeharrekin harmonizatzen ditu BNAPak bere xedapenak. Honela dio,

    zehazki eta hitzez hitz:

    4.2.10. Santa Katalina eta Talaimendiko Sistema Orokorren Gainjarritako

    Baldintzatzailea.

    4.2.10.1- Definizioa: Santa Catalina eta Talaimendiko kanpoaldeko parkeei dagokio,

    Deba eta Zumaiako Arau Subsidiarioetan jasotakoak SF24 eta SG20 Sistema Orokor

    gisa, hurrenez hurren, eta Talaimendiko gainjarritako baldintzaren Sistema

    Orokorraren mugaketa Erreserba Inguruarekin ez gainjartzeko egokitu den arren.

    4.2.10.2. Helburua: Inguru horietan erabilera publikoari eta paisaia birgaitzeari

    laguntzea, NBAPeko artatze helburuekin era bateragarrian.

    4.2.10.3. Arauak: Inguru horiek Deba eta Zumaiako Arau Subsidiarioetan jasotako

    erabakien arabera gidatuko dira, NBAPek inguru horietarako ezartzen dituen

    helburu eta erabakiak txertatu behar dituen arren. Txertatze hori Organo

    Kudeatzaileari egindako txosten-eskaeraren bidez egingo da, dokumentu horrekin

    aurreikusi zitezkeen jardueren bateragarritasuna azalduko duen txostenaren bidez.

    Laster ikusiko dugunez, Zumaiako arau Subsidiarioek ere debekatzen dute Talaimendin

    ehizan egitea (ez dakigu beren kasa horrela erabakita ala BNAParen helburuak eta

    xedapenak bereganatuta, aipatu berri dugun puntuaren ondorioz).

    Gauzak horrela, BNAPek xedatu izanak Ehiza-plan Tekniko bat erredaktatu behar dela ez du

    eraginik Talaimendin:

    4.4.4.2. Jarraibideak:

    a) Organo Kudeatzaileak jarduera hau antolatzeko Ehizaren Plan Tekniko bat (ikus

    VI. eranskina) moldatuko du, eta haren xedea izango da ehiza-probetxamendu

    orekatu bat eta eremuaren aisialdi-erabilera bateragarri egitea.

    b) Isileko ehizaren aurka modu eraginkorrean borrokatzeko eta indarrean dagoen

    araudia zein Ehizaren Plan Teknikoa betearazteko beharrezkoak diren giza

    baliabideak eta baliabide materialak jarriko dira eremuan.

    c) Gipuzkoako Ohiko Pasabide eta Postuen Erregistroan agertzen ez diren eta

    pasan erabiltzen diren postuak antolatu eta arautu, aipatutako erregistroan

    sartuz.

  • 29

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako

    Biotopo izendatzen duena

    BNAParen xedapenak berretsi besterik ez ditu egiten, eremua biotopo babestu izendatuz.

    Zumaiako Arau Subsidiarioak (2004)

    Talaimendi Sistema Orokor izendatzen dute (SG-20, herri inguruko parke) (planoa:

    http://zumaia.eus/udala/arau-ordezkatzaileak/sg-20.pdf), eta berariaz debekatzen dute bertan

    ehiza-erabilera (hirigintza-fitxa: http://zumaia.eus/udala/arau-ordezkatzaileak/Hirigintza-

    fitxak.pdf, 105. orrialdea).

    Hirigintza-fitxan, zehazki, Talaimendin sustatu beharreko erabilerak eta erabilera

    baimenduak zerrendatzen dituzte, eta debekatutzat jotzen dituzte propio bi kategoria

    horietan aipatu gabeko beste guztiak. Ehiza ez da aipatzen ez lehen kategorian ez

    bigarrenean; beraz, automatikoki debekatuta geratzen da Talaimendin.

    Planoak argiro erakusten du Aldundiak proposatutako postu guztiak horrela antolatutako

    eremuaren barruan leudekeela.

  • 30

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

  • 31

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

  • 32

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Hain biribila izanik berariaz aurreikusi gabeko erabilera guztien debekua, ez dago

    espekulaziorako aukera izpirik ere. Gogoan izan behar da debeku hori Zumaiako Arau

    Subsidiarioen agindua ez ezik, Deba-Zumaia bitarteko biotopo babestuaren BNAParen

    xedapena ere badela.

    Urolaren itsasadarra babesteko eta mantentzeko Plan Berezia (2014)

    Urolaren Itsasadarra Babesteko eta Mantentzeko Plan Berezia Urolaren Itsasadarraren

    KEBaren hedaduratik harago zabaltzen da, eta antolamendu- eta babes-tresna oso bat da,

    zigor-araubide propioa duena. Artadin bakarrik du indarra.

    Hirigintza Arauetako 17. artikuluan, 44. orrialdean, hau xedatu da hitzez hitz:

    17. artikulua Ehizako erabilerari dagozkion jarraibide eta araubideak:

    Ehizaren arauketak bateragarria izan behar du esparruan diren espezieen

    kontserbazio-helburuekin. Indarrean den ehizari buruzko araudiaren eta hortik

    eratorritako mugaketen arabera, ur publikoak, haien uberkak eta ertzak barne,

    Segurtasun Zonak dira, eta urmasak, haien alboko eremuak barne, Faunaren

    Babesleku dira, espresuki izendatu beharrik gabe (2/2011 Legea, otsailaren 12koa,

    Ehizarena).

    Arloan eskumenduna den organoari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta

    Naturainguruneko Zuzendaritzari, eskaera luzatzen zaio Plan Bereziaren esparru

    guztia ehizaxedeetarako Faunaren babesleku izendatutako eremu batean sar

    dezan, arrazoi biologikoak eta zientifikoak (esparruaren garrantzia hegazti-

    faunarentzako) eta aisialdi eta jolaseko erabilera intentsoa ikusirik (segurtasuna).

    Debekatuta dago naturaingurunean ehizarako espezieetako aleak aske uztea, hala

    aloktonoak nola autoktonoak, baldin eta kontserbazioxede diren espezieentzako

    mehatxufaktorea izan badaitezke.

    Alegia, legeak ez ezik, Zumaiako, Getariako eta Zestoako udalek ere (bere egunean

    onetsitako Plan Bereziaren bitartez) eskatzen diote Gipuzkoako Foru Aldundiari ur-masen

    aldameneko eremuak, baldin eta interes bereziko espezieak bizi badira bertan, Fauna

    Babesleku izenda ditzala, baina ez KEBaren eremura mugatuta edo interes orokorreko

    espezieak biltzen dituzten ur-masen ondoko eremuetara mugatuta, ez: Plan Bereziaren

    eremu osoa hala izenda dezala eskatu diote. Aldundiaren proposamenak gaur egungo bi

    postuak KEBetik atera bai (legez kanpokoak bailirateke), baina uko egiten dio legeak eta

    udalek eginiko eskaerari.

  • 33

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Biodibertsitatea (hegaztiak) kontserbatzearen aldeko irizpideetatik

    eratorritako motiboak:

    Gipuzkoako ur-hegaztien kontserbazioari dagokionez, aparteko aberastasuneko eta

    garrantziko tokia da Urolaren Itsasadarra. Azken urteetan haren azalera urritzen eta urritzen

    joan da, nekazaritzarako, industriarako eta urbanizaziorako lurra lortzeko padurak lehortu

    eta bete egin baitira. 1994. urtean eraso bortitza jaso zuen: Santioko paduraren azaleraren

    % 60 txikitu egin zuten kirol-portu bat egiteko.

    Proposatutako ehiza-postuek izan lezaketen eraginari dagokionez, jo da ehizak, normal

    jardunez gero, Artadiko postuetan bakarrik izango duela hegaztien gaineko kalte nabarmena.

    Urolaren itsasadarrean, interes bereziko hegazti-espezieek Beduko irlak, eskuin ertzeko

    itxitura ureztatua eta eskuin magaleko zuhaiztia erabiltzen dituzte batez ere, alegia, sortu

    nahi den postu-lerro berriaren azpi-azpian. Izan ere, lerroaren ondoz-ondoko eta azpiko

    magal zuhaiztsuan bildu eta lo egiten dute koartza grisek, koartzatxo zuriek, ugarroi handiek

    eta arrano arrantzaleek. Koartzatxo zuria eta arrano arrantzalea Hegaztien Zuzentarauaren I.

    Eranskineko zerrendan datoz (Europar Batasunaren intereseko espezieak dira), arrano

    arrantzalea, gainera, kalteberatzat jo du Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendak;

    halaber hauteman da Hegaztien Zuzentarauaren I. Eranskineko zerrendako beste zenbait

    espeziek ere gaua eman izan dutela bertan, hala nola zikoina beltzak, miru beltzak, miru

    gorriak... ehizarekiko kalteberatasun handiena dutenak aipatzearren. Gipuzkoa osoko

    ardeida-lotegi handienetako bat da, eta arrano arrantzaleak lotarako eta elikatzeko

    erregulartasun handienaz erabiltzen duen puntua. Itsasadar osoan nekez aurki liteke hau

    baino puntu desegokiagorik ehiza-postuak ipintzeko.

    Aipatutako I. Eranskineko beste zenbait espezie ere (horiek ere, beraz, Batasunaren

    interesekoak) irlak, itxitura ureztatua eta itsasadarreko marearteko erriberak usu bisitatzen

    dituzte: koartza gorria, abozeta, zankaluzea, hainbat limikola, antxeta burubeltza, martin

    arrantzalea, paparurdina... Toki horiek postuetatik urrunago egonik, arrazoizkoa dirudi

    haietatik eragin txikiagoa pairatuko dutela. Azkenik, badira eranskin horretako bertako beste

    espezie ugari ere hemen presente, baina haatik, itsasadarrarekin halako lotura estu eta

    zuzenekorik gabeak: eguneko zein gaueko harrapariak, paseriforme txikiak, pikidoak, zata

    eta abar, landa-lurretan eta mendian barrena barreiatzen direnak, hots, tokiarekin aparteko

    loturarik gorde gabe.

    Beraz, ur-masaren ondoko eremuetan Batasunaren intereseko espezieak izateak berekin

    dakar, legeak hala aginduta, ondoko eremu horiek ur-masa berez den fauna-babeslekuari

  • 34

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    gehitu beharra. GFAko Basafauna Zerbitzuak uko egin badio ere berari dagokion betebehar

    horri.

    Areago, Urolaren Itsasadarreko Plan Berezia onetsi duten udalek eskaera hori bere egiteaz

    eta berresteaz gain (Plan Berezia onestearekin batera), horretatik haratago joanda, KEB osoa

    ez ezik, Plan Bereziak antolatutako eremu osoa ere fauna-babesleku izenda zezala eskatu

    zioten Aldundiari. Horri ere egin dio uko Aldundiak.

    Legeak agindutakoa eta udalek eskatutakoa (alegia, ehiza-presioa gutxitu) ez betetzea

    nahikoa ez, eta, ehiza-presioa gutxitu beharrean, Aldundiak presio hori handitzea proposatu

    du Artadin eta, beraz KEBean, noiz, eta eremua Naturagune Babestu izendatu berritan, hain

    juxtu. Ez du ez hankarik, ez bururik.

    Harrigarria da beraz Basafauna Zerbitzuak proposatzea ehiza-postu berriak sortzea, nork, eta

    Gipuzkoan mehatxatutako espezieak babesteko eta iraunarazteko eskumena eta

    OBLIGAZIOA duen erakundeak, hain zuzen; nork, eta estuarioetan ehiza-babeslekuak

    sustatzeko agindua jaso duen horrek (215/2012 dekretuaren bitartez).

  • 35

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    Ondorioak eta Zumaiako udalarentzako gomendioak

    Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako udalerrian ehiza-postu berriak sortzeko egin duen

    proposamenak hainbat arau urratzen ditu, nola udal-mailakoak, hala orokorrak. Horietako

    urratze bakoitza, zein bere aldetik eta bakarrik hartuta, nahikoa da Aldundiaren

    proposamenaren aurka agertzeko; denak batera kontsideratuz gero, ordea, luzez ematen

    dute oinarria ikuspegi teknikoa bakarrik oinarri hartuta haren aurkako jarrerari heltzeko.

    Talaimendin proposatutako postuek Hiriaren hirigintza-arauak urratzen dituzte, horiek hiri

    inguruko parke izendatzen baitute Talaimendi eta debekatu egiten baitute bertan ehizan

    aritzea. Postu horiek, gainera, ibilgailuek erabiltzen duten bide batetik oso distantzia

    eskasera ezarri nahi dituzte, hura izanik ehiza-legeak segurtasun-eremuen bitartez babestu

    nahi dituen elementuetako bat; pertsonen segurtasuna arriskuan jarriko lukete beraz.

    Halaber urratuko lukete postu horiek Deba-Zumaia biotopo babestuaren BNAPa, bat baitator

    hori Zumaiako Arau Subsidiarioek diotenarekin.

    Basustan proposatutako postuak ere segurtasun-eremuen barruan ipiniko lirateke: gertuegi

    daude Puntanuetako etxebizitzetatik eta kanpin berritik, eta arriskuan jarriko lukete horiek

    ere pertsonen segurtasuna.

    Artadiko postuei dagokienez, berriz, proposatu diren tokietatik bost (1-5 zenbakidunak)

    segurtasun-eremuetan daude, bai San Migelgo herrigunearekiko 200 metroko distantzia ez

    dutelako gordetzen, bai bizitzeko moduko eraikin batekiko 100 metroko aldea ez dutelako

    gordetzen, bai Txantonerako errepidetik gertuegi daudelako. Nolanahi ere, ezingo litzateke

    tirorik bota ez KEBerantz, ez San Migelerantz, ez Txantonerako errepiderantz. Gainerako bi

    postuak (6-7 zenbakidunak) bateraezinak dira tiroak segurtasun-eremuen bidez babestu nahi

    diren elementuetaraino iristeko gauza badira haien norabidean tiro egitea debekatzen duen

    xedapenarekin; izan ere, horixe gertatzen da bi postu horietan edozein delarik ere tiroaren

    norabidea.

    Hegaztien gaineko eragin negatiboa handia da Artadin, aintzat hartuta Batasunaren

    intereseko hegazti-espezie ugarik erabili ohi dutela ingurua (nola zuhaitzez estalitako

    magala, hala haranaren hondoa), eta haiek ez ezik, Batasunaren interes berezikoak izan

    gaberik ere Hegaztien Zuzentarauak zein estatu mailako eta autonomia-erkidego mailako

    arauek legez babestutako beste espezie ugarik ere bai. Eskuin ertzeko magalari dagokionez,

    nahikoa da esandako hori Gipuzkoako Foru Aldundiak mendi-magal hori Fauna babesleku

    izendatzeko prozedurari ekin behar izateko.

    Neurrigabeko gogoa hautematen zaio Aldundiaren jarrerari, esandako tokietan ehiza-

    postuak ezartzea debekatzen duten hainbat lege-arau urratzen eta halakorik ez egiteko biziki

  • 36

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]

    iradokitzen duten hainbat irizpide teknikoren kontra jarduten tematzen baita. Bai eta

    kontserbazioaren alorreko oinarri-oinarriko irizpide teknikoen kontra ere: bereziki larritzat

    jotzen dugu hori, organo horrek baitu Gipuzkoan natura eta biodibertsitatea kontserbatzeko

    ardura (eta obligazioa), horren eskumen politiko-administratiboa berea duenez.

    Are esanguratsua da esandakoa kontuan izanda Aldundiaren proposamenak ez dakarrela

    dokumentu idatzirik hura motibatu eta teknikoki justifikatzen duenik; gogora dezagun,

    kokapen-planoen bitartez baizik ez dela formulatu proiektua, eta, beraz, forma-akats nabaria

    dakarrela. Ekimenaren atzean bultzada politikoa besterik ez dagoela da interpretazio

    bakarra.

    Zumaiako Udalari adierazten zaio proposamenaren inguruko txosten teknikoak eska

    ditzakeela bere iritzia sortu aurretik, ingurumenaren, hirigintzaren, ondasunen eta

    pertsonen segurtasunaren eta legalitatearen ikuspegitik (udaleko Ingurumen saila, Hirigintza

    saila, Udaltzaingoa eta Idazkaritza).

    Esandako guztia kontuan izanda, azkenik proposatzen zaio Zumaiako Udalari a) Gipuzkoako

    Foru Aldundiak udalerrian hamabi ehiza-postu berri sortzeko proposamenaren aurka ager

    dadila, guzti-guztiak lege eta arauen aurkakoak baitira eta, gainera, zenbaiten kasuan,

    biodibertsitatea kontserbatzeko irizpide teknikoen kontrakoak ere bai, eta b) berrets dezala

    Urolaren Itsasadarreko Plan Bereziak antolatutako eremu osoa Fauna Babesleku izenda

    dezan Aldundiari eginiko eskaera.

    Zumaia, 2015eko maiatzaren 13an

    Rafael Saiz Elizondo

    Itsas Enara Ornitologia Elkartea